206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eraketa aldatzea

Patricia Rodríguez de Aza andreak, Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak:

Aditzera ematen du: 2026ko urriaren 9an Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratu dela, Agoizko Auzialdiko Auzitegiaren eraikinean (Kale Berria 13). Batzordekide baten ukoa onartu eta hura ordeztu ondoren, honako kide hauek osatzen dute batzordea:

Batzordeko burua:

Amaya Morea Colmenares andrea, Agoizko Auzialdiko Auzitegiko 2. plazako epailea.

Bokal judizialak:

Jon Boveda Alvarez jauna, Agoizko Auzialdiko Auzitegiko 1. plazako epailea.

Amaia Ganuza Caballero andrea, Iruñeko Auzialdiko 3. Auzitegiko magistratua.

Agoitzen, 2026ko urriaren 13an.–Idazkaria, Patricia Rodríguez de Aza.

Iragarkiaren kodea: J2613261