68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Pirinioetako Hegoaldeko Isurialdeko Natur Bidea, Irati trenaren tartean, berreskuratzeko proiektua aldatzeko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda. Jendaurrean jartzea

Urrotz-Hiriko Udalak, 2024ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea proiektuaren aldaketa horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuaren onura publikoa eta okupatu behar direla proiektuaren aldaketak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko, hori baitakar inplizituki onespenak, jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluari eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hirugarrena.–Jendaurrean jartzea, 15 egun baliodunean, proiektuaren aldaketa hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluari). Aldi horretan, interesdunek egoki iritzitako ohar edo alegazioak egin ahal izanen dituzte, eta idatziz aurkeztu argitaratutako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako, proiektua Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzetan egonen da eskuragarri (Santo Tomas kalea 5, 31420, Urrotz-Hiria eta Del Burgo kalea 4, 31471, Elo).

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Urrotz-Hiriko Udalaren iragarki-taulan paratzea. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

Bosgarrena.–Erabaki hau ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Urrotz-Hirian, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

I. ERANSKINA.–ALDAKETA, PIRINIOETAKO HEGOALDEKO ISURIALDEKO NATUR BIDEA EGOKITZEKO PROIEKTUAN

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Iraizoz Astiz Hermanos fundazioa

UR-Z-02

M.ª Mercedes San Juan Villanueva

UR-Z-03

Jesús M.ª Iriarte Armendariz

UR-Z-01

Pedro M.ª Iriarte Armendariz

Ramón Iriarte Eransus

UR-Z-01

M.ª Ignacia Iriarte Armendariz

M.ª Socorro Iriarte Armendariz

UR-Z-01

Sergio Iriarte Eransus

UR-Z-01

Fidel Francisco Orradre Iriarte

UR-Z-01

Gabriel Ignacio Orradre Iriarte

Jesús Alejandro Orradre Iriarte

UR-Z-01

Luis Alberto Iriarte Ciaurriz

UR-Z-02

Iragarkiaren kodea: L2404835