68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDIGORRIA

24-00057 gora jotzeko errekurtsoa, aguazilaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren onespenari buruzkoa

Lehenengo alkateordeak, Mendigorriko Udaleko jarduneko alkate baita, 2024ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez, onetsi zuen ediktu bidez epatzea Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri den 24-00057 gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren guztiak.

24-00057 gora jotzeko errekurtsoa Mendigorriko Udaleko Alkatetzaren 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenari buruzkoa da. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen C mailako aguazilaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Interesdunek hamar egun baliodun dituzte Administrazio Auzitegian agertzeko eta egoki irizten dituzten alegazioak eta agiriak aurkezteko. Epea zenbatzen hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mendigorriko udaletxeko ediktuen taulan argitaratzen denetik aurrera.

Mendigorrian, 2024ko martxoaren 14an.–Lehenengo alkateordea, jarduneko alkatea baita, Íñigo Lerga Fuertes.

Iragarkiaren kodea: L2404515