68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

Sesmako Udalak, 2023ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Sesmako balorazio txostena berrikustea.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan (https://aytosesma.sedelectronica.es/info.0), interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Sesman, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2404519