206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, langile autonomoei dirulaguntzak emateko, merkataritza-negozioak irekitzeagatik ordaindutako gastuetarako. Laburpena

DDBN kodea: 931508.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/931508).

Xedea: dirulaguntzaren xedea da Lizarran merkataritzako lokalak ireki daitezen sustatzea.

Laguntzetarako gehieneko aurrekontua: 20.000 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2026ko abenduaren 31ra arte, biak barne, Lizarrako Udalaren erregistroan.

Onuradunak: merkataritzako lokalak irekitzen dituzten langile autonomoak. Deialdian jasotzen diren baldintzak bete beharko dituzte dirulaguntza eskatzen duten unean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena.

Lizarran, 2026ko irailaren 24an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2612688