68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa, Berriobeitiko Udal Planeko hirigintzako araudi orokorraren 24. artikuluan. Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko martxoaren 12ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea Udalak sustatutako aldaketa xehatu bat egitea Tebas-Muru Artederretako Udal Planean. Helburua da Tebas-Muru Artederretako Udal Planaren hirigintzako araudi orokorraren 24. artikulua aldatzea, zeina erabileren egokitasunari buruzkoa baita, salbuespenak jasotze aldera familia bakarreko etxebizitzetan garajea izateko nahitaezko erabilera xehatuan, baldin eta eraikin bat birgaitzean justifikatzen bada teknikoki ezin zaiola garajerik eman etxebizitzari.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tebas-Muru Artederretan, 2024ko martxoaren 18an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2404595