68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA
–UDALEKO HAUR ESKOLAK–

Lantegigile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariak ebazpen hau eman zuen 2024ko martxoaren 15ean:

Ikusirik deialdia, helburu duena lantegigile lanpostu bat betetzea oposizio-lehiaketaren bidez, onetsi zena Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariaren 2023ko azaroaren 28ko ebazpenaren bitartez (2023ko 267. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an).

2024ko otsailaren 6an, Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariak onetsi zuen lantegigilearen lanposturako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda. Zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko otsailaren 22an, eta erreklamazioak egiteko epea ireki zen otsailaren 23tik martxoaren 7ra bitartean.

Ikusirik aurkeztutako erreklamazioak, denak ere espedientean jasoak, eta ikusirik, orobat, espedienteko txosten teknikoa, eta deialdiaren laugarren oinarriarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Onestea lantegigile lanposturako izangai onartu eta baztertuetan behin betiko zerrenda hau.

Onartuak:

NANa

DEITURAK ETA IZENA

73****32Y

AYESA JANICES, EIDER

72****50Q

BHATTI AZKOAGA, INDER

72****03P

GOÑI YÁRNOZ, LIÉBANA

44****09A

RUIZ GALARZA, UNAI ABEL

72****04A

URDÁNIZ OSTIZ, AMAIA

72****29N

ZÚÑIGA ANDRÉS, NAROA

Baztertuak:

NANa

DEITURAK ETA IZENA

BAZTERTZEKO ZERGATIA

40****26M

ALFONSO SENTIS, CRISTINA

Ez du aurkeztu oinarrietan eskatutako titulazioa. Ez du aurkeztu euskara dakiela egiaztatzen duen titulurik. Ez du aurkeztu merezimenduen autobalorazioa (I. eranskina).

73****61G

JIMÉNEZ SETUAIN, IDOIA

Ez du aurkeztu merezimenduen autobalorazioa (I. eranskina).

2. Deialdiaren laugarren oinarriaren arabera, oposizioaldiaren lehenengo proba 2024ko maiatzaren 6an eginen da, 17:00etan, Haur Eskolak erakunde autonomoaren bulegoetan (Descalzos kalea 72, Iruña).

3. Izangai guztiek nortasun agiri nazionala (NAN), pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute.

4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren web-orrian (https://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/).

Iruñean, 2024ko martxoaren 15ean.–Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2404549