68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Herri-lurraren okupazioa 4. poligonoko 17. lurzatian, ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi puntu instalatzeko. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2024ko martxoaren 19an egindako osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1.–Hasierako onespena ematea Berako Katastroko 4. poligonoko 17. lurzatian (Eltzaurdia auzoa) herri-lurretako 52,00 metro koadro okupatzeari, ibilgailu elektrikoak kargatzeko 2 puntu instalatzeko.

2.–Okupazioa arautuko duten administrazio-baldintzen agiria onartzea.

3.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean.

4.–Adieraztea alegaziorik ez badago, edo aurkeztutakoak ebatzi ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.

5.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, eta adieraztea ezen, izapide hutseko egintza denez, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka.

Beraz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Beran, 2024ko martxoaren 20an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2404689