68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Olaibarko Udalak, 2023ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Olaibarko udal-mugarteko balorazio txostenaren proposamen berria.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bai eta Udalaren web-orrian (http://www.olaibar.es) eta egoitza elektronikoan ere: https://sedeelectronica.olaibar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=4381. Horrela, aurkezten ahalko dira bidezkoak iruditzen diren alegazioak edo oharrak.

Olaibarren, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2404593