206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Borondatezko birpartzelazio-proiektua Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitatean eta P-11 poligonoaren zati batean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko irailaren 28an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-SEP-26 (5/UV).

Iruñeko Udalak, 2026ko martxoaren 5eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arrotxapeko Plan Partziala aldatzeko proiektua, Promociones OCEC SAk sustatuta. Aldaketak eragiten dio U.I. III-ko A-6 unitateari. Orobat, behin betiko onetsi zuen honako hau: "Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitate alternatiboaren eremurako antolamendu eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmena". Hitzarmena Udalak eta Promociones OCEC SAk sinatu dute (azken hori da eremuko lurzoruen jabea).

Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko uztailaren 3ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen borondatezko birpartzelazio-proiektua Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitatean eta P-11 poligonoaren zati batean, Promociones OCEC SAk aurkeztuta. Hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23an. Jendaurreko aldian ez da alegaziorik jaso.

Erabaki horren 2.a) apartatuaren arabera, birpartzelazio-proiektua behin betiko onetsi ahal izateko, sartu beharko da Udalari hirigintzako aprobetxamenduaren diruzko balioa ordaintzeko legezko betebeharrak ondoriozko finketan duen afekzioa.

2026ko irailaren 17an, bada, Promociones OCEC SAK testu bategina aurkeztu zuen, barnean zuela eskatutako afekzioa.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1.–Behin betiko onestea borondatezko birpartzelazio-proiektuaren testu bategina, Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitatean eta P-11 poligonoaren zati batean, Promociones OCEC SAk sustatuta.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean (https://www.pamplona.es/temas/urbanismo-vivienda-e-infraestructuras/actuaciones-urbanisticas/gestion-poligonos).

3.–Erabaki hau jakinaraztea Promociones OCEC SAri, eta kasu bakoitzean bidezko diren errekurtsoen berri ematea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2026ko irailaren 29an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2612822