68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, Mendiorozko 1. poligonoko 550. (zati bat) eta 551. lurzatietan. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, Lizoainibar-Arriasgoitiko 1. poligonoko 550. (zati bat) eta 551. lurzatietan, Mendiorotzen. Sustatzailea Beatriz Garde Echalecu da.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizoainen, 2024ko martxoaren 19an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2404797