68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

791/2024 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Laborategi Kliniko eta Biomedikoa, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak urriaren 31n emandako 2321/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Laborategi Kliniko eta Biomedikoa, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko azaroaren 28an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko urtarrilaren 15ean emandako 138/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko otsailaren 6an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Laborategi Kliniko eta Biomedikoa, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen I. eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Hautagaiei dei egitea oposizioaren lehenbiziko proba egin dezaten 2024ko maiatzaren 10ean, 09:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 14. ikasgelan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultatearen eraikineko lehenbiziko solairuan (Iruñea).

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 21ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIAL IZATEKO LANPOSTU BAT (LABORATEGI KLINIKOA ETA BIOMEDIKOA, C MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2023KO URRIAREN 31KO 2321/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

–Onartuak:

ABAD CACHO, AMAYA

ARROBO CUENCA, ANTHONY DANIEL

AUSIN PEREZ, KARINA

AZCONA URIARTE, MIGUEL

CARMONA RODRIGUEZ, DAVINIA

CARRERA ESTER, IRANZU

CARRERA ESTER, NAIA

CASADO CEDAZO, FRANCISCO JAVIER

CIAURRIZ IBAÑEZ, CELIA

DELGADO MONTES, MAIDER

DIAS FRAZATO, CILENE

DIAZ AZAGRA, LUCÍA

DIAZ DE CERIO PASTOR, JOSE CARLOS

DONAZAR GASTEARENA, YRAYA

ELIA GOÑI, NAHIA

ELIZALDE ALMAGRO, EDURNE

EXPOSITO AGUILAR, SARAY

EZQUERRO LANDIVAR, JAIME

GARCIA MURILLO, VANESA

GIMENO VILLAFRANCA, MIKEL

GONZALEZ SOLA, NEREA

GUERRERO ASPURZ, MARIA ANGELES

INCHAUSPE RODRIGUEZ, JOKIN

LECUMBERRI CORRAL, ZAIRA

MADOZ MARTINEZ, OLGA

MADOZ UNANUA, ANA ISABEL

MERINO LOREA, IÑIGO

MIQUEO GUEMBE, ITZIAR

MIRON VIVAR, ANGEL

NIETO ZABALA, OLGA

ONECA SOLA, MARIA

PERAL PINTADO, ERIKA

PEREZ MOLINA, ANA YSABEL

SOLA LATASA, AMAIA

URTASUN ALONSO, LEIRE

VELAZ PERELLO, AMAIA

VICENTE AZCONA, SAIOA

–Baztertuak:

Ez egiaztatzeagatik tasaren ordainketatik salbuetsia dagoela gutxienez hilabete bat eramateagatik langabezian deialdia argitaratu zen egunean:

MARQUINEZ LEGARREA, VANESA

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: Cristina García Vivar, unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailean.

Ordezko epaimahaiburua: Olga López de Dicastillo Sáinz de Murieta, unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailean.

–Epaimahaikidea: Paula Escalada Hernández, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzietako Hezkuntza Unitateko bigarren atxikia.

Ordezko epaimahaikidea: María Cristina Rodríguez Diez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen laguntzailea Medikuntzako Graduaren Koordinaziorako.

–Epaimahaikidea: Ana Izco Larrañeta, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Sostengu Prozesuetako Zainketen eta Baliabide Materialen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: María Cristina Caballero Martínez, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anatomia Patologikoko Zerbitzuko fakultatibo espezialista.

–Epaimahaikidea: Ana Insausti Serrano, unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailean.

Ordezko epaimahaikidea: M.ª Josefa Pajares Villandiego, unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailean.

–Epaimahaikide idazkaria: María Mercedes Murillo Lalana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: María Nelia Soto Ruiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzailea, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2405138