68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Jabari publikoko ondasun baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, desafektazioa eta desatxikipena (Chincilla Jeneralaren kalea, 7)

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko martxoaren 21ean egin zuen saioan, erabaki hartu zuen:

Hasiera batean onestea Iruñerriko Mankomunitatearen jabari publikoko ondasun honen kalifikazio juridikoaren aldaketaren, desafektazioaren eta Iruñerriko Zerbitzuak SAri desatxikitzearen espedientea, ondare-izaerako ondasun moduan kalifikatzeko:

Iruñeko jurisdikzioan, etxe lorategiduna, Iruña hiri honetako Chinchilla Jeneralaren kaleko zazpigarren zenbakiarekin seinalatuta. Hiru fatxada ditu, nagusia alboko kale horretara, ezkerrekoa Aita Moret kalera irteten, eta atzekoa, etxekoa den lorategira, Rozalejoko Markesaren kaleraino iristen dena. Eskuineko aldetik bitartekoa da etxea eta azken horri dagokion orube irekia, Rozalejoko Markesaren kaleko seigarren zenbakiarekin seinalatuta. Orube ireki hori Chinchilla Jeneralaren kaleko fatxaden bosgarren zenbaki korrelatiboari dagokio. Etxeak eta lorategiak seiehun eta hamabost metro koadro eta laurogeita hamalau dezimetro koadroko azalera dute. Azalera estalia hirurehun eta laurogeita zortzi metro koadro eta hogeita hemezortzi dezimetro koadrokoa da; barneko patioena, berrogeita hiru metro koadro eta hogeita bost dezimetrokoa; eta lorategikoa, ehun eta laurogeita lau metrokoa. Inskripzioa: 489. liburukia, Artxiboa, Iruñeko Udalaren 299. liburua, 14. folioa, 18.007. zenbakiko finka, 2. inskripzioa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. eta 104. artikuluetan eta haiekin bat datozen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko artikuluetan (Nafarroako toki erakundeen ondasunen araudia onesten du foru dekretu horrek) jasota dagoenaren arabera, espedientea jendaurrean jarriko da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, interesdunek egoki jotzen dituzten alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Iruñean, 2024ko martxoaren 21ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2404809