206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

46/2026 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sistemako A, B, C, D eta E graduen ebaluazioa.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

405E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzen duena.

415E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Osasuneko kontseilariaren urriaren 2ko 414E/2026 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez, eguneratu egin zen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena, batzordearen osaera aldatzeko.

665/2026 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko eta Nafarroako Foru Komunitateko tokiko eskolatze batzordeetako kideak izendatzen dituena 2026-2027 ikasturterako.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 18ko 201/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 24ko 161/2026 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko urriaren 7an hartua, aldaketa bat onesten duena "Tuteran unibertsitate publikoa jartzea" udalez gaindiko plan sektorialean, haren eremua birmugatzeko. Sustatzailea Hezkuntza Departamentua da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

66/2026 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroan herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortzarako deialdia egiten duena.

226/2026 EBAZPENA, irailaren 18koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken eta laguntzen deialdi orokorra onesten duena, 2026-2027 ikasturterako. DDBN kodea: 925961.

310E/2026 EBAZPENA, irailaren 17koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, banakako laguntzena, irakasleak prestatzeko 2026-2027 ikasturtean, zuzendurik baitago Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakasleei. DDBN kodea: 930966.

321E/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak landa eremuetan sortzeko laguntza"ren 2026ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, Nafarroako 2023-2027 NPEPEren barruko 6962 esku-hartzearen esparruan (Landa enpresak abian jartzea). DDBN kodea: 929636.

325E/2026 EBAZPENA, irailaren 17koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, "Nekazaritza-berrikuntzarako lankidetzako proiektu pilotuetarako laguntza" emateko oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onesten dituena 2023-2027ko NPEren Plan Estrategikoaren 7162 esku-hartzearen esparruan (Berrikuntzarako lankidetza-taldeak, AEI-Agri elkartearekin loturarik ez dutenak, nekazaritzako produktibitatearen eta jasangarritasunaren arloko proiektu pilotuak egitea sostengatzen dutenak). DDBN kodea: 930153.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

155C/2026 EBAZPENA, irailaren 9koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Alesbesko Virgen del Portal egoitzaren udal patronatuaren zerbitzuko funtzionario publikoen eta langile lan-kontratudunen akordioa edo itun mistoa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

156C/2026 EBAZPENA, irailaren 18koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean erregistratu, gordailutu eta argitaratzea Mendekotasuna duten Pertsonei Laguntzeko eta Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zerbitzuen (adinekoen egoitzak, etxeko laguntza, eguneko eta gaueko zentroak) Hitzarmen Kolektiboa Nafarroako Foru Komunitateko eremu publiko eta pribaturako.

1.7. BESTELAKOAK

648/2026 EBAZPENA, irailaren 24koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketaren 2027ko deialdia onesten duena, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituena.

4518E/2026 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Trafiko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita radar-kabina bat instalatu eta erabiltzea, bai eta irudiak hartzeko gailu bat ere, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako, A-12 autobian, 5,948 kilometro-puntuan, beheranzko noranzkoan (Iruñera bidean), Zizur Nagusira sartzeko eraztunaren inguruan, Nafarroako Foru Komunitateko bide-­sarean.

560/2026 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Galarko, Oibarko eta Uxueko abelbideak sailkatzeko, mugarriak berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedienteari.

63E/2026 EBAZPENA, irailaren 29koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Bakaikuko balorazio txostena onesten duena.

64E/2026 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Villatuertako balorazio txostena onesten duena.

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Bidaurreta aldeko lurzatiak biltzeko oinarriak onesten dituena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, eratu dadin izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratazioetarako, mantentze-lanetako ofizial lanetan aritzeko, Lagunak Udal Zerbitzuan

ETXARRI ARANATZ

Eratzea aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat, irakasle lanpostuan aritzeko musika-eskolan, bateriako espezialitatean, euskarazko jakite-maila ezarrita dagoela

IRUÑA

Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ikastetxeetako zerbitzuburuaren plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketa. Izendapen osagarria

ZANGOZA

Oposizio-lehiaketa, batetik, gerokultore-zaintzaileen bost plaza, lan-kontratu finkokoak, bete daitezen Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Atzera egitea

TAFALLA

Oposizioa, bete daitezen honako hauen 6 plaza: administrari-ofiziala, administrari-ofiziala (idazkaria-aktak) eta administrari-ofiziala (kontabilitatea)

Oposizioa, betetzeko gizarte-hezitzailearen plaza bat

Oposizioa, barne igoera murriztuan bete daitezen obra lantaldeko behargin-peoien hiru plaza

VIANA

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen herritarrak babesteko alorreko laguntzaileen bi plaza

ATARRABIA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin langileriako administrari-ofizialaren plaza bat

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizioa, psikologoen plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, UD-24 unitatearen mugaketan, Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 220. lurzatian. Behin betiko onespena

Plangintzaren kudeaketarako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 684. lurzatian. Behin betiko onespena

BEIRE

Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako arauen 55. artikuluan. Jendaurrean jartzea

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajeak eta trastelekuak

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajeak eta trastelekuak

Borondatezko epea honako hauek ordaintzeko: 2026ko bigarren seihilekoko lurraren kontribuzioa, ibiak eta ekonomia-jardueren gaineko zerga

CASCANTE

Udal Planaren aldaketa xehatua UER-15aren eremuan. Hasierako onespena

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Ororbiako 3. poligonoko 322. lurzatian. Hasierako onespena

DONEZTEBE

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

LIZARRA

Deialdia, langile autonomoei dirulaguntzak emateko, merkataritza-negozioak irekitzeagatik ordaindutako gastuetarako. Laburpena

Deialdia, langile autonomoei dirulaguntzak emateko, merkataritza-negozioen eskualdatzeengatik ordaindutako gastuetarako. Laburpena

FUNES

UD5 unitatearen urbanizazio-proiektua. Behin betiko onespena

IZUKO KONTZEJUA

Ordenantza, hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

LODOSA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

IRUNBERRI

Aldaketa, Agiriak eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

MIRANDA ARGA

Herri-lurrak okupatzea, telekomunikazioetako azpiegituren obra bat legeztatzeko. Jendaurreko informazioa

MURIETA

Ordenantza, lurzorua, lurgaina eta lurpea arautzen dituena. Hasierako onespena

MURILLO EL CUENDE

Etetea tokiko herri-kontsultarako deialdia

OLORITZ

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen kultura, hezkuntza, kirol eta gizarte xedeetarako, 2026. urtean. Laburpena

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 34. lurzatian. Hasierako onespena

IRUÑA

Hitzarmena, garaje-sabaiaren gaineko urbanizazioa gauzatzeko, Sanduzelaiko VI. unitate integratuko 1A etxe-saileko P1.1 eta P1.2 lurzatietan

Borondatezko birpartzelazio-proiektua Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitatean eta P-11 poligonoaren zati batean. Behin betiko onespena

Deialdia, hirigintza-betebeharrak ez betetzeagatik irekitako desjabetze-espedienteak ukitutako Joaquín Jarauta kaleko 86. zenbakiko eraikinaren finka okupatu aurreko akta egiteko

2027ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen erregulazioan egindako aldaketak. Hasierako onespena

AZKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

SAN ADRIÁN

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2027-2028 aldirako. Jendaurrean jartzea

SARTAGUDA

Jendaurrean jartzea "Las Viñas" eguneko zentroko 2026rako tasen onespena

URRITZAKO KONTZEJUA

Herri-larreak enkante publikoan

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, 2027rako, prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan. Hasierako onespena

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lehendakaritzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

Ebazpena, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana, EDistribución Redes Digitales SLUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen dizkiona "Erdi tentsioko saihesbidea Cortes TAEtik" proiekturako, Malléngo (Zaragoza) eta Cortesko (Nafarroa) udal mugarteetan

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

HAUTESLE ERROLDAREN BULEGOAREN PROBINTZIA-ORDEZKARITZA

Akats zuzenketa, 2026ko azaroaren 29ko hauteskundeetako atal, hautesleku eta hauteskunde-mahaien zerrendarena.

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eraketa aldatzea

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen hasierako eraketa