2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRITZAKO KONTZEJUA
Herri-larreak enkante publikoan
Urritzako Kontzejuak, 2026ko irailaren 1ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen enkante bidez lizitatzea herri-lareetako aprobetxamendua:
Xedea: errentan ematea Oihanzabal alderdiko herri-larreak.
Adjudikatzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.
Hasierako lizitazio-prezioa: 11.250 euro urtean.
Adjudikazio-epea: 8 urte.
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Imozko Udaleko Idazkaritzan.
Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Eskaintza ekonomikoak irekitzea: enkantea Urritzako Kontzejuan eginen da, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, 12:00etan.
Urritzan, 2026ko urriaren 5ean.–Kontzejuko burua, Pello Aldaz Augusto.
Iragarkiaren kodea: L2613003