68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

983/2024 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 29ko 316/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla lehiaketan eskainitako lanpostuak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ogasuneko teknikarien 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea, izangai bakar bat ere ez baita aurkeztu.

2. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren 9 lanpostuak I. eranskinean jaso dira.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–OGASUNEKO TEKNIKARIEN LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

EREMUA (LEKUALDAKETETARAKO)

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA
EREMUA

1140

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

1278

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

6925

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

5832

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

10770

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

6811

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

9716

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

6755

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

6923

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2404571