68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1007/2024 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko bost lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 29an emandako 348/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko bost lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Langileen Batzordeak kalifikazio-epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko bost lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskinean ageri dena.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak kalifikazio-epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen ordezkari hauek izendatzea: Ixone Esquiroz Luna andrea, epaimahaikide titular gisa, eta Nuria Esparza Pardo andrea, ordezko epaimahaikide gisa.

3. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIKO KIDEA (KATEGORIAZ IGOTZEKO LEHIAKETA)

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

AGUNDEZ SALINAS, CARLOS

ALFARO ORICAIN, MARIA BEGOÑA

ARTOZQUI MORRAS, OLGA

BAINES ZUGASTI, SILVIA

CONEJO PEREZ, MERCEDES

CRUZADO ESPINOZA, RAUL ANTONIO

ENERIZ SANCHEZ, NEREA

GARCIA UNCITI, MARIA

JIMENEZ IZU, EDUARDO

JIMENEZ PALACIOS, PEDRO

LOPEZ DE GOICOECHEA GUEMBE, BEGOÑA

MACUSO MORENO, NEREA

PERNAUT OJER, MARTA

RODRIGUEZ HIDALGO, ANA

ROMAN PUERTA, ANA MARIA

TELLECHEA OLAIZ, MAITE

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2404572