68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

V. literatura-lehiaketa, 2024. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 750072.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/750072).

Lehenengoa.–Onuradunak: Azkoiengo Ribera del Arga BHIko ikasle guztiak, eta 16 eta 35 urte bitarteko pertsona guztiak.

Bigarrena.–Helburua: arte eta literatur sorkuntza sustatzea Azkoiengo gazteen artean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa: 1.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarri hauek Azkoiengo Udaleko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunean, eta 2024ko apirilaren 11n amaituko da.

Azkoienen, 2024ko martxoaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2404662