68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

62/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia ebazten baita Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko kultur jarduerak egiteko 2023-2024 ikasturtean (deialdia irailaren 28ko 381/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen). DDBN identifikazioa: 718883.

Erreklamazioak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 18an eta otsailaren 14an amaitu zen, hurrenez hurren, eta ez da erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, 2023-2024 ikasturtean euskarazko kultur jarduerak egiteko dirulaguntzak eman eta ukatzeari buruzkoa (dirulaguntza horien deialdia irailaren 28ko 381/2023 Ebazpenaren bidez egin zen).

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntza ematea jarraian adierazitako entitateei. Dirulaguntza 2023-2024 ikasturterako deitu zen, irailaren 28ko 318/2023 Ebazpenaren bidez, partida honen kargura: 2024ra luzatutako 2023ko gastu-aurrekontuko 42400 420001 4816 322002 partida, "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntza" izenekoa (40000325 kontabilitate-espedientea).

ONURADUNA

IFK

GEHIENEKO

ZENBATEKOA

"Sortzen gurasoak" guraso-elkarteen federazioa

G31591217

5.000,00 euro

"Mugarri" guraso-elkartea

G31557242

5.000,00 euro

"Jaso fundazioa"

G71298871

5.000,00 euro

"Zumedia" guraso-elkartea

G31671092

653,00 euro

Arangoiti ikastolako Soz. Koop.

F31212251

3.300,00 euro

"S. Miguel Aralar" HHEZ

F31081342

1.513,35 euro

GUZTIRA

20.466,35 euro

2. Dirulaguntza ukatzea honako hauei, proposatutako jarduerek ez dutelako betetzen 3. oinarriko 1. puntua ("Diruz lagundutako jarduerak"): "Padre Tomás Esteban" guraso-elkartea (G31133416), "Taupada Kultur Elkartea" (G71458673), "Amalurraren koloreak" (G71458939) eta Patxi Larrainzar ikastetxeko guraso-elkartea (G31583016).

3. Dirulaguntza ukatzea Buztintxuriko IPari (S3199335E), ez delako 3. oinarriko 1. puntuan ("Nafarroako Gobernuko elkarteen eta fundazioen erregistroan alta emanda dauden entitateek eta gizarte ekimeneko kooperatiba-sozietateak") jasotako entitate bat.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen administratibo honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Euskara Atalera, eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 6an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2404083