68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Iguzkitzako Udalak, 2022ko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hastea Iguzkitzako udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko prozedura.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta udal webgunean, esteka honen bidez: https://ayuntamientodeiguzquiza.sedelectronica.es/board. Horrela, aurkezten ahalko dira bidezkoak iruditzen diren alegazioak edo oharrak.

Iguzkitzan, 2024ko martxoaren 18an.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.

Iragarkiaren kodea: L2404569