68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

28/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez honako deialdi hauek egiten baitira: 2024ko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren aurkezpena; Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren laguntza jakin batzuk; 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (NPEPE) eskualdeko esku-hartzeak; patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko; eta azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko estatuaren laguntza. DDBN identifikazioa: 747164.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak ezartzen du beharrezkoa dela estatu bakoitzak NPEaren plan estrategiko bat egitea, menu komun batetik hautatutako esku-hartzeak (edo neurriak) jasotzeko. Erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan, egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruz –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da–, eta indargabetzen dira 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak.

Hala ere, 2021. eta 2022. urteetan Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) laguntzarako zenbait xedapen iragankor ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko 2020/2220 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, landa garapenerako programen betearazpena aplikatzen jarraituko da 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera 2025eko abenduaren 31ra arte. Aplikatuko zaie, baldintza berberetan, 2025eko abenduaren 31ra arte landa garapenerako programa horien esparruan onuradunek egindako eta erakunde ordaintzaileak ordaindutako gastuei.

Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatu zuen 2021/2115 (EB) Erregelamendua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamendua, NPEaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa, 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2117 (EB) Erregelamenduak honako erregelamendu hauek aldatzen ditu: 1308/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako produktuen merkatu antolakunde erkidea sortu zuena; 1151/2012 (EB), nekazaritzako eta elikadurarako produktuen kalitate araubideei buruzkoa; 251/2014 (EB) Erregelamendua, mahastizaintza eta ardogintzako produktu usaingozatuen adierazpen geografikoen definizioari, deskripzioari, aurkezpenari, etiketatzeari eta babesari buruzkoa; eta 228/2013 (EB) Erregelamendua, nekazaritzaren sektorean neurri espezifikoak ezartzen dituena Batasuneko eskualde ultraperiferikoen alde.

Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/127 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatu zuen 2021/2116 (EB) Erregelamendua.

Batzordearen maiatzaren 4ko 2022/1172 (EB) Erregelamendu Delegatuak 2021/2116 (EB) Erregelamendua osatzen du, NPEaren Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratuari dagokionez.

Batzordearen maiatzaren 31ko 2022/1173 (EB) Erregelamendu Delegatuak 2021/2116 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu.

2022ko abuztuaren 31ko Batzordearen C (2022) 6017 azkena Betearazpen Erabakiaren bidez, Espainiak aurkeztutako 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa (NPEPE) onetsi zen. Espainiako NPEaren Plan Estrategikoak Nekazaritza Politika Erkidea lurralde nazional osoan aplikatzeko eredu bateratua ezartzen du.

Abenduaren 23ko 30/2022 Legeak Nekazaritza Politika Erkidea (NPE) kudeatzeko sistema eta lotutako beste gai batzuk arautzen ditu.

Estatuak zenbait errege dekretu onetsi ditu, NPEaren esku-hartze sektorialetan aplikatu beharreko arauak jasotzen dituztenak eta hura aplikatzeko beharrezkoak diren alderdiak arautzen dituztenak: zuzeneko ordainketen bidezko esku-hartzeak aplikatzeko arauak, baldintza komunak eta eskaera bakarra; jasangarritasunerako oinarrizko errentarako laguntza eskubideen sistema; baldintzazkotasun indartuaren eta sozialaren erregulazioa; kudeaketa- eta kontrol-sistema integratua; eta Europako nekazaritza-funtsen gobernantza:

–1045/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko errentarako laguntza eskubideei buruzkoa.

–1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, NPEPEaren gobernantza arautzen duena.

–1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, NPEPEaren esku-hartzeak eta NPEaren beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.

–1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeen eta baldintza komunen ezarpenaren aplikazioari eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarraren arautzeari buruzkoa.

–1049/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, baldintzazkotasun indartua eta baldintzazkotasun soziala aplikatzeko arauei buruzkoa.

–1054/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien informazio-sistema, nekazaritzako ustiategien erregistro autonomikoa eta nekazaritzako ustiategien koaderno digitala arautzen dituena.

–147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, NPEPEaren esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta NPEa 2023-2027 aldian Espainian aplikatzearekin lotutako hainbat alderdi arautzen dituzten zenbait errege dekretu aldatzen dituena.

Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa (NPEPE) onartu zenean, landa garapenari laguntzeko neurriak onartu ziren, bai autonomia erkidegoek bultzatutakoak, bai Estatuaren eskumenekoak. Beraz, planak programazio dokumentu bakar batean biltzen ditu iraganeko aldietan landa garapenerako programa autonomikoetan banatuta zeuden neurriak.

Nafarroako Foru Komunitateak 262.714.926,62 euroko gastu publikoa sartu du bigarren zutabean. Zenbateko horretatik, 173.835.559,62 euro Nafarroako Gobernuak jarriko ditu, eta 88.879.367 euro LGENFk.

Nafarroako Gobernuaren 2023ko ekainaren 14ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearentzako 2023-2027 aldirako NPEaren Plan Estrategikoan jasotako bigarren zutabearen (LGENF funtsa) urte anitzeko esparrua ezarri zen.

2023ko abenduaren 13ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak baimena eman zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari 2024tik 2029ra bitarteko ekitaldietarako urte anitzeko gastu-konpromisoa har zezan, 2023-2027ko NPEPEaren eskualdeko esku-hartze jakin batzuetarako, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren 13. neurrirako eta azukre-erremolatxa landatzeko estatuaren laguntzarako.

Sinatzeko izapideetan dagoen foru agindu baten bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2028 aldirako araubide orokorra ezartzen da Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako ingurumen eta klima konpromisoei dagozkien landa garapeneko esku-hartzeak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko.

Foru agindu honetan dei egiten da 2023-2027 NPEPEaren Eskualdeko Esku-hartze hauek 2024-2028 aldirako emateko:

–Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpena.

–Agrosistema mediterraneo jasangarriak.

–Nafarroako bertako arrazak.

–Abeltzaintza sistema jasangarriak

–Nekazaritza ekologikoa.

–Balio natural handiko sega-belardiak.

–Estepa-hegaztientzako lugorriak.

–Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea.

–Biodibertsitaterako erlezaintza.

–Abereen ongizatea.

2014-2020ko LGParen neurriei dagokienez, "Nafarroako eskualde menditsuetarako eta natura mugapenak dituzten eskualdeetarako konpentsazio laguntza" izeneko laguntza existitzen da. Laguntza hori 2023an deitutako baldintza berberetan deituko da, aurrekontu-zuzkidura berberarekin; izan ere, "n+3" arauak horretarako aukera ematen du.

2024ko kanpainan, aurreko atalean aipatutako araua ere aplikatuz, 2014-2020ko LGParen urte anitzeko neurrietan indarrean dauden emakidak daude. 2022an, Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren neurri jakin batzuei buruzko martxoaren 11ko 31/2022 Foru Aginduari jarraikiz, 2022-2023 kanpainetarako emakida baterako deialdia egin zen. 2023an, laguntza batzuetan eskaera handia izan eta aurreikuspenak gainditu zirenez, maiatzaren 23ko 54/2023 Foru Aginduan –2023ko kanpainako laguntzen eskaera bakarraren deialdia egiten zuen– beste deialdi bat egin zen 2023 eta 2024 kanpainetarako. Zehazki, honako laguntza hauetarako: "Ekoizpen ekologikorako laguntzak", "Galzorian dauden tokiko arrazak zaintzeko laguntza" eta "Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpenerako laguntza". Deialdi hori egin zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 11ko 31/2022 Foru Aginduari jarraikiz. Horren bidez araubide orokorra ezartzen da nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean; laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Hori dela eta, bidezkoa da foru agindu honen bitartez 2024. urteko laguntzen ordainketa eskaeren deialdia egitea. Laguntza horiek ekoizpen ekologikorako, bertan behera uzteko arriskuan dauden bertako arrazei laguntzeko eta hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpenerako dira, 2023-2024 bi urteko emakiden arabera.

Azkenik, aurreko urteetan deitu izan diren Estatuaren laguntzak deituko dira, hala nola "Patata hazi ziurtatua ekoizteko laguntza, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko", eta "De minimis laguntzak azukre-erremolatxarako".

Europar Batasuneko Batzordeak, 2023ko maiatzaren 4an, barne merkatuarekin bateragarritzat jo du "Patata hazi ziurtatua ekoizteko laguntza, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko" izeneko laguntza ematea, bat etorriz EBFTren 107. artikuluaren 3. apartatuko c) letrarekin. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 23ko 54/2023 Foru Aginduaren V. eranskinean ezartzen dira laguntza hori emateko oinarri arautzaileak.

Azukre-erremolatxarako de minimis laguntzak sartzen dira Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren eremuan (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa, Batzordearen 2019ko otsailaren 21eko 2019/316 (EB) Erregelamenduak aldatua). Erregelamendu horren 3.2 artikuluan ezartzen da estatu kide batek enpresa bakar bati araubide honetan ematen dizkion laguntzak ez direla izanen 20.000 euro baino handiagoak hiru zerga ekitaldi hartzen dituen edozein alditan.

Hala xedatzen baitu, 13. artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek noiznahi bereganatzen ahalko dute beren menpeko administrazio organo batek ebatzi beharreko gai baten gaineko ardura, menpeko organo horrek berez edo eskuordetze bidez ebatzi behar duenean gai bat. Horrenbestez, beharrezkoa da nire gain hartzea deialdi honen eskumena, Departamentu honetako bi zuzendaritza nagusiri eragiten baitie.

Horrenbestez, kontu-hartzailetzaren oniritzia izanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nire gain hartzea foru agindu honetan sartzen diren deialdiak onesteko eskumena, eta hura onesteko tramitazio prozedurarekin segitzea.

2. 2024ko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren deialdia egitea, abenduaren 27ko 1045/2022, 1046/2022, 1047/2022, 1048/2022 eta 1049/2022 errege dekretuen arabera.

3. Honako deialdi hauek onestea:

a) Landa Garapenerako 2014-2020 Programako Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduak landa garapenerako jasotzen dituen laguntzak:

I. Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza, eta laguntza iragankorra, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 31.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

–2024ko kanpainako laguntza eta hura ordaintzeko eskaera.

II. Nekazaritza ekologikorako laguntza.

–2023ko kanpainako urteko ordainketa-eskaera 2023-2024 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

III. Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.

–2024ko kanpainako urteko ordainketa-eskaera 2023-2024 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

IV. Galzorian dauden arrazak gorde eta sustatzeko laguntza.

–2024ko kanpainako urteko ordainketa-eskaera 2023-2024 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

V. Karbonoa atzemateko laguntza, Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan.

–2024ko kanpainako urteko ordainketa-eskaera 2020-2024 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

VI. Landa garapenerako laguntzak lortzeko eskaera, beste autonomia erkidego batzuetan onetsitako programen esparruan.

VII. Landa garapenerako 2000-2006 eta 2007-2013 programen esparruan alorrak basotzeko araubidean emandako laguntzen onuradunen errentaren galerarako laguntzak.

b) 2023-2027ko NPEPEaren eskualdeko esku-hartzeak:

I. Biodibertsitaterako erlezaintza.

–2024ko kanpainako urteko ordainketa-eskaera 2023-2027 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–2024-2028 aldirako laguntza ematea eta 2024ko urteko ordainketa-eskaera.

II. Animalien ongizatea hegazti-hazkuntzarako.

–2024ko kanpainako urteko ordainketa-eskaera 2023-2027 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–2024-2028 aldirako laguntza ematea eta 2024ko urteko ordainketa-eskaera.

III. Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpena.

–2024-2028 aldirako laguntza ematea eta 2024ko urteko ordainketa-eskaera.

IV. Agrosistema mediterraneo jasangarriak.

–2024-2028 aldirako laguntza ematea eta 2024ko urteko ordainketa-eskaera.

V. Nafarroako bertako arrazak.

–2024-2028 aldirako laguntza ematea eta 2024ko urteko ordainketa-eskaera.

VI. Abeltzaintza sistema jasangarriak.

–2024-2028 aldirako laguntza ematea eta 2024ko urteko ordainketa-eskaera.

VII. Nekazaritza ekologikoa.

–2024-2028 aldirako laguntza ematea eta 2024ko urteko ordainketa-eskaera.

VIII. Balio natural handiko sega-belardiak.

–2024-2028 aldirako laguntza ematea eta 2024ko urteko ordainketa-eskaera.

IX. Estepa-hegaztientzako lugorriak.

–2024-2028 aldirako laguntza ematea eta 2024ko urteko ordainketa-eskaera.

X. Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea.

–2024-2028 aldirako laguntza ematea eta 2024ko urteko ordainketa-eskaera.

c) Patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko. 2024ko kanpainako laguntza- eta urteko ordainketa-eskaera.

d) Azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko laguntza. 2024ko kanpainako laguntza- eta urteko ordainketa-eskaera.

4. Oinarriak onestea naturak mugatutako Nafarroako eskualdeetarako konpentsazio laguntza emateko, I. eranskinaren arabera, eta 8.100.000 euroko gastua baimentzea, 2025eko aurrekontuko "2014-2020ko LGP LGENF. Konpentsazio ordainak" izeneko 710001 71200 4700 414208 partidaren kargura edo gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu aski eta egokia badago.

5. Aipatutako ekitaldiei egotzi beharreko gastua baimentzea, 2025eko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "2023-2027ko NPEPE LGENF. Eskualdeko esku-hartzeak: ingurumeneko eta klimako konpromisoak" izeneko 710001 71200 4700 414209 partidaren kargura edo gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu aski eta egokia badago.

KOD.

LERROA

2025

2026

2027

2028

2029

6501.2

Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpena

72000

72000

72000

72000

72000

6501.6

Agrosistema mediterraneo jasangarriak

751250

751250

751250

751250

751250

6505.1

Nafarroako bertako arrazak

1054400

1054400

1054400

1054400

1054400

6501.3

Abeltzaintza sistema jasangarriak

2172378

2172378

2172378

2172378

2172378

6504

Animalien ongizatea

52700

52700

52700

52700

52700

6501.4

Biodibertsitaterako erlezaintza

30000

30000

30000

30000

30000

Abeltzaintza sistema jasangarrietarako laguntzen 2024ko deialdia egiteko Europako Batzordeak onetsi behar du horiek NPEPEn sartzea.

Baimendutako kredituak handitzen ahalko dira, 2025etik 2029ra arteko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago. Handitzen ahal diren zenbatekoak, gehienez, hauek dira:

KOD.

LERROA

ZENBATEKO
GEHIGARRIA

6505.1

Nafarroako bertako arrazak

316320

6501.2

Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpena

21600

6501.6

Agrosistema mediterraneo jasangarriak

225375

6501.3

Abeltzaintza sistema jasangarriak

651713

6504

Animalien ongizatea

15810

6501.4

Biodibertsitaterako erlezaintza

9000

6. Aipatutako ekitaldiei egotzi beharreko eskualdeko esku-hartze honetarako gastu hau baimentzea, 2025eko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "2023-2027ko NPEPE LGENF. Ekoizpen ekologikorako neurriak" izeneko 710001 71200 4700 414211 partidaren kargura edo gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu aski eta egokia badago.

KOD.

LERROA

2025

2026

2027

2028

2029

6503

Nekazaritza ekologikoa

2901008

2897288

2900958

2977365

2977365

Baimendutako kreditua gehienez handitzen ahalko da, 2024tik 2028ra arteko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago. Gehienez, zenbateko hauetan handitzen ahalko da kreditua:

KOD.

LERROA

ZENBATEKO
GEHIGARRIA

6503

Nekazaritza ekologikoa

870302

7. Aipatutako ekitaldiei egotzi beharreko eskualdeko esku-hartze hauetarako gastu hau baimentzea, 2024ra luzatutako 2023ko gastuen aurrekontutik 2029ra arteko gastuen aurrekontuko "2023-2027ko NPEPE LGENF. Nekazaritza-ingurumeneko neurriak bioaniztasunaren kontserbaziorako" izeneko 710001 71200 4700 414214 partidaren kargura edo gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu aski eta egokia badago.

KOD.

LERROA

2024

2025

2026

2027

2028

2029

6501.3

Balio natural handiko sega-belardiak

53940

53940

53940

53940

53940

0

6501.6

Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea

159386

159386

159386

159386

159386

0

6501.5

Estepa-hegaztientzako lugorriak

0

689882

689882

689882

689882

689882

Baimendutako kredituak handitzen ahalko dira, 2025etik 2029ra arteko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago. Handitzen ahal diren zenbatekoak, gehienez, hauek dira:

KOD.

LERROA

ZENBATEKO
GEHIGARRIA

6501.3

Balio natural handiko sega-belardiak

16182

6501.6

Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea

47816

6501.5

Estepa-hegaztientzako lugorriak

206965

8. 115.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2024ra luzatutako 2023ko gastuen aurrekontuko "Hazitarako patataren ekoizpenaren sustapena" izeneko 710000 71200 4701 412102 partidaren kargura, 2024ko laguntzen deialdirako.

9. Oinarriak onestea azukre-erremolatxaren laboreentzako laguntza emateko, II. eranskinaren arabera, eta 100.000 euroko gastua baimentzea, 2025eko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den "De minimis laguntzak azukre-erremolatxarako" izeneko 710000 71200 4700 412103 partidaren kargura, 2024ko laguntzen deialdirako.

10. Azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduaren I. eranskinaren 1. artikuluko 1. puntuko a) letran aurreikusitako laguntza-espediente bakoitzeko 25 euroko zenbatekoaz konpentsatzea laguntzaile gisa izendatutako entitateak, baldin eta horiek 2024an izapidetu badira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kontura, azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Agindu horren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan 2024-2027 aldian parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitu eta hautatzeko arauak onetsi ziren.

11. Dirulaguntzen deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

12. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

13. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko martxoaren 4an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José M.ª Aierdi Fernández de Barrena.

I. ERANSKINA–MUGA NATURALAK EDO BESTE MUGAKETA ESPEZIFIKO BATZUK DITUZTEN NAFARROAKO ESKUALDEETARAKO LAGUNTZAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

1. Eranskin honen xedea da araubide orokor bat ezartzea da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak natura mugapenak dituzten eskualdeei edo berariazko beste mugapen batzuk dituztenei laguntza eman, kudeatu eta kontrola dezan; laguntza hori Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren 13. neurrian dago jasota.

2. Neurri hau bideratua da nekazaritzako lurren erabilera jarraia eta jasangarria segurtatzera mendialdeko eskualdeetan edo naturak bereziki mugatutakoetan.

Xedea du nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien titularrei ordaina ematea, eskualde horietan nekazaritza ekoizpenak dituen zailtasun eta mugek ekartzen dituzten kostu gehigarriengatik eta diru-sarreren galerengatik.

2. oinarria.–Definizioak.

Laguntza honen ondorioetarako, hona hemen zer diren honako hauek:

a) "Mendialdeko eskualdeak" eta "Mendialdetik kanpo baina naturak bereziki mugatutako eskualdeak": Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak halakotzat hartzen dituenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera, zehazki 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera. Eranskin honen amaieran aipatzen diren udalerriak eta fazeriak dira.

Ustiategiek beren jarduera garatzen duten ingurune fisikoaren ezaugarrien arabera, mendialdeko eskualdea bi azpieskualdetan banatu da: Goi mendialdeko eskualdea eta mendialdeko eskualdea.

a.1) Goi mendialdeko eskualdea: honako ezaugarri hauetakoren bat duten udalerriak eta fazeriak:

–1.000 m-tik gorako batez besteko altitudea.

–%20tik gorako batez besteko malda.

–800 m-tik gorako batez besteko altitudea eta %15etik gorako batez besteko malda.

–Baldintza hauek betetzen dituzten udalerriek inguratutako udalerriak.

a.2) Mendialdeko eskualdea:

–Goi mendialdekotzat jotzen ez diren udalerriak, altitudea eta malda konbinatuta 600 metroko edo gehiagoko altitudea eta gutxienez %15eko malda dutenak, salbu eta eskualde menditsuek erabat inguratutako udalerri kopuru mugatu bat; izan ere, gutxieneko malda %12koa izan daiteke udalerri horietan.

b) "Larrearen erabilerarekin bateragarriak diren espezieen abeltzaintza": behi, ardi, ahuntz, zerri eta zaldi azienden ustiategiek osatzen dutena.

c) "AzLU": hurrengo baliokidetasun taula aplikatuko da, espezie eta adin tarte bakoitzeko:

AZIENDA MOTA

AzLU

Behi azienda, 2 urtetik gorakoa

1,00 AzLU

6 hilabetetik 2 urtera bitarteko (barne) behi-azienda

0,60 AzLU

Behor azienda, 6 hilabetetik gorakoa

1,00 AzLU

Ugalketarako ardi azienda (emeak eta hazitarako arrak)

0,15 AzLU

Ugalketarako ahuntz azienda (emeak eta hazitarako abereak)

0,15 AzLU

Ugalketarako zerri azienda (erregimen estentsiboan)

0,50 AzLU

Kontuan hartu beharreko AzLUak SITRAN autonomikoko eta SITRAN nazionaleko datu-basean erregistratutako lau balioen batezbestekoa izanen dira. Horretarako, data hauetan erregistratutako abereak zenbatuko dira: urtarrilaren 1a, martxoaren 1a, apirilaren 30a eta laguntza-eskaera aldatzeko epea bukatzen den eguna.

d) "Bazkarako azalera": nekazaritzarako azalera erabilgarria, ustiategiko aziendak bazkatzeko erabiltzen dena.

Haren barnean sartzen da larratzeko erabilitako azalera, bai banakako erabilera duena, bai herri-aprobetxamendurako eskubidea duena.

Honako produktu hauei dagokiena izanen da:

d.1) Honako hauen azalera garbia: larre iraunkorrak, larreak, larre zuhaixkadunak eta larre zuhaiztunak, guztiak ere 5 urtekoak edo gehiagokoak.

d.2) Belarrak eta bestelako belarki-bazkak, honako espezie hauek barne hartuta: 5 urtetik beherako larreak, arrauka, ilollobelar ingelesa, ilollobelar italiarra, agrostis, mugita, alka-belar, larre-peotza, poa eta belardi-espezieen labore mistoak.

3. oinarria.–Laguntza mota.

Laguntza prima bat da, urtekoa, ematen dena ustiategiaren nekazaritzako azalera hautagarrian oinarriturik, eranskin honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

4. oinarria.–Onuradunak.

Laguntzaren onuradunak izan daitezke ustiategia, osorik edo partez, honelako udalerri batean duten pertsona fisiko edo juridikoak: mendialdeko eskualde gisa edo naturak bereziki mugatutako eskualde gisa katalogatuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko udalerriak.

5. oinarria.–Onartua izateko baldintzak.

1. Eskatzaileen onargarritasun baldintzak: laguntza hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) "Jarduneko nekazaria" izatea, honako hauek ematen dioten zentzuan: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduaren 9. artikulua eta abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. titulua.

b) Ogibide nagusia nekazaritza izatea Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan (NNUE-REAN), edo eskatzaileak bere eskaera bakarra aurkezten duen autonomia erkidegoarenean.

Elkartea osatzen duten ustiategietan, ogibide nagusia nekazaritza dutenak izan beharko dira ustiategiaren kapital sozialaren %50, gutxienez, egiten duten kideak.

Hala ere, nekazaritza-lanaren 0,5 unitate baino gutxiagoko nekazaritzako ustiategia duten eta guztizko nekazaritza errenta beren guztizko errentaren %50era iristen ez den pertsonek ere jasotzen ahalko dituzte laguntza horiek, baldin eta honako kasu hauetakoren batean badaude:

–Laguntza hauek eskatu diren urtean instalatutako nekazari gazteak eta aurreko urtean indarrean dagoen Nafarroako LGParen arabera nekazari gazteak beren gain hasteko laguntza emateko ebazpena dutenak.

–Ustiategia lehen mailako ahaideen eskutik eskaeraren urtean edo aurreko urtean jaso dutenak, baldin eta lagatzailea aurreko ekitaldietan laguntza jaso badu eta ustiategia nabarmen aldatzen ez bada.

c) Laguntzaren urteko eskabidea aurkeztea.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. eta 13. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzea. Bereziki, tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izan beharko ditu.

e) Laguntzen araubide honetatik baztertua ez izatea.

2. Ustiategiaren onargarritasun baldintzak:

a) Ustiategiak 2 hektareako azalera hautagarria izan behar du gutxienez.

b) Hortik kanpo geratzen dira aurreko urtean erein gabeko lugorri deklaratu diren eremuak.

c) Laboreek eskualdean ohikoak diren metodoen bidez ezarriak izan beharko dute.

3. Ezinbesteko kasuak salbu, baldintza hauek betetzen ez badira, ez da laguntza emanen.

Ezinbesteko kasutzat jotzen dira ezarririk daudenak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eman beharko zaio ezinbesteko kasuen berri hamabost egun baliodunean, gehienez ere, ezinbesteko arrazoia gertatzen denetik hasita.

6. oinarria.–Azalera hautagarria.

1. Azalera hautagarria ustiategiaren nekazaritza-azalera erabilgarria da, Nafarroako mendialdeko eskualde batean kokaturik dagoenean edo mendialdetik kanpo baina naturak bereziki mugatutako eskualde batean dagoenean.

2. Azalera hori kalkulatzeko, haztapen-koefiziente hauek aplikatuko dira:

–Bazka azalerako hektarea bakoitzeko: 1.

–Gainerako laboreen hektarea bakoitzeko: 0.7.

3. Bazka-azaleren kasuan, larreekin bateragarriak diren espezieen abeltzaintzako ustiategietan kokatutakoak bakarrik izanen dira hautagarriak.

Kasu horretan, hektarea onargarriek ezin dute gainditu ustiategi horietako aziendaren AzLUaren guztizko balioa, 2.c) oinarrian ezarritako baliokidetasunen taularen arabera.

Lekuan bertan kontrola egiten bada, bertan zehaztutako AzLUak nagusituko dira.

7. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntza prima bat da, urtekoa, ematen dena eskatzaileen ustiategiaren nekazaritzako azalera hautagarrian oinarriturik.

2. "Oinarrizko modulu" hauek ezarri dira:

a) Goi mendialdeko azpieskualdea: 127,68 euro/ha.

b) Mendialdeko azpieskualdea: 93,63 euro/ha.

c) Menditsua izan gabe, eskualde naturak mugatua: 74,08 euro/ha.

8. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa nola zehaztu.

1. Urteko prima batera kalkulatuko da eskualde eta produktu-multzo guztietarako, lehen deskribatutako oinarrizko moduluak eta haztapen-koefizienteak azalera hautagarriei aplikaturik.

Hektareako zenbateko handiena duten azalerak lehenetsiko dira.

2. Ustiategiko azalera-atalase jakin batzuen gainetik, ordainketak beheranzkoak izanen dira; beraz, eskualde bakoitzean batez beste ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, ustiategiaren tamaina hartuko da kontuan baremo honen arabera:

KALTE-ORDAINA HAR DEZAKEEN AZALERA (ha)

AZALERA MODULATUA (ha)

1. tartea: lehen 25 hektareak

%100

2. tartea: 25 hektarea baino handiagoa eta 50 hektareakoa edo txikiagoa

%60

3. tartea: 50 hektarea baino handiagoa eta 100 hektareakoa edo txikiagoa

%30

4. tartea: 100 hektarea baino handiagoa

%0

3. Elkartea osatzen duten ustiategietan tarte bakoitzeko hektareak ogibide nagusia nekazaritza duten kideen kopuruaren heinean handituko dira.

4. Ogibide nagusia nekazaritza duen pertsona bat laguntza eskatzen duten ustiategi baten baino gehiagotan bada (ogibide nagusia nekazaritza dutenen ustiategiak betiere), aurreko paragrafoaren ondorioetarako, kide hori eskaera egin duten ustiategietako bakar batean hartuko da kontuan, lehenetsiz banakako ustiategia elkartea osatzen dutenen gainetik, eta, horien artean, zenbateko handiena duena.

5. Behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. eta 19 bis artikuluetan ezartzen diren penalizazioak aplikatu ondotik zehaztuko da zer azaleragatik ordainduko den.

6. Azalera batez besteko zenbatekoarekin biderkatuta ateratzen den kopuruari aplikatuko zaizkio 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako murriztapenak, bete ez denaren hurrengo portzentajeen arabera, baldin eta konpromisoak bete ez dituzten eremuen azalera, guztira, ordainketetarako deklaratutako guztizko azaleraren %20 baino handiagoa edo 0,1 hektarea baino handiagoa bada:

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

BAZTERKETA

Baztertzailea

(Baz.)

Laguntza ematean eta, kasua bada, laguntza mantentzean onartuak izateko ezarritako irizpideak/baldintzak betetzen ez dituen ez-betetzea.

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan, onuraduna laguntza-lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

Betebeharrak ez betetzeagatiko penalizazioak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera:

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

Zk.

ZEHAPENA

Oinarrizkoa (O)

Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio larriak dituena; ondorio horiek urtebetetik gora irauten dute edo zail da haiek bukatzea onargarriak diren baliabideekin.

1

Laguntzaren %50

2 edo gehiago

Laguntzaren %100

Nagusia (N)

Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik behera irauten dute edo zail da bukatzeko modukoak izatea onargarriak diren baliabideekin.

1

Laguntzaren %20

2 edo gehiago

Laguntzaren %40

Bigarren mailakoa (B)

Ez-betetzeak eragin txikia du laguntza-lerroaren helburuan.

1

Laguntzaren %5

2 edo gehiago

Laguntzaren %10

Hirugarren mailakoa (H)

Ez-betetzeak eragin urria du laguntza-lerroaren helburuan.

1

Laguntzaren %1

2 edo gehiago

Laguntzaren %2

Betebeharrak ez betetzeagatiko penalizazioen xehetasunak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera:

MOTA

ELEMENTUAREN
DESKRIPZIOA

EZ-BETETZEAREN PORTZENTAJEA

SAILKAPENA
(O/N/B/H)

PENALIZAZIOA

Bakuna

Horrelako batzuk ez ditu betetzen

Beste betebehar batzuk

1

Esparru abandonatua

0 - %2

H

%1

%2

2 - %5

B

%5

%10

%5 - %20

N

%20

%40

%20 - %100

O

%50

%100

Beste betebehar batzuk

2

Eskatutako laguntza lerroa ez dagokio esparruko SIGPAC erabilerari

0 - %2

H

%1

%2

2 - %5

B

%5

%10

%5 - %20

N

%20

%40

%20 - %100

O

%50

%100

Beste betebehar batzuk

3

Deklaratutako produktua ez da bateragarria esparruko SIGPAC erabilerarekin

0 - %2

H

%1

%2

2 - %5

B

%5

%10

%5 - %20

N

%20

%40

%20 - %100

O

%50

%100

Beste betebehar batzuk

4

Esparruan deklaratutako produktuak ez du balio eskatutako laguntza lerrorako

0 - %2

H

%1

%2

2 - %5

B

%5

%10

%5 - %20

N

%20

%40

%20 - %100

O

%50

%100

Beste betebehar batzuk

5

Produktu ikuskatua laguntza-lerroan onargarria da, baina deklaratutakoaz bestelakoa da, eta beste produktu talde batekoa

0 - %2

H

%1

%2

2 - %5

B

%5

%10

%5 - %20

N

%20

%40

%20 - %100

O

%50

%100

Beste betebehar batzuk

6

Nekazaritzako jarduera

0 - %2

H

%1

%2

2 - %5

B

%5

%10

%5 - %20

N

%20

%40

%20 - %100

O

%50

%100

7. Laguntzak emateko, onartutako eskaeretarako kalkulatzen den zenbatekoaren guztizko batura handiagoa baldin bada azpineurri eta kanpaina bakoitzerako aurrekontuan dagokion partidan dagoen kreditu baliagarria baino, eta kreditu baliagarria agortu arte, hainbanaketa aplikatuko da onartutako eskatzaileen artean.

9. oinarria.–Ebaluazioa, jarraipena eta kontrola.

1. Nekazaritza Zerbitzuak eginen ditu eskaeren ebaluazioa, kontrol administratiboa eta ordainketaren ebazpen proposamena; lekuan berean egin beharreko kontrola, berriz, Ikuskapenen Atalak; horretarako, behar diren egiaztapenak eginen dira, eta eskatzailea behartua dago eskatzen zaion informazio osagarri osoa ematera.

2. Eskaera egiten den urtean kanpaina horri buruz erregistro ofizialetan dauden datuak izanen dira laguntza kudeatzeko beharko direnak.

10. oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera jaso ondoren egiaztatuko da interesdunek onuradunak izateko baldintzak betetzen dituztela, hau da, 5. oinarrian aipatzen diren onargarritasun baldintzak. Eskaerak zerbait falta badu, gehienez hogeita hamar eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaie, eta adieraziko zaie, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diotela ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena eginen dela, eta, jakinaraziko zaiela.

2. Nekazaritza Zerbitzuak eskaera ebaluaturik, ebazpena proposatuko du.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen, ordainduko edo ukatuko du dirulaguntza, modu arrazoituan.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea 6 hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita. Epea espresuki ebazpenik gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

11. oinarria.–Laguntzak ukatzea eta zehapenak.

1. 5. oinarrian aipatzen den edozein baldintza bete ezik, laguntzak ukatuko dira.

2. Ezarritako kontrolen ondorioz egiaztatzen bada aldea dagoela eskaeraren xedeko hektarea kopuruaren eta kontrol administratiboen edo bertatik bertara egindako kontrolen ondorioz egiaztatzen den hektarea kopuruaren artean, dagozkion zehapenak jarriko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19 bis eta 35. artikuluekin bat.

3. Ustiategiko azalerak osorik ez deklaratzeak berekin ekarriko ditu Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 16. artikuluan aurreikusitako zehapenak.

4. Laguntzaren xedeko azalerek bete beharko dute abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa, hartan ezartzen baitira onargarritasun baldintzak. Arau horiek bete ezean, penalizazioak jarriko dira.

5. Aurrekoez gain, aplikatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutako arau-hausteen eta zehapenen araubidea.

12. oinarria.–Oker jasotako ordainketen itzulketa.

Oker jasotako ordainketen kasuan, jasotzaileek haien zenbatekoak itzuli beharko dituzte Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.

13. oinarria.–Laguntzen publizitatea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera argitaratuko da onuradunen zerrenda. Onuradunei jakinaraziko zaie haien datuak aipatu erregelamenduaren 111. artikuluaren arabera argitaratuko direla, eta auditoretzak eta azterketak egiteko erakundeek har ditzaketela datuak, Batasunaren finantza interesak babestuak gelditzeko. Datuak pertsonalak direnean, onuradunei haien eskubideen berri emanen zaie, datuak babesteko arauekin eta eskubide horiek baliatzeko prozedura aplikagarriekin bat.

14. oinarria.–Nafarroako Foru Komunitateko mendialdeko eskualdea eta naturak mugatutako eskualdea.

Landa Garapenerako esparru nazionalaren bidez ezarritako mugapenarekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera, hurrengo udalerri eta fazeria hauek osatzen dute Nafarroako mendialdea eta mendialdetik kanpo naturak bereziki mugatutako eskualdea:

1. Eskualde menditsua.

a) Goi mendialdea (GM).

GOI MENDIALDEKO UDALERRIAK

KODEA

IZENA

3

Abaurregaina

4

Abaurrepea

13

Ameskoabarrena

20

Araitz

21

Aranaratxe

22

Arantza

24

Arano

28

Artzibar

31

Areso

33

Aria

34

Aribe

50

Baztan

54

Bertizarana

55

Betelu

58

Auritz

59

Burgi

71

Gazteluberri

81

Donamaria

82

Etxalar

87

Elgorriaga

90

Eratsun

92

Erroibar

93

Ezkaroze

95

Espartza Zaraitzu

100

Eulate

102

Ezkurra

111

Galoze

112

Garaioa

113

Garde

115

Garralda

117

Goizueta

118

Goñi

119

Gorza

128

Izaba

129

Ituren

133

Itzaltzu

134

Jaurrieta

137

Beintza-Labaien

139

Lana

143

Larragoa

149

Leitza

153

Lesaka

181

Nabaskoze

185

Otsagabia

187

Oitz

195

Orbaizeta

196

Orbara

198

Orontze

199

Orotz-Betelu

203

Petilla Aragoi

209

Erromantzatua

210

Erronkari

211

Orreaga

213

Saldias

221

Doneztebe

222

Sartze

226

Sunbilla

239

Urdazubi

241

Urraulgoiti

244

Urrotz

245

Urzainki

247

Uztarroze

248

Luzaide

250

Bera

252

Bidankoze

256

Hiriberri

259

Igantzi

263

Zubieta

264

Zugarramurdi

502

2. fazeria

509

9. fazeria

510

10. fazeria

516

16. fazeria

518

Erremendiko fazeria

523

Ameskoako Hermendia

526

26. fazeria

528

28. fazeria

535

35. fazeria

536

36. fazeria

537

37. fazeria

542

42. fazeria

545

45. fazeria

553

Aldapeko fazeria

555

55. fazeria

556

56. fazeria

562

Berriogoitiko fazeria

563

63. fazeria

565

65. fazeria

581

81. fazeria

585

85. fazeria

586

86. fazeria

587

87. fazeria

588

88. fazeria

591

91. fazeria

603

103. fazeria

691

Andimendia

692

Aralar

693

Lokiz mendia

694

Urbasa

b) Mendialdea (M).

MENDIALDEKO UDALERRIAK

KODEA

IZENA

8

Aguilar Kodes

10

Altsasu

11

Allin

17

Anue

19

Agoitz

25

Arakil

26

Aras

27

Arbizu

37

Arruazu

40

Atetz

43

Azuelo

44

Bakaiku

47

Bargota

49

Basaburua

52

Beraskoain

63

Cabredo

73

Ziordia

75

Ziritza

83

Etxarri

84

Etxarri Aranatz

91

Ergoiena

94

Eslaba

96

Esprontzeda

98

Esteribar

101

Ezkabarte

103

Ezporogi

110

Galipentzu

116

Genevilla

120

Gesalatz

121

Girgillao

123

Uharte Arakil

124

Ibargoiti

126

Imotz

127

Irañeta

130

Iturmendi

132

Itzagaondoa

135

Xabier

136

Txulapain

138

Lakuntza

140

Lantz

141

Lapoblación

144

Larraun

146

Leatxe

150

Leotz

151

Lerga

154

Lezaun

156

Lizoainibar-Arriasgoiti

158

Longida

159

Irunberri

162

Marañón

170

Mirafuentes

172

Elo

182

Nazar

186

Odieta

188

Olaibar

189

Olazti

192

Oloritz

194

Ollo

214

Jaitz

219

Santsol

230

Torralba del Río

235

Uxue

236

Ultzama

237

Untzitibar

238

Untzue

240

Urdiain

242

Urraulbeiti

243

Urrotz-Hiria

253

Bidaurreta

261

Esa

262

Zabaltza

265

Zuñiga

508

8. fazeria

514

14. fazeria

515

15. fazeria

517

17. fazeria

521

21. fazeria

524

24. fazeria

527

27. fazeria

539

39. fazeria

540

40. fazeria

541

41. fazeria

543

43. fazeria

544

44. fazeria

546

Suarbeko fazeria

549

Aristregiko fazeria

552

52. fazeria

570

70. fazeria

579

79. fazeria

582

82. fazeria

584

84. fazeria

592

92. fazeria

606

106. fazeria

607

107. fazeria

904

Irurtzun

908

Lekunberri

2. Mendialdekoa izan gabe, naturak bereziki mugatutako eskualdeak.

MENDIALDETIK KANPOKO ESKUALDEETAKO UDALERRIAK

KODEA

IZENA

2

Abartzuza

5

Aberin

6

Ablitas

7

Adios

12

Allo

14

Antzin

15

Andosilla

16

Antsoain

18

Añorbe

23

Aranguren

29

Los Arcos

30

Arellano

35

Armañantzas

36

Arroitz

38

Artaxoa

39

Artazu

41

Aiegi

45

Barasoain

46

Barbarin

51

Beire

56

Biurrun-Olkotz

60

Burlata

61

El Busto

65

Caparroso

67

Zarrakaztelu

69

Kaseda

74

Zirauki

76

Zizur

79

Desoio

80

Deikaztelu

85

Etxauri

86

Eguesibar

88

Noain (Elortzibar)

89

Eneritz

97

Lizarra

99

Etaiu

104

Faltzes

105

Fitero

108

Fustiñana

109

Galar

114

Garinoain

125

Iguzkitza

131

Itza

142

Larraga

145

Elizagorria

147

Legarda

148

Legaria

152

Lerin

155

Ledea

160

Lukin

161

Mañeru

164

Mélida

166

Mendaza

168

Metauten

171

Miranda Arga

174

Morentin

175

Mues

180

Muruzabal

183

Obanos

190

Olexoa

191

Erriberri

193

Oltza Zendea

197

Orisoain

200

Oteitza

204

Piedramillera

205

Pitillas

207

Puiu

212

Zare

217

San Martin Unx

220

Santakara

224

Sesma

225

Sorlada

227

Tafalla

228

Tebas-Muru Artederreta

229

Tirapu

231

Torres del Río

233

Tulebras

234

Ukar

251

Viana

255

Villamayor de Monjardín

257

Villatuerta

258

Atarrabia

260

Deierri

511

11. fazeria

522

22. fazeria

529

29. fazeria Aranbeltz

530

30. fazeria Samendieta

531

31. fazeria

532

32. fazeria

538

38. fazeria

550

50. fazeria

567

67. fazeria

571

71. fazeria

574

74. fazeria

575

75. fazeria

576

76. fazeria

583

83. fazeria

604

104. fazeria

605

105. fazeria

608

108. fazeria

690

Errege Bardea

902

Berriobeiti

903

Berriozar

905

Beriain

906

Orkoien

907

Zizur Nagusia

II. ERANSKINA.–AZUKRE-ERREMOLATXAREN LABORANTZARAKO DE MINIMIS ARAUBIDEKO LAGUNTZAK

1. oinarria.–Xedea.

Foru agindu honen helburua da 2024an azukre-erremolatxaren laborea mantentzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean ekoitzi ohi den eskualdeetan, baita hari lotutako industria eraldatzaileari lehengai-hornidura egokia ematea erraztea, azukre-erremolatxaren nekazaritzako industriaren sektorearen iraupena ziurtatzeko.

2. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Gehienez ere 500 euroko laguntza emanen da hektarea bakoitzeko.

2. Dirulaguntzen deialdi hau de minimis araubidearen menpean dago. Araubide hori Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduan ezarrita dago, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzaren sektorean de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoan (L 352/9 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa), zeina, gero, Batzordeak 2019ko otsailaren 21ean emandako 2019/316 (EB) Erregelamenduaren bidez eta Batzordeak urriaren 24an emandako 2022/2046 (EB) Erregelamenduaren bidez aldatu baitzen.

3. Edozein onuraduni emandako de minimis laguntzen zenbateko osoak ez du gaindituko 20.000 euroko muga hiru zerga-ekitaldiko edozein alditan, Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori, zeina, gero, Batzordeak 2019ko otsailaren 21ean emandako 2019/316 (EB) Erregelamenduaren eta Batzordeak urriaren 24an emandako 2022/2046 (EB) Erregelamenduaren bidez aldatu baitzen.

4. Urteko finantza zuzkidura nahikoa ez bada gutxieneko zenbatekoei aurre egiteko, proportzionalki murriztuko da onuradun bakoitzaren hektarea kopurua, gastua urteko finantza zuzkidurara egokitzeko behar den zenbatekoan.

3. oinarria.–Onuradunak eta betebeharrak.

1. Azukre-erremolatxa ekoizten duten nekazariak izan daitezke laguntza honen onuradun, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Azukre-erremolatxa produzitzea, Europako Batasunaren nekazaritza-landareen espezieen barietateei buruzko katalogoko barietateren batekoa, Merkataritza-barietateen erregistrokoa, edo merkataritza-baimen bat emanda daukana, Batzordearen 2004ko abenduaren 1eko 2004/842/EE Erabakiaren arabera.

b) Gutxienez 100.000 haziko dosia erabiltzea hektarea bakoitzeko, ureztalurretako udaberriko eta udazkeneko ereintzaren ekoizpen-aldeetan, eta 90.000 hazikoa hektarea bakoitzeko, lehorreko alorretako udazkeneko ereintzaren ekoizpen-aldeetan. Ekoizpen-eremu horiek abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 55.3 artikuluan ezarritakoak izanen dira.

c) Hornidura-kontratu bat edukitzea azukre-industriarekin, produzitutako erremolatxa eman eta azukre bihurtzeko.

d) Laborantzaren garapen agronomiko normala ziurtatzen duten nekazaritzako praktika eta lan guztiak egitea, nekazaritza-heldutasun osoa lortu arte (ekoizpen zikloaren amaiera), autonomia-erkidegoaren agintaritza eskudunak zehaztu beharreko salbuespenezko kasuetan izan ezik.

e) Onuradunei inputen kudeaketa jasangarria aplikatzeko eskatuko zaie, nekazaritza lurren nutrizio jasangarriaren arloan indarrean dauden arauzko xedapenen arabera.

2. Onuradunek bete beharko dituzte, halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebeharrak.

4. oinarria–Eskaerak nola eta noiz aurkeztu.

1. Abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 55. artikuluak biltzen duen azukre-erremolatxaren ekoizpen jasangarriari loturiko laguntza zer lurzatitarako eskatu den, laguntza eskaera lurzati horien gainean dela ulertuko da (errege dekretu hori 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeen eta baldintza komunen ezarpenaren aplikazioari eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarraren arautzeari buruzkoa da).

2. Laguntza eskaera laguntzen eskaera bakarraren bidez eginen da.

3. Laguntza eskaera aurkezteko epea abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 108. artikuluan ezarritakoa izanen da.

5. oinarria.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Oinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Onartutako eskaerek ezarritako aurrekontu-muga gainditzen badute, proportzionalki murriztuko da onuradun bakoitzaren hektarea kopurua, gastua urteko finantza zuzkidurara egokitzeko behar den zenbatekoan.

6. oinarria.–Ebaluazio organoa.

Nekazaritza Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak.

7. oinarria.–Laguntzen antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Laguntza eskaera jasota, Nekazaritza Zerbitzuak egiaztatuko du betetzen dituela 3. oinarrian ezarritako betebeharrak.

Exijitutako agiriak aurkezten ez baditu, gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala errekerituko zaio interesdunari, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera uzten duela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta jakinaraziko zaio.

Halaber, Nekazaritza Zerbitzuak egiaztatuko du eskatzen diren beharkizunak betetzen ote diren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan dauden agiri, erregistro eta datu base ofizialen egiaztapen administratiboen bidez.

2. Eskaera ebaluatu eta gero, Nekazaritza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpenaren proposamena eginen du. Horrekin batera, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak bete dituztela frogatzeko txostena aurkeztuko da.

3. Dirulaguntza eman baino lehen, onuradunak adierazpen bat egin beharko du, idatziz edo euskarri elektronikoan, eta bertan aipatuko ditu aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldi fiskalean jasotako gainerako de minimis laguntza guztiak, erregelamendu honi edo de minimis araubideko beste erregelamendu batzuei lotutakoak.

4. Araubide honen araberako laguntzak ez dira emanen harik eta frogatu arte horrek ez duela berekin ekarriko onuradun bati emandako de minimis araubideko laguntzen zenbateko osoak gainditzea Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3.2 artikuluan ezarritako muga, eta, orobat, frogatu arte aipatu erregelamenduan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla.

5. Dirulaguntzen gaineko ebazpena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du, arrazoiak emanda.

6. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, ezetsitzat joko da eskaera.

8. oinarria.–Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.

9. oinarria.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

1. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak urteko beren sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf

2. Aurreko apartatuan ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio zifra.

3. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

4. Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf

5. Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik, ezarritako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

6. Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

7. Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

8. Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

9. Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

10. oinarria.–Ordaintzeko modua eta epeak.

Dirulaguntza ordainketa bakarrean emanen da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera; aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasun betebeharra betetzen dituela.

11. oinarria.–Dirulaguntzaren helburua bete dela eta jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzeko epea eta modua.

Dirulaguntzaren helburua bete dela justifikatzeko, laguntzen eskaera bakarrean ereiteen deklarazioa eginen da, eta azukre-industriarekin daukan kontratua aurkeztuko da.

12. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

1. Laguntza hauek bateragarriak dira Foru Administrazioak berak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, baldin eta errespetatzen badira Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduak ezarritako mugak (erregelamendu horrek zehazten du nola aplikatu Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei nekazaritza sektorean).

2. De minimis laguntza hauek ez dira Estatuko inolako laguntzarekin metatzen ahal, gastu diruz lagungarri berberei dagokienez, ez eta arriskuaren finantzaketa-neurri berberaren Estatuko laguntzekin ere, baldin eta metaketa horrek gainditzen badu laguntzaren intentsitatea edo laguntzen gehieneko zenbatekoa (kategorien araberako salbuespen erregelamendu baten bidez edo Batzordeak hartutako erabaki baten bidez kasu zehatz bakoitzerako finkatzen dena).

13. oinarria.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Ebazpen honetan eskatutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz arautuko dira diru-itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dizkio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, organo kudeatzaileak egiaztapenak egin baino lehen.

14. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzen pertsona eta entitate onuradunen zerrenda Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera argitaratuko da, laguntza hau garatzen duen fitxan, zeina Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan agertzen baita.

Iragarkiaren kodea: F2403918