206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatearen 2026ko irailaren 21eko ebazpen baten bidez, alkate udalburuak Udal honetako zinegotzi Maider Ilarregui Belarraren esku utzi du 2026ko irailaren 26an udaletxean egitekoa den ezkontza zibila egiteko eskudantzia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan ezarritakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), haiek baitira eskumenak eskuordetzan ematean aplikatu beharrekoak.

Donezteben, 2026ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, María Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2612583