68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUNES

Deialdia, garbitzaileen bi lanpostu hutsen oposiziorako

Funesko Udaleko alkateak, 2024ko martxoaren 13ko 245. Ebazpenaren bidez, onetsi zituen deialdia eta oinarriak txanda irekiko oposizio bidez betetzeko D mailako garbitzaileen bi lanpostu huts, lan-kontratu finkoko araubidean eta Funesko Udalaren zerbitzura aritzeko. Hona hemen:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea bi lanpostu, txanda irekikoak eta lanaldi osokoak (3-07 eta 3-08 zenbakiak, "garbiketako langileak" izenekoak udalaren plantilla organikoan), lan-kontratu finkoko araubidean.

1.2. Halaber, deialdi honen bidez lanposturik lortzen ez duten izangaiekin osatu nahi da aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda bat, jarraikiz deialdi honen 9. eta 10. oinarriei.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.4. Deialdi honen bidez izendatzen edo kontratatzen diren izangaiek beren lanpostuei dagozkien eginkizunak beteko dituzte eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.

1.5. Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenaren arabera, bai eta Funesko Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.

1.6. Hautatzen diren pertsonek bete beharreko eginkizunen artean hauek daude, besteak beste: eraikin eta lokaletako eta bide publikoko zoruak eta altzariak garbitzea, horretarako erabiliz haien higienizazioa eta kontserbazioa bermatzeko teknika, lanabes eta produktu egokiak, jarraikiz laneko segurtasun eta osasunaren arloan aplikatzekoak diren arauei, eta, orokorrean, gaur egun nahiz etorkizunean D mailari egokitzen zaizkion lanak (etorkizunean egokitzen zaizkionak, ofizio eta lanbideen eta maneiatzen diren erreminta eta lanabesen bilakaeraren ondorioz eta antolakuntza sistemetan eta egiten diren zerbitzuen osagaietan izaten diren aldaketen ondorioz). Horiek guztiak egonen dira Funesko Udalak egokitzat jotzen dituen zerbitzu-beharren eta interes publikoaren mende.

1.7. Prozesu hau gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak izenpetutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatuaren titulua edo baliokidetzat jotako titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da egoki den baliozkotzea, edo homologazioa frogatzen duen agiria. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo baztertua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publiko baten zerbitzutik kendua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dute aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela, deialdi honetako 7. oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Funesko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, aurrez aurre edo elektronikoki, hogeita hamar egun balioduneko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honen I. eranskin gisa argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela baldintza guzti-guztiak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskabidearekin batera, aurkeztu beharko da nortasun-agiri nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen agiri ofizial baliokidea, bai eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (DBH), Eskola Graduatuaren titulua edo baliokidetzat jotako titulua ere.

3.3. %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek, aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera.

Desgaitasuna duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute probak egiteko, denboran edo baliabideetan, hala eskatu beharko dute eskabidean, eta zehaztu beharko dute, horretarako ezarritako tokian, zer egokitzapen eskatzen duten eta/edo zer moldaketa behar duten denboretan eta baliabideetan. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Funesko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Funesko Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

5.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Ignacio Felipe Domínguez Martínez, Funesko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Francisco Javier Celorrio Carrión, Funesko Udaleko zinegotzia.

1. epaimahaikidea: María Pilar Martínez Aisa, Funesko Udaleko garbiketa arduraduna.

Ordezkoa: Cristina Cerdán Gratacós, Funesko Udaleko administrari-ofiziala.

2. epaimahaikidea: Alfonso Gaspar Martínez Escuchuri, Funesko Udaleko udal zerbitzuetako arduraduna.

Ordezkoa: Reyes Moreno Díaz, Funesko Udaleko administrari-ofiziala.

3. epaimahaikidea: José María Fernández León, Funesko Udaleko zerbitzu anitzeko langileen lantaldeko arduraduna.

Ordezkoa: Concepción Lorente Moso, Funesko Udaleko atezaina.

4. epaimahaikidea: Jesús Zaracain Martínez, Funesko Udaleko ordezkari sindikala.

Ordezkoa: Alvaro Julián Lacarra Ayensa, Funesko Udaleko ordezkari sindikala.

Epaimahaikide idazkaria: Ruth Alcalá Tuñón, Funesko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Eva María López Soto, Azkoiengo Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da.

Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

5.3. Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioan, hiru proba eginen dira, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren oposizioaldiko ariketak. Udaletxeko iragarki-taula fisiko eta birtualetan argitaratuko dira gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak, egin baino 48 ordu lehenago.

6.3. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 100 puntu lortzen ahal dira

6.4. Lehenbiziko probak ariketa bakarra izanen du. Galdera sorta bati erantzun beharko zaio; zenbait aukera emanen dira erantzuteko, baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak izanen dira II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak. Erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte, epaimahaiak proba hasi aurretik ezarritako proportzioan. Ariketa honetan, gehienez ere, 50 puntu lor daitezke, eta bazterturik geldituko dira 25 puntura iristen ez diren izangaiak.

6.5. Bigarren proban garbiketa-proba praktiko bat egin beharko da, lanpostuaren eginkizunei buruzkoa. Proba horren gehieneko puntuazioa 30 puntukoa izanen da.

6.6. Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoa.

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, neurtzeko izangaiak noraino egokitzen zaizkien lanposturako zehazturiko ezaugarri profesiografikoaren eskakizunei.

Proba hauek eginen dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak edo erakunde horrek izendatzen dituen langileek, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Proba psikoteknikoei gehienez 20 puntu emanen zaizkie, eta baztertzaileak izanen dira.

Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.

Dei bakarraren bidez eginen dira oposizioaldiko proba guztiak, eta izangaiak nortasun-agiri nazionala (NANa) aldean dutela agertuko dira, nork bere nortasuna behar bezala frogatzeko. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, kontratatzeko proposamena, eta agirien aurkezpena.

7.1. Ariketen kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Funesko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia kontratatzeko proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari.

7.2. Emaitzak argitara eman eta 15 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Udalaren Erregistro Orokorrean:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Zinpeko deklarazioa edo adierazpen solemne bat, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako, eta ez dela bereizia izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

c) Osasun ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, jarraikiz deialdiko lanpostuan gauzatu beharreko jardueretarako ezarritako osasun protokoloei. Ezin izanen dira kontratatu aipatutako osasun azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak.

d) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.

e) Hala behar badu, Funesko Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.

7.3. Aipatutako epearen barrenean agiriak aurkezten ez badira (salbu aski arrazoitutako ezinbesteko kasuetan), izangaia ezin izanen da kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, galarazi gabe legokiokeen erantzukizuna.

7.4. Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatzen bada, Funesko Udalak hutsunea beteko du gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.

8.–Kontratazioa.

8.1. Hautapen prozedura bukatu eta izangaiek aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoan, alkateak kontratatu eginen du.

8.2. Deialdiaren emaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Hautatzen den pertsonak kontratua sinatu beharko du hilabeteko epean, oposizioaren emaitza jakinarazten denetik. Epe horretan kontratua sinatzen ez badute (salbu ezinbesteko kasuetan), galduko dituzte kontratatuak izateko eskubide guztiak.

9.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarri denarekin bat, Funesko Udaleko alkateak aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda hauek eratuko ditu, deialdi honen 10. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz.

–Hautaprobak gaindituta ere, lanposturik gabe gelditu diren izangaien zerrenda.

–Hautapen prozesuaren lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

Zerrenda honek lehentasuna izanen du Funesko Udalak egindako hautaketa-prozeduretan oinarrituta egindako aurreko beste zerrenda batzuekiko.

10.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

Kalifikazio epaimahaiaren espedientea jasota, Funesko Udaleko alkatearen ebazpen bidez, hautaprobak gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituztenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, honako dokumentazio hau aurkezteko:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Hala behar badu, Funesko Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, Funesko Udaleko alkate udalburuaren ebazpen baten bidez onetsiko dira, hala behar badu, aldi baterako kontratazioa egiteko zerrenda hauek:

a) Hautaprobak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen prozesuaren lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

Oposizioa gainditu bai, baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan zenbat eta puntuazio handiagoa erdietsi, eta gainerako izangaien kasuan, hautapen prozesuaren lehen ariketan zenbat eta puntuazio handiagoa erdietsi, halakoxea izanen da lehentasuna aldi baterako kontratazioa egiteko zerrendetan.

Hautagai bi edo gehiagoren artean berdinketa gertatuz gero, zozketa eginen da.

Zerrendak onesten direnetik gehienez ere bost urtez egonen dira indarrean.

Udalak, eraginkortasun eta efizientzia administratiboaren arrazoiak direla-eta, hala behar badu, zerrenda honetan agertzen diren pertsonak kontratatzen ahalko dira deialdi honetan ezarritako titulazioak eskatzen dituzten D mailako lanpostuak betetzeko, administrazio-araubideko aldi baterako kontratuen bidez, betiere zerrenda hau indarrean baldin badago.

Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gainera, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio horrek etengabe eguneratua egon beharko du. Udalak hautapen prozesuan parte hartzeko eskaera-orritik eskuratuko ditu datu horiek. Dena den, interesdunak berariaz eskatzen ahalko du datu horiek aldatzeko eta/edo eguneratzeko.

Izangaiei deitzeko orduan, aurretik ezarritako lehentasun irizpideak hartuko dira kontuan.

Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.

Dei bakoitzaren oharra jasoko da, aipaturik gorabeherak, eguna eta ordua.

Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza bat egin ondoren 24 orduko epean erantzuten ez badu, uko egin diola ulertuko da eta zerrendako azken lekura igaroko da.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostua edo lanpostuak bete arte.

Hautagaiak lan-poltsako azken tokira igaroko dira, baldin eta haiekin harremanetan jartzerik egon ez bada edo eskainitako lanpostu bati uko egin badiote, salbu eta jarraian adierazitako egoeraren bat izan bada uko egiteko arrazoia. Izan ere, kasu horretan, zerrendan duten posizioari eutsiko diote:

–Erditzea, amatasun-baja edo antzeko egoerak.

–Lanera joatea eragozten duen gaixotasun larria, betiere behar bezala frogatzen bada.

–Ordezkaritza-kargu publikoa betetzea, lanera joatea eragozten diona.

Deia eragiten duen zerrendatik baztertuko dira ondoko egoera hauetako batean dauden izangaiak:

–Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egotzi beharreko arrazoiengatik.

–Probaldia ez gainditzea.

–Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

–Funesko Udalean eta haren erakunde autonomoetan funtzionario gisa edo lan kontratatu gisa sartzea lanpostu berean edo maila altuagoko beste batean jarduteko.

–Lanpostua bertan behera uztea.

–Kontratua amaitzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, hain zuzen, kontratatzen den langilea lanpostuan aritzeko gaitasun edo egokitzapen faltagatik, horrek lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazten duen errendimendu eskasa badakar.

11.–Datu pertsonalak babestea.

Izangaiei honako hauek komunikatzen zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezrritakoari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Funesko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Tratamenduaren helburua da oposizio bidez bi plaza betetzea txanda irekian, Funesko Udalaren zerbitzura.

–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko).

DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatzeko eta ezabatzeko jarraibideak).

–Legez ezarritako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko dira.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (delegadoprotecciondatos@funes.com).

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, aurretik organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barnean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

Administrazioko gaiak

1. gaia.–Administrazio publikoen jarduketarako arau orokorrak: pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza.

2. gaia.–Administrazio-prozedura erkidea: kontzeptua eta izaera. Prozeduraren bermeak. Abstentzioa eta errekusazioa.

3. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa.

4. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak. Eskubideak eta betebeharrak. Diziplina araubidea.

Lanbideko gaiak

1.–Oinarrizko kontzeptuak garbiketari buruz eta zoruen fitxa teknikoak.

2.–Garbiketa sistemak.

3.–Administrazioaren eraikinak garbitzea.

4.–Administrazio eremuak garbitzea.

5.–Oinarrizko tresnak eta lanabesak garbiketarako.

6.–Garbiketaren alderdi ekologikoak. Hondakinen ezabatzea.

7.–Gainazaletako garbiketa-produktuak: tipologia, nahasketak eta diluzioak.

Funesen, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2404339