68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Agoizko Udalak, 2024ko martxoaren 7an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, epe horretan Agoizko herritarrek eska dezaten, interesa badute, laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, betiere betetze badituzte udal ordenantzan ezarritako baldintzak. Laborantzako herri-lurrak, hain zuzen ere, dagozkie lizitazioko 1. loteari (399,10 hektarea) eta 2. loteari (34,30 hektarea) eta horien erabilera eta laboreei. Zortzi urterako aprobetxamendua esleituko da. Herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da, Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz.

Agoitzen, 2024ko martxoaren 19an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2404953