206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

155C/2026 EBAZPENA, irailaren 9koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Alesbesko Virgen del Portal egoitzaren udal patronatuaren zerbitzuko funtzionario publikoen eta langile lan-kontratudunen akordioa edo itun mistoa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Alesbesko Virgen del Portal egoitzaren udal patronatuaren zerbitzuko funtzionario publikoen eta langile lan-kontratudunen akordioa edo itun mistoa aztertu da (kode zenbakia: 31101022012016), erregistro honetan 2024ko martxoaren 13an sartu baitzen, udalaren eta sindikatuen ordezkariek 2024ko otsailaren 28an izenpetu ondoren.

Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan arloko agintaritzak akordioaren testuaren kontrol formalaren eskumena besterik ez du, Langileen Estatutuaren 85.3 artikuluan hitzarmen kolektiboetarako ezarritako gutxieneko edukia betetzen duela egiaztatzeko.

Aurrekoa gorabehera, ohartarazi behar da toki entitateak abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta hura garatzeko erregelamenduen aplikazio-eremuaren mende daudela, eta horietan ezartzen diren arauak aginduzkoak eta ez gutxienetakoak direla.

Bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84.3 artikuluan, bai eta Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta kontuan hartuta zer xedatzen den Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alesbesko Virgen del Portal egoitzaren udal patronatuaren zerbitzuko funtzionario publikoen eta langile lan-kontratudunen akordioa edo itun mistoa Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea (kode zenbakia: 31101022012016).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko irailaren 9an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

ALESBESKO VIRGEN DEL PORTAL EGOITZAREN UDAL PATRONATUAREN ZERBITZUKO FUNTZIONARIO PUBLIKOEN ETA LANGILE LAN-KONTRATUDUNEN AKORDIOA EDO ITUN MISTOA

Alesbesen, 2026ko apirilaren 16an.

HONAKO HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, María del Carmen Segura, adinez nagusia, Alesbesko Virgen del Portal egoitzaren udal batzordearen burua den aldetik; eta Misael Narros Martín, adinez nagusia, egoitzako zuzendaritza taldearen aholkularia den aldetik.

Bestetik, María Carmen Lafraya andrea, Victoria Fernández Ezpeleta andrea eta Asier Artaso Ballesteros jauna, adinez nagusiak, langileen legezko ordezkari gisa, eta Carolina Urra Arraiza andrea, adinez nagusia, langileen aholkulari gisa, CCOO sindikatuaren aldetik.

Bi alderdiek elkarri aitortzen diote dokumentu hau sinatzeko gaitasuna, eta honako hau

ADIERAZI DUTE

Lehena.–Alesbesko Virgen del Portal egoitzaren udal patronatuan lan harremanak arautzen dira Alesbesko Virgen del Portal zahar egoitzaren hitzarmen kolektiboaren bidez, zeina 2020ko abenduaren 29an izenpetu baitzen, eta 2019ko urtarriletik 2022ko abenduaren 31 bitarteko indarraldia baitu.

Bigarrena.–2024. urtean bi alderdiek 2024ko itunean islatzen den akordioa lortu zuten. Bertan, langileen lan harremanak hobetu ziren, 2025eko abenduaren 31ra arte, egun hori barne.

Hirugarrena.–Bi alderdien borondatea da akordio bat lortzea langileen lan baldintzak hobetzeko OpenHouse –Nafarroako Gobernuarekin plazak ituntzeko akordioa– indarrean den bitartean, eta akordio bat onetsi eta Nafarroan hitzarmen sektorial bat egin bitartean.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE

Lehena.–Soldatak igotzea, administrazio publikoari dagokion igoeraren arabera, 2026rako.

Soldata igoera administrazio publikoari dagokionaren baliokidea izanen da.

Hauek izan ezik:

–Igandeak, 3,33 euro orduko.

–Profesionaltasun plusean ez da igoerarik izanen.

–Erizain lanpostuaren osagarria, 397,3 euro.

–Zuzendari lanpostuaren osagarria, 827,65 euro.

Aintzat hartuz zuzendari lanpostua murriztu egin dela egin den errelebo kontratuagatik eta egoitzak hori nahitaez izan behar duela, koordinatzaile asistentzialak bere gain hartuko du zuzendari lanpostua, bitarte baterako, errelebo kontratuagatik hutsik gelditu den ehunekoan (%75). Zuzendaritzako eta koordinazio asistentzialeko plusak proportzionalki esleituko dira %100era iristeko.

I. eranskinean jaso dira soldata taula eguneratuak.

Bigarrena.–Adostu da honako hau izanen dela benetako lanaldia.

–2026an: 1.656 ordu.

Hirugarrena.–Akordio honen urtebeteko indarraldia izanen du, 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31 bitarte.

Halere, bi alderdiek berriz ere negoziatuko dituzte haren baldintzak, baldin eta Nafarroako Gobernuak Open House akordioaren baldintza ekonomikoak aldatzen baditu, edo Nafarroan hitzarmen sektoriala egin eta onesten bada; hori guztia akordio hau bukatu baino lehen.

Laugarrena.–Lanegunen eta ordutegien banaketa egutegien eta txanden matrizeen arabera eginen da. Gehiegizko lanaldiak honela likidatuko dira:

–Abian den urtean, ahal den guztietan.

–Hurrengo urteko lehen hiruhilekoan.

Bosgarrena.–Ordaindutako baimenak indarrean den araudira egokituko dira une oro: Langileen Estatutua eta goragoko eremuko hitzarmen kolektiboa, mendetasun egoeran dauden pertsonak artatzeko eta autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzuen estatuko VII. esparru akordioa.

Nolanahi, norberaren aferetarako 4 egun izanen dira, eta benetako lan denboratzat hartuko dira.

Seigarrena.–Lanbide talde hauek ezartzen dira Alesbesko plantilla antolatzeko.

1. taldea.–Zuzendaritza.

2. taldea.–Unibertsitateko tituludun teknikariak.

3. taldea.–Goi mailako Lanbide Heziketa.

–Arduradun asistentzialen lanpostuak.

–Administrazioko arduraduna.

–Zerbitzu orokorren/arretaren arduraduna.

–Txandaren arduraduna (lanpostu sortu berria).

4. taldea.

–Erdi mailako Lanbide Heziketa. Laguntzailea/zaintzailea. Sukaldaria/harrerako langilea. Administrazioa. Aisialdiko monitorea. Mantentze-lanak.

5. taldea.

–Kualifikaziorik gabeko langileak, zerbitzu orokorretako langileak, garbitzaileak, ikuztegiko langileak, sukaldeko laguntzailea, mantentze-lanetako laguntzailea.

Zazpigarrena.–Akordio honetan arautzen ez den guztian, egoitzaren hitzarmen kolektiboa aplikatuko da eta, han ere arautzen ez bada, erreferentziazko hitzarmen sektoriala.

Eta ados daudela adierazteko, agiri hau izenpetzen dute,

Virgen del Portal egoitzaren batzordeko buruak

Virgen del Portal egoitzako langileen ordezkariek

I. ERANSKINA.–2026KO SOLDATA TAULAK

KATEGORIAK

OINARRIZKO
SOLDATA

ANTZINATASUNA (HIRURTEKOA)

JAIEGUNA

JAIEGUN BEREZIA

IGANDEA

LANP. OSAG.

SUKALDE OSAG.

GAINBEGIRALE OSAG.

ZUZENDARIA

2030,91 euro

20,30 euro

4,06 euro

101,50 euro

3,33 euro

827,65 euro

KOORDINAZIO ASISTENTZIALA

2030,91 euro

20,30 euro

4,06 euro

101,50 euro

3,33 euro

455,66 euro

ERIZAINA

2030,91 euro

20,30 euro

4,06 euro

101,50 euro

3,33 euro

397,30 euro

FISIOTERAPEUTA

2030,91 euro

20,30 euro

4,06 euro

101,50 euro

3,33 euro

GIZARTE-LANGILEA

2030,91 euro

20,30 euro

4,06 euro

101,50 euro

3,33 euro

PSIKOLOGOA

2030,91 euro

20,30 euro

4,06 euro

101,50 euro

3,33 euro

ADMINISTRARI OFIZIALA

1673,17 euro

20,30 euro

4,06 euro

101,50 euro

3,33 euro

377,58 euro

ZAHARREN ZAINDARIA

1480,40 euro

20,30 euro

4,06 euro

101,50 euro

3,33 euro

16,00 euro

150,00 euro

SUKALDEA

1480,40 euro

20,30 euro

4,06 euro

101,50 euro

3,33 euro

GARBIKETA

1259,21 euro

20,30 euro

4,06 euro

101,50 euro

3,33 euro

–Urteko oinarrizko soldata 14 pagatan kalkulatzen da. (12+2). Aparteko pagaren zati proportzionala hilero ordainduko da.

–Antzinatasuna 14 pagatan ordainduko da. (12+2). Lanaldi partzialek soldata taulako kantitateen zati proportzionala jasoko dute.

–Jaiegun eta igandeetako plusak benetan lan egindako ordu bakoitzeko ordainduko dira, sortzen diren orduen arabera.

–Jaiegun bereziak, oso-osorik eta sortutakoaren arabera.

–Lanpostuagatiko osagarriak 12 hilabetetan ordainduko dira.

Iragarkiaren kodea: F2612215