68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa Udal Planean, ZD-02 sektorean. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2024ko martxoaren 19an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Andosillako Udal Planaren aldaketa egituratzailea. Andosillako Udalak sustatu du aldaketa hori, eta ZD-02 sektorearen birmugatzeari eta antolamendu xehatu berriari buruzkoa da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Andosillan, 2024ko martxoaren 20an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2404688