Iragarkia
206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
665/2026 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko eta Nafarroako Foru Komunitateko tokiko eskolatze batzordeetako kideak izendatzen dituena 2026-2027 ikasturterako.
Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ematen dituen apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak III. kapituluan onarpen prozesuko berme organoak arautzen ditu, halakotzat harturik Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia eta tokiko eskolatze batzordeak.
III. kapitulu horren lehen atalean Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia definitzen da, haren atxikipena eta eskumen esparrua, eginkizunak, funtzionamendua eta osaera zehazten dira eta ikasleen eskolatzeari buruzko zenbait alderdi azaltzen dira. Bigarren atalean, bestalde, tokiko eskolatze batzordeak definitzen dira. Horien eginkizunak eta osaera ezartzen dira, bai eta funtzionatzeko moduari eta batzorde horiek sortu eta desegiteko moduari buruzko zenbait gai ere.
Foru dekretu horren 28.3 artikuluan, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren osaerari dagokionez, xedatzen da batzorde hori osatuko duten kideak eta horien ordezkoak eskolatzearen arloan eskudun den zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko direla ikasturte bakoitzaren hasieran, eta haren osaeran gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatuaren printzipioa sustatuko dela.
Bestetik, tokiko eskolatze batzordeei dagokienez, arestian aipatutako foru dekretuaren 31.1 artikuluan xedatzen da Altsasu, Bera, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranatz, Lesaka, Lodosa, Tafalla eta Tuterako tokiko eskolatze batzordeak sortzea.
Bide beretik, eta haien osaerari dagokionez, foru dekretuaren 33.2 artikuluak xedatzen du tokiko batzorde horiek osatuko dituzten kideak eta haien ordezkoak, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren kasuan bezalaxe, eskolatzearen arloan eskudun den zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko direla ikasturte bakoitzaren hasieran, eta haren osaeran gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatuaren printzipioa sustatuko dela.
Ebazpen honen xedea da Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko eta Nafarroako tokiko eskolatze batzordeetako kideak izendatzea 2026-2027 ikasturterako, modu horretan apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren III. kapituluan erregelamendu bidez ezarritakoa bete dadin eta ikasleak onartzeko prozesua egoki berma dadin.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen eta bertan adierazitako bidezko jarduketak arautzearen aldeko txostena aurkeztu du.
Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean xedatutakoarekin, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.
EBAZTEN DUT:
1. Izendatzea 2026-2027 ikasturterako Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak, bai eta Altsasu, Bera, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranatz, Lesaka, Lodosa, Tafalla eta Tuterako tokiko eskolatze batzordeetakoak ere, jarraian adierazten den zerrendaren arabera:
a) Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak:
–Batzordeko burua: Gil Sevillano González jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia.
Ordezkoa: Pablo Arriazu Amat jauna.
–Batzordeko kidea: José Alberto Urrutia Lecumberri jauna, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Arantza Zuriarrain Iñiguez andrea.
–Batzordeko kidea: Miguel Juan Ibáñez Praderas jauna, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Cristina Garraza Álvarez andrea, Hezkuntza Orientazioko Bulegoko burua.
–Batzordeko kidea: Sonia García Cifuentes andrea, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Jesús María Arbea Polite jauna.
–Batzordeko kidea: Patxi García Azcona jauna, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Daniel Díez de Ure Eraul jauna.
–Batzordeko kidea: Arantzazu Asensio Igoa andrea, Hezkuntza Premien Bulegoko burua.
Ordezkoa: Patricia Diaz Fontenla andrea.
–Batzordeko kidea: Sonia Aristregui Huarte andrea, Inklusio Ataleko burua.
Ordezkoa: Daniela Garayoa Martínez andrea.
–Batzordeko kidea: Beatriz Ayerra Gamboa andrea, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
Ordezkoa: Sonia Soret Eguiluz andrea.
–Batzordeko kidea: Ladis Satrústegui Alzugaray jauna, udal ordezkaria, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.
Ordezkoa: Berta Enrique Cornago andrea.
–Batzordeko kidea: Javier Sánchez Marín jauna, ikastetxe bateko zuzendaria, ikastetxe publikoen ordezkari gisa, irakaskuntza publikoko zuzendarien erakundeek izendatu baitute.
Ordezkoa: Eva Pérez Zurbano andrea.
–Batzordeko kidea: Raquel Romero Lasheras andrea, ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, irakaskuntza itunduaren ordezkari gisa, sektoreko patronalen erakundeek bera izendatu baitute.
Ordezkoa: María Eugenia Berasategui Martínez andrea.
–Batzordeko kidea: Raul Lopez Ecay jauna, irakaskuntzako sindikatuen ordezkari gisa, Unibertsitateaz kanpoko irakasleen Langileria Batzordeak izendatu baitu.
Ordezkoa: María Aranzazu Ruiz Vidorreta andea.
–Batzordeko kidea: Alicia Azpilicueta Tanco andrea, irakaskuntza itunduaren ordezkari gisa, sektoreko sindikatuek izendatu baitute.
Ordezkoa: Jaime Elizalde Arostegui jauna.
–Batzordeko kidea: Maite Franco López andrea, irakaskuntza publikoko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe publikoetan ordezkaritza handiena duten federazioek izendatu baitute.
Ordezkoa: Javier Martinez Domingo jauna.
–Batzordeko kidea: María Teresa Mòdol Bertriu andrea, irakaskuntza itunduko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe pribatu itunduetan ordezkaritza handiena duten federazioek izendatu baitute.
Ordezkoa: Luis Galván Moreno jauna.
–Idazkaria: Miren Arantxa Irisarri Etxeberria andrea, Eskolatze Arloko koordinatzailea.
Ordezkoa: Raquel de la Rosa Fernández andrea, hezkuntza ikuskatzailea.
b) Altsasuko Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeburua: Verónica Ferreira Pinto andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Miren Arantxa Irisarri Etxeberria andrea.
–Batzordeko kidea: Aitziber Vitoria Echeverria andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Iñaki Mundiñano Larraza jauna.
–Batzordeko kidea: María Eugenia Uriz Urrestarazu andrea, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: María Jesús Pérez Arellano andrea.
–Batzordeko kidea: Mikel Anaya Huarte jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Eliseo Jiménez Carmona jauna.
–Batzordeko kidea: Argiñe Berastegi Lizarraga andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Pablo Urtasun Perez jauna.
–Batzordeko kidea: Erkuden Imaz Larrea andrea, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Ana Begiristain Jaka andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Aitziber Vitoria Echeverria andrea, edo dagokion ordezkoa.
c) Berako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeburua: Miren Arantxa Irisarri Etxeberria andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Verónica Ferreira Pinto andrea.
–Batzordeko kidea: Igor Arruabarrena Rezola jauna, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.
Ordezkoa: Diana Solchaga Erneta andrea.
–Batzordeko kidea: Olatz Bergara Artieda andrea, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Leire Barrutia Elizalde andrea.
–Batzordeko kidea: Maite Elgorriaga andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Ainara Maya Almandoz andrea.
–Batzordeko kidea: Clara Rouget Aranibar andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek bera proposatu baitute.
Ordezkoa: Olaia Iriondo Errandonea andrea.
–Batzordeko kidea: Alizia Sagaseta Irigoien andrea, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Arantxa Gamio Goñi andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Igor Arruabarrena Rezola jauna, edo dagokion ordezkoa.
d) Elizondoko Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeburua: Eva Carmen Pérez Gamboa andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Verónica Ferreira Pinto andrea.
–Batzordeko kidea: Zuriñe Zubillaga Izaguirre andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Jaione Larre Torres andrea.
–Batzordeko kidea: Iosune Ortega Arraztoa andrea, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Miren Jasone Altxu Elizagarai andrea.
–Batzordeko kidea: Uxue Itoiz Lleida andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Rakel Arjol Echeverría andrea.
–Batzordeko kidea: Ivan San José Amiano jauna, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Esther Urrutia Barberena andrea.
–Batzordeko kidea: Maitane Arruabarrena Ochandorena andrea, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Laura Andresena Zubigaray andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Zuriñe Zubillaga Izaguirre andrea, edo dagokion ordezkoa.
e) Lizarrako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Edurne Saenz de Pipaón Cilveti andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Ana Beorlegui Cruz andrea.
–Batzordeko kidea: Elizabeth Eskisabel Azanza andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Clara Isabel Echeverría Gorría andrea.
–Batzordeko kidea: Andrés García Ayerra jauna, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: M.ª Puy Barbarin Mendiluce andrea.
–Batzordeko kidea: Itziar Aldaz Itoiz andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Raquel Ayerra Arrese andrea.
–Batzordeko kidea: Gloria Riveiro Tassias andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Jon Echeverría Esquina jauna.
–Batzordeko kidea: Sergio Vázquez Soria jauna, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Fran Yoldi Idoy jauna.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Elizabeth Eskisabel Azanza andrea, edo dagokion ordezkoa.
f) Etxarri Aranazko Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeburua: Verónica Ferreira Pinto andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Eva Carmen Pérez Gamboa andrea.
–Batzordeko kidea: Oihana Urdangarin Iriarte andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Iera Agirre Iturriaga andrea.
–Batzordeko kidea: Iñigo Orella Iztueta jauna, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Igone Razkin Lazkoz andrea.
–Batzordeko kidea: Miren Agurtzane Senar Lizarraga andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Gorka Bueno Urricelqui jauna.
–Batzordeko kidea: María Erkuden Imaz Larrea andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Maite Urriza Yeregui andrea.
–Batzordeko kidea: Ana Balda Sanjuan andrea, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Ainhoa Iparragirre Mendia andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Oihana Urdangarin Iriarte andrea, edo dagokion ordezkoa.
g) Lesakako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeburua: Miren Arantxa Irisarri Etxeberria andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Eva Carmen Pérez Gamboa andrea.
–Batzordeko kidea: Aintzane Iturria Iparragirre andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Nerea Telletxea Gonzalez andrea.
–Batzordeko kidea: Olatz Rojo Larralde andrea, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Uxue Mesa Garmendia andrea.
–Batzordeko kidea: Mikel Larraza Arbizu jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Rakel Arjol Echeverría andrea.
–Batzordeko kidea: Ladix Caballero Lanz jauna, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Ana Altzuri Lasarte andrea.
–Batzordeko kidea: Alizia Sagaseta Irigoien andrea, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Arantxa Gamio Goñi andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Aintzane Iturria Iparragirre andrea, edo dagokion ordezkoa.
h) Lodosako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Ana Beorlegui Cruz andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Edurne Saenz de Pipaón Cilveti andrea.
–Batzordeko kidea: María Concepción Mardones Arrastia andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: M.ª Luna Ruiz Navas andrea.
–Batzordeko kidea: Rafael Irigaray Murillo jauna, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Juan María Campo Martínez jauna.
–Batzordeko kidea: Pedro Arana Pozo jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Unai Álava Artuch jauna.
–Batzordeko kidea: Mirian Fácila Cidoncha andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Ariane Fácila Arrastia andrea.
–Batzordeko kidea: Elena Labairu Echarte andrea, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Guadalupe González Martínez de Espronceda andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, María Concepción Mardones Arrastia andrea, edo dagokion ordezkoa.
i) Tafallako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeburua: Ana Carmen Sánchez Cantalapiedra andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Raquel de la Rosa Fernández andrea.
–Batzordeko kidea: Maite Ruiz Legasa andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Alfonso Huarte Guillén jauna.
–Batzordeko kidea: David Corbacho González jauna, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Edurne Samaniego Ochoa andrea.
–Batzordeko kidea: Mikel Anaya Huarte jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Arlene Valero Carbonell andrea.
–Batzordeko kidea: Maider Elizari Baztan andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Greisy Dorville Ventura andrea.
–Batzordeko kidea: Nerea Biurrun Abaigar andrea, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Maider Sabaté Díaz andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Maite Ruiz Legasa andrea, edo dagokion ordezkoa.
j) Tuterako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Raquel de la Rosa Fernández andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Carmen Latorre Arroyos andrea.
–Batzordeko kidea: David Berrogáin Pérez jauna, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Alicia Marín Barasoain andrea.
–Batzordeko kidea: Nieves Mora Rubio andrea, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Mariano Sanz Gil jauna.
–Batzordeko kidea: Francisco Luis Padilla García jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Marina Elsa Montoya González andrea.
–Batzordeko kidea: Sergio Hernández Medina jauna, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Joaquín María Joven Casaucau jauna.
–Batzordeko kidea: Pedro García Litago jauna, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuetako langilea, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Pilar Larrauri Ugarte andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, David Berrogáin Pérez jauna, edo dagokion ordezkoa.
2. Ebazpen honen bidez izendatutako pertsonak 2026ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin izendatu direla ulertuko da.
3. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura eta Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, bai eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Eskolatze Bulegora eta Informazioaren Kudeaketa Bulegora ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko irailaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2612914
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
