1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
560/2026 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Galarko, Oibarko eta Uxueko abelbideak sailkatzeko, mugarriak berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedienteari.
Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, mugarriztatu, handitu eta ezartzea. Ahalmen horien arabera, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak erabaki du Galarko, Oibarko eta Uxueko abelbideak sailkatzeko, mugarriak berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedientearen lanak hasi behar direla.
Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, Izan ere, III. kapituluko 1. ataleko 25. artikuluan (Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren esparru materiala eta funtzionala) ezartzen denez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak beteko ditu foru dekretu horretan ezarritako eskudantziak bere kudeaketa esparruari dagozkion gaietan; eta gai horietako bat abelbideen kudeaketa da.
EBAZTEN DUT:
1. Hasiera ematea Galarko, Oibarko eta Uxueko abelbideak sailkatzeko, mugarriak berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedienteari.
2. Miren Eseverri Roda andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Ataleko burua, Foru Administrazioaren ordezkari izendatzea abelbideak sailkatzeko espedienteetan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Galarko, Oibarko eta Uxueko udalei helaraztea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.
Iruñean, 2026ko irailaren 21ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F2612591