68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Berriobeitiko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 12an, onetsi zuen 2024rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauekin:

–Administrari-ofizialaren 2 lanpostu, 22 eta 24 zenbakikoak, C mailakoak eta Idazkaritza alorrekoak. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: B1, ez nahitaezkoa.

–Administrari-ofizialaren lanpostu bat, 16 zenbakikoa, C mailakoa eta Ekonomia alorrekoa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: B2 nahitaezkoa.

–Administrari-ofizialaren lanpostu bat, 23 zenbakikoa. Ekonomia alorreko C maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: B1, ez nahitaezkoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren 2 lanpostu, 76 eta 77 zenbakikoak, D mailakoak eta Zerbitzu Anitzetako alorrekoak. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: B1, ez nahitaezkoa.

–Gazteriako eta kiroleko teknikariaren lanpostu 1, 44 zenbakikoa, B mailakoa etaKultura, euskara, kirola eta gazteria alorrekoa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: C1, ez nahitaezkoa.

–Atezainaren lanpostu 1, 45 zenbakikoa, D mailakoa eta Kultura, euskara, kirola eta gazteria alorrekoa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: B2 nahitaezkoa.

Argitara ematen da, bete dadin arlo honetan indarrean dagoen araudia, Udalaren iragarki-taulan, interesdunek jakin dezaten eta jar ditzaten egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak, kasua bada.

Berriobeitin, 2024ko martxoaren 18an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2404548