68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Getze Galarko 4. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2024ko otsailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Getze Galarko 4. poligonoko 5. lurzatian. Sustatzailea María Maravillas Belzunce Belzunce da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2024ko martxoaren 18an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2404544