68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

640/2024 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Mantentze-lanak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko abenduaren 15ean emandako 2619/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Mantentze-lanak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 2an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko otsailaren 5ean emandako 298/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko otsailaren 20an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Mantentze-lanak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2024ko ekainaren 7an, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 01. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 13an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA ZERBITZUETAKO OLKO KUDEAKETARI IZATEKO LANPOSTU BAT (MANTENTZE-LANAK, B MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2023KO ABENDUAREN 15EKO 2619/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

–Onartuak:

ARRAIZ GIL, JAVIER

ARRUABARRENA POLITE, MAITE

DIEGO DIEZ, MARIA BEGOÑA

ELIZALDE MENDIBURU, AITOR

EQUIZA URTASUN, FERNANDO

EZQUERRO LANDIVAR, JAIME

MARTINEZ BALLARIN, IVAN

MERINO LOREA, IÑIGO

MITXAUS NIETO, IGOR

MONEO SANCHEZ-MARCO, JOSE LUIS

SAN EMETERIO GARCIANDIA, DANIEL

SAN MIGUEL ARTEAGA, PAULA

–Baztertuak:

Ez egiaztatzeagatik tasaren ordainketatik salbuetsia dagoela gutxienez hilabete bat eramateagatik langabezian deialdia argitaratu zen egunean:

CHIVITE MUÑOZ, OIER

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: Santiago Álvarez Folgueras, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Fernando Jiménez Lorente, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Miguel Berazaluce Gómez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Azpiegituren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Elías Antoñanzas Malón, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zerbitzuetako OLko kudeaketaria (Mantentze-lanak).

–Epaimahaikidea: José Vicente Aguinaga Zabalza, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Mantentze Lanen Unitateko burua.

Ordezko epaimahaikidea: David Pascal Artázcoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zerbitzuetako OLko kudeaketaria (Mantentze-lanak).

–Epaimahaikidea: Óscar Luengo Díaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ingeniari teknikoa.

Ordezko epaimahaikidea: Mikel Altuna Díaz de Cerio, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arkitekto teknikoa.

–Epaimahaikide idazkaria: Santiago Lago Gutiérrez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Juan Francisco Bello Fernández, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2404449