68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

54E/2024 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, otsailaren 29ko 30E/2024 Ebazpenean dauden akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez deialdi honen oinarriak aldatzen dira: turismo enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen deialdia, NextGeneration EU-Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 668465.

2022ko martxoaren 29an, Turismoaren Konferentzia Sektorialak 2022ko aurrekontuari dagokion kreditua lurraldeen artean banatzeko Erabakia hartu zuen: SEEPren turismo enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuak finantzatzeko lerroa (14. osagaia, 4. inbertsioa, 2. jarduketa ildoa). Erabaki hori 2022ko 83. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 7koan. Geroago, erabaki hori aldatu zuen 2022ko irailaren 21ean hartutako Erabakiak, autonomia erkidegoetako deialdien epea luzatzeari dagokionez (2022ko 235. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 30ekoa), eta 2022ko abenduaren 14ko Erabakiak, akatsen zuzenketa egin zuena (2023ko 3. Estatuko Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 4koa).

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 265E/2022 Ebazpenaren bidez turismo enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen deialdia onetsi zen, NextGeneration EU-Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 668465.

Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 351E/2023 Ebazpenaren bidez, aldatzen dira laguntzen deialdiaren oinarriak onuradunek aurrerakinak eskatu ahal izateko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 381E/2023 Ebazpenaren bidez, aldatzen dira laguntza-deialdi horren oinarriak, eskaerak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 31ra arte luzatzeko, egun hori barne, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2023ko abenduaren 29an, Turismoaren Konferentzia Sektorialak kredituaren lurraldeen arteko banaketa handitzeko Erabakia hartu zuen, 2023ko aurrekontuaren kargura, hala ezarri baitzen 2022ko martxoaren 29an, Turismoaren Konferentzia Sektorialak hartutako Erabakian: SEEPren turismo enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuak finantzatzeko lerroa (14. osagaia, 4. inbertsioa, 2. azpineurria). Erabaki hori 2024ko 20. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23koan. Erabaki horren bidez proiektu gehiago izaten ahal dira finantzagarri eta laguntzen azken onuradun.

Turismoaren 2023ko Konferentzia Sektorialaren erabaki berriak eraginda, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 29ko 30E/2024 Ebazpenaren bidez, turismo enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen deialdiaren 4., 5., 7., 8.1, 16.1 eta 17. oinarriak aldatzen dira. Ebazpen horretan, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak akats hau atzeman du:

4. oinarriko 1. puntuko c) letran ez da aipatzen, oker baten ondorioz, Landetxe eta apartamentu turistikoen kasuan, EJSN 6820 kodea ("Ondasun higiezinen alokairua norberaren kontura"), sartuta zegoena Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 265E/2022 Ebazpenean, laguntzen deialdia onetsi zuen hartan. 30E/2024 Ebazpena onetsi ondoren, gehiago dira laguntzen azken hartzaileak, eta horregatik gehitu behar da EJSN 6820 kodea ("Ondasun higiezinen alokairua norberaren kontura").

Gauzak horrela, bidezkoa da atzemandako bi akats horiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Otsailaren 29ko 30E/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea, atal hauetan:

4. oinarriko 1. puntuko c) letran, EJSN 6820 kodea ("Ondasun higiezinen alokairua norberaren kontura") gehitzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko martxoaren 19an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2404652