2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Jendaurrean jartzea "Las Viñas" eguneko zentroko 2026rako tasen onespena
Sartagudako Udalak, 2026ko irailaren 24an egindako osoko bilkura arruntean, "Las Viñas" eguneko zentroko tasak onetsi zituen 2026. urterako.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Sartagudan, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2612799