Iragarkia
206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
46/2026 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sistemako A, B, C, D eta E graduen ebaluazioa.
SARRERA
Lanbide Heziketaren Antolamenduari eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak Lanbide Heziketaren Sistema berri bat ezarri zuen: sistema bakar, integratu, malgu, modular, metagarri eta etengabeko ikaskuntzara bideratua. Esparru horrek Lanbide Heziketako irakaskuntzen ikuskera zatikatua gainditu zuen, eta A, B, C, D eta E graduetan antolatutako kalifikazio-, akreditazio-, ziurtapen- eta titulazio-sistema progresibo bat eratu.
Lanbide Heziketaren Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak oinarrizko esparru hori osatu zuen, eta antolamendu bat ezarri zuen ikaskuntza-emaitzetan, lanbide konpetentzietan eta enplegagarritasunerako konpetentzietan, modulartasunean, metaketan, prestakuntza dualean, orientazio profesionalean eta prestakuntza- eta lanbide-ibilbideen jarraitutasunean oinarritua.
Lanbide Heziketaren Sistema eraldatzean, haren ebaluazioa ere arautu beharra dago, bat etorri behar baitu antolamendu berri horrekin. Ebaluazioa ezin da ulertu, bakar-bakarrik, azken kalifikazio eragiketa gisa, edo une solteetan lortutako emaitza partzialen batura gisa, baizik eta ikaskuntzarekin batera doan prozesu jarraitu, integratu, konpetentzial, hezigarri, orientatzaile eta akreditatzaile moduan, zeinak aukera ematen baitu ikaskuntza-emaitzak eskuratu direla egiaztatzeko eta laguntzen baitu pertsonek sistemaren barruan aurrera egin dezaten.
Testuinguru horretan, Nafarroako Foru Komunitateak ebaluazio esparru komun bat eduki behar du bere lurralde eremuan garatzen diren Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintza guztiei aplikatzeko, kontuan izanik gradu, modalitate, hezkuntza-maila, prestakuntza-eskaintza edo prozedura bakoitzak berezko espezialitateak dituela. Foru agindu honek behar horri erantzuten dio, eta araubide komun bat ezartzen du ebaluatzeko, kalifikatzeko, gainditzeko, mailaz igotzeko, eskaintzan jarraitzeko eta akreditazioak, ziurtagiriak eta titulazioak emateko, bai eta prozesu horiei lotutako bermeak, irizpide teknikoak eta ondorio akademikoak ezarri ere.
Foru aginduak bi eskakizun ditu abiapuntu. Alde batetik, Lanbide Heziketaren Sistemaren batasuna eta koherentzia bermatu behar ditu, eskaintzek ebaluazio- eta trazabilitate-printzipio komunak izan ditzaten. Bestetik, gradu, modalitate eta mailen aniztasuna errespetatu beharrez, aukera izan behar da A, B, C, D eta E graduen ebaluazioa haien izaera, helburu, iraupen, ondorio akademiko eta profesionaletara egokitzeko, bai eta hartzaileetara ere.
Bi eskakizun horiek arauaren egitura justifikatzen dute. Atariko tituluan xedea, aplikazio eremua, egiturazko definizioak eta printzipio orokorrak ezartzen dira. I. tituluan Lanbide Heziketaren Sistemako ebaluazioaren araubide komuna arautzen da, barnean direla informazio-, berrikuspen- eta erreklamazio-bermeak, dokumentazio akademikoa eta informazioa kudeatzeko sistemak. II. tituluan graduei, modalitateei, eskaintza espezifikoei eta prozedurei aplikatu beharreko espezialitateak garatzen dira. Xedapen gehigarriek, iragankorrek, indargabetzaileek, azken xedapenek eta eranskinek osatzen dute araudia ezartzeko, garatzeko eta koordinatzeko araubidea.
Foru agindu honen oinarrian zera dago: ebaluazioa hartzea irakaskuntza-, ikaskuntza-, orientazio-, akreditazio- eta akonpainamendu-prozesuaren barruko zatitzat. Etengabeko ebaluazioak berekin dakar ebidentzia nahikoak, askotarikoak, garrantzitsuak, testuinguruan kokatuak eta trazagarriak lortzea, interpretatzea eta integratzea prestakuntza-prozesuan zehar, baina ez du exijitzen jarduera guztiak etengabe ebaluatzea, ezta irakaskuntza-jarduketa bakoitza erregistro kalifikagarri autonomo bihurtzea ere.
Hori dela eta, arauak berariaz baztertzen du ebaluazioa hiperzatikatzea, mikrokalifikazioak bereizi gabe metatzea, probak edo jarduerak mekanikoki errepikatzea eta dokumentuak neurriz kanpo kargatzea. Etengabeko ebaluazioak helburu izan behar du ikaskuntzari eta lortutako konpetentzia-garapenari buruzko informazio esanguratsua lortzea, eta ez du izan behar balio pedagogiko edo ebaluatibo nahikorik ez duten erregistro partzialen batura hutsa.
Foru agindu honek araututako ereduak honako hauen arteko lotura du oinarri: ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, ikaskuntza- eta jarduera-ebidentziak, ebaluazio tresnak, ebaluazio prozedurak eta erabaki akademikoak. Ebidentziak ebaluazio balorazioaren euskarri materiala dira; tresnek eta prozedurek ebidentziak lortzeko, antolatzeko eta interpretatzeko aukera ematen dute; eta ebaluazio erabakiak oinarrituta egon behar dira ikaskuntzaren eta lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako gaitasunen garapenaren balorazio profesional global, integratu eta testuinguruan kokatu batean.
Errekuperazioa ere ebaluazioaren ikuskera horretan txertatzen da. Errekuperazioa ez da, halabeharrez, prozesu paraleloa, soltea edo aparteko proba batzuetara murrizten dena; errekuperazioa irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesu arruntaren dimentsio bat da, helburu duena ikaskuntzak finkatzea, ebidentzia berri garrantzitsuak lortzea, konpetentzietan aurrera egitea eta ikasleen prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen jarraitutasuna lantzea.
Foru aginduak jasotzen du, era berean, Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera duala, eta arautzen du nola integratu behar diren ikastetxean eta enpresan edo pareko erakundean egindako prestakuntza. Bi inguruneetan lortutako ebidentziak prestakuntza- eta ebaluazio-prozesu beraren parte dira. Enpresaren edo pareko erakundearen parte-hartzeak prestakuntza-, lankidetza-, informazio- eta ebidentzia-izaera du, eta laguntzen du ikaskuntza testuinguruan kokatzen, egoera erreal edo profesional esanguratsuetan hain zuzen.
Enpresak edo pareko erakundeak parte hartzeak ez du eragiten ebaluazio prozesu independenteak egotea, ez eta haiei kalifikazio-, sustapen-, akreditazio-, ziurtapen- edo titulazio-eskumen ofizialak esleitzea ere. Enpresatik datozen ebidentzien balorazioa ebaluazio prozesuan integratzen da, bat etorrita irakasleen, irakasle taldeen eta aplikatu beharreko araudian ezarritako organo eskudunen berezko eskumenekin.
Foru agindu honetan araututako ebaluazio ereduak indartzen ditu, era berean, irakasleen koordinazioa, tutoretza-lana, ikasleen jarraipena eta ebaluazio saioak; horiek baitira aztertzeko, eztabaidatzeko, ebidentziak integratzeko eta erabakiak hartzeko guneak. Ebaluazio saioak ez dira emaitzen formalizazio administratibo hutsak izan behar, ezta kalifikazioak mekanikoki gehitzera mugatu ere; aitzitik, ebaluazio prozesua koordinatzeko eta haren koherentzia bermatzeko tresna dira.
Aurrekoarekin bat etorrita, arauak talde-erabakien eginkizuna zedarritzen du. Oso garrantzitsua da, bereziki, azken erabakiak taldean hartzea (ebaluazioari, mailaz igotzeari, eskaintzan jarraitzeari, eta akreditazioak, ziurtagiriak eta titulazioak emateari buruzkoak), baita, foru aginduarekin berarekin bat etorrita, balorazio globala eta integratua behar duten gainerako erabakiak ere. Nolanahi ere, irakasle titular bakoitzak erantzukizun espezifikoa du bere lanbide modulu, esparru, irakasgai, prestakuntza-bloke edo proiektua ebaluatzeko eta dagokion kalifikazio arrunta zehazteko orduan.
Foru agindu honen funtsezko elementuetako bat konpetentzia-nahikotasun globalaren formulazioa da. Konpetentzia-nahikotasun globala irizpide bat da, zeinak balio baitu prestakuntza-eskaintza bati lotutako konpetentzien garapen maila modu integratuan baloratzeko. Horretarako, eskuratutako ikaskuntza-emaitzak hartzen dira kontuan, bai eta eskura dauden gainerako ebidentziak ere. Haren eginkizuna da ikaslea gainditzeko, mailaz igotzeko edo hari akreditazioa, ziurtagiria edo titulazioa emateko erabakietako batzuk ikuspuntu global batetik hartzea, Lanbide Heziketaren Sistemaren konpetentzia-izaerarekin bat etorrita.
Konpetentzia-nahikotasun globala ez da gainditzeko, mailaz igotzeko edo akreditazioa, ziurtagiria edo titulazioa emateko bide autonomo, automatiko edo alternatibo bat. Era berean, ez du aukerarik ematen eskuratu gabeko konpetentziak esleitzeko, ebidentzia nahikorik egon ez eta ez ikusiarena egiteko, oinarrizko araudian edo foru aginduan ezarritako baldintzak ez betetzeko, edo eskaintza bat gainditutzat jotzeko, baldin eta egiaztatu gabeko ikaskuntza-emaitzek eragin nabarmena badute eskaintzaren funtsezko konpetentzietan, konpetentzia orokorrean edo dagokion akreditazio, ziurtagiri edo tituluaren balio akademiko eta profesionalean. Konpetentzia-nahikotasun globala aplikatzeko, honako hauek bete behar dira: balorazio profesionala, talde-erabakia (hala dagokionean), oinarri nahikoa, behar motibazio proportzionatua eta dokumentuen trazabilitatea.
Esparru horretan, foru aginduak salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa arautzen du. Figura hori talde-erabakiaren modalitate bat da, salbuespenezkoa, zeina aplikatu baitaiteke aurrez ezarritako kasuetan eta mugekin soilik, baldin eta balorazio globaletik –zeinak integratua, testuinguruan kokatua eta behar bezala arrazoitua behar baitu– ondoriozta badaiteke prestakuntza jasotzen ari den pertsonak lortu duela eskatzen den konpetentzia-nahikotasun globala, eta eskuratzeke dituen elementuak oso gutxi direla eta ez dutela eragin nabarmenik eskaintzaren funtsezko konpetentzietan, konpetentzia orokorrean, prestakuntza-jarraitutasunean edo dagokion jardun profesionalean.
Konpetentzien salbuespenezko konpentsazioa ez da eskakizun beherapen bat, ez da ikaskuntza-emaitzen dispentsa orokor bat, eskuratu gabeko konpetentzien ordezkapen bat, ezta tituluak, ziurtagiriak edo akreditazioak lortzeko mekanismo automatiko bat ere. Aplikatuko da baldin eta betekizun zorrotzak, motibazio indartua, trazabilitate nahikoa eta muga material batzuk betetzen badira, horiek guztiek babesten dutelako ebaluazio sistemaren kalitatea, sinesgarritasuna eta segurtasun juridikoa.
Arauak kontuan hartzen du, halaber, Lanbide Heziketaren Sistemaren barruan diren eskaintzak eta mailak hainbat eratakoak direla. Oinarrizko mailako heziketa zikloen ebaluazioak bat etorri behar du oinarrizko hezkuntzarekin; erdi mailako heziketa zikloen ebaluazioak, derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntzarekin eta helburu profesionalizatzailearekin; eta goi mailako heziketa zikloen ebaluazioak, irakaskuntza horien berezko kualifikazio maila, autonomia, erantzukizun tekniko eta ondorio akademikoekin. Espezializazio ikastaroek, bestalde, beren izaera aurreratu, espezializatu eta profesionalizatzailearekin bat datorren ebaluazioa behar dute.
Foru agindu honetan araututako ebaluazioaren funtsezko printzipioak inklusioa, ekitatea, irisgarritasun unibertsala, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala, pertsonalizazioa eta malgutzea dira. Ebaluazioak aukera eman behar du ikasle guztien ikaskuntza eta konpetentzien garapena behar bezala baloratzeko, alferrikako oztopoak kentzeko, eta prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna errazteko, batez ere laguntza-, egokitzapen- edo akonpainamendu-neurriak beharrezkoak diren egoeretan.
Pertsonalizazioa, egokitzapena eta malgutzea muga juridiko, curriculumeko, pedagogiko eta antolakuntzakoen barruan garatu beharko dira, bat etorrita premiaren, proportzionaltasunaren, bideragarritasunaren eta benetan ebaluatutako erreferenteen eta aitortutako ondorio akademikoen arteko elkarrekikotasunaren printzipioekin. Sarbidea eta partaidetza egokitzean, baldintzak, formatuak, denborak, laguntzak edo ebaluazio tresnak aldatu ahal izanen dira, baina sekula ez ikaskuntza-emaitzak, konpetentziak, gainditzeko baldintzak eta eskaintzaren ondorio akademikoak.
Antolamendua malgutzea berariaz baimentzen bada, aldatu ahal izanen dira enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren plangintza, egitura, antolamendua, iraupena, sekuentziazioa, denbora-plangintza, ordutegiak, metodologia edo hartan jarraitzeko baldintzak, bere horretan mantenduta eskaintzaren profil profesionala, konpetentziak, ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, gainditzeko baldintzak eta ondorio akademiko arruntak. Eskaintza espezifiko batean curriculum aldaketa baimendu bat egiten bada, ebaluazioa baimenean egiaz sartu diren erreferenteen arabera eginen da. Hura gainditzeak ez du berekin ekarriko, berez, erreferenteak aldatu zaizkion eskaintza osoari dagokion akreditazioa, ziurtagiria edo titulua ematea, baizik eta baimenean eta aplikatzekoak diren arauetan berariaz adierazitako ondorioak eta ziurtagiri akademikoa. Neurri jakin bat eskatzen denean, hura baloratu egin beharko da, baina eskatze hutsak ez du berekin ekarriko neurri hori berez ezartzea, ezarriko delako beharraren, egokitasunaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren eta bideragarritasunaren arabera.
Era berean, foru aginduak informazio-, berrikuspen- eta erreklamazio-araubide bat jasotzen du, bat datorrena ebaluazioaren izaera jarraitu, integratu eta konpetentzialarekin. Ikasleek eskubidea dute ebaluazio prozesuaren funtsezko elementuak ezagutzeko, ebidentziak eta informazio garrantzitsua modu proportzionalean eskuratzeko, eragiten dieten erabakien arrazoiak ulertzeko eta haien berrikuspena edo erreklamazioa eskatzeko, ezarritako baldintzetan betiere.
Berrikuspenerako eta erreklamaziorako bermeak arauan araututako ebaluazio ereduarekin bateragarria den moduan aplikatu behar dira. Berrikuspena ezin da mugatu proba, jarduera edo ebidentzia zehatz bat soltean aztertzera; aitzitik, erreparatu behar zaie ebidentzia garrantzitsuen multzoari, aplikatutako irizpideei, eskura dauden balorazioen integrazioari, erabakiaren motibazioari eta ebaluazio prozesuaren trazabilitate nahikoari. Horrek aukera ematen du objektibotasuna eta segurtasun juridikoa bermatzeko, irakasleen edo irakasle taldearen iritzi profesionala bidegabeki ordeztu gabe.
Era berean, foru aginduak aitortza akademikoko hainbat neurri arautzen ditu, hala nola baliozkotzeak, aitortzak, salbuespenak eta beste batzuk, hori guztia bat etorrita Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera metagarri, kapitalizagarri eta malguarekin. Jarduketa horiek hauspotzen dituzte bai prestakuntzaren eta lanbidearen jarraitutasuna, bai mugikortasun akademikoa, bai aurretik egiaztatutako ikaskuntzak eta ibilbideen integrazioa ere, baina ez dira, berez, egungo matrikulan garatutako ikaskuntza ebaluatzeko prozedurak.
Baliozkotzeak, aitortzak eta salbuespenak behar bezala aplikatzeko, beharrezkoa izanen da irizpide homogeneoak aplikatzea, segurtasun juridikoa bermatzea dokumentazio nahikoa izatea, erregistro akademikoa zuzena izatea eta modu koherentean tratatzea prozedura horiek zer ondorio izanen duten kalifikazioetan, azken notan edo, hala badagokio, batez besteko notan, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan, hautazkotasunean eta akreditazioa, ziurtagiria eta titulazioa ematean. Horregatik, foru aginduan gai horiek modu tekniko eta espezifikoan garatzen dira.
Dokumentazio akademikoa, trazabilitatea eta informazio sistemak dira foru agindu honen beste ardatzetako bat. Etengabeko ebaluazio integratu eta konpetentziala egiteko, nahikoa informazio izan behar da hartutako erabaki akademikoak funtsatzeko, formalizatzeko, berrikusteko eta kontserbatzeko, baina eskakizun hori harmonizatu egin behar da dokumentuen proportzionaltasunaren, funtzionaltasun pedagogikoaren, administrazio sinplifikazioaren eta antolamendu jasangarritasunaren printzipioekin.
Dokumentazio akademikoa eta informazioa kudeatzeko sistemak ebaluazio prozesurako tresnak dira. Haien egitekoa da ebaluazioa babestea, haren emaitzak formalizatzea, ibilbideen jarraitutasuna bermatzea, erabakiek nahikoa trazabilitate izan dezaten ahalbidetzea eta eskaintzen, zentroen eta administrazioen arteko elkarreragingarritasuna bultzatzea. Informazio sistemek, aplikazio informatikoek, barne erregistroek edo muga teknologikoek ezin dute inola ere ordeztu, baldintzatu edo aldatu irakasleen balorazio profesionala, ikaskuntzaren balorazio global integratua edo foru aginduan ezarritako talde-erabakiak.
Arauak, gainera, eranskin batzuk ere baditu. Eranskin horiek foru aginduaren parte dira eta eginkizun tekniko eta arauemailea dute, artikuluen osagarri. Eranskinek honako hauek guztiak sistematikoki antolatzeko aukera ematen dute: definizio operatiboak, ebidentziei eta tresnei buruzko irizpideak, ikastetxearen eta enpresaren arteko integrazioa, enpresako prestakuntzaren balorazioa, irakasleen koordinazioa, inklusioa, kalifikazioak eta egoera akademikoak, konpetentzia-nahikotasun globala, berrikuspena eta erreklamazioa, trazabilitatea, informazio sistemak, programazioak eta baliozkotzeak, aitortzak eta salbuespenak.
Eranskinak ez dira gida pedagogikoak, ezta jarraibide operatibo aldakorrak ere: ereduaren homogeneotasuna, koherentzia, segurtasun juridikoa eta aplikagarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren irizpide komunak garatzen dituzte. Aldi berean, foru aginduak bereizten ditu, alde batetik, garapen tekniko eta arauemaile horiek eta, bestetik, gida teknikoen, jarraibideen, eredu normalizatuen, adibideen, kudeaketa akademikoko fluxuen, ohiko galderen, plantillen, laguntza-baliabideen eta prestakuntza-materialen berezko gaiak, zeinak dagozkien tresnen bidez onartu edo zabaldu ahal izanen baitira.
Araua eta hura ezartzeko garapen teknikoa bereizteari esker, foru aginduak egonkortasuna, segurtasun juridikoa eta doktrina-koherentzia izanen ditu, eta, aldi berean, bultzatuko du pixkanaka egokitu daitezela informazio sistemak, dokumentu ereduak, laguntza tresnak, koordinazio prozedurak eta ikastetxeei, irakasleei, zuzendaritza taldeei, hezkuntza-orientatzaileei, lanbide orientatzaileei, hezkuntza-ikuskaritzari eta ezarpenean esku hartzen duten gainerako pertsona, organo eta entitateei zuzendutako prestakuntza-jarduerak.
Foru aginduak aitortzen du, halaber, ikastetxeek badutela pedagogia-, antolakuntza- eta kudeaketa-autonomia. Ikastetxeek beren programazioak, koordinazio-prozedurak, ebaluazio tresnak eta laguntza-neurriak garatu beharko dituzte, bat etorrita eskaintzen ezaugarri, lanbide arlo, modalitate, ikasle eta produkzio inguruneekin. Autonomia hori arauak ezarritako esparru komunaren barruan gauzatzen da, printzipio hauek errespetatuz: objektibotasuna, inklusioa, proportzionaltasuna, ebaluazio koherentzia, trazabilitate nahikoa, segurtasun juridikoa eta sistemaren jasangarritasuna.
Foru agindu hau bat dator erregulazio onaren printzipioekin. Premia-printzipioari erantzuten dio, Estatuaren oinarrizko araudi berriarekin bat datorren ebaluazio esparru komun bat ezartzen baitu Nafarroako Lanbide Heziketaren Sistemarako. Eraginkortasun printzipioari erantzuten dio, sistematikoki antolatzen dituelako eredu hori aplikatzeko beharrezkoak diren prozedurak, irizpideak eta bermeak. Proportzionaltasun printzipioa errespetatzen du, arautzen dituelako, bakar-bakarrik, koherentzia, homogeneotasuna, trazabilitatea eta segurtasun juridikoa bermatzeko beharrezkoak diren elementuak, eta garapen operatiboak uzten dituelako ondorengo tresnetarako.
Era berean, arauak segurtasun juridikoaren printzipioa indartzen du, xedapen berean txertatzen baititu ebaluazio araubide komuna, graduaren eta modalitatearen araberako espezialitateak, berrikusteko eta erreklamatzeko bermeak, dokumentazio akademikoa eta irizpide tekniko aplikagarriak. Horrez gain, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioei erreparatzen die, erregulazio ulergarria, egonkorra eta sistematikoa bultzatzen duelako, helburu duela bikoiztasunak, alferrikako dokumentu zamak eta Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera integratuarekin bateraezinak diren zatiketak murriztea.
Nafarroako Eskola Kontseiluak nahitaezko txostena eman ondoren, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 f) artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuta, honako hau,
HONAKO HAU AGINTZEN DUT:
ATARIKO TITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea.
Garatzen dituenez martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoa, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzkoa, eta uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua, zeinaren bidez garatzen baita Lanbide Heziketaren Sistemaren antolamendua, foru agindu honen helburua da Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen ebaluazioa, kalifikazioa, maila-igoera eta akreditazioak, ziurtagiriak eta titulazioak ematea arautzea.
Era berean, honen xedea da ikaskuntza-emaitzak lortu direla egiaztatzeko aukera emanen duten printzipioak, irizpideak, prozedurak eta bermeak ezartzea; ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bultzatzea, eta prestakuntza-ibilbideetan eta ibilbide profesionaletan eskuratutako ikaskuntzak, konpetentziak eta akreditazioak integratu, metatu, aitortu eta kapitalizatu daitezen sustatzea; hori guztia, kontuan izanik, gehieneko erreferente gisa, prestakuntza-eskaintzei lotutako konpetentzien globaltasuna.
2. artikulua. Aplikazio eremua.
1. Foru agindu hau aplikatuko zaie Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa-eremuan sartzen diren Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzei, bai eta dagokien baimen, akreditazio edo gaikuntzaren arabera eskaintza horiek ematen dituzten ikastetxe eta gainerako entitate publiko edo pribatuei ere.
2. Foru agindu hau aplikatuko zaie Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen araudian ezarritako Lanbide Heziketaren Sistemako A, B, C, D eta E graduei, edozein dela ere prestakuntza-eskaintzak emateko eta antolatzeko modalitatea.
3. Foru agindu honetan ezarritako erregulazioa aplikatuko zaio bai ikastetxean garatutako prestakuntzari, bai eta enpresan edo pareko erakundean egindakoari ere, biek parte hartuko baitute prestakuntza- eta ebaluazio-prozesu berean, bat etorrita Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen araudian ezarritakoarekin.
3. artikulua. Definizioak.
1. Foru agindu honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:
a) Ikaskuntza-emaitza. Curriculum elementu bat da, ikasleek prestakuntza-prozesu bat amaitzean zer ezagutu, ulertu eta egin behar duten adierazten duena, eta erreferente arrunta da Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetan ikaskuntza ebaluatzeko.
b) Ebaluazio irizpidea. Erreferente bat da, ikaskuntzaren eta ikasleen jardunaren ebidentzia garrantzitsuak behatuz eta aztertuz ikaskuntza-emaitza baten eskuratze maila baloratzeko aukera ematen duena.
c) Ebaluazio integratua. Prozesu bat da, ikasleek konpetentziak eta ikaskuntza-emaitzak zer mailatan garatu eta lortu dituzten baloratzeko, modu global, jarraitu, testuinguruan kokatu eta koherentean, hainbat ikaskuntza-ingurune, -jarduera, -tresna eta -egoeratatik datozen ebidentziak integratuta.
d) Ikaskuntza- eta jardun-ebidentzia. Informazio, ekoizpen, jarduketa, emaitza edo adierazpen behagarria eta garrantzitsua da, zeinean oinarritu baitaitezke ikasleen ikaskuntzari, jardunari eta konpetentzia-garapenari buruzko ebaluazio erabakiak.
e) Konpetentzia-nahikotasun globala. Prestakuntza-eskaintza bati lotutako konpetentzien garapen mailari buruzko balorazio global eta integratua da, oinarri dituena bai ikaskuntza-emaitzak lortzea eta bai eskura diren beste ebidentzia garrantzitsu batzuk. Balorazio hori oinarritzat har daiteke ikasleak gainditzeko, mailaz igotzeko edo akreditazioak, ziurtagiriak edo titulazioak emateko zenbait erabakitan, foru agindu honetan ezarritako baldintzetan.
f) Konpetentzia-globaltasuna. Ebaluazio printzipio bat da, eta, haren arabera, ikaskuntza baloratzeko eta zenbait erabaki akademiko hartzeko orduan, prestakuntza-eskaintza bati lotutako konpetentzia guztiak hartu behar dira kontuan modu integratuan, deusetan galarazi gabe prestakuntza-eskaintza hori osatzen duten ikaskuntza-emaitzen ebaluazioa.
g) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna. Ebaluazio sistemaren printzipio orientatzailea da, helburu duena ikasleek aurrera egin dezaten, ikaskuntzak finka ditzaten, prestakuntza-sisteman jarrai dezaten eta ibilbide akademiko eta profesional koherente eta malguak gara ditzaten bultzatzea.
h) Trazabilitate nahikoa. Dokumentazioaren, erregistroaren eta ebaluazio oinarrien maila da, aukera ematen duena, modu proportzionatu eta jasangarrian, ikaskuntza-emaitzak eskuratzeari eta ikasleen konpetentzia-garapenari buruz hartutako erabakiak justifikatzeko eta berrikusteko, beharrezkoa izan gabe erregistroak edo ebidentziak bereizi gabe metatzea.
i) Talde-erabakia. Irakasle taldeak batera hartutako ebaluazio erabakia da, zeina hartu baita bat etorrita foru agindu honetan ezarritako balorazio globalaren, ebidentzien integrazioaren, konpetentzia-nahikotasun globalaren, objektibotasunaren eta koherentzia pedagogikoaren printzipioekin.
2. Artikulu honetan ezarritako definizioak egiturazkoak eta interpretaziozkoak izanen dira, oro har, eta foru agindu hau interpretatzeko eta aplikatzeko irizpide komuna izanen dira. Definizio horiek garatu eta osatu ahal izanen dira I. eranskinaren eta foru agindu honetan xedatutako beste garapen tresna batzuen bidez.
4. artikulua. Ebaluazioaren printzipio orokorrak.
1. Bat etorrita martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan eta uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan ezarritako printzipioekin, honelakoa izanen da ebaluazioa Lanbide Heziketaren Sisteman:
a) Etengabea.
b) Konpetentziala.
c) Integratua.
d) Testuinguruan kokatua.
e) Hezigarria eta orientatzailea.
f) Objektiboa.
2. Ebaluazioak sustatu beharko du:
a) Ikaskuntza, aurrerapena eta etengabeko hobekuntza.
b) Prestakuntza- eta lanbide-ibilbideen jarraitutasuna.
c) Ikaskuntza-inguruneen arteko koherentzia.
d) Ikasleen autonomia eta erantzukizuna.
e) Inklusioa, ekitatea, berdintasun materiala, irisgarritasun unibertsala eta pertsonalizazioa, diskriminaziorik eza bermatuta.
f) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioa.
3. Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen ebaluazioa ikaskuntza-emaitzak lortu direla egiaztatzera bideratu beharko da, dagozkion ebaluazio irizpideak aplikatuta eta prestakuntza-eskaintzari lotutako konpetentziak osotasunean kontuan izanik, gehieneko erreferente gisa. Horretarako, ebaluazio erabakiak ebidentzia nahiko, garrantzitsu, askotariko eta integratuetan oinarritu beharko dira, eta ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bultzatu beharko dute.
I. TITULUA.–EBALUAZIOAREN ARAUBIDE KOMUNA LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAN
I. KAPITULUA.–EBALUAZIO SISTEMAREN OINARRIAK ETA PRINTZIPIOAK
1. ATALA.–EBALUAZIO SISTEMAREN IZAERA ETA HELBURUAK
5. artikulua. Ebaluazioaren izaera eta helburuak.
1. Halaxe xedatu baitu uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak 18. artikuluan, Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetan ebaluazioaren helburua izanen da ikasleak dagokion curriculumean adierazitako ikaskuntza-emaitzak eskuratu dituela egiaztatzea. Horretarako, kontuan hartuko dira lanbide modulu, proiektu, jarduera integratzaile edo prestakuntza-bloke bakoitzerako ezarritako ebaluazio irizpideak eta, gehieneko erreferente gisa, prestakuntza-eskaintzari lotutako konpetentziak, beren osotasunean.
2. Arriskuen ebaluazioak lagundu beharko du hauek lortzen:
a) Ikaskuntza-prozesuak hobetzea.
b) Prestakuntza- eta lanbide-ibilbideen jarraitutasuna.
c) Prestakuntza-ikaskuntzen, -konpetentzien eta -lorpenak modu progresiboan eta metagarrian egiaztatzea.
d) Ikasleen orientazio akademiko eta profesionala.
e) Sistemaren inklusioa eta ekitatea.
f) Prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuak etenik gabe hobetzea.
3. Ebaluazioa honako hauen ezaugarri espezifikoetara moldatu beharko da:
a) Lanbide Heziketaren Sistemaren gradu eta mailak.
b) Prestakuntza-modalitateak eta -eskaintzak.
c) Ikasteko inguruneak.
d) Ikasleen ezaugarriak eta premiak.
4. Ebaluazio-prozedurak eta -erabakiak aplikatzeak lagundu beharko du ikasleek prestakuntzan eta lanbidean jarraitutasuna izan dezaten, eta foru agindu honetan ezarritako printzipioekin bat etorriz aplikatu beharko dira.
6. artikulua. Ebaluazio-sistemaren izaera.
1. Bat etorrita martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan eta uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan ezarritako printzipioekin, ebaluazioa honelakoa izanen da:
a) Etengabea.
b) Integratua.
c) Konpetentziala.
d) Hezigarria.
e) Testuinguruan kokatua.
f) Malgua.
g) Objektiboa.
h) Taldean erabakia.
2. Etengabeko ebaluazioak berekin dakar ikaskuntza-prozesua baloratzea, prestakuntza-prozesuan zehar lortutako ebidentzia nahikoak, askotarikoak, garrantzitsuak eta trazagarriak oinarri hartuta, dagozkion ikaskuntza-emaitzak eskuratu direla egiaztatzeko, bat etorrita foru agindu honen I. eta II. eranskinetan ezarritako irizpide eta definizioekin.
3. Etengabeko ebaluazioak ez du nahitaez ekarriko:
a) Gauzatutako jarduera guztiak etenik gabe ebaluatzea.
b) Ebaluazio prozesua gehiegi zatikatzea.
c) Kalifikazio partzialak bereizi gabe metatzea.
d) Neurriz kanpoko karga burokratikoak sortzea.
4. Ebaluazioaren izaera integratuak berekin ekarriko du:
a) Ikaskuntzak batera baloratzea.
b) Ikasteko hainbat ingurunetatik datozen ebidentziak integratzea.
c) Prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuan esku hartzen duten pertsona, organo eta entitateen arteko koordinazioa.
d) Ebaluazioaren, ikaskuntza-emaitzen, ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren arteko koherentzia.
e) Ebidentziak, tresnak eta ebaluazio prozedurak koordinatuta aplikatzea, foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera.
5. Ebaluazioa taldean egiteak esan nahi du irakasle taldeak hartuko dituela, batetik, foru agindu honek berariaz esleitzen dizkion azken erabakiak ebaluazioari, mailaz igotzeari, jarraitzeari eta akreditazioak, ziurtagiriak eta titulazioak emateari dagokionez; bestetik, kalifikazioari buruz taldean hartu beharreko erabakiak eta, hala dagokionean, prestakuntza-eskaintzari lotutako konpetentziak eskuratzeari buruzko balorazio globalak ere, hargatik eragotzi gabe lanbide modulu, esparru, ikasgai, prestakuntza-bloke edo proiektu bakoitzaren irakasle titularrek dagokion kalifikazio arrunta ebaluatzean eta zehaztean duten erantzukizun espezifikoa.
6. Talde-erabakiak honako printzipio hauen arabera hartu beharko dira:
a) Objektibotasuna.
b) Irakaskuntza-koordinazioa.
c) Ikaskuntzaren balorazio integratua.
d) Agiri oinarri egokiak, foru agindu honen II. eranskinean ezarritako printzipioen arabera.
e) Proportzionaltasuna.
f) Segurtasun juridikoa.
7. Irakasleen koordinaziorako, tutoretza-jarraipenerako eta ebaluazio erabakiak taldean hartzeko prozedurak foru agindu honen V. eranskinean xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
7. artikulua. Ebaluatzeko erreferentziak eta irizpideak.
1. Bat etorrita uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin, Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzak ebaluatzean, dagokion curriculumean ezarritako ikaskuntza-emaitzak eskuratu izana hartuko da erreferente arrunt gisa. Hura baloratzeko, ikaskuntza-emaitzei lotutako ebaluazio-irizpideak aplikatuko dira.
Era berean, ebaluazioak kontuan hartuko ditu, beren osotasunean eta erreferente nagusi eta integratzaile gisa, prestakuntza-eskaintzari eta dagokion lanbide profilari lotutako lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak, betiere aplikatu beharreko araudian xedatu diren gainerako curriculum elementuen esparruan.
2. Ebaluazioa honako hauekin bat etorrita garatu beharko da:
a) Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera metagarria eta progresiboa.
b) Prestakuntza- eta lanbide-ibilbideen jarraitutasuna.
c) Ikaskuntzaren eta lanbide jardunaren arteko integrazioa.
d) Prestakuntza-eskaintzen eta -modalitateen ezaugarri espezifikoak.
3. Enpresa batean edo pareko erakunde batean prestakuntza egitean lortu diren ebidentziak behar bezala txertatu beharko dira ikaskuntza-emaitzak eskuratzeko prozesuaren eta ikasleen konpetentzia-garapenaren ebaluazio globalean.
4. Curriculum erreferenteen, ebidentzien, tresnen eta ebaluazio prozeduren arteko harremana foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera garatuko da, foru agindu honetan ezarritako printzipioen arabera.
5. Prestakuntza-eskaintza bati lotutako konpetentzien eskuratze maila baloratzean, kontuan izan beharko dira, hala dagokionean, ebaluazio integratuaren, konpetentzia-globaltasunaren eta konpetentzia-nahikotasunaren printzipioak (foru agindu honetan ezarri dira), eta saihestu beharko da ikaskuntza modu zatikatu edo metagarrian soilik interpretatzea.
8. artikulua. Ebaluazioaren funtzioak.
1. Ebaluazioak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Diagnostikoa.
b) Prestakuntzarena.
c) Orientatzailea.
d) Akreditatzailea.
e) Integratzailea.
f) Prestakuntza- eta ikaskuntza-prozesua arautzea.
2. Ebaluazioaren eginkizun hezigarriak berekin ekarriko du:
a) Ikasleen aurrerapenak eta zailtasunak identifikatzea.
b) Laguntza- eta akonpainamendu-neurriak hartzea.
c) Ikaskuntza-prozesuak etengabe hobetzea.
d) Irakaskuntza- eta tutoretza-jardueraren orientazioa.
e) Foru agindu honetan ezarritako ebaluazio printzipioekin koherenteak diren prozedurak eta tresnak erabiltzea, dagozkion ikaskuntza-emaitzak eskuratu direla egiaztatzeko.
3. Ebaluazioa egiaztatzeko eginkizuna garatzean honako hauek bermatuko dira:
a) Hartutako erabakien objektibotasuna eta fidagarritasuna.
b) Kalifikazioen eta erabaki akademikoen oinarri egokia.
c) Aztertutako ebidentzien trazabilitatea.
d) Akreditatutako konpetentzia profesionalak eta enplegagarritasunerako konpetentziak eta benetan lortutako ikaskuntza-emaitzak koherenteak izatea.
e) Foru agindu honetan xedatutako ebaluazio-, akreditazio-, ziurtapen- eta titulazio-erabakien arteko koherentzia.
4. Ebaluazioak erraztu egin beharko du ikasleek Lanbide Heziketaren Sistemaren barruan jarraitzea eta aurrera egitea, ikaskuntzak eta konpetentziak eskuratzeko, akreditatzeko, aitortzeko eta kapitalizatzeko eredu malgu, progresibo eta metagarrien bidez.
2. ATALA.–EBALUAZIO SISTEMAREN PRINTZIPIO BERMATZAILE ETA ETIKOAK
9. artikulua. Inklusioa, berdintasun materiala, ekitatea, irisgarritasun unibertsala eta diskriminaziorik eza.
1. Ebaluazioa printzipio hauekin bat egin beharko da:
a) Hezkuntza-inklusioa.
b) Ekitatea.
c) Aukera-berdintasuna.
d) Irisgarritasun unibertsala.
e) Ikaskuntzarako diseinu unibertsala.
f) Pertsonalizazioa.
g) Diskriminaziorik eza.
h) Emakumeen eta gizonen berdintasuna.
i) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
2. Beharrezkoa denean, ebaluazio-prozedurak, -tresnak, -jarduerak eta -inguruneak, ikasleen ezaugarri eta behar espezifikoetara egokitu beharko dira, honako hauek bermatuta:
a) Aukera-berdintasun eraginkorra.
b) Ebaluazio prozesuen irisgarritasuna eta haietan modu eraginkorrean parte hartzea.
c) Lortutako ikaskuntzak behar bezala frogatzeko aukera.
d) Lortutako ebidentzien baliozkotasuna, fidagarritasuna eta egiazkotasuna.
e) Ebaluatutako ikaskuntzen eta aitortutako ondorio akademikoen arteko elkarrekikotasuna.
3. Egokitze-, laguntza-, pertsonalizazio- eta malgutze-neurriak printzipio hauekin bat garatu beharko dira:
a) Premia.
b) Proportzionaltasuna.
c) Indibidualizazioa, hala dagokionean.
d) Funtzionaltasun pedagogikoa.
e) Irakasleen eta profesionalen arteko koordinazioa.
f) Antolamendu bideragarritasuna.
g) Trazabilitate nahikoa.
h) Segurtasun juridikoa.
4. Foru agindu honen ondorioetarako, honako hauek bereizi behar dira:
a) Oztopoak kentzea eta ikaskuntza erakusteko baldintzak aldatzea ahalbidetzen duten sarbide-, partaidetza- edo prozedura-egokitzapenak, deusetan eragin gabe ez eska daitezkeen curriculum- eta konpetentzia-erreferenteei, ez dagozkien ondorio akademikoei.
b) Antolamendua, iraupena, sekuentziazioa, denbora-plangintza, metodologia edo eskaintza garatzeko baldintzak alda ditzaketen antolamendu malgutzeak, berariaz baimenduak, honako hauek bere horretan mantenduta: profil profesionala, konpetentziak, ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, gainditzeko baldintzak eta ondorio akademiko arruntak.
c) Eskaintza espezifikoetan berariaz baimendutako curriculum aldaketak, eskaintza osoaren erreferenteak alda ditzaketenak. Horiek gainditzeak baimenean eta aplikatu beharreko araudian zehaztutako ziurtagiria eta ondorio akademiko edo profesionalak soilik eraginen ditu.
5. Sarbide-, partaidetza- edo prozedura-egokitzapenek ezin izanen dute:
a) Ezabatu, murriztu, ordeztu edo aldatu dagokion eskaintzan edo prozeduran eska daitezkeen ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, lanbide konpetentziak, enplegagarritasunerako konpetentziak edo gainerako erreferenteak.
b) Eskaintza gainditzeko baldintzak edo eskaintzari lotutako eskakizun profesionalak murriztu.
c) Nahikoa akreditatu ez diren ikaskuntzak edo konpetentziak lortu direla jo.
d) Benetan ebaluatutako eta gainditutako erreferenteen ondorio akademikoak aldatu.
6. Aurreko apartatuan xedatutakoak ez du galaraziko antolamendua malgutzea eta curriculumean aldaketak egitea, berariaz horretarako baimena eman denean 172. eta 173. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
7. Hartutako neurriak ezin izanen dira modu arbitrarioan aplikatu, eta ezin izanen dute diskriminaziorik eragin, ez ebaluatutako ikaskuntzekin zerikusirik ez duten eskakizunak sartu, ez araudian eta, hala dagokionean, eskaintzaren baimenean ezarritakoez bestelako ondorio akademikorik sortu.
8. Ebaluazioa gauzatzean, ez da izanen honako hauengatiko zuzeneko edo zeharkako diskriminaziorik, bazterkeriarik edo estereotiporik: desgaitasuna; sexua; haurdunaldia, erditzea, amatasuna edo edoskitzea; sexu orientazioa; genero adierazpena; sexu- edo genero-identitatea; sexu ezaugarriak, edo beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal edo sozial. Halakorik ez izatea bermatuko da, halaber, irizpideetan, tresnetan, jardueretan, interakzioetan, inguruneetan, zereginak esleitzean, ebidentziak integratzean eta ebaluazio erabakietan.
9. Bermatuko da, hala berean, pertsona bakoitzak aukera eraginkor eta baliokide bat izanen duela baliozko ebidentzia nahikoak sortzeko beharrezkoak diren jarduerak, ekipoak, atazak, eginkizunak, ardurak, interakzio profesionalak eta testuinguruak baliatzeko. Ezin izanen dira baloratu itxura, ahotsa, genero adierazpena, komunikatzeko moduak edo portaera soziala, ez eta sexuari, generoari edo sexu orientazioari lotutako eredu estereotipatuekin bat etortzea ere, salbu eta alderdi jakin bat zuzenean lotuta badago ikaskuntza-emaitza batekin, ebaluazio irizpide batekin, konpetentzia profesionalarekin edo segurtasun eskakizun batekin, eta alderdi hori kontuan hartzea beharrezkoa bada eta modu proportzionatuan hartuko bada kontuan.
10. Gerta daiteke eskaintza batean sexuetako batek matrikulatutako ikasleen ehuneko berrogei edo gutxiago hartzea. Horrelakoetan, programazioan eta ebaluazioaren jarraipenean bermatu beharko da ordezkaritza gutxi duen sexua modu efektibo, orekatu eta estereotiporik gabean iristen dela ikaskuntza-emaitzei lotutako jardun aukeretara.
Gerta daiteke, era berean, jarraipen proportzional eta lehentasunez agregatuak egiaztatzea justifikatu gabeko aldeak daudela prestakuntza- edo ebaluazio-balio baliokidea duten ataza, eginkizun, ekipo, prozesu edo ikaskuntza-testuinguruetan. Horrelakoetan, ikastetxeak aldi batez aplikatuko ditu txandakatzea bermatzeko neurriak, aukera urri dauden kasuetarako esleipen lehentasun zuzentzailea eta horien baliokideak diren beste neurri batzuk, harik eta alde horiek zuzendu arte.
Neurri horiek, arrazoizkoak eta neurrikoak izateaz gain, bermatuko dute ikasle guztiek nahikoa aukera izanen dituztela ikaskuntza berak akreditatzeko. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan aplikatuko dira, ikastetxeari eta Hezkuntza Departamentuari dagozkien alternatibak bilatuta, ebidentziak berresleituta eta koordinazioaren eta plangintzaren bidez.
11. Baldin eta ebaluazio prozesuan prestakuntza jasotzen ari den pertsona batek, haren ordezkariak, irakasleek, tutoreak edo esku hartzen duen edozein profesionalek ikusten badu 8. apartatuko egoera batek edo aukerak desberdin banatzeak nabarmen eragin diezaiokeela parte-hartzeari edo ebidentziak lortzeari edo horien baliozkotasunari, horren berri izan bezain laster jakinarazi beharko die irakasle arduradunei, tutoreari edo ikasketa-buruari. Ikastetxeak ahalik eta lasterren egiaztatuko du intzidentzia, eta hartuko ditu, azken erabakiaren aurretik eta ahal den guztietan, hura zuzentzeko eta eragindako ebaluazio aukera soilik osatzeko behar diren neurriak. Horrelakoetan, dagoeneko lortu diren baliozko ebidentziak gordeko dira.
12. Kasua zein den, zuzenketa horiek izan daitezke zereginak, eginkizunak, taldeak, ardurak edo testuingurua berriz esleitzea; lantaldea edo lan sekuentzia aldatzea; jarduera irisgarri eta funtzionalki baliokidea egitea; datak berrantolatzea; tutore dualak esku hartzea; edo prestakuntza-plana edo aukerako proposamena berrantolatzea enpresako prestakuntzan. Azken erabakiaren aurretik egindako jarduera ebaluazio prozesu berean sartuko da, eta ez da deialdi berritzat hartuko.
13. Gerta daiteke, azken erabakia hartu ondotik, ez betetzea aurreko apartatuetan xedatutako bermeak. Horrelakoetan, ebaluazio jarduketa osagarri bakar bat gauzatu ahal izanen da berrikuspen- edo erreklamazio-prozedura arrunten barruan. Hala izanen da baldin eta objektiboki egiazta badaitezke diskriminazioa, alborapena, esleipen desorekatua edo urraketa, horiek nabarmen eragin badiote edo eragin ahal izan badiote beharrezkoa den ebidentzia bati, behar bezala jakinarazi badira edo arrazoi justifikatua badago hala jakinarazi ezin izateko, eta ez badago baliozko beste ebidentzia nahikorik hartutako erabakiari arrazoiz eusteko. Desberdintasun estatistiko hutsa, kalifikazioarekin ados ez egotea edo, oro har, alboratzea izan dela aipatzea ez da nahikoa izanen. Atzeraeragina, hala dagokionean, ukitutako elementura mugatuko da hertsiki.
14. Artikulu honetan xedatutako neurriek ez dituzte aldatuko ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, konpetentziak, gainditzeko baldintzak eta eskakizun profesionalak. Gainera, ez dute bidea emanen, bere-berez, kalifikazioak zehazteko, automatikoki gainditzeko, konpetentziak konpentsatzeko edo emaitzen kuota baterako ere. Inor ez dago behartuta bere sexu orientazioa, genero adierazpena, sexu- edo genero-identitatea edo sexu ezaugarriei buruzko azalpenak ematera. Ikasleak izendatzeko eta tratatzeko modua bat etorriko da adierazitako identitatearekin, deusetan galarazi gabe dokumentu ofizialei aplikatu beharreko betekizunak. Ezagutzen den informazioa esku hartu behar dutenek baino ez dute jakinen, eta ez da nahitaezko atal gisa sartuko akta, espediente edo kudeaketa akademikoko sistemetan.
15. Artikulu honetan xedatutako printzipioak foru agindu honen 35.etik 39.era bitarteko eta 170.etik 173.era bitarteko artikuluen eta VI. eranskinaren arabera garatuko dira.
10. artikulua. Koordinazio eta erantzukidetasun profesionala.
1. Ebaluazioa prozesu bat da eta haren gaineko erantzukizuna dute prestakuntza-prozesuan parte hartzen duten pertsonek, organoek eta entitate guztiek, deusetan galarazi gabe aplikatzekoa den araudiak alderdi bakoitzari esleitzen dizkion funtzio eta erantzukizun espezifikoak.
2. Ikastetxeek honako hauetarako mekanismo egokiak bermatu beharko dituzte:
a) Irakasle eta tutoreen koordinazioa.
b) Ikasteko inguruneen arteko koordinazioa.
c) Ikasleen parte-hartzea eta jarraipena.
d) Enpresekiko edo pareko erakundeekiko komunikazioa eta koordinazioa.
e) Familiekiko edo legezko ordezkariekiko informazioa eta komunikazioa, hala dagokionean.
3. Artikulu honetan xedatutako koordinazio- eta partaidetza-mekanismoek honako hauek bermatu beharko dituzte: ebidentziak behar bezala integratzen direla; esku hartzen duten pertsona, organo eta entitateak koordinatzen direla, eta modu koherentean aplikatzen direla objektibotasunaren, proportzionaltasunaren, antolamendu jasangarritasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak.
4. Irakaskuntza koordinatzeko, tutoretza emateko, ikasleen jarraipena egiteko eta enpresa edo pareko erakundearekin koordinatzeko prozedurak foru agindu honen II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritakoaren arabera garatu eta zehaztuko dira.
11. artikulua. Integritate akademikoa, ebidentzien benetakotasuna eta teknologia digitalen erabilera arduratsua.
1. Ebaluazio-prozesua printzipio hauen arabera garatu beharko da: osotasun akademikoa, zintzotasuna, erantzukizuna, ebidentzien benetakotasuna eta ebaluazio-jarduketen fidagarritasuna.
2. Ebaluazio prozesuan erabilitako ebidentziek, jarduerek, probek, ekoizpenek, jardunek edo jarduketek aukera eman beharko dute nahikoa oinarriz baloratzeko zer neurritan eskuratu dituen ikasleak ikaskuntza-emaitzak, zer neurritan garatu dituen lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak, eta nola aritu den benetan jardunean.
3. Ikasleek zintzotasunez eta arduraz parte hartu beharko dute ebaluazio-prozesuan, eta haien jarduketek ez dute eragotziko behar bezala baloratzea aurkeztutako ebidentzien egiazkotasuna, egiletza, fidagarritasuna edo baliozkotasuna.
4. Honako jarduera hauek hartuko dira integritate akademikoaren printzipioekin bateraezintzat, besteak beste:
a) Nortasuna ordeztea.
b) Ebidentziak edo ebaluazio-dokumentuak baimenik gabe faltsutzea edo manipulatzea.
c) Ebaluazio-jardueretan laguntzak, baliabideak edo laguntzak baimenik gabe erabiltzea, baldin eta egindako ebaluazioaren baliozkotasuna nabarmen aldatzen badute.
d) Ikasleek beretzat aurkeztea benetan egindako ikaskuntza edo lana behar bezala islatzen ez duten ekoizpenak, jardunak edo ebidentziak.
e) Ebaluazio-prozesuaren fidagarritasuna, benetakotasuna edo objektibotasuna larriki arriskuan jartzen duen beste edozein jarduera.
5. Tresna teknologikoen, sistema digitalen edo adimen artifizialeko sistemen erabilera ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuen parte izaten ahalko da, pedagogikoki eta formatiboki egokia denean eta modu gardenean erabiltzen denean, irakasleek edo ikastetxeak ezarritako baldintzei jarraituz.
6. Tresna teknologikoak edo adimen artifizialeko sistemak erabiltzeak ez du eragotzi behar ikaskuntza behar bezala baloratzea, ikaskuntza-emaitzak eskuratzea, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak garatzea, ez eta ebaluazio-prozesuan kontuan hartutako ebidentzien benetakotasuna ere.
7. Arrazoizko zantzuek pentsarazten badute ebidentzia jakin batzuek ez dutela aukerarik ematen ikasleen ikaskuntza edo benetako jarduna modu fidagarrian baloratzeko, irakasleek eta irakasle-taldeak honako hauek egiten ahalko dituzte:
a) Argibideak, egiaztapenak edo jarduketa osagarriak eskatzea.
b) Ebidentzia berriak edo jardun gehigarriak eskatzea.
c) Ukitutako ebidentzien ebaluazioa berrikustea.
d) Bidezkoak diren erabaki akademikoak hartzea, objektibotasunaren, proportzionaltasunaren eta oinarri egokiaren printzipioen arabera.
8. Artikulu honetan xedatutako jarduerak honako hauek bermatuta garatu beharko dira:
a) Ikasleentzako informazio egokia.
b) Hartutako neurrien proportzionaltasuna.
c) Ebaluazio-erabakien motibazio egokia.
d) Egindako jarduketen dokumentu-trazabilitatea.
e) Ikasleen eskubideak eta bizikidetzari eta datuen babesari buruzko araudia errespetatzea.
3. ATALA.–EBALUAZIO SISTEMAREN GOBERNANTZA ETA JASANGARRITASUNA
12. artikulua. Ebaluazio sistemaren trazabilitatea, dokumentazioa eta jasangarritasuna.
1. Ebaluazio sistema trazabilitate mekanismo nahikoetan, dokumentazioan eta informazio akademikoaren kontserbazioan oinarritu beharko da, horiek guztiek aukera emanen baitute, batetik, ikaskuntza-emaitzak eskuratzeari buruzko ebaluazio erabakiak behar bezala oinarritzeko eta, bestetik, ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bermatzeko.
Horretarako, honako hauek bermatu beharko dira:
a) Hartutako erabakien trazabilitatea nahikoa izatea.
b) Ebidentzia garrantzitsuak dokumentatzea, hartutako ebaluazio erabakiak oinarritzeko beharrezkoa denean.
c) Informazio akademiko esanguratsua gordetzea.
d) Ebaluazio erabakiek behar bezalako oinarria izatea.
2. Dokumentazio sistemak eta kudeaketa akademikoko sistemak irizpide hauekin bat garatu beharko dira:
a) Funtzionaltasun pedagogikoa.
b) Sinplifikazio administratiboa.
c) Antolamendu jasangarritasuna.
d) Elkarreragingarritasuna.
e) Segurtasun juridikoa.
f) Datu pertsonalen babesa.
g) Ingurumen jasangarritasuna eta baliabideen erabilera eraginkorra.
3. Dokumentu- eta trazabilitate-sistemek saihestu egin beharko dute:
a) Erregistroak bereizi gabe metatzea.
b) Ebidentziak gehiegi zatikatzea.
c) Neurriz kanpoko zama burokratikoak.
d) Pedagogia-, antolamendu- edo administrazio-erabilgarritasunik ez duten dokumentuak eskatzea.
4. Koordinazioari, trazabilitateari, dokumentazioari eta kudeaketa akademikoari buruzko irizpideak foru agindu honen II., V., VII., IX., X. eta XI. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
5. Prozedurak, dokumentu ereduak eta informazio sistemak ekarpen eta erregistro bakarraren printzipiora egokituko dira. Ezin izanen zaie interesdunei, irakasleei, ikastetxeei, prestakuntza-entitateei edo haien pareko enpresa edo erakundeei exijitu behin eta berriz aurkezteko, erreproduzitzeko edo erregistratzeko ikastetxearen edo Hezkuntza Departamentuaren esku dauden edo eskuragarri dauden informazio- eta elkarreragingarritasun-sistemen bidez lor daitezkeen datuak, dokumentuak edo informazioak, salbu eta horiek aurkeztea beharrezkoa bada intzidentzia bat konpontzeko, haien indarraldia egiaztatzeko edo interesdunen eskubideak bermatzeko.
Aldez aurretik baliozkotutako informazioa berriro erabili beharko da hura beharrezkoa duten ondorengo prozedura eta erregistroetan. Jarduketa bat ez da euskarri edo sistema batean baino gehiagotan dokumentatu behar, baldin eta haietako batek haren osotasuna, eskuragarritasuna, trazabilitatea eta kontserbazioa behar bezala bermatzen baditu. Hala ere, muga tekniko edo funtzionalak izanez gero beharrezkoak diren behin-behineko konponbideak baliatu ahal izanen dira.
6. Ebaluazio prozesuei lotutako dokumentuak kudeatzean, komunikazioak egitean eta koordinazio-, jarraipen- eta izapidetze-jarduketak gauzatzean lehenetsiko da bitarteko elektronikoak neurriz erabiltzea, informazioa modu partekatuan kontsultatzea, paperezko euskarriak eta inprimatzeak murriztea, eta alferrikako joan-etorri administratiboak saihestea. Hala izanen da baldin eta hori guztia bateragarria bada jarduketaren izaerarekin, irisgarritasun unibertsalarekin, inklusio digitalarekin, datu pertsonalak babestearekin, informazioaren segurtasunarekin eta interesdunen eskubideak eraginkortasunez baliatzearekin.
Printzipio hori aplikatzeak ez du eragotziko aurrez aurreko arreta, dokumentu inprimatuak edo euskarri alternatiboak erabiltzea, baldin eta beharrezkoak badira hezkuntza-, ebaluazio-, lege-, teknika- edo irisgarritasun-arrazoiengatik.
13. artikulua. Administrazio erantzukizun bakarraren printzipioa.
1. Foru agindu honetan xedatutako jarduketa, prozedura, erregistro edo erabaki administratibo bakoitzak pertsona bat edo organo bat izan beharko du haren exekuzioaren, koordinazioaren, baliozkotzearen edo zaintzaren arduradun nagusi, kasua zein den.
2. Jarduketa jakin batean beste organo, unitate edo profesional batzuek parte hartzen badute ere, dena delako jardueraren arduradun nagusia ez da aldatuko, eta ez du ekarriko administrazio erantzukizunik egotea, non eta aplikatzekoa den araudian ez den bestelakorik berariaz ezarri.
3. Administrazio koordinazioa eta eranskin honetan xedatutakoa modu uniformean aplikatzeko orduan, foru agindu honen 62.2 artikuluan ezarritako jarraibideak beteko dira.
4. Foru agindu honen babesean garatutako eranskinek, prozedurek, protokoloek, jarraibideek eta informazio sistemek printzipio hori bete beharko dute, eta haietan bermatuko da argi identifikatuta dagoela zein den administrazio jarduera bakoitzaren ardura duen pertsona edo organoa.
5. Printzipio hori aplikatu beharko da bat etorriz ebaluazio sistemaren administrazio eraginkortasunaren, koordinazioaren, trazabilitatearen, segurtasun juridikoaren eta antolamendu jasangarritasunaren printzipioekin.
14. artikulua. Ebaluazio prozesuko arduren banaketa.
1. Lanbide modulu, esparru, ikasgai, prestakuntza-bloke, proiektu intermodular edo gainerako elementu ebaluagarri bakoitzaren ardura duten irakasleei, prestatzaileei edo adituei dagokie ebidentziak lortu eta baloratzea, ebaluazioa garatzea, azken emaitza arrunta zehaztea eta, hala dagokionean, azken kalifikazio arrunta zehaztea, eta emaitza edo kalifikazioa positiboa denean ohiko bidetik gainditutzat jotzea.
2. Irakasle taldeak hartuko ditu, bakar-bakarrik, aplikatu beharreko araudiak eta foru agindu honek berariaz esleitzen dizkion talde-erabakiak, bereziki honako hauen gainekoak: ikaslea mailaz igotzea, eskaintzan jarraitzea, konpetentziak salbuespenez konpentsatzea, eskaintza osorik gainditzea eta, hala dagokionean, akreditazioa, ziurtagiria edo titulazioa emateko proposatzea.
3. Ikastetxeko zuzendariak edo haren parekoa den prestakuntza-entitate baimenduaren organo arduradunak bermatu beharko du prozesua behar bezala antolatzen dela, erabakiak formalizatu eta gauzatzen direla, dokumentazioa zaintzen dela eta esleitzen zaizkion prozedurak izapidetzen direla.
4. Enpresak edo pareko erakundeak eta tutoretzako arduradunek jarraipena eginen dute eta informazioa, ebidentziak eta balorazioak emanen dituzte, eskumen ofizialak beren gain hartu gabe (ebaluatzea, kalifikatzea, mailaz igotzea eta akreditazioak, ziurtagiriak eta titulazioak ematea).
5. Gaian eskumena duten administrazio organoei dagokie aplikatu beharreko araudiak esleitzen dizkien ebazpenak, baimenak, akreditazioak, ziurtagiriak eta tituluak ematea.
6. Ez da aldaketarik izanen kasu bakoitzean izendatutako erantzule nagusietan, ezta aurreko apartatuetan aipatutako pertsonak, organoek eta entitateek parte hartu, lankidetzan aritu edo koordinazioan jarduten badute ere.
II. KAPITULUA.–EBALUAZIOAREN EBIDENTZIAK, TRESNAK ETA GARAPEN TEKNIKOA
1. ATALA.–EBALUATZEKO TEKNIKAK ETA TRESNAK
15. artikulua. Ikaskuntza- eta jardun-ebidentziak.
1. Ebaluazioak oinarri izan behar ditu ebidentzia nahikoak, askotarikoak, garrantzitsuak, testuinguruan kokatuak eta trazagarriak. Izan ere, ebidentzia horiek aukera emanen dute aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak egoki eskuratu direla egiaztatzeko, eta oinarri sendoa izanen dira prestakuntza-eskaintzari lotutako lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapena baloratzeko orduan.
2. Hemen lortu ahal izanen dira ikaskuntza- eta jardun-ebidentziak:
a) Ikastetxean.
b) Enpresan edo pareko erakundean.
c) Ikasteko ingurune birtual edo simulatuetan.
d) Jarduera, proiektu edo erronka integratuetan.
e) Dagokion prestakuntza-eskaintzarekin koherenteak diren gainerako prestakuntza-, lanbide- edo esperientzia-testuinguruetan.
3. Ebidentziek honako hauek baloratzeko aukera eman beharko dute:
a) Ikaskuntzak testuinguruaren arabera zenbateraino aplikatu diren.
b) Ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak integratzea.
c) Prestakuntza-eskaintzari lotutako lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapena.
d) Autonomia eta erantzukizun profesionala.
e) Prestakuntza-prozesuaren aurrerapena eta eboluzioa.
4. Ebaluazioa ez da proba isolatuetan soilik oinarritu behar, proba horien bidez ezin denean behar bezala baloratu ikaskuntzaren alderdi konpetentziala, aplikatua eta integratua.
5. Ebidentziak lortzean, printzipio hauek bete beharko dira:
a) Proportzionaltasuna.
b) Irisgarritasuna.
c) Dibertsifikazioa.
d) Funtzionaltasun pedagogikoa.
e) Antolamendu- eta dokumentu-jasangarritasuna.
f) Ebaluazio oinarri egokiak.
6. Ikasteko hainbat ingurunetan lortutako ebidentziak ebaluazio prozesu bakar batean txertatu beharko dira modu koherente eta egokian. Prozesu horren helburua izanen da baloratzea bai ikaskuntza-emaitzak, bai lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapena ere, bat etorrita foru agindu honen II., III. eta IV. eranskinetan ezarritakoarekin.
16. artikulua. Ebaluazio-tresnak eta -bitartekoak.
1. Ebaluazio tresnek askotarikoak izan beharko dute, eskuragarriak eta ikaskuntza-emaitzekin koherenteak. Gainera, Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzak konpetentzialak eta aplikatuak direnez, horietarako egokiak izan beharko dute.
2. Proiektuek, besteak beste, honako hauek biltzen ahal dituzte:
a) Jarduera praktikoak.
b) Proiektuak eta erronkak.
c) Simulazioak eta lanbide ingurune simulatuak.
d) Behaketa sistematikoa.
e) Ahozko elkarrizketak eta defentsak.
f) Portfolioak eta ebidentzia-bildumak:
g) Ekoizpen tekniko edo profesionalak.
h) Jarduera integratzaileak.
i) Proba espezifikoak.
j) Lanbide Heziketaren izaera konpetentzialarekin bat datozen beste ebaluazio-tresna edo -bitarteko batzuk.
3. Erabilitako tresnek honako hauetarako aukera eman beharko dute:
a) Ikaskuntza-emaitzak lortu direla egiaztatzeko ebidentzia nahikoak eta garrantzitsuak lortzeko.
b) Testuinguruan kokatutako jardunak baloratzeko.
c) Ikasteko zenbait ingurunetan garatutako ikaskuntzak integratzeko.
d) Ikasleek modu aktiboan parte hartzea sustatzea.
e) Ebaluazio prozesuaren irisgarritasuna eta ekitatea bermatzeko.
4. Ebaluazio tresnak irizpide hauen arabera diseinatu eta aplikatu beharko dira:
a) Argitasuna eta gardentasuna.
b) Baliozkotasuna eta fidagarritasuna.
c) Proportzionaltasuna.
d) Irisgarritasun unibertsala.
e) Funtzionaltasun pedagogikoa.
f) Antolamendu- eta dokumentu-jasangarritasuna.
5. Irakasle taldeek ebaluazio tresnen erabilera koordinatu beharko dute, honetarako:
a) Alferrikako bikoiztasunak saihesteko.
b) Ebaluazio koherentzia bultzatzeko.
c) Ebaluazio prozesuaren gehiegizko zatiketa gutxitzeko.
d) Ikaskuntzaren eta lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapenaren balorazio integratua errazteko.
6. Ebaluazio tresnen diseinuari, erabilerari, koordinazioari eta trazabilitateari buruzko irizpideak foru agindu honen II., III., IV. eta V. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
17. artikulua. Ebaluazio prozedurak eta ebidentziak lortzea.
1. Ebaluazio prozedurek honako hauek bultzatuko dituzte: prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna, ikaskuntza-emaitzak modu integratuan baloratzea, garatutako ikaskuntzak integratzea, eta ikasleek lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak zenbateraino garatu dituzten modu globalean baloratzea.
2. Ebaluazio prozedurak garatzean, kontuan hartuko da:
a) Ebaluazioa jarraitua eta integratua izatea.
b) Prestakuntza-eskaintzen izaera konpetentziala.
c) Hainbat ingurunetan garatutako ikaskuntzaren koherentzia.
d) Prestakuntza- eta lanbide-ibilbideen jarraitutasuna.
e) Ikasleen ezaugarriak eta premiak.
3. Ebaluazio prozedurek honelakoak izan ditzakete:
a) Jarraipen- eta akonpainamendu-jarduerak.
b) Ikaskuntzan integratutako berreskuratze prozesuak.
c) Ebidentziak pixkanaka lortzea.
d) Jarduera integratzaileak edo intermodularrak.
e) Autoebaluazio- eta koebaluazio-prozedurak.
f) Egokitzeko, malgutzeko eta babesteko neurriak.
4. Ebaluazio prozedurek saihestu egin beharko dute:
a) Ebaluazioaren hiperzatikatzea.
b) Mikrokalifikazioak bereizi gabe metatzea.
c) Beharrezkoa ez den burokratizazioa.
d) Ebaluazioaren eta ikaskuntzaren arteko loturarik eza.
e) Neurriz kanpoko antolakuntza-zamak sortzea.
5. Emaitzak ebaluatzeko prozedurek lagunduko dute:
a) Ebidentzia esanguratsuak lortzea.
b) Irakasleen eta prestakuntza-inguruneen arteko koordinazioa.
c) Ikasleen parte-hartze aktiboa.
d) Ikaskuntzaren orientazioa eta etengabeko hobekuntza.
e) Ebaluazio erabakiek behar bezalako oinarria izatea.
6. Ebaluazio prozeduren antolamenduari, koordinazioari, egokitzapenari eta trazabilitateari buruzko irizpideak foru agindu honen II., V., VI., IX. eta X. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
2. ATALA.–ONARPEN PROZESUAREN ANTOLAMENDUA ETA GARAPENA
18. artikulua. Ebaluazio prozesuaren plangintza eta antolamendua.
1. Ebaluazio prozesuaren plangintza eta antolamendua honela garatu beharko dira:
a) Koordinatua.
b) Neurrikoa.
c) Modu pedagogikoki koherentean.
d) Bat etorrita ebaluazioaren izaera integratuarekin.
e) Bat etorrita prestakuntza-eskaintzen eta ikasteko inguruneen ezaugarriekin.
2. Ebaluazio prozesuaren plangintzak honako hauek bultzatuko ditu:
a) Integratzea ikaskuntza-emaitzak baloratzeko eta ikasleen lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien balorazio globala egiteko garrantzitsuak diren ebidentziak.
b) Prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren jarraitutasuna.
c) Koordinazio egokia irakasleen artean eta, hala dagokionean, prestakuntza-inguruneen artean.
d) Ebaluazio prozesuaren antolamendu- eta dokumentu-jasangarritasuna eta jasangarritasun funtzionala.
3. Ebaluazio-jarduerak eta -tresnak antolatzean, honako hauek saihestuko dira:
a) Ebaluazio prozesuaren hiperzatikatzea.
b) Ebidentziak, erregistroak edo dokumentu jarduketak neurriz kanpo metatzea.
c) Ebaluazio jarduerak beharrik gabe errepikatzea.
d) Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuaren garapen egokiarekin bateraezinak diren antolamendu- edo dokumentu-zamak sortzea.
e) Ikaskuntzaren balorazio global integratu eta konpetentzialarekin bateraezinak diren ebaluazio ereduak erabiltzea.
4. Ikastetxeek irakaskuntza eta antolamendua koordinatzeko neurriak hartu beharko dituzte, honako hauek ahalbidetzeko:
a) Ebaluazio jarduerak egoki banatzea denboran barrena.
b) Ebaluazio jarduerak integratzea, pedagogiaren eta antolamenduaren aldetik egokia denean.
c) Ebaluazio-prozedurei, -irizpideei eta -tresnei buruzko informazio egokia ematea ikasleei.
d) Ikasleen ebaluazio prozesuaren koherentzia globala.
5. Ebaluazio prozesuaren plangintza- eta antolamendu-irizpideak foru agindu honen II. eta V. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
19. artikulua. Ebaluazio-prozeduren, -tresnen eta -ebidentzien integrazioa eta koherentzia.
1. Ebaluazio-prozedurak, -tresnak eta -ebidentziak honako hauekin bat etorrita garatu beharko dira:
a) Ikaskuntza-emaitzak egiaztatzera, eta lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak garatzera bideratutako ebaluazioaren izaera jarraitua, integratua eta konpetentziala.
b) Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen izaera aplikatua eta testuinguruaren araberakoa.
c) Ikasteko zenbait ingurunetan garatutako ikaskuntzen integrazioa.
d) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
e) Inklusioaren, irisgarritasunaren, proportzionaltasunaren eta antolamendu jasangarritasunaren printzipioak.
2. Irakasle taldeek bultzatu beharko dute modu koordinatu eta integratuan erabiltzea ebaluazio-prozedurak, -tresnak eta -ebidentziak, halako moldez non aukera izanen baita:
a) Ikaskuntza-emaitzak eta ikasleen lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapena modu globalean baloratzeko.
b) Ebaluazio erabakiek behar bezalako oinarria izatea.
c) Prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren koherentzia zaintzeko.
d) Bikoiztasunak, zatikatzeak eta alferrikako antolamendu zamak murrizteko.
e) Ikaskuntza-emaitzak modu koherentean egiaztatzeko, ebidentzia nahiko, garrantzitsu eta integratuen bidez.
3. Ebaluazio-prozeduren, -tresnen eta -ebidentzien integrazioa foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoarekin bat etorrita garatuko eta zehaztuko da.
3. ATALA.–IKASLEEN PARTE-HARTZE AKTIBOA EBALUAZIO PROZESUAN
20. artikulua. Ikasleen parte-hartze aktiboa eta adingabeek jarraitzeko berme indartua.
1. Ebaluazioak bultzatuko du, neurrian eta bat etorrita Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen eta mailen ezaugarriekin, honako mekanismo hauek txertatzea:
a) Autoebaluazioa.
b) Koebaluazioa.
c) Norberaren ikaskuntzari buruzko hausnarketa eta autorregulazioa.
d) Ikasleen parte-hartze aktiboa beren prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren jarraipena egiten denean.
2. Ikasleek ebaluazio prozesuan aktiboki parte hartzeak honako helburu hauek izanen ditu:
a) Autonomia, ardura eta ikaskuntza autorregulatzeko gaitasuna sustatzea.
b) Hobeto ulertzea bai ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuak, bai ikaskuntza-emaitzak, bai eta nola garatzen diren dagokion prestakuntza-eskaintzari lotutako lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
c) Ikasleen inplikazio aktiboa bultzatzea beren prestakuntza- eta lanbide-ibilbidean.
d) Analisirako, hausnarketa kritikorako, etengabeko hobekuntzarako eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak garatzea.
3. Ikasleek ebaluazio prozesuan aktiboki parte hartzen dutenean honako hauek bermatuko dira:
a) Ebaluazio prozesuaren objektibotasuna, koherentzia eta oinarri egokiak.
b) Irakasleen eta irakasle taldearen arteko koordinazioa.
c) Garatutako jarduketen proportzionaltasuna eta antolamendu jasangarritasuna.
d) Ikasleen inklusioa, irisgarritasuna eta parte-hartze eraginkorra.
4. Ikasleek ebaluazio prozesuan aktiboki parte hartzeko irizpideak, mekanismoak eta orientazioak foru agindu honen II. eranskinean xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
5. Ikasleek ebaluazio prozesuan aktiboki parte hartuko dute modu pedagogiko, prestakuntzako eta orientatzailean. Horrek esan nahi du ez dituztela irakasleen edo irakasle taldearen berezko eskumenak izanen ebaluazioari, kalifikazioari, mailaz igotzeari eta ziurtagiriak edo titulazioak emateari dagokienez.
6. Ikasleak adingabeak direnean, informazio- eta partaidetza-mekanismoak haien adinera eta heldutasunera egokituko dira, haien interes gorenari erantzungo diote nagusiki, eta bermatuko dute adingabeek, eragiten dieten ebaluazio-erabakiei dagokienez, zuzenean eta intimitatea babesten duten baldintzetan aditu eta entzun ditzaten duten eskubidea, hori guztia deusetan galarazi gabe haien familien edo legezko ordezkarien esku-hartzea, eta adingabearen autonomia progresiboarekiko errespetua.
7. Adingabe baten gainean inpaktu berezia izanen duen ebaluazio erabaki bat hartu aurretik, zentroak ebaluazio- eta prestakuntza-jarraitutasunaren berme indartua aktibatu beharko du. Halako erabakitzat hartuko dira honako hauek zuzenean eragin ditzaketen azken erabakiak:
a) Mailaz ez igotzea edo maila errepikatzea.
b) Ezin izatea eskaintzan jarraitu, deialdiak agortu edo hartan jarraitzeko mugak gainditu direlako.
c) Enpresa edo pareko erakunde bateko prestakuntza etetea, baldin eta azken ebaluazioa nabarmen baldintzatzen edo eragozten badu.
d) Eskaintzatik titulaziorik gabe ateratzea edo prestakuntza-ibilbidea nabarmen etetea, foru agindu honetan araututako erabaki baten ondorioz.
8. Berme indartua tutorearen jarraipenean eta dagokion ebaluazio saioan txertatuko da, prozedura edo espediente autonomo bat ireki behar izan gabe, eta honako hauek jasota:
a) Adingabearen egoera akademikoari, har daitekeen erabakiari eta erabaki horrek izan ditzakeen ondorioei buruzko azalpen argia, aldez aurretikoa eta adingabearen adinerako eta heldutasunerako egokia.
b) Adingabeari zuzenean entzuteko aukera, garrantzitsutzat jotzen dituen inguruabarrak azaltzeko aukera izan dezan (egoki denean eta interes gatazkarik ez dagoenean, konfiantzazko pertsona batek lagun dezake).
c) Haren iritziak, lehentasunak eta espektatibak kontuan hartzea; ikaslearen adina eta heldutasuna zein den, halako garrantzia emanen zaie, eta ez dira lotesleak izanen.
d) Egiaztatzea aldez aurretik hartutako laguntza-, berreskuratze-, egokitze-, orientazio- eta akonpainamendu-neurriak eta ebidentzia nahikoak lortzeko eskainitako aukerak.
e) Baloratzea juridikoki eskuragarri dauden, egokiak eta proportzionatuak diren, eta exijitu daitezkeen ikaskuntza eta betekizunekin bateragarriak diren alternatiba akademikoak, antolamendukoak eta jarraitutasunekoak.
9. Gerta daiteke aurreko apartatuan xedatutako jarduketa egin ondotik inpaktu bereziko aurkako erabaki bati eustea. Horrelakoetan, ikastetxeak ebaluazio- eta prestakuntza-jarraitutasunerako banakako plan labur bat ezarriko du, zuzenean erabiltzeko modukoa. Plan horretan honako hauek zehaztuko dira, gutxienez ere:
a) Gainditutako eta gainditzeke dauden lanbide moduluak, esparruak, ikaskuntza-emaitzak edo prestakuntza-elementuak, bai eta, hala badagokio, lortu beharreko ebidentzia garrantzitsuak ere.
b) Berreskuratze jarduketak, ebaluatzeko hurrengo aukerak eta horiek zer epetan edo unetan egin litezkeen.
c) Ikastetxearen eta hezkuntza-administrazioaren eskumenen eta aukeren barruan dauden antolamendu-, tutoretza-, orientazio- edo akonpainamendu-neurriak.
d) Gainditutako ikaskuntzen akreditazioak, ziurtagiri akademiko partzialak, aitortzak edo ondorio metagarriak.
e) Eskaintza berean edo, hori ezinezkoa denean, beste prestakuntza-eskaintza edo -bide egoki batzuetan ibilbidean jarraitzeko dauden aukerak.
f) Lehen jarraipenaren arduraduna nor den, eta zer unetan berrikusiko den planaren aktibazioa.
10. Familiek edo legezko ordezkariek esku hartu ahal izanen dute akonpainamendu edo berme moduan, eta ez dute ordeztuko adingabearen zuzeneko parte-hartzea, salbu eta adingabeak parte hartu ezin badezake edo, parte hartuz gero, bere interes gorenaren aurka jokatuko balu. Desadostasun handia dagoenean adingabearen eta haren legezko ordezkarien iritzien artean, zentroak bi jarrerak haztatuko ditu, eta hartutako konponbideari buruzko ohar laburra jasoko du, intimitatea zainduta eta beharrezkoa ez den informazio pertsonala sartu gabe.
11. Azken erabakiak aukera eman beharko du egiaztatzeko, modu proportzionatuan, adingabeari informazioa eman zitzaiola eta entzun egin ziotela, hark adierazitakoa kontuan hartu zutela, eskura zeuden aukerak aztertu zirela eta, kasua bada, jarraitutasun plana ezarri zela. Ez da beharrezkoa izanen entzunaldia hitzez hitz transkribatzea, ez eta erabakia oinarritzeko ezinbestekoak ez diren datu konfidentzialak sartzea ere.
12. Artikulu honetan araututako bermeak ez du eskubiderik emanen automatikoki gainditzeko, mailaz igotzeko, eskaintzan jarraitzeko, errepikatzeko, matrikulatzeko edo deialdi gehigarriak emateko; ez du aukerarik emanen ikaskuntza- emaitzak, ebaluazio irizpideak, konpetentziak, gainditzeko baldintzak edo eskaintzaren ondorio akademikoak aldatzeko, eta ez ditu ordeztuko irakasleen eta irakasle taldearen ebaluazio konpetentziak. Aintzat hartutako alternatibek bateragarriak izan beharko dute oinarrizko araudiarekin, segurtasunarekin, pertsonen babesarekin, eskaintzaren bideragarritasunarekin eta gainerako ikasleen hezkuntza-arretarekin.
13. 6. apartatutik 12.era bitartekoak betetzea bermetzat hartuko da, eta berrikuspen- eta erreklamazio-prozeduretan egiaztatu ahal izanen da. Halakorik ez egiteak ez du ekarriko, berez, gainditzea, mailaz igotzea edo erabaki akademikoa aldeko bihurtzea, baina ez-egitea funtsezkoa izan denean eta ez denean zuzendu, bidea eman dezake entzunaldia, haztapena, motibazioa edo jarraitutasuna berrezartzeko, betiere horien ondoreak behin betiko berretsi aurretik.
III. KAPITULUA.–LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAKO ESKAINTZEN PROGRAMAZIOAK
21. artikulua. Programazioen izaera, helburua eta eginkizuna.
1. Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen programazioak dira irakaskuntza, ikaskuntza eta ebaluazio prozesuak planifikatzeko, garatzeko, koordinatzeko eta kontrolatzeko tresnak.
2. Programazioen helburua izanen da bermatzea prestakuntza-eskaintzak modu koherentean garatzen direla, curriculum elementuak behar bezala zehazten direla, eta eskaintza bakoitzari lotutako ikaskuntza-emaitzak eta lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak lortzen direla.
3. Era berean, programazioek lagundu eginen dute irakaskuntza- eta ebaluazio-jarduketak koordinatzen, ikasteko inguruneetan garatutako ikaskuntzak integratzen, ingurune horietan lortutako ebidentziak behar bezala integratzen, ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna lortzen eta prestakuntza-prozesuak etengabe hobetzen.
4. Programazioak prestakuntza-eskaintza bakoitzaren ardura duten irakasleek prestatu eta garatuko dituzte, edo, hala dagokionean, programazioak garatzean esku hartzen duten irakasle taldeek, modu koordinatuan, bat etorrita ikastetxeak ezarritako koordinazio mekanismoekin.
22. artikulua. Programazioaren eta ebaluazioaren arteko koherentzia.
1. Programazioek honako hauen arteko koherentzia bermatu beharko dute: ikaskuntza-emaitzak, prestakuntza-jarduerak, ikaskuntza-ebidentziak, ebaluazio-tresna eta -prozedurak, balorazio- eta kalifikazio-irizpideak eta foru agindu honetan xedatutako ebaluazio erabakiak; bai eta dagokion prestakuntza-eskaintzari lotutako lanbide konpetentziekin eta enplegagarritasunerako konpetentziekin ere.
2. Ebaluazioaren plangintza programazioen parte izanen da, eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen plangintzarekin batera garatuko da.
3. Programazioetan, aurreikusi beharko da zer mekanismo beharko diren ikasteko inguruneetatik datozen ebidentziak lortzeko, integratzeko eta baloratzeko, halako moldez non ikaskuntza-emaitzak eskuratu direla egiaztatzeko bidea emanen baitute, eta prestakuntza-eskaintzari lotutako lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapenaren balorazioa funtsatzeko, enpresa edo pareko erakundea barne hartuta, prestakuntza-prozesuan parte hartzen duenean.
4. Era berean, programazioek honako hauek bermatzeko beharrezkoak diren koordinazio prozedurak jaso beharko dituzte: ebaluazio jarduketen koherentzia eta integrazioa, ikasteko inguruneetan lortutako ebidentziak behar bezala integratzea, hartutako erabakiak behar bezala oinarritzea eta ebaluazio prozesuan erabilitako ebidentzien trazabilitate nahikoa.
23. artikulua. Programazioen egitura eta garapena.
1. Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen programazioak prestatzean, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen araudia beteko da, eta programazio horiek foru agindu honetan ezarritako printzipioak bete beharko dituzte, batez ere honako hauei buruzkoak: etengabeko ebaluazio integratu eta konpetentzialarena, irakasleen arteko koordinazioarena, trazabilitate nahikoarena, eta antolamenduaren eta dokumentuen jasangarritasunarena. Horrez gain, foru agindu honen XII. eranskinean zehazten diren gutxieneko egitura eta edukiak izan beharko ditu.
2. Programazioek halako egitura eta antolamendua izanen dute non bultzatuko baitute irakasleen arteko koordinazioa, ikaskuntzen integrazioa, ikasteko inguruneetatik datozen ebidentzien integrazio egokia, ebaluazio prozesuen koherentzia, ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna eta alferrikako bikoiztasunak eta antolamendu-zamak murriztea.
3. Lanbide Heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez garatu ahal izanen da zer egitura, tipologia, antolamendu eta eduki izanen duten Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen programazioek.
IV. KAPITULUA.–IKASKUNTZAREN EBALUAZIOA PRESTAKUNTZA- ETA LANBIDE-INGURUNEETAN
1. ATALA.–HAINBAT INGURUNETAKO EBIDENTZIAK ETA IKASKUNTZAK INTEGRATZEA
24. artikulua. Ebidentziak integratzea eta ikaskuntzaren jarraitutasuna prestakuntza-inguruneen artean.
1. Lanbide moduluen ebaluazioak modu koherentean integratu beharko ditu ikastetxean eta enpresan edo pareko erakundean lortutako ebidentziak, bat etorrita Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera integratu eta dualarekin.
2. Ikasteko inguruneetan lortutako ebidentziak lanbide moduluaren ebaluazio prozesu bakar baten parte izanen dira, eta baloratu behar dira batera, koherentziaz eta testuinguruan kokatuta.
3. Lanbide moduluak, nolanahi ere, bere batasunari eutsiko dio:
a) Curriculumarena.
b) Akademikoa.
c) Prestakuntzarena.
d) Ebaluazioarena.
4. Hainbat prestakuntza-ingurunek ebaluazio prozesuan parte hartzeak ez du ekarriko:
a) Ebaluazio prozesu independenteak egotea.
b) Ikasleen lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien eta ikaskuntza-emaitzen balorazio globala zatikatzea.
c) Irakasleei eta irakasle taldeari legez esleitutakoez bestelako kalifikazio eskumen autonomoak esleitzea.
5. Ebidentziak ikastetxearen eta enpresaren edo pareko erakundearen artean integratzean, honako hauek bermatu beharko dira:
a) Prestakuntza-jardueren eta ikaskuntza-emaitzen arteko koherentzia.
b) Aztertutako ebidentzien trazabilitate egokia.
c) Aztertutako ebidentzien integrazio egokia.
d) Ebaluazio erabakiek oinarri nahikoa izatea.
e) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
6. Baimenduriko uko egitea jaso beharko da dagokien ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, honako alderdi hauek zehaztuta: ukitutako eskaintza, ikasmaila eta enpresako prestakuntza-aldia edo -fasea; lotutako lanbide moduluak, esparruak, proiektu intermodularrak edo prestakuntza elementuak; kontserbatutako ebidentzia positiboak (behar badu); enpresako edo pareko erakundeko zer prestakuntza gelditzen den egiteke; balorazioa edo integrazioa; uko egiteak zer ondorio dituen deialdiak kontsumitzeari edo ez kontsumitzeari dagokionez eta noiz aurreikusten den egitea, posible bada.
7. Ebidentziak ikastetxearen eta enpresaren edo pareko erakundearen artean integratzeko irizpideak eta prozedurak foru agindu honen II., III., IV., V., VII., X. eta XI. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
25. artikulua. Prestakuntza-inguruneen arteko koordinazio pedagogikoa eta ebaluatzailea.
1. Prestakuntza-inguruneen arteko koordinazioa modu koherentean garatu beharko da Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera integratu eta dualarekin.
2. Honako helburu hauek izanen ditu ikastetxearen eta enpresaren edo pareko erakundearen arteko koordinazioak:
a) Esku hartzen duten pertsonen, organoen eta entitateen arteko komunikazioa egokia izatea.
b) Inguruneetan garatutako ikaskuntza-prozesuaren antolamendu- eta prestakuntza-koherentzia bultzatzea.
c) Ikasleen jarraipena egiteko garrantzitsua den informazioaren trukea erraztea.
d) Bikoiztasunak, zatikatzeak edo beharrezkoak ez diren jarduketak saihestea.
e) Garatutako jarduketen antolamendu- eta dokumentu-jasangarritasuna eta jasangarritasun funtzionala sustatzea.
3. Prestakuntza-inguruneen arteko koordinazio prozedurek honako hauek ahalbidetu beharko dituzte:
a) Komunikazio egokia, eta prestakuntza-prozesuaren eta ikaskuntza-emaitzak eskuratzearen jarraipen partekatua.
b) Ikasleen tutoretza- eta akonpainamendu-jarduketak koordinatzea.
c) Informazio garrantzitsua behar bezala transmititzea esku hartzen duten pertsonen, organoen eta entitateen artean.
d) Ikasleei informazio egokia ematea prestakuntza-prozesuaren garapenari buruz.
e) Egindako jarduerak behar bezala dokumentatzea, trazabilitate nahikoaren printzipioarekin bat.
2. ATALA.–PARTE HARTZEA ETA AKONPAINAMENDUA INGURUNE PROFESIONALETAN
26. artikulua. Ebaluazio prozesuan parte hartzea eta kolaboratzea.
1. Prestakuntza-prozesuan parte hartzen duten pertsonek, organoek eta entitateek ebaluazio prozesuan lagundu ahal izanen dute, ikaskuntza-emaitzak eta lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapena baloratzeko informazio, ebidentzia eta balorazio garrantzitsuak emanda.
2. Ebaluazio prozesuan, pertsonek, organoek eta entitateek honela parte hartu beharko dute:
a) Bat etorrita parte hartzen duen pertsona, organo edo entitate bakoitzari esleitutako eginkizunekin eta erantzukizunekin.
b) Ebaluazio prozesuaren ardura duten irakasleekin koordinatuta.
c) Prestakuntza-eskaintzen eta ikasteko inguruneen ezaugarrietara egokituta.
d) Garatutako jarduketen objektibotasuna, koherentzia eta oinarri egokiak bermatuta.
3. Ebaluazio prozesuan, pertsonek, organoek eta entitateek honela parte har dezakete:
a) Prestakuntza-prozesuaren garapenari eta ikasleek ikaskuntza-emaitzak eskuratzeari buruz informazio garrantzitsua emanda.
b) Ikasleek lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak garatzearekin eta ikaskuntza-emaitzak lortzearekin lotura duten ebidentziak identifikatu eta jakinarazita.
c) Garatutako prestakuntza-jardueretan ikasleek gauzatutako jardunari buruz testuinguruan kokatutako balorazioak emanda.
d) Ikasleei jarraipena egiteko eta akonpainatzeko jarduketetan lagunduta.
e) Ebaluazio prozesuarekin zerikusia duten informazio- edo kontsulta-jarduketetan parte hartuta, baldin egokia bada pedagogiaren eta antolamenduaren aldetik.
4. Irakasleek eta irakasle taldeak aztertu beharko dituzte parte hartzen duten pertsonen, organoen eta entitateen ekarpenak, ebidentziak eta balorazioak, bat etorrita foru agindu honetan ezarritako irizpideekin.
5. Artikulu honetan araututako parte-hartzeak ez du ekarriko:
a) Ebaluazio prozesu independenteak egotea.
b) Irakasleei eta irakasle taldeari legez esleitutakoez bestelako ebaluazio-, kalifikazio-eskumen edo erabaki akademikoak hartzeko eskumen autonomoak esleitzea.
c) Lanbide moduluaren ebaluazio-unitatea aldatzea.
6. Artikulu honetan xedatutako parte-hartze prozedurak modu proportzionatuan, funtzionalean eta ebaluazio prozesuaren antolamendu egokiarekin bateragarria den moduan garatu beharko dira.
7. Artikulu honetan xedatutako parte-hartze irizpideak eta prozedurak foru agindu honen II. eranskinean xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
27. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko ikaskuntzaren jarraipena eta laguntza.
1. Lanbide Heziketaren Sistemaren prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren parte integratua izanen da ikasleei jarraipena egitea eta haiek akonpainatzea enpresan edo pareko erakundean prestakuntza gauzatzen duten bitartean.
2. Jarraipen- eta akonpainamendu-jarduketak honako hauetara bideratu beharko dira:
a) Ikasteko inguruneetan garatutako prestakuntza-prozesuaren jarraitutasuna eta koherentzia bultzatzea.
b) Ikaskuntza eta lanbide jarduna integratu daitezen ahalbidetzea.
c) Ikasteko, parte hartzeko edo lanbide ingurunera egokitzeko zailtasunak goiz detektatzea.
d) Ikasleek ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak pausoz pauso eskura ditzaten bultzatzea.
e) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna sustatzea.
3. Ikasleen jarraipena eta akonpainamendua modu koordinatuan garatu beharko da honako hauen artean:
a) Irakasle arduradunak.
b) Ikastetxeko tutoretza.
c) Enpresako edo pareko erakundeko tutorea edo jarraipenaren arduraduna, hala badagokio.
d) Prestakuntza-prozesuan esku hartzen duten gainerako pertsona, organo eta entitateak.
4. Jarraipen- eta akonpainamendu-jarduketak honako hauek izanen dira, besteak beste:
a) Tutoretza-jarraipeneko jarduerak.
b) Koordinazio- eta jarraipen-bilerak.
c) Prestakuntza- eta lanbide-orientabideak.
d) Babes-neurriak eta laguntza-indibidualizatua.
e) Prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen jarraitutasuna sustatzeko jarduketak.
5. Artikulu honetan xedatutako jarduerak honako printzipio hauen arabera garatu beharko dira:
a) Koordinazioa.
b) Pertsonalizazioa.
c) Proportzionaltasuna.
d) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
e) Ikasteko inguruneen arteko integrazioa.
f) Antolamendu jasangarritasuna eta jasangarritasun funtzionala.
6. Ikastetxearen eta enpresaren edo pareko erakundearen arteko koordinazio-, akonpainamendu- eta jarraipen-prozedurak foru agindu honen V. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
3. ATALA.–PRESTAKUNTZA-PROZESUAREN INTZIDENTZIAK ETA BERMEAK LANBIDE INGURUNEETAN
28. artikulua. Enpresan edo pareko erakundean prestakuntza-prozesua garatzeari eragiten dioten intzidentziak.
1. Baldin eta enpresan edo pareko erakundean prestakuntza ematen den bitartean prestakuntza-plana behar bezala garatzea zailtzen edo eragozten duten inguruabarrak gertatzen badira, enpresak edo pareko erakundeak ikastetxeari jakinarazi beharko dio, behar bezala arrazoituta eta nahikoa dokumentatuta.
2. Gorabehera garrantzitsutzat joko dira, besteak beste, honako hauek:
a) Behin eta berriz huts egitea, justifikatu gabe.
b) Prestakuntza-planetik eratorritako betebeharrak ez betetzea, modu larrian edo behin eta berriz.
c) Aurreikusitako prestakuntza-jarduerak egiteari uko egitea behin eta berriz.
d) Prestakuntza-prozesua behar bezala garatzea eragozten duten jokabideak.
e) Prestakuntza-planean xedatutako lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak garatzea edo ikaskuntza-emaitzak eskuratzea aski eragozten duten gainerako inguruabarrak.
3. Enpresak edo pareko erakundeak intzidentzien berri emateak ez du ekarriko, berez:
a) Ikasleen lanaren ebaluazio negatibo automatikoa.
b) Prestakuntza-prozesua automatikoki etetea.
c) Ondorio ofizialak dituzten erabaki akademikoak automatikoki hartzea.
4. Jakinarazpena jaso ondotik, ikastetxeak modu koordinatuan aztertu beharko du egoera, honako hauek bermatuta:
a) Ikasleei entzutea.
b) Eskura dauden ebidentziak batera baloratzea.
c) Egindako jarduketak behar bezala dokumentatzea.
d) Irakasleen, tutorearen eta enpresaren edo pareko erakundearen arteko koordinazioa.
e) Erabaki proportzionatuak eta funtsatuak hartzea.
5. Behin betiko erabaki akademikoak hartu aurretik, ikastetxeak neurri batzuk ezarri ahal izanen ditu prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bultzatzeko, hala nola:
a) Jarraipen eta akonpainamendu intentsiboko jarduketak.
b) Hobetzeko konpromisoak.
c) Prestakuntza-planaren antolamendu egokitzapenak.
d) Beste enpresa edo pareko erakunde batean kokatzea.
e) Prestakuntza-jardueren birprogramazio partziala.
f) Proportzionatuak eta pedagogikoki egokiak diren gainerako neurriak.
6. Artikulu honetan xedatutako egoeren ondoriozko erabaki akademikoak honako printzipio hauekin bat etorrita hartu beharko dira:
a) Prestakuntza-jarraitutasuna.
b) Proportzionaltasuna.
c) Objektibotasuna.
d) Ebidentzien integrazioa.
e) Irakaskuntza-koordinazioa.
f) Trazabilitate nahikoa.
g) Segurtasun juridikoa.
7. Artikulu honetan xedatutako jarduketak nahikoa dokumentatu beharko dira, eta berrikusi eta erreklamatu ahal izanen dira bat etorrita aplikatu beharreko araudian eta foru agindu honen IX. eranskinean xedatutakoarekin.
29. artikulua. Ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen arteko ebaluazio integrazioa.
1. Lanbide moduluen ebaluazio integratuak bere baitan bilduko ditu, modu integratu eta koherentean bildu ere, ikastetxean eta enpresan edo pareko erakundean lortutako ebidentziak, balorazioak eta informazio garrantzitsuak, bat etorrita Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera integratu eta dualarekin.
2. Enpresak edo pareko erakundeak aurkeztutako balorazioak, informazioak eta ebidentziak lanbide moduluaren ebaluazio prozesuaren parte izanen dira, eta kontuan hartu beharko dira testuinguruan kokatuta eta eskuragarri dauden gainerako ebidentziekin koordinatuta.
3. Ikasteko inguruneen arteko ebaluazio integrazioa printzipio hauen arabera garatu beharko da:
a) Lanbide moduluaren batasun akademikoa eta curriculum- eta ebaluazio-batasuna.
b) Prestakuntza-jardueren, ikaskuntza-emaitzen, eta lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapenaren arteko koherentzia.
c) Ikasleen jarduna eta ikaskuntzaren testuinguruan profesionalki kokatzea.
d) Ebaluazio erabakien integrazioa, trazabilitate nahikoa eta oinarri egokia.
e) Prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuan parte hartzen duten pertsona, organo eta entitateen arteko koordinazioa.
4. Lanbide moduluaren amaierako kalifikazioa haren titular diren irakasleek emanen dute, enpresa edo pareko erakundearen balorazio, informazio eta ebidentziak integratuta dauden gainerako ebidentziekin, hargatik eragotzi gabe irakasle taldeari dagozkion talde-erabakiak.
Enpresa edo pareko erakundetik datorren balorazioa ezin izanen da moduaren azken kalifikazioaren ehuneko finko gisa edo ikaskuntza-emaitza baten balorazioaren barruko ehuneko finko gisa gehitu ingurumari horretatik etortze hutsagatik, eta ezin izanen da automatikoki zenbakizko kalifikazio bihurtu.
Ikaskuntza-emaitzentzat, ebaluazio irizpideentzat edo ebidentzientzat ezartzen diren ponderazioak curriculumean duten garrantzia kontuan hartuta ezarriko dira, ez zer ingurunetan lortu diren kontuan hartuta.
5. Ikasteko edozein ingurunetan lortutako ebidentzia positiboak gorde ahal izanen dira lanbide modulu beraren ondorengo ikastaro, deialdi edo prozesuetarako, baldin eta behar bezala egiaztatzen badituzte dagozkien ikaskuntzaren edo konpetentzien emaitzak, foru agindu honen 44. artikuluan eta III., IV., VII., X. eta XI. eranskinetan ezarritako baldintzetan.
6. Ikasteko inguruneetako batean ebidentzia jakin batzuk ez egoteak ez du nahitaez eragotziko lanbide moduluaren ebaluazio globala egitea, baldin eta ebaluazio erabakia funtsatzeko aukera ematen duten beste ebidentzia nahiko, garrantzitsu eta testuinguruan behar bezala kokatu batzuk badaude, deusetan galarazi gabe 44. artikuluaren 10. apartatutik 14.era bitartekoetan ezarritakoa.
V. KAPITULUA.–EBALUAZIO PROZESUAREN JARRAIPENA, TUTORETZA ETA TALDE ANTOLAMENDUA
1. ATALA.–IRAKASKUNTZA-ANTOLAMENDUA ETA EBALUAZIO ERANTZUKIDETASUNA
30. artikulua. Ebaluazio prozesuaren talde-antolamendua.
1. Irakasleen koordinazioa ebaluazio sistemaren funtsezko elementua da, eta bermatu beharko du Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen koherentzia pedagogikoa, antolamenduzkoa eta ebaluaziozkoa.
2. Irakasleen koordinazioak honako hauek sustatu beharko ditu:
a) Ikasteko hainbat ingurunetatik datozen ebidentziak integratzea.
b) Ikaskuntza-emaitzen, ebaluazio irizpideen eta prestakuntza-jarduketen arteko koherentzia.
c) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-aurrerabidea eta -jarraitutasuna.
d) Ebaluazio erabakiak modu koordinatuan hartzea.
e) Ikasleen aniztasunari eta premiei behar bezala erantzutea.
f) Ebaluazio sistemaren antolamendu- eta dokumentu-jasangarritasuna eta jasangarritasun funtzionala.
3. Irakasleen arteko koordinazioa printzipio hauekin bat egin beharko da:
a) Talde jarduketa.
b) Erantzukidetasuna.
c) Ebaluazio integrazioa.
d) Hartutako erabakien trazabilitate nahikoa eta dokumentatze egokia.
e) Funtzionaltasun pedagogikoa.
f) Segurtasun juridikoa.
4. Irakasleen arteko koordinazioaren, ebaluazio trazabilitatearen eta jarraipen akademikoaren arloko prozedurak eta egiturak foru agindu honen II., V., VII., X. eta XI. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
31. artikulua. Irakasle taldeak eta ebaluazio koordinazioa.
1. Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetan, gutxienez, honako hauek izanen dira:
a) Taldeko irakasle taldea.
b) Zikloko edo prestakuntza-eskaintzako irakasle taldea.
2. Taldeko irakasle taldearen barruan izanen dira talde edo prestakuntza-ibilbide bereko ikasleei eskolak ematen dizkieten irakasle guztiak, eta haren helburu nagusiak izanen dira:
a) Taldearen prestakuntza- eta ebaluazio-prozesua koordinatzea.
b) Ikasleen banakako eta taldeko jarraipena.
c) Foru agindu honekin bat etorriz hartu behar diren ebaluazioko talde-erabakiak hartzea.
d) Laguntza- eta errekuperazio-neurriak koordinatzea, baita prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasunekoak ere.
e) Ikasteko hainbat ingurune eta modulutatik datozen ebidentziak integratzea.
3. Zikloko edo prestakuntza-eskaintzako irakasle taldearen barruan izanen dira prestakuntza-eskaintza berari lotutako irakasle guztiak, eta helburu nagusi hauek izanen ditu:
a) Prestakuntza-planaren koherentzia orokorra bermatzea.
b) Pedagogia- eta ebaluazio-irizpideak koordinatzea.
c) Curriculum integrazioa eta lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien koherentzia sustatzea.
d) Ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen arteko harremana koordinatzea.
e) Prestakuntza-ibilbideen jarraitutasuna eta koherentzia sustatzea.
4. Ikastetxeek artikulu honetan xedatutako koordinazio egiturak egokitu ahal izanen dituzte honako hauen ezaugarri espezifikoetara:
a) Prestakuntza-modalitateak eta -eskaintzak.
b) Prestakuntza modularra edo malgua.
c) Helduei zuzendutako eskaintzak.
d) Eskaintza birtualak edo erdipresentzialak.
e) Aplikatzekoak diren arauetan ezarritako gainerako antolamendu egoerak.
5. Aurreko paragrafoan adierazitako antolamendu egokitzapenek, nolanahi ere, honako hauek bermatu beharko dituzte:
a) Ebaluazio prozesuaren koordinazio eraginkorra.
b) Hartutako erabakiak behar bezala funtsatzea, trazabilitate nahikoa izatea eta dokumentatzea.
c) Sistemak koherentzia pedagogikoa eta ebaluatiboa izatea.
2. ATALA.–TUTORETZA, AKONPAINAMENDUA ETA INGURUNEEN ARTEKO KOORDINAZIOA
32. artikulua. Prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren tutoretza eta akonpainamendua.
1. Tutoretza funtsezko elementua da ikasleak akonpainatzeko, orientatzeko eta haiei jarraipena egiteko Lanbide Heziketaren Sistemaren barruan.
2. Tutore lanak honako hauek sustatu behar ditu:
a) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
b) Orientazio akademikoari eta profesionalari.
c) Ikasleak ikasteko inguruneetan integratzea.
d) Prestakuntza-prozesuan parte hartzen duten pertsona, organo eta entitateen arteko koordinazioa.
e) Ikasteko zailtasunak, ikasketak uztea eta prestakuntza-deskonexioa prebenitzea.
3. Tutoretza honako hauen artean koordinatuta garatu beharko da:
a) Irakasleak.
b) Taldearen tutorea.
c) Enpresaren edo pareko erakundearen tutorea, kasua bada.
d) Dagozkion orientazio- eta laguntza-zerbitzuak.
e) Familiak edo legezko ordezkariak, beharrezkoa denean.
4. Tutoretza-lana printzipio hauekin bat garatu beharko da:
a) Pertsonalizazioa.
b) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna eta -aurrerabidea.
c) Inklusioa.
d) Koordinazioa.
e) Proportzionaltasuna.
f) Erantzukidetasuna.
5. Tutoretza- eta akonpainamendu-prozedurak eta hezkuntza-jarraipenaren arlokoak foru agindu honen V. eranskinean xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
33. artikulua. Ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen arteko koordinazio operatiboa eta jarraipena.
1. Ikastetxeek mekanismo operatibo egokiak bermatu beharko dituzte prestakuntza-prozesuan parte hartzen duten enpresa edo haien pareko organismoekin koordinatzeko, jarraipena egiteko eta informazioa trukatzeko.
2. Enpresa edo pareko erakunde batekiko koordinazio operatiboak honako hauek erraztu beharko ditu:
a) Prestakuntza-planaren garapen eta jarraipen egokia.
b) Esku hartzen duten pertsonen, organoen eta entitateen arteko komunikazio funtzionala.
c) Ikasleen prestakuntza- eta ebaluazio-jarraipena egiteko garrantzitsua den informazioa transmititzea.
d) Intzidentzia garrantzitsuak goiz detektatzea eta jakinaraztea.
e) Egindako jarduketak behar bezala dokumentatzea eta trazabilitate nahikoa izatea.
3. Koordinazio operatiboko prozedurek honako hauek bermatu beharko dituzte:
a) Esku hartzen duten pertsonen, organoen eta entitateen eginkizunak eta erantzukizunak zein diren argi identifikatzea.
b) Komunikazio- eta jarraipen-kanal egokiak egotea.
c) Informazio garrantzitsua behar bezala transmititzea eta hartzea.
d) Egindako jarduketak aski dokumentatzea eta modu proportzionatuan.
e) Datu pertsonalen babesa eta partekatutako informazioaren konfidentzialtasuna.
4. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari dagokionez, jarraipena, balorazioa eta informazioa integratzeko funtzioa honela banatuko dira:
a) Enpresa edo pareko erakunde ko tutoretza dualak eginen du prestakuntza-jardueraren jarraipena, egonaldian garatutako ikaskuntza-emaitzei dagokien informazioa eta balorazioa emanen ditu, eta ikastetxeko tutoretzari helaraziko dio.
b) Ikastetxeko tutoretza dualak koordinatuko du enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza, hartatik eratorritako balorazio, informazio eta ebidentziak jaso eta kanalizatuko ditu, eta bermatuko du ukitutako lanbide moduluen ardura duten irakasleei helaraztea.
c) Lanbide modulu bakoitzaren ardura duten irakasleek integratuko dituzte enpresa edo pareko erakundetik eratorritako balorazio, informazio eta ebidentziak gainerako ebidentziekin, ebaluazioa egin eta lanbide moduluaren kalifikazioa zehazteko.
d) Irakasle taldeak kontuan hartuko ditu balorazio, informazio eta ebidentzia horiek foru agindu honen arabera dagozkion talde-erabakietan.
Ikasturtea hasteko jarraibideak onesten dituen ebazpenak garatzen eta zehazten ahalko du apartatu honetan xedatutakoa, eta ezartzen ahalko ditu, halaber, hura aplikatzeko beharrezko diren prozedurak, tresnak, dokumentazioa, koordinazio mekanismoak, informazioa helarazteko mekanismoak, jarraipenerako uneak eta gainerako alderdiak, foru agindu honetan xedatuarekin bat etorriz.
5. Ikasleak enpresa edo pareko erakunde batean prestakuntza egitera sartu aurretik, irakasle taldeak balorazio koordinatua egin beharko du, honako hauek aztertuta: ikasleen prestakuntza-prozesuaren bilakaera, eskura dituen ebidentziak eta prestakuntza-plana behar bezala garatzeko beharrezkoak diren baldintzak. Horren helburua da, batetik, ikasleak enpresan prestakuntza egiteari buruzko erabakiak hartzea eta, bestetik, prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna eta koherentzia bermatzea.
6. Enpresak edo pareko erakunde batek emandako balorazioak eta informazioak jarraipen-, koordinazio- eta ebaluazio-mekanismoetan sartu beharko dira, bat etorriz foru agindu honetan xedatutakoarekin.
7. Bada aukera, ikastetxearen eta enpresaren edo pareko erakundearen arteko koordinazio mekanismoetan, balorazio- eta jarraipen-jarduketa espezifikoak jasotzeko ikasleek enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan jarraitzeari, birkokatzeari edo egokitzeari buruz, baldin eta hori egitea beharrezkoa baldin bada prestakuntza-prozesua behar bezala garatzen dela, ikaskuntza-emaitzak eskuratzen direla eta prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bermatzeko.
8. Ebaluazio prozesuaren esparruan enpresa edo pareko erakunde batek egiten dituen jarduketak foru agindu honetan adierazitako eskumen eta mugen arabera interpretatu beharko dira.
9. Enpresarekin edo pareko erakundearekin egiten diren koordinazio prozedurak foru agindu honen III., IV., V., VII., IX., X. eta XI. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
3. ATALA.–TALDEKO DELIBERAZIO ETA EBALUAZIO SAIOAK
34. artikulua. Taldeko ebaluazio eta deliberazio saioak.
1. Ebaluazio saioak koordinaziorako guneak dira, bai eta gaiak aztertzeko, deliberazioetarako, jarraipena egiteko eta, era berean, ikasleen prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren inguruko erabakiak taldean hartzeko ere.
2. Ebaluazio saioetan honako hauek sustatuko dira:
a) Ikaskuntza-emaitzak eta ikasleen konpetentzia profesionalen eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapena modu integratuan baloratzea.
b) Irakasleen eta esku hartzen duten gainerako pertsona, organo eta entitateen arteko koordinazioa.
c) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-aurrerabidea eta -jarraitutasuna.
d) Erabaki akademiko proportzionatuak eta funtsatuak hartzea.
e) Ikasteko zailtasunak edo arrisku egoerak goiz hautematea.
3. Ebaluazio saioak honelakoak izan daitezke:
a) Hasierakoa.
b) Partziala.
c) Bukaerakoa.
d) Espezifikoak ere izan daitezke, beharrezkoak direnean ikasleen jarraipena egiteko, laguntza-neurriak hartzeko, prestakuntza-inguruneen artean koordinatzeko, ikasleak enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan sartzeko edo jarraitzeko, edo prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen garapenarekin lotutako erabakiak hartzeko.
4. Hasierako ebaluazio saioa orientazio- eta antolamendu saioa izanen da, eta prestakuntza-aldi bakoitzaren hasieran eginen da. Haren helburua izanen da ikasleen abiapuntuko egoera aztertzea eta zehaztea, kasua bada, zer neurri behar diren ikaskuntza eta prestakuntza-aurrerapena bultzatzeko: laguntza-neurriak, orientaziokoak, irisgarritasunekoak, malgutasunekoak, egokitzapen metodologikoaren arlokoak, akonpainamendukoak edo jarraipen neurriak.
Hasierako ebaluazio saioak ez du kalifikazio akademikorik sortuko.
Beharrezkoa da saio hori egin aurretik edo egitean ikasleek foru agindu honetan xedatutako ebaluazio sistemari buruzko oinarrizko informazioa jasotzea.
Ondorioak eta hartutako neurriak foru agindu honetan eta V. eranskinean xedatutakoarekin bat dokumentatuko dira.
5. Ebaluazio saioetan hartutako erabakiek:
a) Nahikoa oinarri izan behar dute.
b) Trazabilitate nahikoaren printzipioarekin bat dokumentatuta egon.
c) Dagozkien kudeaketa akademikoko sistemetan integratuta.
6. Irakasle taldeak hartu beharko ditu azken ebaluazioari, mailaz igotzeari, jarraitzeari eta akreditazioak, ziurtagiriak eta titulazioak emateari buruzko erabakiak, bai eta kalifikazioei buruz foru agindu honen arabera taldean hartu behar diren erabakiak ere. Erabaki horiek hartzeko, honako hauek izanen ditu oinarri: irakasle arduradunek zehaztutako kalifikazio arruntak, gainerako erabaki akademikoei buruzko proposamenak, eta eskuragarri dauden ebidentzien balorazio integratua; hori guztia bat etorrita foru agindu honetan eta V. eranskinean ezarritako printzipioekin.
7. Ebaluazio saioen antolamendu-, dokumentazio- eta funtzionamendu-prozedurak foru agindu honen II., V., VII., IX., X. eta XI. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
VI. KAPITULUA.–EBALUAZIO- ETA IKASKUNTZA-PROZESUAREN MALGUTASUNA, PERTSONALIZAZIOA ETA INKLUSIOA
1. ATALA.–EBALUAZIO SISTEMAREN INKLUSIO- ETA IRISGARRITASUN-PRINTZIPIOAK
35. artikulua. Inklusioaren, ekitatearen, irisgarritasun unibertsalaren eta pertsonalizazioaren printzipioak.
1. Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetako ikaskuntza ebaluatzean, printzipio hauek beteko dira:
a) Hezkuntza-inklusioa.
b) Ekitatea.
c) Aukera-berdintasuna.
d) Irisgarritasun unibertsala.
e) Ikaskuntzarako diseinu unibertsala.
f) Irakaskuntza- eta ebaluazio-prozesuak pertsonalizatzea.
g) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
h) Diskriminaziorik eza.
i) Emakumeen eta gizonen berdintasuna.
2. Ikastetxeek bermatu beharko dute ebaluazio prozesuek aukera emanen dutela ikasleen ikaskuntza eta konpetentzia-garapena behar bezala baloratzeko, honako hauek kontuan hartuta:
a) Ikasleen ezaugarri pertsonalak eta prestakuntza-arlokoak.
b) Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak.
c) Inguruabar pertsonalak, sozialak edo lanbidekoak.
d) Prestakuntza-modalitate eta -eskaintzen ezaugarriak.
e) Ikasteko inguruneak.
3. Ebaluazio prozesuak pertsonalizatzean, honako hauek lehenetsiko dira:
a) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-aurrerabidea eta -jarraitutasuna sustatzea.
b) Prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuen irisgarritasuna bermatzea.
c) Prestakuntza- eta lanbide-ibilbideen jarraitutasuna eta malgutasuna bultzatzea.
d) Ikasleek modu aktiboan parte hartzea sustatzea.
e) Ikasteko eta ebaluatzeko alferrikakoak diren oztopoak saihestea.
4. Inklusio-, irisgarritasun- eta pertsonalizazio-neurriak garatzeko, honako hauek bermatu beharko dira:
a) Ebaluazioaren baliozkotasuna eta fidagarritasuna.
b) Koherentzia, prestakuntza-eskaintzan adierazitako lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapenarekiko eta ikaskuntza-emaitzekiko.
c) Hartutako neurrien proportzionaltasuna.
d) Hartutako neurrien trazabilitate nahikoa eta dokumentazio egokia.
e) Esku hartzen duten pertsonen, organoen eta entitateen arteko koordinazioa.
5. Inklusioari, irisgarritasunari eta pertsonalizazioari buruzko neurriak eta printzipioak foru agindu honen II., V., VI. eta X. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
36. artikulua. Ebaluazio prozesuetan sartzeko eta parte hartzeko egokitzapenak.
1. Laguntza- edo egokitzapen-neurriak behar dituzten ikasleek eta parte-hartzaileek eskubidea izanen dute ebaluazio-prozedurak, -tresnak, -jarduerak eta -inguruneak irisgarriak eta beren beharretara egokituak izateko, aukera izan dezaten bai berdintasun baldintzetan parte hartzeko, bai benetan lortutako ikaskuntzak frogatzeko.
2. Zenbait modutan egokitu daitezke sarbidea eta parte-hartzea, adibidez:
a) Gauzatze denbora zabaldu, banatu edo malgutzea.
b) Ebaluazio-jarduerak edo -jarduketak sekuentziatzea.
c) Informazioa, jarraibideak eta erantzunak aurkezteko formatuak.
d) Komunikazio kanalak eta ebidentziak aurkeztea.
e) Sistema alternatiboen edo komunikazioa areagotzekoen erabilerari.
f) Ebaluazio ingurunearen espazioak, baldintza materialak eta ezaugarriak.
g) Behar diren laguntza pertsonal, tekniko edo teknologikoak.
h) Etenaldiak, atsedenaldiak edo jardun sekuentziak antolatzea.
i) Funtzionalki baliokideak diren tresnak erabiltzea, ikaskuntza-emaitza eta konpetentzia berberak frogatu ahal izateko.
j) Akreditatu beharreko ikaskuntzen izaerarekin loturarik ez duten eta oztopo izan daitezkeen gainerako gauzatze baldintzak.
3. Egokitzapenek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Benetan akreditatutako edo nahikoa egiaztatutako beharrei erantzutea.
b) Indibidualizatuak izatea, kasua denean.
c) Beharrezkoak, proportzionatuak, funtzionalak eta bideragarriak izatea.
d) Frogatu beharreko ikaskuntza-emaitzekin, konpetentziekin eta jardunekin bateragarriak izatea.
e) Lortutako ebidentzien baliozkotasuna, fidagarritasuna, egiazkotasuna eta nahikotasuna zaintzea.
f) Gauzatze baldintzek ebaluazio erreferenteekin zerikusirik ez duten oztopoak edo eskakizunak sar ditzaten saihestea.
4. Neurri jakin bat eskatze edo proposatze hutsak ez du ekarriko, berez, neurri hori ezartzea. Ikastetxeari dagokio egokitzapenak baloratzea eta ezartzea.
Ikastetxean, irakasle arduradunek, irakasle taldeak, tutoreak, hezkuntza-orientatzaileak, lanbide orientazioko zerbitzuak eta zuzendaritza-taldeak baloratu eta ezarriko ditu neurri horiek, kontuan izanik zein den kasuan kasuko neurriaren izaera eta irismena, eta eginkizunen banaketa.
Balorazio horretan, kontuan hartuko da ikasleen iritzia eta, hala dagokionean, haien familiena edo legezko ordezkariena.
5. Gerta daiteke neurri batek baino gehiagok aukera ematea lortu nahi den irisgarritasun edo parte-hartze helburua aski betetzeko. Horrelakoetan, betiere aukera-berdintasun eraginkorra eta ebaluazioaren baliozkotasuna zainduta, pedagogikoki egokiena, proportzionatuena eta antolamenduaren aldetik jasangarriagoa dena hartu ahal izanen da. Eskatutako neurri zehatza ez ezartzeko nahikoa arrazoi eman beharko da, eta beste aukera eraginkor bat eman beharko da, hala dagokionean.
6. Egokitzapenek ebidentzia lortzeko modua, kanala, denbora, ingurunea edo baldintzak alda ditzakete, baina ez ebaluazioaren xedea.
7. Ondorioz, egokitzapenek ezin izanen dute:
a) Ezabatu, murriztu, ordeztu edo aldatu dagokion eskaintzan edo prozeduran eska daitezkeen ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, lanbide konpetentziak, enplegagarritasunerako konpetentziak edo gainerako erreferenteak.
b) Ebaluatutako konpetentziari datxezkion ikaskuntzak, jardunak edo baldintza profesionalak frogatzetik salbuetsi.
c) Gainditzeko baldintzak murriztu.
d) Aplikatzen diren eskaintzari edo prozedurari dagozkionez bestelako ondorio akademikoak egotzi.
e) Ebaluazio erabakiaren baliozkotasuna arriskuan jarri.
8. Egokitzapenak ebaluazio-modalitate eta -prozedura guztietan aplikatu ahal izanen dira, baita modalitate erdipresentzialeko eta birtualeko aurrez aurreko probetan, proba libreetan eta beste ingurune batzuetan garatutako ebaluazio jarduketetan ere, baldin eta bateragarriak badira haien izaerarekin.
9. Modu koordinatuan zehaztuko eta aplikatuko dituzte egokitzapenak irakasle arduradunek, irakasle taldeak edo ebaluazio organoak, tutoreak, hezkuntza-orientatzaileak, lanbide orientazioko zerbitzuak eta zuzendaritza-taldeak, zeini dagokion, kontuan izanik zein den kasuan kasuko neurriaren izaera, irismena eta intzidentzia, eta eginkizunen banaketa.
10. Ikastetxeak hartuko ditu, bere eskumen esparruaren barruan, eskuragarri izan ohi dituen baliabideekin ezar ditzakeen neurri beharrezko, egoki, eraginkor eta proportzionatuak.
11. Baldin beharrezkoa den neurriak zentroaren antolamendu- edo jarduketa-ahalmen arrunta gainditzen badu edo balorazio tekniko espezializatua, administrazio baimena edo baliabide pertsonal, material, teknologiko, ekonomiko edo azpiegitura-baliabide gehigarriak behar baditu, ikastetxeko zuzendaritzak edo organo arduradunak Hezkuntza Departamentuari jakinaraziko dio premia hori, bat etorrita ezartzen den prozedurarekin.
12. Honako jarduketa hauek sar daitezke Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzearen barruan, bat etorrita bere organo, zerbitzu eta unitateei esleitutako eskumenekin: aholkularitza, balorazio teknikoa, gainbegiratzea, baimentzea, koordinatzea eta, hala dagokionean, baliabideak hornitzea edo finantzatzea.
Esku-hartze hori bat etorriko da ikastetxearen titulartasunarekin, ukitutako irakaskuntzaren edo eskaintzaren araubide juridikoarekin eta finantzaketa-araubidearekin eta aplikatu beharreko araudi espezifikoarekin.
13. Lanbide Heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez, eta ukitutako organo, zerbitzu eta unitateekin koordinatu ondotik, honako hauek arautuko dira:
a) Beharrak identifikatzeko eta jakinarazteko prozedura.
b) Beharrezko den dokumentazioa eta hura baloratzeko irizpideak.
c) Aholkularitza-, koordinazio-, gainbegiratze- eta baimentze-zirkuituak.
d) Har daitezkeen behin-behineko neurriak.
e) Jarduketen jarraipena eta berrikuspena.
f) Ikastetxearen titulartasunetik eta irakaskuntza edo eskaintza finantzatzeko araubidetik eratorritako espezialitateak.
Apartatu honetan xedatutako garapena gauzatuko da Hezkuntza Departamentuko organoen arteko eskumen banaketa aldatu gabe, eta aldez aurretik zehaztu gabe nola esleituko diren beste organo edo unitate batzuek erabaki beharreko baliabideak.
14. Baliabide gehiago behar izateak ez du sortuko, berez, zuzkidura profesional, azpiegitura, ekipamendu, antolamendu, finantzaketa edo baliabide tekniko zehatz bat izateko eskubide automatikoa.
Eskaera edo proposamena baloratu egin beharko da, eta, kasua denean, organo eskudunek ebatzi beharko dute, bat etorrita aplikatu beharreko araudiarekin, irakaskuntzaren edo eskaintzaren araubide juridikoarekin eta finantzaketa-araubidearekin, eta dagozkion aurrekontu-, langile- eta azpiegitura-prozedurekin edo baliabideak hornitzeko prozedurekin.
Eskatutako esku-hartzea izapidetzen den bitartean, ikastetxeak arrazoizko, posible eta egoki diren behin-behineko neurriak hartuko ditu, bere eskumenen barruan eta eskuragarri izan ohi diren bitartekoak baliatuta.
15. Ikasleei eta, hala dagokionean, haien familiei edo legezko ordezkariei entzungo zaie, eta informazio nahikoa emanen zaie hartutako neurriari, haren irismenari, aplikazioari eta, kasua denean, eskatutako neurri zehatza ez hartzeko arrazoiei buruz.
16. Neurriak zer egoera dela-eta aplikatzen diren, hari erantzuteko beharrezkoak diren irismena eta iraupena izanen dituzte. Berrikusi, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izanen dira baldin beharrizanak, inguruabarrak, neurriaren eraginkortasuna edo aplikazio baldintzak aldatzen badira.
17. Hartutako neurriak behar bezala eta neurrian dokumentatu beharko dira, honako hauek identifikatuta:
a) Zer premiari erantzuten dioten, beharrezkoa ez den informazio pertsonalik edo konfidentzialik gehitu gabe.
b) Ukitutako baldintzak, tresnak edo jarduketak.
c) Adostutako egokitzapena.
d) Aplikatzeaz arduratuko diren pertsonak edo organoak.
e) Indarraldia edo aplikazio eremua, halakorik dagoenean.
f) Bidezkoak diren jarraipen- eta berrikuspen-jarduketak.
18. Sartzeko eta parte hartzeko egokitzapenak foru agindu honen 171. artikuluan xedatutakoarekin bat aplikatuko dira, eta II., V., VI., IX. eta X. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko.
37. artikulua. Irisgarritasun unibertsala eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala ebaluazio prozesuetan.
1. Ebaluazio prozesuak inklusio, irisgarritasun unibertsal, aukera-berdintasun eta pertsonalizazio printzipioen arabera diseinatu eta garatuko dira, eta bultzatuko dute ikasle guztien parte-hartze eraginkorra eta behar bezala baloratu daitezela bai ikaskuntza-emaitzak bai lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapena.
2. Ikastetxeek ezaugarri hauek betetzen dituzten ebaluazio ereduak sustatuko dituzte:
a) Ebidentzia askotarikoak, garrantzitsuak eta testuinguruan kokatuak lortzeko aukera ematen dutenak.
b) Ikasteko eta ebaluatzeko alferrikakoak diren oztopoak saihesten dituztenak.
c) Ikasleek modu aktiboan parte hartzea sustatu.
d) Ikasleen ezaugarri, premia eta egoeren aniztasunari malgutasunez erantzuteko aukera ematen dutenak.
e) Pedagogiaren, antolamenduren eta dokumentuen ikuspuntutik jasangarriak direnak.
3. Irisgarritasun unibertsalaren printzipioak behar bezala integratu beharko dira honako hauetan:
a) Prestakuntza eskaintzaren programazioa.
b) Ebaluatzeko prozedurak.
c) Ebaluazio-tresnak eta -jarduerak.
d) Ikaskuntza-inguruneen antolaketa.
e) Tutoretza eta hezkuntza-akonpainamendua.
4. Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala erreferentzia-ikuspegi bat da, eta irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuen plangintza eta garapena orientatu ahal izanen ditu, bai eta informazioa eskuratzeko, parte hartzeko, elkarri eragiteko, adierazteko eta ikaskuntza frogatzeko modu ugari bultzatu ere.
5. Hezkuntza Departamentuak orientabide, erreferentzia-eredu eta laguntza-baliabide batzuk ezarri ahal izanen ditu, irisgarritasun unibertsala bultzatzeko eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala ebaluazio prozesuetan modu neurrian aplikatu dadin sustatzeko.
2. ATALA.–PRESTAKUNTZA-IBILBIDEEN MALGUTASUNA ETA JARRAITUTASUNA
38. artikulua. Ibilbideen malgutasuna eta prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
1. Ebaluazioak eredu malguak eta metagarriak bultzatu beharko ditu, Lanbide Heziketaren Sistemaren barruan aurrera egin eta jarraitutasuna izateko bai prestakuntzan bai lanbidean.
2. Ikastetxeek antolamendu- eta pedagogia-neurriak garatu ahal izanen dituzte, honako hauek bultzatzeko:
a) Prestakuntza-ibilbide pertsonalizatuak, ikasleen ezaugarrien, inguruabarren eta premien arabera, betiere dagokion eskaintzaren antolamendu- eta prestakuntza-aukeren barruan.
b) Aurrera egiteko erritmo bereiziak.
c) Prestakuntzaren eta lan jardueraren edo jarduera pertsonalaren arteko bateragarritasuna.
d) Aldez aurretik eskuratutako edo partzialki gainditutako ikaskuntzak gordetzea eta haiei jarraipena ematea.
e) Prestakuntza-prozesuetan berriro hastea.
f) Prestakuntza-modalitateen eta -eskaintzen arteko mugikortasuna.
3. Malgutze neurriak printzipio hauekin bat garatu beharko dira:
a) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
b) Inklusioa.
c) Proportzionaltasuna.
d) Antolamendu jasangarritasuna.
e) Koherentzia pedagogikoa eta ebaluatiboa.
f) Dokumentu- eta administrazio-jasangarritasuna.
4. Malgutasun prozesuek eta prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasunaren arlokoek honako hauek bermatu beharko dituzte:
a) Hartutako neurriak behar bezala dokumentaturik egotea eta trazabilitate nahikoa izatea.
b) Gainditutako ikaskuntzak eta akreditazioak koherentziaz gordetzea, bat etorrita Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera metagarri eta progresiboarekin.
c) Irakasle taldeen eta tutoretza-egituren arteko koordinazioa.
d) Ikasleentzako informazio egokia.
5. Malgutzeari, prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasunari eta ikaskuntzak mantentzeari buruzko irizpideak ebaluazio prozeduren antolamenduari, koordinazioari, egokitzapenari eta trazabilitateari buruzko irizpideak foru agindu honen V., VI., VII., VIII. eta X. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
6. Artikulu honetan xedatutako malgutasun- eta indibidualizazio-neurriek, oro har, antolamendukoak, aldi baterakoak, metodologikoak edo akonpainamendukoak izanen dira, eta ez dituzte aldatuko ez curriculum- ez konpetentzia-erreferenteak, ez eta eskaintzaren ondorio akademikoak ere. Horrez gain, 172. eta 173. artikuluekin bat etorrita eta berariaz baimentzen diren antolamendu malgutzeak eta curriculum aldaketak egin ahal izanen dira.
39. artikulua. Eskaintza espezifikoak, ibilbide pertsonalizatuak eta banakako laguntza-neurriak.
1. Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintza espezifikoak, ibilbide pertsonalizatuak eta banakako laguntza-neurriak honako hauekin bat garatu beharko dira:
a) Hartzaileen ezaugarriak, inguruabarrak eta beharrak.
b) Eskaintzaren helburu hezigarria, inklusiboa, profesionala eta soziala.
c) Egiazki exijitu daitezkeen curriculum- eta konpetentzia-erreferenteak.
d) Aitortutako ondorio akademikoak eta profesionalak.
e) Prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen jarraitutasuna.
f) Eskaintzaren kalitatea, bideragarritasuna eta jasangarritasuna.
2. Laguntzeko eta pertsonalizatzeko neurri indibidualizatuak gisa honetakoak izan daitezke:
a) Sarbide- eta partaidetza-egokitzapenak, foru agindu honen 36. artikuluarekin bat.
b) Tutoretza-akonpainamenduko eta orientazio intentsiboko neurriak.
c) Curriculum- eta konpetentzia-erreferenteak aldatzen ez dituzten egokitzapen metodologikoak.
d) Jarduerak eta laguntzak bereizita antolatzea.
e) Denbora malgutzea, eskaintzaren ohiko mugen barruan.
f) Prestakuntza-espazioak, -baliabideak, -teknologiak eta -inguruneak egokitzea.
g) Eskaintzan jarraitzeko, aurrera egiteko, berriz hasteko edo prestakuntza-jarraitutasuna bultzatzeko neurriak.
h) Pertsonaren beharrekin koherenteak diren gainerako pedagogia- eta antolamendu-jarduketak.
3. Laguntzeko edo pertsonalizatzeko neurri indibidualizatu bat eskatzeak ez du sortuko, berez, erakunde, baliabide pertsonal, zuzkidura material, azpiegitura, teknologia edo arreta-modalitate jakin bat izateko eskubidea.
Zer neurri aplikatuko den zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan: hautemandako beharra, eskaintzaren erreferenteak, eraginkortasun pedagogikoa, proportzionaltasuna eta antolamendu-bideragarritasuna, eta neurriak hartzeko ardura duten pertsonen edo organoen eskumenak eta baliabideak.
Premia horri beste neurri eraginkor batzuen bidez erantzun dakiokeenean, pedagogikoki egokiena, murriztaileetan gutxiena eta antolamenduari dagokionez jasangarriena den aukera hartu ahal izanen da.
4. Neurriak ikaskuntzetarako sarbidea emateko, parte hartzeko edo frogatzeko baino ez direnean, 36. artikuluan xedatutako araubidea aplikatuko da. Neurri horiek ez dituzte aldatuko exijitu daitezkeen curriculum- eta konpetentzia-erreferenteak, ezta eskaintzaren ondorio akademikoak ere.
5. Eskaintza espezifikoetan antolamendu-malgutzeak egin ahal izanen dira, baldin eta 172. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita berariaz baimendu badira.
6. Baimendutako antolamendu-malgutzeek eragina izan dezakete enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egituran, iraupenean, sekuentziazioan, denbora-plangintzan, ordutegietan, metodologian, eskaintzan jarraitzeko baldintzetan edo plangintzan, baina betiere honako hauek aldatu gabe:
a) Eskaintzaren lanbide profila.
b) Lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
c) Ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
d) Gainditzeko baldintzak.
e) Akreditazioak, ziurtagiriak edo tituluak emateko funtsezko baldintzak.
7. Aurreko apartatuan xedatutako erreferenteak osorik mantentzen direnean, eskaintza gainditzeak dagozkion akreditazio-, ziurtagiri- edo titulazio-ondorio arruntak izanen ditu, baldin eta ezarritako gainerako baldintzak betetzen badira.
8. Lanbide profila, konpetentziak, ikaskuntza-emaitzak edo akreditazio, ziurtagiri edo titulu bat emateko beste erreferente batzuk aldatu ahal izanen dira, bakar-bakarrik, 173. artikuluan xedatutakoaren arabera berariaz baimendutako eskaintza espezifikoetan.
9. Curriculuma aldatzeko baimena duten eskaintzetan:
a) Ebaluazioan, baimenean egiazki jasotako erreferenteak hartuko dira oinarri.
b) Pertsonari ezin izanen zaio exijitu baimendutako eskaintzatik kanpo utzitako erreferenteak frogatzeko.
c) Eskaintza baten erreferenteak aldatu direnean, gainditzeak ez du ekarriko, berez, eskaintza osoari dagokion akreditazioa, ziurtagiria edo titulua lortzea.
d) 173. artikuluan xedatutako ziurtagiri akademikoa emanen da.
e) Ondorio akademiko, profesional eta metagarriak baimenean eta araudi aplikagarrian berariaz aitortutakoak baizik ez dira izanen.
10. Ikastetxeak laguntza-neurri indibidualizatu bat, egokitzapen metodologiko bat edo malgutze bat ezartzen badu, ezarritako hura ezin izanen da, berez, curriculum aldaketa bihurtu, eta ezin izanen du sortu eskaintzarako xedatutakoez bestelako ziurtagiri edo ondorio akademikorik.
11. Banakako neurri batek zentroaren antolamendu- edo jarduketa-ahalmen arrunta gainditzen badu, edo balorazio tekniko espezializatua, administrazio baimena edo baliabide gehigarriak behar baditu, 36. artikuluan xedatutako prozedura aplikatuko da.
Ikastetxeak ezin izanen du bere kabuz baimendu plantilla-aldaketarik, aparteko zuzkidurarik, obrarik, azpiegiturarik, ekipamendu berezirik, soluzio teknologiko espezifikorik edo konpromiso ekonomikorik, baldin eta horiek onartzea Hezkuntza Departamentuko beste organo, zerbitzu edo unitate batzuei badagokie.
Neurri horiek hartuko dira baldin eta, gaia aztertu ondotik, hala erabaki badute hartan eskumena duten Hezkuntza Departamentuko organo, zerbitzu edo unitateek. Ikastetxeak, nolanahi ere, neurri arrunt edo behin-behinekoak aplikatu ahal izanen ditu dagokion esku-hartzea izapidetzen den bitartean.
12. Artikulu honetan araututako neurriak eta eskaintzak honako hauek bete beharko dituzte:
a) Behar bezala arrazoituta egotea.
b) Proportzionatuak eta bideragarriak izatea.
c) Modu ez arbitrarioan eta diskriminaziorik gabe aplikatzea.
d) Interesdunaren parte-hartzea bermatzea.
e) Honako hauek guztiak koordinatzea: irakasle arduradunak, irakasle taldea, tutoreak, hezkuntza-orientatzaileak eta lanbide orientazioko zerbitzua, zuzendaritza-taldea eta, hala dagokionean, gaiaren arabera eskumena duten Hezkuntza Departamentuko organo, zerbitzu edo unitateak.
f) Bidezkoa denean, haien jarraipena eta berrikuspena egitea.
g) Dokumentatuta egotea eta trazabilitate nahikoa izatea.
h) Aldez aurretik informatzea haien ezaugarriei eta eragin akademikoei buruz.
13. Dokumentazioak aukera eman beharko du honako hauek argi bereizteko:
a) Zer egokitzapen aplikatu diren sartzeko eta parte hartzeko.
b) Antolakuntzako zer malgutze baimendu diren berariaz.
c) Curriculumeko zer aldaketa baimendu diren.
d) Zer erreferente ebaluatu diren benetan.
e) Aitortutako ondorio akademikoak eta profesionalak.
14. Eskaintza espezifikoak eta egokituak ebaluatzean, foru agindu honen 170. artikulutik 173.era bitartekoetan xedatutakoa beteko da, bai eta V., VI., VIII., X. eta XI. eranskinetan ezarritako irizpideak ere.
3. ATALA.–PRESTAKUNTZAREN JARRAITUTASUNERAKO AKONPAINAMENDUA, ERREKUPERAZIOA ETA LAGUNTZA
40. artikulua. Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasunerako akonpainamendu- eta laguntza-neurriak eta errekuperazio integratukoak.
1. Etengabeko ebaluazioak modu integratuan jaso beharko ditu laguntzeko, errekuperaziorako eta akonpainamendurako neurriak, ikasleek beren prestakuntza-ibilbidean aurrera egin eta jarrai dezaten.
2. Irakasle taldeek honako helburu hauek dituzten jarduketak garatuko dituzte:
a) Ikaskuntzaren, parte-hartzearen edo prestakuntza-jarraitutasunaren arloko zailtasunak goiz detektatzea.
b) Ikasleen aurrerapen konpetentziala laguntzea.
c) Prestakuntza bertan behera uzteko, deskonektatzeko edo motibazioa galtzeko egoerak prebenitzea.
d) Prestakuntza- eta lanbide-ibilbideen jarraitutasuna eta haietan berriro hastea bultzatzea.
e) Ikasleen beharretara egokitutako laguntza- eta akonpainamendu-neurriak koordinatzea.
3. Laguntzeko, errekuperazio integraturako eta akonpainamendurako neurriak:
a) Irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesu arruntean integratu behar dira.
b) Prestakuntza-eskaintzan adierazitako lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapenarekiko eta ikaskuntza-emaitzekiko koherentzia izan behar dute.
c) Proportzionatuak, bideragarriak eta jasangarriak izan behar dira.
d) Ikasleek modu aktiboan parte hartu eta gero eta autonomia gehiago izan dezaten sustatu behar dute.
e) Behar bezala koordinatuko dira irakasleen, tutoreen eta esku hartzen duten gainerako pertsona, organo eta entitateen artean.
f) Beharrezkoa denean, gauzatuko dira laguntza-neurrien, orientazioaren, jarraipenaren, egokitzapen metodologikoaren, ikaskuntza-jarduketen edo ikasleen premietara egokitutako beste hezkuntza-jarduketa batzuen bidez.
4. Ikaskuntza berreskuratzea irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesu arruntaren parte da, eta ez da etengabeko ebaluazioarekiko prozesu ebaluatibo autonomoa, paraleloa edo independentea.
Errekuperazioa, ahal dela, irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesu arruntean bertan integratuta garatu beharko da eta, horretarako, sustatuko da ebidentzia berriak lortzea, ikasleek konpetentzietan aurrera egitea eta ikaskuntza-emaitzak eta dagozkien konpetentziak benetan eskura ditzatela.
Errekuperazioa ez da nahitaez honako hauekin identifikatu behar:
a) Aparteko proba solteak.
b) Ikaskuntza-prozesuaren testuingurutik kanpoko jarduerak.
c) Aurretik egindako atazak edo ebidentziak mekanikoki errepikatzeko sistemak.
5. Laguntzako, errekuperazio integratuko eta akonpainamenduko jarduketak behar bezala koordinatu eta dokumentatu beharko dira, trazabilitate nahikoz jantzi, eta integraturik egon beharko dute foru agindu honetan xedatutako ikasleen jarraipen mekanismoetan.
6. Laguntzako, errekuperazio integratuko, akonpainamenduko eta prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuneko neurriak foru agindu honen II., V., VI. eta X. eranskinetan xedatutakoa betez garatu eta zehaztuko dira, eta eragina dutenean konpetentzia-nahikotasun globaleko balorazio integratuetan oinarritutako erabakietan, VIII. eranskinean xedatutakoa betez.
VII. KAPITULUA.–EBALUAZIO EMAITZAK, KALIFIKAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA AKREDITAZIOA
1. ATALA.–KALIFIKAZIOA ETA EBALUAZIO EMAITZAK ADIERAZTEA
41. artikulua. Talde-erabakien eraginkortasuna, formalizazioa eta exekuzioa.
1. Irakasle taldeak foru agindu honetan xedatutakoaren arabera hartzen dituen talde-erabakiek ondorio akademikoak izanen dituzte hartzen diren unetik aurrera. Erabaki horiek, nolanahi ere, gerora formalizatu beharko dira, bai ebaluazio dokumentu ofizialetan, bai dagozkion kudeaketa akademikoko sistemetan.
2. Talde-erabakiak behar bezala formalizatu beharko dira ebaluazio aktetan, dagozkion dokumentu akademikoetan eta informazio eta kudeaketa akademikoko sistemetan, behar bezala dokumentatu eta zainduko direla eta trazabilitate nahikoa izanen dutela bermatuta.
3. Irakasle taldeak hartzen dituen talde-erabakiak lotesleak izanen dira azken kalifikazioak formalizatzeko –baldin eta talde-erabaki horrek azken kalifikazioetan eragina badu, eta foru agindu honetan berariaz xedatutako kasu bati buruzkoa denean– eta lotesleak izanen dira, era berean, mailaz igotzeari, eskaintzan jarraitzeari, prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasunari eta akreditazioak, ziurtagiriak eta titulazioak emateari buruzko erabakiak hartzeko, foru agindu honetan xedatutakoa betez betiere.
4. Kasu bakoitzean eskumena duten pertsona, organo eta entitateei dagokie talde-erabakiak betearaztea eta akademikoki islatzea, foru agindu honetan esleitutako eginkizun eta arduren arabera.
5. Talde-erabakiak nahikoa funtsatu beharko dira eskura dauden ebidentzietan, eta hartu beharko dira bat etorrita foru agindu honetan xedatutako objektibotasunaren, ikaskuntzaren balorazio integratuaren, konpetentzia-nahikotasun globalaren, proportzionaltasunaren, trazabilitate nahikoaren eta segurtasun juridikoaren printzipioekin.
6. Talde-erabakiak berrikusi ahal izanen dira, eta haien aurka erreklamazioak eta errekurtsoak aurkeztu ahal izanen dira bat etorrita aplikatu beharreko araudiarekin, foru agindu honen xedapenekin eta IX. eta X. eranskinetan xedatutakoarekin.
7. Talde-erabakiak formalizatzeko, dokumentatzeko, exekutatzeko eta haien trazabilitateari buruzko prozedurak foru agindu honen V., VII., IX., X. eta XI. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
42. artikulua. Kalifikazioen izaera eta helburua.
1. Kalifikazioak ebaluazio prozesuaren emaitzaren adierazpen formala dira, eta modu koherente, integratu, testuinguruan kokatu eta nahikoa funtsatuan islatu beharko dute zer mailatan eskuratu diren Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetan aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak eta zer-nola garatu diren lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
2. Kalifikazioa ebaluazio prozesuaren parte izanen da, hartan integratuta egonen baita, eta oinarri izanen ditu ebidentzia nahikoak, garrantzitsuak, integratuak, testuinguruan kokatuak eta foru agindu honetan xedatutako ebaluazio erreferenteekin koherenteak direnak.
3. Kalifikazioak oinarritzat hartuko dira azken ebaluazioari, mailaz igotzeari, eskaintzan jarraitzeari eta akreditazioak, ziurtagiriak edo titulazioak emateari buruzko erabakiak hartzeko, foru agindu honetan xedatutakoaren arabera.
4. Kalifikazioa ez da izanen proba solteak egitea edo emaitza partzialak metatzea soilik.
5. Kalifikazioak jartzeko, modu global, integratu, testuinguruan kokatu eta nahikoa funtsatuan baloratu behar dira ikasleen ikaskuntza prozesua eta lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien garapena.
6. Lanbide moduluen, esparruen, ikasgaien, proiektu intermodularren eta gainerako elementu ebaluagarrien kalifikazio positiboak lanbide balorazioa jasoko du, nahikoa funtsaturik egonen da eta hartan adieraziko da ezen, dagokion elementua curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-unitate moduan hartuta, ikasleek nahikoa eta modu global eta integratuan eskuratu dituztela ikaskuntza-emaitzak eta ikaskuntza horri lotutako lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
Araudian berariaz besterik xedatu ez bada, ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio irizpideak ez dira izanen balorazio positibo independentea behar duten kalifikazio- edo gainditze-unitate autonomoak.
Gerta daiteke ikasleek, ikaskuntza-emaitza, ebaluazio irizpide edo alderdi zehatz batzuetan, eskuratze maila desberdinak izatea, edo ikaskuntza batzuk erabat finkatu ez izana edo ebidentzia batzuk ez izatea oso erabakigarriak. Horrelakoetan ere kalifikazio positiboa jartzen ahal zaie ikasleei baldin eta eskura dauden ebidentzien multzoak aukera ematen badu nahikoa akreditatutzat jotzeko, modu global, integratu, testuinguruan kokatu eta funtsatuan, ikasleek lortu dituztela elementu ebaluagarriari lotutako ikaskuntza-emaitzak eta konpetentziak.
7. Aurreko apartatuan adierazitako erabakia arrunta izanen da; lanbide moduluaren, esparruaren, ikasgaiaren, proiektu intermodularraren edo elementu ebaluagarriaren ardura duten irakasleek hartuko dute erabakia; ez da salbuespenezko konpetentzia-konpentsaziotzat hartuko, eta ez du konpentsazio horri dagokion kodifikazio osagarririk ekarriko.
43. artikulua. Kalifikazioen eta ebaluazio egoeren adierazpena, erregistroa eta trazabilitatea.
1. Lanbide moduluen, esparruen, ikasgaien, proiektu intermodularren eta gainerako elementu ebaluagarrien azken kalifikazioak indarrean dagoen oinarrizko araudiaren arabera adieraziko dira.
2. Indarrean dagoen Estatuaren oinarrizko araudiaren arabera, lanbide moduluen eta proiektu intermodularren azken kalifikazioak batetik hamarrera bitarteko zenbakizko kalifikazioen bidez adieraziko dira, dezimalik gabe, eta bostekoak edo hortik gorakoak positibotzat hartuko dira.
3. Zenbakizko kalifikazioekin batera, egoera akademikoei lotutako kodifikazioak, idatzoharrak edo adierazpen osagarriak aurkeztu ahal izanen dira, foru agindu honetan xedatutako ebaluazioaren izaera integratu, dual edo taldekoaren ondoriozkoak horiek guztiak. Aurkeztu ahal izanen dira baldin eta:
a) Kalifikazioaren zenbakizko izaera ofiziala aldatzen ez badute.
b) Trazabilitate, dokumentazio, kudeaketa akademiko edo ebaluazio informaziorako erabiltzen badira.
c) Ulergarriak, proportzionatuak eta teknikoki elkarreragingarriak badira.
d) Foru agindu honen eranskinetan edo garapen teknikoetan jasota badaude.
4. Foru agindu honetan xedatutako kodifikazio osagarriak izanen dira ebaluazio, baliozkotze edo aitortza akademikoko egoera espezifikoetarako Estatuaren oinarrizko araudian xedatutako beste adierazpen akademiko osagarri batzuen antzekoak.
5. Oinarrizko mailako heziketa zikloetan, oinarrizko mailako zikloa gaindituta lortu den Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluaren batez besteko nota kalkulatzeko –beharrezkoa izaten baita norgehiagoketarako, ikasleak onartzeko eta ikasketa-espedientearen zenbakizko balorazioa beharrezkoa duten bestelako prozedura akademiko edo administratiboetarako– honako hauen arteko batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da:
a) Lanbide moduluetan eta, kasua denean, proiektu intermodularrean lortutako zenbakizko kalifikazioak, eta
b) Arlo ez-profesionalei dagozkien kalifikazioak, kalifikazio kualitatiboak zenbakizko adierazpen bihurtu ondotik, bat etorrita indarrean dagoen Estatuaren oinarrizko araudian ezarritako irizpideekin.
Batez besteko nota zenbakiz adieraziko da, bi dezimal izanen ditu eta norgehiagoketarako, ikasleak onartzeko eta ikasketa-espedientearen zenbakizko balorazioa beharrezkoa duten beste prozedura akademiko edo administratibo batzuetarako erabiliko da.
6. Oinarrizko teknikariaren tituluaren batez besteko nota kalkulatzeko, aurreko apartatuan adierazitako irizpide berberak erabiliko dira.
7. Profesionalak ez diren esparruetako kalifikazio kualitatiboak zenbakiz adierazteak balioko du, bakar-bakarrik, batez besteko nota kalkulatzeko eta norgehiagoketarako, ez baita kalifikazio horien izaera akademiko ofiziala aldatuko.
8. Aurreko apartatuetan adierazitako zenbakizko kalifikazioak lanbide moduluen eta proiektu intermodularren ebaluazioaren emaitzaren adierazpen akademiko ofiziala dira, deusetan galarazi gabe ikasteko inguruneak ebaluatzeko orduan behar bezala integratzeko foru agindu honetan xedatu diren gainerako egoera akademikoak, barneko jarraipen egiturak, trazabilitate egoerak edo erregistro osagarriak.
9. Enpresa edo pareko erakunde batean partzialki garatutako lanbide moduluetan, kudeaketa akademikoko sistemek erregistro eta jarraipen egitura bereiziak izan ditzakete honako hauetarako:
a) Ikastetxean garatutako zatia.
b) Enpresan edo pareko erakundean egindako partea.
10. Aurreko apartatuan adierazitako egitura bereiziak antolamendu- eta trazabilitate-xedeetarako eta xede akademiko eta dokumentaletarako baizik ez dira erabiliko, eta ez dira lanbide modulu independenteak izanen.
11. Lanbide moduluak, nolanahi ere, curriculum batasunari eta batasun akademiko eta ebaluatiboari eutsiko die:
12. Enpresan edo pareko erakundean garatutako zatia honako balorazio hauen bidez adierazi ahal izanen da:
a) Gainditua.
b) Gainditzeke.
c) Gainditu gabea.
Balorazio horiek barnekoak izanen dira, jarraipena egin eta ebaluazioa integratzeko, eta ez dira izanen lanbide moduluarekiko independenteak diren azken kalifikazioak.
13. Kudeaketa akademikoko sistemek islatu ahal izanen dituzte bai trazabilitateari buruzko barne egoerak, bai ikasteko inguruneetan lortutako ebidentziak integratzetik eratorritako egoera akademikoak. Horien barnean izanen dira, kasua denean, foru agindu honetan xedatutako konpetentzia-nahikotasun globalaren balorazioan oinarritutako talde-erabakiak.
14. Lanbide Heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez, eredu tekniko batzuk ezarri ahal izanen dira ebaluazioaren izaera dual eta integratutik eratorritako egoera akademikoak kodifikatzeko, trazatzeko eta kontserbatzeko.
15. Kalifikazioak, ebidentziak integratzearen ondoriozko egoera akademikoak, erregistro egiturak, gainditutako zatien kontserbazio partziala eta lanbide moduluen ebaluazio integratuari lotutako gainerako alderdi teknikoak foru agindu honen I., VII., VIII., X. eta XI. eranskinetan xedatutakoa betez garatu eta zehaztuko dira.
16. Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen azken nota zenbakiz adieraziko da, bi dezimal izanen ditu eta honako irizpide hauen arabera kalkulatuko da:
a) A graduetan ez da azken nota kalkulatuko; hala ere, Estatuaren oinarrizko araudiaren arabera bidezkoak diren konpetentziaren akreditazio partzialak eman ahal izanen dira.
b) B graduetan, kalifikazioak adieraztean, Estatuaren oinarrizko araudian dagokion eskaintza osatzen duten lanbide moduluei buruz xedatutakoa beteko da.
c) C graduetan, lanbide ziurtagiriaren azken notak bi dezimal izanen ditu eta, hura lortzeko, kalkulatuko da zein den zenbatu beharreko lanbide moduluen zenbakizko kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa.
d) Oinarrizko mailako heziketa zikloetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluari eta oinarrizko teknikariaren tituluari dagokion batez besteko nota artikulu honen 5., 6. eta 7. apartatuetan xedatutakoarekin bat etorrita kalkulatuko da.
e) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan, azken notak bi dezimal izanen ditu eta, hura lortzeko, zenbatu beharreko lanbide moduluetako eta, kasua denean, proiektu intermodularreko zenbakizko kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da.
f) E graduetan, azken notak bi dezimal izanen ditu eta, hura lortzeko, zenbatu beharreko lanbide moduluen zenbakizko kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da.
g) Foru agindu honetan adierazitako kodifikazio, idatzohar edo adierazpen osagarriek ez dute aldatuko azken nota kalkulatzeko erabiltzen diren kalifikazio ofizialen zenbakizko balioa.
h) Azken nota kalkulatzean eta adieraztean, bermatu beharko da elkarreragingarriak izanen direla, akademikoki eta administratiboki, Estatuaren oinarrizko araudian xedatutako sistema eta prozedurekin.
44. artikulua. Ebaluazio- eta kalifikazio-erabakietan ebidentziak integratzearen ondorioak.
1. Prestakuntza- eta lanbide-inguruneetatik datozen ebidentziak modu koherentean, testuinguruan kokatuta eta behar bezala funtsatuta integratu beharko dira ikasleen ebaluazio-, kalifikazio- eta gainditze-erabakietan.
2. Ikastetxean, enpresan edo pareko erakundean, proiektu intermodularretan, jarduera integratzaileetan edo beste prestakuntza-ingurune batzuetan lortutako ebidentziak integratu arren ez da ebaluazio prozesu independenterik egonen, eta ez da dagokion lanbide moduluaren, esparruaren, ikasgaiaren edo proiektuaren curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-batasuna zatikatuko.
3. Ebaluazioari eta kalifikazioei buruzko erabakiak ikasleek lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio global eta integratuan oinarritu beharko dira, batez ere, honako hauei erreparatuta:
a) Eskura dauden ebidentzien nahikotasuna, garrantzia eta koherentzia.
b) Ebidentzia horiek zerikusia izatea lotutako lanbide konpetentziekin, enplegagarritasunerako konpetentziekin, ikaskuntza-emaitzekin eta ebaluazio irizpideekin.
c) Ikaskuntzak hainbat prestakuntza- edo lanbide-ingurunetan aplikatzea testuinguruan kokatuta.
d) Ikasleek konpetentzietan aurrera egitea.
4. Azken kalifikazioak ezin izanen dira jarri soilik agregazio automatikoetan, neurri partzialetan, haztapen mekanikoetan edo erregistro solteetan oinarrituta, kontuan hartu beharrean ikasleen ikaskuntzari eta konpetentzien garapenari buruzko balorazio global, integratu, testuinguruan kokatu eta nahikoa funtsatua.
5. Gerta daiteke prestakuntza- edo lanbide-inguruneetako batean ebidentziarik ez izatea, ebidentzia horiek nahikoak ez izatea edo ez egotea eskuragarri besteak dauden moduan. Horrelakoetan, ebaluazio- eta kalifikazio-erabakiak hartu ahal izanen dira baldin eta ebidentzia horien oinarri izan daitezkeen beste ebidentzia nahiko, garrantzitsu eta testuinguruan behar bezala kokatu batzuk badaude. Aurrekoa gorabehera, exijitu daitezkeenean, bete beharko dira enpresan edo pareko erakundean prestakuntza egiteari, salbuetsita egoteari, haren balorazioari eta integrazioari buruzko baldintza espezifikoak.
6. Enpresak edo pareko erakundeak emandako balorazioak, txostenak edo ebidentziak prestakuntza- eta ebaluazio-garrantziaren arabera aztertu beharko ditu irakasle taldeak, ordeztu gabe irakasleei eta irakasle taldeari dagozkien ebaluazio-, kalifikazio- eta erabakitze-eskumenak.
7. Lanbide modulu, esparru, ikasgai, proiektu intermodular edo elementu ebaluagarri bat gainditzen ez denean prestakuntza-ingurune batean edo batzuetan nahikoa ebidentziarik ez dagoelako, esku hartuko da berriro prestakuntzaren edo ebaluazioaren alorretan, eta aztertuko dira, lehentasunez, nahikoa akreditatzeke dauden ebidentziak, konpetentziak edo ikaskuntza-emaitzak; eta beharrezkoak diren laguntza-, eguneratze- eta akonpainamendu-neurriak edo errekuperazio integratukoak hartuko dira.
8. Ikastetxean, enpresa edo pareko erakundean edo beste prestakuntza-ingurune batzuetan lortutako ebidentziak modu positiboan baloratu direnean, balorazio horiek gorde ahal izanen dira lanbide modulu, esparru, ikasgai, proiektu intermodular edo elementu ebaluagarri beraren hurrengo deialdi edo prozesuetarako. Gorde ahal izanen dira baldin eta ebidentzia horiek nahikoa egiaztatzen badituzte dagozkien ikaskuntza-emaitzak edo konpetentziak.
9. Ebidentzia positiboak gordetzea edo ez gordetzea berrikusi ahal izanen da, arrazoiak emanda, beharrezkoa denean curriculuma eguneratzeagatik, ebidentziek indarra galtzeagatik, segurtasun arrazoiengatik, profil profesionalak hala eskatzen duelako edo ikasleek konpetentzia nahikoa dutela bermatu behar delako.
10. Gerta daiteke, enpresako edo pareko erakundean prestakuntza egitea beharrezkoa izatea lanbide moduluari lotutako ikaskuntza-emaitzak edo konpetentziak akreditatzeko, baina prestakuntza hori egin ez izana, geroratu izana, eten izana edo hari uko egin izana arrazoi hauek tarteko: prestakuntzan hasteko baldintzak ez betetzeagatik, antolamenduko arrazoi justifikatuengatik, behar bezala egiaztatutako inguruabar pertsonalengatik edo aplikatzekoa den araudian jasotako edozein arrazoirengatik. Horrelakoetan, ez da bidezkoa izanen azken kalifikazio positiboa jartzea edo modulua gainditutzat jotzea harik eta prestakuntza hori egin, baloratu eta integratu arte, non eta ez dagokion erabateko salbuespena edo salbuespen partziala aplikatzea.
11. Aurreko atalean adierazitako kasuetan, joko da lanbide moduluaren egoera hau dela: enpresa batean edo pareko erakunde batean egin beharreko prestakuntza gauzatzeke, baloratzeke edo integratzeke dagoela, kasua zein den. Egoera hori izateak ez du ekarriko, berez, modulua ez gainditzea edo deialdia kontsumitzea, non eta ez den lanbide modulua ebaluatzeari eta kalifikatzeari buruzko azken erabakia hartu.
12. Ikastetxean edo beste prestakuntza-ingurune batzuetan eskuratutako ebidentzia positiboak gorde ahal izanen dira egiteke dagoen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza osatzen den arte. Hala izanen da baldin eta ebidentzia horiek oraindik ere nahikoak, garrantzitsuak eta baliozkoak badira dagozkion ikaskuntza-emaitzak edo konpetentziak akreditatzeko. Ebidentzia horiek gordetzea edo ez gordetzea berrikusi ahal izanen da, arrazoiak emanda, beharrezkoa denean curriculuma eguneratzeagatik, ebidentziek indarra galtzeagatik, segurtasun arrazoiengatik, profil profesionalak hala eskatzen duelako edo ikasleek konpetentzia nahikoa dutela bermatu behar delako.
13. Baldin eta, egiteke dagoen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin, baloratu eta integratu ondotik, behar bezala egiaztatzen bada lanbide moduluari lotutako ikaskuntza-emaitzak eta konpetentziak eskuratu direla, modulu hori gainditutzat joko da ebaluazioari eta kalifikazioari buruzko azken erabakia hartzen den deialdian. Aldez aurretik lanbide moduluaren deialdirik kontsumitu ez bada, lehenengo deialdian gainditu dela joko da.
14. Gerta daiteke ikastetxetik, enpresatik edo pareko erakundetik edo beste prestakuntza-ingurune batzuetatik datozen ebidentziak modu integratuan baloratzearen ondorioz, lanbide modulu, esparru, ikasgai, proiektu intermodular edo elementu ebaluagarri bat ez gainditzea deialdi batean. Horrelakoetan, elementu horri dagokion deialdia kontsumituko da, eta ez dira bereiz zenbatuko, batetik, ikastetxean lortutako ebidentzien deialdiak eta, bestetik, enpresaren edo pareko erakundearen ebidentzienak. Ondorio horietarako, prestakuntza-inguruneetako batean nahikoa ebidentziarik ez egoteak eragin dezake deialdian lanbide modulua ez gainditzea, baldin ebidentzia gabezia horrek eragiten badio modulua gainditu dela zehazteko egiaztatu behar diren ikaskuntza-emaitzei edo konpetentziei.
15. Artikulu honen arabera hartutako erabakiak nahikoa funtsatu eta dokumentatu behar dira, eta trazabilitate nahikoa izan behar dute, bat etorrita foru agindu honetan xedatutako dokumentuen proportzionaltasunaren eta antolamenduaren jasangarritasunaren printzipioekin.
16. Foru agindu honen III., IV., VII., VIII., X. eta XI. eranskinetan xedatutakoarekin bat garatuko dira honako hauei buruzko irizpideak: ebidentzien integrazioa; ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio global eta integratua; prestakuntza- eta lanbide-ingurune desberdinetatik datozen ebidentziak kontuan hartzea; ebidentzia positiboak gordetzea; lortzeke dauden ebidentziak identifikatzea; egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera, eta ebaluazio erabakien oinarriak eta trazabilitatea.
45. artikulua. Ohorezko aipamenak eta ohorezko matrikulak.
1. Ikastetxeek ohorezko aipamenak eta ohorezko matrikulak eman ahal izanen dizkiete D eta E graduko eskaintzetako ikasleetatik errendimendu akademiko eta konpetentzial nabarmena lortu dutenei.
2. Ohorezko aipamenak eta ohorezko matrikulak emateko, modu global, integratu eta testuinguruan kokatu batean baloratuko da ikasleen ikaskuntza eta konpetentzien garapena. Gainera, lortutako kalifikazioez gain, kontuan hartu ahal izanen dira, era berean, ikasleen jardun akademiko eta konpetentzialarekin lotura duten beste elementu garrantzitsu batzuk.
3. Ohorezko matrikulak emateko, azken notak bederatzi puntukoa edo hortik gorakoa izan beharko du beti.
4. Ohorezko aipamenak eman ahal izanen dira konpetentzia- edo lanbide-garrantzi berezia duten lanbide modulu, proiektu intermodular, jarduera integratzaile edo prestakuntza-elementu espezifikoengatik, ikasleek lortu badute aurreikusitako zenbakizko kalifikaziorik handiena edo haren baliokidea den balorazio maximoa.
5. Irakasle taldeari dagokio ohorezko aipamenak eta ohorezko matrikulak ematea, talde-erabakiz, nahikoa funtsaturik, eta objektibotasun, ekitate, proportzionaltasun, koherentzia pedagogiko eta trazabilitate irizpideekin bat.
6. Gehienez ere ohorezko bi aipamen eman ahal izanen dira talde eta lanbide modulu, proiektu intermodular, jarduera integratzaile edo prestakuntza-elementu baliokide bakoitzeko.
7. Prestakuntza-eskaintza eta talde bakoitzeko, gehienez 2 ohorezko matrikula eman ahal izanen dira.
8. Ohorezko aipamenak eta ohorezko matrikulak ebaluazio dokumentu ofizialetan jasoko dira, arauetan ezarritako baldintzetan edo Lanbide Heziketaren arloko gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez.
2. ATALA.–PRESTAKUNTZA-IBILBIDEAREN JARRAITUTASUNA, MAILAZ IGOTZEA ETA GAINDITZEA
46. artikulua. Lanbide moduluak, esparruak, ikasgaiak eta proiektu intermodularrak gainditzea.
1. Lanbide moduluak, esparruak, ikasgaiak, proiektu intermodularrak eta gainerako elementu ebaluagarriak gainditzeko, balorazio positiboa izan beharko da ikaskuntzaren aurreikusitako emaitzen eta lotutako lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien eskuratze- eta garapen-mailan, ezarritako ebaluazio irizpideen arabera.
2. Gainditzeari buruzko erabakiek oinarri izan behar dituzte prestakuntza-prozesuan zehar lortutako ebidentzia nahikoak, garrantzitsuak, integratuak eta testuinguruan behar bezala kokatuak.
3. Enpresa batean edo pareko erakunde batean garatutako prestakuntza duten lanbide moduluetan, modulua gainditzeko, modu koherentean integratu beharko dira ikasteko inguruneetan lortutako ebidentziak, foru agindu honetan xedatutako printzipioen arabera.
4. Ikasleen ikaskuntza eta konpetentzien garapena baloratzean, aukera izan behar da, besteak beste, honako alderdi hauek kontuan hartzeko:
a) Lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak eskuratzea eta testuinguruan kokatuta aplikatzea.
b) Ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak integratzea.
c) Ikasleen autonomia, ardura eta lanbide jarduna.
d) Lanbide testuinguruetan ikaskuntzak transferitzeko eta integratzeko gaitasuna.
5. Proiektu intermodularrak eta gainerako jarduera integratzaileak beren izaera orokorra, aplikatua, testuinguruan kokatua eta diziplinartekoa kontuan hartuta ebaluatu beharko dira.
6. Lanbide moduluak, esparruak, ikasgaiak eta proiektu intermodularrak gainditzea modu koherentean interpretatu beharko da bat etorrita Lanbide Heziketaren Sistemako prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasunaren, konpetentzietan aurrera egitearen eta izaera metagarriaren printzipioekin.
7. Lanbide modulu, esparru, ikasgai, proiektu intermodular edo gainerako elementu ebaluagarri bat gainditzeko, irakasle arduradunek azken kalifikazio positiboa eman beharko dute, bat etorrita 42. artikulutik 44. artikulura bitartekoetan xedatutako balorazio global, integratu, testuinguruan kokatu eta nahikoa funtsatuarekin.
Gerta daiteke ikasleek, ikaskuntza-emaitza, ebaluazio irizpide edo alderdi zehatz batzuetan, eskuratze maila desberdinak izatea, edo ikaskuntza batzuk erabat finkatu ez izana edo ebidentzia batzuk ez izatea oso erabakigarriak. Horiek ere modu arruntean gainditu ahal izanen dira baldin eta dauden ebidentzia guztiek aukera ematen badute nahikoa egiaztatutzat jotzeko ikasleak modu global eta integratuan eskuratu dituela elementu ebaluagarriaren ikaskuntza-emaitzak eta hari lotutako konpetentziak.
Erabaki hori arrunta izanen da, eta ez da izanen konpetentzien salbuespenezko konpentsazio bat.
8. Balorazio arrunta egin ondotik irakasle arduradunek azken kalifikazioa bostetik beherakoa jarri badute, lanbide modulua, esparrua, ikasgaia, proiektu intermodularra edo elementu ebaluagarria ez da bide arruntetik gainditutzat joko.
II. tituluan berariaz aipatutako gradu, eskaintza eta kasuetan, irakasle taldeak baloratu ahal izanen du, behin kalifikazio arruntak zehaztuta, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzea, bat etorrita foru agindu honetan eta VIII. eranskinean ezarritako baldintza, muga, irizpide eta adierazleekin.
Irakasle taldeak salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzea erabakitzen duenean, ukitutako elementuari bosteko kalifikazioa jarriko zaio azkenean, baita konpentsazio horri dagokion kodifikazioa ere, eta gainditutzat joko da ondorio guztietarako.
9. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko, nolanahi ere, honako hauek bete beharko dira:
a) Bost baino gutxiagoko kalifikazio arrunt bat izatea aldez aurretik.
b) Prestakuntza-eskaintzan eskuratutako konpetentzia-nahikotasunari buruzko balorazio global eta integratua.
c) Irakasle taldeak talde-erabaki bat hartzea.
d) Dagokion eskaintzarako ezarritako baldintzak eta mugak betetzea.
e) Motibazio indartua eta trazabilitate dokumental nahikoa.
f) Kalifikazioa eta kodifikazio osagarria formalizatzea, VII., VIII., X. eta XI. eranskinen arabera.
47. artikulua. Azken ebaluazioa eta mailaz igotzeko erabakiak.
1. Eskaintza batzuen antolamenduan mailaz igotzeko erabakia jaso daiteke. Erabaki hori hartzea bidezkoa izanen da ikasleak gainditu baditu dagokion prestakuntza-aldirako aurreikusi diren lanbide modulu, esparru, ikasgai, proiektu intermodular edo beste elementu ebaluagarri batzuk, II. tituluan ezarritako arau espezifikoak betez, betiere.
Arau horiek aukera ematen baldin badute gainditzeke dauden elementuak izanda ere ikaslea mailaz igotzeko, irakasle taldeak mailaz igotzeko erabakia har dezake. Horretarako, egoera akademikoari eta prestakuntza- eta konpetentzia-egoerei buruz talde balorazio global, integratu testuinguruan kokatu eta indibidualizatua egin beharko du; eta akreditatuta egon beharko da ikasleak eskuratu dituela hurrengo prestakuntza-aldiari aprobetxamenduz heltzeko beharrezkoak diren konpetentziak, eta gainditzeke dauden elementuek ez dutela arriskuan nabarmen jarriko arestian aipatutako jarraitutasuna eta aprobetxamendua.
2. Mailaz igotzeko erabakiek hartzean, honako hauek guztiak hartu beharko dira kontuan:
a) Zenbateraino eskuratu diren ikaskuntza-emaitzak, eta zenbateraino garatu diren lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
b) Ikasleen bilakaera eta aurrerabidea.
c) Eskura dauden ebidentziak eta horien ebaluazio garrantzia.
d) Lanbide moduluen, esparruen, ikasgaien, proiektu intermodularren edo gainditzeke dauden beste elementu batzuen izaera, irismena eta intzidentzia.
e) Hurrengo aldian prestakuntza aprobetxamenduz gauzatzeko dauden arrazoizko aukerak.
f) Laguntza, errekuperazio integratu, orientazio eta akonpainamendu eta jarraitutasunerako neurriak, garatu edo aurreikusitakoak.
g) II. tituluan dagokion eskaintzarako ezarri diren baldintza eta irizpide espezifikoak.
3. Ikaslea mailaz igotzen baldin bada lanbide modulu, esparru, ikasgai, proiektu intermodular edo beste elementu batzuk gainditzeke dituela, ez dira haien azken kalifikazioak aldatuko, ez dira gainditutzat joko eta ez dira konpetentziak salbuespenez konpentsatuko.
Gainditu gabeko elementuek gainditzeke jarraituko dute, eta errekuperatu beharko dira, haien prestakuntza egin eta ebaluatu, zer dagokion. Mailaz igotzeko erabakia hartzean ez da 5-C kalifikazioa jarriko, eta ez da elementu horien akreditaziorik, ziurtagiririk edo titulaziorik emanen.
4. Irakasle arduradunek zehaztuko dute lanbide modulu, esparru, ikasgai, proiektu intermodular edo elementu ebaluagarri bakoitzaren azken kalifikazioa, 42. artikulutik 46. artikulura bitartekoetan xedatutakoa betez. Hurrengo mailara igotzeko erabakia azken ebaluazio saioan hartuko ditu irakasle taldeak.
5. Mailaz igotzeko erabakia ez da hartuko, bakar-bakarrik, gainditu diren edo gainditzeke dauden elementuen kopuruari erreparatuta edo kalifikazioak modu aritmetikoan gehituta; aitzitik, modu integratuan baloratuko da ikaslearen egoera eta arrazoizko zer aukera dituen jarraitzeko eta ikasketak aprobetxatzezko, dagokion eskaintzarako ezarri diren baldintzen barruan betiere.
6. Mailaz igotzeko erabakiek aurrerabide eredu batzuk bultzatu behar dituzte, koherenteak izanen direnak ikaskuntzaren jarraitutasunarekin eta Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera metagarri eta malguarekin.
7. Elementu guztiak gainditu ez arren ikaslea mailaz igotzeko erabakia hartzen baldin bada eskaintzan konpetentzia-nahikotasun globala eskuratu duelako, erabaki horrek bete beharko ditu II. tituluan eta VIII. eranskinean ezarritako irizpideak eta mugak, eta nahikoa funtsatu, arrazoitu eta dokumentatu beharko da.
8. Lanbide Heziketaren arloko gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak orientabideak, irizpide orientagarri eta erreferentzia-eredu batzuk ezarri ahal izanen ditu, foru agindu honetan xedatutako sustapen arauak modu homogeneoan aplikatzen laguntzeko.
48. artikulua. Prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna, denbora-malgutasuna eta hartan jarraitzea.
1. Ikasleek Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetan jarraitu ahal izateko, aplikatzekoa den oinarrizko araudia eta foru agindu honetan xedatutakoa bete beharko dira, bat etorrita prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasunaren, inklusioaren, aurrerabidearen eta prestakuntza-ibilbidearen malgutasunaren printzipioekin.
2. Eskaintzan jarraitzeari eta denborak malgutzeari buruzko erabakiek honako hauek zaindu beharko dituzte, lehentasunez:
a) Prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen jarraitutasuna.
b) Ikasleek konpetentzietan aurrera egitea.
c) Ikasleen ezaugarriak, premiak eta inguruabar pertsonalak, sozialak edo profesionalak.
d) Ibilbidea antolamenduaren aldetik eta pedagogikoki bideragarria izatea.
e) Adierazitako laguntza-, akonpainamendu- eta pertsonalizazio-neurriak.
3. Ikastetxeek, beharrezkoa denean, antolamendu-neurriak eta neurri pedagogikoak hartuko dituzte, ibilbideak malguak eta ikasleen ezaugarri eta premietara egokituak izan daitezen, eta bateragarriak izan daitezen dagokion eskaintzaren antolamendu-, curriculum- eta prestakuntza-aukerekin, bat etorrita foru agindu honetan ezarritako printzipio eta neurriekin.
4. Aldi baterako malgutze neurriak garatzean, honako hauek bermatu beharko dira:
a) Prestakuntza-prozesuaren kalitatea eta koherentzia.
b) Ikaskuntzaren eta prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna.
c) Irakasleak eta tutoreak behar bezala koordinatzea.
d) Hartutako neurriak bideragarriak izatea, hala antolamenduaren nola dokumentazioaren aldetik.
e) Ikasleei informazio egokia ematea eta behar bezala akonpainatzea.
5. Prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen jarraitutasunari, hura aldi batez malgutzeari eta hartan jarraitzeari buruzko erabakiak hartzeko, kontuan hartu beharko dira bai ikasleen inguruabar indibidualak, bai konpetentzietan egin duten aurrerapena, bai eta prestakuntza-prozesuaren jarraitutasuna eta hura aprobetxatzeko dituzten arrazoizko aukerak ere; hori guztia bat etorrita foru agindu honen VIII. eranskinean ezarritako irizpide eta adierazleekin.
6. Lanbide Heziketaren arloko gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak orientabide, irizpide orientagarri, adierazle eta erreferentzia-eredu batzuk ezarri ahal izanen ditu, ikastetxeek eta ikasle taldeek irizpide horiek modu homogeneoan aplika ditzaten.
7. Gerta daiteke mailaz ez igotzeko erabakia hartzea eta erabaki horren ondorioz ikasleak errepikatzea, zikloan jarraitzea edo hartan jarraitu ezin izatea. Erabaki horiek ez dira automatikoak izanen eta, horiek hartzeko, bete beharko dira foru agindu honetan gradu bakoitzari buruz ezarri diren irizpide espezifikoak, eskaintzan jarraitzeko gehieneko mugak, erabilgarri dauden deialdiak, ikasleen konpetentzia-aurrerapena, garatutako laguntza- eta errekuperazio-neurriak, eta aprobetxamendurako aukera arrazoizkoak.
8. Ikasleek erdi eta goi mailako heziketa zikloetan jarraitzen dutenean, oinarrizko araudian ezarritako gehieneko mugak beharko dira. Horrela, ikaslea mailaz igoko ez dela erabaki arren, ikasleak ez du automatikoki galduko, berez, prestakuntza-ibilbidean jarraitzeko eskubidea, baldin eta deialdi batzuk baditu erabilgarri, hartan jarraitzeko marjina badu eta aprobetxatzeko arrazoizko aukerak baditu; hori guztia aplikatu beharreko matrikula-, onartze-, jarraitutasun-baldintzak eta eskaintzaren antolamenduari buruzkoak betez.
49. artikulua. Ebaluazio jarraitutasuna eta akreditatzeko aukera berriak.
1. Etengabeko ebaluazioak lagundu behar du ikaskuntza pixkanaka finkatzen eta prestakuntza-prozesuan barrena ebidentzia garrantzitsu berriak lortzen.
2. Ikasleek lortutako ebidentzia berriak ebaluazio prozesuaren balorazio globalean sartu ahal izanen dira, eta kontuan hartu ahal izanen dira aldez aurretik akreditatu ez diren edo nahikoa akreditatu ez diren ikaskuntza-emaitzak, konpetentziak edo prestakuntza-elementuak akreditatzeko, baldin eta koherenteak eta garrantzitsuak badira eta testuinguruan behar bezala kokatuta badaude.
3. Ebaluatzeko prozedurek prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasun eta -aurrerabideko eredu malguak bultzatu behar dituzte, eta ikasleen ibilbidean alferrikako etenaldiak saihestu.
4. Ikaskuntzak eta konpetentziak honela finkatu ahal izanen dira:
a) Ikaskuntza-prozesu arruntean integratutako jarduerak.
b) Ebidentzia berriak pixkanaka lortzea.
c) Konpetentziak aplikatzeko, integratzeko edo testuinguruan kokatzeko jarduerak.
d) Foru agindu honetan xedatutako errekuperazio integratuko eta ebidentziak eguneratzeko prozedurak edo akreditatzeko aukera berriak.
5. Ebaluazio jarraitutasunerako eta ikaskuntza finkatzeko prozedurak printzipio hauen arabera garatu beharko dira:
a) Koherentzia pedagogikoa eta ebaluatiboa.
b) Proportzionaltasuna.
c) Trazabilitate nahikoa.
d) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
e) Antolamendu- eta dokumentu-jasangarritasuna.
6. Ebaluazio jarraitutasuna dela-eta, ez dira nahitaez eta osorik errepikatu beharko aldez aurretik egindako jarduerak, ebidentziak edo prozesuak, baldin eta behar bezain garrantzitsuak diren eta testuinguruan behar bezala kokatuta dauden ebidentzia berriak badaude, eta ebidentzia horiek aukera ematen badute aurretik lortu ez diren ikaskuntzak, ikaskuntza-emaitzak edo konpetentziak akreditatzeko.
7. Ebaluazio jarraitutasunari, ikaskuntza finkatzeari eta akreditatzeko aukera berriei buruzko irizpideak eta adierazleak foru agindu honen II., V., VIII. eta X. eranskinetan xedatutakoa betez garatu eta zehaztuko dira.
8. Lanbide Heziketaren arloko gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak orientabide, irizpide orientagarri, adierazle eta erreferentzia-eredu batzuk ezarri ahal izanen ditu irizpide horiek modu homogeneoan aplika daitezen.
50. artikulua. Matrikula deuseztatzea.
1. Ikasleek matrikula deuseztatzeko eska dezakete, betetzen direnean Lanbide Heziketaren arloko gaietan eskumena duen zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ezarritako baldintzak, prozedurak eta epeak.
2. Honako modu hauetara baliogabetzen ahalko da matrikula:
a) Prestakuntza jasotzen ari den pertsonak eskatuta, dagokion prestakuntza-eskaintzan parte hartzea borondatez etetea erabakitzen duenean.
b) Prestakuntza jasotzen ari den pertsonak eskatuta, prestakuntza-ibilbidea malgutzeko neurri gisa, etorkizunean prestakuntza-eskaintza berean jarraitzeko. Kasu horietan, matrikula ikaspostua gordetzeko eskubideaz deuseztatzen bada, irakasleak bermatua izanen du eskaintzan gerora berriz hasteko aukera, ikastetxe berean eta onartzeko prozedura arruntean berriz ere parte hartu behar izan gabe, betiere Lanbide Heziketaren arloko gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ezarritako baldintzetan.
c) Ikastetxeak, ofizioz, baldin eta hala badagokio bizikidetza arautzen duen araudian edo dagokion prestakuntza-eskaintzari aplikatu beharreko araudi espezifikoan ezarritako neurrien ondorioz.
3. Matrikula partziala deuseztatzea ez da existituko kategoria independente gisa. Horrelakoetan, uko egin beharko zaio modulu, esparru, ikasgai edo proiektu intermodular jakin batzuk ebaluatzeko deialdiari. Uko egite hori foru agindu honetan ezarritako prozedurak eta bermeak betez izapidetuko da.
4. Matrikula deuseztatzeak honako hauek ekar ditzake, aplikatu beharreko araudiaren arabera:
a) Baliogabetutako matrikulatik eratorritako eskubideak galtzea.
b) Dagozkion deialdiak kontuan ez hartzea.
c) Hala dagokionean, ebidentziak, akreditatutako ikaskuntza-emaitzak, gainditutako lanbide moduluak edo ebaluazio emaitzak gordetzea, bat etorrita foru agindu honetan eta eranskinetan xedatutakoarekin.
5. Matrikula deuseztatzearekin lotura duten erabakiak printzipio hauek betez gauzatuko dira:
a) Proportzionaltasuna.
b) Inklusioa, irisgarritasuna eta pertsonalizazioa.
c) Segurtasun juridikoa.
d) Antolamendu- eta dokumentu-jasangarritasuna.
6. Matrikula deuseztatzeak prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunean, egiaztatutako ikaskuntzak gordetzean eta ikasleak itzultzeko aukeretan dituen ondorioak foru agindu honen VII., VIII. eta X. eranskinetan xedatutakoaren arabera garatuko dira.
51. artikulua. Ebaluazio deialdiari uko egitea.
1. Ikasleek uko egin diezaiekete ebaluazio deialdiei, betetzen direnean Lanbide Heziketaren arloko gaietan eskumena duen zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ezarritako baldintzak, prozedurak eta epeak.
2. Deialdiari uko egitea prestakuntza-ibilbidea malgutzeko neurri bat da, eta oinarri izan behar ditu prestakuntza- eta ebaluazio-prozesua garatzea edo haren jarraipena egitea nabarmen zailtzen duten eta, hala dagokionean, behar bezala justifikaturik dauden inguruabar pertsonalak, akademikoak, profesionalak, sozialak, familiarrak, kirolekoak, artistikoak, osasun arlokoak edo antzekoak.
3. Ikasleak deialdiari uko egiten ahalko dio matrikulatuta dagoen prestakuntza-eskaintzako lanbide modulu, esparru, ikasgai edo proiektu intermodular batean edo bat baino gehiagotan.
Deialdiari uko egitea ezin izanen da hedatu prestakuntza-eskaintzaren elementu ebaluagarri guztietara, baldin eta horrek berekin badakar ikasleen parte-hartzea erabat etetea. Kasu horretan, matrikula deuseztatzeari buruzko xedapenak aplikatuko dira.
4. Deialdiari uko egiteak ez du eragotziko:
a) Aurretik lortutako ebidentzia garrantzitsuak gordetzea, bidezkoa denean.
b) Prestakuntza-ibilbidearen geroagoko jarraitutasuna.
c) Foru agindu honetan xedatutako malgutze-, akonpainamendu- edo jarraitutasun-neurriak aplikatzea.
5. Uko egiteko prozedurak garatzean, neurriz kanpoko dokumentu zamak saihestu behar dira, eta bermatu beharko da ikasleek informazio, orientazio eta ezagutza egokia dutela uko egitearen ondorio akademikoei eta prestakuntza-ondorioei buruz.
6. Deialdiari uko egiteak ez du ekarriko, berez, ikaskuntzaren balorazio negatiboa, eta ez du eragotziko gerora ebidentzia berriak lortzea edo ikaskuntzak modu integratuan berreskuratzea, bat etorrita foru agindu honetan xedatutakoarekin.
7. Deialdiari uko egiteak ebidentziak gordetzearen eta gerora akreditazioa lortzeko aukeren gainean izanen dituen ondorioak foru agindu honen VII., VIII. eta X. eranskinetan xedatutakoa betez garatuko eta zehaztuko dira.
8. Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan, eta oinarrizko heziketa zikloetan, aplikagarria denean, modulu profesional, esparru edo proiektu intermodular baten ebaluazio deialdiari uko egiteak eragina izanen du modulu, esparru edo proiektu horri lotuta ikastetxean garatutako prestakuntza-zatian eta, hala dagokionean, enpresa edo pareko erakundean garatutako prestakuntza-zatian.
9. Lanbide moduluak, esparruak edo proiektu intermodularra ebaluatzeko deialdiari uko egiteak berekin ekarriko du, oro har, uko egitea ikastaroari dagokion enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteari, baldin eta prestakuntza hori ezin bada garatu, baloratu edo integratu ukitutako modulu, esparru edo proiektuetatik behar bezala bereizita.
10. Uko egiteko baimenean berariaz jakinarazi beharko zaie ikasleei zer ondorio izanen dituen azken ebaluazioan, eragindako lanbide moduluen, esparruen edo proiektu intermodularren kalifikazioan, enpresan edo pareko erakundean gero egin beharreko prestakuntza gauzatzean, erabiltzeko dauden deialdietan eta, hala badagokio, zikloan jarraitzeko aukeran, hargatik eragotzi gabe foru agindu honen 60. artikuluan ezarritakoa.
3. ATALA.–EBALUAZIO PROZESUAREN BERMEAK ETA AKREDITAZIOA ETA TITULAZIOA
52. artikulua. Akreditazioa, ziurtagiria eta titulazioa ematea.
1. Dagokion akreditazioa, ziurtagiria edo titulazioa emanen dira baldin eta aplikatzekoa den araudian ezarritako baldintzak bete badira, eta ikasleak gainditu baditu dagokion prestakuntza-eskaintzan eska daitezkeen lanbide modulu, esparru, ikasgai, proiektu intermodular eta gainerako elementu ebaluagarri guztiak, hargatik eragotzi gabe araudian xedatutako baliozkotze, aitortza, salbuespen eta gainerako egoerei dagozkien ondorio akademikoak.
2. Eskaintza bat gainditzeko erabaki akademikoa ikasleek eskuratutako lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien balorazio global, integratu eta testuinguruan kokatu batean oinarritu beharko da, eskura dauden ebidentzia esanguratsuen multzoa kontuan hartuta, eta ez soilik emaitza edo ebaluazio erabaki partzialen metatzea.
Apartatu honetan adierazitako balorazioa ez da hartuko eskaintza gainditzeko bide autonomo gisa, eskaintza osatzen duten elementu ebaluagarriak gainditzea alde batera utzita.
3. Artikulu honetan xedatutako ondorioetarako, kontuan hartuko dira lanbide moduluak, esparruak, ikasgaiak, proiektu intermodularrak, prestakuntza-aldiak, akreditazioak eta gainditu, baliozkotu, aitortu edo salbuetsita ikasleen prestakuntza-ibilbidean sartu diren gainerako elementu guztiak, aplikatzekoa den araudian ezarritako ondorio akademikoekin. Hala, elementu horiek baliozkotzeko, aitortzeko edo salbuesteko neurriak ez dira hartuko, berez, dagokion matrikulan garatutako ikaskuntzaren ebaluazio erabakitzat.
4. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzea egoki denean, eskaintza osorik gainditzeko erabakia hartu aurretik erabaki beharko da hura aplikatzea.
Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko, honako hauek bete beharko dira:
a) Irakasle arduradunek aldez aurretik bostetik beherako kalifikazio arrunta jarri izana eragindako lanbide moduluan, esparruan, ikasgaian, proiektu intermodularrean edo elementu ebaluagarrian.
b) Irakasle taldeak taldean erabakitzea elementu horiek gainditzea, II. tituluan eta VIII. eranskinean ezarritako baldintza, muga, irizpide eta bermeen arabera.
c) Eragindako elementuari, azkenean, bosteko kalifikazioa jartzea, eta salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioari dagokion kodifikazio osagarria.
d) Elementua gainditutzat jotzea, ondorio akademiko guztietarako.
5. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatu ondoren, hala dagokionean, eta exijitu daitezkeen elementu ebaluagarri guztiak gaindituta daudela egiaztatu eta ezarritako gainerako baldintzak betetzen direla ziurtatu ondotik, irakasle taldeak eskaintza gainditzeko erabaki akademikoa hartu ahal izanen du, eta, kasua denean, akreditazioa, ziurtagiria edo titulazioa emateko proposamena egin.
Eskaintza gainditzeko erabakia ezin izanen da hartu gainditzeke dauden elementu ebaluagarriak dauden bitartean.
6. Aplikatzekoa den araudiaren arabera eskumena duen organoari dagokio akreditazioak, ziurtagiriak eta tituluak ematea, eta eskaintza gainditzearen, egindako proposamenaren (hala dagokionean) eta exijitu daitezkeen gainerako baldintzak betetzearen ondorio administratiboa izanen da.
7. Baldin pertsona batek C, D edo E graduko eskaintza osoa gainditzen ez badu gainditutako lanbide moduluen ziurtagiri akademikoa eskuratzeko eskubidea izanen du, eta, oinarrizko mailako heziketa zikloen kasuan, gainditutako esparruena, zeinak metatzen eta kapitalizatzen ahalko baitira Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera.
Gainditutako lanbide moduluek Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionaleko beheragoko maila bateko eskaintza bat osatzen dutenean, ziurtagiri horrek dagokion beheragoko mailako ziurtagiria edo akreditazioa emateko eskubidea eman dezake, oinarrizko araudian ezarritako baldintzetan.
8. Dokumentazio akademikoak eta ebaluazio dokumentu ofizialek honako hauek islatu beharko dituzte, modu koherentean:
a) Lanbide moduluak, esparruak, ikasgaiak, proiektu intermodularrak eta gainditutako gainerako elementuak.
b) Dagozkion kalifikazioak eta kodifikazio osagarriak.
c) Ibilbidean sartutako baliozkotzeak, aitortzak, salbuespenak eta gainerako egoera akademikoak.
d) Eskaintza gainditzeari buruzko erabaki akademikoa.
e) Akreditazioa, ziurtagiria edo titulazioa emateko proposamena, bidezkoa denean.
f) Emandako akreditazioak, ziurtagiriak edo tituluak.
9. Ebaluazioak, dokumentazio akademikoak eta informazioaren kudeaketak lagundu beharko dute akreditazioak, ziurtagiriak eta titulazioak pixkanaka metatzen, gainditutako elementuak kapitalizatzen eta Lanbide Heziketaren Sistemako beste eskaintza batzuetan sartuta ibilbidea jarraitzen.
53. artikulua. Ebaluazio prozesuaren bermeak eta talde-erabakiak.
1. Lanbide modulu, esparru, ikasgai, proiektu intermodular edo elementu ebaluagarri bakoitzaren irakasle titularrak duen ardura espezifikoa alde batera utzita, irakasle taldeak taldean hartuko ditu foru agindu honetan esleitzen zaizkion erabakiak.
2. Irakasle arduradunei dagokie lanbide moduluaren, esparruaren, ikasgaiaren, proiektu intermodularraren edo elementu ebaluagarriaren azken kalifikazio arrunta zehaztea, 42. artikulutik 46. artikulura bitartekoetan xedatutako balorazio global eta integratuaren bidez.
Irakasle taldeak ezin izanen ditu, foru agindu honetan berariaz xedatutako kasuetan izan ezik, irakasle arduradunek zehaztutako kalifikazio arruntak ordeztu edo aldatu, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatuta bereziki, edo bidezkoak diren berrikuspen-, erreklamazio- edo zuzenketa-prozeduren ondorioz.
3. Taldean hartu beharreko erabakiak izanen dira, gutxienez ere, honako hauen ingurukoak:
a) Azken ebaluazioa, zeina, foru agindu honen arabera, irakasle taldeari baitagokio..
b) Sustapena.
c) Eskaintzan jarraitzea edo errepikatzea, taldean erabaki behar direnean.
d) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa.
e) Eskaintza osorik gainditzea eta, bidezkoa denean, dagokion akreditazioa, ziurtagiria edo titulazioa emateko proposatzea.
f) Foru agindu honen arabera irakasle taldeak taldean baloratu eta erabaki behar dituen laguntza-, pertsonalizazio- edo malgutze-neurriak.
4. Eskaintza osorik gainditzeko talde-erabakiak eta dagokion akreditazioa, ziurtagiria edo titulazioa emateko proposamenak oinarri izan behar dute ikasleek eskuratutako lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien balorazio global, integratu eta testuinguruan kokatu bat.
Balorazio hori egiteko, lehenik, egiaztatu beharko da exijitu daitezkeen elementu ebaluagarri guztiak gainditu dituztela, eta betetzen direla ezarritako gainerako baldintzak. Bide hori, gainera, ez da izanen eskaintza gainditutzat jotzeko bide autonomo bat, oraindik elementu guztiak gainditu ez diren kasuetarako.
5. Gerta daiteke, irakasle arduradunek kalifikazio arruntak jarri ondotik, bostetik beherako kalifikazioa duen elementu bat edo bat baino gehiago egotea. Horrelakoetan, irakasle taldeak salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzea aztertu ahal izanen du, bakar-bakarrik, berariaz xedatutako gradu, eskaintza eta kasuetan.
Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko erabakia eskaintza osorik gainditzeko erabakiaren aurretik eta hartatik bereizita hartuko da, eta ondorio hauek izanen ditu:
a) Eragindako elementuaren bostetik beherako kalifikazio arruntaren ordez bosteko kalifikazioa eta dagokion kodifikazio osagarria jarriko da azken formalizazioaren ondorioetarako.
b) Elementua gainditutzat joko da ondorio akademiko guztietarako.
c) Gainditze hori formalizatu eta eskatutako elementu guztiak gaindituta daudela egiaztatuta soilik hartu ahal izanen da eskaintza osorik gainditzeko erabakia, eta dagokion akreditazioa, ziurtagiria edo titulazioa emateko proposamena egin.
6. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioari buruzko erabakiek eta mailaz igotzeko edo eskaintzan jarraitzeko erabakiek, baldin eskaintzaren konpetentzia-nahikotasun globalean oinarrituta badaude, honako hauek beharko dituzte:
a) Kasuaren balorazio indibidualizatua.
b) Ebidentzia nahiko, askotariko eta garrantzitsuetan oinarritzea.
c) Eskaintzan eskuratutako konpetentzia-nahikotasun globalari buruzko talde balorazioa.
d) Dagokion gradurako edo eskaintzarako ezarri diren baldintzak edo mugak betetzea.
e) Konpetentzietan izandako aurrerabideari, prestakuntza-jarraitutasunari eta, bidezkoa denean, lanbidean jarduteko gaitasunari buruzko balorazioa.
f) Erabakiaren izaerarekin bat datorren berariazko arrazoibidea edo arrazoibide indartua.
g) Dokumentuen trazabilitate nahikoa.
7. Betetzen badira ere eskaintzaren konpetentzia-nahikotasun globalean oinarritutako erabaki bat hartzeko xedatu diren inguruabarrak, ez da automatikoki sortuko mailaz igotzeko, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko, eskaintzan jarraitzeko edo hura gainditzeko eskubidea.
Erabakiak banan-banan hartu beharko dira, ez automatikoki, eta foru agindu honetan eta VIII. eranskinean ezarritako irizpide eta mugen arabera.
8. Ikastetxeek honako hauek bermatu beharko dituzte:
a) Ebaluazio prozesuaren objektibotasuna.
b) Irakasle arduradunek zehaztutako kalifikazio arrunta eta irakasle taldeak hartutako talde-erabakiak bereiztea.
c) Ebidentzien, proposamenen eta hartutako erabakien trazabilitatea.
d) Irakasleen eta prestakuntza-inguruneen arteko koordinazioa.
e) Ikasleentzako informazio egokia.
f) Dokumentazio garrantzitsua gordetzea eta eskuragarri izatea.
9. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko erabakietan, honako hauek identifikatu beharko dira, behar bezala eta modu proportzionatuan:
a) Hasiera batean zehaztutako kalifikazio arrunta.
b) Kontuan hartutako ebidentzia nagusiak.
c) Baloratu diren eskaintzaren erreferenteak eta konpetentziak.
d) Eskaintza modu arruntean gainditzeko aukerarik emanen ez luketen ikaskuntzak, ikaskuntza-emaitzak edo konpetentzia-alderdiak.
e) Elementu horiek eskaintzaren funtsezko konpetentziekin eta konpetentzia orokorrarekin duten lotura.
f) Elementu horiek zer arrazoirengatik ez duten galarazten eskaintzaren konpetentzia-nahikotasun globala baloratzen.
g) Hartutako talde-erabakia.
h) 5-C kalifikazioa eta haren ondorio akademikoak.
10. Eskaintzaren konpetentzia-nahikotasun globalean eta salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioan oinarritutako erabakiei aplikatu beharreko irizpideak eta bermeak VIII. eranskinean xedatutakoaren arabera garatuko dira.
Erabaki horien dokumentazioak, formalizazioak, erregistroak eta trazabilitateak VII., VIII., X. eta XI. eranskinetan xedatutakoa bete beharko dute.
11. Ebaluazioari, kalifikazioei, mailaz igotzeari, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioari, eskaintza gainditzeari eta akreditazioak, ziurtagiriak edo titulazioak emateari buruzko erabakiak berrikus daitezke, eta haien kontrako erreklamazioak jartzen ahalko dira. Horrelakoetan, dagokion araudi arautzailean xedatutakoa beteko da, baita foru agindu honetan eta IX. eranskinean ezarritako zehaztapenak ere.
VIII. KAPITULUA.–BALIOZKOTZEAK, AITORTZAK, SALBUESPENAK ETA AITORTZA AKADEMIKOKO BESTE NEURRI BATZUK
54. artikulua. Xedea, aplikazio eremua eta printzipio orokorrak.
1. Kapitulu honetan arautzen da zer araubide orokor aplikatuko zaien Estatuko oinarrizko araudian eta foru agindu honetan xedatuta dauden baliozkotzeei, aitortzei, salbuespenei eta aitortza akademikorako bestelako neurriei Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetan.
2. Kapitulu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie Lanbide Heziketaren Sistemako A, B, C, D eta E graduetako eskaintzei; baina aplikatzen ahalko zaie, orobat, Estatuko oinarrizko araudian eta eskaintza bakoitzaren araudi espezifikoan jasotako espezialitateei.
3. Kapitulu honetan araututako jarduketen xedea da honako hauei laguntzea: pertsonen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna, ikaskuntzen metaketa eta kapitalizazioa, mugikortasun akademikoa eta prestakuntza-ibilbideen integrazio egokia. Aldi berean, honako hauek bermatu nahi dira: tratu-berdintasuna, segurtasun juridikoa eta irizpideen aplikazio homogeneoa.
4. Kapitulu honetan araututako neurriak aplikatzean, printzipio hauei jarraitu beharko zaie:
a) Etengabeko ikaskuntza.
b) Ikaskuntzen metaketa eta kapitalizazioa.
c) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
d) Tratu berdintasuna.
e) Segurtasun juridikoa.
f) Irizpideen aplikazio homogeneoa.
g) Sinplifikazio administratiboa.
5. Baliozkotzeak, aitortzak, salbuespenak eta aitortza akademikorako bestelako neurriak Lanbide Heziketaren Sistemaren izaerarekiko koherentziaz interpretatu beharko dira. Izaera hori integratua, metagarria, progresiboa eta malgua da.
6. Kapitulu honetan araututako jarduketek aplikatzekoa den araudian xedatutako ondorio akademikoak dituzte, baina ez dira egungo matrikulako ikaskuntza ebaluatzeko prozedurak. Dena den, horrek ez du esan nahi ez dutenik ondoriorik izanen ebaluatzeko, mailaz igotzeko, maila berean jarraitzeko eta akreditazioak, ziurtagiriak eta tituluak eskuratzeko prozeduretan.
7. Foru agindu honen XIII. eranskinean arautzen dira baliozkotzeen, aitortzen, salbuespenen eta aitortza akademikorako bestelako neurrien honako alderdi hauek: sailkapena, tipologia, horiek ebazteko eskumena eta prozedura eta horien irismen juridikoa.
Haien adierazpen akademikoa, aplikatzekoak zaizkien kalifikazioak eta kodifikazioak eta azken notan edo, kasua bada, batez besteko notan izan dezaketen eragina bat etorriko dira VII. eranskinean xedatutakoarekin. Dokumentazioa, espedientearekiko lotura, zaintza eta kontserbazioa, berriz, bat etorriko dira X. eranskinean xedatutakoarekin. Eta, azkenik, erregistroa, kudeaketa akademikoko sistemetan ematen zaien tratamendua, automatizazioa, balidazioa eta zuzenketa bat etorriko dira XI. eranskinean xedatutakoarekin.
8. Kapitulu honetan xedatutakoa honako hauekin koordinatuta interpretatu behar da: Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen Estatuko oinarrizko araudia, foru agindu honetako gainerako xedapenak eta XIII. eranskina.
55. artikulua. Aitortza akademikoko jarduketen tipologia.
1. Kapitulu honetan araututako neurriak honela sailkatzen dira:
a) Baliozkotzeak.
b) Aintzatespenak.
c) Salbuespenak.
d) Aplikatzekoa den araudian aurreikusitako beste aitortza-jarduketa batzuk.
2. Hona hemen bakoitza zer den:
a) Baliozkotzeen bidez, akademikoki aitortzen dira aurretik gainditutako ikasketak, lanbide moduluak, esparruak edo curriculumeko beste elementu batzuk, aplikatzekoa den araudian jasotako kasuetan eta hartan xedatutako ondorioekin.
b) Aitortzen bidez, ikasketa-espedienteari eransten zaizkio beste hezkuntza-, prestakuntza- edo lanbide-testuinguru batzuetan eskuratutako ikasketak, akreditazioak, ziurtagiriak, prestakuntza-jarduerak edo ikaskuntzak, bat etorriz aplikatzekoa den araudiarekin.
c) Salbuespenen bidez guztiz edo partzialki salbuesten dira ikasleak jarduera, prestakuntza-aldi edo prestakuntza-elementu jakin batzuk egitetik, baina soil-soilik aplikatzekoa den araudian berariaz jasotako kasuetan eta dagokion ebazpenean aitortutako irismenarekin.
3. XIII. eranskinean azaltzen dira aitortza akademikoko jarduketen sailkapena, tipologia, irismena eta aplikatzekoak zaizkien espezialitate juridikoak. Orobat, VII., X. eta XI. eranskinetan daude jasota haien adierazpen akademikoari, dokumentazioari eta erregistroari buruzko arauak.
4. Kapitulu honetan xedatutako neurriek kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudian ezarritako ondorioak soilik eraginen dituzte.
5. Kapitulu honetan araututako neurri bakar batek ere ez du izanen, berez, foru agindu honen esparruan hartutako ikaskuntza-ebaluazioko erabakiaren izaerarik, eta ez da dagokion matrikularen baitan egindako ebaluazio-prozesuen ordezko izanen.
6. Jarduketak aplikatzerakoan, errespetatu beharko dira jarduketa bakoitzaren izaera juridikoa eta berezko ondorioak. Ondorio akademiko baliokideak sortzeak ez du esan nahi araubide juridiko bera dutenik.
Homologazioak, baliokidetasun-adierazpenak eta berariazko administrazio-prozedura baten mendeko gainerako jarduketak berezko araudiaren arabera arautuko dira. Foru agindu honen bidez, soilik arautuko da nola txertatu eta islatuko diren dagozkion ebazpen edo egiaztagiri baliodunetatik datozen ondorio akademikoak.
56. artikulua. Ebazteko eskumena eta prozedura orokorra.
1. Interesduna zer ikastetxetan edo baimenduriko prestakuntza-entitatetan dagoen matrikulatuta, hortxe aurkeztu beharko ditu baliozkotzeko, aitortzeko, salbuesteko edo aitortza akademikoko beste neurri batzuetarako eskabideak, aplikatzekoa den araudian aurreikusitako espezialitateak gorabehera.
2. Estatuko oinarrizko araudiaren, aplikatzekoa den foru araudiaren eta prestakuntza-eskaintza bakoitzaren berariazko xedapenen arabera eskumena duen organoak ebatziko ditu eskaerok.
3. Foru agindu honen XIII. eranskinean jasotzen dira xeheago ohiko jarduketei aplikatzekoak zaizkien alderdi hauek: eskumenen banaketa, ebazteko irizpide operatiboak eta espezialitateak.
4. Ikastetxeek eta baimenduriko prestakuntza-entitateek honako hauei buruzko informazio nahikoa, irisgarria eta eguneratua eman behar diete ikasleei:
a) Eskatzen ahal diren jarduketak.
b) Bete beharreko baldintzak.
c) Behar diren dokumentuak.
d) Aplikatzekoak diren prozedurak.
e) Ebazteko eskumena duten organoak.
f) Jarduketa bakoitzak dituen ondorio akademikoak.
5. Organo eskudunek behar den dokumentazio osagarria eskatzen ahalko dute prozedura bakoitzean eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko .
6. Emandako ebazpenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Behar bezala arrazoituta egon beharko dute, baldin eta hala eskatzen badu aplikatzekoa den araudiak.
b) Ikasketa-espedientearekin batera gorde behar dira, eta hari atxikita, dokumentazio akademiko osagarri gisa.
c) Ebaluazio agiri ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan jasota geratu beharko dute, dagozkien egoera, kalifikazioa, kodifikazioa eta ondorio akademikoak adierazita.
d) Aplikatzekoa den araudian eta, kasua bada, ebazpenean bertan ezarritako ondorio akademikoak izanen dituzte.
7. Kapitulu honetan araututako jarduketen gaineko eskumena, prozedura, ebazpena eta irismen juridikoa XIII. eranskinean ezarritakoari lotuko zaizkio.
Haien adierazpen akademikoa, aplikatzekoak zaizkien kalifikazioak eta kodifikazioak eta azken notan edo, kasua bada, batez besteko notan izan dezaketen eragina bat etorriko dira VII. eranskinean xedatutakoarekin. Dokumentazioa, espedientearekiko lotura, zaintza eta kontserbazioa, berriz, bat etorriko dira X. eranskinean xedatutakoarekin. Eta, azkenik, erregistroa, kudeaketa akademikoko sistemetan ematen zaien tratamendua, automatizazioa, balidazioa eta zuzenketa bat etorriko dira XI. eranskinean xedatutakoarekin.
8. Artikulu honetan araututako jarduketak honako printzipio hauei jarraikiz eginen dira: legezkotasuna, segurtasun juridikoa, irizpideen aplikazio homogeneoa, eraginkortasun administratiboa eta ikasleei informazio egokia eman beharra.
57. artikulua. Ondorio akademikoak.
1. Baliozkotzeek, aitortzek eta salbuespenek aplikatzekoa den araudian eta, kasua bada, dagozkion ebazpen administratiboetan ezarritako ondorio akademikoak soilik eraginen dituzte.
2. Lanbide moduluak, esparruak, proiektu intermodularrak, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza-aldiak eta neurri hauek ukitutako gainerako prestakuntza-elementuak ikasleen prestakuntza-ibilbidean txertatuko dira, kasu bakoitzari dagozkion ondorio akademikoekin.
3. Baliozkotze, aitortza edo salbuespenetatik datozen egoerak prestakuntza-ibilbidean txertatuko dira jarraikiz aplikatzekoa den araudian eta, kasua bada, dagokion ebazpenean aitortutako irismenari eta ondorio akademikoei, eta irakasle taldeak ere horiek kontuan izan beharko ditu.
Irakasle taldeak ezin izanen du aitortutako jarduketaren oinarria berrikusi, ez eta jarduketa horren ondorio akademikoak zabaldu, murriztu edo aldatu ere.
4. Baliozkotutako, aitortutako edo salbuetsitako elementuak egoteak ez du esan nahi etengabeko ebaluazioaren eta balorazio global eta integratuaren printzipioak aplikatu behar ez direnik benetan egin eta ebaluatu behar diren elementuetan, eta ez du esan nahi, orobat, baterako erabakirik hartu behar ez denik eskaintza osoari buruz.
Edonola ere, printzipio horiek aplikatzean eta erabakiok hartzean, errespetatu beharko dira modu baliodunean emandako baliozkotze, aitorpen eta salbuespenen irismena eta ondorio akademikoak.
5. Baliozkotzeek, aitortzek eta salbuespenek aplikatzekoa den araudian ezarritako ondorio akademikoak eragiten dituzte. Ez dira, berez, dagokion matrikularen baitan ikasitakoaren, egindakoaren edo aurreratutakoaren balorazio positibo bat, eta ez dituzte ordezten foru agindu honetan araututako ebaluazio prozesuak.
Demagun aplikatzekoa den araudiaren edo dagokion ebazpenaren arabera, ondorioztatzen dela baliozkotze, aitortza edo salbuespen bat honako hauetako bat bete izanaren baliokidea dela: lanbide modulua, esparrua, proiektu intermodularra, prestakuntza-aldia, jarduera edo betekizuna. Halakoetan, ondorio hori nahikoa izanen da –bere irismenaren barnean, betiere– mailaz igotzeko, eskaintza gainditzeko, dagokiona akreditatu edo ziurtatzeko edo behar den titulua eskuratzeko, eta ukitutako elementua ez da berriro ebaluatu beharko.
6. Baliozkotze, aitortza eta salbuespenek ez dute berez ekarriko dagokion ebazpenean jasotakoez edo aplikatzekoa den araudian xedatutakoez bestelako konpetentziak akreditatzea.
7. XIII. eranskinean jasotzen dira baliozkotze, aitortza eta salbuespenen irismen juridikoa eta ondorio akademikoak.
Horien adierazpen akademikoa, aplikatzekoak zaizkien kalifikazioak eta kodifikazioak eta azken notan edo, kasua bada, batez besteko notan izan dezaketen eragina bat etorriko dira VII. eranskinean xedatutakoarekin. Dokumentazioa, espedientearekiko lotura, zaintza eta kontserbazioa, berriz, bat etorriko dira X. eranskinean xedatutakoarekin. Eta, azkenik, erregistroa, kudeaketa akademikoko sistemetako exekuzioa, automatizazioa, balidazioa eta zuzenketa bat etorriko dira XI. eranskinean xedatutakoarekin.
58. artikulua. Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako aukerako moduluak.
1. Lanbide Heziketaren Sistemako erdi mailako heziketa ziklo batean aukerako edozein modulu gainditzeak eskubidea emanen du Nafarroako Foru Komunitatean emandako erdi mailako beste edozein heziketa ziklotako aukerako modulu bat baliozkotzeko.
2. Lanbide Heziketaren Sistemako goi mailako heziketa ziklo batean aukerako edozein modulu gainditzeak eskubidea emanen du Nafarroako Foru Komunitatean emandako goi mailako beste edozein heziketa ziklotako aukerako modulu bat baliozkotzeko.
3. Aurreko apartatuetan ezarritako baliozkotzeetan, baliozkotutako aukerako moduluan txertatuko da jatorrizko aukerako moduluan lortutako zenbakizko kalifikazioa.
Kalifikazio hori ebaluazio agiri ofizialetan sartuko da, azken notarako kontuan hartuko da eta foru agindu honetan ezarritako gainerako ondorio akademikoak eraginen ditu.
4. Ez da baliozkotzerik eginen erdi mailako heziketa zikloetako aukerako moduluen eta goi mailako heziketa zikloetako aukerako moduluen artean.
5. Aldez aurretik egindako ikastaro eta prestakuntza-jarduera ez-formalen bidez curriculumaren aukerako zatia osorik edo partez aitortzeko, Estatuko oinarrizko araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira.
Interesduna zer ikastetxetan matrikulatuta dagoen, hortxe aurkeztu beharko du eskabidea. Ikastetxeko zuzendaritzak ebatziko du, jarraikiz lanbide heziketaren arloan eskuduna den zuzendaritza nagusiak emandako ebazpenean ezarritako prozedurari eta irizpideei.
Aitortza horrek aurreko apartatuetan araututako aukerako moduluen baliozkotzeaz bestelako izaera eta araubide juridikoa izanen ditu, eta ez du izanen dagokion matrikularen barneko ikaskuntza ebaluatzeko erabakiaren izaera.
6. 1. apartatutik 4.era bitarte araututako baliozkotzeen gaineko eskumena eta horien irismen juridikoa XIII. eranskinean ezarritakoari lotuko zaizkio.
5. apartatuan araututako aitortza (prozedura, beharrezko dokumentazioa, aitortza guztiz edo partez egiteko irizpideak eta ondorio juridikoak) lotu beharko zaio XIII. eranskinean eta lanbide heziketaren arloan eskuduna den zuzendaritza nagusiak emandako ebazpenean ezarrita dagoenari.
Kalifikazioak eramateko prozedura eta horrek azken notan izan dezakeen eragina bat etorriko dira VII. eranskinean xedatutakoarekin. Dokumentazioa, espedientearekiko lotura, zaintza eta kontserbazioa, berriz, bat etorriko dira X. eranskinean xedatutakoarekin. Eta, azkenik, erregistroa, kudeaketa akademikoko sistemetan ematen zaien tratamendua, automatizazioa, balidazioa eta zuzenketa bat etorriko dira XI. eranskinean xedatutakoarekin.
59. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari dagozkion espezialitateak.
1. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari lotutako salbuespenak soilik aitortzen ahalko dira araubide orokorreko eskaintzetan, eta bete beharko dute Estatuko oinarrizko araudian, foru agindu honen berariazko xedapenetan eta XIII. eranskineko espezialitateetan ezarrita dagoena.
2. Salbuespenak osoak edo partzialak izaten ahalko dira, aplikatzekoa den araudian xedatutako kasuetan. Zehazki, oinarrizko araudiak enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza eskatzen badu, salbuespen osoa edo partziala eskatzen ahalko da, baldin eta laneko esperientzia akreditatzen bada, eta esperientzia hori bat badator egindako prestakuntzarekin; hori guztia, Estatuko oinarrizko araudian ezarritakoari jarraikiz. Salbuespen partzialerako, berriz, foru agindu honetan eta agindua garatzeko xedapenetan ezarritako berariazko irizpideei jarraituko zaie.
3. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzatik osorik salbuesteko, Estatuko oinarrizko araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira. D graduko eskaintzetan, oro har, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia frogatu beharko da, lanaldi osoan, edo horren baliokidea (esperientziak egindako prestakuntzari lotuta egon behar du). C graduko eskaintzetan, eta, kasua bada, E gradukoetan, eskatuko da gutxienez sei hilabeteko lan-esperientzia akreditatzea, lanaldi osoan, edo horren baliokidea (esperientziak egindako prestakuntzari lotuta egon behar du). Bi kasuetan, lan egindako aldiak Estatuko oinarrizko araudian ezarritako denbora tartearen barnean egon beharko du.
4. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzatik partzialki salbuesten ahalko da, baldin eta akreditatuko lan esperientzia, salbuespen osorako eskatutako iraupenera iristen ez bada ere, nahikoa lotuta badago egindako prestakuntzarekin, eta aukera ematen badu nabarmen samar ikusteko bat datorrela enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari esleitutako jarduera, zeregin profesional edo ikaskuntza-emaitza jakin batzuekin. Ondorio horietarako, D graduko eskaintzetan, salbuespen partziala aitortuko da baldin eta sei hilabeteko lan-esperientzia akreditatzen bada, lanaldi osokoa, edo horren baliokidea aurreko bost urteetan. C graduko eskaintzetan, eta, kasua bada, E gradukoetan, baldin eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza badute, salbuespen partziala aitortuko da baldin eta hiru hilabeteko lan esperientzia akreditatzen bada, lanaldi osokoa, edo horren baliokidea aurreko bost urteetan.
5. Salbuespen partziala aitortzeko agirian, zehaztu beharko da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzako zer aldi, jarduera, zeregin profesional, ikaskuntza-emaitza edo elementuri eragin dien salbuespenak, eta zehaztu beharko du, orobat, horietako zein egin behar dituen prestakuntza jasotzen ari denak. Salbuespen partziala aitortzeko ebazpenak bermatu beharko du bat datozela akreditatutako lan esperientzia eta salbuetsitako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza-zatia, eta ez du salbuespenik eraginen esperientzia horrekin lotura nahikoa ez duten ikaskuntza-emaitza, jarduera edo zereginetan.
6. Salbuespenak ez du egungo matrikularen barneko enpresako prestakuntzaren ebaluazio positiboaren izaera. Aitzitik, aitortza akademikoko neurri bat da, araudian ezarritako ondorioak dituena.
Salbuespenak ez ditu baliozkotuko ukitutako lanbide moduluak; ez die, berez, kalifikazio bat emanen modulu horiei, eta ez ditu kalifikazioak automatikoki aldatuko.
Salbuespenak ez du aitortuko dagokion ebazpenean edo aplikatzekoa den araudian jasotakoez bestelako konpetentziarik.
7. Salbuespenak zehaztu beharko du osoa edo partziala den, bai eta honako alderdi hauek ere: oinarria, ebazteko eskumena duen organoa, ukitutako elementuak, ondorio akademikoak eta, kasua bada, zer eragin duen ebaluazioan, kalifikazioan, akreditazioan, ziurtapenean edo titulazioan.
8. Honako hauek izanen dute salbuespen eskaerak ebazteko eskumena:
a) D graduko eta E graduko eskaintzetan, eskatzailea zer ikastetxe publiko, itundu edo pribatutan matrikulatuta dagoen, ikastetxe horretako zuzendaritzak izanen du eskumena.
b) C graduko eskaintzetan, Hezkuntza Departamentuaren barnean C graduko eskaintzak planifikatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko eskumena duen zerbitzuko zuzendaritzaren titularrak izanen du eskumena. Eskatzailea zer ikastetxetan edo baimenduriko prestakuntza-entitatetan matrikulatuta dagoen, harexek eskatuko dio salbuespena organo eskudunari.
C graduko eskaintzetan, ikastetxeak edo prestakuntza-entitateak eskaera jasoko du, aurkeztuko agiriak egiaztatuko ditu, beharrezko balorazio teknikoak egin edo eskatuko ditu eta espedientea igorriko dio arestian aipatutako zerbitzuko zuzendariari, ebatz dezan.
9. Salbuespenak egoteak ez du esan nahi etengabeko ebaluazioaren eta balorazio global eta integratuaren printzipioak aplikatu behar ez direnik benetan egin eta ebaluatu behar diren elementuetan, eta ez du esan nahi, orobat, baterako erabakirik hartu behar ez denik eskaintza osoari buruz (barnean dela, kasua bada, konpetentzia-nahikotasun globalaren balorazioa).
Edonola ere, salbuespena aitortzeko ebazpenean ezarritako irismena eta ondorio akademikoak errespetatu beharko dira.
10. Salbuespena eskatzeko prozedurak, tramitazioak eta ebazpenak, bai eta egiaztagiriek, salbuespenaren izaera (osoa edo partziala) zehazteko irizpide teknikoek eta aplikatzekoak diren ereduek bete beharko dute XIII. eranskinean ezarrita dagoena. Lanbide heziketan eskuduna den zuzendaritza nagusiak ebazpen bidez garatzen ahalko ditu alderdi horiek guztiak.
Aplikatzekoak diren adierazpen akademikoa eta kodifikazioak bat etorriko dira VII. eranskinean xedatutakoarekin. Dokumentazioa, espedientearekiko lotura, zaintza eta kontserbazioa, berriz, bat etorriko dira X. eranskinean xedatutakoarekin. Eta, azkenik, erregistroa, kudeaketa akademikoko sistemetan ematen zaien tratamendua, automatizazioa, balidazioa eta zuzenketa bat etorriko dira XI. eranskinean xedatutakoarekin.
60. artikulua. Enpresan edo pareko erakundean aurreikusitako ohiko aldian prestakuntza egiteari uko egitea.
1. Araubide orokorreko C, D edo E graduetako eskaintzetan matrikulatutako ikasleek, baldin eta eskaintza horien barnean egin behar badute enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, aukera izanen dute, arrazoi justifikatuagatik, prestakuntza hori egiteari uko egiteko beren talde, ikasmaila, prestakuntza-aldi, eskaintza edo ibilbiderako aurreikusitako ohiko aldian. Horretarako, dagokion eskaera egin beharko dute.
Artikulu honetan araututako uko egitea ezin izanen zaie aplikatu araubide intentsiboko eskaintzei.
2. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteari uko egiteak ez du ekarriko matrikula deuseztatzea, eta ez du prestakuntza hori egin beharretik salbuetsiko. Uko egiteak ez du berez eraginen enpresako prestakuntzari lotutako ikaskuntza-emaitzak gainditzea, eta ez du kenduko hura egiteko betebeharra, baldin eta beharrezkoa bada prestakuntza-eskaintza gainditzeko eta, kasua bada, dagokion akreditazioa, ziurtagiria edo titulua eskuratzeko.
3. Uko egite baimenduak berekin dakar enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ez dela eginen aurreikusitako aldian. Ondorioz, ez da egonen prestakuntza horri lotutako ebidentzia, balorazio edo txostenik. Hala, enpresako edo pareko erakunde bateko prestakuntza eskakizuna denean, eta hura egin, baloratu eta txertatzen ez den bitartean, ezin izanen da azken kalifikazio positiboa zehaztu, ezin izanen dira gainditu ukitutako lanbide moduluak, esparruak, proiektu intermodularrak edo prestakuntza-elementuak, eta ezin izanen da eskuratu dagokion ziurtagiria, akreditazioa edo titulua. Egoera honek ez du esan nahi ukitutako lanbide modulua, esparrua, proiektu intermodularra edo elementua ez gainditutzat jotzen denik edo horien deialdi bat agortutzat jotzen denik, baldin eta oraindik amaierako ebaluazio- eta kalifikazio-erabakirik hartu ez bada, foru agindu honen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.
4. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari uko egiteko baimena eskuratzen duten ikasleek, kasua bada, jarraituko dute ikastetxeko edo prestakuntza-entitateko prestakuntza egiten, bai eta uko egiteak ukitzen ez dituen gainerako prestakuntza-jarduerak egiten ere, salbu eta uko egitea baimentzeko ebazpenean edo ibilbideko antolamenduan beste neurri egokiago bat badago ezarrita. Prestakuntza horren ebaluazioa, jarraipena eta balorazioa egiten ahalko dira, eta eskuratutako ebidentzia positiboak kontserbatzen ahalko dira, 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dena den, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (eskakizuna denean) amaitu arte edo dagokion salbuespena aitortu arte itxaron beharko da ukitutako elementuen azken kalifikazio positiboa zehazteko, horiek gainditutzat jotzeko eta dagokion akreditazioa, ziurtagiria edo titulua emateko.
5. Modalitate presentzialeko eskaintzetan, oro har, uko egite bat eskatzen ahalko da, baldin eta jazotzen bada ebaluazio deialdiari uko egiteko aurreikusitako inguruabar justifikatuetako bat edo antzeko inguruabarren bat, nabarmen eragozten edo zailtzen duena aurreikusitako ohiko aldian egitea enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza. Inguruabar horiek akreditatzen direnean, uko egitea baimendu beharko da, hargatik eragotzi gabe behar diren ondorioak eragitea egiteke geratu den enpresako prestakuntzaren plangintzan, azken ebaluazioan, deialdietan, jarraitzean eta ibilbidearen jarraitutasunean.
6. Salbuespen gisa, bigarren uko egitea baimentzen ahalko da, baldin eta behar bezala justifikatutako inguruabarrak badaude. Bigarren uko egiteak, orobat, bateragarria izan behar du honako alderdi hauekin: prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna, eskaintzan jarraitzeko mugak (halakorik badago), dauden deialdiak, eskaintzaren iraupena eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren plangintza.
7. Zer egunetan aurreikusita dagoen hastea enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, hilabete lehenago, gutxienez, aurkeztu beharko da, oro har, salbuesteko eskaera, deusetan galarazi gabe gerora sortzen ahal diren behar bezala justifikatutako inguruabarrak.
Honako hauek izanen dute eskaerak ebazteko eskumena:
a) D graduko eta E graduko eskaintzetan, eskatzailea zer ikastetxe publiko, itundu edo pribatutan matrikulatuta dagoen, ikastetxe horretako zuzendaritzak izanen du eskumena.
b) Eskatzailea zer ikastetxetan edo baimenduriko prestakuntza-entitatetan matrikulatuta dagoen, hango zuzendaritzak edo pareko organo arduradunak izanen du eskumena.
8. D graduko heziketa zikloetan, baldin eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ez bada egin lehen mailan hari uko egiteagatik, honela jokatuko da, oro har: bigarren mailarako aurreikusita dagoen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari gehituko zaio, eta ikastetxeak baimendurako plangintzari jarraikiz ezarriko dituen aldietan egin beharko da. Oro har, bigarren mailarako aurreikusita dagoen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren aurretik egin beharko da, salbu eta baimenduriko plangintzak bide ematen badu prestakuntza hori beste modu batean antolatzeko. Modu horrek, dena den, bateragarria izan behar du ikaskuntza-emaitzekin, prestakuntza-postuak izateko ahalbideekin eta ibilbidearen jarraitutasunarekin.
9. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren eskakizuna daukaten C eta E graduko eskaintzetan, uko egitearen ondorioz egin gabe geratu den prestakuntza, ahal dela, berriz programatu beharko da beste aldi batean egiteko, eta aldi horrek bateragarria izan beharko du eskaintzaren iraupenarekin, antolamenduarekin eta helburuarekin, ukitzen diren ikaskuntza-emaitzekin, prestakuntza-postuak izateko ahalbideekin eta pertsonaren prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunarekin.
10. Uko egiteak eskaintzaren azken aldiari dagokion enpresako eta pareko erakundeko prestakuntzari eragiten badio, azken ebaluaziorako, eskaintza gainditutzat emateko eta akreditazio-, ziurtapen- eta titulu-proposamena egiteko ezinbesteko baldintza izanen da geroago egitea prestakuntza hori (eskakizuna denean). Beste aukera bat da dagokion salbuespena eskuratzea, osoa edo partziala.
11. Baimenduriko uko egitea agertu beharko da dagokien ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, honako alderdi hauek zehaztuta: ukitutako eskaintza, ikasmaila eta enpresako prestakuntza-aldia edo -fasea; lotutako lanbide moduluak, esparruak, proiektu intermodularrak edo prestakuntza-elementuak; kontserbatutako ebidentzia positiboak (behar badu); enpresako edo pareko erakundeko zer prestakuntza gelditzen den egiteke, baloratzeke edo integratze; uko egiteak zer ondorio dituen azken ebaluazioan, deialdiak kontsumitzeari edo ez kontsumitzeari dagokionez eta prestakuntza egiteko aldiak zenbatzeari dagokionez eta noiz aurreikusten den egitea, posible bada.
12. Ikastetxeak edo prestakuntza-entitateak, eskaera ebatzi aurretik, berariaz esan beharko die ikasleei enpresako edo pareko entitateko prestakuntza (eskakizuna denean) egitea, baloratzea eta integratzea eskaintzaren ebaluazio prozesuaren parte direla, eta beharrezkoak izaten ahal direla dagozkion ikaskuntza-emaitzak eta konpetentziak akreditatzeko, eta, kasua bada, dagokion akreditazioa, ziurtagiria edo titulua eskuratzeko, salbu eta bidezkoa bada salbuespen osoa edo partziala aitortzea aplikatzekoa den araudiaren arabera.
13. Prozedura, dokumentazioa, epeak, erregistroko ondorioak eta eskabide ereduak bat etorriko dira foru agindu honetan xedatutakoarekin, bai eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emandako jarraibideetan xedatutakoarekin ere.
14. Baldin eta baimenduriko uko egite baten ondorioz ezin bada ebaluazioari eta kalifikazioari buruzko azken erabakia hartu, egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoelako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (eskakizuna denean), 44.11 artikuluan ezarrita dagoenari jarraikiz arautuko da ukitutako lanbide moduluen, esparruen, proiektu intermodularren edo prestakuntza elementuen egoera akademikoa, eta ez du berez ekarriko ez gainditzea edo deialdia kontsumitzea.
15. Ikastetxean edo beste prestakuntza-ingurune batzuetan eskuratutako ebidentzia positiboak kontserbatzen ahalko dira egin gabe dagoen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza osatzen den arte. Behin egin, baloratu eta integratu denean prestakuntza hori, ebaluazioari eta kalifikazioari buruzko azken erabakia eta horrek deialdietan dituen ondorioak 44. artikuluko 12. apartatutik 14.era xedatutakoari jarraikiz ezarriko dira.
16. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza gehienez ere bi aldiz egiten ahalko da prestakuntza-eskaintza beraren barnean.
D graduko heziketa zikloetan, muga hori aplikatuko zaio lehen eta bigarren mailarako programatutako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren zati bakoitzari, eta haietako bakoitza gehienez ere bi aldiz egiten ahalko da.
Baimenduriko uko egiteak ez du eraginen prestakuntza egiteko aukera bat kontsumitzea.
Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren zati bat hainbat alditan edo enpresa edo pareko erakunde batean baino gehiagotan egiteak ez du berez eraginen prestakuntza-aldi osagarriak zenbatzea.
61. artikulua. Erregistro akademikoa, dokumentazioa eta azken nota.
1. Baliozkotzeak, aitortzak eta salbuespenak ebaluazio agiri ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan islatu beharko dira, aplikatzekoa den araudiarekin eta foru agindu honetan ezarritakoarekin bat.
2. Kapitulu honetan araututako jarduketak behar bezala dokumentatu beharko dira eta behar diren ondorio akademikoak sortu beharko dituzte interesdunaren ikasketa-espedientean.
3. Kalifikazioak txertatzeko eta behar denean haiek kontserbatzeko prozedurak eta azken notan izanen duten eragina bete beharko dute Estatuko oinarrizko araudian, aplikatzekoak diren berariazko xedapenetan eta foru agindu honetan ezarrita dagoena.
4. Kudeaketa akademikoko sistemetan, bermatu beharko da kapitulu honetan araututako jarduketen trazabilitate egokia, koherentzia dokumentala, elkarreragingarritasuna eta segurtasun juridikoa.
5. Kapitulu honetan araututako jarduketen izaera juridikoa, betekizunak, prozedura ebazteko eskumena, ebazpena eta ondorioen irismena bat etorriko dira XIII. eranskinean ezarritakoarekin.
Haien adierazpen akademikoa, aplikatzekoak zaizkien kalifikazioak eta kodifikazioak eta azken notan izan dezaketen eragina bat etorriko dira VII. eranskinean xedatutakoarekin. Dokumentazioa, espedientearekiko lotura, zaintza eta kontserbazioa, berriz, bat etorriko dira X. eranskinean xedatutakoarekin. Eta, azkenik, erregistroa, kudeaketa akademikoko sistemetan ematen zaien tratamendua, elkarreragingarritasuna, automatizazioa, balidazioa eta zuzenketa bat etorriko dira XI. eranskinean xedatutakoarekin.
62. artikulua. Aplikatzeko eta interpretatzeko irizpide komunak.
1. Kapitulu honetan araututako baliozkotzeak, aitortzak, salbuespenak eta aitortza akademikoko bestelako neurriak modu homogeneoan aplikatu behar dira Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzak ematen dituzten ikastetxe eta baimenduriko prestakuntza-entitate guztietan, eta bermatu behar dira ikasleen tratu-berdintasuna, segurtasun juridikoa eta jarduketa akademiko eta administratiboen arteko koherentzia.
2. Ezertan eragotzi gabe Estatuko eta Foru Komunitateko kasuan kasuko araudia zuzenean aplikatzea, lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez onartuko dira kapitulu honetan araututako baliozkotze, aitortza, salbuespen eta aitortza akademikoko gainerako neurriak izapidetzeko eta modu homogeneoan ebazteko behar diren jarraibideak.
Jarraibideetan, identifikatuko da zein den jarduketa bakoitzari aplikatzekoa zaion araudia eta zer organok duen hura ebazteko eskumena. Orobat, honako alderdi hauek zehaztuko dira: aurkezteko, egiaztatzeko, zuzentzeko, ebazteko eta igortzeko zirkuituak, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruaren barnean; egiaztagiriak; interesdunaren egoera akademikoa izapidetze-aldian; eskaera, txosten eta ebazpenen ereduak eta aitortutako ondorioak dokumentazio akademikoan eta kudeaketarako sistemetan txertatzeko modua; hori guztia, bat etorriz VII., X., XI. eta XIII. eranskinetan ezarrita dagoenarekin.
Jarraibideek izaera teknikoa, operatiboa edo interpretatiboa izanen dute, eta ezin izanen dute: baliozkotze-, aitortza- edo salbuespen-kasu berririk sortu; arauz ezarritako betekizunak aldatu; ebazteko eskumena aldatu; jarduketen ondorio akademikoak zabaldu, murriztu edo aldatu; aurreikusi gabeko kalifikazioak esleitu; azken notari edo, kasua bada, batez besteko notari aplikatzekoak zaizkion arauak aldatu edo aplikatzekoa den araudian jasota ez dauden salbuespen substantiboak ezarri.
3. Kapitulu honetan araututako neurriak aplikatu eta interpretatzean ahalik eta modu koherenteenean jokatu behar da honako hauekiko:
a) Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen Estatuko oinarrizko araudia.
b) Pertsonen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
c) Ikaskuntzen metaketa eta kapitalizazioa.
d) Ondorioak modu koherentean integratzea pertsonaren prestakuntza-ibilbidean.
e) Segurtasun juridikoa.
f) Aplikazio homogeneoa.
4. Kapitulu honetan araututakoa modu koordinatuan interpretatu behar da foru agindu honetako gainerako xedapenekiko eta VII., X., XI. eta XIII. eranskinekiko, bakoitzari dagokion esparru materialaren barnean.
IX. KAPITULUA.–INFORMAZIO ESKUBIDEAK ETA BERRIKUSPEN BERMEAK
1. ATALA.–GARDENTASUNA, INFORMAZIOA ETA EBALUAZIO AGIRIAK ESKURATZEA
63. artikulua. Ebaluazio objektiboa, gardena eta informatua izateko eskubidea.
1. Ikasleek eskubidea dute ebaluazio objektiboa, gardena, irisgarria, koherentea eta foru agindu honetan eta aplikatzekoa den araudian ezarritako irizpide eta bermeekin bat datorrena izateko beren ikaskuntzari eta konpetentzia-garapenari buruz.
2. Prestakuntza hasi aurretik edo prestakuntzaren lehenengo faseetan, ikasleek informazio nahikoa, argia, irisgarria eta ulergarria jaso behar dute honako alderdi hauei buruz:
a) Ebaluaziorako erreferente diren ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
b) Ebaluazio irizpide aplikagarriak.
c) Aurreikusitako prozedurak, tresnak eta ebidentzia motak.
d) Kalifikatzeko, gainditzeko eta errekuperatzeko irizpideak eta, hala badagokio, mailaz igotzeko, jarraitzeko eta ziurtagiriak eta tituluak emateko irizpideak.
e) Bertaratzeari, parte-hartzeari, jarduerak egiteari edo jarraipenari lotutako betebeharrak; azken ebaluazioan parte hartzeko aukera baldintzatzen dute edo ondorio akademikoak eragiten dituzte.
f) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza-eskaintzaren parte denean, prestakuntza horren ezaugarriak eta ebaluazioan duen eragina.
g) Zer baldintza dauden ezarrita honako hauek bermatzeko: integritate akademikoa, ebidentzien benetakotasuna eta baliabide teknologikoen eta adimen artifizialeko sistemen erabilera baimendua.
h) Sarbiderako, berrikuspenerako eta erreklamaziorako prozedurak eta epeak.
3. Aurreko apartatuan adierazitako informazioa emateko, egokiak diren programazioak, informazio agiriak, plataformak, kudeaketa akademikoko sistemak edo ikastetxearen edo prestakuntza-entitate baimenduaren gainerako bitarteko arruntak erabiliko dira. Informazioa komuna bada talde edo eskaintza osoarentzat, ez da beharrezkoa izanen banakako agiri gehigarriak egitea.
4. Aplikatzen diren ebaluazio-irizpideak eta -prozedurek koherenteak izan behar dute ikasleei emandako informazioarekin. Egindako aldaketa orok baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Behar bezala justifikatuta egotea.
b) Bateragarria izatea araudiarekin eta aplikatzekoa den programazioarekin.
c) Ebaluazioan ondorioak eragin aurretik ematea aldaketaren berri.
d) Ez atzeraeraginez aplikatzea ikasleen kaltetan.
5. Ikasleek eskubidea dute modu aktiboan parte hartzeko beren prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren jarraipenean eta haren ulermenean. Horrek, dena den, ez du esan nahi beren gain hartuko dituztenik irakasleen, irakasle taldearen edo administrazio-organo eskudunen berezko eskumenak.
6. Ebaluazio-prozesuaren gardentasunak bateragarria izan behar du honako alderdi hauekin: datu pertsonalen babesa, konfidentzialtasuna, hirugarrenen eskubideak eta irakasleen eta irakasle taldearen barneko eztabaiden isilpekotasuna.
7. Ikastetxeek eta baimendurako prestakuntza-entitateek informaziorako irispidea bermatuko dute, eta, behar denean, behar diren neurriak hartuko dituzte ikasleek behar bezala ulertzen dutela bermatzeko.
64. artikulua. Informazioa prestakuntza-prozesuan eta erabakiak komunikatzea.
1. Ikastetxeek eta baimenduriko prestakuntza-entitateek bermatuko dute ikasleek aldizkako informazio nahikoa, irisgarria, ulergarria eta pedagogiaren aldetik erabilgarria jasotzen dutela beren ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuari buruz.
2. Prestakuntza-prozesuan jasotako informazioak honako hauen berri izateko balio behar du, halakoak garrantzitsuak direnean:
a) Egindako aurrerapena, ikaskuntza-emaitzei eta eskaintzako konpetentziei dagokienez.
b) Ikusitako zailtasun edo oztopo nagusiak.
c) Eskuratzeke edo finkatzeke dauden ikaskuntzak, ikaskuntza-emaitzak edo konpetentzien alderdiak.
d) Zer neurri hartu diren edo proposatzen diren laguntzeko, errekuperazio integralerako, orientabiderako, egokitzapenerako edo akonpainamendurako.
e) Prestakuntza- edo ebaluazio-prozesuaren jarraitutasunean eragina izan dezaketen gorabehera garrantzitsuak.
f) Zer jarduketa egin behar dituzten ikasleek beren aurrerapenari eta prestakuntza-jarraitutasunari laguntzeko.
3. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari buruzko informazioa, garrantzitsua bada, ikaskuntza prozesuari buruzko informazio globalari erantsi beharko zaio. Ez du izan behar ebaluazio autonomoa edo berezia.
4. Aldizkako informazioak prestakuntza- eta orientazio-izaera izanen du, eta ez ditu ordeztuko 69. artikulutik 76.era araututako azken kalifikazioak, azken erabakiak edo agiri akademikoak.
5. Informazio- eta komunikazio-prozeduretan, ahal dela, ikastetxearen edo baimenduriko prestakuntza-entitatearen ohiko bideak erabiliko dira. Prozedura horietan, saihestu egin behar dira honako hauek:
a) Alferrikako banakako txostenak egitea sistematikoki.
b) Osorik erreproduzitzea eskura dauden erregistro eta ebidentzia guztiak.
c) Neurriz kanpoko karga dokumentalak sortzea.
d) Informazioa zatitzea erabilera pedagogikorik ez duten hainbat komunikaziotan.
6. Ebaluaziori buruzko azken erabakiak modu argian komunikatu behar dira, eta bide eman behar dute honako hauen berri izateko:
a) Kalifikazioa, emaitza edo hartutako erabakia.
b) Haren ondorio akademikoak.
c) Ukitutako lanbide moduluen, esparruen, prestakuntza-blokeen, proiektu intermodularren edo gainerako elementu ebaluagarrien egoera.
d) Deialdien eta, kasua bada, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera.
e) Berrikuspenerako edo erreklamaziorako bideak eta epeak.
7. Ikasleak adingabeak badira edo legezko ordezkaria badute, informazio hori familiei edo legezko ordezkariei ere emanen zaie, aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera.
8. Informatzeko, komunikatzeko eta jarraipena egiteko prozedurek foru agindu honetako V., IX., X. eta XI. eranskinetan ezarritakoa bete beharko dute.
65. artikulua. Ebaluazio prozesuko ebidentziak, agiriak eta informazioa eskuratzea.
1. Ikasleek eta, kasua bada, familiek edo legezko ordezkariek eskubidea dute eragiten dieten ebaluazio-erabakien oinarri esanguratsu izan diren ebidentziak, agiriak eta informazioak eskuratzeko.
2. Eskuratzeko eskubidean jarraian ageri diren alderdiak sartzen dira, erabakiaren izaeraren arabera, eta ulertzeko, berrikusteko edo erreklamatzeko behar denaren arabera:
a) Interesdunari dagozkion ebaluazio agiri ofizialak.
b) Aintzat hartutako proba, ekoizpen, lan, jarduketa, lanbide jardun edo gainerako ebidentzia esanguratsuak.
c) Aplikatutako tresnak eta ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak.
d) Jarritako kalifikazioa edo hartutako erabakia ulertzeko beharrezkoak diren ebaluazio erregistroak.
e) Azken erabakien eta, kasua bada, talde-erabakien funtsezko oinarriak.
f) Berrikuspen- edo erreklamazio-prozeduretan sortutako agiri esanguratsuak.
g) Kalifikazio, azken nota edo egoera akademiko bat zehazteko baliatu diren jatorrizko datuak, kalkulu-arauak eta eragiketa automatizatuen emaitzak, 74. artikuluan ezarritakoarekin bat.
3. Informazioa honela eskuratzen ahalko da:
a) Aurrez aurreko kontsulta.
b) Kontsulta elektrikoaren bidez.
c) Kopia eskuratuta.
d) Ziurtagiria, laburpena edo erreprodukzio partziala eskuratuta.
e) Eskatutako informazioaren berri izateko nahikoa den beste edozein bitarteko baliodunen bidez.
4. Informazioa eskuratzeko zer modalitate erabili erabakiko da honako alderdi hauen arabera: agirien izaera, eskaeraren xedea, jatorrizko agirien babesa eta proportzionaltasunaren eta administrazioaren sinplifikatzearen printzipioak.
5. Agirietan baldin badaude hirugarrenen datuak, enpresei edo pareko erakundeei buruzko informazio konfidentziala, eduki babestuak edo zabalpen mugatuko informazioa, honako hauek izaten ahalko dira informazioa eskuratzeko bideak:
a) Anonimizazioa.
b) Datuen disoziazioa.
c) Informazio partziala eskuratzea.
d) Kontsulta, baina kopiarik eskuratu gabe.
e) Beste edozein neurri, baldin eta ahalbidetzen badu bateragarri egitea eskubideaz baliatzea eta ukitutako eskubide eta interesen babesa.
6. Informazioa eskuratzeko eskubideak ez ditu hartzen:
a) Irakasleen edo irakasle taldearen barne-eztabaidak.
b) Iritziak, proposamenak edo prestaketa-balorazio indibidualizatuak, ez direnak, berez, azken erabakiaren oinarri.
c) Hirugarrenen informazio pertsonala edo akademikoa.
d) Bereizi gabe entregatzea prestakuntza-prozesuan zehar sortutako erregistro, komunikazio, zirriborro edo agiri guztiak.
e) Erabakia ulertzeko, oinarritzeko, berrikusteko edo erreklamatzeko garrantzitsuak ez diren agiriak.
7. Aurreko apartatuan xedatutakoak ez du eragotziko azken erabakiaren oinarri diren irizpideak, ebidentziak, akordioak eta funtsezko arrazoiak ezagutzeko eskubidea baliatzea.
8. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza daukaten eskaintzetan, informazioa eskuratuko da ebaluazio prozesuaren izaera integratuarekin bat, eta ukitzen ahal den informazioaren konfidentzialtasuna errespetatuz (enpresa- eta merkataritza-informazioa eta informazio teknikoa eta pertsonala).
9. Ikastetxeek eta baimenduriko prestakuntza-entitateek bermatuko dute beharrezko dokumentazioa eskuragarri egonen dela berrikuspenari eta erreklamazioari aplikatzekoak zaizkion epeen barnean, bat etorriz 76. artikuluan xedatutako kontserbazio arauekin.
10. Agiriak eskuratzeko prozeduretan bete beharko da IX., X. eta XI. eranskinetan ezarritakoa, eta saihestu egin beharko dira alferrikako formalismoak edo karga dokumentalak.
2. ATALA.–EBALUAZIO ERABAKIAK BERRIKUSTEA ETA ERREKLAMATZEA
66. artikulua. Ikastetxeko berrikuspena: eskubidea, xedea eta prozedura.
1. Ikasleek edo, kasua bada, beren legezko ordezkariek, ikastetxeari edo baimenduriko prestakuntza-entitateari eskatzen ahalko diote zuzeneko ondorioak eragiten dituzten azken ebaluazio-erabakiak berrikustea, bat etorriz ezarrita dagoenarekin maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan eta haren idazketa indardunean (Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezartzen duena), eta bat etorriz, orobat, foru agindu honetan eta IX. eranskinean ezarritako espezialitateekin.
Ikastetxearen izaera ez duten baimenduriko prestakuntza-entitateek ematen dituzten eskaintzen kasuan, 66. eta 67. artikuluetan ikastetxea, zuzendaritza, departamentu didaktikoak edo irakaskuntzako beste organo batzuk aipatzen direnean, hurrenez hurren honako hauen baliokide direla ulertu behar da: entitatea bera, organo arduraduna eta ebaluazioan esku hartzen duten egitura funtzionalki baliokideak.
2. Ez dira berrikusten ahalko:
a) Azken kalifikazioak.
b) Gainditzeari edo ez gainditzeari buruzko erabakiak.
c) Mailaz igotzeko erabakiak.
d) Jarraitzeko erabakiak, baldin eta badatoz ebaluazio-balorazio batetik edo baterako balorazio batetik.
e) Titulua emateari edo ez emateari buruzko erabakiak.
f) Deialdi bat kontsumitu dela ezartzeko erabakiak.
g) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren aplikazioari buruzko erabakiak eta haren konkurrentzia posibleari lotutako azken erabakiak.
h) Gainerako azken ebaluazio-erabakiak, baldin eta zuzeneko ondorio akademikoak eragiten badizkiote interesdunari.
3. Beren araudi erregulatzailean ezarritako moduan berrikusi edo aurkaratuko dira baliozkotzeak, homologazioak, aitortzak, salbuespenak, onarpen-erabakiak, tituluen emate administratiboa, aparteko deialdien baimenak eta administrazio-prozedura baten mende dauden gainerako jarduketak.
4. Ikastetxeko berrikuspena, oro har, ebaluazio-erabakiei aurre egiteko bermearen lehenbiziko fase gisa hartzen da, hargatik eragotzi gabe aplikatzekoa den araudian ezarritako espezialitateak.
5. Eskaerak honako alderdi hauek bete beharko ditu:
a) Zer erabaki berrikusi nahi den identifikatzea.
b) Ezarritako epearen barnean aurkeztea.
c) Bide ematea jakiteko zer arrazoi, inguruabar edo alderdi dela-eta eskatzen den berrikuspena.
Oinarri juridiko teknikorik ez badago ere, hori ez da izapidetzeko eragozpen izanen, baldin eta nahikoa identifikatzen ahal badira erabaki eztabaidagarria eta desadostasunaren xedea.
6. Ikastetxeak beharrezko informazioa emanen dio interesdunari, jakin dezan zein diren aplikatutako irizpideak, ebidentzia esanguratsuak eta erabakiaren funtsezko oinarriak, 65. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz.
7. Berrikuspena irakasle arduradunei, koordinazio didaktikorako departamentuari, irakasle taldeari edo erabakiaren ardura duen organoari dagokio, haren izaerari eta foru agindu honetan esleitutako ardurei erreparatuta.
8. Berrikuspenak honako alderdi hauek, gutxienez, egiaztatu beharko ditu:
a) Bat etortzea ikaskuntza-emaitzen, ebaluazio irizpideen eta egindako prestakuntza- eta ebaluazio-jarduketen artean.
b) Kontuan hartutako ebidentzien nahikotasuna, garrantzia, benetakotasuna eta testuinguru egokia.
c) Egoki aplikatzea kalifikatzeko, gainditzeko, mailaz igotzeko, jarraitzeko edo titulua eskuratzeko irizpideak, bai eta deialdien kontsumoari buruzko arauak ere.
d) Irakasle arduradunak zehaztutako kalifikazio arrunta.
e) Irakasle taldeak, hala behar duenean, egoki esku hartzea eta erabakiak hartzea.
f) Aitortutako irisgarritasun- edo egokitze-neurriei jarraitzea.
g) Errorerik baden ikustea (errore materialak, egitezkoak, kalkulukoak edo erregistrokoak).
h) Erabakiaren oinarriak, arrazoiak eta trazabilitatea.
i) Aplikatzekoak diren prozedura-bermeak betetzea.
9. Berrikuspenak bat etorri behar du ebaluazioaren izaera jarraitu, integratu eta konpetentzialarekin, eta ez du zertan izan proba, jarduera edo ebidentzia bakar baten azterketa soltea.
10. Berrikuspena ez da beste ebaluazio bat, eta haren helburua ez da balorazio profesionala ordeztea garatutako prozesutik kanpoko irizpideen bidez. Balio behar du egiaztatzeko erabakia hartu dela zentzuz, koherentziaz, nahikoa arrazoituta eta bat etorriz araudiarekin, aplikatzekoak diren irizpideekin eta eskura dauden ebidentziekin.
11. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa ez da ikasleen eskubide automatiko bat. Nolanahi ere, honako hauek alegatzen ahalko dira azken erabakiari buruz:
a) Suposizioa aintzat hartu ez izana, baldintzak bete zitezkeen zantzuak egonda.
b) Errorea baloratutako datuetan edo elementuetan.
c) Motibazio falta edo motibazio nahikorik eza.
d) Prozedurako arau-haustea.
e) Eskatzekoa den taldeko esku-hartzerik eza.
f) Modu arbitrario, inkoherente edo desorekatuan aplikatu izana ezarritako irizpideak.
12. Berrikuspenaren ondorioz, gerta daiteke:
a) Erabakia berrestea.
b) Erabakia aldatzea.
c) Erabakia eraginik gabe geratzea, guztiz edo partez.
d) Atzeraeragina izatea, eta, hortaz, egin gabe geratu diren ebaluazio- edo prozedura-jarduketak gauzatzea.
13. Berrikuspenaren emaitza interesdunari igorriko zaio, nahikoa arrazoitutako erantzun baten bidez. Erantzun horretan adieraziko da erabakiak zer ondorio dituen eta zer bide eta epe dituen erreklamazioa aurkezteko hezkuntzako administrazioaren aurrean, bidezkoa bada.
14. Berrikuspenetik datozen aldaketak dagozkion agiri eta sistema akademikoetan txertatuko dira, bat etorriz 69. artikulutik 76.era ezarritakoarekin. Betiere, honako hauen trazabilitatea bermatu beharko da:
a) Hasierako erabakia.
b) Berrikuspena eskatzea.
c) Egindako jarduketak.
d) Hartutako erabaki berria.
e) Agirietan eta erregistroetan egindako zuzenketak.
15. Ikastetxeko berrikuspenaren berezitasun materialak, dokumentalak eta prozedurazkoak, Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzei aplikatzekoak zaizkienak, XI. eranskinean jorratzen dira, maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Legean (indarrean den idazketan) ezarritako prozeduraren esparruan.
67. artikulua. Hezkuntzako administrazioaren aurrean berrikustea.
1. Berrikuspenaren ondotik ikastetxeak hartutako erabakiaren gainean erreklamazioa aurkezten ahalko da, ikastetxeko zuzendaritzaren bidez, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aurrean, bat etorriz maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Legearekin (indarrean den idazketan) eta foru agindu honetan eta IX. eranskinean ezarritako berezitasunekin.
2. Ikastetxeak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari igorriko dio erreklamazioa ebazteko nahikoa den espediente bat. Kasua bada, honako alderdi hauek jaso beharko ditu:
a) Erreklamazioaren xede den erabakia.
b) Ikastetxean aurkeztutako berrikuspen eskaera.
c) Berrikuspenaren ondotik emandako erantzuna edo hartutako erabakia.
d) Aplikatzekoak diren ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak.
e) Programazioaren zati esanguratsua.
f) Erabakia ulertzeko beharrezkoak diren ebidentziak eta erregistroak.
g) Irakasle arduradunen txostenak.
h) Irakasle taldearen akordioak edo erabakiak.
i) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari buruzko dokumentazioa, garrantzitsua bada.
j) Aplikatzekoak ziren irisgarritasun- edo egokitze-neurriak.
k) Interesdunaren alegazioak.
l) Prozedura behar bezala ebazten dela bermatzeko beharrezkoak diren gainerako jarduketak eta agiriak.
3. Igorritako dokumentazioak nahikoa izan behar du erabakia zentzuz berreraikitzeko, baina ez da behar hari bereizi gabe eranstea prestakuntza-prozesuan zehar sartutako ebidentzia, erregistro eta komunikazio guztiak.
4. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak espedientea aztertuko du eta beharrezko diren azalpen edo jarduketa osagarriak eskatzen ahalko dizkie ikastetxeari, irakasleei, irakasle taldeari edo interesdunari. Zerbitzu horrek maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan jasotako txostena emanen du, eta igorriko dio lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularrari, erreklamazioa ebatz dezan.
5. Erreklamazioa ebazteko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:
a) Aplikatu beharreko araudia.
b) Ikaskuntza-emaitzak eta dagozkien ebaluazio-irizpideak.
c) Kalifikatzeko, gainditzeko, mailaz igotzeko edo titulua eskuratzeko ezarritako irizpideak.
d) Eskura diren ebidentziak eta agiriak.
e) Aplikatzekoa den programazioa.
f) Erabakiaren arrazoiak.
g) Zaindutako prozedura-bermeak.
h) Egindako balorazioaren koherentzia eta arrazoizkotasuna.
i) VIII. eranskineko irizpideak, baldin eta erabakia lotuta badago konpetentzia-nahikotasun globalari edo salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioari.
6. Hezkuntzako administrazioak ezin izanen du balorazio profesionala ordeztu ebaluazio prozesutik kanpoko irizpideen bidez. Horrek ez du esan nahi eskumenik ez duenik erabakiak zuzentzeko, baldin eta:
a) Araudiari kontra egiten badiote.
b) Arbitrarioak edo diskriminatzaileak badira.
c) Inkoherenteak badira eskura diren irizpide edo ebidentziekin.
d) Nahikoa arrazoituta ez badaude.
e) Errore materiala, egitezkoa edo kalkuluzkoa badute.
f) Prozedura-bermeak urratuz hartu badira.
g) Eskatzekoa den taldeko esku-hartzea gabe eman badira.
7. Erreklamazioaren ebazpenean, gerta daiteke:
a) Erreklamazioaren xede izan den erabakia berrestea.
b) Aldatu.
c) Erabakia eraginik gabe eratzea, guztiz edo partzialki.
d) Prozeduraren atzeraeragina agintzea.
e) Ebaluazio-jarduketa berriak xedatzea, egindakoek baliorik ez badute edo nahikoak ez badira, erreklamatzaileari egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla eta.
f) Bidezkoak diren zuzenketa dokumentalak edo akademikoak ezartzea.
8. Ebazpenak arrazoitua izan behar du, interesdunei jakinaraziko zaie eta bidezko diren errekurtsoak jasoko ditu.
9. Ikastetxeak ebazpena betearaziko du, eta ukitutako agiri eta erregistro akademikoak zuzenduko ditu, jarduketen trazabilitate osoa kontserbatuz, bat etorriz 69. artikulutik 76.era bitartean ezarrita dagoenarekin.
10. IX. eranskinean jorratzen dira Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen berezko espezialitateak honako alderdi hauei dagokienez: espedientearen osaera, ingurune desberdinetatik datozen ebidentzien integrazioa, Hezkuntzako Ikuskaritzaren esku-hartzea, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa, ebazpenaren betearazpena eta zuzenketen trazabilitatea.
3. ATALA.–OINARRI-, MOTIBAZIO- ETA TRAZABILITATE-BERMEAK
68. artikulua. Ebaluazio-erabakien objektibotasuna, behar adinako motibazioa eta trazabilitatea.
1. Ondorio akademikoak eragiten dituzten ebaluazio-erabakiak hartu beharko dira honako printzipio hauei jarraikiz: objektibotasuna, gardentasuna, koherentzia, behar besteko oinarritzea, proportzionaltasuna eta trazabilitatea.
2. Honako hauen bidez bermatuko da ebaluazioaren objektibotasuna:
a) Ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio irizpideak modu koherentean aplikatuz.
b) Ebidentziak kontuaz hartuz; ebidentziok nahikoak, esanguratsuak izan behar dute, eta benetakoak eta testuinguru egoki batean kokatuta egon.
c) Prozedura eta tresna baliagarriak, irisgarriak eta egokiak aplikatuz.
d) Irakasle arduradunen balorazio profesionalaren bidez.
e) Ikasteko hainbat ingurunetatik datozen ebidentziak integratuz.
f) Irakasle taldearen esku-hartzearen bidez, kasua bada.
g) Aitortutako irisgarritasun- eta egokitze-neurriak aplikatuz.
h) Arbitrariotasunik, diskriminaziorik edo bidegabeko tratamendu-desberdinkeriarik gabe.
3. Erabakiek behar bezala oinarrituta egon behar dute, eta erabakion oinarri diren irizpide, ebidentzia, jarduketa eta erregistroek bide eman behar dute, berauek abiapuntu hartuta, arrazoiz berreraikitzeko erabakiak.
4. Motibazioaren intentsitateak honako hauekiko proportzionala izan behar du:
a) Erabakiaren izaera.
b) Konplexutasuna.
c) Ohikoa edo salbuespenezkoa den.
d) Eraginen dituen ondorio akademikoak.
e) Ebidentzien, proposamenen eta hartutako erabakien artean dagoen desadostasun maila.
5. Ebaluazio-erabaki arruntetan, honako hauek osatutako multzotik heltzen ahalko da motibazioa:
a) Aurrez ezarritako eta komunikatutako irizpideak.
b) Kontuan hartutako ebidentziak.
c) Beharrezko ebaluazio-erregistroak.
d) Egindako kalifikazio-proposamena.
e) Formalizatutako kalifikazioa edo erabakia.
Elementu horiek nahikoa badira erabakia behar bezala ulertzeko, ez da beharrezkoa izanen narrazio-ebazpen indibidualizatua egitea kalifikazio arrunt bakoitzerako.
6. Honako hauek berariazko motibazioa beharko dute:
a) Irakasle arduradunek zehaztutako kalifikazio arrunta aldatu edo ordezten duten erabakiak. Kasu horiek berariaz daude jasota foru agindu honetan.
b) Bereziki astunak diren erabakiak, baldin eta haien ondorioak ezin badira zuzenean ondorioztatu erregistratutako kalifikazio edo egoera akademikoetatik.
c) Berrikuspena edo erreklamazio baten ondotik hartutako erabakiak.
d) Foru agindu honetan ezarritakoaren arabera, berariazko oinarritzea eskatzen duten erabakiak.
e) Aurrez formalizatutako kalifikazio edo erabaki akademiko bat aldatzen duten zuzenketak, ageriko akats materialak izan ezik, azken horiek zuzendu beharra begi-bistako da eta.
7. Honako hauek motibazio indartua beharko dute:
a) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa.
b) Mailaz igotzea, jarraitzea edo maila errepikatzea dakarten salbuespenezko erabakiak, baldin eta hala ezarrita badago.
c) Salbuespenezko izaeragatik edo eragiten dituzten ondorioengatik, berariaz, II. tituluan edo VIII. eranskinean, hala identifikatuta dauden gainerako erabakiak.
8. Trazabilitateak bide eman behar du honako hauek identifikatzeko, hala dagokionean eta modu proportzionalean:
a) Aplikatutako erreferenteak eta irizpideak.
b) Kontuan hartutako ebidentzia nagusiak.
c) Baloraziorako funtsezko elementuak.
d) Irakasle arduradunek zehaztutako kalifikazio arrunta, edo, beste erabaki akademiko batzuen kasuan, dagokion erabakia.
e) Parte hartu duten pertsonak edo organoak.
f) Hartutako talde-erabakiak.
g) Azken erabakia eta hark dituen ondorio akademikoak.
h) Geroko zuzenketak edo aldaketak.
9. Trazabilitateak ez du esan nahi:
a) Bereizi gabe kontserbatu behar direnik jarduera edo ebidentzia guztiak.
b) Osorik erreproduzitu behar direnik irakasle taldearen barne-eztabaidak.
c) Modu indibidualizatuan identifikatu behar direnik eztabaidan zehar adierazitako iritziak.
d) Txosten luzeak egin behar direnik, baldin eta nahikoa bada erregistro edo motibazio sintetiko bat.
10. Aktetan jaso beharko dira erabakia eta haren ondorio akademikoak. Oinarritze berariazkoa edo indartua erregistro osagarri bati gehitzen ahalko zaio, aktari eta espedienteari lotuta, bat etorriz 69., 70., 72. eta 75. artikuluetan ezarrita dagoenarekin.
11. Kudeaketa akademikoko sistemek bide eman behar dute erabakiak lotzeko erabakiok ulertzeko, berrikusteko eta haien gaineko erreklamazioak egiteko beharrezkoa den dokumentaziori, baina ondorio akademiko autonomorik aitortu gabe barne-erregistroei.
12. Erabakien oinarriek, motibazioak, dokumentazioak eta trazabilitateak V., VIII., IX., X. eta XI. eranskinetan ezarrita dagoena bete beharko dute. Orobat, bete beharko dituzte honako printzipio hauek: dokumentuen proportzionaltasuna, funtzionalitate pedagogikoa eta antolamendu-jasangarritasuna.
X. KAPITULUA–DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA ETA EBALUAZIOA KUDEATZEKO SISTEMAK
1. ATALA.–DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA ETA EBALUAZIO AGIRI OFIZIALAK
69. artikulua. Dokumentazio akademikoaren kategoriak eta ebaluazio agiri ofizialak.
1. Dokumentazio akademikoa da Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen barnean egindako ebaluazio prozesuetatik datozen jarduketa, emaitza eta erabakien euskarri formala, juridikoa eta dokumentala.
2. Foru agindu honen ondorioetarako, honako hauek osatzen dute dokumentazio akademikoa:
a) Oinarrizko araudian ezarritako ebaluazio agiri ofizialak.
b) Ziurtagiri akademikoak, lekualdatze txostenak, kopiak, laburpenak eta ondorioak dituzten gainerako agiri akademikoak (akreditatzeko, informatzeko, jarraitzeko edo lekuz aldatzeko ondorioak).
c) Ebaluazio agiri osagarriak, baldin eta beharrezkoa badira hartutako erabaki akademikoak oinarritzeko, formalizatzeko, betearazteko, erregistratzeko, berrikusteko edo kontserbatzeko.
3. Honako hauek hartuko dira ebaluazio agiri ofizialtzat, oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera:
a) Ikasketa-espedientea.
b) Ebaluazio aktak.
c) C, D eta E graduko eskaintzetan, banakako ebaluazio txostenak.
d) Gainerako agiriak, baldin eta izaera hori berariaz aitortua badute oinarrizko araudian.
4. Ziurtagiri akademikoek eta 2. apartatuko b) letran adierazitako gainerako agiriek aplikatzekoa den araudian aitortutako izaera izanen dute eta hartan jasotako ondorioak. Horrek ez du esan nahi ebaluazio agiri ofizialen izaera izanen dutenik, horretarako baldintza izanen baita berariaz aitortu izana izaera hori.
5. Hona hemen zein izaten ahal diren ebaluazio agiri osagarriak:
a) Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzatik datozen txostenak, balorazioak eta erregistroak.
b) Talde-erabakien erregistro osagarriak.
c) Baliozkotze, aitortza, homologazio edo salbuespenen ebazpenak, kredentzialak edo erregistroak.
d) Deialdiei, uko egiteei, matrikula-deuseztapenei eta salbuespenezko matrikulei buruzko dokumentazioa.
e) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioari buruzko erregistroak eta motibazio indartua behar duten gainerako erabakiak.
f) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari lotutako egoerei buruzko dokumentazioa, prestakuntza hori egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoenean.
g) Berrikusteko, erreklamatzeko, zuzentzeko edo konpontzeko prozeduretan sortutako dokumentazioa.
h) Modu proportzionatuan kontserbatu beharreko ebaluazio-ebidentziak eta -euskarriak.
6. Dokumentazio akademikoak behar bezala eta modu koherentean eta ulergarrian islatu behar ditu honako hauek: ikasleen ibilbide akademikoa eta prestakuntza-ibilbidea, hartutako erabakiak eta erabaki horietatik datozen ondorio akademikoak.
7. Dokumentazioa egiteko, erabiltzeko eta kudeatzeko, honako printzipio hauei jarraikiko zaie: benetakotasuna, osotasuna, erabilgarritasuna, irisgarritasuna, trazabilitate nahikoa, segurtasun juridikoa, dokumentuen proportzionaltasuna, funtzionalitate pedagogikoa, elkarreragingarritasuna, datu pertsonalen babesa eta antolamendu-jasangarritasuna.
8. Dokumentazio akademikoak izaera instrumentala izanen du ebaluazioarekiko. Dokumentazioa betetzeak hartutako erabakiak formalizatzeko, akreditatzeko edo betearazteko balioko du, baina ez ditu ordeztuko irakasleen balorazio profesionala, irakasle taldeen eskumenak edo administrazio organo eskudunen esku-hartzea.
9. Dokumentazio osagarria zer erabaki, ebazpen, kredentzial edo jarduketari lotuta dagoen, ez du sortuko horietatik datozen ondorioez bestelako ondorio akademiko autonomorik.
10. Dokumentazio akademikoaren antolamendua, edukia, ereduak, trazabilitatea, elkarreragingarritasuna eta kudeaketa teknikoa lotuko zaizkio VII., X. eta XI. eranskinetan ezarritakoari, bai eta aplikatzekoak diren xedapenetan ezarritakoari ere.
70. artikulua. Ikasketa-espedientea eta prestakuntza-ibilbidearen trazabilitatea.
1. Ikasketa-espedientea ebaluazio agiri ofizial bat da, non biltzen baita Lanbide Heziketaren Sistemaren barnean ikasleen ibilbidea, emaitzak, erabakiak eta egoera akademikoak akreditatzeko beharrezkoa den informazioa.
2. Ikasketa-espedientea prestakuntza-eskaintzaren hasieran irekiko da, eta honako alderdi hauek jaso beharko ditu, bat etorriz eskaintzaren izaerarekin:
a) Ikasleak identifikatzeko datuak.
b) Matrikulari, eskolatzeari edo eskaintzako parte-hartzeari buruzko informazioa.
c) Lanbide moduluak, esparruak, proiektu intermodularrak, prestakuntza-blokeak eta egindako gainerako elementu ebaluagarriak.
d) Kalifikazioak, ebaluazio emaitzak eta erabilitako deialdiak, eta, kasua bada, zer deialdiri egin zaion uko.
e) Dagozkion erabakiak maila gainditzeari, mailaz igotzeari eta jarraitzeari buruz eta akreditazioak, ziurtagiriak edo tituluak eskuratzeari buruz.
f) Baliozkotzeak, aitortzak, homologazioak, salbuespenak eta aitortza akademikoko gainerako neurriak.
g) Akademikoki esanguratsua den informazioa, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari buruzkoa, zehaztuta egin den ala ez, hori egitetik salbuetsita dagoen eta egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoen.
h) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioak eta dagozkien kalifikazioak eta kodifikazio osagarriak.
i) Eskuratutako ziurtagiriak, akreditazioak eta tituluak, edo horietatik zein ematea proposatu den.
j) Informazio akademiko ofizialari eragiten dioten zuzenketak eta aldaketak.
k) Aplikatzekoa den araudiaren arabera, jaso behar diren gainerako inguruabarrak.
3. Oinarrizko mailako heziketa zikloetan, espedientean sartuko dira ziklo horiek oinarrizko hezkuntzarekin duten loturatik datozen berezitasunak, bai eta dagozkion tituluak eskuratzearekin lotura duten ondorioen berezitasunak ere.
4. Egokitzapenak, laguntza- eta malgutasun-neurriak eta inguruabar pertsonalak soilik sartuko dira espedientean baldin eta ondorio akademikoak sortzen badituzte edo haiek jasota uztea beharrezkoa bada aplikatzekoa den araudiaren arabera.
5. Aurreko apartatuan adierazitako neurriei dagokienez, egindako jarduketa eta haren ondorio akademikoak identifikatzeko beharrezkoa den informazioa baizik ez da jasoko, eta ez dira jaso beharko diagnostikoak, osasun txostenak, bereziki babestuko datuak edo informazio pertsonal zehatzak, ez badira ezinbestekoak.
6. Espedienteari dokumentazio osagarria eransten ahalko zaio edo harekiko lotura mantendu, baldin eta beharrezkoa bada:
a) Erabaki akademiko bat oinarritzeko edo betearazteko.
b) Prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna bermatzeko.
c) Berrikusteko edo erreklamatzeko prozedura bat ebazteko.
d) Baliozkotze, aitortza edo salbuespen bat akreditatzeko.
e) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza dokumentatzea.
f) Zuzenketa edo aldaketa baten trazabilitatea bermatzeko.
7. Espedienteari dokumentazio osagarria lotzeak ez dio dokumentazio horri egotziko ebaluazio agiri ofizialaren izaera.
8. Espedientean ez dira sistematikoki sartuko prestakuntza-prozesuan zehar sortutako ebidentzia, erregistro, komunikazio, eztabaida edo jarduketa guztiak. Horiek beste sistema edo euskarri batzuetan gordetzen ahalko dira, baldin eta beharrezkoak badira hartutako erabakiak oinarritzeko, berrikusteko edo akreditatzeko.
9. Espedienteko informazioak balio behar du espedientearen benetakotasuna, osotasuna, eskuragarritsuna, irisgarritasuna, kontserbazioa eta elkarreragingarritasuna bermatzeko ikaslearen prestakuntza-ibilbide osoan.
10. Ikasketa-espedientearen antolamendua, edukia, euskarria, trazabilitatea eta kudeaketa teknikoa lotu beharko zaizkio foru agindu honetako X. eta XI. eranskinetan xedatutakoari.
71. artikulua. Ikasketa- eta prestakuntza-historiaren laburpen informatiboa.
1. Kudeaketa akademikoko sistemek pertsonaren ikasketa- eta prestakuntza-historiaren laburpen informatibo bat sortzen ahalko dute, ikasketa-espedientean eta baliozkotutako gainerako erregistro akademikoetan dagoen informaziotik abiatuta.
2. Laburpenak sintetikoa, informatiboa eta eramangarria izan behar du, baina ez da ofiziala izanen. Balio behar du:
a) Pertsonaren prestakuntza- eta ikasketa-ibilbidea ezagutzeko.
b) Orientazio akademikoa eta profesionala.
c) Prestakuntza-ibilbideekin jarraitzeko.
d) Akreditazioak, ziurtagiriak, tituluak, moduluak edo gainditutako beste prestakuntza-elementu batzuk identifikatzeko.
e) Ulertzeko zer aukera dauden Lanbide Heziketaren Sistemaren barnean metaketarako eta aurrera egiteko.
3. Laburpena egitea ez da nahitaezkoa izanen ikastetxeentzat, eta teknikoki bideragarria bada soilik egin beharko dute. Orobat, ezin izanen zaie irakasleei, zuzendaritza taldeei edo administrazioko langileei eskatu halakorik betetzea eskuz.
4. Laburpena modu automatikoan sortuko da, aurretik baliozkotutako informaziotik abiatuta, eta ez da hartuko erregistro akademiko independente berritzat.
5. Laburpena ez da izanen ebaluazio agiri ofiziala, ziurtagiri akademikoa edo egiaztagiri autonomoa, eta ez da izanen honako hauen ordezko:
a) Ikasketa-espedientea.
b) Ebaluazio aktak.
c) Banakako informazio txostenak.
d) Ziurtagiri akademikoak.
e) Organo eskudunak emandako tituluak, ziurtagiriak edo akreditazioak.
6. Laburpenak modu sintetikoan jasotzen ahalko ditu honako hauek:
a) Titularraren identifikazioa.
b) Egindako prestakuntza-eskaintzak.
c) Lanbide moduluak, esparruak, prestakuntza-blokeak, proiektu intermodularrak eta gainditutako bestelako elementuak.
d) Ofizialki erregistratutako azken kalifikazioak.
e) Lortutako konpetentzien akreditazio partzialak, konpetentziaren ziurtagiriak, lanbide ziurtagiriak eta tituluak.
f) Orientaziorako eta ibilbidearen jarraitutasunerako garrantzitsuak diren gainerako egoera akademikoak.
7. Laburpenean ez dira agertuko:
a) Ebaluazio ebidentziak.
b) Jarraipenerako barne erregistroak.
c) Irakaslana koordinatzeko dokumentazioa.
d) Deliberazioak eta prestaketa-balorazioak.
e) Laguntza-neurriei edo inguruabar pertsonalei buruzko informazio zehatza.
f) Berrikusteko edo erreklamatzeko prozedurei lotutako dokumentazioa.
8. Laburpeneko informazioa zer erregistro akademikotatik datorren, erregistro horietako informazioarekin bat etorri behar du. Desadostasunik bada, ikasketa-espedientean eta ebaluazio agiri ofizialetan dagoen informazioa nagusituko da.
9. XI. eranskinean eta onesten diren xedapen teknikoetan zehaztuko dira laburpenaren eskuragarritasuna, formatua, edukia, eguneratzea, eramangarritasuna eta hura sortzeko teknika. Dena den, laburpena sortzeak ezin die ikastetxeei obligazio gehigarririk eragin agirien arloan.
72. artikulua. Ebaluazio aktak, banakako txostenak eta ziurtagiri akademikoak.
1. Ebaluazio aktak agiri ofizialak dira, non jasoko baitira ikasleen kalifikazioak eta emaitzak eta haiei eragiten dieten erabaki akademikoak. Horiek guztiak foru agindu honekin bat etorriz ezarri dira.
2. Aktetan honako alderdi hauek, gutxienez, jaso beharko dira:
a) Kasuan kasuko prestakuntza-eskaintzaren, taldearen, prestakuntza-ekintzaren edo ebaluazio unitatearen identifikazioa.
b) Ebaluatutako pertsonen zerrenda.
c) Dagozkion kalifikazioak, emaitzak eta egoera akademikoak.
d) Ondorio akademikoak dituzten talde-erabakiak.
e) Formalizatu beharreko erabakiak maila gainditzeari, mailaz igotzeari eta jarraitzeari buruz eta akreditazioak, ziurtagiriak edo tituluak eskuratzeari buruz.
f) Aplikatzekoa den araudian eskatzen diren gainerako inguruabarrak.
3. Arduradunek bete, itxi eta sinatuko dituzte aktak, aplikatzekoa den araudiari jarraituz, eta formalizatzen dituzten erabakien benetakotasuna, osotasuna eta trazabilitatea bermatu beharko dituzte.
4. Talde-erabaki batek berariazko motibazioa edo motibazio indartua behar badu, aktan erabaki hori jaso beharko da, eta erabakiaren ondorio akademikoak zehaztu beharko dira. Ez da beharrezkoa izanen osorik eta xehe-xehe jasotzea aktan erabakiaren oinarriak. Aski izanen da oinarriok aktari lotutako erregistro edo agiri osagarri batean jasotzea.
5. C, D eta E graduko eskaintzetan, banakako txostenek prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren jarraipenari laguntzen diote, gertatzen denean lekualdaketa edo ikastetxe aldaketa bat edo informazio akademiko garrantzitsua ematea eskatzen duen bestelako inguruabar bat.
6. Ziurtagiri akademikoak ofizialki erregistratutako informaziotik abiatuta emandako egiaztagiriak dira. Haietan guztiz edo partzialki jasota dago zer egoeratan dagoen pertsona bat ikasketei, prestakuntzari eta akreditazioei dagokienez.
7. Ziurtagiri akademikoek, besteak beste, alderdi hauek jasotzen ahalko dituzte:
a) Lanbide moduluak, esparruak, prestakuntza-blokeak, proiektu intermodularrak eta gainditutako bestelako elementuak.
b) Dagozkion kalifikazioak eta deialdiak.
c) Lotutako konpetentzia-estandarrak, behar denean.
d) Eskuratutako akreditazioak, ziurtagiriak edo tituluak.
e) Akreditatutako betebehar akademiko edo profesionalak.
f) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera.
g) Dagozkion ondorio metagarriak edo kapitalizaziokoak.
h) Akreditatutako sarbide-baldintzak, baldin eta horiek garrantzitsuak badira gerora emateko titulu, ziurtagiri edo akreditazio bat.
8. Ziurtagiriak ofizioz emanen dira, edo interesdunak aldez aurretik eskatuta, aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera.
9. Pertsona batek ez badu osorik gainditu C, D edo E graduetako eskaintza bat, eskubidea izanen du, kasua bada, gainditutako lanbide moduluen ziurtagiri akademiko bat eskuratzeko (aldez aurretik eskatu beharko du). Oinarrizko mailako heziketa zikloen kasuan, berriz, gainditutako esparruen ziurtagiria eskuratzen ahalko du.
10. Gainditutako moduluak B edo C graduko eskaintza oso baten baliokide badira, ziurtagiriak bide emanen du lanbide heziketaren arloan eskumena duen administrazioari eskatzeko eman dezala dagokion konpetentziaren ziurtagiria edo lanbide ziurtagiria; horretarako, eskatutako baldintzak bete beharko dira.
11. Ikastetxeek emandako ziurtagiriak ez dira izanen lanbide heziketaren arloan eskumena duen administrazioak eman behar dituen titulu, lanbide ziurtagiri, konpetentziaren ziurtagiri edo akreditazioen ordezko.
12. Aktak, banakako txostenak eta ziurtagiriak euskarri elektronikoan formalizatzen ahalko dira, betiere bermatzen badira haien benetakotasuna, osotasuna, kontserbazioa, eskuragarritasuna, irisgarritasuna, elkarreragingarritasuna eta balio juridikoa.
13. Haien antolamendua, edukia, eredua, eta kudeaketa teknikoa lotuko zaizkio II. tituluan, X. eta XI. eranskinetan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoari.
2. ATALA.–DOKUMENTAZIO OSAGARRIA, ERREGISTROA ETA DOKUMENTUEN GOBERNANTZA
73. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren dokumentazioa.
1. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzak modu koherentean dokumentatua geratu behar du; koherentea prestakuntzaren izaerarekiko (integratua, curriculum izaerakoa eta hezigarria) eta ukitutako lanbide moduluen ebaluazio-batasunarekiko.
2. Lotutako dokumentazioak bide eman behar du honako hauek behar bezala eta modu proportzionatuan identifikatzeko:
a) Eskaintza, aldia, eta zer enpresa edo pareko erakundetan egin den prestakuntza.
b) Prestakuntza-plana eta aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak.
c) Egindako lanbide-jarduera edo -egoera esanguratsuak.
d) Enpresako edo pareko erakundeko tutoreak egindako balorazioak eta txostenak.
e) Irakasleei eta irakasle taldeari emandako informazioa.
f) Gorabehera esanguratsuak eta egindako jarduketak.
g) Ebidentziak nola integratu diren ukitutako lanbide moduluen ebaluazioan.
h) Enpresako prestakuntza egin den edo egiteke dagoen, edo ikaslea hura egitetik salbuetsita dagoen.
3. Enpresak edo pareko erakundeak emandako ebidentziak, informazioak eta balorazioak ebaluazio prozesuaren dokumentazio osagarriaren parte izanen dira, eta kontuan hartu beharko dira daukaten garrantziari erreparatuta.
4. Ekarpen horiek ez dira berez izanen azken kalifikazioak, ez eta erabaki ofizialak ere gainditzeko, mailaz igotzeko edo akreditazioak, ziurtagiriak edo tituluak emateko.
5. Dokumentazioa honako hauek bermatzeko beharrezkoa dena baino ez da izanen:
a) Prestakuntzaren jarraipena.
b) Ikaskuntza-inguruneen arteko koordinazioa.
c) Ebidentzien integrazioa.
d) Erabaki akademikoen oinarritzea.
e) Berrikuspena edo erreklamazioa, behar duenean.
6. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke badago, dokumentazioak bide eman behar du honako hauek identifikatzeko:
a) Egoera eragin duen arrazoia.
b) Ukitutako lanbide moduluak, ikaskuntza-emaitzak edo konpetentziak.
c) Ebidentzia positiboak, baldin eta gordetzea erabaki bada.
d) Azken erabakirik eza, eta, ondorioz, deialdia kontsumitu ez izana.
e) Gerora egiteko, baloratzeko edo integratzeko aurreikuspena.
f) Hartutako azken erabakia eta erabaki horrek zer deialdiri eragiten dion.
7. Dokumentazioan, saihestu egin behar dira bikoizketak eta alferrikako kargak, eta honako printzipio hauek bete behar dira: proportzionaltasuna, ebaluazio-baliagarritasuna, datu pertsonalen babesa eta antolamendu-jasangarritasuna.
8. Dokumentazioari, erregistroari, integrazioari, kontserbazioari eta trazabilitateari lotutako irizpide teknikoek III., IV., X. eta XI. eranskinetan ezarritakoa bete beharko dute.
74. artikulua. Erregistro akademikoa, elkarreragingarritasuna eta informazioaren kudeaketaren automatizazioa.
1. Hezkuntza Departamentuak erabakiko du informazioko eta kudeaketa akademikoko zer sistema korporatiboren bidez garatuko diren foru agindu honetan araututako kudeaketa akademikoko prozesuak.
2. Sistemek bide eman behar dute modu egituratu, koherente eta ulergarrian erregistratzeko jarduketak, emaitzak, egoerak eta erabaki akademikoak, eta ikasleen informazioaren jarraitutasuna eta integritatea bermatu behar dituzte.
3. Erregistro akademikoak bide eman behar du honako hauetarako, eskaintza bakoitzaren izaeraren arabera:
a) Pertsonaren prestakuntza-, ikasketa- eta lanbide-ibilbidearen jarraipena egiteko.
b) Informazioaren jarraitutasuna bermatzeko ikastetxeen, graduen, eskaintzen eta modalitateen artean.
c) Akreditazioak, ziurtagiriak eta tituluak metatzeko eta kapitalizatzeko.
d) Matrikulen, kalifikazioen, deialdien, uko egiteen eta salbuespenen erregistroa egiteko.
e) Baliozkotze, aitortza eta salbuespenen erregistroa egiteko.
f) Ikastetxeetatik, enpresa edo pareko erakundeetatik edo bestelako prestakuntza-inguruneetatik datorren informazio garrantzitsua integratzeko.
g) Ebidentzia positiboak kontserbatzeko eta eskuratzeke dauden ikaskuntza-emaitzak edo konpetentziak identifikatzeko.
h) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari lotutako egoerak kudeatzeko, prestakuntza hori egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoenean.
i) Talde-erabakiak eta salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa (5-C kodifikazioa barne) dokumentatzeko.
j) Azken nota zehazteko eta xehe-xehe emateko, barnean direla CV-X, CV, RCN eta 5-C kodeei aplikatzekoak zaizkien arauak eta VII. eranskinean aurreikusitako gainerako egoerak.
k) Ziurtagiriak emateko eta dagozkien ondorio akademikoak formalizatzeko.
l) Baimendutako konponketa, zuzenketa eta aldaketen trazabilitatea bermatzeko.
4. Erregistroko eta jarraipeneko barne egitura bereiziek antolamenduari, ikasketei, dokumentuei eta trazabilitateari loturiko xedeak izanen dituzte. Ez dira ebaluazio agiri ofizialak eta ez dute eragiten ondorio akademiko autonomorik.
5. Irakasleei, irakasle taldeei eta foru agindu honen arabera eskudun diren organoei dagokie erabakiak hartzea honako hauei buruz: ebaluazioa, kalifikazioa, gainditzea, mailaz igotzea, jarraitzea, akreditazioa, ziurtagiriak edo tituluak eskuratzea eta salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa.
6. Sistema, aplikazio edo prozedura automatizatu batek ezin du berez:
a) Irakasleek edo irakasle taldeek bakarrik hartzen ahal duten erabakirik hartu.
b) Ikaskuntzaren balorazio profesionala ordeztu.
c) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatu.
d) Behin-behineko edo "egiteke" egoera bat "gainditu gabe"tzat jo.
e) Deialdi bat kontsumitu dagokion azken erabakia hartu gabe.
f) Modu baliodunean ezarritako kalifikazio edo ondorio akademiko bat aldatu.
7. Aurreko apartatuan ezarritakoa ez da eragozpen izanen informazioa kalkulatzeko, erregistratzeko, baliozkotzeko edo eraldatzeko eragiketa arautuak automatizatzeko, baldin eta behar bezala txertatutako eta balidatutako datu, kalifikazio, kodifikazio, ebazpen eta kredentzialetatik abiatuta egiten bada.
8. Besteak beste, honako eragiketa hauek automatizatzen ahalko dira:
a) Azken noten eta batez bestekoen kalkulua, aplikatzekoak diren arauen arabera.
b) CV-X eta 5-C kodeei lotutako balioen aplikazioa.
c) Kalkulutik kanpo uztea CV edo RCN kodeen bidez identifikatutako elementuak.
d) Alertak edo blokeoak sortzea informazio osatugabe, bateraezin edo kontraesankorraren aurrean.
e) Ebazpenetan edo kredentzialetan berariaz ezarritako ondorioak igortzea.
f) Ziurtagiriak, agiriak edo banakapenak sortzea baliozkotutako informaziotik abiatuta.
9. Eragiketa automatikoek izan behar dute egiaztagarriak, erreproduzigarriak eta trazagarriak. Behin betiko formalizatu aurretik, eragiketa horiek baliozkotzeko ardura duen pertsonak edo organoak aukera izan behar du jatorrizko datuak, aplikatutako araua eta lortutako emaitza egiaztatzeko.
10. Baliozkotutako informazioan egindako zuzenketa eta aldaketa orok bide eman behar du alderdi hauek, gutxienez, identifikatzeko:
a) Aurreko datua edo egoera.
b) Datu edo egoera berria.
c) Aldaketa eragin duen arrazoia edo oinarria.
d) Nork edo zer organok baimendu duen.
e) Jarduketa noiz egin den.
11. Eremu, kode edo funtzionalitate bat ez badago edo aldi batez falta bada, horrek ez du baliorik gabe utziko erabaki bat, baldin eta baliozko moduan hartu badute horretarako eskumena duten pertsonek, irakasle taldeek edo organoek, bat etorriz 5. apartatuan eta aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin.
12. Aurreko apartatuko kasuan, erabakia baliozko euskarri alternatibo batean dokumentatuko da, eta teknikoki posible den bezain laster txertatuko da sistema ofizialean, betiere, eguna, edukia, egiletza eta trazabilitatea mantenduz.
13. Sistemen muga teknikoek ezin dituzte aldatu organoen eskumenak, ikasleen eskubideak, ebaluazioaren izaera integrala edo araudian ezarritako ondorio akademikoak.
14. Sistemen antolamendua, erabilera, segurtasuna, elkarreragingarritasuna eta garapen teknikoa lotuko zaizkio XI. eranskinean eta onesten diren xedapen teknikoetan ezarritakoari.
75. artikulua. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioari buruzko dokumentazioa eta motibazio indartua behar duten erabakiena.
1. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioak eta foru agindu honen arabera motibazio indartua behar duten gainerako erabakiak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta trazabilitate nahikoa izan beharko dute.
2. Lotutako dokumentazioak bide eman behar du honako hauek behar bezala eta modu proportzionatuan identifikatzeko:
a) Irakasle arduradunek zehaztutako kalifikazio arrunta, edo, beste erabaki akademiko batzuen kasuan, dagokion erabakia.
b) Kontuan hartutako ebidentzia nagusiak.
c) Baloratutako ikaskuntza-emaitzak, konpetentziak eta erreferenteak.
d) Bide arruntetik gainditu ez diren elementuak edo finkatzeke daudenak.
e) Elementu horien lotura eskaintzaren funtsezko konpetentziekin eta dagokion konpetentzia orokorrarekin.
f) Osatzeke dauden elementuak zergatik ez diren oztopo eskatzekoa den konpetentzia-nahikotasuna hautemateko.
g) Irakasle taldearen deliberazioa eta hartutako erabakia.
h) Dagozkion kalifikazioa eta kodifikazio osagarria.
i) Erabakiak dituen ondorio akademikoak.
3. Dokumentazioak akreditatu beharko du betetzen direla II. tituluan eta VIII. eranskinean ezarritako baldintzak eta mugak. Aitzitik, ez da beharrezkoa jasotzea banakako txosten luzeak edo osorik erreproduzitzea irakasle taldearen deliberazioak.
4. Ebaluazio aktan honako hauek jaso beharko dira: hartutako erabakia, gelditzen den kalifikazioa edo egoera eta haren ondorio akademikoak. Erabakiaren oinarriak xehe-xehe jasotzen ahalko dira aktari eta espedienteari lotutako erregistro osagarri batean.
5. Dokumentazioa gorde beharko da eta eskuragarri egon beharko du berrikuspenei, erreklamazioei edo errekurtsoei aplikatzekoak zaizkien epeetan.
6. Informazio sistemek honako hauek bermatu behar dituzte 5-C kodifikazioari dagokionez:
a) Kodifikazio hori txertatzeko baldintza izatea aurretik dagokion talde-erabakia hartu izana.
b) Lotuta egon beharra erabakiaren oinarria den dokumentazioarekin.
c) VII. eranskinean aurreikusitako ondorioak izatea kalifikazioan eta zenbaketan.
d) Bide ematea egiaztatzeko eta haren trazabilitatea ezartzeko.
7. Erabaki hauen dokumentazioan eta erregistroan bete beharko da VII., VIII., X. eta XI. eranskinetan ezarrita dagoena.
76. artikulua. Dokumentazio akademikoaren kontserbazioa, zaintza eta gobernantza.
1. Hezkuntza Departamentuko zentro eta zerbitzu eskudunek bermatuko dituzte dokumentazio akademikoaren kontserbazioa, zaintza, benetakotasuna, integritatea, eskuragarritasuna, irisgarritasuna, berreskuratzea eta babesa.
2. Kontserbazioaren xede izanen dira honako hauek:
a) Sortutako ondorio akademikoen baliozkotasunari eta eraginkortasunari eustea.
b) Prestakuntza-ibilbideen jarraitutasuna bermatzea.
c) Bide ematea ziurtagiriak eta egiaztagiriak egiteko.
d) Lekualdatzeko, berrikusteko edo erreklamatzeko prozedurak eta errekurtsoa jartzekoak erraztea.
e) Hartutako erabakien trazabilitatea nahikoa dela bermatzea.
f) Behar denean, bide ematea arrazoiz berreraikitzeko ebaluazio prozesua.
3. Ebaluazio agiri ofizialek, egiaztagiriek, agiri osagarriek eta ebidentziek ez dituzte nahitaez eduki behar kontserbazio-epe eta -baldintza berberak.
4. Aplikatzekoak diren epeak eta baldintzak honako hauek kontuan hartuta ezarriko dira:
a) Agiriaren edo informazioaren izaera.
b) Haren ondorio akademikoak.
c) Egiaztatzeko edo frogatzeko xedea.
d) Berrikusteko, erreklamatzeko edo errekurtsoa aurkezteko prozedurak izatea.
e) Artxiboei, administrazio elektronikoari eta datu pertsonalen babesari buruzko araudia.
5. Ez da eskatuko bereizi gabe eta modu iraunkorrean kontserbatzea prestakuntza-prozesuan sortutako jarduera, zeregin, ekoizpen, grabazio, zirriborro, lotura, komunikazio, interakzio edo mikroebidentzia guztiak.
6. Honako hauetarako beharrezkoak diren ebidentziak eta agiriak kontserbatuko dira, modu proportzionatuan kontserbatu ere:
a) Hartutako erabakiak oinarritzeko.
b) Ikasleen eskubideak bermatzeko.
c) Berrikusteko edo erreklamatzeko prozedurak ebazteko.
d) Ibilbide akademikoa akreditatzeko.
e) Sortutako ondorio akademikoei eusteko.
7. Dokumentu-sistemek honako hauetarako mekanismo egokiak eduki behar dituzte:
a) Informazioa modu seguruan gordetzea.
b) Dokumentazioan sartzeko eta hartan aldaketa esanguratsuak egiteko prozeduren kontrola eta trazabilitatea bermatzeko.
c) Gorabeheraren bat gertatzen bada, errekuperatu eta jarraitu ahal izateko.
d) Babesa emateko aldaketen, galeren edo baimenik gabeko sarbideen aurrean.
e) Kopia, transferentzia edo migrazioa egiteko, baldin eta beharrezkoa bada informazioaren jarraitutasuna bermatzeko.
8. Dokumentazioan, horretarako legitimitatea dutenak soilik sartzen ahalko dira. Sartzeko prozeduran bete beharko dira 65. artikuluan ezarritako arauak, datuen babesari buruzko araudia eta konfidentzialtasunaren, premiaren eta proportzionaltasunaren printzipioak.
9. Ikastetxe batek jarduteari uzten badio, dagokion baimena galtzen badu edo ezin badu jarraitu dokumentazioa gordetzen, ikaslearen eskubideak babesteko beharrezkoak diren agiri ofizialak eta informazioa hezkuntza administrazioak erabakitzen duen organoari edo ikastetxeari igorriko zaizkio.
10. Ikastetxe pribatuetako dokumentazioa ikuskatzeko, ikus-onesteko, zaintzeko edo adskribatzeko, bete beharko da aplikatzekoa den araudian ezarritakoa eta, orobat, Hezkuntza Departamentuaren barnean arlo honetako eskumena duen zuzendaritza nagusiak emandako jarraibideetan ezarritakoa.
11. Dokumentuen antolamenduan, saihestu egin behar dira honako hauek:
a) Alferrikako bikoiztasunak.
b) Ebaluazioaren izaera integratuarekin bateragarriak ez diren zatikatzeak.
c) Pedagogia-, ikasketa- edo administrazio-erabilgarritasunik ez duten erregistroak.
d) Neurriz kanpoko kargak eragitea ikastetxeei, irakasleei, ikasleei eta enpresa edo pareko erakundeei.
12. Dokumentuen kontserbazioari, zaintzari, segurtasunari, elkarreragingarritasunari eta gobernantzari lotutako irizpide teknikoak jorratuko dira X. eta XI. eranskinetan eta onesten diren xedapen teknikoetan.
II. TITULUA.–LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAKO ESKAINTZA, GRADU, MAILA ETA MODALITATEETAKO EBALUAZIOA
I. KAPITULUA.–ESPEZIALITATEEI APLIKATU BEHARREKO ARAU KOMUNAK, GRADUAREN, MODALITATEAREN ETA ESKAINTZAREN ARABERA
77. artikulua. Modu integratuan aplikatzea araubide komuna eta gradu, modalitate eta eskaintzaren araberako espezialitateak.
1. Titulu honetan araututako ebaluazio-espezialitateak modu integratuan aplikatuko dira foru agindu honetako I. tituluan ezarritako printzipio, irizpide, berme, prozedura eta gainerako xedapenekiko.
2. Gradu, modalitate edo prestakuntza-eskaintza bakoitzari aplikatu beharreko xedapen espezifikoak I. tituluan araututako araubide komunaren osagarri izanen dira, eta modu koherentean interpretatu beharko dira ebaluazioaren izaerarekiko (jarraitua, integratua, konpetentziala, hezigarria, orientatzailea eta akreditatzailea).
3. Titulu honetan xedatutako espezialitateek gradu, modalitate edo prestakuntza-eskaintza bakoitzerako arauak zehazten dituzte honako alderdi hauei dagokienez: ebaluazioa, kalifikazioa, mailaz igotzea, jarraitzea, deialdiak, uko egitea, matrikula deuseztatzea, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, akreditazioa, ziurtapena, titulazioa, dokumentazio akademikoa eta aplikatzekoak diren gainerako ondorio akademikoak.
4. Ikastetxeek eta prestakuntza-entitateek zuzenean aplikatu behar dituzte titulu honetan berariaz jasotako Estatuko oinarrizko arauak, unean-unean indarrean dagoen Estatuko oinarrizko araudia lehentasunez aplikatzearen kalterik gabe.
5. Alderdiren bat ez badago berariaz arautua titulu honetan, aplikatzekoak dira I. tituluko xedapen orokorrak, foru agindu honetako eranskinak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
78. artikulua. Deialdiak, uko egitea eta matrikula baliogabetzea.
1. Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzei deialdien arloan aplikatu beharreko araubidea honako hauetan ezarritakoaren arabera arautuko da: Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudia, foru agindu hau eta gradu bakoitzerako ezarritako berariazko xedapenak.
2. A eta B graduetako eskaintzetan, prestakuntza-bloke edo lanbide modulu bakoitzak (dagokionaren arabera) izanen du ebaluazio deialdi bat, deusetan galarazi gabe aparteko deialdi bat baimendu ahal izatea behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean.
3. C eta E graduetako eskaintzetan, lanbide modulu bakoitzak bi ebaluazio-deialdi izanen ditu, deusetan galarazi gabe aparteko deialdi bat baimendu ahal izatea aurreikusitako deialdiak agortu badira eta jazotzen badira oinarrizko araudian eta foru agindu honetan ezarritako inguruabar justifikatuak.
4. D graduko eskaintzetan, lanbide moduluek, oro har, ebaluazio deialdi bakarra izanen dute ikasmaila bakoitzean, bat etorriz foru agindu honetan, konpetentziak ebaluatzeko, ezarrita dagoen etengabeko ebaluazio eredu integratuarekin. Heziketa zikloan, gehienez ere lau deialdi egiten ahalko dira lanbide modulu bakoitzean, deusetan galarazi gabe aparteko deialdiak baimendu ahal izatea artikulu honetan ezarritakoaren arabera eta heziketa ziklo bakoitzari aplikatzekoak zaizkion espezialitateen arabera.
5. Ebaluazio deialdiak dira prestakuntza-eskaintza bakoitzari dagozkion ebaluazio emaitzak formalizatzeko prozedura arruntak. Deialdiok aurrera eraman behar dira foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz, hots: etengabeko ebaluazioa, ebidentzien integrazioa, errekuperazio integratua, ikaskuntzaren balorazio globala eta konpetentzien garapena.
6. Ebaluazio deialdia egoteak ez du esan nahi ezin denik ebidentzia esanguratsu berririk txertatu prestakuntza-prozesuan edo ezin denik aplikatu laguntzeko, errekuperazio integraturako, akonpainamendurako edo prestakuntza-jarraitutasunerako neurririk, bat etorriz ebaluazioaren izaerarekin (etengabea eta integratua).
7. Aparteko deialdia ohiz kanpokoa izanen da. Aurreikusitako deialdia edo deialdiak agorturik, aparteko deialdia soilik baimenduko da gaixotasunagatik, desgaitasunagatik edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuengatik prestakuntzaren ohiko jarraipena edo aprobetxamendua baldintzatua edo eragotzia izan duten pertsonentzat.
8. Aparteko deialdia baimentzeko, interesdunak eskatu beharko du, alegatzen diren inguruabarrak banan-banan baloratu beharko dira eta behar den ebazpena eman beharko da, lanbide heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiak ezartzen duen prozedurari jarraikiz.
Honako hauek izanen dute baimena emateko eskumena:
a) A, B eta C graduetan, Hezkuntza Departamentuaren barnean gradu horietako eskaintzak planifikatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko eskumena duen zerbitzuko zuzendaria.
b) D eta E graduetan, eskaintza ematen duen ikastetxeko zuzendaria.
9. Kasu zehatz batean aparteko deialdia baimentzeak ez du eraginen aparteko beste deialdi batzuk izateko eskubide automatikoa eta ez du aldatuko dagokion prestakuntza-eskaintzarako ezarritako araubide arrunta honako hauei buruz: deialdiak, jarraitzea, matrikula edo gainditzea.
10. Aparteko deialdiak ezin dira izan aurretik egindako proba, azterketa edo ebaluazio prozeduren errepikapen hutsa. Aitzitik, modu koherentean interpretatu eta aplikatu behar dira foru agindu honetan ezarritako printzipioekiko, hots: etengabeko ebaluazioa, errekuperazio integratua, ikaskuntzaren balorazio globala, konpetentzia-nahikotasun globala, prestakuntza-jarraitutasuna eta trazabilitate nahikoa.
11. Ikasleak deialdi bati uko egitea edo matrikula deuseztatzea eskatzen ahalko du foru agindu honetan eta lanbide heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiak emandako xedapenetan ezarritako kasu, baldintza, epe eta prozeduren arabera.
12. Deialdi bati uko egin bazaio, horren berri eman beharko da ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan (dagokiona adierazita). Uko egiteak ez du berez ekarriko ikaskuntzaren balorazio negatiboa eta ez du eragotziko ebidentziak edo gainditutako emaitzak kontserbatzea baldin eta hori bidezkoa bada foru agindu honetan ezarritakoaren arabera.
13. Deialdi bati uko egiteak, matrikula deuseztatzeak edo deialdi arruntak edo apartekoak erabiltzeak edo agortzeak eragiten dituzten ondorio akademikoak gradu bakoitzerako xedatutakoaren arabera arautuko dira, eta honako hauekin koordinatuta interpretatu behar dira: jarraitzea, mailaz igotzea, prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egitea, akreditazioa, ziurtapena eta titulazioa.
14. Prestakuntza-bloke, lanbide modulu, esparru, ikasgai edo proiektu intermodular bat edo beste edozein elementu ebaluagarri egiteke edo baloratzeke badago edo integratzeke badu enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, eta, ondorioz, ez bada hartu ebaluazioari buruzko azken erabakia, egoera horrek ez du eraginen deialdia kontsumitzea; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin foru agindu honen 44.11 artikuluan.
15. Prestakuntza- eta lanbide-ingurune desberdinetatik datozen ebidentziak gauzatu, baloratu eta integratu ondotik, azken erabakiaren arabera ez bada gainditu prestakuntza-bloke, lanbide modulu, esparru, ikasgai edo proiektu intermodular bat edo beste edozein elementu ebaluagarri, horrek esan nahiko du elementu horri dagokion deialdia kontsumitu dela, bat etorriz ezarrita dagoenarekin foru agindu honen 44.14 artikuluan.
79. artikulua. Modalitate presentziala, erdipresentziala eta birtuala.
1. Foru agindu honetan ezarritako printzipioak, irizpideak eta ebaluazio-bermeak aplikatuko zaizkie modalitate presentzialean, erdipresentzialean eta birtualean emandako eskaintzei.
2. Modalitate bakoitzaren desberdintasunek eragina izaten ahal dute jarraipenerako prozeduretan, ebidentziak lortzeko mekanismoetan, prestakuntza-jarduerak antolatzeko moduan, erabilitako ebaluazio tresnetan eta ikasleen parte hartzerako baldintzetan, baina ez dituzte aldatuko prestakuntza-eskaintza bakoitzerako ezarritako ikaskuntza-emaitzak, konpetentziak, ebaluazio irizpideak edo gainditzeko baldintzak.
3. Modalitate guztien ebaluazioan bermatu beharko da, ikasle guztientzat, eskubideen, bermeen eta eskakizun akademikoen arteko ekibalentzia, bai eta ebaluazio erabakiak oinarritzeko erabiltzen diren ebidentzien irisgarritasuna, benetakotasuna, nahikotasuna eta trazabilitatea ere.
4. B, C, D eta E graduetako eskaintzetan, modalitate erdipresentzialean ematen badira, lanbide modulu bakoitzerako azken ebaluazio proba presentzial bat egin beharko da modu birtualean egiten den prestakuntzari buruz. Proba hori egiteko, gainditzeko eta gainerako ebidentzietan txertatzeko, aplikatzekoa den oinarrizko araudiari eta foru agindu honetan xedatutako espezialitateei jarraituko zaie.
5. B, C, D eta E graduetako eskaintzetan, modalitate birtualean ematen badira, proba presentzialak gainditu beharko dira lanbide modulu bakoitzaren azken ebaluazioaren barnean. Proba horiek Lanbide Heziketaren Sistemako zentroetan egin beharko dira, eta ikaskuntza-emaitzak eskuratu direla bermatuko dute. Proba horiek harmonizatu behar dira ikasturtean edo prestakuntza-aldian zehar garatutako ebaluazio prozesuekin, eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ezarritako moduan aplikatu behar dira.
6. Modalitate erdipresentzialean eta birtualean eska daitezkeen proba presentzialetan, bai eta modalitate birtualean eskatzen ahal diren gainerako egiaztapen-jarduketetan ere, honako alderdi hauek bermatu beharko dira: parte-hartzailearen identitatea, eskuratutako ebidentzien benetakotasuna, ebaluazioaren eskakizun maila bera gainerako modalitateekiko eta datu pertsonalen babes egokia.
7. Irakasteko modalitate, eskaintza espezifiko edo prozedura jakin batzuei aplikatu beharreko espezialitateak arautuko dira titulu honetako dagokion kapituluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen espezifikoetan xedatutakoaren arabera.
80. artikulua. Dokumentazio espezifikoa, graduaren, modalitatearen edo prestakuntza-eskaintzaren arabera.
1. Deusetan galarazi gabe I. tituluan araututako ebaluazio agiri ofizialak, Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzek beren dokumentazio espezifikoa izaten ahalko dute, zeina beharrezkoa baita alderdi hauen berezitasunei erantzuteko: egitura, antolamendua, irakasteko modalitatea, ebaluazioa, enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza, akreditazioa, ziurtagiriak eta tituluak.
2. Gradu, modalitate edo prestakuntza-eskaintza bakoitzerako aurreikusitako dokumentazio espezifikoa ebaluazio agiri ofizialen osagarri izanen da. Ezin izanen ditu agiriok ordeztu, ez eta beren izaera juridikoa aldatu ere, eta ezin izanen du aplikatzekoa den araudian jasotakoez bestelako ondorio akademikorik sortu.
3. Dokumentazio espezifikoak bide eman behar du, hala dagokionean, honako alderdi hauen trazabilitate egokia egiteko: erabilitako deialdiak, uko egiteak, deuseztatutako matrikulak, salbuespenezko matrikulak, baterako erabakiak, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzatik datozen egoerak, akreditazioak, ziurtagiriak, tituluak eta prestakuntza-eskaintza bakoitzerako aurreikusitako ondorio akademikoak.
4. Dokumentazio horren antolamenduan eta erabileran, errespetatu beharko dira foru agindu honetan ezarritako printzipioak, hots: dokumentuen proportzionaltasuna, antolamendu-jasangarritasuna, funtzionalitate pedagogikoa, trazabilitate akademikoa, elkarreragingarritasuna, datu pertsonalen babesa eta segurtasun juridikoa.
5. Gradu, modalitate edo prestakuntza-eskaintza bakoitzaren dokumentazio espezifikoari aplikatzekoak zaizkion irizpide teknikoak foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan xedatutakoari jarraikiz garatuko dira, bai eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenei jarraikiz ere.
81. artikulua. Salbuespenezko matrikula, prestakuntza-ibilbidea amaitzeko.
1. Hala aurreikusia duten prestakuntza-eskaintzetan, salbuespenezko matrikularako neurriak jasotzen ahalko dira. Neurrion helburua izanen da prestakuntza-ibilbideak gauzatzen eta amaitzen laguntzea, baldin eta nahikoa justifikatutako inguruabarrak (akademikoak, antolakuntzakoak edo pertsonalak) jazotzen badira.
2. Salbuespenezko matrikula ezohiko neurria da. Ez du ekarriko eskubideen ohiko zabalpena matrikulari, jarraitzeari edo deialdien erabilerari dagokienez.
3. Salbuespenezko matrikula baimentzeak ikasleei lagundu behar die prestakuntza-ibilbidearekin jarraitzen eta hura amaitzen. Baimendu ahal izateko, gradu, modalitate edo prestakuntza-eskaintza bakoitzerako ezarritako baldintzak bete beharko dira.
4. Salbuespenezko matrikula egiteko aukera ematen ahalko da, besteak beste, honako kasu hauetan: ikasketak amaitzen laguntzeko, lanbide moduluak edo egiteke dauden prestakuntza-elementuak gainditzeko, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteko edo amaitzeko, baliozkotzeak, aitortzak edo salbuespenak aplikatzeko, prestakuntza-ibilbideekin jarraitzeko edo aplikatzekoa den araudian jasotako antzeko egoeretarako.
5. Salbuespenezko matrikula baimentzeak bateragarria izan behar du honako hauekin: jarraitzeko mugak, deialdi erabilgarriak, eskaintza antolatzeko baldintzak, prestakuntza-postuen eskuragarritasuna, ibilbidearen bideragarritasuna eta oinarrizko araudian, foru agindu honetan eta aplikatzekoak diren berariazko xedapenetan ezarritako gainerako baldintzak.
6. Salbuespenezko matrikulan identifikatu beharko da zer lanbide moduluri, esparruri, proiektu intermodularri, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza-aldiri edo prestakuntza-elementuri eragiten dien, eta identifikatu beharko du, orobat, zer ondorio dituen ebaluazioan, deialdietan, jarraitzeko aukeretan, akreditazioan, ziurtapenean eta titulazioan.
7. Salbuespenezko matrikularen baimena behar bezala dokumentatu beharko da ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, printzipio hauek errespetatuz, foru agindu honetan eta eranskinetan ezarrita baitaude: trazabilitatea, dokumentuen proportzionaltasuna eta segurtasun juridikoa.
8. Salbuespenezko matrikula ikastetxeko zuzendariak edo haren parekoa den prestakuntza-entitate baimenduaren organo arduradunak baimentzen ahalko du, baldin eta ikastetxean edo entitatean baimendutako eskaintza batean sartuta badaude matrikulako lanbide moduluak, esparruak, proiektu intermodularrak edo prestakuntza-elementuak, baldin eta matrikula horri erantzuten ahal bazaio eskura dauden baliabide arruntekin eta antolamendu moldearekin eta beharrezkoa ez bada plaza edo talde kopurua handitzea edo aparteko salbuespen bat aplikatzea (salbuespen hori hezkuntza administrazioak baimendu behar du).
9. Aurreko apartatuan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, ikastetxeko zuzendariak edo erakundeko organo arduradunak arrazoitutako proposamen bat igorriko dio Hezkuntza Departamentuaren barnean dagokion eskaintza planifikatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko eskumena duen zerbitzuari. Zerbitzu horrek, eskumena badu, ebazpena emanen du edo, bestela, espedientea igorriko dio hura ebazteko eskumena duen organoari. Izan ere, interesdunak ez du beste eskaera bat aurkeztu beharko. Matrikula formalizatzeko, ezinbestekoa izanen da behar diren administrazio-baimenak eskuratzea.
10. Salbuespenezko matrikulak ez du, berez, bide emanen eskaintza bat sortzeko edo aldatzeko, plazen edo taldeen kopurua handitzeko, baliabide osagarriak izateko eskubidea sortzeko edo deialdien gehieneko kopurua edo jarraitzeko mugak gainditzeko, eta ez du salbuetsiko aplikatzekoa den araudian ezarritako betebeharrak betetzetik.
II. KAPITULUA.–A GRADUAK
82. artikulua. Prestakuntza-blokeen ebaluazioa.
1. A graduko eskaintzen ebaluazioaren helburua izanen da zehaztea zenbateraino eskuratu diren dagokien prestakuntza-blokeei lotutako ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
2. Ebaluazioa foru agindu honen I. tituluan ezarritako printzipio, irizpide eta bermeen arabera eginen da, eta prestakuntza-prozesuan zehar eskuratutako ikaskuntza- eta jardun-ebidentzien multzoari erreparatuko dio. Ebidentziok nahikoak, askotarikoak, garrantzitsuak, irisgarriak, baliodunak, fidagarriak eta trazabilitate egokikoak izan behar dute.
3. Ebaluazio metodoak, tresnak eta prozedurak egokitu egin beharko dira egiaztatu beharreko ikaskuntza-emaitzen izaerara, bermatu beharko dute ebaluazioaren objektibotasuna, fidagarritasuna, baliozkotasuna eta irisgarritasuna eta koherenteak izan behar dute A graduko eskaintzaren iraupenarekin, xedearekin eta ezaugarriekin.
4. Ebaluazioari buruzko erabakiek oinarri hartuko dute prestatzen ari den pertsonak lortutako ikaskuntzaren balorazio global, integratu eta behar bezala dokumentatu bat, testuinguruan kokatua. Saihestu egin behar da ebaluazioa izatea jarduera, ataza, proba edo erregistro partzialen metaketa mekaniko bat.
83. artikulua. Gutxieneko parte-hartzea eta azken ebaluazioa prestakuntza-blokean.
1. Prestakuntza-blokearen azken ebaluazioak dagokion A graduko eskaintzari lotutako ikaskuntza-emaitza guztiak hartuko ditu kontuan, deusetan galarazi gabe prestakuntzan zehar egindako ebaluazio prozesuaren izaera jarraitua, integratua eta hezigarria.
2. Modalitate presentzialean, prestakuntza-blokearen azken ebaluazioan edo, hala badagokio, azken ebaluazio proban edo jarduketan parte hartzeko, prestakuntza jasotzen ari den pertsonak gutxienez prestakuntza-blokearen ordu guztien ehuneko hirurogeita hamabosteko bertaratzea justifikatu beharko du.
3. Modalitate birtualean, prestakuntza-blokearen azken ebaluazioan edo, hala badagokio, azken ebaluazio proban edo jarduketan parte hartzeko, prestakuntza jasotzen ari den pertsonak aurreikusitako ikaskuntza-jardueren ehuneko hirurogeita hamabost egin beharko ditu gutxienez, eta jarduera horien ehuneko hirurogeita hamar gainditu beharko du gutxienez, konexio orduak zenbat-nahi direla ere.
4. Aurreko apartatuetan ezarritako betebeharrak aplikatzeko orduan, foru agindu honetan aurreikusitako printzipio hauek hartuko dira aintzat: irisgarritasuna, ebaluazio prozeduren egokitzapena, banan banako laguntza, proportzionaltasuna eta prestakuntzaren jarraitutasuna.
5. Artikulu honetan ezarritako betebeharrak ez zaizkie aplikatuko ekoizpen sektoreko eskaintza ez-formalei lotutako mikroakreditazioei, baldin eta oinarrizko araudian xedatuta badago horiek beren irizpide propioak izanen dituztela gainditzeari buruz.
84. artikulua. Ebaluazioaren emaitza, prestakuntza-blokea gainditzea eta konpetentziaren akreditazio partziala.
1. A graduko prestakuntza-bloke bakoitzaren ebaluazioan agertuko da "gainditua" edo "gainditu gabe". A graduko eskaintzek ez dute izanen zenbakizko kalifikaziorik.
2. Prestakuntza-bloke bat gainditzeko, behar bezala akreditatu beharko dira blokeari lotuta dauden ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak, zeinak modu global, integratu eta testuinguruan kokatuan neurtuko baitira, dagokion moduluak prestakuntzari eta konpetentziei dagokienez dituen helburuen arabera.
3. Gainditzeko erabakia honako hauetan oinarritu beharko da: eskura dauden ebidentzien balorazio globala, integratua eta nahikoa arrazoitua eta ikaskuntza-emaitzak eta dagokion blokeari lotutako konpetentziak benetan eskuratu izana. Saihestu egin behar da erabakia izatea jarduera, ataza, proba edo erregistro partzialen metaketa mekaniko bat.
4. A gradu bat gaindituz gero, dagokion mailako konpetentziaren akreditazio partziala lortuko da, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudiaren arabera.
5. Konpetentziaren akreditazio partzialagatik ez da ziurtagiririk emanen, horretarako A graduko eskaintzari dagokion prestakuntza osorik gainditu behar da eta.
6. Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean sartuta dauden konpetentziaren akreditazio partzialek izaera ofiziala eta balio akademikoa izanen dute Lanbide Heziketaren Sistemaren esparruan, eta balio profesionala, berriz, Espainia osoan, bat etorriz Lanbide Heziketaren Estatuko Erregistroan duten inskripzioarekin.
7. Oinarrizko araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateak B, C edo D graduen ikaskuntza-emaitzak banakatzearen ondorioz onesten dituen konpetentziaren akreditazio partzialek (Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean sartu gabe daude) autonomia-erkidegoan soilik izanen dute balioa, harik eta, kasua bada, katalogo horretan sartzea onesten den arte. Akreditazio horiek ezin izanen dira eman Estatu osorako balioa duten konpetentziaren akreditazio partzialetarako aurreikusita dauden formatuetan.
8. Lortutako akreditazioak metagarriak izanen dira eta Lanbide Heziketaren Sistemaren ondorengo ibilbideetan integratzen ahalko dira, bereziki, B graduko konpetentzien ziurtagiriak osatzeko, baldin eta akreditazio partzialen multzoak dagokion lanbide moduluaren curriculum osoa hartzen badu.
85. artikulua. Ebaluazio deialdia eta aparteko deialdia A graduko eskaintzetan.
1. A graduko eskaintzek ebaluazio deialdi bakarra izanen dute prestakuntza-bloke bakoitzeko, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera.
2. Aurreikusitako deialdia agorturik, aparteko deialdi bat egin liteke gaixotasunagatik, desgaitasunagatik edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuengatik prestakuntza ohiko moduan jarraitu edo aprobetxatu ezin izan duten edo baldintzaturik egon diren pertsonentzat.
3. Aparteko deialdia baimentzea ohiz kanpoko erabaki bat izanen da, eta, hartarako, interesdunak eskatu beharko du, alegatzen diren inguruabarrak banan-banan baloratu beharko dira eta behar den ebazpena eman beharko da, foru agindu honen 78. artikuluan eta lanbide heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetan ezartzen denari jarraikiz.
4. Ebaluazio deialdia eta aparteko deialdia foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz egin beharko dira, hots: etengabeko ebaluazioa, ebidentzien integrazioa, errekuperazio integratua, ikaskuntzaren balorazio globala, konpetentzien garapena, prestakuntzaren jarraitutasuna eta trazabilitate nahikoa.
86. artikulua. Konpetentziaren akreditazio partzialaren dokumentazioa, erregistroa eta ondorioak.
1. B graduko eskaintzen ondoriozko ebaluazio emaitzak eta akreditazioak behar bezala erregistratu beharko dira kudeaketa akademikoko sistemetan eta aplikatzekoa den dokumentazio ofizialean.
2. Eskaintzako irakasleek, prestatzaileek edo adituek dokumentu bidez jaso beharko dituzte prestakuntza egiten ari diren pertsonek aplikatutako ebaluazio tresnetan lortutako emaitzak, bat etorriz foru agindu honetan trazabilitate nahikoari, dokumentuen proportzionaltasunari eta antolamendu jasangarritasunari buruz jasotzen diren printzipioekin.
3. Dokumentazio akademikoak honako arlo hauen trazabilitate egokia ahalbidetu beharko du prestakuntza jasotzen ari den pertsonari dagokionez: gainditutako ikaskuntza-emaitzak, akreditatutako konpetentziak eta haien integrazioa ondorengo prestakuntza-ibilbideetan.
4. A graduko eskaintzetan lortutako akreditazioak Lanbide Heziketaren Sistemaren beste prestakuntza-ibilbide batzuetan metatu, aitortu edo integratzen ahalko dira, foru agindu honen I. tituluaren VIII. kapituluan eta aplikatu beharreko araudian ezarritakoarekin bat.
5. Dokumentazioari, erregistroari, kontserbazioari eta elkarreragingarritasunari buruzko irizpideak foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakora egokituko dira.
III. KAPITULUA.–B GRADUAK
87. artikulua. Lanbide moduluen ebaluazioa B graduko eskaintzetan.
1. B graduko eskaintzen ebaluazioaren helburua izanen da zehaztea zenbateraino eskuratu diren prestakuntza-eskaintza osatzen duen lanbide moduluari lotutako ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
2. Ebaluazioa foru agindu honen I. tituluan ezarritako printzipio, irizpide eta bermeen arabera eginen da, eta jarraitua, integratua, konpetentziala, prestakuntzakoa, orientatzailea eta akreditatzailea izanen da.
3. Ebaluazioari buruzko erabakiek oinarri hartuko dute lortutako ikaskuntzaren balorazio global, integratu eta behar bezala dokumentatuan, testuinguruan kokatua, kontuan hartuz eskura dauden hainbat ebidentzia, zeinak nahikoak, askotarikoak, garrantzitsuak eta trazabilitate egokikoak izanen baitira.
4. Ebaluazio metodoak, tresnak eta prozedurak egokitu egin beharko dira egiaztatu beharreko ikaskuntza-emaitzen izaerara, prestakuntzaren izaera praktikora, parte-hartzaileen ezaugarrietara eta B graduko eskaintzen berezko helburuetara (eguneraketa, akreditazioa eta prestakuntzaren jarraitutasuna).
88. artikulua. Gutxieneko parte-hartzea, azken ebaluazioa eta kalifikazioa B graduko eskaintzetan.
1. B graduko eskaintzen azken ebaluazioak lanbide modulu osoa hartuko du kontuan, deusetan galarazi gabe prestakuntzan zehar egindako ebaluazio prozesuaren izaera jarraitua, integratua eta hezigarria.
2. Modalitate presentzialean, lanbide moduluaren azken ebaluazioan edo, hala badagokio, azken ebaluazio proban edo jarduketan parte hartzeko, prestakuntza jasotzen ari den pertsonak gutxienez lanbide moduluaren ordu guztien ehuneko hirurogeita hamabosteko bertaratzea justifikatu beharko du.
3. Modalitate birtualean, lanbide moduluaren azken ebaluazioan edo, hala badagokio, azken ebaluazio proban edo jarduketan parte hartzeko, prestakuntza jasotzen ari den pertsonak aurreikusitako ikaskuntza-jardueren ehuneko hirurogeita hamabost egin beharko ditu gutxienez, eta jarduera horien ehuneko hirurogeita hamar gainditu beharko du gutxienez, konexio orduak zenbat-nahi direla ere.
4. Aurreko apartatuetan ezarritako betebeharrak aplikatzeko orduan, foru agindu honetan aurreikusitako printzipio hauek hartuko dira aintzat: irisgarritasuna, ebaluazio prozeduren egokitzapena, banan banako laguntza, proportzionaltasuna eta prestakuntzaren jarraitutasuna.
5. B graduko eskaintzen kalifikazioa zenbakizkoa izanen da, batetik hamarrera bitartekoa, dezimalik gabe, eta "gainditua" edo "gainditu gabea" adierazpenarekin batera adieraziko da.
6. Bost puntuko edo hortik gorako kalifikazioak positibotzat joko dira.
7. B graduko eskaintzen azken nota prestakuntza behar bezala gainditu denean bakarrik jasoko da, eta dezimalik gabe adieraziko da, "gainditua" adierazpenaren ondotik.
89. artikulua. Konpetentziaren ziurtagiria osatzen duen lanbide modulua gainditzea.
1. B graduko eskaintza gainditzeko, eskaintza osatzen duen lanbide modulu osoa gainditu beharko da, eta, horretarako, behar bezala akreditatu beharko dira hari lotutako ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak, zeinak modu global integratu eta testuinguruan kokatuan neurtuko baitira, kasuan kasuko konpetentziaren ziurtagiriak prestakuntzari eta konpetentziei dagokienez dituen helburuen arabera.
2. Gainditzeko erabakiak honako hauetan oinarritu beharko dira: eskura dauden ebidentzien balorazio global, integratu eta testuinguruan kokatua, eta ikaskuntza-emaitzak eta lanbide moduluari lotutako konpetentziak benetan eskuratu izana.
3. Lanbide moduluaren ohiko azken kalifikazioa eta hura ohiko bidetik gainditu ote den, irakasleek, prestatzaileak edo arduradun adituak erabakiko dute. Irakasle taldeak foru agindu honetan berariaz ezarritako kasuetan bakarrik esku hartzen ahalko dute lanbide modulua kalifikatzeko edo gainditzeko erabakietan.
4. Kalifikatzeko eta gainditzeko erabakiak ezin izanen dira hartu soilik agregazio mekanikoetan, kalkulu automatikoetan edo benetan lortutako ikaskuntzaren balorazio profesional eta pedagogikoarekin loturarik ez duten prozeduretan oinarrituta.
5. B graduko eskaintza gainditzeak eskubidea emanen du, hala dagokionean eta behar den eskaera eginda, kasuan kasuko konpetentziaren ziurtagiria emateko, bat etorriz Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian eta foru agindu honen hurrengo artikuluan ezarritakoarekin.
6. Lanbide Konpetentzien Estandarren Katalogo Nazionalean jasotako konpetentzia-estandarrei lotuta ez dauden moduluak, prestakuntza-osagarriak eta prestakuntza-elementuak ez dira konpetentziaren ziurtagiriaren parte izanen, deusetan galarazi gabe prestakuntza-eskaintzan modu osagarrian sartzeko aukera edo, hala dagokionean, balio autonomikoa izanen duten konpetentziaren akreditazio partzialak egiteko aukera, oinarrizko araudiari jarraikiz.
7. B graduko eskaintza osatzen duen lanbide modulu osoa ez gainditzeak berekin ekarriko du konpetentziaren ziurtagiria ez ematea, deusetan galarazi gabe egindako prestakuntzaren dokumentazioa, lortutako ebidentziak eta, hala badagokio, aplikatu beharreko araudiaren arabera legozkiokeen ondorioak.
90. artikulua. B gradua lortzeko bideak eta emaitzen metaketa.
1. B gradua Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian aurreikusitako edozein bide erabiliz lortzen ahalko da.
2. Zehazki, honako hauen bidez:
a) B graduko prestakuntza-eskaintza gaindituz.
b) A graduko konpetentzien akreditazio partzialak metatuz, B graduko lanbide moduluaren curriculum osoa osatzen dutenak.
c) Lanbide moduluaren proba librea gaindituz, lanbide modulu hori D graduko eskaintza batean sartuta badago.
d) Prestakuntza-eskaintzari lotutako konpetentzia-estandar guztiak akreditatuz, lan esperientziaren bidez edo beste bide batzuen bitartez eskuratutako lanbide konpetentziak egiaztatzeko prozeduraren bitartez.
e) C graduko eskaintza baten esparruan, Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean sartuta dagoen B graduko eskaintza oso bat osatzen duen lanbide modulu bat gaindituz.
f) D graduko eskaintza baten esparruan, Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean sartuta dagoen B graduko eskaintza oso bat osatzen duen lanbide modulu bat gaindituz, heziketa ziklo osoa gainditu ez arren eta dagokion titulua lortu ez arren.
3. C, D edo E graduko eskaintza osoa gainditzen ez dutenek eskubidea izanen dute gainditutako lanbide moduluen ziurtagiri akademikoa eskuratzeko, eta, oinarrizko mailako heziketa zikloen kasuan, gainditutako esparruena, zeinak metatzen ahalko baitira Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera.
4. Gainditutako lanbide moduluek Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean jasotako B graduko eskaintza oso bat osatzen badute eta lanbide konpetentzien estandar bati edo gehiagori lotuta badaude, interesdunak dagokion konpetentziaren ziurtagiria eskatzen ahalko du, administrazio eskudunak ezarritako prozedurari jarraikiz.
5. Artikulu honetan ezarritako kasuetan konpetentziaren ziurtagiria emateko, gainditutako lanbide moduluak bat etorri beharko du dagokion B graduko eskaintzaren curriculum osoarekin, eta eskaintza horrek Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean jasota egon beharko du.
6. B graduko eskaintzen bidez akreditatutako konpetentziak metagarriak izanen dira, eta Lanbide Heziketaren Sistemaren beste prestakuntza-ibilbide batzuetan sartu, aitortu edo integratzen ahalko dira, foru agindu honen I. tituluaren VIII. kapituluan eta aplikatu beharreko araudian ezarritakoarekin bat.
7. C graduko lanbide ziurtagiri bat osatzen duten konpetentzia-ziurtagiri osagarriak lortzeak aukera emanen du lanbide ziurtagiri horretan aurrera egiteko, betiere oinarrizko araudian ezarritako gainerako baldintzak betetzen badira, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egitea edo prestakuntza hori egitetik salbuestea barne, beharrezkoa denean.
91. artikulua. Konpetentziaren ziurtagiria ematea, haren baliozkotasuna, ondorio akademikoak eta azken nota.
1. B gradu bat gaindituz gero, dagokion mailako konpetentziaren ziurtagiria lortuko da, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudiaren arabera.
2. Konpetentziaren ziurtagiriek izaera ofiziala eta balio profesional eta akademikoa izanen dute Lanbide Heziketaren Sistemaren esparruan, lurralde nazional osoan, betiere Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean sartutako eskaintza bati badagozkio eta Lanbide Heziketaren Estatuko Erregistroan inskribatuta badaude.
3. Organo eskudunari dagokio konpetentziaren ziurtagiria egitea, eta B gradua oinarrizko araudian eta foru agindu honen aurreko artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz lortzen dutenei eginen zaie, hala eskatuz gero.
4. 2. mailako B graduko konpetentziaren ziurtagiriek, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudiaren arabera, erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba egin beharretik erabat salbuesteko ondorioak izaten ahalko dituzte, alde batera utzi gabe sarrera-probak eta onarpen prozesua arautzen dituen araudiari jarraikiz aplikatu beharreko baldintzak (adina, inskripzioa, agiri bidezko akreditazioa, onarpen irizpideak, lehentasun irizpideak, kupoak, eskuragai dauden ikaspostuak eta abar).
5. Konpetentziaren ziurtagiri bat lortzeak ez du berez ekarriko D graduko eskaintza batean ikaspostua esleitzea. Izan ere, eskaintza hori, betiere, onarpen prozeduraren, antolamendu irizpideen eta onarpen prozesua arautzen duen foru araudian ezarritako baldintzen mende geratuko da.
6. Konpetentziaren ziurtagiriak metagarriak izanen dira, eta Lanbide Heziketaren Sistemaren geroko ibilbideetan sartu, aitortu edo integratzen ahalko dira, bereziki C graduko lanbide ziurtagiriak osatzeko edo, hala badagokio, kasuan kasuko lanbide modulua barne hartzen duten D graduko eskaintzak osatzeko.
7. Konpetentziaren ziurtagiriaren azken nota, finkatu behar den kasuetan, bat etorriko da B graduko eskaintza osatzen duen lanbide moduluan lortutako zenbakizko azken kalifikazioarekin, batetik hamarrera adierazita, dezimalik gabe.
8. Konpetentziaren ziurtagiria lortzen bada lanbide moduluaren zenbakizko kalifikaziorik sortzen ez duen bide batetik, azken nota jartzeko, oinarrizko araudian eta dokumentazio akademikoari dagokionez aplikatu beharreko irizpideetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
9. Konpetentziaren ziurtagiria osatzen duen lanbide modulua salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio bidez gainditu bada Lanbide Heziketaren Sistemako beste eskaintza baten esparruan, haren kalifikazioa adieraziko da bidezkoa den gutxieneko kalifikazio positiboaren bidez, eta egoera hori identifikatzeko ezarritako kodifikazio osagarria erabiliz. Kalifikazio hori, ondorio akademikoetarako, foru agindu honetan eta eranskinetan ezarritako irizpideen arabera konputatuko da.
10. Konpetentziaren ziurtagiria eman izana, azken nota, ondorio akademikoak eta ziurtagiriaren trazabilitatea behar bezala dokumentatu beharko dira ebaluazio agiri ofizialetan, bidezko diren ziurtagiri akademikoetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan.
92. artikulua. Ebaluazio deialdia eta aparteko deialdia B graduko eskaintzetan.
1. B graduko eskaintzek ebaluazio deialdi bakarra izanen dute eskaintza osatzen duen lanbide modulu bakoitzeko, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera.
2. Aurreikusitako deialdia agorturik, aparteko deialdi bat egin liteke gaixotasunagatik, desgaitasunagatik edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuengatik prestakuntza ohiko moduan jarraitu edo aprobetxatu ezin izan duten edo baldintzaturik egon diren pertsonentzat.
3. Aparteko deialdia baimentzea ohiz kanpoko erabaki bat izanen da, eta, hartarako, interesdunak eskatu beharko du, alegatzen diren inguruabarrak banan-banan baloratu beharko dira eta behar den ebazpena eman beharko da, foru agindu honen 78. artikuluan eta lanbide heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetan ezartzen denari jarraikiz.
4. Ebaluazio deialdiak eta, hala badagokio, aparteko deialdia foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz egin beharko dira, hots: etengabeko ebaluazioa, ebidentzien integrazioa, errekuperazio integratua, ikaskuntzaren balorazio globala, konpetentzien garapena, prestakuntzaren jarraitutasuna eta trazabilitate nahikoa.
93. artikulua. B graduko eskaintzetako emaitzen dokumentazioa eta erregistroa.
1. B graduko eskaintzen ondoriozko ebaluazio emaitzak, kalifikazioak eta konpetentzien ziurtagiriak behar bezala erregistratu beharko dira kudeaketa akademikoko sistemetan eta aplikagarri diren dokumentazio ofizialean.
2. Eskaintzako irakasleek, prestatzaileek edo adituek dokumentu bidez jaso beharko dituzte prestakuntza egiten ari diren pertsonek aplikatutako ebaluazio tresnetan lortutako emaitzak, bat etorriz foru agindu honetan trazabilitate nahikoari, dokumentuen proportzionaltasunari eta antolamendu jasangarritasunari buruz jasotzen diren printzipioekin.
3. Lortutako emaitzak ikasketa-espedientean eta dagokion dokumentazio akademikoan jaso beharko dira, eta gainditutako lanbide moduluen, lotutako konpetentzia-estandarren eta Lanbide Heziketaren Sistemaren barruan zilegi diren metaketen trazabilitate egokia bermatu beharko da.
4. Konpetentziaren ziurtagiriak, hala dagokionean, eskaera egin ondotik emanen dira, administrazio eskudunak ezarritako prozedurari jarraikiz, eta behar diren erregistroetan inskribatzen direla bermatu beharko da.
5. Dokumentazioari, erregistroari, kontserbazioari, trazabilitateari eta elkarreragingarritasunari buruzko irizpideak foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakora egokituko dira.
IV. KAPITULUA.–C GRADUAK. LANBIDE ZIURTAGIRIAK
94. artikulua. Lanbide ziurtagirien ebaluazioa.
1. C graduko eskaintzen ebaluazioaren helburua izanen da zehaztea zenbateraino eskuratu diren lanbide ziurtagiria osatzen duten lanbide moduluei lotutako ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
2. Lanbide ziurtagiriak 1., 2. edo 3. mailako C graduko eskaintzak dira, lan merkatuan garrantzia duen lanbide profil bati lotuak eta Lanbide Konpetentzien Estandarren Katalogo Nazionalari lotutako Lanbide Heziketako Moduluen Katalogoko lanbide moduluekin elkartuak, alde batera utzi gabe oinarrizko araudian aurreikusitako espezialitateak.
3. Ebaluazioa foru agindu honen I. tituluan ezarritako printzipio, irizpide eta bermeen arabera eginen da, eta jarraitua, integratua, konpetentziala, prestakuntzakoa, orientatzailea eta akreditatzailea izanen da.
4. Ebaluazioari buruzko erabakiek oinarri hartuko dute lortutako ikaskuntzaren balorazio global, integratu eta behar bezala dokumentatuan, testuinguruan kokatua, kontuan hartuz eskura dauden hainbat ebidentzia, zeinak nahikoak, askotarikoak, garrantzitsuak eta trazabilitate egokikoak izanen baitira.
5. Ebaluazio metodoak, tresnak eta prozedurak egokitu egin beharko dira egiaztatu beharreko ikaskuntza-emaitzen izaerara, prestakuntzaren izaera praktikora, parte-hartzaileen ezaugarrietara eta lanbide ziurtagirien helburuetara (profesionalizatzeko balio izatea eta metagarria eta akreditatzailea izatea).
95. artikulua. Lanbide moduluetako gutxieneko parte-hartzea, azken ebaluazioa eta kalifikazioa.
1. Lanbide modulu bakoitzaren azken ebaluazioak hari lotutako ikaskuntza-emaitzak modu globalean hartuko ditu kontuan, deusetan galarazi gabe prestakuntzan zehar egindako ebaluazio prozesuaren izaera jarraitua, integratua eta hezigarria.
2. Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoarekin bat, modalitate presentzialean emandako lanbide modulu baten azken ebaluazio probara aurkeztu ahal izateko, prestakuntza jasotzen ari den pertsonak gutxienez lanbide moduluaren ordu guztien ehuneko hirurogeita hamabosteko bertaratzea justifikatu beharko du.
3. Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoarekin bat, modalitate birtualean emandako lanbide modulu baten azken ebaluazio probara aurkeztu ahal izateko, prestakuntza jasotzen ari den pertsonak aurreikusita dauden ikaskuntza-jardueren ehuneko hirurogeita hamabost egin beharko ditu gutxienez, eta jarduera horien ehuneko hirurogeita hamar gainditu beharko ditu gutxienez, konexio orduak zenbat-nahi direla ere.
4. Aurreko apartatuetan ezarritako betebeharrak aplikatzeko orduan, foru agindu honetan aurreikusitako printzipio hauek hartuko dira aintzat: irisgarritasuna, ebaluazio prozeduren egokitzapena, banan banako laguntza, proportzionaltasuna eta prestakuntzaren jarraitutasuna.
5. Lanbide modulu bakoitzak dezimalik gabeko kalifikazio bat izanen du, batetik hamarrera bitartekoa, eta "gaindituta" edo "gainditu gabe" agertuko da zenbakizko kalifikazio horrekin batera.
6. Bost puntuko edo hortik gorako kalifikazioak positibotzat joko dira.
7. Lanbide moduluen kalifikazioak behar bezala islatu beharko ditu prestakuntza jasotzen ari den pertsonak lortutako ikaskuntza-maila eta konpetentzia-garapena, eta kalifikazio hori ezin izanen da jarri soilik agregazio mekanikoetan, kalkulu automatikoetan edo benetan lortutako ikaskuntzaren balorazio profesional eta pedagogikoarekin loturarik ez duten prozeduretan oinarrituta.
96. artikulua. Lanbide moduluak eta lanbide ziurtagiria gainditzea.
1. Lanbide modulu bakoitza gainditzeko, moduluari lotuta dauden ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak behar bezala akreditatu beharko dira, zeinak modu global eta integratuan eta testuinguruaren barruan neurtuko baitira, lanbide ziurtagiriak prestakuntzari eta konpetentziei dagokienez dituen helburuen arabera.
2. Lanbide moduluak gainditzeko erabakiak honako hauetan oinarritu beharko dira: eskura dauden ebidentzien balorazio global eta integratua eta testuinguruan kokatua, eta ikaskuntza-emaitzak eta lanbide moduluari lotutako konpetentziak benetan eskuratu izana.
3. Lanbide ziurtagiria gainditzeko, hura osatzen duten lanbide modulu guztietan ebaluazio positiboa lortu beharko da, eta, beharrezkoa denean, lantokiko edo pareko erakundeko prestakuntza egin, baloratu eta integratu beharko da, edo, bestela, prestakuntza horren salbuespen osoa edo partziala egiaztatu beharko da, aplikatu beharreko araudiaren arabera bidezkoa denean.
4. Lanbide ziurtagiria gainditzeko, irakasle taldearen talde-erabakia beharko da, eta, erabaki hori hartzeko, kontuan hartu beharko dira prestakuntzan sartutako konpetentzia guztiak, ikaskuntza-emaitzak, lanbide moduluen kalifikazioak eta kasuan kasuko prestakuntza-eskaintzaren parte diren ikasteko inguruneetan lortutako ebidentziak.
5. Lanbide ziurtagiria gainditzeko talde-erabakia ez da ziurtagiria lortzeko bide autonomo bat izanen, hura osatzen duten lanbide moduluak gainditzetik aparte doana. Zilegi izanen da konpetentzia-nahikotasun globalera jotzea eskaintza osorik gainditzearen talde-balorazioa funtsatzeko, baina horrek ez du ordeztuko ohiko kalifikazioa zehaztu beharra, eta ez du ahalbidetuko bostetik beherako kalifikazioa duen lanbide modulu bat gainditutzat jotzea, salbu eta foru agindu honetan berariaz aurreikusitako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioko kasuetan.
6. Gainditzeko erabakiek foru agindu honetan ezarritako printzipioak, bermeak, arrazoitze-betebeharrak eta trazabilitate-eskakizunak bete beharko dituzte, eta behar bezala dokumentatuta geratu beharko dira, VIII., X. eta XI. eranskinetan adierazitakoaren arabera.
97. artikulua. Lanbide ziurtagirien deialdiak.
1. C graduko eskaintzetan, lanbide ziurtagiria osatzen duten lanbide moduluetatik bakoitzean bi ebaluazio deialdi eginen dira, bat etorriz Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudiarekin.
2. Ebaluazio deialdiak foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz egin beharko dira, hots: etengabeko ebaluazioa, ebidentzien integrazioa, errekuperazio integratua, ikaskuntzaren balorazio globala, konpetentzien garapena, prestakuntzaren jarraitutasuna eta trazabilitate nahikoa.
3. Deialdi batean lanbide modulu bat ez gainditzeak ez du eragotziko ebidentzia garrantzitsu berriak sartzea, ez eta laguntzeko, errekuperazio integraturako, akonpainamendurako eta prestakuntzari jarraitutasuna emateko neurriak aplikatzea ere, foru agindu honetan ezarritakoarekin bat.
4. Lanbide modulu bakoitzerako aurreikusitako deialdiak agorturik, aparteko deialdi bat egin liteke gaixotasunagatik, desgaitasunagatik edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuengatik prestakuntza ohiko moduan jarraitu edo aprobetxatu ezin izan duten edo baldintzaturik egon diren pertsonentzat.
5. Aparteko deialdia baimentzea ohiz kanpoko erabaki bat izanen da, eta, hartarako, interesdunak eskatu beharko du, alegatzen diren inguruabarrak banan-banan baloratu beharko dira eta behar den ebazpena eman beharko da, foru agindu honen 78. artikuluan eta lanbide heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetan ezartzen denari jarraikiz.
6. Deialdiak erabili, haiei uko egin eta agortzeari begira, honako hauekin koordinaturik jokatu behar da: eskaintzaren iraupena eta antolamendua, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egitea, prestakuntzaren errepikapena, balizko salbuespenezko matrikula, prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna, gainditutako moduluen ziurtagiri akademikoa egitea eta lanbide ziurtagiria ematea. Zehazki, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke duten lanbide moduluen kasuan, ebidentzia positiboak gordetzeari dagokionez eta haiek modulua gainditzeari begira eta deialdiak zenbatzeari begira dituzten ondorioei dagokienez, foru agindu honen 44. artikuluaren 10. apartatutik 14.era bitartekoetan eta 78. artikuluaren 14. eta 15. apartatuetan xedatutakoaren arabera jokatuko da.
7. Artikulu hau aplikatuz hartutako erabakiak behar bezala dokumentatu beharko dira ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakoaren arabera.
98. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza lanbide ziurtagirietan.
1. Lanbide ziurtagiriak dualak izanen dira, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza jasoko dute, prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren zati integratu gisa, bat etorriz Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoarekin.
2. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren helburua izanen da osatzea eta indartzea eskuratu diren ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak, lanbide ziurtagiria osatzen duten lanbide moduluetan aurreikusita daudenak.
3. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza araubide orokorrean edo intentsiboan eginen da, oinarrizko araudian eta aplikatzekoak diren xedapenetan iraupenari, banaketari eta ikaskuntza-emaitzei buruz ezarrita dauden irizpideei jarraikiz.
4. Araubide orokorrean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzak lanbide ziurtagiriei buruzko oinarrizko araudian aurreikusitako iraupena eta irismena izanen ditu, kontuan hartua 1. mailako lanbide ziurtagiriei aplikatu beharreko espezialitateak.
5. Araubide intentsiboan, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza oinarrizko araudian eta aplikatu beharreko xedapenetan ezarritako iraupen, irismen eta baldintzetara egokituko da.
6. Enpresa edo pareko erakunde batean egindako prestakuntzaren ondoriozko ebidentzien antolamendua, jarraipena, ebaluazioa eta integrazioa foru agindu honen I. tituluan eta III., IV. eta V. eranskinetan ezarritakoari egokituko zaizkio.
7. Enpresaren edo pareko erakundearen parte-hartzeak ez ditu ordeztuko irakasleek, prestatzaile edo aditu arduradunek eta irakasle taldeak ebaluazioari, kalifikazioari eta gainditzeari dagokionez eta erabakiak hartzeari dagokionez esleiturik dituzten eskumenak.
99. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren jarraipena eta balorazioa, eta handik datozen ebidentzien integrazioa.
1. Enpresatik edo pareko erakundetik datozen ebidentziak, balorazioak eta txostenak lanbide moduluen ebaluazio prozesuan integratu beharko dira, foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz.
2. Ikastetxean edo prestakuntza-entitatean bertan nahiz enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza bitartean lantzen diren ikaskuntza-emaitzen jarraipena eta ebaluazioa modu koordinatuan eginen dute ikastetxeko edo entitateko tutoreek eta enpresako tutoreek, betiere zuzeneko lankidetzan arituz lanbide moduluetako irakasle, prestatzaile edo aditu arduradunekin.
3. Enpresako edo pareko erakundeko tutore arduradunak jakinarazi eta baloratuko du nola lortzen ari diren aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak prestatzen ari den pertsonaren egonaldian zehar, eta informazio hori ikastetxera edo prestakuntza-entitatera igorriko du, kasuan kasuko lanbide moduluaren ebaluazioa eta kalifikazioa egiteko.
4. Enpresak edo pareko erakundeak egindako balorazioak ebaluazio ebidentziatzat hartuko dira, eta kontuan hartu beharko dira prestakuntzan eta ebaluazioan duten garrantziaren arabera. Alabaina, ez dira, berez, azken kalifikazio independenteak izanen, ez eta lanbide modulua gainditzeko erabaki ofizialak ere.
5. Enpresaren edo pareko erakundearen ebidentziak modu koherentean integratuko dira, testuinguruan kokatuta eta behar bezala funtsatuta, ebaluazio prozesu independenteak sortu gabe eta lanbide moduluen curriculum- eta ebaluazio-batasuna hautsi gabe.
6. Aurreikusitako ohiko aldian enpresa edo pareko erakunde batean egin beharreko prestakuntzari uko egitea baimentzen denean, foru agindu honen 60. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da. Egin gabeko prestakuntza, ahal dela, berriz programatu beharko da beste aldi batean egiteko, eta aldi horrek bateragarria izan beharko du lanbide ziurtagiriaren iraupenarekin, antolamenduarekin eta helburuarekin, ukitutako ikaskuntza-emaitzekin, eskuragai dagoen prestakuntza-postuen kopuruarekin eta pertsonaren prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunarekin.
100. artikulua. C gradua lortzeko bideak, eta gainditutako lanbide moduluen edo konpetentzien ziurtagiriak egitea.
1. C gradua Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian aurreikusitako edozein bide erabiliz lortzen ahalko da.
2. Zehazki, honako bide hauetatik lortzen ahalko da lanbide ziurtagiria:
a) C graduko prestakuntza-eskaintza lortzera bideratutako prestakuntza gaindituz.
b) B graduko konpetentzia-ziurtagiriak metatuz, hain zuzen, lanbide ziurtagirian sartutako lanbide modulu guztiak eta curriculum osoa osatzen dituztenak, betiere kasuan-kasuan eskatzen den enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin bada edo hori egitetik salbuetsita dagoela aitortzen bada.
c) D graduko lanbide moduluak gainditzeko proba libreak gaindituz, baldin eta modulu horiek lanbide ziurtagirian jasotako lanbide modulu guztiak osatzen badituzte, eta, betiere, kasuan-kasuan eskatzen den enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin bada edo hori egitetik salbuetsita dagoela aitortzen bada.
d) Prestakuntza-eskaintzari lotutako konpetentzia-estandar guztiak akreditatuz, lan esperientziaren bidez edo beste bide batzuen bitartez eskuratutako lanbide konpetentziak egiaztatzeko prozeduraren bitartez.
e) D graduko eskaintza baten esparruan, Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean sartuta dagoen C graduko eskaintza oso bat osatzen duten lanbide modulu guztiak gaindituz, heziketa ziklo osoa gainditu ez arren eta dagokion titulua lortu ez arren, betiere lanbide ziurtagiria emateko kasuan-kasuan eskatzen den enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin bada edo hura egitetik salbuetsita dagoela aitortzen bada.
3. D graduko eskaintza osoa gainditzen ez dutenek eskubidea izanen dute gainditutako lanbide moduluen ziurtagiri akademikoa eskuratzeko, zeinak metatzen ahalko baitira Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera.
4. D graduko eskaintza batean gainditutako lanbide moduluek Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean sartutako C graduko eskaintza oso bat osatzen dutenean, interesdunak eskatzen ahalko du dagokion lanbide ziurtagiria eman dakion, administrazio eskudunak ezarritako prozeduraren arabera, eta betiere hura lortzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira.
5. Lanbide ziurtagiria C graduko prestakuntza-eskaintza zuzenean gainditzea ez den beste bideren batetik lortzeko, bermatu beharko da, nolanahi ere, akreditatzen direla eska daitezkeen lanbide modulu, ikaskuntza-emaitza edo konpetentzia-estandar guztiak, eta, bidezkoa denean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin dela edo prestakuntza hori egitetik salbuetsi dela.
6. C graduko eskaintzen bidez lortutako konpetentziak, akreditazioak eta ziurtagiriak metagarriak izanen dira, eta Lanbide Heziketaren Sistemaren beste prestakuntza-ibilbide batzuetan sartu, aitortu edo integratzen ahalko dira, foru agindu honen I. tituluaren VIII. kapituluan eta aplikatu beharreko araudian ezarritakoarekin bat.
7. C graduko lanbide ziurtagiri bat lortzeak dagozkion D graduko heziketa zikloetan sartzeko ondorioak izan ditzake, lanbide ziurtagiri hori dagokion heziketa zikloan sartuta dagoenean, bat etorriz Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudiarekin eta onarpen prozesua arautzen duen foru araudiarekin, deusetan galarazi gabe adinari lotutako betebeharrak, onarpen irizpideak, lehentasun irizpideak, kupoak eta aplikatzekoak diren gainerako baldintzak.
101. artikulua. Lanbide ziurtagiria ematea, haren balioa, ondorio akademikoak eta azken nota.
1. C gradu bat gainditzeak berekin ekarriko du 1., 2. edo 3. mailako lanbide ziurtagiri bat lortzea, kasuan kasukoa.
2. Lanbide ziurtagiriek izaera ofiziala eta balio profesional eta akademikoa izanen dute Lanbide Heziketaren Sistemaren esparruan, lurralde nazional osoan.
3. Lanbide ziurtagiria D graduko heziketa ziklo batean sartuta badago, ziurtagiri hori lortzeak Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudiaren arabera eta onarpena arautzen duen foru araudiaren arabera bidezkoa den onarpen prozesuan sartzeko, izena emateko eta parte hartzeko ondorioak izan ditzake, deusetan galarazi gabe adinari lotutako betebeharrak, onarpen irizpideak, lehentasun irizpideak, kupoak, eskuragai dauden ikaspostuak eta aplikatzekoak diren gainerako baldintzak.
4. Organo eskudunari dagokio lanbide ziurtagiria egitea, eta oinarrizko araudian ezarritako egoeraren batean daudenei eginen zaie, hala eskatuz gero, eta, zehazki, egoera hauetako batean daudenei:
a) Lanbide ziurtagiria lortzeko C graduko prestakuntza-eskaintza gainditu izana.
b) Lotutako konpetentzia-estandar guztien akreditazioa lortu izana, lan esperientziaren bidez edo beste bide batzuetatik eskuratutako lanbide konpetentziak egiaztatzeko prozeduraren bitartez.
c) Lanbide ziurtagiria osatzen duten B graduko konpetentzia-ziurtagiri guztiak gainditu izana, betiere kasuan-kasuan eskatzen den enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin bada edo hura egitetik salbuetsita dagoela aitortzen bada.
d) Lanbide ziurtagiri osoa osatzen duten D gradu bateko lanbide modulu guztiak gainditzeko proba libreak gainditu izana, betiere kasuan-kasuan eskatzen den enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin bada edo hori egitetik salbuetsita dagoela aitortzen bada.
e) D graduko eskaintza baten esparruan, Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean sartuta dagoen C graduko eskaintza oso bat osatzen duten lanbide modulu guztiak gainditu izana, heziketa ziklo osoa gainditu ez arren eta dagokion titulua lortu ez arren, betiere lanbide ziurtagiria emateko kasuan-kasuan eskatzen den enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin bada edo hori egitetik salbuetsita dagoela aitortzen bada.
5. Aurreko apartatuko c), d) eta e) letretan adierazitako kasuetan lanbide ziurtagiria emateko, gainditutako konpetentzia-ziurtagiriek edo lanbide moduluek bat etorri beharko dute kasuan kasuko C graduko eskaintzaren curriculum osoarekin, eta eskaintza horrek jasota egon beharko du Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean.
6. Lanbide ziurtagiriaren azken nota, adierazi behar den kasuetan, eskaintza osatzen duten lanbide modulu guztien zenbakizko kalifikazio konputagarrien batezbesteko aritmetikoa izanen da, eta bi dezimalekin adieraziko da. Baliozkotzeak, aitortzak, salbuespenak eta gainerako egoera akademikoak kalkulu horretan sartzeko edo baztertzeko, aplikatu beharreko araudiari eta VII. eranskinean ezarritako arauei jarraikiko zaie.
7. Lanbide modulu bat salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio bidez gainditzen bada, haren kalifikazioa dagokion gutxieneko kalifikazio positiboaren bidez adieraziko da, eta egoera hori identifikatzeko ezarritako kodifikazio osagarria erabiliz. Kalifikazio hori, azken notaren ondorioetarako, foru agindu honetan eta eranskinetan ezarritako irizpideen arabera konputatuko da.
8. Lanbide ziurtagiria lortzeko erabilitako bideak ez badu lanbide modulu guztien zenbakizko kalifikaziorik sortzen, azken nota jartzeko, oinarrizko araudian eta VII. eranskinean ezarritakoari jarraikiko zaio.
9. Azken notaren zehaztapenak koherentea izan beharko du prestakuntza-prozesuan zehar ebaluazioari, kalifikazioari, gainditzeari eta ziurtatzeari buruz hartutako erabakiekin, eta behar bezala dokumentatu beharko da ebaluazio agiri ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan.
102. artikulua. Gainditutako lanbide moduluen ziurtagiri akademikoak, eta ziurtagiriak metatzeko aukera.
1. Lanbide ziurtagiri bat lortzeko eskatzen den prestakuntza osoa gainditzen ez dutenek gainditutako lanbide moduluen ziurtagiri akademikoa jasotzeko eskubidea izanen dute, aldez aurretik eskatuta, hala dagokionean.
2. Gainditutako lanbide moduluen ziurtagiri akademikoak ondorio metagarriak izanen ditu, eta aukera emanen du kasuan kasuko C gradua lortzeko prestakuntza-ibilbidearekin jarraitzeko, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudiari jarraikiz.
3. B graduko eskaintzekin bat datozen lanbide moduluak gainditu dituzten pertsonek, kasua bada, dagozkien konpetentzia-ziurtagiriak eskatzen ahalko dituzte, oinarrizko araudian ezarritakoari jarraikiz.
4. Ziurtagiri akademikoetan honako hauek jaso beharko dira: lortutako kalifikazioak, gainditutako lanbide moduluak, dagozkion ondorio metagarriak eta, beharrezkoa denean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari buruzko egoera.
5. Gainditutako lanbide moduluen ziurtagiri akademikoen ondorioak modu koherentean interpretatu beharko dira, kontuan hartuz, betiere, prestakuntzaren jarraitutasuna, akreditazioen metaketa eta Lanbide Heziketaren Sistemaren barruko ikaskuntzen kapitalizazioa.
103. artikulua. Prestakuntza errepikatzea, salbuespenezko matrikula eta ibilbidearen jarraitutasuna.
1. Lanbide ziurtagiri bat gainditu ezean, gehienez ere bi aldiz egiten ahalko da, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera.
2. Behar bezala justifikatutako salbuespenezko inguruabarrak gertatzen direnean, lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak hirugarren matrikula bat baimentzen ahalko du, ezartzen diren prozeduraren eta irizpideen arabera.
3. Hirugarren matrikularen baimena salbuespenezkoa eta bana-banakoa izanen da, eta ez du berekin ekarriko matrikula-araubidea besterik gabe luzatzea, prestakuntza errepikatzea edo ebaluazio deialdi gehiago izatea, deusetan galarazi gabe, hala dagokionean, foru agindu honetan ezarritako aparteko deialdiaren araubidea aplikatzea.
4. Artikulu honetan aurreikusitako baimena emateko, honako hauek baloratu beharko dira, gutxienez: alegatutako inguruabarrak, gainditutako eta gainditzeke dauden lanbide moduluak, erabilitako deialdiak, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera, lanbide ziurtagiria bukatzeko dauden arrazoizko aukerak eta prestakuntza jasotzen ari den pertsonaren prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna.
5. Prestakuntza errepikatzeko edo salbuespenezko matrikula onartzeko, honako hauek interpretatu beharko dira modu koordinatuan: erabilgarri dauden deialdiak, gainditutako moduluen ziurtapen akademikoa, B graduko konpetentzia-ziurtagirien balizko eskaera, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egina edo salbuetsia izatea eta, prestakuntzari jarraitutasuna emateko, Lanbide Heziketaren Sisteman ezarrita dauden gainerako bideak.
6. Artikulu hau aplikatuz hartutako erabakiak behar bezala dokumentatu beharko dira ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, printzipio hauek errespetatuz, foru agindu honetan ezarrita baitaude: trazabilitate nahikoa, agirien proportzionaltasuna eta segurtasun juridikoa.
104. artikulua. Dokumentazio espezifikoa, aktak eta ebaluazio txosten indibidualizatuak.
1. Lanbide ziurtagiriei aplika dakizkiekeen dokumentu-espezialitateak foru agindu honen I. tituluan eta X. eta XI. eranskinetan ezarritakoari jarraikiz arautuko dira, eta artikulu honetan aurreikusitako espezialitateekin bat etorriz.
2. Lanbide ziurtagiriak ematen dituzten ikastetxeek eta prestakuntza-entitateek eskaintzaren plangintza, garapena, ebaluazioa eta trazabilitatea bermatzeko behar den dokumentazioa izan beharko dute, eta, gutxienez, honako hauek jaso beharko dituzte: ikaskuntza-prozesuaren programazioa, ebaluazioaren plangintza, erabilitako ebaluazio tresnak, zuzentzeko eta puntuatzeko euskarriak, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari buruzko dokumentazioa eta ebaluazio aktak.
3. C graduko prestakuntza-ekintzen ebaluazio aktetan, prestakuntza jasotzen ari diren pertsonek lortutako emaitzak jaso beharko dira, irakasleek, prestatzaileek edo aditu arduradunek eta prestakuntza-ekintza eman duen ikastetxeko edo entitateko arduradunak sinatuak; orobat, ebaluatutako pertsonen identifikazioa eta lanbide modulu bakoitzaren emaitzak jaso beharko dira, oinarrizko araudian eta foru agindu honetan ezarritakoaren arabera.
4. Ebaluazio aktak, oinarrizko araudian ezarritako epearen barruan, C graduko eskaintzak planifikatu, antolatu eta kudeatzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuaren zerbitzura bidali beharko dira, izapidetu daitezen eta, hala dagokionean, organo eskudunak lanbide ziurtagiria edo bidezko diren konpetentzia-ziurtagiriak edo akreditazioak eman ditzan.
5. Bidezkoa denean, C graduko eskaintzen ebaluazio txosten indibidualizatuak eginen dira, batez ere ikastetxez edo entitatez aldatzen bada eta horrek prestakuntza bertan behera uztea badakar, eta haien helburua izanen da prestakuntzaren xede den pertsonaren mugikortasuna eta prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna bermatzea.
6. Dokumentazio akademikoak honako hauen trazabilitate egokia ahalbidetu beharko du: erabilitako deialdiak, gainditutako lanbide moduluak, lortutako kalifikazioak, egindako edo egiteke dagoen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, aitortutako salbuespenak, egindako ziurtapen akademikoak, eskatutako konpetentzia-ziurtagiriak eta, hala dagokionean, emandako lanbide ziurtagiria.
7. Dokumentazioari, erregistroari, kontserbazioari, trazabilitateari eta elkarreragingarritasunari buruzko irizpideak foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakora egokituko dira, bai eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetara ere.
V. KAPITULUA.–D GRADUAK. OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
105. artikulua. Ebaluazioa oinarrizko mailako heziketa zikloetan.
1. Oinarrizko mailako heziketa zikloen ebaluazioa etengabea, hezigarria eta integratzailea izanen da, eta esparruka, lanbide moduluka edo elkarlaneko ikaskuntzako proiektu intermodular bakoitzeko eginen da, heziketa zikloaren globaltasuna kontuan hartuta.
2. Ebaluazioaren helburua izanen da zehaztea zenbateraino eskuratu diren ikaskuntza-emaitzak, oinarrizko konpetentziak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak, esparru, lanbide modulu edo proiektu intermodular bakoitzaren izaeraren arabera aplikatzekoak direnak.
3. Ebaluazioa foru agindu honen I. tituluan ezarritako printzipio, irizpide eta bermeen arabera eginen da, eta prestakuntza-prozesuan zehar eskuratutako ebidentzien multzoari erreparatuko dio.
4. Ebaluazioak lagundu beharko du ikasleek beren prestakuntza-prozesuan aurrera egin dezaten eta beren ibilbide akademiko eta profesionalean jarrai dezaten, bai eta laguntzeko, errekuperazio integraturako, orientaziorako eta akonpainamendurako behar diren neurriak hartzen ere.
5. Ebaluazioari lotutako prozesuak egiteko baldintzak ikasleen prestakuntza- edo hezkuntza-laguntzako berariazko premietara egokitu beharko dira, bat etorriz irisgarritasunaren, ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren, aukera-berdintasunaren eta arreta pertsonalizatuaren printzipioekin, zeinak foru agindu honetan eta aplikatu beharreko araudian ezarrita baitaude.
6. Ebaluazioari buruzko erabakiak ikasleek lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio global eta integratuan oinarritu beharko dira, testuinguruan kokatuta.
106. artikulua. Alorren, lanbide moduluen eta proiektu intermodularraren kalifikazioa.
1. Esparruak, lanbide moduluak eta elkarlaneko ikaskuntzako proiektu intermodularra oinarrizko araudian, foru agindu honetan eta irakaskuntza horiei aplikatu beharreko xedapenetan ezarritakoaren arabera kalifikatuko dira.
2. Komunikazio eta Gizarte Zientziak eta Zientzia Aplikatuak esparru ez-profesionalen kalifikazioa kualitatiboki adieraziko da, honela: Gutxiegi (G), Nahikoa (N), Ongi (O), Oso Ongi (OO) eta Bikain (B). Nahikoa, Ongi, Oso ongi eta Bikain kalifikazioak positibotzat joko dira.
3. Lanbide moduluen eta elkarlaneko ikaskuntzako proiektu intermodularraren kalifikazioa zenbakizkoa izanen da, batetik hamarrera bitartekoa, dezimalik gabe. Bosteko kalifikazioa edo hortik gorakoak positibotzat joko dira.
4. Kalifikazioek behar bezala islatu beharko dute ikasleek lortutako ikaskuntza-maila eta konpetentzien garapena, esparru, lanbide modulu edo proiektu intermodular bakoitzaren curriculum-erreferenteei dagokienez.
5. Kalifikazioa akreditatzailea eta dokumentala izanen da, eta koherentzia izan beharko du ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazio prozesu hezigarri eta integratzailearen osotasunarekin.
6. Azken kalifikazioak ezin izanen dira jarri soilik agregazio automatikoetan edo batezbesteko partzialetan oinarrituta, ez eta benetan lortutako ikaskuntzaren balorazio profesional eta pedagogikoa ordezten duten prozedura mekanikoetan oinarrituta ere.
107. artikulua. Ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio integratuaren bidez gainditzea.
1. Komunikazio eta Gizarte Zientziak eta Zientzia Aplikatuak esparru ez-profesionalak gainditzeko, esparru horietako oinarrizko konpetentziak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta gainerako curriculum-erreferenteak behar bezala akreditatu beharko dira, zeinak modu globale, integratu eta testuinguruan kokatuan neurtuko baitira.
2. Lanbide moduluak eta, kasua bada, elkarlaneko ikaskuntzako proiektu intermodularra gainditzeko, haiei lotuta dauden ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak behar adina akreditatu beharko dira, zeinak modu globale, integratu eta testuinguruan kokatuan neurtuko baitira, heziketa zikloaren prestakuntza-helburuaren eta konpetentzia orokorraren arabera.
3. Ohiko bidetik gainditu dela erabakitzea kasuan kasuko esparruaz, lanbide moduluaz edo proiektu intermodularraz arduratzen diren irakasleei dagokie, eta azken kalifikazio positibo bat zehaztuz eginen dute, 42. artikulutik 46. artikulura ezarritakoari jarraikiz. Erabaki hori honako hauetan oinarritu beharko da:
a) Eskura dauden ebidentziak.
b) Lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio global, integratu eta testuinguruan kokatua.
c) Aplikatzekoak diren oinarrizko konpetentziak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak benetan eskuratzea.
d) Prestakuntzari jarraitutasuna emateko aukera eta aurreikusitako ibilbidearen aprobetxamendua.
4. Bidezkoa denean, gainditzeko erabakietan konpetentzia-nahikotasun globaleko irizpideak txertatzen ahalko dira, foru agindu honen VIII. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.
5. Salbuespen gisa, azken ebaluazioa egiteko saioan, irakasle taldeak konpetentziak konpentsatzeko salbuespenezko erabaki bateratua hartzen ahalko du, ohiko bidetik gainditu ez diren esparru, lanbide modulu edo proiektu intermodular bat edo batzuk gainditzea ekarriko duena, baldin eta, VIII. eranskinean ezarritako betebeharren, mugen, bermeen, motibazio indartuko irizpideen eta trazabilitate-eskakizunen arabera, akreditatzen bada ikasleek konpetentzia global nahikoa lortu dutela heziketa zikloari lotutako oinarrizko konpetentzia, lanbide konpetentzia eta enplegagarritasunerako konpetentzia guztiei dagokienez.
6. Aurreko apartatuan aurreikusitako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa ez da izanen eskuratu gabe utzitako ikaskuntzen dispentsa, salbuespena edo ordezpena, baizik eta gainditzeari buruzko salbuespenezko talde-erabaki mota bat, zeina oinarrituko baita lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio global eta integratuan, testuinguruan kokatuta eta behar bezala arrazoituta.
7. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko, irakasle taldeak berariaz eta behar bezala arrazoituta ondorioztatu beharko du ezen egiteke dauden ikaskuntzek, ikaskuntza-emaitzek, konpetentziek edo ebidentziek ez dietela nabarmen eragiten eskaintzaren funtsezko konpetentziei, heziketa zikloari lotutako konpetentzia orokorrari, ikasleen prestakuntzaren jarraitutasunari eta proposatzen den titulazioaren balio akademiko edo profesionalari.
8. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren bidez gainditzea erabakitzen diren esparruak, lanbide moduluak edo proiektu intermodularrak gainditutzat joko dira ondorio akademiko guztietarako, bai eta mailaz igotzeko, jarraitzeko eta ziurtagiriak eta tituluak emateko ondorioetarako ere, eta behar den kalifikazio, adierazpen edo kodifikazio osagarria izanen dute, foru agindu honetan, eranskinetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan ezarritakoari jarraikiz.
9. Artikulu honetan xedatutakoaren babesean hartzen diren erabakiek VIII. eranskinean ezarritako printzipioak, bermeak, arrazoitze-betebeharrak eta trazabilitate-eskakizunak bete beharko dituzte, eta behar bezala dokumentatuta geratu beharko dira, foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan ezarritakoari jarraikiz.
108. artikulua. Deialdiak, aparteko deialdiak eta azken ebaluazioa oinarrizko mailako heziketa zikloetan.
1. Oinarrizko mailako heziketa zikloetan, lanbide moduluetan eta, hala badagokio, elkarlaneko ikaskuntzako proiektu intermodularrean, ebaluazio deialdi bakarra eginen da ikasturte bakoitzeko, bat etorriz Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoarekin eta, konpetentziak ebaluatzeko, foru agindu honetan ezarrita dagoen etengabeko ebaluazio eredu integratuarekin.
2. Lanbide modulu bakoitzean, gehienez lau deialdi erabil daitezke heziketa zikloan zehar, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoarekin bat.
3. Lanbide modulu bakoitzerako aurreikusitako deialdiak agorturik, aparteko deialdi bat egin liteke gaixotasunagatik, desgaitasunagatik edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuengatik prestakuntza ohiko moduan jarraitu edo aprobetxatu ezin izan duten edo baldintzaturik egon diren pertsonentzat.
4. Aparteko deialdia baimentzea ohiz kanpoko erabaki bat izanen da, eta, hartarako, interesdunak eskatu beharko du –edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariek–, alegatzen diren inguruabarrak banan-banan baloratu beharko dira eta behar den ebazpena eman beharko da, foru agindu honen 78. artikuluan eta lanbide heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetan ezartzen denari jarraikiz.
5. Komunikazioa eta Gizarte Zientziak eta Zientzia Aplikatuak esparru ez-profesionalen ebaluazioa eginen da oinarrizko hezkuntzan integratuak daudela kontuan harturik, eta etengabeko ebaluazio prozesuaren bidez, ebaluazio saioen bidez, laguntzeko, errekuperazio integraturako eta akonpainamendurako neurrien bidez eta ikasturtearen azken ebaluazioaren bidez artikulatuko da.
6. Ikasturtearen azken ebaluazioak modu koherentean bilduko ditu esparru ez-profesionalen, lanbide moduluen eta, hala badagokio, elkarlaneko ikaskuntzako proiektu intermodularraren kalifikazioari eta gainditzeari buruzko erabakiak, bai eta foru agindu honen arabera mailaz igotzeko, jarraitzeko, errepikatzeko eta titulazioa lortzeko dagozkion erabakiak ere.
7. Deialdiak eta azken ebaluazioa foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz egin beharko dira, hots: etengabeko ebaluazioa, ebidentzien integrazioa, errekuperazio integratua, ikaskuntzaren balorazio globala, konpetentzien garapena, prestakuntzaren jarraitutasuna eta trazabilitate nahikoa.
8. Deialdiak erabiltzeari, deialdiei uko egiteari edo deialdi kopurua agortzeari buruzko erabakiak honako kontu hauen gainean hartzen diren erabakiekin koordinatuta hartu beharko dira: mailaz igotzea, jarraitzea, errepikatzea, enpresan edo pareko erakundean prestakuntza egitea, errekuperazio integratua, prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna eta ziurtagiri akademikoa eta tituluak ematea oinarrizko mailako heziketa zikloetan. Zehazki, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke duten lanbide moduluen kasuan, ebidentzia positiboak gordetzeari dagokionez eta haiek modulua gainditzeari begira eta deialdiak zenbatzeari begira dituzten ondorioei dagokienez, foru agindu honen 44. artikuluaren 10. apartatutik 14.era bitartekoetan eta 78. artikuluaren 14. eta 15. apartatuetan xedatutakoaren arabera jokatuko da.
9. Artikulu hau aplikatuz hartutako erabakiak behar bezala dokumentatu beharko dira ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakoaren arabera.
109. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza eta horrek ebaluazioan duen eragina.
1. Enpresa edo pareko erakunde batean egindako prestakuntza oinarrizko mailako heziketa zikloen prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren parte izanen da, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian, foru agindu honen I. tituluan eta aplikatzekoak diren xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
2. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzak prestakuntza-izaera ez-laborala izanen du, curriculumaren barrukoa. Ez da esparru, lanbide modulu edo proiektu intermodular autonomo bat izanen, eta heziketa zikloaren lanbide esparruari lotutako ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak garatzen lagunduko du.
3. Oinarrizko mailako heziketa zikloetan, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzatik datozen ebidentziak lanbide esparruko curriculumaren ikaskuntza-emaitzei buruzkoak soilik izanen dira, eta kasuan kasuko lanbide moduluen ebaluazioan integratuko dira, ebaluazio prozesu independenterik eta kalifikazio autonomorik sortu gabe.
4. Enpresan edo pareko erakundean prestakuntza hasteko, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira, bereziki ikasleen gutxieneko adinari buruzkoak eta tituluaren lanbide profileko lanbide jarduerei dagozkien prebentzio neurriei eta arrisku espezifikoei lotutako konpetentziak eta edukiak aldez aurretik eskuratzeari buruzkoak.
5. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza hasteko baldintzak betetzen direla egiaztatu dela dokumentatu egin beharko da, baldin eta beharrezkoa bada justifikatzeko ikasleak prestakuntza horretan sartu direla eta lortutako ebidentziak integratu direla eta, orobat, ebaluazioari, mailaz igotzeari, jarraitzeari, prestakuntzaren jarraitutasunari edo tituluak emateari buruz hartutako erabakiak justifikatzeko.
6. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ez egitea, etetea, baimena izanik hari uko egitea, hura egitetik guztiz edo partez salbuestea edo geroratzea irakasle taldeak baloratu beharko du, kontuan hartuta nolako eragina duen ukitutako ikaskuntza-emaitzen ebaluazioan, falta diren ebidentzien plangintzan, mailaz igotzean, jarraitzean, prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunean eta, hala badagokio, ikasleei titulua ematean, foru agindu honen I. tituluan ezarritakoaren arabera.
7. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ezin bada egin hasieran aurreikusitako aldian, irakasle taldeak ikaskuntza-emaitzak eta ukitutako ebidentziak identifikatu beharko ditu, eta behar diren neurriak proposatu beharko ditu prestakuntza berriz programatzeko, errekuperazio integraturako, akonpainamendurako edo prestakuntzari jarraitutasuna emateko, bat etorriz oinarrizko araudiarekin, foru agindu honekin eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ematen dituen jarraibideekin.
8. Denbora-banaketa, prestakuntza-postuen esleipena, prestakuntza egiteko aldien zehaztapena, salbuespenezko egoeren kudeaketa eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren gauzatze operatiboa arautuko dira oinarrizko araudiaren, aplikatzekoak diren xedapen espezifikoen eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen jarraibideen arabera, deusetan galarazi gabe haiek behar bezala dokumentatzea eta ebaluazio prozesuan integratzea.
110. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren jarraipena eta balorazioa, eta handik datozen ebidentzien integrazioa.
1. Enpresatik edo pareko erakundetik datozen ebidentziak, balorazioak eta txostenak ikasleen ebaluazio prozesuan integratu beharko dira, foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz.
2. Enpresaren edo pareko erakundearen ebidentziak modu koherentean integratuko dira, testuinguruan kokatuta eta behar bezala funtsatuta, ebaluazio prozesu independenteak sortu gabe eta lanbide moduluen curriculum- eta ebaluazio-batasuna hautsi gabe.
3. Enpresak edo pareko erakundeak egindako balorazioak ebaluazio-ebidentziatzat hartuko dira, eta irakasle taldeak kontuan hartu beharko ditu, prestakuntzan eta ebaluazioan duten garrantziaren arabera.
4. Enpresaren edo pareko erakundearen balorazioek, txostenek edo ebidentziek ez dute ordeztuko irakasle arduradunei eta irakasle taldeari dagokien ebaluazio- eta kalifikazio-erabakia, eta ez dute azken kalifikazio autonomorik sortuko, ez eta lanbide moduluei dagozkien kalifikazioetatik aparteko kalifikazio independenterik ere.
5. Enpresan edo pareko erakundean landutako ikaskuntza-emaitzak daudenean, irakasle arduradunek dagokion lanbide moduluaren ebaluazioa eta ondorengo kalifikazioa doituko dituzte, kontuan hartuta ikastetxeko tutoretza dualak eta enpresak edo pareko erakundeak bidalitako informazioa, foru agindu honetan ezarritakoari jarraikiz.
111. artikulua. Mailaz igotzea oinarrizko mailako heziketa zikloetan.
1. Ikasleak mailaz igotzeko erabakiak taldean hartuko ditu irakasle taldeak, ikasleen egoera akademikoaren, prestakuntza-egoeraren eta konpetentzia-egoeraren balorazio integratutik abiatuta.
2. Mailaz igotzeko erabakia honako hauetan oinarritu beharko da:
a) Eskura dauden ebidentziak.
b) Lortutako ikaskuntzaren balorazio global eta integratua.
c) Hautemandako konpetentzia-aurrerapena.
d) Ondorengo irakaskuntzak aprobetxatzeko arrazoizko aukerak.
e) Aurreikusita dagoen prestakuntza-ibilbidearen bideragarritasuna.
f) Laguntzeko, errekuperazio integraturako, orientaziorako eta akonpainamendurako hartu edo aurreikusi diren neurriak.
3. Mailaz igotzeko, akreditatu beharko da eskuratu direla heziketa zikloan probetxuz jarraitzeko behar diren konpetentziak, eta egiteke dauden ikaskuntzek, ikaskuntza-emaitzek edo konpetentziek ez dutela nabarmen arriskuan jartzen jarraitutasun eta aprobetxamendu hori.
4. Bidezkoa denean, mailaz igotzeko erabakietan konpetentzia-nahikotasun globaleko irizpideak txertatzen ahalko dira, foru agindu honen VIII. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.
5. Mailaz igotzeari buruz hartzen diren erabakiek VIII. eranskinean ezarritako printzipioak, bermeak, arrazoitze-betebeharrak eta trazabilitate-eskakizunak bete beharko dituzte, eta behar bezala dokumentatuta gelditu beharko dira, foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan ezarritakoari jarraikiz.
6. Mailaz ez igotzeari buruzko erabakiak, errepikatzea edo jarraitzea dakartenak, foru agindu honen 112. artikuluan ezarritakoaren arabera hartu beharko dira, eta bermatu beharko da ikasleei eta, hala badagokio, haien legezko ordezkariei informazio eta orientazio egokia ematen zaiela prestakuntzari jarraitutasuna emateko aukerei buruz eta laguntzeko, errekuperazio integraturako eta akonpainamendurako bidezkoak diren neurriei buruz.
112. artikulua. Oinarrizko mailako heziketa zikloetan jarraitzea, errepikatzea eta denbora-banaketa malgutzea.
1. Ikasleek oinarrizko mailako heziketa zikloetan jarraitzeari dagokionez, oinarrizko araudian, foru agindu honetan eta aplikatzekoak diren xedapen espezifikoetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
2. Ikasleak gehienez ere lau ikasturtez egoten ahal dira oinarrizko mailako heziketa ziklo bat egiten, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera.
3. Aurreko atalean ezarritako gehieneko denbora gainditu gabe, ikasleek behin bakarrik errepikatzen ahalko dute oinarrizko mailako heziketa zikloko ikasmaila bakoitza.
4. Salbuespen gisa, irakasle taldearen iritziz, ikasmaila bera bigarrenez errepikatzeko baimena ematen ahalko da, baldin eta ikasleen aurrerapenaren balorazio global, integratu eta testuinguruan kokatuak aukera ematen badu ikusteko neurri hori egokia dela prestakuntza-ibilbideari jarraipena ematea errazteko, egiteke dauden ikaskuntzak modu integratuan errekuperatzeko eta heziketa zikloari lotutako konpetentziak eskuratzeko, betiere irakaskuntza horietarako ezarritako gehieneko denbora gainditu gabe.
5. Errepikatzeko erabakia, eta, bereziki, ikasmaila bera bigarren aldiz errepikatzeko salbuespenezko erabakia, taldean hartu beharko du irakasle taldeak dagokion ebaluazio saioan, kontuan hartuta eskura dauden ebidentziak, laguntzeko eta errekuperatzeko hartutako neurri arruntak, prestakuntza-prozesuaren aprobetxamendu maila, aurrera egiteko dauden arrazoizko aukerak eta, hala badagokio, tutoretzak eta orientazio departamentuak emandako informazioa.
6. Errepikapena ez da automatikoa izanen esparru edo lanbide moduluren bat edo proiektu intermodularra gainditu gabe edukitze hutsagatik; aitzitik, erabaki hori ikaslearen egoera akademiko eta pertsonalaren, prestakuntza-egoeraren eta jarraitzeko eta aprobetxatzeko dituen aukeren balorazio indibidualaren ondorioa izanen da. Ondorio horietarako, errepikapena prestakuntzari jarraitutasuna emateko, errekuperazio integraturako eta akonpainamendurako neurritzat hartuko da, ikaskuntzak eta konpetentziak finkatzera bideratua, eta ez elementu ebaluagarri jakin batzuk ez gainditzearen ondorio automatikotzat.
7. Jarraitzeko edo errepikatzeko erabakiarekin batera, jarduerak egiteko, laguntzeko, errekuperaziorako eta akonpainamendurako plan bat prestatu beharko da, ikasleek aurrera egin ahal izan dezaten ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak, enplegagarritasunerako konpetentziak eta oinarrizko hezkuntzari lotuta aplika daitezkeen bestelako konpetentziak eskuratzeko prozesuan.
8. Aldi baterako malgutze-neurriak hartzen ahalko dira beharrezkoak direnean ikaskuntzari jarraipena ematea eta heziketa zikloari lotutako konpetentzien eskuratzea errazteko, betiere irakaskuntza horiek egiteko ezarritako gehieneko denboraren barruan eta errespetatzen badira ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak, enplegagarritasunerako konpetentziak eta eska daitezkeen gainerako curriculum-erreferenteak.
9. Prestakuntza-ibilbideen pertsonalizazioa egitean, proportzionaltasunaren, antolamenduaren bideragarritasunaren, sistemaren jasangarritasunaren eta foru agindu honetan ezarritako konpetentzia-erreferenteak mantentzearen printzipioei jarraikiko zaie, eta pertsonalizazio horrek ezin izanen du berekin ekarri oinarrizko mailako heziketa zikloetarako ezarrita dagoen gehieneko denbora besterik gabe luzatzea.
10. Artikulu honetan xedatutakoak ez dio kalterik eginen ikasleak ikastetxe arruntetan edo hezkuntza bereziko ikastetxeetan gutxienez hogeita bat urte bete arte eskolatzeko bermeari, oinarrizko araudian eta eskolatzeari, inklusioari eta hezkuntza-arretari buruz aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera.
113. artikulua. Heziketa zikloa gainditzea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua lortzea.
1. Oinarrizko mailako heziketa zikloa gainditzeko, ebaluazio positibo bateratua beharko da heziketa zikloari lotutako oinarrizko konpetentziak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak eskuratzeari dagokionez.
2. Oinarrizko mailako heziketa ziklo bateko esparruak eta proiektu intermodularra gaindituz gero, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuko da, bat etorriz Lanbide Heziketaren sistema arautzen duen oinarrizko araudiarekin eta oinarrizko hezkuntzaren arloan aplikatzekoak diren xedapenekin.
3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzearen ondorioak sortzen dituen erabakia irakasle taldeak hartu beharko du, talde-erabaki gisa, horretarako oinarri harturik ikasleek lortutako konpetentzien balorazio global eta integratua, testuinguruan kokatuta.
4. Bidezkoa denean, talde-erabaki horretan konpetentzia-nahikotasun globaleko irizpideak eta salbuespenezko konpetentzia-konpentsaziorako irizpideak txertatzen ahalko dira, foru agindu honen VIII. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.
5. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko, egiaztatuta geratu beharko da egiteke dauden ikaskuntzek, ikaskuntza-emaitzek, konpetentziek edo ebidentziek ez dutela arriskuan jartzen heziketa zikloari lotutako oinarrizko konpetentziak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak osorik eskuratzea, ez eta proposatzen den titulazioaren balio akademikoa ere.
6. Kasuan kasuko dokumentazio akademikoan behar bezala islatu beharko dira hartutako erabakiak, haien arrazoiak –halakoak eskatzea bidezkoa denean– eta ondorio akademikoak.
114. artikulua. Oinarrizko teknikari titulua lortzea eta ondorio akademikoak.
1. Oinarrizko mailako heziketa ziklo bat gainditzen duten ikasleek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluaz gain, dagokion espezialitateko oinarrizko teknikari titulua ere jasoko dute, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudiaren arabera.
2. Oinarrizko teknikari tituluak heziketa zikloaren lanbide-profilari lotutako lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak akreditatuko ditu, eta aplikatzekoa den araudian aurreikusitako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.
3. Oinarrizko teknikari tituluak aukera emanen du Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudiaren arabera eta onarpena arautzen duen foru araudiaren arabera bidezko diren erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko, deusetan galarazi gabe betebeharrak, onarpen irizpideak, lehentasun irizpideak, kupoak, eskuragai dauden ikaspostuak eta aplikatzekoak diren gainerako baldintzak.
4. Oinarrizko teknikari titulua lortzeak ez du berez ekarriko erdi mailako D graduko eskaintza batean ikaspostua esleitzea. Izan ere, eskaintza hori, betiere, onarpen prozeduraren eta onarpen prozesua arautzen duen foru araudian ezarritako baldintzen mende geratuko da.
5. Oinarrizko teknikari titulua emateko proposamena behar bezala dokumentatu beharko da ebaluazio agiri ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan.
115. artikulua. Ziurtagiri akademikoa, ondorio metagarriak eta prestakuntzari jarraitutasuna ematea ziklo osoa gainditzen ez denean.
1. Oinarrizko mailako heziketa ziklo osoa gainditzen ez dutenek, bidezkoa denean eta eskatuz gero, gainditutako esparruen, lanbide moduluen eta, kasua bada, proiektu intermodularraren ziurtagiri akademikoa jasoko dute, zeinak metatzen ahalko baitira Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera.
2. Ziurtagiri akademikoak honako hauek identifikatzeko aukera eman beharko du: gainditutako esparruak eta lanbide moduluak, lortutako kalifikazioak, lanbide moduluei lotutako konpetentzia-estandarrak, hala dagokionean, eta Lanbide Heziketaren Sistemaren barruan izan daitezkeen ondorio metagarriak.
3. Gainditutako lanbide moduluek Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean sartutako B graduko edo C graduko eskaintza oso bat osatzen dutenean, interesdunak dagokion konpetentzia-ziurtagiria edo lanbide ziurtagiria eman dakion eskatzen ahalko du, administrazio eskudunak ezarritako prozeduraren arabera, eta betiere hura lortzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira, eta horren barruan da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egina edo salbuetsita izatea.
4. Gainditutako esparruen, lanbide moduluen edo proiektu intermodularraren ziurtagiri akademikoa ez da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo oinarrizko teknikari titulua lortzearen baliokidea izanen, heziketa ziklo osoa gainditu ez bada oinarrizko araudian eta foru agindu honetan ezarritako baldintzetan.
5. Ikasleei eta, hala badagokio, haien legezko ordezkariei berariazko orientazioa eman beharko zaie ziurtagiri akademikoei buruz, beheragoko mailako ziurtagiriak edo akreditazioak eskatzeko aukerei buruz eta prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunari buruz, bereziki heziketa zikloan jarraitzeko aukerak agortzen direnean.
116. artikulua. Orientaziorako aholkua.
1. Heziketa zikloa bukatutakoan edo ikasleen inguruabar akademikoek hala gomendatzen dutenean, irakasle taldeak orientaziorako aholku bat prestatuko du, ikaslearen ibilbide akademikoaren, prestakuntza-ibilbidearen eta lanbide ibilbidearen jarraitutasuna errazteko.
2. Orientaziorako aholkua informatiboa eta orientatzailea izanen da, eta ez da izanen ebaluazioari, mailaz igotzeari edo titulazioari buruz hartutakoez aparteko erabaki akademiko gehigarri bat.
3. Orientaziorako aholkuak honako hauei buruzko gomendioak jasotzen ahalko ditu:
a) Ikasketetan jarraitzeko dauden aukerak.
b) Prestakuntza-ibilbide egokienak.
c) Konpetentzien akreditazioa eta metaketa.
d) Laneratzeko edo lanbidean aurrera egiteko aukerak.
e) Egokitzat jotzen diren laguntza- edo akonpainamendu-neurriak.
4. Orientaziorako aholkuaren edukia, egitura eta hura egiteko irizpideak bat etorriko dira aplikatzekoa den araudiarekin eta lanbide heziketaren eskumena duen zuzendaritza nagusiak ezartzen dituen jarraibideekin.
5. Orientaziorako aholkua, betiere, nahitaez prestatu beharko da ikasleek oinarrizko mailako heziketa zikloan jarraitzeko aukerak agortzen dituztenean kasuan kasuko tituluak lortu gabe. Horrelakoetan, honako hauek adieraziko dira: prestakuntzari jarraitutasuna emateko aukerak, gainditutako esparruen edo lanbide moduluen ziurtagiri akademikoa, beheragoko mailako ziurtagiriak edo akreditazioak eskatzeko aukera 115. artikuluaren arabera, lanbide orientazioa, Lanbide Heziketaren Sistemaren beste eskaintza batzuetan sartzeko modua edo egokiak diren beste hezkuntza- edo prestakuntza-neurri batzuez baliatzeko aukera.
117. artikulua. Lekualdatzearen txosten indibidualizatua.
1. Heziketa zikloa bukatu aurretik ikasleak beste ikastetxe batera joaten direnean, lekualdatzearen txosten indibidualizatua eginen da, haren prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren jarraipena bermatu ahal izateko.
2. Txostenak ikasleak ikastetxe berrian behar bezala sartzeko behar den informazio akademikoa eta ebaluazioari buruzkoa jasoko du, eta, hala dagokionean, honako hauek ere bai: gainditutako eta gainditzeke dauden esparru, lanbide modulu eta proiektu intermodularrak; laguntzeko, errekuperazio integraturako eta akonpainamendurako aplikatutako neurriak; enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera; eta ebaluazioari, mailaz igotzeari edo jarraitzeari buruz hartutako erabakiak.
3. Txostenaren edukia eta egitura araudi aplikagarrian eta lanbide heziketaren eskumena duen zuzendaritza nagusiak ezartzen dituen dokumentu-tresnetan ezarritakoaren araberakoak izanen dira.
118. artikulua. Erdi mailako heziketa zikloetako espezialitate dokumentalak.
1. Oinarrizko heziketa zikloen dokumentazio akademiko espezifikoa I. tituluan araututako ebaluazio agiri ofizialen osagarritzat hartuko da.
2. Dokumentazioak honako gai hauen gainean hartutako erabakien trazabilitate egokia ahalbidetu beharko du: ebaluazioa, kalifikazioa, mailaz igotzea, jarraipena, errepikapena, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa, ziurtagiri akademikoak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzea eta oinarrizko teknikari titulua ematea.
3. Dokumentazio akademikoak, bidezkoa denean, honako hauek jaso beharko ditu: enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera; ebaluazio prozesuan integratutako ebidentziak; ebaluazio prozesuari eragiten dioten uko egiteak, salbuespenak edo inguruabarrak; eta hartutako erabakien ondorioak.
4. Dokumentazioari, erregistroari, elkarreragingarritasunari eta informazioaren kontserbazioari buruzko irizpideek foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan ezarritakoa beteko dute.
5. Dokumentazio akademikoan, bidezkoa denean, baliozkotzeen, aitortzen, salbuespenen eta ziurtagiri akademikoen ondorioak islatu beharko dira, bai eta, foru agindu honen I. tituluaren VIII. kapituluan eta 115. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ikasleen prestakuntza-ibilbidean sartutako beheragoko mailako ziurtagiri edo akreditazioen balizko eskaeretatik eratorritakoak ere.
VI. KAPITULUA.–D GRADUAK. ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
119. artikulua. Ebaluazioa erdi mailako heziketa zikloetan.
1. Erdi mailako heziketa zikloen ebaluazioa etengabea, hezigarria, integratua eta konpetentziei lotua izanen da, eta lanbide moduluka eginen da, eta, kasua bada, proiektu intermodular bakoitzeko, heziketa zikloaren globaltasuna kontuan hartuta.
2. Ebaluazioaren helburua izanen da zehaztea zenbateraino eskuratu diren lanbide moduluei eta, kasua bada, proiektu intermodularrari lotutako ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
3. Ebaluazioa foru agindu honen I. tituluan ezarritako printzipio, irizpide eta bermeen arabera eginen da, eta prestakuntza-prozesuan zehar ikasteko ingurune batean eta bestean eskuratutako ebidentzien multzoari erreparatuko dio.
4. Ebaluazioak lagundu beharko du ikasleek beren prestakuntza-prozesuan aurrera egin dezaten eta beren ibilbide akademiko eta profesionalean jarrai dezaten, bai eta laguntzeko, errekuperazio integraturako, orientaziorako eta akonpainamendurako behar diren neurriak hartzen ere.
5. Ebaluazioari lotutako prozesuak egiteko baldintzak ikasleen prestakuntza- edo hezkuntza- laguntzako berariazko premietara egokitu beharko dira, bat etorriz irisgarritasunaren, ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren, aukera-berdintasunaren, arrazoizko doikuntzen eta arreta pertsonalizatuaren printzipioekin, zeinak foru agindu honetan eta aplikatu beharreko araudian ezarrita baitaude.
6. Ebaluazioari buruzko erabakiak ikasleek lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio global eta integratuan oinarritu beharko dira, testuinguruan kokatuta.
120. artikulua. Lanbide moduluen eta proiektu intermodularraren kalifikazioa.
1. Lanbide moduluak eta, hala badagokio, proiektu intermodularra oinarrizko araudian, foru agindu honetan eta irakaskuntza horiei aplikatu beharreko xedapenetan ezarritakoaren arabera kalifikatuko dira.
2. Lanbide moduluen eta proiektu intermodularraren kalifikazioa zenbakizkoa izanen da, batetik hamarrera bitartekoa, dezimalik gabe. Bosteko kalifikazioa edo hortik gorakoak positibotzat joko dira.
3. Kalifikazioek behar bezala islatu beharko dute ikasleek lortutako ikaskuntza-maila eta konpetentzia-garapena, kasuan kasuko ikaskuntza-emaitzei, ebaluazio irizpideei, lanbide konpetentziei eta enplegagarritasunerako konpetentziei dagokienez.
4. Kalifikazioa akreditatzailea eta dokumentala izanen da, eta koherentzia izan beharko du prestakuntzaldian zehar konpetentziak ebaluatzeko egindako etengabeko prozesu hezigarri eta integratuaren osotasunarekin.
5. Azken kalifikazioak barne hartuko ditu ikastetxetik, enpresatik edo pareko erakundetik eta garrantzitsuak diren beste prestakuntza-ingurune batzuetatik datozen ebidentziak, azken kalifikazio independenteak sortu gabe eta lanbide moduluaren edo proiektu intermodularraren curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-batasuna zatitu gabe.
6. Azken kalifikazioak ezin izanen dira jarri soilik agregazio automatikoetan, batezbesteko partzialetan edo ponderazio mekanikoetan oinarrituta, ez eta benetan lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio profesional eta pedagogikotik aparteko prozeduretan oinarrituta ere.
121. artikulua. Ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio integratuaren bidez gainditzea.
1. Lanbide moduluak eta, kasua bada, proiektu intermodularra gainditzeko, haiei lotuta dauden ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak behar bezala akreditatu beharko dira, zeinak modu global, integratu eta testuinguruan kokatuan neurtuko baitira, heziketa zikloaren prestakuntza-helburuaren eta konpetentzia orokorraren arabera.
2. Mailaz igotzeko erabakiak honako hauetan oinarritu beharko dira:
a) Eskura dauden ebidentziak.
b) Lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio global, integratu eta testuinguruan kokatua.
c) Loturiko lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak benetan eskuratzea.
d) Akreditatutako ikaskuntzek eskaintzaren funtsezko konpetentziekin eta heziketa zikloaren konpetentzia orokorrarekin duten harremana.
3. Lanbide modulu bat edo proiektu intermodular bat gainditzeko erabakia ezin izanen da oinarritu emaitza partzialak gehitze hutsean, ezta ikaskuntzaren zatiak, unitateak edo inguruneak modu independentean gainditzean ere, deusetan galarazi gabe ebidentzia positiboak gordetzea, foru agindu honetan ezarritakoaren arabera.
4. Lanbide modulu bakoitzaren eta, hala badagokio, proiektu intermodularraren ohiko azken kalifikazioa irakasle arduradunek zehaztuko dute. Kalifikazio hori positiboa denean, dagokion lanbide modulua edo proiektu intermodularra ohiko bidetik gainditutzat joko da, deusetan galarazi gabe foru agindu honek berariaz irakasle taldearen esku uzten dituen talde-erabakiak.
5. Ohiko bidetik gainditzeak ez du eragotziko jarraitutasun eta nahikotasun profesionalerako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzea, zeina foru agindu honen 128. artikuluan eta VIII. eranskinean araututa baitago.
6. Artikulu honen babesean hartzen diren erabakiak behar bezala funtsatu eta dokumentatu beharko dira, foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan ezarritakoarekin bat.
122. artikulua. Deialdiak, aparteko deialdiak eta azken ebaluazioa erdi mailako heziketa zikloetan.
1. Erdi mailako heziketa zikloetan, lanbide moduluetan eta, hala badagokio, proiektu intermodularrean, ebaluazio deialdi bakarra eginen da ikasturte bakoitzeko, bat etorriz Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoarekin eta, konpetentziak ebaluatzeko, foru agindu honetan ezarrita dagoen etengabeko ebaluazio eredu integratuarekin.
2. Lanbide modulu bakoitzean, gehienez lau deialdi erabil daitezke heziketa zikloan zehar, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoarekin bat.
3. Lanbide modulu bakoitzerako aurreikusitako deialdiak agorturik, aparteko deialdi bat egin liteke gaixotasunagatik, desgaitasunagatik edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuengatik prestakuntza ohiko moduan jarraitu edo aprobetxatu ezin izan duten edo baldintzaturik egon diren pertsonentzat.
4. Aparteko deialdia baimentzea ohiz kanpoko erabaki bat izanen da, eta, hartarako, interesdunak eskatu beharko du, alegatzen diren inguruabarrak banan-banan baloratu beharko dira eta behar den ebazpena eman beharko da, foru agindu honen 78. artikuluan eta lanbide heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetan ezartzen denari jarraikiz.
5. Ikasturtearen azken ebaluazioak modu koherentean bilduko ditu lanbide moduluen eta, hala badagokio, proiektu intermodularraren kalifikazioari eta gainditzeari buruz hartutako erabakiak, bai eta foru agindu honen arabera mailaz igotzeko, jarraitzeko, errepikatzeko eta titulazioa lortzeko dagozkion erabakiak ere.
6. Deialdiak eta azken ebaluazioa foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz egin beharko dira, hots: etengabeko ebaluazioa, ebidentzien integrazioa, errekuperazio integratua, ikaskuntzaren balorazio globala, konpetentzien garapena, prestakuntzaren jarraitutasuna eta trazabilitate nahikoa.
7. Deialdiari uko egiteko eta matrikula deuseztatzeko, I. tituluan eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio, eta aldez aurretik behar beste informazio eman beharko da horren ondorio akademiko eta administratiboei buruz eta prestakuntza-prozesuan dituen ondorioei buruz.
8. Deialdiak erabiltzeari, deialdiei uko egiteari edo deialdi kopurua agortzeari buruzko erabakiak honako alderdi hauen gainean hartzen diren erabakiekin koordinatuta hartu beharko dira: mailaz igotzea, jarraitzea, errepikatzea, enpresan edo pareko erakundean prestakuntza egitea, errekuperazio integratua, prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna, eta ziurtagiri akademikoak eta tituluak ematea erdi mailako heziketa zikloetan.
9. Zehazki, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke duten lanbide moduluen edo, bidezkoa denean, proiektu intermodularraren kasuan, ebidentzia positiboak gordetzeari dagokionez eta haiek modulua gainditzeari begira eta deialdiak zenbatzeari begira dituzten ondorioei dagokienez, foru agindu honen 44. artikuluaren 10. apartatutik 14.era bitartekoetan eta 78. artikuluaren 14. eta 15. apartatuetan xedatutakoaren arabera jokatuko da.
10. Artikulu hau aplikatuz hartutako erabakiak behar bezala dokumentatu beharko dira ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakoaren arabera.
123. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza eta horrek ebaluazioan duen eragina.
1. Enpresa edo pareko erakunde batean egindako prestakuntza erdi mailako heziketa zikloen prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren parte izanen da, hala araubide orokorrean nola intentsiboan, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian, foru agindu honen I. tituluan eta aplikatzekoak diren xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
2. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzak prestakuntza-izaera ez-laborala izanen du, curriculumaren barrukoa. Ez da curriculum elementu autonomo bat izanen, eta kasuan kasuko lanbide moduluei lotutako ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak garatzen lagunduko du.
3. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzatik eratorritako ebidentziak ukitutako lanbide moduluen eta, hala badagokio, proiektu intermodularraren ebaluazioan integratuko dira, ebaluazio prozesu independenterik eta kalifikazio autonomorik sortu gabe.
4. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza hasteko, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira, bereziki, tituluaren lanbide profileko lanbide jarduerei dagozkien prebentzio neurriei eta arrisku espezifikoei lotutako konpetentziak eta edukiak aldez aurretik eskuratzeari buruzkoak.
5. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza hasteko baldintzak betetzen direla egiaztatu dela dokumentatu egin beharko da, baldin eta beharrezkoa bada ikasleak horretan sartu direla eta lortutako ebidentziak integratu direla justifikatzeko eta, orobat, ebaluazioari, mailaz igotzeari, jarraitzeari, prestakuntzaren jarraitutasunari edo tituluak emateari buruz hartutako erabakiak justifikatzeko.
6. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ez egitea, etetea, baimena izanik hari uko egitea, hura egitetik guztiz edo partez salbuestea edo geroratzea irakasle taldeak baloratu beharko du, kontuan hartuta nolako eragina duen ukitutako ikaskuntza-emaitzen ebaluazioan, falta diren ebidentzien plangintzan, mailaz igotzean, jarraitzean, prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunean eta, hala badagokio, ikasleei titulua ematean, foru agindu honen I. tituluan ezarritakoaren arabera.
7. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ezin bada egin edo bukatu hasiera batean aurreikusitako aldian, irakasle taldeak ukitutako ikaskuntza-emaitza, konpetentzia eta ebidentziak identifikatu beharko ditu, eta behar diren neurriak proposatu beharko ditu prestakuntza berriz programatzeko, errekuperazio integraturako, akonpainamendurako edo prestakuntzari jarraitutasuna emateko. Aplikatzekoa denean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera idatziz jasoko da (egiteke, baloratzeke edo integratzeke), 44. artikuluan eta VII. eta XI. eranskinetan ezarritakoari jarraikiz.
8. Denbora-banaketa, prestakuntza-postuen esleipena, prestakuntza egiteko aldien zehaztapena, salbuespenezko egoeren kudeaketa eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren gauzatze operatiboa arautuko dira oinarrizko araudiaren, aplikatzekoak diren xedapen espezifikoen eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen jarraibideen arabera, deusetan galarazi gabe haiek behar bezala dokumentatzea eta ebaluazio prozesuan integratzea.
124. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren jarraipena eta balorazioa, eta handik datozen ebidentzien integrazioa.
1. Enpresatik edo pareko erakundetik datozen ebidentziak, balorazioak eta txostenak ikasleen ebaluazio prozesuan integratu beharko dira, foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz.
2. Enpresan edo pareko erakundean egindako ikaskuntza-emaitzen jarraipena eta balorazioa modu koordinatuan eginen dute ikastetxeko edo enpresako tutoretza dualaren arduradunek, betiere ukitutako lanbide moduluetako irakasle arduradunekin zuzeneko lankidetzan arituta.
3. Enpresako edo pareko erakundeko tutore arduradunak jakinarazi eta baloratuko du nola lortzen ari diren aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak ikaslearen egonaldian zehar, eta informazio hori ikastetxera igorriko du, kasuan kasuko lanbide moduluen ebaluazioa eta kalifikazioa egiteko.
4. Enpresak edo pareko erakundeak egindako balorazioak ebaluazio-ebidentziatzat hartuko dira, eta kontuan hartu beharko dira prestakuntzan eta ebaluazioan duten garrantziaren arabera. Alabaina, ez dira, berez, azken kalifikazio independenteak izanen, ez eta gainditzeko erabaki ofizialak ere.
5. Enpresaren edo pareko erakundearen balorazio, txosten edo ebidentziek ez dituzte ordeztuko irakasleek eta irakasle taldeak ebaluatzeko, kalifikatzeko, gainditzeko eta erabakitzeko dituzten eskumenak.
6. Ebidentziak modu koherentean, testuinguruan kokatuta eta behar bezala funtsatuta integratuko dira, lanbide moduluen edo, hala dagokionean, proiektu intermodularraren curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-batasuna zatitu gabe.
7. Prestakuntza-inguruneren batean ebidentziarik ez badago, ebidentziak gutxi badira edo batetik eta bestetik jasotakoak desberdinak badira, 44. artikuluan ezarritakoaren arabera ebatziko da. Ebidentzia positiboak gordetzen ahalko dira. Halakoetan, ondorengo jarduketak zentratu beharko dira, batez ere, behar bezala akreditatzeke dauden ikaskuntza-emaitzetan, konpetentzietan edo ebidentzietan.
125. artikulua. Mailaz igotzea erdi mailako heziketa zikloetan.
1. Ikasleak mailaz igotzeko erabakiak taldean hartuko ditu irakasle taldeak, ikasleen egoera akademikoaren, prestakuntza-egoeraren eta konpetentzia-egoeraren balorazio integratutik abiatuta.
2. Mailaz igotzeko erabakia honako hauetan oinarritu beharko da:
a) Eskura dauden ebidentziak.
b) Lortutako ikaskuntzaren balorazio global eta integratua.
c) Hautemandako konpetentzia-aurrerapena.
d) Ondorengo irakaskuntzak aprobetxatzeko arrazoizko aukerak.
e) Aurreikusita dagoen prestakuntza-ibilbidearen bideragarritasuna.
f) Laguntzeko, errekuperazio integraturako, orientaziorako eta akonpainamendurako hartu edo aurreikusi diren neurriak.
g) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera eta prestakuntza-prozesuaren jarraitutasunean duen eragina, bidezkoa denean.
3. Mailaz igotzeko, akreditatu beharko da eskuratu direla heziketa zikloan probetxuz jarraitzeko behar diren konpetentziak, eta egiteke dauden ikaskuntzek, ikaskuntza-emaitzek edo konpetentziek ez dutela nabarmen arriskuan jartzen jarraitutasun eta aprobetxamendu hori.
4. Gainditu gabeko lanbide modulurik edo proiektu intermodularrik egoteak ez du berez ekarriko mailaz ez igotzeko erabakia, deusetan galarazi gabe aplikatzekoak diren betebehar espezifikoak. Erabakia hartzeko, ikasleen egoeraren talde-balorazio indibidualizatua egin beharko da, artikulu honetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako irizpideen arabera.
5. Mailaz igotzeari buruz hartzen diren erabakiek foru agindu honetan ezarritako printzipioak, bermeak, arrazoitze-betebeharrak eta trazabilitate-eskakizunak bete beharko dituzte, eta behar bezala dokumentatuta geratu beharko dira, X. eta XI. eranskinetan adierazitakoaren arabera.
6. Mailaz ez igotzeari buruzko erabakiak, errepikatzea edo jarraitzea dakartenak, 126. artikuluan ezarritakoarekin bat hartu beharko dira, eta bermatu beharko da ikasleei informazio eta orientazio egokia ematen zaiela beren prestakuntzari jarraitutasuna emateko aukerei buruz eta laguntzeko, errekuperazio integraturako eta akonpainamendurako bidezkoak diren neurriei buruz.
126. artikulua. Erdi mailako heziketa zikloetan jarraitzea, errepikatzea eta denbora-banaketa malgutzea.
1. Ikasleek erdi mailako heziketa zikloetan jarraitzeari dagokionez, oinarrizko araudian, foru agindu honetan eta aplikatzekoak diren xedapen espezifikoetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
2. Modalitate presentzialean eta matrikula osoarekin ematen diren erdi mailako heziketa zikloetan, ikasleak heziketa ziklorako aurreikusitako iraupena baino bi ikasturte gehiago egoten ahalko dira, jarraian edo ez.
3. Modalitate birtualean ematen diren erdi mailako heziketa zikloetan, ikasleak oinarrizko araudian modalitate horretarako aurreikusitako gehieneko denbora egoten ahalko dira zikloa egiten, deusetan galarazi gabe matrikulari, ebaluazioari, uko egiteari, deuseztatzeari eta parte hartzeari dagokionez aplikatzekoak diren baldintza espezifikoak.
4. Lehen mailatik bigarren mailara ez igarotzeak ez du esan nahi, berez, ikasleak zikloan jarraitzeko aukera galduko duenik, baldin eta ikasleak ez baditu agortu ez zikloan jarraitzeko gehieneko denbora, ez erabilgarri dituen deialdiak, eta matrikula formalizatzen ahal badu araudiaren eta eskaintzaren antolamenduaren arabera.
5. Oro har, bigarren mailara igarotzen ez diren ikasleek berriz egiten ahalko dute lehen maila, betiere eskaintza, matrikula eta ebaluazioa antolatzeko ezartzen diren baldintzetan. Lehen maila bigarren aldiz errepikatzea salbuespenezkoa izanen da, eta irakasle taldeak erabaki beharko du, talde-erabaki baten bidez, baldin eta, kontuan hartuta eskura dauden ebidentziak, konpetentzietan egindako aurrerapena, laguntzeko eta errekuperatzeko aplikatutako neurriak eta aprobetxatzeko dauden arrazoizko aukerak, ondorioztatzen bada neurri horrek erraztu egiten duela prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna.
6. Errepikapena ez da automatikoa izanen lanbide moduluren bat edo proiektu intermodularra gainditu gabe edukitze hutsagatik; aitzitik, erabaki hori ikaslearen egoera akademikoaren, prestakuntza-egoeraren eta jarraitzeko eta aprobetxatzeko dituen aukeren balorazio indibidualaren ondorioa izanen da.
7. Jarraitzeari edo errepikatzeari buruzko erabakiak honako hauek hartu beharko ditu kontuan, gutxienez:
a) Gaindituta eta gainditu gabe dauden lanbide moduluak, eta, hala dagokionean, proiektu intermodularra gaindituta dagoen.
b) Zenbateraino jaso diren ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
c) Ikasturtean zehar konpetentzietan izandako aurrerapena.
d) Errekuperazio integraturako, laguntzeko eta akonpainamendurako aplikatu diren neurriak.
e) Ikasleak deialdi gehiago erabiltzen ahal dituen, eta, kasua bada, deialdiren bati uko egin dion arauei jarraikiz.
f) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera.
g) Zikloan jarraitzeko eta aprobetxatzeko dauden arrazoizko aukerak.
h) Aurreikusita dagoen prestakuntza-ibilbidea bideragarria den ikuspegi akademikotik eta antolamenduaren ikuspegitik.
8. Jarraitzeko edo errepikatzeko erabakiarekin batera, jarduerak egiteko, laguntzeko, errekuperazio integraturako eta akonpainamendurako plan bat prestatu beharko da, ikasleek aurrera egin ahal izan dezaten egiteke dituzten ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak eskuratzeko prozesuan.
9. Ikasleek zikloa egiteko duten gehieneko denbora edo erabilgarri dituzten deialdiak agortzen dituztenean, ikastetxeak behar den ziurtagiri akademikoa emanen du, eta orientazioa emanen die prestakuntzari jarraipena emateko beste bide batzuei buruz, matrikula modularrari buruz, akreditazio metagarriari buruz, lanbide moduluak gainditzeko probei buruz, onarpen prozesu berriari buruz edo Lanbide Heziketaren Sistemaren beste eskaintza egoki batzuei buruz.
10. Zikloan jarraitzeak, errepikatzeak edo aldi baterako malgutzeak ezin izanen du berekin ekarri araudi aplikagarrian ezarritako gehieneko denbora eta gehieneko deialdi kopurua besterik gabe zabaltzea; izan ere, erabaki hori modu koherentean interpretatu beharko da, bat etorriz Lanbide Heziketaren Sistemaren printzipio hauekin: etengabeko ebaluazioa, errekuperazio integratua, konpetentzietan aurrera egiteko printzipioa, antolamendu jasangarritasuna eta Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera metagarria.
127. artikulua. Heziketa zikloa gainditzea eta teknikari titulua lortzea.
1. Erdi mailako heziketa zikloa gainditzeko, beharrezkoa izanen da zikloa osatzen duten lanbide modulu guztiak eta, hala badagokio, proiektu intermodularra positiboki ebaluatzea, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egina, baloratua eta integratua izatea, aplikatzekoa den araudiaren arabera aitortzen den salbuespen oso edo partzial baten barruko zatia izan ezik. Salbuespen partzialen kasuan, salbuetsi ez den zatia, nahitaezkoa izaten segitzen duen hori, egin, baloratu eta integratu beharko da.
2. Zikloa gainditzeko erabakia eta dagokion titulua emateko proposamena irakasle taldeak hartuko du, talde-erabaki gisa, zeina oinarritu beharko baita ikasleek lortutako lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunaren konpetentzien balorazio global eta integratuan, testuinguruan kokatuta.
3. Zikloa gainditzeko talde-erabakia ez da izanen titulua kasuan kasuko lanbide moduluak eta proiektu intermodularra gainditu gabe lortzeko bide autonomo bat, deusetan galarazi gabe hurrengo artikuluan araututako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko aukera.
4. Heziketa zikloa gaindituz gero, dagokion teknikari titulua lortuko da. Titulu hori ofiziala izanen da, eta aplikatzekoa den araudian aurreikusitako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.
5. Teknikari tituluak aukera emanen du dagozkion irakaskuntzetara eta onarpen prozesuetara sartzeko, oinarrizko araudiaren eta prozedura bakoitza arautzen duten xedapenen arabera, baina ez du, berez, plazaren esleipen automatikoa ekarriko.
6. Zikloa gainditzeko eta titulua emateko erabakia behar bezala dokumentatu beharko da ebaluazio agiri ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan.
128. artikulua. Jarraitutasun eta nahikotasun profesionalerako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa.
1. Salbuespen gisa, titulua ematea proposa daitekeen azken ebaluazio saioan, irakasle taldeak erabakitzen ahalko du ohiko bidetik gainditu ez den lanbide modulu bat edo batzuk edo, hala badagokio, proiektu intermodularra gainditzea, VIII. eranskinean ezarritako mugen barruan, baldin eta akreditatzen bada ikasleak konpetentzia-nahikotasun globala duela heziketa zikloari lotutako lanbide konpetentzia eta enplegagarritasunerako konpetentzia guztiei dagokienez.
2. Jarraitutasun eta nahikotasun profesionalerako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa erdi mailako heziketa zikloei aplika dakiekeen modalitate espezifikoa da, eta modu koherentean interpretatu beharko da, bat etorriz irakaskuntza horien helburu profesionalizatzailearekin, zikloaren konpetentzia orokorrarekin eta tituluari lotutako jarraitutasun akademiko eta profesionalarekin.
3. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa ez da izanen eskatzen diren ikaskuntzen edo konpetentzien dispentsa, salbuespen edo ordezpen bat, ez eta titulua lortzeko bide autonomo edo alternatiba bat ere, baizik eta gainditzeari buruzko salbuespenezko talde-erabaki mota bat, zeina oinarrituko baita lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio global eta integratuan, testuinguruan kokatuta eta ohi baino gehiago arrazoituta.
4. Hori aplikatzeko, irakasle taldeak berariaz eta behar bezala arrazoituta ikusi beharko du ezen egiteke dauden ikaskuntzek, ikaskuntza-emaitzek, konpetentziek edo ebidentziek:
a) Ez dutela eragin nabarmenik eskaintzaren funtsezko konpetentzietan, ez eta heziketa zikloari lotutako konpetentzia orokorrean ere.
b) Ez dutela arriskuan jartzen tituluari dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den nahikotasun profesionala.
c) Ez dutela eraginik segurtasunari, pertsonen babesari edo esku-hartze profesionalaren kalitateari lotutako arrazoiak direla kausa edo lanbide profilaren eskakizunengatik nahitaez akreditatu beharreko ikaskuntza-emaitzetan edo konpetentzietan.
d) Ez dutela arriskuan jartzen ikasleen prestakuntzaren jarraitutasuna, ezta tituluen balio akademikoa edo profesionala ere.
5. Konpetentzien salbuespenezko konpentsazioa ezin izanen da erabili egin beharreko enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ordezteko, ez eta nahitaez prestakuntza horren bidez garatu, baloratu eta integratu behar diren ikaskuntza-emaitzen edo konpetentzien akreditazioa saihesteko ere, salbu eta dagokion salbuespen osoa edo partziala bidezkoa denean.
6. VIII. eranskinean ezarritako inguruabarrak gertatzeak ez du berez eskubiderik emanen salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko. Izan ere, irakasle taldeari dagokio kasu bakoitza modu arrazoituan baloratzea.
7. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren bidez gainditzea erabakitzen den lanbide moduluak edo proiektu intermodularra gainditutzat joko dira ondorio akademiko guztietarako, bai eta mailaz igotzeko, jarraitzeko eta ziurtagiriak eta tituluak emateko ondorioetarako ere, eta gutxieneko kalifikazio positiboarekin eta C kodifikazio osagarriarekin jasoko dira, foru agindu honetan eta eranskinetan ezarritakoarekin bat.
8. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatu ondotik, zikloko elementu ebaluagarri guztiak gainditzen badira eta eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badira, irakasle taldeak zikloa gainditzeko erabakia hartzen ahalko du eta behar den titulazio-proposamena egiten ahalko du.
9. Artikulu honetan xedatutakoaren babesean hartzen diren erabakiek VIII. eranskinean ezarritako betebeharrak, mugak, bermeak, arrazoitze sendotuko irizpideak eta trazabilitate-eskakizunak bete beharko dituzte, eta behar bezala dokumentatuta gelditu beharko dira, X. eta XI. eranskinetan ezarritakoari jarraikiz.
129. artikulua. Heziketa zikloaren azken nota eta ondorio akademikoak.
1. Heziketa zikloaren azken nota oinarrizko araudi aplikagarriaren arabera zehaztuko da, eta aintzat hartu beharreko lanbide moduluen eta, hala badagokio, proiektu intermodularraren zenbakizko kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalekin adierazita.
2. Baliozkotutako lanbide moduluen eta azken notaren kalkuluan eragina izan dezaketen gainerako egoeren tratamendua foru agindu honen VII. eranskinean ezarritakoa izanen da. Baliozkotze bakoitzaren ebazpenak edo erregistroak berariaz adierazi beharko du kalifikazio konputagarria, edo, kasua bada, azken notaren kalkulutik kanpo utzi dela adieraziko da.
3. Lanbide modulu bat edo proiektu intermodularra salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio bidez gainditzen denean, haren kalifikazioa bost gisa zenbatuko da azken nota zehaztearen ondorioetarako.
4. Azken notak koherentea izan behar du prestakuntza-prozesuan zehar ebaluazioari, kalifikazioari, gainditzeari eta titulua emateari buruz hartutako erabakiekin, eta ezin izanen da aldatu araubidez ezarrita dauden kalkulu edo ponderazioez bestelakoen bidez.
5. Zikloaren azken notak aplikatzekoa den araudian aurreikusitako ondorio akademikoak izanen ditu, beste irakaskuntza batzuetan sartzeko, onartzeko edo jarraitzeko prozesuei dagozkienak barne.
6. Azken notaren ondorio akademikoek ez dute eragotziko kasuan kasuko prozeduran aplikatu beharreko betebeharrak, onarpen irizpideak, lehentasunak, kupoak, plaza eskuragarrien kopurua eta gainerako baldintzak aplikatzea.
7. Azken notaren kalkulua eta adierazpena behar bezala dokumentatu beharko dira ebaluazio agiri ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, haren objektibotasuna, gardentasuna, trazabilitatea eta segurtasun juridikoa bermatuta.
130. artikulua. Ziurtagiri akademikoa, ondorio metagarriak eta prestakuntzari jarraitutasuna ematea ziklo osoa gainditzen ez denean.
1. Erdi mailako heziketa ziklo osoa gainditzen ez dutenek, bidezkoa denean eta eskatuz gero, gainditutako lanbide moduluen eta, kasua bada, proiektu intermodularraren ziurtagiri akademikoa jasoko dute, zeinak metatzen ahalko baitira, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera.
2. Ziurtagiri akademikoak honako hauek identifikatzeko aukera eman beharko du: gainditutako lanbide moduluak eta, kasua bada, proiektu intermodularra, lortutako kalifikazioak, lotuta dauden konpetentzia-estandarrak, hala dagokionean, eta Lanbide Heziketaren Sistemaren barruan sor daitezkeen ondorio metagarriak.
3. Gainditutako lanbide moduluek Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean sartutako B graduko edo C graduko eskaintza oso bat osatzen dutenean, interesdunak dagokion konpetentzia-ziurtagiria edo lanbide ziurtagiria eman dakion eskatzen ahalko du, administrazio eskudunak ezarritako prozeduraren arabera, eta betiere hura lortzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira, eta horren barruan da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egina edo salbuetsita izatea.
4. Ziurtagiri akademikoan, beharrezkoa denean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera, gordetako ebidentzia positiboak eta erabilitako deialdiak jaso beharko dira.
5. Ikasleei berariazko orientazioa eman beharko zaie ziurtagiri akademikoei buruz, beheragoko mailako ziurtagiriak edo akreditazioak eskatzeko aukerei buruz eta prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunari buruz, bereziki zikloan jarraitzeko aukerak edo erabil ditzakeen deialdiak agortzen direnean.
6. Ziurtagiri akademikoa ez da izanen teknikari titulua lortzearen baliokidea, baldin eta heziketa ziklo osoa gainditzen ez bada eta oinarrizko araudian eta foru agindu honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzen ez badira.
131. artikulua. Salbuespenezko matrikula, prestakuntza-ibilbidea amaitzeko.
1. Lanbide modulu batean edo batzuetan edo, hala badagokio, proiektu intermodularrean salbuespenezko matrikula egiteko baimena ematen ahalko da, prestakuntza-ibilbide bat baliozkotzearren edo hura bukatzea erraztearren, behar bezala justifikatutako inguruabar akademiko, antolakuntzako edo pertsonalak daudenean.
2. Salbuespenezko matrikula ezohiko neurria da, eta ez du berekin ekarriko matrikulatzeko, zikloan jarraitzeko edo deialdiak erabiltzeko eskubidea zabaltzea besterik gabe.
3. Baimenean, gutxienez, honako hauek baloratu beharko dira: egiteke dauden lanbide modulu eta elementuak, zenbat deialdi gelditzen zaizkion, zikloan jarraitzeko gehieneko denbora, gordetako ebidentzia positiboak, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera eta ibilbidea bukatzeko arrazoizko aukerak.
4. Salbuespenezko matrikulak aukera ematen ahalko du, hala dagokionean, egiteke dagoen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza osatzeko, haren balorazioak gehitzeko eta ebaluazioari eta kalifikazioari buruzko azken erabakia hartzeko, 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
5. Baimenak bat etorri beharko du foru agindu honen 81. artikuluan ezarritako irizpideekin eta lanbide heziketan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ematen dituen xedapenekin.
6. Hartutako erabakiak behar bezala arrazoitu eta dokumentatu beharko dira ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan.
132. artikulua. Lekualdatzearen txosten indibidualizatua.
1. Heziketa zikloa bukatu aurretik ikasleak beste ikastetxe batera joaten direnean, lekualdatzearen txosten indibidualizatua eginen da, haren prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren jarraipena bermatu ahal izateko.
2. Txostenak ikasleak ikastetxe berrian behar bezala sartzeko behar den informazio akademikoa eta ebaluazioari buruzkoa jasoko du, eta, bidezkoa denean, honako hauek ere bai: gainditutako eta gainditzeke dauden lanbide modulu eta proiektu intermodularrak; kalifikazioak eta erabilitako deialdiak; gordetako ebidentzia positiboak; laguntzeko, errekuperazio integraturako eta akonpainamendurako aplikatutako neurriak; enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera; eta ebaluazioari, mailaz igotzeari edo jarraitzeari buruz hartutako erabakiak.
3. Txostenaren edukia eta egitura araudi aplikagarrian eta lanbide heziketaren eskumena duen zuzendaritza nagusiak ezartzen dituen dokumentu-tresnetan ezarritakoaren araberakoak izanen dira.
133. artikulua. Erdi mailako heziketa zikloetako espezialitate dokumentalak.
1. Erdi mailako heziketa zikloen dokumentazio akademiko espezifikoa I. tituluan araututako ebaluazio agiri ofizialen osagarritzat hartuko da.
2. Dokumentazioak honako gai hauen gainean hartzen diren erabakien trazabilitate egokia ahalbidetu beharko du: ebaluazioa, kalifikazioa, gainditzea, mailaz igotzea, jarraipena, errepikapena, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa, ziurtagiri akademikoak, azken notaren zehaztapena eta teknikari titulua lortzea.
3. Dokumentazio akademikoan, bidezkoa denean, honako hauek jaso beharko dira: erabilitako deialdiak, uko egiteak eta deuseztatzeak; enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera; integratu diren ebidentziak edo gordetako ebidentziak; egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoen enpresako prestakuntzaren egoera; aitortutako salbuespenak; eta hartutako erabakien ondorioak.
4. Dokumentazioan, halaber, honako hauen ondorioak jaso beharko dira, bidezkoa denean: baliozkotzeak, aitortzak, ziurtagiri akademikoak, beheragoko mailako ziurtagirien edo akreditazioen balizko eskaerak; salbuespenezko matrikulak; eta ikaslearen prestakuntza-ibilbideari gehitu zaizkion lekualdaketak.
5. Dokumentazioari, erregistroari, elkarreragingarritasunari, zaintzari eta kontserbazioari buruzko irizpideak foru agindu honen VII., X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakora egokituko dira, bai eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetara ere.
VII. KAPITULUA.–D GRADUAK. GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
134. artikulua. Ebaluazioa goi mailako heziketa zikloetan.
1. Goi mailako heziketa zikloen ebaluazioa etengabea, hezigarria, integratua eta konpetentziei lotua izanen da, eta lanbide moduluka eginen da, eta, kasua bada, proiektu intermodular bakoitzeko, heziketa zikloaren globaltasuna kontuan hartuta.
2. Ebaluazioaren helburua izanen da zehaztea zenbateraino eskuratu diren lanbide moduluei eta, kasua bada, proiektu intermodularrari lotutako ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
3. Ebaluazioa foru agindu honen I. tituluan ezarritako printzipio, irizpide eta bermeen arabera eginen da, eta prestakuntza-prozesuan zehar ikasteko ingurune batean eta bestean eskuratutako ebidentzien multzoari erreparatuko dio.
4. Ebaluazioak lagundu beharko du ikasleek beren prestakuntza-prozesuan aurrera egin dezaten eta beren ibilbide akademiko eta profesionalean jarrai dezaten, bai eta laguntzeko, errekuperazio integraturako, orientaziorako eta akonpainamendurako behar diren neurriak hartzen ere.
5. Ebaluazioari lotutako prozesuak egiteko baldintzak ikasleen prestakuntza- edo hezkuntza- laguntzako berariazko premietara egokitu beharko dira, bat etorriz irisgarritasunaren, ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren, aukera-berdintasunaren, arrazoizko doikuntzen eta arreta pertsonalizatuaren printzipioekin, zeinak foru agindu honetan eta aplikatu beharreko araudian ezarrita baitaude.
6. Ebaluazioari buruzko erabakiak ikasleek lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio global eta integratuan oinarritu beharko dira, testuinguruan kokatuta.
135. artikulua. Lanbide moduluen eta proiektu intermodularraren kalifikazioa.
1. Lanbide moduluak eta, hala badagokio, proiektu intermodularra oinarrizko araudian, foru agindu honetan eta irakaskuntza horiei aplikatu beharreko xedapenetan ezarritakoaren arabera kalifikatuko dira.
2. Lanbide moduluen eta proiektu intermodularraren kalifikazioa zenbakizkoa izanen da, batetik hamarrera bitartekoa, dezimalik gabe. Bosteko kalifikazioa edo hortik gorakoak positibotzat joko dira.
3. Kalifikazioek behar bezala islatu beharko dute ikasleek lortutako ikaskuntza-maila eta konpetentzia-garapena, kasuan kasuko ikaskuntza-emaitzei, ebaluazio irizpideei, lanbide konpetentziei eta enplegagarritasunerako konpetentziei dagokienez.
4. Kalifikazioa akreditatzailea eta dokumentala izanen da, eta koherentzia izan beharko du prestakuntzaldian zehar konpetentziak ebaluatzeko egindako etengabeko prozesu hezigarri eta integratuaren osotasunarekin.
5. Azken kalifikazioak barne hartuko ditu ikastetxetik, enpresatik edo pareko erakundetik eta garrantzitsuak diren beste prestakuntza-ingurune batzuetatik datozen ebidentziak, azken kalifikazio independenteak sortu gabe eta lanbide moduluaren edo proiektu intermodularraren curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-batasuna zatitu gabe.
6. Azken kalifikazioak ezin izanen dira jarri soilik agregazio automatikoetan, batezbesteko partzialetan edo ponderazio mekanikoetan oinarrituta, ez eta benetan lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio profesional eta pedagogikotik aparteko prozeduretan oinarrituta ere.
136. artikulua. Ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio integratuaren bidez gainditzea.
1. Lanbide moduluak eta, kasua bada, proiektu intermodularra gainditzeko, haiei lotuta dauden ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak behar bezala akreditatu beharko dira, zeinak modu global, integratu eta testuinguruan kokatuan neurtuko baitira, heziketa zikloaren prestakuntza-helburuaren, kualifikazio mailaren eta konpetentzia orokorraren arabera.
2. Mailaz igotzeko erabakiak honako hauetan oinarritu beharko dira:
a) Eskura dauden ebidentziak.
b) Lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio global, integratu eta testuinguruan kokatua.
c) Loturiko lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak benetan eskuratzea.
d) Akreditatutako ikaskuntzek eskaintzaren funtsezko konpetentziekin, heziketa zikloaren konpetentzia orokorrarekin eta kasu bakoitzean behar den lanbide erantzukizunarekin eta autonomia-mailarekin duten harremana.
3. Lanbide modulu bat edo proiektu intermodular bat gainditzeko erabakia ezin izanen da oinarritu emaitza partzialak gehitze hutsean, ezta ikaskuntzaren zatiak, unitateak edo inguruneak modu independentean gainditzean ere, deusetan galarazi gabe ebidentzia positiboak gordetzea, foru agindu honetan ezarritakoaren arabera.
4. Lanbide modulu bakoitzaren eta, hala badagokio, proiektu intermodularraren ohiko azken kalifikazioa irakasle arduradunek zehaztuko dute. Kalifikazio hori positiboa denean, dagokion lanbide modulua edo proiektu intermodularra ohiko bidetik gainditutzat joko da, deusetan galarazi gabe foru agindu honek berariaz irakasle taldearen esku uzten dituen talde-erabakiak.
5. Ohiko bidetik gainditzeak ez du eragotziko nahikotasun profesionalerako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzea, zeina foru agindu honen 143. artikuluan eta VIII. eranskinean araututa baitago.
6. Artikulu honen babesean hartzen diren erabakiak behar bezala funtsatu eta dokumentatu beharko dira, foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan ezarritakoarekin bat.
137. artikulua. Deialdiak, aparteko deialdiak eta azken ebaluazioa goi mailako heziketa zikloetan.
1. Goi mailako heziketa zikloetan, lanbide moduluetan eta, hala badagokio, proiektu intermodularrean, ebaluazio deialdi bakarra eginen da ikasturte bakoitzeko, bat etorriz Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoarekin eta, konpetentziak ebaluatzeko, foru agindu honetan ezarrita dagoen etengabeko ebaluazio eredu integratuarekin.
2. Lanbide modulu bakoitzean, gehienez lau deialdi erabil daitezke heziketa zikloan zehar, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoarekin bat.
3. Lanbide modulu bakoitzerako aurreikusitako deialdiak agorturik, aparteko deialdi bat egin liteke gaixotasunagatik, desgaitasunagatik edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuengatik prestakuntza ohiko moduan jarraitu edo aprobetxatu ezin izan duten edo baldintzaturik egon diren pertsonentzat.
4. Aparteko deialdia baimentzea ohiz kanpoko erabaki bat izanen da, eta, hartarako, interesdunak eskatu beharko du, alegatzen diren inguruabarrak banan-banan baloratu beharko dira eta behar den ebazpena eman beharko da, foru agindu honen 78. artikuluan eta lanbide heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetan ezartzen denari jarraikiz.
5. Ikasturtearen azken ebaluazioak modu koherentean bilduko ditu lanbide moduluen eta, hala badagokio, proiektu intermodularraren kalifikazioari eta gainditzeari buruz hartutako erabakiak, bai eta foru agindu honen arabera mailaz igotzeko, jarraitzeko, errepikatzeko eta titulazioa lortzeko dagozkion erabakiak ere.
6. Deialdiak eta azken ebaluazioa foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz egin beharko dira, hots: etengabeko ebaluazioa, ebidentzien integrazioa, errekuperazio integratua, ikaskuntzaren balorazio globala, konpetentzien garapena, prestakuntzaren jarraitutasuna eta trazabilitate nahikoa.
7. Deialdiari uko egiteko eta matrikula deuseztatzeko, I. tituluan eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio, eta aldez aurretik behar beste informazio eman beharko da horren ondorio akademiko eta administratiboei buruz eta prestakuntza-prozesuan dituen ondorioei buruz.
8. Deialdiak erabiltzeari, deialdiei uko egiteari edo deialdi kopurua agortzeari buruzko erabakiak honako alderdi hauen gainean hartzen diren erabakiekin koordinatuta hartu beharko dira: mailaz igotzea, jarraitzea, errepikatzea, enpresan edo pareko erakundean prestakuntza egitea, errekuperazio integratua, prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna, ziurtapen akademikoa, titulua ematea eta, hala badagokio, goi mailako heziketa zikloetako beste irakaskuntza batzuetan sartzea.
9. Zehazki, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke duten lanbide moduluen edo, bidezkoa denean, proiektu intermodularraren kasuan, ebidentzia positiboak gordetzeari dagokionez eta haiek modulua gainditzeari begira eta deialdiak zenbatzeari begira dituzten ondorioei dagokienez, foru agindu honen 44. artikuluaren 10. apartatutik 14.era bitartekoetan eta 78. artikuluaren 14. eta 15. apartatuetan xedatutakoaren arabera jokatuko da.
10. Artikulu hau aplikatuz hartutako erabakiak behar bezala dokumentatu beharko dira ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakoaren arabera.
138. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza eta horrek ebaluazioan duen eragina.
1. Enpresa edo pareko erakunde batean egindako prestakuntza goi mailako heziketa zikloen prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren parte izanen da, hala araubide orokorrean nola intentsiboan, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian, foru agindu honen I. tituluan eta aplikatzekoak diren xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
2. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzak prestakuntza-izaera ez-laborala izanen du, curriculumaren barrukoa. Ez da curriculum elementu autonomo bat izanen, eta kasuan kasuko lanbide moduluei lotutako ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak garatzen lagunduko du.
3. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzatik eratorritako ebidentziak ukitutako lanbide moduluen eta, hala badagokio, proiektu intermodularraren ebaluazioan integratuko dira, ebaluazio prozesu independenterik eta kalifikazio autonomorik sortu gabe.
4. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza hasteko, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira, bereziki, tituluaren lanbide profileko lanbide jarduerei dagozkien prebentzio neurriei eta arrisku espezifikoei lotutako konpetentziak eta edukiak aldez aurretik eskuratzeari buruzkoak.
5. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza hasteko baldintzak betetzen direla egiaztatu dela dokumentatu egin beharko da, baldin eta beharrezkoa bada ikasleak horretan sartu direla eta lortutako ebidentziak integratu direla justifikatzeko eta, orobat, ebaluazioari, mailaz igotzeari, jarraitzeari, prestakuntzaren jarraitutasunari edo tituluak emateari buruz hartutako erabakiak justifikatzeko.
6. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ez egitea, etetea, baimena izanik hari uko egitea, hura egitetik guztiz edo partez salbuestea edo geroratzea irakasle taldeak baloratu beharko du, kontuan hartuta nolako eragina duen ukitutako ikaskuntza-emaitzen ebaluazioan, falta diren ebidentzien plangintzan, mailaz igotzean, jarraitzean, prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunean eta, hala badagokio, ikasleei titulua ematean, foru agindu honen I. tituluan ezarritakoaren arabera.
7. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ezin bada egin edo bukatu hasiera batean aurreikusitako aldian, irakasle taldeak ukitutako ikaskuntza-emaitza, konpetentzia eta ebidentziak identifikatu beharko ditu, eta behar diren neurriak proposatu beharko ditu prestakuntza berriz programatzeko, errekuperazio integraturako, akonpainamendurako edo prestakuntzari jarraitutasuna emateko. Aplikatzekoa denean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera idatziz jasoko da (egiteke, baloratzeke edo integratzeke), 44. artikuluan eta VII. eta XI. eranskinetan ezarritakoari jarraikiz.
8. Denbora-banaketa, prestakuntza-postuen esleipena, prestakuntza egiteko aldien zehaztapena, salbuespenezko egoeren kudeaketa eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren gauzatze operatiboa arautuko dira oinarrizko araudiaren, aplikatzekoak diren xedapen espezifikoen eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen jarraibideen arabera, deusetan galarazi gabe haiek behar bezala dokumentatzea eta ebaluazio prozesuan integratzea.
139. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren jarraipena eta balorazioa, eta handik datozen ebidentzien integrazioa.
1. Enpresatik edo pareko erakundetik datozen ebidentziak, balorazioak eta txostenak ikasleen ebaluazio prozesuan integratu beharko dira, foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz.
2. Enpresan edo pareko erakundean egindako ikaskuntza-emaitzen jarraipena eta balorazioa modu koordinatuan eginen dute ikastetxeko edo enpresako tutoretza dualaren arduradunek, betiere ukitutako lanbide moduluetako irakasle arduradunekin zuzeneko lankidetzan arituta.
3. Enpresako edo pareko erakundeko tutore arduradunak jakinarazi eta baloratuko du nola lortzen ari diren aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak ikaslearen egonaldian zehar, eta informazio hori ikastetxera igorriko du, kasuan kasuko lanbide moduluen ebaluazioa eta kalifikazioa egiteko.
4. Enpresak edo pareko erakundeak egindako balorazioak ebaluazio-ebidentziatzat hartuko dira, eta kontuan hartu beharko dira prestakuntzan eta ebaluazioan duten garrantziaren arabera. Alabaina, ez dira, berez, azken kalifikazio independenteak izanen, ez eta gainditzeko erabaki ofizialak ere.
5. Enpresaren edo pareko erakundearen balorazio, txosten edo ebidentziek ez dituzte ordeztuko irakasleek eta irakasle taldeak ebaluatzeko, kalifikatzeko, gainditzeko eta erabakitzeko dituzten eskumenak.
6. Ebidentziak modu koherentean, testuinguruan kokatuta eta behar bezala funtsatuta integratuko dira, lanbide moduluen edo, hala dagokionean, proiektu intermodularraren curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-batasuna zatitu gabe.
7. Prestakuntza-inguruneren batean ebidentziarik ez badago, ebidentziak gutxi badira edo batetik eta bestetik jasotakoak desberdinak badira, 44. artikuluan ezarritakoaren arabera ebatziko da. Ebidentzia positiboak gordetzen ahalko dira. Halakoetan, ondorengo jarduketak zentratu beharko dira, batez ere, behar bezala akreditatzeke dauden ikaskuntza-emaitzetan, konpetentzietan edo ebidentzietan.
140. artikulua. Mailaz igotzea goi mailako heziketa zikloetan.
1. Ikasleak mailaz igotzeko erabakiak taldean hartuko ditu irakasle taldeak, ikasleen egoera akademikoaren, prestakuntza-egoeraren eta konpetentzia-egoeraren balorazio integratutik abiatuta.
2. Mailaz igotzeko erabakia honako hauetan oinarritu beharko da:
a) Eskura dauden ebidentziak.
b) Lortutako ikaskuntzaren balorazio global eta integratua.
c) Hautemandako konpetentzia-aurrerapena.
d) Ondorengo irakaskuntzak aprobetxatzeko arrazoizko aukerak.
e) Aurreikusita dagoen prestakuntza-ibilbidearen bideragarritasuna.
f) Laguntzeko, errekuperazio integraturako, orientaziorako eta akonpainamendurako hartu edo aurreikusi diren neurriak.
g) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera eta prestakuntza-prozesuaren jarraitutasunean duen eragina, bidezkoa denean.
3. Mailaz igotzeko, akreditatu beharko da eskuratu direla heziketa zikloan probetxuz jarraitzeko behar diren konpetentziak, eta egiteke dauden ikaskuntzek, ikaskuntza-emaitzek edo konpetentziek ez dutela nabarmen arriskuan jartzen jarraitutasun eta aprobetxamendu hori.
4. Gainditu gabeko lanbide modulurik edo proiektu intermodularrik egoteak ez du berez ekarriko mailaz ez igotzeko erabakia, deusetan galarazi gabe aplikatzekoak diren betebehar espezifikoak. Erabakia hartzeko, ikasleen egoeraren talde-balorazio indibidualizatua egin beharko da, artikulu honetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako irizpideen arabera.
5. Mailaz igotzeari buruz hartzen diren erabakiek foru agindu honetan ezarritako printzipioak, bermeak, arrazoitze-betebeharrak eta trazabilitate-eskakizunak bete beharko dituzte, eta behar bezala dokumentatuta geratu beharko dira, X. eta XI. eranskinetan adierazitakoaren arabera.
6. Mailaz ez igotzeari buruzko erabakiak, errepikatzea edo jarraitzea dakartenak, 141. artikuluan ezarritakoarekin bat hartu beharko dira, eta bermatu beharko da ikasleei informazio eta orientazio egokia ematen zaiela beren prestakuntzari jarraitutasuna emateko aukerei buruz eta laguntzeko, errekuperazio integraturako eta akonpainamendurako bidezkoak diren neurriei buruz.
141. artikulua. Goi mailako heziketa zikloetan jarraitzea, errepikatzea eta denbora-banaketa malgutzea.
1. Ikasleek goi mailako heziketa zikloetan jarraitzeari dagokionez, oinarrizko araudian, foru agindu honetan eta aplikatzekoak diren xedapen espezifikoetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
2. Modalitate presentzialean eta matrikula osoarekin ematen diren goi mailako heziketa zikloetan, ikasleak heziketa ziklorako aurreikusitako iraupena baino bi ikasturte gehiago egoten ahalko dira, jarraian edo ez.
3. Modalitate birtualean ematen diren goi mailako heziketa zikloetan, ikasleak oinarrizko araudian modalitate horretarako aurreikusitako gehieneko denbora egoten ahalko dira zikloa egiten, deusetan galarazi gabe matrikulari, ebaluazioari, uko egiteari, deuseztatzeari eta parte hartzeari dagokionez aplikatzekoak diren baldintza espezifikoak.
4. Lehen mailatik bigarren mailara ez igarotzeak ez du esan nahi, berez, ikasleak zikloan jarraitzeko aukera galduko duenik, baldin eta ikasleak ez baditu agortu ez zikloan jarraitzeko gehieneko denbora, ez erabilgarri dituen deialdiak, eta matrikula formalizatzen ahal badu araudiaren eta eskaintzaren antolamenduaren arabera.
5. Oro har, bigarren mailara igarotzen ez diren ikasleek berriz egiten ahalko dute lehen maila, betiere eskaintza, matrikula eta ebaluazioa antolatzeko ezartzen diren baldintzetan. Lehen maila bigarren aldiz errepikatzea salbuespenezkoa izanen da, eta irakasle taldeak erabaki beharko du, talde-erabaki baten bidez, baldin eta, kontuan hartuta eskura dauden ebidentziak, konpetentzietan egindako aurrerapena, laguntzeko eta errekuperatzeko aplikatutako neurriak eta aprobetxatzeko dauden arrazoizko aukerak, ondorioztatzen bada neurri horrek erraztu egiten duela prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna.
6. Errepikapena ez da automatikoa izanen lanbide moduluren bat edo proiektu intermodularra gainditu gabe edukitze hutsagatik; aitzitik, erabaki hori ikaslearen egoera akademikoaren, prestakuntza-egoeraren eta jarraitzeko eta aprobetxatzeko dituen aukeren balorazio indibidualaren ondorioa izanen da.
7. Jarraitzeari edo errepikatzeari buruzko erabakiak honako hauek hartu beharko ditu kontuan, gutxienez:
a) Gaindituta eta gainditu gabe dauden lanbide moduluak, eta, hala dagokionean, proiektu intermodularra gaindituta dagoen.
b) Zenbateraino jaso diren ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
c) Ikasturtean zehar konpetentzietan izandako aurrerapena.
d) Errekuperazio integraturako, laguntzeko eta akonpainamendurako aplikatu diren neurriak.
e) Ikasleak deialdi gehiago erabiltzen ahal dituen, eta, kasua bada, deialdiren bati uko egin dion arauei jarraikiz.
f) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera.
g) Zikloan jarraitzeko eta aprobetxatzeko dauden arrazoizko aukerak.
h) Aurreikusita dagoen prestakuntza-ibilbidea bideragarria den ikuspegi akademikotik eta antolamenduaren ikuspegitik.
8. Jarraitzeko edo errepikatzeko erabakiarekin batera, jarduerak egiteko, laguntzeko, errekuperazio integraturako eta akonpainamendurako plan bat prestatu beharko da, ikasleek aurrera egin ahal izan dezaten egiteke dituzten ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak eskuratzeko prozesuan.
9. Ikasleek zikloa egiteko duten gehieneko denbora edo erabilgarri dituzten deialdiak agortzen dituztenean, ikastetxeak behar den ziurtagiri akademikoa emanen du, eta orientazioa emanen die prestakuntzari jarraipena emateko beste bide batzuei buruz, matrikula modularrari buruz, akreditazio metagarriari buruz, lanbide moduluak gainditzeko probei buruz, onarpen prozesu berriari buruz edo Lanbide Heziketaren Sistemaren beste eskaintza edo beste irakaskuntza egoki batzuei buruz.
10. Zikloan jarraitzeak, errepikatzeak edo aldi baterako malgutzeak ezin izanen du berekin ekarri araudi aplikagarrian ezarritako gehieneko denbora eta gehieneko deialdi kopurua zabaltzea besterik gabe, eta erabaki hori modu koherentean interpretatu beharko da, bat etorriz Lanbide Heziketaren Sistemaren printzipio hauekin: etengabeko ebaluazioa, errekuperazio integratua, konpetentzietan aurrera egiteko printzipioa, orientazio akademiko eta profesionala, antolamendu jasangarritasuna eta Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera metagarria.
142. artikulua. Heziketa zikloa gainditzea eta goi mailako teknikari titulua lortzea.
1. Goi mailako heziketa zikloa gainditzeko, beharrezkoa izanen da zikloa osatzen duten lanbide modulu guztiak eta, hala badagokio, proiektu intermodularra positiboki ebaluatzea, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egina, baloratua eta integratua izatea, aplikatzekoa den araudiaren arabera aitortzen den salbuespen oso edo partzial baten barruko zatia izan ezik. Salbuespen partzialen kasuan, salbuetsi ez den zatia, nahitaezkoa izaten segitzen duen hori, egin, baloratu eta integratu beharko da.
2. Zikloa gainditzeko erabakia eta dagokion titulua emateko proposamena irakasle taldeak hartuko du, taldeko erabaki moduan, zeina oinarritu beharko baita ikasleek lortutako lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunaren konpetentzien balorazio global,integratu eta testuinguruan kokatua, kontuan hartuz tituluari loturiko erantzukizun teknikoa, lanbide autonomia eta kualifikazio maila.
3. Zikloa gainditzeko talde-erabakia ez da izanen titulua kasuan kasuko lanbide moduluak eta proiektu intermodularra gainditu gabe lortzeko bide autonomo bat, deusetan galarazi gabe hurrengo artikuluan araututako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko aukera.
4. Heziketa zikloa gaindituz gero, dagokion goi mailako teknikari titulua lortuko da. Titulu hori ofiziala izanen da, eta aplikatzekoa den araudian aurreikusitako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.
5. Goi mailako teknikari tituluak aukera emanen du unibertsitate-irakaskuntzetan, goi mailako espezializazio ikastaroetan eta aplikatu beharreko araudiaren arabera dagozkion gainerako irakaskuntzetan edo onarpen prozesuetan sartzeko, baina ez du, berez, plazaren esleipen automatikoa ekarriko.
6. Zikloa gainditzeko eta titulua emateko erabakia behar bezala dokumentatu beharko da ebaluazio agiri ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan.
143. artikulua. Nahikotasun profesionalerako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa.
1. Salbuespen gisa, titulua ematea proposa daitekeen azken ebaluazio saioan, irakasle taldeak erabakitzen ahalko du ohiko bidetik gainditu ez den lanbide modulu bat edo batzuk edo, hala badagokio, proiektu intermodularra gainditzea, VIII. eranskinean ezarritako mugen barruan, baldin eta akreditatzen bada ikasleak konpetentzia-nahikotasun globala duela heziketa zikloari lotutako lanbide konpetentzia eta enplegagarritasunerako konpetentzia guztiei dagokienez.
2. Nahikotasun profesionalerako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa goi mailako heziketa zikloei aplika dakiekeen modalitate espezifikoa da, eta modu koherentean interpretatu beharko da, bat etorriz zikloaren konpetentzia orokorrarekin, dagokion kualifikazio mailarekin eta tituluari lotutako beste zenbait eskakizunekin (autonomia profesionala, erantzukizun teknikoa, eta antolatzeko, koordinatzeko eta egoera konplexuak konpontzeko gaitasuna).
3. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa ez da izanen eskatzen diren ikaskuntzen edo konpetentzien dispentsa, salbuespen edo ordezpen bat, ez eta titulua lortzeko bide autonomo edo alternatiba bat ere, baizik eta gainditzeari buruzko salbuespenezko talde-erabaki mota bat, zeina oinarrituko baita lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio global eta integratuan, testuinguruan kokatuta eta ohi baino gehiago arrazoituta.
4. Hori aplikatzeko, irakasle taldeak berariaz eta behar bezala arrazoituta ikusi beharko du ezen egiteke dauden ikaskuntzek, ikaskuntza-emaitzek, konpetentziek edo ebidentziek:
a) Ez dutela eragin nabarmenik eskaintzaren funtsezko konpetentzietan, ez eta heziketa zikloari lotutako konpetentzia orokorrean ere.
b) Ez dutela arriskuan jartzen tituluari dagozkion eginkizunetan aritzeko eskatzen ahal den nahikotasun profesionala, autonomia maila eta erantzukizun teknikoa.
c) Ez dutela eraginik segurtasunari, pertsonen babesari, esku-hartze profesionalaren kalitateari edo prozesuen gainbegiratzeari lotutako arrazoiak direla kausa edo lanbide profilaren eskakizunengatik nahitaez akreditatu beharreko ikaskuntza-emaitzetan edo konpetentzietan.
d) Ez dutela arriskuan jartzen ikasleek behar duten kualifikazio mailari dagozkion lanbide egoerak antolatzeko, koordinatzeko, gainbegiratzeko edo konpontzeko gaitasuna.
e) Ez dutela arriskuan jartzen ikasleen ikasketa-prozesuaren jarraitutasuna, ez eta tituluen balio akademikoa edo profesionala ere.
5. Konpetentzien salbuespenezko konpentsazioa ezin izanen da erabili egin beharreko enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ordezteko, ez eta nahitaez prestakuntza horren bidez garatu, baloratu eta integratu behar diren ikaskuntza-emaitzen edo konpetentzien akreditazioa saihesteko ere, salbu eta dagokion salbuespen osoa edo partziala bidezkoa denean.
6. VIII. eranskinean ezarritako inguruabarrak gertatzeak ez du berez eskubiderik emanen salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko. Izan ere, irakasle taldeari dagokio kasu bakoitza modu arrazoituan baloratzea.
7. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren bidez gainditzea erabakitzen den lanbide moduluak edo proiektu intermodularra gainditutzat joko dira ondorio akademiko guztietarako, bai eta mailaz igotzeko, jarraitzeko eta ziurtagiriak eta tituluak emateko ondorioetarako ere, eta gutxieneko kalifikazio positiboarekin eta C kodifikazio osagarriarekin jasoko dira, foru agindu honetan eta eranskinetan ezarritakoarekin bat.
8. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatu ondotik, zikloko elementu ebaluagarri guztiak gainditzen badira eta eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badira, irakasle taldeak zikloa gainditzeko erabakia hartzen ahalko du eta behar den titulazio-proposamena egiten ahalko du.
9. Artikulu honetan xedatutakoaren babesean hartzen diren erabakiek VIII. eranskinean ezarritako betebeharrak, mugak, bermeak, arrazoitze sendotuko irizpideak eta trazabilitate-eskakizunak bete beharko dituzte, eta behar bezala dokumentatuta gelditu beharko dira, X. eta XI. eranskinetan ezarritakoari jarraikiz.
144. artikulua. Heziketa zikloaren azken nota eta ondorio akademikoak.
1. Heziketa zikloaren azken nota oinarrizko araudi aplikagarriaren arabera zehaztuko da, eta aintzat hartu beharreko lanbide moduluen eta, hala badagokio, proiektu intermodularraren zenbakizko kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalekin adierazita.
2. Baliozkotutako lanbide moduluen eta azken notaren kalkuluan eragina izan dezaketen gainerako egoeren tratamendua foru agindu honen VII. eranskinean ezarritakoa izanen da. Baliozkotze bakoitzaren ebazpenak edo erregistroak berariaz adierazi beharko du kalifikazio konputagarria, edo, kasua bada, azken notaren kalkulutik kanpo utzi dela adieraziko da.
3. Lanbide modulu bat edo proiektu intermodularra salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio bidez gainditzen denean, haren kalifikazioa bost gisa zenbatuko da azken nota zehaztearen ondorioetarako.
4. Azken notak koherentea izan behar du prestakuntza-prozesuan zehar ebaluazioari, kalifikazioari, gainditzeari eta titulua emateari buruz hartutako erabakiekin, eta ezin izanen da aldatu araubidez ezarrita dauden kalkulu edo ponderazioez bestelakoen bidez.
5. Zikloaren azken notak aplikatzekoa den araudian aurreikusitako ondorio akademikoak izanen ditu, eta horien barruan daude unibertsitate ikasketetan, espezializazio ikastaroetan eta goi mailako beste irakaskuntza batzuetan sartzeko eta, bidezkoa denean, onartzeko prozesuetan aplikatzekoak.
6. Azken notaren ondorio akademikoek ez dute eragotziko kasuan-kasuan aplikatu beharreko betebeharrak, prozedura espezifikoak, onarpen irizpideak, lehentasunak, kupoak, plaza eskuragarrien kopurua eta gainerako baldintzak aplikatzea.
7. Azken notaren kalkulua eta adierazpena behar bezala dokumentatu beharko dira ebaluazio agiri ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, haren objektibotasuna, gardentasuna, trazabilitatea eta segurtasun juridikoa bermatuta.
145. artikulua. Ziurtagiri akademikoa, ondorio metagarriak eta prestakuntzari jarraitutasuna ematea ziklo osoa gainditzen ez denean.
1. Goi mailako heziketa ziklo osoa gainditzen ez dutenek, bidezkoa denean eta eskatuz gero, gainditutako lanbide moduluen eta, kasua bada, proiektu intermodularraren ziurtagiri akademikoa jasoko dute, zeinak metatzen ahalko baitira, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera.
2. Ziurtagiri akademikoak honako hauek identifikatzeko aukera eman beharko du: gainditutako lanbide moduluak eta, kasua bada, proiektu intermodularra, lortutako kalifikazioak, lotuta dauden konpetentzia-estandarrak, hala dagokionean, eta Lanbide Heziketaren Sistemaren barruan sor daitezkeen ondorio metagarriak.
3. Gainditutako lanbide moduluek Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionalean sartutako B graduko edo C graduko eskaintza oso bat osatzen dutenean, interesdunak dagokion konpetentzia-ziurtagiria edo lanbide ziurtagiria eman dakion eskatzen ahalko du, administrazio eskudunak ezarritako prozeduraren arabera, eta betiere hura lortzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira, eta horren barruan da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egina edo salbuetsita izatea.
4. Ziurtagiri akademikoan, beharrezkoa denean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera, gordetako ebidentzia positiboak eta erabilitako deialdiak jaso beharko dira.
5. Ikasleei berariazko orientazioa eman beharko zaie ziurtagiri akademikoei buruz, beheragoko mailako ziurtagiriak edo akreditazioak eskatzeko aukerei buruz eta prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunari buruz, bereziki zikloan jarraitzeko aukerak edo erabil ditzakeen deialdiak agortzen direnean.
6. Orientazioak honako alderdi hauek ukituko ditu, bidezkoa denean: moduluka matrikulatzeko aukerak, lanbide moduluak gainditzeko probak, onarpen prozesu berria, Lanbide Heziketaren Sistemako beste eskaintza batzuetara itzultzeko aukera eta pertsonaren egoera akademikoarekin bateragarriak diren beste irakaskuntza batzuetarako sarbideak.
7. Ziurtagiri akademikoa ez da izanen goi mailako teknikari titulua lortzearen baliokidea, baldin eta heziketa ziklo osoa gainditzen ez bada eta oinarrizko araudian eta foru agindu honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzen ez badira.
146. artikulua. Salbuespenezko matrikula, prestakuntza-ibilbidea amaitzeko.
1. Lanbide modulu batean edo batzuetan edo, hala badagokio, proiektu intermodularrean salbuespenezko matrikula egiteko baimena ematen ahalko da, prestakuntza-ibilbide bat baliozkotzearren edo hura bukatzea erraztearren, behar bezala justifikatutako inguruabar akademiko, antolakuntzako edo pertsonalak daudenean.
2. Salbuespenezko matrikula ezohiko neurria da, eta ez du berekin ekarriko matrikulatzeko, zikloan jarraitzeko edo deialdiak erabiltzeko eskubidea zabaltzea besterik gabe.
3. Baimenean, gutxienez, honako hauek baloratu beharko dira: egiteke dauden lanbide modulu eta elementuak, zenbat deialdi gelditzen zaizkion, zikloan jarraitzeko gehieneko denbora, gordetako ebidentzia positiboak, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera eta ibilbidea bukatzeko arrazoizko aukerak.
4. Salbuespenezko matrikulak aukera ematen ahalko du, hala dagokionean, egiteke dagoen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza osatzeko, haren balorazioak gehitzeko eta ebaluazioari eta kalifikazioari buruzko azken erabakia hartzeko, 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
5. Baimenak bat etorri beharko du foru agindu honen 81. artikuluan ezarritako irizpideekin eta lanbide heziketan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ematen dituen xedapenekin.
6. Hartutako erabakiak behar bezala arrazoitu eta dokumentatu beharko dira ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan.
147. artikulua. Lekualdatzearen txosten indibidualizatua.
1. Heziketa zikloa bukatu aurretik ikasleak beste ikastetxe batera joaten direnean, lekualdatzearen txosten indibidualizatua eginen da, haren prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren jarraipena bermatu ahal izateko.
2. Txostenak ikasleak ikastetxe berrian behar bezala sartzeko behar den informazio akademikoa eta ebaluazioari buruzkoa jasoko du, eta, bidezkoa denean, honako hauek ere bai: gainditutako eta gainditzeke dauden lanbide modulu eta proiektu intermodularrak; kalifikazioak eta erabilitako deialdiak; gordetako ebidentzia positiboak; laguntzeko, errekuperazio integraturako eta akonpainamendurako aplikatutako neurriak; enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera; eta ebaluazioari, mailaz igotzeari edo jarraitzeari buruz hartutako erabakiak.
3. Txostenaren edukia eta egitura araudi aplikagarrian eta lanbide heziketaren eskumena duen zuzendaritza nagusiak ezartzen dituen dokumentu-tresnetan ezarritakoaren araberakoak izanen dira.
148. artikulua. Goi mailako heziketa zikloetako espezialitate dokumentalak.
1. Goi mailako heziketa zikloen dokumentazio akademiko espezifikoa I. tituluan araututako ebaluazio agiri ofizialen osagarritzat hartuko da.
2. Dokumentazioak honako gai hauei buruz hartutako erabakien trazabilitate egokia ahalbidetu beharko du: ebaluazioa, kalifikazioa, gainditzea, mailaz igotzea, jarraipena, errepikapena, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa, ziurtagiri akademikoak, azken notaren zehaztapena eta goi mailako teknikari titulua lortzea.
3. Dokumentazio akademikoan, bidezkoa denean, honako hauek jaso beharko dira: erabilitako deialdiak, uko egiteak eta deuseztatzeak; enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera; integratu diren ebidentziak edo gordetako ebidentziak; egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoen enpresako prestakuntzaren egoera; aitortutako salbuespenak; eta hartutako erabakien ondorioak.
4. Dokumentazioan, halaber, honako hauen ondorioak jaso beharko dira, bidezkoa denean: baliozkotzeak, aitortzak, ziurtagiri akademikoak, beheragoko mailako ziurtagirien edo akreditazioen balizko eskaerak; salbuespenezko matrikulak; eta ikaslearen prestakuntza-ibilbideari gehitu zaizkion lekualdaketak.
5. Azken notari eta haren kanpoko ondorio akademikoei buruzko dokumentazioak bereziki bermatu beharko ditu jasotako informazioaren objektibotasuna, gardentasuna, trazabilitatea, elkarreragingarritasuna eta segurtasun juridikoa.
6. Dokumentazioari, erregistroari, elkarreragingarritasunari, zaintzari eta kontserbazioari buruzko irizpideak foru agindu honen VII., X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakora egokituko dira, bai eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetara ere.
VIII. KAPITULUA.–E GRADUAK. ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK
149. artikulua. Espezializazio ikastaroetako ebaluazioa.
1. Espezializazio ikastaroetako ebaluazioa jarraitua, hezigarria, integrala eta konpetentziala izanen da, ikaskuntza-metodologia eta egoeretara egokituko da eta kontuan izanen du dagokion prestakuntza-eskaintzaren osotasuna.
2. Ebaluazioaren helburua hau izanen da: egiaztatzea zenbateraino eskuratu diren espezializazio ikastaroari dagozkion ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak, curriculumean ezarritako kalitate-kondizioei dagokienez.
3. Ebaluazioa foru agindu honen I. tituluan ezarritako printzipio, irizpide eta bermeen arabera eginen da, eta prestakuntza-prozesuan zehar ikasteko ingurune batean eta bestean eskuratutako ebidentzien multzoari erreparatuko dio.
4. Ebaluazio tresna askotariko, malgu eta irisgarriak erabiliko dira, ikaskuntza-emaitzen izaerarako eta garatutako prestakuntza-egoeretarako egokiak, ikasleen balorazio objektibo, nahiko eta testuinguruan kokatu bat egin ahal izateko.
5. Ebaluazioari lotutako prozesuak egiteko kondizioak ikasleen hezkuntza- eta prestakuntza-premia espezifikoetara egokitu beharko dira, irisgarritasun unibertsalaren, ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren eta aukera-berdintasunaren printzipioei eta foru agindu honetan eta aplikatu beharreko araudian aurreikusitako arrazoizko doikuntzei jarraikiz.
6. Lanbide modulu bakoitzeko irakasle eta arduradunek eginen dute ebaluazioa, erreferentziatzat harturik ikaskuntza-emaitzak eta dagozkion ebaluazio irizpideak. Irakasle taldeak hartuko ditu azken ebaluazioaren inguruko erabakiak, talde-erabaki gisa, espezializazio ikastaroari dagozkion konpetentzien eskuratze-mailaren arabera.
7. Ebaluazioak lagungarria izan behar du prestakuntza-aurrerapenerako, eskuratzeke dauden ikaskuntzak modu integratuan berreskuratzeko eta beharrezko diren babes-, orientazio- eta akonpainamendu-neurriak hartzeko.
150. artikulua. Lanbide moduluen kalifikazioa.
1. Lanbide moduluak kalifikatzeko, oinarrizko araudian ezarritakoari jarraituko zaio, foru agindu honetan ezarritakoari eta dagokion espezializazio ikastaroa eta haren curriculuma xedatzen dituen xedapenean ezarritakoari.
2. Lanbide moduluen kalifikazioa zenbakizkoa izanen da, batetik hamarrera, dezimalik gabe. Bosteko kalifikazioa edo hortik gorakoak positibotzat joko dira.
3. Kalifikazioek behar bezala islatu beharko dute ikasleek lortutako ikaskuntza-maila eta konpetentzia-garapena, kasuan kasuko ikaskuntza-emaitzei, ebaluazio irizpideei, lanbide konpetentziei eta enplegagarritasunerako konpetentziei dagokienez.
4. Kalifikazioa akreditatzailea eta dokumentala izanen da, eta koherentzia izan beharko du prestakuntzaldian zehar konpetentziak ebaluatzeko egindako etengabeko prozesu hezigarri eta integratuaren osotasunarekin.
5. Espezializazio ikastaroan sartzen denean enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, lanbide moduluen azken kalifikazioan integratuko dira ikastetxeko, enpresa edo pareko erakundeko eta beste prestakuntza-eremu nabari batzuetako ebidentziak; halaber, ez da sortuko azken kalifikazio independenterik, eta ez da zatikatuko lanbide moduluko curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-unitaterik.
6. Azken kalifikazioak ezin izanen dira jarri soilik agregazio automatikoetan, batezbesteko partzialetan edo ponderazio mekanikoetan oinarrituta, ez eta benetan lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio profesional eta pedagogikotik aparteko prozeduretan oinarrituta ere.
151. artikulua. Lanbide moduluak gainditzea.
1. Lanbide modulu bat ohiko bidetik gainditzeko, behar bezala akreditatu beharko dira ikaslearen ikaskuntzaren, lanbide konpetentzien eta hari lotutako enplegagarritasun konpetentzien emaitzak, zeinak modu global eta integratuan balioetsiko baitira testuinguruan, konpetentzia orokorrari, mailari eta eskaintzaren izaera espezializatuari dagokienez.
2. Mailaz igotzeko erabakiak honako hauetan oinarritu beharko dira:
a) Eskura dauden ebidentziak.
b) Lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio global, integratu eta testuinguruan kokatua.
c) Loturiko lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak benetan eskuratzea.
d) Akreditatutako ikaskuntzek eskaintzaren funtsezko konpetentziekin eta espezializazio ikastaroaren konpetentzia orokorrarekin duten erlazioa.
3. Lanbide modulu bat ezin izanen da gainditu emaitza partzialak batze hutsagatik, ez eta parte, unitate eta ikasteko inguruneak modu independentean gaindituz ere; hala ere, ebidentzia positiboak gordetzen ahalko dira, foru agindu honetan aurreikusitakoari jarraikiz.
4. Lanbide modulu bakoitzaren amaierako ohiko kalifikazioa irakasleek edo haren erantzule diren adituak zehaztuko dute. Kalifikazio hori positiboa denean, joko da lanbide modulua ohiko bidetik gainditu dela, hargatik eragotzi gabe foru agindu honek irakasle taldeari berariaz esleitzen dizkion talde-erabakiak.
5. Ohiko bidetik gainditzeak ez du baztertzen lanbide nahikotasun espezializatuko salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzea, zeina foru agindu honen 157. artikuluan eta VIII. eranskinean arautzen baita.
6. Artikulu horren babespean hartutako erabakiak behar beste oinarritu eta dokumentatu beharko dira, foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan xedatutakoarekin bat etorriz.
152. artikulua. Deialdi arruntak, aparteko deialdia eta azken ebaluazioa.
1. Espezializazio ikastaroetan, lanbide modulu bakoitza bi deialditan ebaluatzen ahalko da ikasturte akademiko bakoitzeko, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian aurreikusitakoari jarraikiz.
2. Deialdien garapenean, printzipio hauei jarraitu beharko zaie: ebaluazio jarraitua, ebidentzien integrazioa, errekuperazio integratua, ikaskuntzaren balorazio orokorra eta konpetentzien garapena, foru agindu honetan ezarriak guztiak ere.
3. Lanbide modulu baterako aurreikusitako deialdiak agortu ondotik, aparteko deialdi bat baimentzen ahalko da, prestakuntzaren jarraipena edo aprobetxamendua baldintzatua izan duten edo egiterik izan ez duten pertsonentzat, izan bada gaixotasunagatik, desgaitasunagatik eta behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuengatik.
4. Aparteko deialdia baimentzea ohiz kanpoko erabaki bat izanen da, eta, hartarako, interesdunak eskatu beharko du, alegatzen diren inguruabarrak banan-banan baloratu beharko dira eta behar den ebazpena eman beharko da, foru agindu honen 78. artikuluan eta lanbide heziketaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetan ezartzen denari jarraikiz.
5. Azken ebaluazioan integratuko dira, modu koherentean, kalifikazioari eta lanbide moduluak gainditzeari buruzko erabakiak, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa eta azken notaren erabakia, guztiak ere foru agindu honen araberakoak.
6. Lanbide modulu bati edo zenbaiti uko egitea eta matrikula deuseztatzea arautuko dira I. tituluan, 160. artikuluan eta lanbide heziketaren esparruan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ematen dituen xedapenetan aurreikusitakoaren bidez. Ukoaren berri jaso beharko da ebaluazio agirietan, VII. eranskinean xedatutako kodifikazioarekin bat etorriz.
7. Deialdiak erabiltzea, uko egitea eta agortzea ira alderdi hauekin koordinaturik interpretatu beharko dira: ebaluazioko, gainditzeko eta salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioko erabakiak, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza –hala dagokionean–, ziurtagiri akademikoa eta prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna.
8. Zehazki, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke duten lanbide moduluen kasuan, ebidentzia positiboak gordetzeari dagokionez eta haiek modulua gainditzeari begira eta deialdiak zenbatzeari begira dituzten ondorioei dagokienez, foru agindu honen 44. artikuluaren 10. apartatutik 14.era bitartekoetan eta 78. artikuluaren 14. eta 15. apartatuetan xedatutakoaren arabera jokatuko da.
9. Artikulu hau aplikatuz hartutako erabakiak behar bezala dokumentatu beharko dira ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, foru agindu honen X. eta XI. eranskinetan xedatutakoarekin bat etorriz.
153. artikulua. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza eta horrek ebaluazioan duen eragina.
1. Espezializazio ikastaroaren oinarrizko curriculumak barnean hartzen duenean enpresa edo pareko erakunde batean prestakuntza-aldi bat egitea, prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren parte integratua izanen da, eta oinarrizko araudian, foru agindu honen I. tituluan eta aplikatu beharreko xedapenetan ezarritako baldintzetan garatuko da.
2. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzak prestakuntza-izaera ez-laborala izanen du, curriculumaren barrukoa. Ez da curriculum elementu autonomo bat izanen, eta kasuan kasuko lanbide moduluei lotutako ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak garatzen lagunduko du.
3. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzatik eratorritako ebidentziak integratu eginen dira ukitutako lanbide moduluen ebaluazioan, ebaluazio prozesu independenterik eta kalifikazio autonomorik gabe.
4. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza hasteko, bete beharko dira oinarrizko araudian xedatutako eskakizunak; bereziki, espezializazio profileko jarduera profesionalei dagozkien arrisku espezifikoei eta prebentzio-neurriei loturiko konpetentzia eta edukiak aldez aurretik eskuratu izanari dagozkionak.
5. Prestakuntzarekin hasteko eskakizunak betetzen direla dokumentatu egin beharko da beharrezkoa denean justifikatzeko ikasleen parte-hartzea, lortutako ebidentzien integrazioa eta dagozkion ebaluazio- eta gainditze-erabakiak.
6. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ez egitea, etetea, baimena izanda uko egitea, geroratzea eta erabat edo partzialki salbuestea baloratu beharko du irakasle taldeak, ukitutako ikaskuntza-emaitzei, jasotzeke dauden ebidentziei, prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunari eta ikastaroa gainditzeari dagokienez.
7. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ezin bada egin edo bukatu hasiera batean aurreikusitako aldian, irakasle taldeak ukitutako ikaskuntza-emaitza, konpetentzia eta ebidentziak identifikatu beharko ditu, eta behar diren neurriak proposatu beharko ditu prestakuntza berriz programatzeko, errekuperazio integraturako, akonpainamendurako edo prestakuntzari jarraitutasuna emateko. Aplikatzekoa denean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera idatziz jasoko da (egiteke, baloratzeke edo integratzeke), 44. artikuluan eta VII. eta XI. eranskinetan aurreikusitakoaren arabera.
8. Denboraren antolamendua, prestakuntza-postuen esleipena, ohiz kanpoko egoeren kudeaketa eta enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzaren garapen operatiboa arautuko dituzte aplikatu beharreko araudiak lanbide heziketan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren jarraibideek; horrez gainera, behar bezala dokumentatu eta ebaluazio prozesuan integratu beharko dira.
154. artikulua. Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzatik eratorritako ebidentzien jarraipena, balorazioa eta integratzea.
1. Enpresatik edo pareko erakundetik datozen ebidentziak, balorazioak eta txostenak ikasleen ebaluazio prozesuan integratu beharko dira, foru agindu honetan ezarritako printzipioei jarraikiz.
2. Enpresa edo pareko erakundean garatutako ikaskuntza-emaitzen jarraipena eta balorazioa modu koordinatuan eginen dituzte ikastetxeko eta enpresako tutoretza dualaren arduradunek, lankidetza zuzenean arituko direlarik ukitutako lanbide moduluetako irakasle eta aditu arduradunekin.
3. Enpresako edo pareko erakundeko tutore arduradunak jakinarazi eta baloratuko du nola lortzen ari diren aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak ikaslearen egonaldian zehar, eta informazio hori ikastetxera igorriko du, kasuan kasuko lanbide moduluen ebaluazioa eta kalifikazioa egiteko.
4. Enpresak edo pareko erakundeak egindako balorazioak ebaluazio-ebidentziatzat hartuko dira, eta kontuan hartu beharko dira prestakuntzan eta ebaluazioan duten garrantziaren arabera. Alabaina, ez dira, berez, azken kalifikazio independenteak izanen, ez eta gainditzeko erabaki ofizialak ere.
5. Enpresa edo pareko erakundetik eratorritako balorazio, txosten eta ebidentziek ez dituzte ordeztuko irakasleei, aditu arduradunei eta irakasle taldeari dagozkien ebaluazio-, kalifikazio- eta erabaki-konpetentziak.
6. Ebidentziak koherentziaz, testuinguruaren arabera eta behar adina oinarrirekin integratuko dira, lanbide moduluen curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-unitatea zatikatu gabe.
7. Prestakuntza-inguruneren batean ebidentziarik ez badago, ebidentziak gutxi badira edo batetik eta bestetik jasotakoak desberdinak badira, 44. artikuluan ezarritakoaren arabera ebatziko da. Ebidentzia positiboak gordetzen ahalko dira. Halakoetan, ondorengo jarduketak zentratu beharko dira, batez ere, behar bezala akreditatzeke dauden ikaskuntza-emaitzetan, konpetentzietan edo ebidentzietan.
155. artikulua. Modalitate birtualaren eta proba presentzialen ebaluazioa.
1. Modalitate birtualean emandako espezializazio ikastaroen ebaluazioa foru agindu honetan ezarritako printzipio orokorrak betez eginen da, ikaskuntza-prozesuaren etengabeko jarraipena eta oinarrizko araudiak exijitzen dituen jarduketa presentzialak konbinatuta.
2. Lanbide modulu bakoitzaren azken ebaluazioan, gainditu beharko dira Lanbide Heziketaren Sistemaren parte diren ikastetxe baimenduetan egindako proba presentzialak, zeinek aukera emanen baitute egiaztatzeko dagozkion ikaskuntza-emaitzak lortu direla.
3. Proba presentzialak ikasturtean egindako ebaluazio prozesuekin bateratuko dira, eta ez dira hartuko prestakuntza-prozesuan lortutako ebidentzien multzotik bereizitako jarduketa gisa.
4. Proba presentzialak antolatzeko eta egiteko garaian, alderdi hauek bermatu beharko dira:
a) Parte-hartzailearen identitatea.
b) Lortutako ebidentzien benetakotasuna eta integritatea.
c) Jarduketak nahikoak eta egokiak izatea ikaskuntza-emaitzak egiaztatzeko.
d) Ebaluazio exijentziaren baliokidetasuna, gainerako irakaskuntza-modalitateen aldean.
e) Irisgarritasuna, aukera-berdintasuna eta behar diren doikuntza arrazoizkoak egitea.
5. Modalitate birtualak ez ditu aldatuko lanbide moduluak eta espezializazio ikastaroak gainditzeko eskatzen diren ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
156. artikulua. Espezializazio ikastaroa gainditzea eta ondorio akademikoak.
1. Espezializazio ikastaroa gaindituko da hura osatzen duten lanbide modulu guztiek ebaluazio positiboa dutenean, ohiko bidetik lortua, edo, hala dagokionean, hurrengo artikuluan araututako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren bidez lortua.
2. Ikastaroa gainditzearen erabakia irakasle taldeari dagokio, talde-erabaki gisa, oinarritu beharko duelarik espezializazioari dagozkion lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien lorpen-mailaren balorazio orokor, integratu eta testuinguruan kokatu batean.
3. Ikastaroa gainditzearen talde-erabakia ez da titulua edo ziurtagiri akademikoa lortzeko bide autonomo bat lanbide moduluak gainditzeari dagokionez; hala ere, foru agindu honetan aurreikusitako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioko araubide espezifikoa aplikatzen ahalko da.
4. Erdi mailako espezializazio ikastaroa gainditzeak eskubidea emanen du dagokion lanbide profileko espezialistaren titulua lortzeko, pertsonak betetzen dituenean ziurtagiri hori lortzeko beharrezko baldintzak.
5. Goi mailako espezializazio ikastaroa gainditzeak eskubidea emanen du dagokion lanbide profileko lanbide heziketako masterraren titulua lortzeko, pertsonak betetzen dituenean ziurtagiri hori lortzeko beharrezko baldintzak.
6. Salbuespen gisa Lanbide Heziketako teknikariaren titulurik izan gabe erdi mailako espezializazio ikastaro batean sartu eta ikastaroa gainditu dutenek, espezialista-tituluaren ordez, oinarrizko araudian aurreikusten den probetxu atera izanaren ziurtagiri akademikoa eskuratuko dute.
7. Salbuespen gisa Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren titulurik izan gabe goi mailako espezializazio ikastaro batean sartu eta ikastaroa gainditu dutenek, lanbide heziketako masterreko tituluaren ordez, oinarrizko araudian aurreikusten den probetxu atera izanaren asistentziako ziurtagiri akademikoa eskuratuko dute .
8. Irakasle taldearen erabaki akademiko bat izanen da ikastaroa gainditzearen erabakia. Titulua edo dagokion ziurtagiri akademikoa izanen da erabaki horren eta interesdunak akreditaturiko sarbide baldintzen ondoriozko administrazio-eragina.
9. Artikulu honetan aurreikusitako erabaki eta ondorioak behar bezala dokumentatu beharko dira ebaluazio dokumentu ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan.
157. artikulua. Lanbide nahikotasun espezializatuko salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa.
1. Salbuespenez, ikastaroa gainditu den erabakitzen ahalko den azken ebaluazioko saioan, irakasle taldeak adosten ahalko du ohiko bidetik gainditu ez den lanbide modulu bat edo gehiago gainditzea, VIII. eranskinean xedatutako mugen barruan, baldin eta akreditatzen bada ikasleen konpetentzia-nahikotasun orokorra espezializazio ikastaroari dagozkion lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien multzoan.
2. Lanbide nahikotasun espezializatuko salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa da espezializazio ikastaroei aplikatu beharreko modalitate espezifikoa, eta koherentziaz aplikatu beharko da, haren izaera aurreratu, espezializatu eta profesionalizatzaileari, eskaintzaren konpetentzia orokorrari eta dagokion kualifikazio-mailari dagokienez.
3. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioak ez ditu exijitzen diren ikaskuntza eta konpetentziak dispentsatu, ordeztu eta salbuetsiko, eta ez da, halaber, ikastaroa gainditzeko modu autonomo edo ordezko bat: ikastaroa gainditzearen talde-erabakiko salbuespenezko modalitate bat da, oinarritzen dena lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor, integratu, testuinguruan kokatu eta bereziki arrazoitu batean.
4. Hori aplikatzeko, irakasle taldeak berariaz eta behar bezala arrazoituta ikusi beharko du ezen egiteke dauden ikaskuntzek, ikaskuntza-emaitzek, konpetentziek edo ebidentziek:
a) Ez dietela nabarmen eragiten ez eskaintzako funtsezko konpetentziei, ez espezializazio ikastaroari lotutako konpetentzia orokorrari.
b) Ez dutela arriskuan jartzen dagokion jardunean behar den lanbide nahikotasun espezializatua.
c) Ez dietela eragiten segurtasunaren, pertsonen babesaren, esku-hartze profesionalaren, eguneratze teknologikoaren eta lanbide profilaren eskakizun espezifikoen inguruko arrazoiengatik ezinbestean akreditatu beharreko ikaskuntza-emaitzei edo konpetentziei.
d) Goi mailako espezializazio ikastaroetan, ez dutela arriskuan jartzen exijitzen den autonomiaren, erantzukizun teknikoaren, antolatzeko gaitasunaren, koordinazioaren, zaintzaren eta egoera konplexuak konpontzeko ahalmenaren maila.
e) Ez dutela arriskuan jartzen dagokion titulu edo ziurtagiri akademikoaren baliotasun akademiko eta profesionala.
5. Konpetentzien salbuespenezko konpentsazioa ezin izanen da erabili egin beharreko enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ordezteko, ez eta nahitaez prestakuntza horren bidez garatu, baloratu eta integratu behar diren ikaskuntza-emaitzen edo konpetentzien akreditazioa saihesteko ere, salbu eta dagokion salbuespen osoa edo partziala bidezkoa denean.
6. VIII. eranskinean ezarritako inguruabarrak gertatzeak ez du berez eskubiderik emanen salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko. Izan ere, irakasle taldeari dagokio kasu bakoitza modu arrazoituan baloratzea.
7. Gainditzea salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio bidez adosten den lanbide moduluak gainditutzat joko dira ondorio akademiko guztietarako, eta foru agindu honetan eta eranskinetan xedatutako gutxieneko kalifikazio positiboarekin eta C kodifikazio osagarriarekin jasoko dira.
8. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatu ondotik lanbide modulu guztiak gaindituak geratzen direnean eta exijitzen diren gainerako eskakizunak betetzen direnean, irakasle taldeak ikastaroa gainditu izanaren erabakia hartzen ahalko du, eta aurreko kapituluan aurreikusitakoaren arabera jokatu.
9. Artikulu honetan xedatutakoaren babesean hartzen diren erabakiek VIII. eranskinean ezarritako betebeharrak, mugak, bermeak, arrazoitze sendotuko irizpideak eta trazabilitate-eskakizunak bete beharko dituzte, eta behar bezala dokumentatuta gelditu beharko dira, X. eta XI. eranskinetan ezarritakoari jarraikiz.
158. artikulua. Espezializazio ikastaroko amaierako nota.
1. Espezializazio ikastaroko amaierako nota kontuan hartu beharreko lanbide moduluen zenbakizko kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalekin adierazia.
2. Baliozkoturiko lanbide moduluen eta amaierako notaren kalkuluan eragiten ahal duten gainerako egoeren tratamendua foru agindu honen VII. eranskinean xedaturikoa izanen da. Dagokion ebazpen, egiaztagiri edo erregistro akademikoak berariaz identifikatu beharko du kalifikazio konputagarria, edo, hala dagokionean, lanbide modulua amaierako notaren kalkulutik kanpo uztea.
3. Lanbide modulu bat salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio bidez gainditzen denean, haren kalifikazioa bost izanen da, amaierako nota zehaztearen ondorioetarako.
4. Amaierako notak koherentea izan beharko du prestakuntza-prozesuan ebaluazioaren, kalifikazioaren eta gainditzearen inguruan hartutako erabakiei dagokienez, eta arauetan ezarritako kalkulu eta hastapenez bestelakoen bidez aldatzen ahalko da.
5. Ezingo da amaierako nota formalizatu kalifikatu gabeko lanbide moduluren bat edo aldez aurretik konpondu beharreko egoera akademikoren bat badago.
6. Amaierako notaren kalkulua eta adierazpena behar bezala jaso beharko dira ebaluazio agiri ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, XI. eranskinean jasotakoari jarraikiz, eta bermatu beharko dira haren objektibotasuna, gardentasuna, trazabilitatea eta segurtasun juridikoa.
159. artikulua. Ziurtagiri akademiko partziala, ondorio metagarriak eta prestakuntzaren jarraitutasuna.
1. Espezializazio ikastaroa erabat gainditzen ez dutenek eta modalitate modular batean matrikulatuak daudenek, aldez aurretik eskatuz gero, gainditutako lanbide moduluen ziurtagiri akademiko bat jasoko dute, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudian aurreikusitako ondorio metagarriak dituena.
2. Ziurtagiri akademikoak identifikatu beharko ditu gaindituriko lanbide moduluak, lortutako kalifikazioak, dagozkion deialdiak eta, hala dagokionean, modulu horiek konpetentzia-estandarrekin duten lotura.
3. Gainditutako lanbide moduluek Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionaleko B edo C mailako eskaintza oso bat osatzen dutenean, interesdunak eskatzen ahalko du igortzeko konpetentziaren ziurtagiria edo dagokion ziurtagiri profesionala, bat etorriz administrazio eskudunak ezarritako prozedurarekin eta horretarako exijitzen diren eskakizunak betetzen badira.
4. Ziurtagiri akademikoan, beharrezkoa denean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera, gordetako ebidentzia positiboak eta erabilitako deialdiak jaso beharko dira.
5. Artikulu honetan arautzen den moduluen ziurtagiri partziala desberdina da 156. artikuluko 6. eta 7. apartatuetan aurreikusitako probetxu atera izanaren asistentziako ziurtagiri akademikoaren aldean, dagokion titulua lortzeko sarbide baldintzak bete gabe ikastaroa erabat gainditu dutenentzat.
6. Ikasleek orientazioa jaso beharko dute ikastaroa osatzeko, modulu-matrikula formalizatzeko, maila baxuagoko akreditazioak lortzeko eta prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak jarraitzeko dituzten aukeren inguruan.
7. Ziurtagiri akademiko partziala ez da izanen ikastaroa gainditzearen parekoa, ez eta espezialista-titulua, lanbide heziketako masterreko titulua eta dagozkion ordezko ziurtagiri akademikoak lortzearen parekoa ere.
160. artikulua. Deialdiari uko egitea, matrikula deuseztatzea eta salbuespenezko matrikula.
1. Ikasleek eskatzen ahalko dute lanbide modulu bati edo zenbaiti uko egitea eta matrikula deuseztatzea, I. tituluan eta lanbide heziketaren esparruan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ematen dituen xedapenetan aurreikusitako kasu, epe eta baldintzetan.
2. Uko egiteak eta deuseztatzeak kasu bakoitzerako aurreikusitako ondorio akademiko eta administratiboak eraginen dituzte, eta behar bezala dokumentatu beharko dira ebaluazio dokumentuetan eta kudeaketa akademiko sistemetan.
3. Eskaera ebatzi aurretik, nahikoa informazio eman beharko da alderdi hauen inguruan: abian diren deialdietan izanen dituen eraginak, prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (dagokionean) eta eskaintza geroago osatzeko aukera.
4. Salbuespenezko matrikula baimentzen ahalko da lanbide modulu batean edo gehiagotan, baliozkotzearen ondorioetarako edo prestakuntza-ibilbide baten amaiera errazteko, behar bezala justifikaturiko inguruabar akademikoak, antolamenduzkoak edo pertsonalak daudenean.
5. Salbuespenezko matrikulak izaera ezohikoa izanen du, eta ez da izanen zabaltze arrunt bat, matrikula-eskubideena edo aplikatu beharreko araudian aurreikusitako deialdi-kopuruarena.
6. Baimenak baloratu beharko ditu, gutxienez, gainditzeke dauden lanbide moduluak, deialdi baliagarriak, kontserbatutako ebidentzia positiboak, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera eta ibilbidea amaitzeko arrazoizko aukerak.
7. Salbuespenezko matrikulak aukera ematen ahalko du, hala dagokionean, egiteke dagoen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza osatzeko, haren balorazioak gehitzeko eta ebaluazioari eta kalifikazioari buruzko azken erabakia hartzeko, 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
8. Baimenak bete beharko ditu foru agindu honen 81. artikuluan ezarritako irizpideak, eta behar bezain arrazoitu eta dokumentatua geratu beharko du.
161. artikulua. Espezializazio ikastaroen espezialitate dokumentalak.
1. Espezializazio ikastaroen dokumentazio akademiko espezifikoa osagarria izanen da, I. tituluan araututako ebaluazio agiri ofizialei dagokienez.
2. Dokumentazioak aukera eman beharko du alderdi hauek zalantzarik gabe identifikatzeko:
a) Espezializazio ikastaroaren izena eta maila (erdi mailakoa edo goi mailakoa).
b) Ikasleek akreditaturiko sarbide baldintzak eta dagokion titulua edo ziurtagiri akademikoa jasotzeko eskubidean duten eragina.
c) Egindako lanbide moduluak, lortutako kalifikazioak eta erabilitako edo uko egindako deialdiak.
d) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, eginda, salbuetsita edo egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoena, ikastaroaren parte denean.
e) Baliozkotzeak, aintzatespenak eta espedientean sartutako gainerako egoera akademikoak.
f) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren inguruko erabakiak eta 5-C kodifikazioaren erabilera.
g) Ikastaroa gainditu izanaren talde-erabakia eta lortutako amaierako nota.
h) Dagokion espezialista-titulua, lanbide heziketako masterreko titulua, probetxu atera izanaren ziurtagiri akademikoa edo asistentziaren eta probetxu atera izanaren ziurtagiri akademikoa.
i) Ziurtagiri akademiko partzialak eta haien eragin metagarriak.
3. Dokumentazioak aukera eman behar du trazabilitate egokia bermatzeko ebaluazio erabakiei, kalifikazioari, ikastaroa gainditzeari, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioari, ziurtagiri akademikoari eta amaierako nota zehazteari dagokienez.
4. Amaierako nota egiaztatzeko modua izan behar da barnean hartutako modulu eta kalifikazioenak, kanpoan utzitako elementuak eta egindako eragiketak identifikatuta, VII. eta XI. eranskinetan aurreikusitakoari jarraikiz.
5. Dokumentazioari, erregistroari, elkarreragingarritasunari, zaintzari eta kontserbazioari buruzko irizpideak foru agindu honen VII., X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakora egokituko dira, bai eta lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen dituen xedapenetara ere.
IX. KAPITULUA.–IRAKASKUNTZA-MODALITATEAK, ESKAINTZA ESPEZIFIKOAK ETA PROBA LIBREAK
162. artikulua. Irakaskuntza-modalitate, eskaintza espezifiko eta proba libreei aplikatu beharreko printzipioak.
1. Irakaskuntza-modalitateak, eskaintza espezifikoak eta kapitulu honetan araututako prozedurak arautuko dira foru agindu honen I. tituluan xedatutako printzipio, irizpide eta bermeen bidez eta prestakuntza-eskaintzaren mailari dagozkion arau espezifikoen bidez.
2. Irakaskuntza presentziala, erdipresentziala, birtuala edo modularra izateak, edo sarbiderako edo parte-hartzerako egokitzapenek, ez dituzte aldatuko dagokion eskaintzarako ezarritako ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak, ez eta gainditzeko, akreditaziorako, ziurtagirirako eta titulaziorako betekizunak ere.
3. Aurreko atalean xedatutakoak ez ditu eragotziko 172. eta 173. artikuluetan araututako eskaintza espezifikoetarako berariaz baimendutako antolamenduzko malgutze-neurriak eta curriculum-aldaketak; haien eragin akademikoak dagokion baimenean eta foru agindu honetan zehaztutakoak izanen dira.
4. Modalitate, eskaintza eta prozeduren aplikazioak kasu guztietan bermatu beharko ditu alderdi hauek:
a) Ebaluazio exijentziaren baliokidetasuna, curriculum- eta konpetentzia-erreferente berdinak mantentzen direnean.
b) Lortutako ebidentzien nahikotasuna, nabaritasuna, benetakotasuna eta testuinguruan jartzea.
c) Parte-hartzailearen identifikazioa, beharrezkoa denean.
d) Irisgarritasuna, aukera-berdintasuna eta behar diren doikuntza arrazoizkoak egitea.
e) Jarduketen eta hartutako erabakien trazabilitatea.
f) Ebaluazio prozesuaren objektibitatea, gardentasuna eta segurtasun juridikoa.
g) Benetan ebaluatutako erreferenteen eta aintzatetsitako eragin akademikoen arteko koherentzia.
5. Ebaluazio erabakiek oinarritu beharko dute lortutako ebidentzien balorazio profesional eta pedagogikoan. Inolako irakaskuntza-modalitatek, tresna teknologikok eta prozedura espezifikok ezin izanen du balorazio hori ordeztu ikaskuntzarekin eta benetan akreditatutako konpetentzia-garapenekin zerikusirik ez duten automatismoen bidez.
163. artikulua. Ebaluazioa eskaintza modularrean.
1. C, D eta E graduetako eskaintza modularra, lanbide modulu batean oinarrituz, ebaluatuko da lanbide modulua osatzen duen prestakuntza-eskaintzari eta graduari dagozkien arauen arabera.
2. Lanbide modulu bakoitzak mantenduko du bere curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-unitatea, kontuan hartu gabe bera bakarrik ala eskaintza zabalago batean integratua egiten den. Aplikatuko dira modulu horretarako eskaintza osoan aurreikusten diren ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, gainditze-eskakizunak, kalifikazioak eta deialdi-araubidea.
3. Eskaintza modularraren denboraren antolamenduak (trinkoak, partziala edo lan jarduerarekiko bateragarria) ezin izanen ditu murriztu lanbide moduluaren iraupena, kalitatea, konpetentzia-exijentzia eta ebaluazio bermeak.
4. Eskaintza modularrean egindako lanbide moduluak gainditzeak aplikatu beharreko araudian aurreikusitako aintzatespen-, akreditazio-, metatze- eta ziurtapen-eragin berdinak izanen ditu, eta pertsonaren espediente akademikoan sartu beharko da.
5. Eskaintza osoan sartzeko baldintza akademikoak betetzen ez dituzten pertsona helduak sartzen direnean eskaintza modularrean, baldintza horiek ez betetzeak ez du eragotziko modulu horiek ebaluatzea, kalifikatzea, aintzatestea eta ziurtatzea. Sarbide baldintzak exijitzeko modukoak izanen dira dagokion lanbide ziurtagiria edo titulua emateko eskatzen denean.
6. Ikastetxeek beharrezko informazioa eta akonpainamendua emanen dizkiete aurreko paragrafoan adierazitako pertsonei, akreditatzeko, hala dagokionean, haien prestakuntza-ibilbidea osatzeko eskatzen diren sarbide baldintzak edo oinarrizko konpetentziak.
7. Lanbide modulu gaindituak metatzeak ez du zehaztuko, bere horretan, akreditazio, ziurtagiri edo titulu bat lortuko denik eskaintza osorako ezarritako eskakizun guztiak betetzen ez diren artean, barnean direla, hala dagokionean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza eta haren erabateko salbuespena edo partziala.
8. Modulu-ibilbidean eragina duten baliozkotze, aintzatespen eta salbuespenak I. tituluko VIII. kapituluan, VII. eranskinean eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan aurreikusitakoaren bidez.
164. artikulua. Ebaluazioa modalitate erdipresentzialean.
1. Modalitate erdipresentzialean, ebaluazioan integratuko dira, koherentziaz eta testuinguruaren arabera, prestakuntzako jarduera presentzialetan eta parte ez-presentzialean lortutako ebidentziak.
2. Ikaskuntza-prozesuaren jarraipenak barne hartuko ditu alderdi hauek, dagokion prestakuntza-proiektuaren eta programazioaren arabera:
a) Saio presentzialetan egindako jarduera, egiteko eta lanak.
b) Plataforma birtualaren bidez garatu eta aurkeztutako jarduera eta lanak.
c) Ezarritako komunikazio-, tutoretza- eta jarraipen-tresnetako parte-hartze nabaria.
d) Ikaskuntza-emaitzak eta dagozkion konpetentziak baloratzeko behar diren gainerako ebidentziak.
3. Lanbide modulu bakoitzaren ebaluazioak barne hartuko du amaierako ebaluazioko proba presentzial bat. Proba hori egiteari, gainditzeari eta gainerako ebidentziekin integratzeari dagokionez, bete beharrekoa da foru agindu honen 79. artikuluan eta aplikatu beharreko oinarrizko araudian aurreikusitakoa.
4. Amaierako kalifikazioa jarraipenaren balorazio orokor eta integratu batetik eta proba presentzialetik lortuko da; ezin izanen da eratorri batezbesteko automatiko batetik edo puntuazio partzialak gehitze hutsetik.
5. Ebaluazioaren antolamenduak bermatu beharko ditu parte-hartzailearen identifikazioa, ebidentzien benetakotasuna eta integritatea, jarduketen irisgarritasuna eta modalitate presentzialaren exijentzia-mailarekiko baliokidetasuna.
6. Ikastetxeak pertsona bakoitzaren prestakuntza- eta ebaluazio-jarduketa nabarien erregistro nahiko eta proportzionatua mantendu beharko du, X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakoa betez.
165. artikulua. Ebaluazioa modalitate birtualean.
1. Modalitate birtualean emandako eskaintzen ebaluazioak bat etorri behar du foru agindu honetan ezarritako printzipioekin, eta bermatu behar du modalitate presentzialaren eta erdipresentzialaren exijentzia-mailarekiko baliokidetasuna.
2. Ikaskuntza-prozesuaren jarraipenak barne hartuko ditu alderdi hauek, dagokion prestakuntza-proiektuaren eta programazioaren arabera:
a) Plataforma birtualaren bidez garatu eta aurkeztutako jarduera eta lanen azterketa.
b) Ezarritako komunikazio-, tutoretza- eta jarraipen-tresnetako parte-hartze nabaria.
c) Ikaskuntzaren aurrerapena ikusteko aurreikusitako jarduketa sinkrono eta asinkronoak.
d) Ikaskuntza-emaitzak eta dagozkion konpetentziak baloratzeko behar diren gainerako ebidentziak.
3. Lanbide modulu bakoitzaren ebaluazioak barne hartuko amaierako ebaluazioko proba presentzial bat, zeina eginen baita zentro baimendu batean edo lanbide heziketaren alorrean eskumena duen zuzendaritza nagusiak izendatutako batean Proba hori egiteari, gainditzeari eta gainerako ebidentziekin integratzeari dagokionez, bete beharrekoa da foru agindu honen 79. artikuluan eta aplikatu beharreko oinarrizko araudian aurreikusitakoa.
4. Proba presentzialak aukera eman behar du nahikotasunez egiaztatzeko pertsonaren identitatea eta plataforman egindako jarraipenaren bidez bakarrik akreditatu ezin diren ikaskuntza-emaitzak eta konpetentziak benetan eskuratu izana.
5. Amaierako kalifikazioak barne hartuko ditu prestakuntza-prozesuan lortutako ebidentzia nabariak eta proba presentziala; azken horrek ez du ezabatuko ebaluazioaren izaera jarraitua, eta epai profesionala ezin izanen du ordeztu haztapen esklusiboki mekaniko batek.
6. Modalitate birtualak ez ditu aldatuko dagokion prestakuntza-eskaintzarako ezarritako ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, konpetentziak, gainditze-eskakizunak, akreditazioak, ziurtagiriak eta titulazioak.
7. Ikastetxeak pertsona bakoitzaren prestakuntza- eta ebaluazio-jarduketa nabarien erregistro nahiko eta proportzionatua mantendu beharko du, X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakoa betez.
166. artikulua. Baliabide digitalen bidez lortutako ebidentzien identifikazioa, benetakotasuna eta trazabilitatea.
1. Erabat edo partzialki baliabide digitalen bidez garatutako ebaluazio prozedurek bermatu beharko dituzte, neurri egoki eta proportzionatuen bidez, parte-hartzailearen identifikazioa eta ebidentzia nabarien benetakotasuna, integritatea eta egiaztagarritasuna.
2. Zentroek erabiltzen ahalko dituzte, beste baliabide batzuen artean, egiaztagiri pertsonalak, sarbide erregistroak, jarduketa sinkronoak, ahozko egiaztapenak, lanen defentsak eta teknikoki baliokideak diren jarduera eta mekanismoak zaintzapean egitea, kontuan hartuz ebidentziaren izaera eta ordezpenerako eta benetakotasunik ezerako arriskuak.
3. Trazabilitate digitalak aukera eman beharko du ebaluazio erabakiak behar bezala oinarritzeko, baina ez du exijituko bereizi gabe kontserbatzerik ikaskuntza-prozesuan sortutako lotura, interakzio, zirriborro, erregistro eta mikroebidentzia guzti-guztiak.
4. Informazio teknologikoa erabiltzeko eta gordetzeko garaian, bete beharko dira foru agindu honetan eta XI. eranskinean xedatutako printzipioak, premiaren, proportzionaltasunaren, irisgarritasunaren, segurtasunaren, datu pertsonalen babesaren eta antolamendu-jasangarritasunaren ingurukoak.
5. Ebidentzia baten identitatea, benetakotasuna edo integritatea falta direla iradokitzen duten zantzu nabariak daudenean, ikastetxeak behar diren alderdiak egiaztatuko ditu, eta egindako jarduketen berri nahikoa jasoko du. Aurkako ondorio akademikoak dituen erabaki bat hartu aurretik, ukitutako pertsonari aukera eman behar zaio dagozkion argibide eta alegazioak azaldu ditzan.
6. Plataformek sortutako adierazle automatikoek eta gorabehera teknikoek ez dute berez kalifikazio negatiborik sorraraziko, ez dute ebidentziarik deuseztatuko eta ez dute bestelako ondorio akademikorik eragingo irakasle, hezitzaile eta aditu arduradunen, irakasle taldearen eta, dagokionean, izendatutako organo edo batzorde ebaluatzailearen balorazio eta erabaki egokirik gabe.
167. artikulua. Proba libreen antolamendua eta haietan parte-hartzea.
1. Proba libreen helburua teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluetan sartutako lanbide moduluak gainditzea izanen da, eta oinarrizko araudiaren, dagokion deialdiaren eta foru agindu honetan xedatutakoaren bidez arautuko dira.
2. Probetarako deialdiak urtean behin eginen dira, gutxienez. Deialdiak zehaztuko ditu, gutxienez, probaren xede diren lanbide moduluak, izena emateko epe eta eskakizunak, proben datak eta tokiak, izendatutako zentro publikoak, organo eta batzorde ebaluatzaileak eta haiek garatzeko beharrezko diren jarraibideak.
3. Probetan parte hartzeko, bete beharko dira oinarrizko araudian teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluetarako ezarritako baldintzak, adinari eta sarbideari dagokienez. Interesdunak ez dituenean betetzen sarbiderako baldintza akademikoak, dagokionean, helduentzat aurreikusitako prozeduraren bidez akreditatzen ahalko da eskatzen den oinarrizko konpetentzia.
4. Pertsona bat ezin izanen da matrikulatu, ikasturte akademiko berean, proba libre batean eta ohiko eskaintza batean, edozein direla ere haren modalitatea eta irakasten den autonomia-erkidegoa, lanbide modulu beraz ari garela.
5. Aurreko atalean aurreikusitako bateraezintasuna detektatzen denean, ukitutako matrikulak deuseztatu eginen dira, oinarrizko araudiaren eta deialdian ezarritako prozeduraren arabera, interesdunari entzun ondotik, hala dagokionean.
6. Zentro eta organo arduradunek bermatuko dituzte ebaluazio erreferenteen publikotasuna, proben irisgarritasuna, parte-hartzaileen identitatea, materialen zaintza, objektibotasuna, inpartzialtasuna eta jarduketen trazabilitatea.
168. artikulua. Ebaluazioa, kalifikazioa eta bermeak proba libreetan.
1. Probak lanbide moduluka antolatu eta ebaluatuko dira, eta dagokion tituluaren curriculuma izango dute erreferente gisa, bereziki kontuan hartuko delarik konpetentziei dagokien alderdia.
2. Proben diseinuak aukera eman beharko du ebidentzia nahiko eta nabariak lortzeko lanbide moduluko ikaskuntza-emaitza eta ebaluazio irizpide guztiei dagokienez. Erreferente horiek behar bezala akreditatzeko beharrezkoak direnean, erabiltzen ahalko dira zenbait jarduketa, ariketa, suposizio, proba praktiko, erakustaldi, produkzio eta ekoizpen osagarri.
3. Deialdian izendaturiko organo edo batzorde ebaluatzaileari egokituko zaio ebaluazioa. Haren erabakiak talde-erabaki moduan hartuko dira organoaren osaerak horretarako aukera ematen duenean, eta behar bezala dokumentatuak geratu beharko dute.
4. Lanbide modulu bakoitzaren kalifikazioa zenbakiz adieraziko da, batetik hamarrera, dezimalik gabe. Gainditutzat emanen da 5 puntu edo gehiago lortzen direnean.
5. Lanbide moduluaren amaierako kalifikazioa, osotara, dagokion proba osatzen duten jarduketen bidez lorturiko ebidentzietan oinarrituko da; hala ere, 171. artikuluan aurreikusitako egokitzapenak egiten ahalko dira sarbidearen eta partaidetzaren inguruan.
6. Balorazioa orokorra eta integratua izaten ahalko da lanbide moduluaren ikaskuntza-emaitzen multzoari dagokionez, baina ezin izanen da konpentsatu modulu bat ez gainditzea beste modulu batzuetan akreditaturiko ikaskuntza edo konpetentzien bidez.
7. VIII. eranskinean araututako salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa ezin izanen zaie aplikatu proba libreei.
8. Parte-hartzaileek eskubidea izanen dute ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak ezagutzeko, emaitzari buruzko informazioa jasotzeko, berrikuspena eskatzeko eta erreklamazioa formulatzeko, deialdian, I. tituluan eta foru agindu honen IX. eranskinean aurreikusitakoari jarraikiz.
169. artikulua. Proba libreen bidez gainditutako moduluen ondorio akademikoak eta prestakuntza-jarraitutasuna.
1. Lanbide modulu bat proba libre bidez gainditzeak ohiko eskaintza batean gainditzean eragiten diren ondorio akademiko berak izanen ditu akreditazioaren eta metaketaren aldetik, dagokion titulua osatzeko exijitzen ahal diren baldintzen kalterik gabe.
2. Probak egiten diren zentro publikoak emanen edo izapidetuko ditu gainditutako lanbide moduluen ziurtagiri akademikoak, haietan jasorik lortutako kalifikazioa, deialdiaren ikasturtea edo urtea eta aplikatu beharreko araudiak exijitzen dituen gainerako datuak.
3. Lanbide modulu guztiak proba libreen bidez gainditzeak ez du ekarriko, berak bakarrik, teknikariaren edo goi mailako teknikariaren titulua ematea, harik eta sarbide baldintzak eta eskaintzaren gainerako eskakizunak betetzen diren arte, barnean dela enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza edo haren salbuespena, hala dagokionean.
4. Egiteke zituzten lanbide modulu guztiak proba libreen bidez gainditu dituztenek salbuespenezko matrikula formalizatzen ahalko dute, beharrezkoa denean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza osatzeko, baliozkotzeak eskatzeko eta prestakuntza-ibilbidea amaitzeko, foru agindu honen 81. artikuluan eta aplikatu beharreko araudian aurreikusitakoaren arabera.
5. Gainditutako lanbide moduluek Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionaleko behe mailako eskaintza oso bat osatzen dutenean, oinarrizko araudian aurreikusitako ziurtapen-ondorioak izaten ahalko dituzte, aldez aurretik eskaera egin bada eta dagozkion eskakizunak betetzen badira.
6. Partaidetza, kalifikazioak eta deialdien gaineko efektuak erregistratu beharko dira ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, VII., X. eta XI. eranskinei jarraikiz.
170. artikulua. Ebaluazioa eskaintza espezifiko eta egokituetan.
1. Hezkuntza- eta prestakuntza-premia bereziak dituzten pertsonei, prestakuntzako edo laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei, bigarren aukera emateko programei eta eskaintza espezifikoak baimentzen zaizkien beste kolektibo eta testuinguru batzuetara bideratutako eskaintzak zuzenduko dira foru agindu honetan ezarritako printzipioen bidez eta haien araudiaren edo baimen espezifikoaren bidez.
2. Eskaintza horien ebaluazioa jarraitua, prestakuntzaren araberakoa, integratua eta konpetentziala izanen da, ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren arabera garatuko da eta ikaskuntzen alderdi praktiko, funtzional eta testuinguruan kokatua lehenetsiko ditu.
3. Prozedurek eta tresnek jasotzaileen ezaugarrien araberakoak izan beharko dute, eta aukera eman beharko dute eskaintzan benetan sartutako ikaskuntza-emaitzak eta konpetentziak progresiboki erakusteko; ikaskuntza-erritmo desberdinak errespetatuko dituzte, eta ebaluatutako konpetentzien izaerarekin zerikusirik ez duten oztopoak saihestuko.
4. Ebaluazioak bultzatu beharko du parte-hartzea, jarraipena, laneratzea eta prestakuntzaren jarraitutasuna, horretarako erabiliko direlarik babes-neurriak, tutorearen eta orientatzailearen akonpainamendua, errekuperazio integratua eta parte-hartzaileen arteko integrazioa.
5. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza sartzen denean eskaintzan, haren epeen, iraupenaren eta antolamenduaren hezkuntza-plangintza, bai eta jarraipenerako, ebaluaziorako eta ebidentzien integraziorako prozedurak ere, egokitzen ahalko dira dagokion baimenean aurreikusitakoaren arabera, bermatuko direlarik garatutako ikaskuntza-emaitzen integrazioa, identifikazioa eta balorazioa.
6. Ebaluazioko eta gainditzeko erabakiak eta akreditazio-, ziurtapen- eta titulazio-proposamenak egiteko, kontuan hartuko dira eskaintzan benetan sartutako erreferenteak eta baimenean aintzatetsitako ondorio akademikoak.
171. artikulua. Ebaluazio prozesuetan sartzeko eta parte hartzeko egokitzapenak.
1. Laguntza- eta egokitze-neurriak behar dituzten ikasle eta parte-hartzaileek eskubidea izanen dute ebaluazio prozesuak (barnean direla proba presentzialak eta proba libreak) irisgarriak eta haien premietara egokituak izateko.
2. Egokitzapenek alderdi hauei eragiten ahalko diete, besteak beste:
a) Amaitzeko denbora zabaltzea edo banatzea.
b) Informazioa aurkezteko eta erantzuteko formatuak.
c) Sistema alternatiboak eta komunikazioa areagotzekoak.
d) Espazioak, kondizio materialak eta baliabide teknologikoak.
e) Behar diren laguntza pertsonal eta teknikoak.
f) Etenak edo jardute-sekuentziak antolatzea.
g) Funtzionalki baliokideak diren tresnak erabiltzea, aukera ematen dutenak ikaskuntza-emaitza eta konpetentzia berak frogatzeko.
3. Neurriek erantzun beharko diete benetan akreditatutako edo behar bezala egiaztatutako premiei, indibidualizatuak izan behar dute hala dagokionean, proportzionatuak eta bateragarriak erakutsi beharreko ikaskuntza-emaitzen, konpetentzien eta jardunen izaerarekin.
4. Sarbidearen eta partaidetzaren inguruko egokitzapenen helburua oztopoak murriztea izanen da, eta ezin izanen dituzte urritu, ordeztu eta aldatu exijitu beharreko curriculum- eta konpetentzia-erreferenteak, ez eta ebaluazioaren ondorio akademikoak aldatu ere.
5. Egokitzapenak baloratu, zehaztu, aplikatu, dokumentatu, berrikusi eta jarraipena egiteko 36. artikuluan eta VI. eranskinean aurreikusitakoari jarraituko zaio.
6. Parte hartuko dute, prozeduraren eta neurriaren izaeran arabera, irakasle arduradunek, irakasle taldeak, tutoretzak, hezkuntza-orientazioak, lanbide orientazioko zerbitzuak eta zuzendaritza-taldeak, bakoitzak bere funtzioen arabera.
172. artikulua. Antolamenduzko malgutze-neurri baimenduak eta ondorio akademikoak mantentzea.
1. Eskaintza espezifikoek barnean hartzen ahalko dituzte, berariazko baimena lortu ondotik, malgutze-neurriak egituran, antolamenduan, iraupenean, sekuentziazioan, ordutegietan, metodologian, jarraitzeko baldintzetan eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren plangintzan. Baimena formalizatzeko, dagokion ebazpena emanen du lanbide heziketaren alorrean eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularrak, edo neurriaren izaeraren, irismenaren edo araubide juridikoaren ondorioz hala dagokionean, foru agindua Hezkuntza Departamentuko titularrak.
2. Artikulu honetan aurreikusitako malgutze-neurriek egokitzen ahalko dituzte prestakuntza eta ebaluazioa garatzen diren modua eta denbora, baina mantendu beharko dituzte profil profesionala, konpetentziak, ikaskuntza-emaitzak eta dagokion akreditazio, ziurtagiri edo tituluari loturiko gainerako erreferenteak.
3. Aurreko apartatuan xedatutako erreferenteak osorik mantentzen direnean, eskaintza gainditzeak dagozkion akreditazio-, ziurtagiri- edo titulazio-ondorio arruntak izanen ditu, baldin eta ezarritako gainerako baldintzak betetzen badira.
4. Baimenak zehaztu beharko ditu malgutze-neurriaren funtsezko baldintzak, iraupena, aurreikusitako baliabide eta laguntzak, jarraipen-irizpideak eta eskaintzaren kalitatea, antolamendu-bideragarritasuna eta jasangarritasuna bermatzeko neurriak.
5. Jarraipena edo iraunkortasuna zabaltzeak ez du ekarriko exijitu beharreko konpetentziak eta ikaskuntza-emaitzak murriztea, eta haiek benetan eskuratzen laguntzera bideratu beharko du.
6. Zentroek aldez aurretik alderdi hauen inguruko informazioa emanen diete ikasleei eta, hala dagokionean, haien legezko ordezkariei: eskaintzaren ezaugarriak, baimendutako malgutze-neurriak eta gainditzeak eragiten ahal dituen ondorio akademikoak.
173. artikulua. Baimendutako curriculum aldaketak eta ziurtagiri akademikoaren ondorioak.
1. Eskaintza espezifiko baimendu batek aldatzen dituenean akreditazio, ziurtagiri edo titulu bati loturiko profil profesionala, konpetentziak, ikaskuntza-emaitzak eta bestelako curriculum-erreferenteak, soilik eskaintza baimenduan benetan sartzen diren erreferenteak ebaluatuko dira.
2. Aurreko atalean jasotako eskaintza bat gainditzeak ez du ekarriko, berez, aldatu diren erreferenteei dagokien eskaintza osoari dagokion akreditazioa, ziurtagiria edo titulua lortzea.
3. Kasu horietan, ziurtagiri akademiko bat emango da, alderdi hauek identifikatzen dituena argi eta nahikotasunez:
a) Egindako eskaintza espezifikoaren izena eta baimena.
b) Benetan sartutako modulu, prestakuntza-bloke, ikaskuntza-emaitza eta curriculum elementuak.
c) Gainditutako ikaskuntza-emaitzak eta konpetentziak.
d) Lortutako kalifikazio eta balorazioak, hala dagokionean.
e) Agintaritzak eta aplikatu beharreko araudiak berariaz aitortutako ondorio akademiko eta profesionalak.
f) Argibide bat, adierazten duena ziurtagiria ez dela eskaintza osoaren titulu, akreditazio edo egiaztagiriaren baliokidea, ez direnean haren erreferente guztiak mantendu.
4. Eskaintzaren baimenak zehaztu beharko ditu gainditutako prestakuntzaren ondorio metagarri posibleak, gerora aitortzeko baldintzak eta, hala dagokionean, Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionaleko eskaintza bat osatzeko aukera ematen duten ibilbideak.
5. Zentroek aldez aurretik alderdi hauen inguruko informazioa eman beharko diete ikasleei eta, hala dagokionean, haien legezko ordezkariei: aldatutako erreferenteak, lortzen ahalko den ziurtagiria eta titulu, ziurtagiri edo akreditazio osoarekin bat ez datorrela dioen adierazpena, salbu eta hura lortzeko exijitzen diren eskakizunak betetzen badira gerora.
6. Ziurtapenak eta haren erregistroak bermatu beharko dute aintzatetsitako ondorioak bat datozela zehatz-mehatz benetan ebaluatu eta gainditutako ikaskuntza eta konpetentziekin.
174. artikulua. Espezialitate dokumentalak.
1. Kapitulu honetan araututako modalitate, eskaintza eta prozeduretatik eratorritako dokumentazio akademiko espezifikoa osagarria izanen da, I. tituluan araututako ebaluazio agiri ofizialei dagokienez.
2. Eskaintza modularrean, dokumentazioaren bidez identifikatu beharko dira matrikulatutako, gainditutako eta gainditzeke dauden lanbide moduluak, kalifikazio eta deialdiak, akreditatutako edo akreditatzeke dauden sarbide baldintzak, ondorio metagarriak, emandako ziurtagiriak eta, dagokionean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren egoera.
3. Modalitate erdipresentzialean eta birtualean, dokumentazioan jaso beharko dira egindako jarraipen nabaria, amaierako proba presentziala egin izana eta emaitza, zer zentrotan egin den, kalifikazio integratua eta ebaluazio erabakian eragina izan duten identitatearen, benetakotasunaren eta irisgarritasunaren inguruko gorabeherak.
4. Proba libreetan, dokumentazioan identifikatu beharko dira deialdia, zentro eta organo ebaluatzailea, lanbide modulua eta aplikatu beharreko curriculuma, egindako jarduketak, kalifikazioa, detektatutako matrikula-bateraezintasunak, erabilitako deialdia eta dagozkion ziurtapen eta metaketen ondorioak.
5. Eskaintza espezifiko eta egokituetan, dokumentazioan identifikatu beharko dira baimen aplikagarria, mantendu edo aldatutako curriculum-erreferenteak, egokitzapen eta laguntza nabariak, antolamenduzko malgutze-neurriak, benetan ebaluatu eta gainditutako ikaskuntza-emaitzak eta ondorio akademiko aintzatetsiak.
6. Baimendutako curriculum aldaketa batek ziurtagiri akademiko espezifiko bat ematea dakarrenean, dokumentuek eta kudeaketa-sistemek saihestu egin beharko dute automatikoki titulu, ziurtagiri edo akreditazio bihurtzea erabat gainditu gabeko erreferenteak dituztelarik.
7. Dokumentazioak eta informazio-sistemek bermatu beharko dituzte trazabilitatea, elkarreragingarritasuna, zaintza, kontserbazioa eta informaziorako sarbidea, VI., IX., X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakoa betez; halaber, saihestu beharko dituzte bikoiztasunak eta alferrikako zama administratiboak.
Lehen xedapen gehigarria.–Ebaluazio sistemaren interpretazio integratua.
1. Foru agindu honetan jasotako xedapenak koherentziaz interpretatu beharko dira, ebaluazioak Lanbide Heziketaren Sisteman duen izaera jarraitu, integratu, konpetentzial, testuinguruan kokatu, inklusibo eta ikaskuntzara orientatuari dagokionez.
2. Ebaluazio , kalifikazio-, gainditze-, akreditazio-, ziurtagiri-, igoera-, jarraipen- eta titulazio-prozedurak aplikatzean, kontuan hartu beharko dira eskura dauden ebidentziak, ikasleen ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratua eta dagozkion prestakuntza-eskaintzen helburu hezigarri eta profesionalizatzailea.
3. Ebaluazio erabakiak ebidentzia nahiko, nabari, testuinguruan kokatu eta trazagarrietan oinarritu beharko dira, eta ezin izanen dituzte ordeztu esklusiboki kalifikazioen batura mekanikoek, aplikazio informatikoek, erregistro partzial bakartuek eta balorazio profesional eta pedagogikorik gabeko prozedurek.
4. Foru agindu honen interpretazioak eta aplikazioak lagundu egin beharko ditu, exijitzen diren ikaskuntza-emaitzak eta konpetentziak benetan akreditatzearekin bateragarria bada, ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna, prestakuntza-ibilbidean aurrera egitea eta Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzak amaitzea.
5. Inklusioaren, irisgarritasunaren, pertsonalizazioaren, malgutzearen, prozedurak egokitzearen eta laguntza-neurriak hartzearen inguruko aurreikuspenak koherentziaz interpretatuko dira, ikaskuntza-emaitzei, lanbide konpetentziei, enplegagarritasunerako konpetentziei eta exijitu beharreko gainerako curriculum-erreferenteei dagokienez. Bestalde, ezin izanen dituzte aldatu arauetan aurreikusitako ondorio akademikoak, eta ezin izanen dira benetan eskuratu ez diren konpetentziatzat jo.
6. Interpretaziozko zalantzaren bat izanez gero foru agindu honen zenbait aplikazioren artean, alderdi hauekiko koherenteena nagusitu beharko da:
a) I. tituluan xedatutako printzipio orokorrak.
b) Ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio orokor, integratu eta testuingurun kokatua.
c) Ikasleak benetan akreditatutako konpetentzia-nahikotasun orokorra.
d) Prestakuntza- eta lanbide- jarraitutasuna.
e) Inklusioa, irisgarritasuna eta ekitatea.
f) Proportzionaltasuna, funtzionaltasun pedagogikoa eta sistemaren antolamenduzko jasangarritasuna.
g) Hartutako erabakien objektibotasuna, trazabilitatea eta segurtasun juridikoa.
7. Xedapen gehigarri honetan xedatutakoak interpretaziozko izaera orokorra izanen du, eta foru agindu honetako titulu, kapitulu, eranskin eta gainerako xedapenei aplikatuko zaie.
Bigarren xedapen gehigarria.–Ebaluazioaren, tutoretzaren, hezkuntza-orientazioaren eta Lanbide Heziketaren Sistemako lanbide orientazioaren arteko koordinazioa.
1. Ebaluazioa, tutoretza, hezkuntza-orientazioa eta Lanbide Heziketaren Sistemako lanbide orientazioa jarduketa osagarriak dira, eta modu koordinatuan garatu beharko dira, ikasleen ikaskuntza, konpetentzien aurrerapena, prestakuntza-jarraitutasuna eta laneratzea bultzatzeko.
2. Lanbide Heziketaren Sistemaren esparruan, xedapen honetan araututako koordinazioa bideratuko da, nagusiki, prestakuntza-prozesuan dauden pertsonen prestakuntza- eta lanbide-ibilbideen akonpainamendura, erabaki akademiko eta profesional informatuak hartzera eta bizitzan zeharreko ikaskuntzara.
3. Ebaluazio prozesuek lagundu beharko dute, erabaki akademikoak hartzen ez ezik, identifikatzen ikasleen garapen pertsonalaren, prestakuntzakoaren eta profesionalaren inguruko indarguneak, zailtasunak, laguntza-premiak eta aukerak.
4. Ebaluazioaren bidez lortutako informazioa erabiltzen ahalko da Lanbide Heziketaren Sistemako lanbide orientazioko eta hezkuntza-orientazioko jarduketak oinarritzeko, betiere bat etorriz konfidentzialtasunaren, datu pertsonalen babesaren eta informazioaren erabilera pedagogikoaren printzipioekin.
5. Honako alderdi hauek bultzatu behar dituzte tutoretzak, hezkuntza-orientazioak eta lanbide orientazioak:
a) Ikasleen bidelagun izatea haien prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen eraikuntzan eta garapenean.
b) Erabaki akademiko, hezigarri eta profesional oinarrituak hartzea.
c) Lanbide Heziketa Profesionaleko eskaintza, gradu eta modalitateen arteko jarraitutasuna.
d) Prestakuntza bertan behera uztearen eta prestakuntza-deskonexioko egoeren prebentzioa.
e) Laguntza-, egokitzapen- eta malgutze-premien identifikazio goiztiarra.
f) Autonomia pertsonalaren eta profesionalaren eta etengabeko ikaskuntzaren sustapena.
g) Prestakuntzaren, konpetentziak akreditatzearen eta laneratzearen inguruko aukera berrietarako trantsizioa.
6. Ebaluazioaren, tutoretzaren eta orientazioaren arteko koordinazioa irizpide hauekin bat etorriz garatu beharko da:
a) Funtzionaltasun pedagogikoa.
b) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
c) Irakaskuntza-koordinazioa eta taldeko lana.
d) Antolamenduzko proportzionaltasuna eta dokumentala.
e) Inklusioa eta irisgarritasuna.
f) Segurtasun juridikoa eta datu pertsonalen babesa.
7. Ebaluaziotik eratorritako informazioa ezingo da erabili modu bakartu eta automatikoan eta testuingurutik kanpo, ikasleen prestakuntza- eta lanbide-ibilbideari eragiten dioten erabakiak oinarritzeko: haien egoera akademiko, konpetentzial eta profesionalaren balorazio orokor batean integratu beharko da.
8. Xedapen gehigarri honetan xedatutakoak ez ditu eragotziko tutoretzei esleitutako funtzioak, hezkuntza-orientazioa, Lanbide Heziketaren Sistemako lanbide orientazioa eta foru agindu honetan eta aplikatu beharreko araudian aurreikusitako irakaslana koordinatzeko gainerako organoak.
Hirugarren xedapen gehigarria.–Ebaluazio eredua ezartzeko prestakuntza eta akonpainamendua.
1. Hezkuntza Departamentuak sustatuko ditu foru agindu honetan aurreikusitako printzipio, prozedura eta ebaluazio ereduak modu homogeneoan ezarri eta aplikatzea erraztera bideratutako prestakuntza-, akonpainamendu-, aholkularitza- eta babes-jarduketak.
2. Jarduketa horiek zuzentzen ahalko zaizkie ikastetxe eta prestakuntza-erakunde baimendunei, zuzendaritza-taldeei, irakasleei, hezitzaile eta adituei, orientazioko langileei, administrazioko eta zerbitzuetako langileei eta Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzak planifikatu, garatu, ikuskatu eta kudeatzen parte hartzen duten administrazio-unitateei.
3. Egokitzapenak alderdi hauen ingurukoak izaten ahalko dira, besteak beste:
a) Ebaluazio jarraitu, integratu, konpetentzial eta testuinguruan kokatua.
b) Ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak lortzea, integratzea eta baloratzea.
c) Ohiko kalifikazioak zehaztea eta foru agindu honetan aurreikusitako talde-erabakiak hartzea.
d) Enpresan edo pareko erakundean egindako prestakuntzaren integrazioa.
e) Ebaluazio prozesuen inklusioa, irisgarritasuna eta pertsonalizazioa.
f) Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzen programazioak landu eta garatzea.
g) Erabaki akademikoen dokumentazioa, oinarritzea eta trazabilitatea.
h) Informazio-sistemen eta kudeaketa akademikoko sistemen erabilera.
i) Ebaluazio erabakiak berrikustea eta erreklamatzea.
j) Lanbide orientazioa eta prestakuntza- eta lanbide-ibilbideen jarraitutasuna.
4. Tresna hauen bidez garatzen ahalko dira jarduketak:
a) Lanbide-prestakuntzako eta -eguneratzeko jarduerak.
b) Ikastetxe eta prestakuntza-erakunde baimenduei zuzendutako aholkularitza- eta akonpainamendu-jarduketak.
c) Gida teknikoak, laguntza-materialak, ohiko galderak eta erreferentziazko dokumentuak.
d) Lankidetza-sareak, esperientzien trukea eta jardunbide egokiak hedatzea.
e) Hezkuntza Ikuskaritzarekin eta plangintzaren, antolamenduaren, akreditazioaren, ziurtapenaren, inklusioaren, orientazioaren eta informazioaren teknologien alorren ardura duten unitateekin koordinatutako jarduketak.
f) Foru agindu honen inplementazio koherente, mailakatu eta benetakoa bultzatzen duten gainerako neurriak.
5. Prestakuntza eta akonpainamendua garatuko dira funtzionalitate pedagogikoaren, arau-koherentziaren, irisgarritasunaren, antolamendu-bideragarritasunaren, eguneratze profesionalaren eta jasangarritasun administratiboaren irizpideen arabera.
6. Xedapen honetan jasotako jarduketak babes- eta inplementazio-izaerakoak izanen dira, eta ezin izanen dute eskakizun gehigarririk sortu erabaki akademikoen baliozkotasunean eta ezin izanen dituzte aldatu, halaber, aplikatu beharreko araudian eta foru agindu honetan ezarritako eskumen, eskakizun eta ondorioak.
Laugarren xedapen gehigarria.–Datuen babesa, konfidentzialtasuna eta ebidentzien kudeaketa.
1. Ebidentziak, dokumentuak, erregistroak, txostenak eta foru agindu honetan araututako irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuei lotutako gainerako informazioak garatuko dira datu pertsonalen babesaren, administrazio elektronikoaren, gardentasunaren eta informazio publikorako sarbidearen inguruan indarrean diren arauei jarraikiz.
2. Ikastetxeek, irakasleek, tutoretzako arduradunek, enpresa eta pareko erakundeek eta Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzen garapenean parte hartzen duten gainerako pertsona, organo eta erakundeek bermatu beharko dute beren funtzioetan dihardutenean eskuratzen duten informazioaren konfidentzialtasuna eta erabilera egokia.
3. Ebaluazio prozesuetatik eratorritako informazioaren tratamenduak mugatu beharko du legitimoki Lanbide Heziketaren Sistemako irakaskuntzei eta kudeaketari loturiko helburu akademiko, hezigarri, antolamenduzko eta administratiboetara.
4. Ebaluazio informaziorako, ikaskuntzaren ebidentzietarako eta erlazionatutako dokumentaziorako sarbideak printzipio hauen araberakoa izan behar du:
a) Premia.
b) Proportzionaltasuna.
c) Datuen minimizazioa.
d) Konfidentzialtasuna.
e) Informazioaren segurtasuna.
f) Ikasleen eskubideen babesa.
5. Informazio-sistemek eta kudeaketa akademikoko sistemek barnean hartu beharko dituzte antolamenduzko neurriak eta neurri teknikoak, alderdi hauek bermatuko dituztenak:
a) Informazioaren integritatea.
b) Erregistroen benetakotasuna.
c) Dokumentazio garrantzitsua gordetzea.
d) Egindako jarduketen trazabilitatea.
e) Baimendu gabeko sarbide, aldaketa eta erabileren aurkako babesa.
6. Ebaluazio prozesuan baliabide digitalak, sistema automatizatuak eta tresna teknologikoak erabiltzen direnean ebaluazio prozesuetan, errespetatu beharko dira foru agindu honetan ezarritako printzipioak, eta ezin izanen dira kaltetu ikasleen eskubideak, ez eta irakasleei eta irakasle taldeei dagozkien erabaki akademikoak ordeztu ere.
7. Xedapen gehigarri honetan xedatutakoak ez du eragotziko foru agindu honen III., IV., V., IX., X. eta XI. eranskinetan eta datu pertsonalen babesaren eta informazioaren segurtasunaren inguruan aplikatu beharreko gainerako araudian aurreikusitakoa.
Bosgarren xedapen gehigarria.–Lanbide konpetentziak akreditatzeko prozedurekiko koordinazioa.
1. Foru agindu hau koherentziaz aplikatu beharko da Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen araudian aurreikusitako lanbide konpetentziak akreditatzeko prozedurei dagokienez.
2. Foru agindu honen bidez araututako ebaluazio-, akreditazio, ziurtatze- eta titulazio-erabakiek prestakuntza- eta lanbide-ibilbideen jarraitutasuna eta ikaskuntza eta konpetentzien mailakako metatzea bultzatu beharko dituzte, Lanbide Heziketaren Sistemaren printzipioen arabera.
3. Ebaluazio prozesuetatik eratorritako informazio akademikoa erabiltzen ahalko da, bidezkoa eta aplikatu beharreko araudiaren araberakoa denean, lanbide prestakuntza eta -esperientzia bidez eskuratutako lanbide konpetentziak identifikatzea, aintzatestea, akreditatzea eta kapitalizatzea errazteko.
4. Informazio-sistemek eta kudeaketa akademikoko sistemek bultzatu beharko dituzte, haien aukera tekniko eta antolamenduzkoek ahalbidetzen duten neurrian, elkarreragingarritasuna eta lanbide konpetentziak akreditatzeko prozedurekiko koordinazioa, datu pertsonalen babesaren eta informazioaren kudeaketaren inguruan aplikatu beharreko araudia errespetatuz, betiere.
5. Foru agindu honetan araututako ebaluazio prozesuen eta lanbide konpetentziak akreditatzeko prozeduren arteko koordinazioak helburu hauetara bideratu beharko du, nagusiki:
a) Pertsonek aurrera egitea beren prestakuntza- eta lanbide-ibilbideetan.
b) Alferrikako bikoiztasunak saihestea dagoeneko eskuratutako ikaskuntza eta konpetentziak akreditatzean.
c) Ikaskuntza-emaitzen eta konpetentzien metaketa eta kapitalizazioa erraztea.
d) Etengabeko ikaskuntza eta lanbide eguneratzea sustatzea.
e) Iragazkortasuna hobetzea konpetentziak eskuratzeko bideen artean, Lanbide Heziketaren Sistemaren testuinguruan.
6. Xedapen gehigarri honetan xedatutakoak ez ditu eragotziko beren araudi espezifikoetan araututako lanbide konpetentziak akreditatzeko prozesuei dagozkien eskumen, prozedura eta ondorio juridikoak.
Seigarren xedapen gehigarria.–Ebaluazio sistemaren jarraipena eta etengabeko hobekuntza.
1. Foru agindu honetan araututako ebaluazio sistemaren jarraipena egiteko, aztertzeko eta etengabe hobetzeko jarduketak garatuko ditu Hezkuntza Departamentuak, xedetzat harturik haren aplikazio homogeneoa, kalitatea, funtzionalitate pedagogikoa eta jasangarritasun administratiboa.
2. Hona hemen jarraipenerako eta hobekuntzarako jarduketa posibleetako batzuk:
a) Foru agindu honetan xedatutako printzipio, prozedura eta bermeen azterketa.
b) Prozeduren, eredu dokumentalen eta kudeaketa akademikoko sistemen funtzionamenduaren aldizkako ebaluazioa.
c) Hura ezartzetik eratorritako gorabehera juridiko, pedagogiko, antolamenduzko, dokumental eta teknikoak identifikatzea, aztertzea eta konpontzea.
d) Sortutako zama administratibo eta dokumentalak aztertzea eta sinplifikatze- eta arrazionalizatze-neurriak hartzea.
e) Enpresan edo pareko erakundean egindako prestakuntzaren integrazioaren jarraipena.
f) Irakaskuntza-koordinazioa, talde-erabakiak eta berrikuspen- eta erreklamazio-prozedurak aztertzea.
g) Ebaluazio prozesuen inklusioaren, irisgarritasunaren eta pertsonalizazioaren jarraipena.
h) Sistema hobetzeko, plangintzarako eta ebaluaziorako behar den informazio agregatua jasotzea eta aztertzea.
i) Koordinazioa Hezkuntza Ikuskaritzarekin eta plangintzaren, antolamenduaren, akreditazioaren, ziurtapenaren, orientazioaren, inklusioaren, hezkuntza-administrazioaren informazioaren teknologien alorren ardura duten unitateekin.
3. Jarraipena garatzean, datu pertsonalen babesari buruzko araudia errespetatuko da. Lortutako informazio agregatua ezingo da erabili ikaskuntza-prozesu indibidualen balorazio profesionala ordezteko, ez eta pertsona jakinei ondorio akademikoak automatikoki esleitzeko ere.
4. Jarraipen-jarduketen ondorio gisa hartzen ahalko dira prestakuntzaren, aholkularitzaren, akonpainamenduaren, sinplifikazio administratiboaren, informazio-sistemak hobetzearen eta ereduak eta prozedura teknikoak berrikustearen inguruko neurriak, foru agindu honetan ezarritako mugetan.
5. Jarraipenerako eta hobekuntzarako jarduketek, berez, ezin izanen dituzte hauek aldatu:
a) Ebaluatzeko prozedura eta irizpideak.
b) Ikasleen eskubideak eta bermeak.
c) Irakasleei, irakasle taldeei, ikastetxeei, prestakuntza-erakundeei eta administrazio-organoei esleitutako eskumenak.
d) Araudian ezarritako eskakizun eta ondorio akademikoak.
e) Foru agindu honen eta eranskinen benetako edukia.
6. Jarraipenaren ondorioen arabera beharrezkoa denean arau-edukiak aldatzea, ukitutako gaiaren mailari eta izaerari dagozkion tresna eta prozedura erabili beharko dira horretarako.
7. Hobekuntza-neurriak bideratuko dira indartzera ebaluazio sistemaren kalitatea, koherentzia, irisgarritasuna, segurtasun juridikoa, funtzionaltasun pedagogikoa, sinplifikazio administratiboa eta Antolamendu- eta ingurumen-jasangarritasuna.
Zazpigarren xedapen gehigarria.–Prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuari eragiten dioten salbuespenezko egoerak.
1. Foru agindu honetan araututako prestakuntza-jarduerak, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza eta ebaluazio prozesuak ohikotasunez garatzea modu nabarian aldatzen duten salbuespenezko inguruabarrak daudenean, beharrezko diren antolamendu-, pedagogia- eta ebaluazio-neurriak hartzen ahalko dira prestakuntza-prozesuaren jarraitutasuna eta ikasleen ikaskuntzaren balorazio egokia bermatzeko.
2. Salbuespenezko egoeratzat joko dira, besteak beste, honako hauek:
a) Osasun-larrialdiko egoerak.
b) Natura-hondamendiak eta babes zibileko larrialdiak.
c) Azpiegiturei, instalazioei eta informazio-sistemei eragiten dieten gorabehera larriak.
d) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ezin garatu ahal izatea oro har edo modu nabarian.
e) Prestakuntza-jardueren ohiko garapena modu larrian zailtzen duten egoera sozial, ekonomiko, produktibo eta lurraldekoak.
f) Haien antzeko beste edozein inguruabar, behar bezala justifikatuak.
3. Neurriak garatzean, printzipio hauek bete beharko dira:
a) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
b) Proportzionaltasuna.
c) Inklusioa eta irisgarritasuna.
d) Ekitatea.
e) Ikaskuntzaren balorazio orokor eta integratua.
f) Segurtasun juridikoa.
g) Antolamendu jasangarritasuna.
4. Beharrezko egokitzapenek alderdi hauei eragiten ahalko diete, besteak beste:
a) Prestakuntza-jardueren denboraren antolamendua.
b) Jarraipen- eta ebaluazio-prozedurak.
c) Ebidentziak eskuratzeko tresnak.
d) Ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen arteko koordinazio-mekanismoak.
e) Ebaluazio saioen eta tutoretza-ekintzen antolamendua.
f) Informazio-sistemak eta kudeaketa akademikoko sistemak.
5. Hartutako neurriek ezin izanen dituzte aldatu aplikatu beharreko araudian xedatutako ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak, enplegagarritasunerako konpetentziak eta akreditazio-, ziurtapen- eta titulazio-eskakizunak, salbu eta berariaz hala xedatzen badu maila nahikoko arau batek.
6. Lanbide heziketan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez, Hezkuntza Departamentuko ukitutako organo, zerbitzu eta unitateekin koordinatu ondotik, ematen ahalko dira jarraibide, orientazio eta irizpide teknikoak, xedapen honetan aurreikusitako neurriak modu koordinatuan aplikatzea errazteko.
7. Xedapen honen babespean hartutako erabakiak behar beste oinarritu eta dokumentatu beharko dira, foru agindu honetan xedatutako proportzionaltasunaren, trazabilitate nahikoaren eta segurtasun juridikoaren printzipioekin bat etorriz.
Lehen xedapen iragankorra.–Foru aginduaren inplementazio progresiboa.
1. Foru agindu honetan aurreikusitako prozedura, tresna, antolamendu-eredu eta ebaluazio sistemak modu progresibo eta koordinatuan inplementatuko dira, beti Lanbide Heziketaren Sistemaren arauen, curriculumaren, antolamenduaren eta baliabide teknologikoen bilakaerarekin bat etorriz.
2. Inplementazio-prozesuan, lanbide heziketaren alorreko zuzendaritza nagusi eskudunaren ebazpen bidez, honako hauek ezartzen ahalko dira.
a) Aplikazio progresiboko egutegiak.
b) Aplikaziorako jarraibideak eta irizpide teknikoak.
c) Ikastetxe eta irakasleei akonpainamendua emateko neurriak.
d) Antolamenduaren moldaketa iragankorrak.
e) Aldi baterako eredu dokumentalak.
f) Koordinazio- eta jarraipen-prozedurak.
g) Foru agindu hau modu ordenatu eta homogeneoan ezartzea bermatzeko behar den beste edozein neurri.
3. Foru agindu hau indarrean jartzeko unean martxan dauden prozedura akademiko, antolamenduzko eta kudeaketakoek garatzen jarraituko dute hasi ziren unean indarrean zeuden araudiaren eta jarraibideen arabera, foru agindu honetan xedatutakoarekin bateraezinak ez diren alderdietan.
4. Inplementazio-aldian, aldi baterako mantentzen ahalko dira lehendik zeuden prozedura, eredu dokumental eta antolamendu-soluzioak, beharrezkoak badira alde hauek bermatzeko:
a) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
b) Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzen kudeaketa akademiko egokia.
c) Informazio-sistemen eta kudeaketa akademikoko sistemen moldaketa progresiboa.
d) Abian diren prozeduren segurtasun juridikoa.
5. Inplementazio progresiborako neurriak garatzean, printzipio hauek bete beharko dira:
a) Segurtasun juridikoa.
b) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
c) Antolamenduaren proportzionaltasuna.
d) Funtzionaltasun pedagogikoa.
e) Jasangarritasun administratibo eta dokumentala.
f) Erakundeen arteko koordinazioa.
6. Foru agindu honen inplementazio progresiboak ezin izanen du eragin ikasleentzat kalte akademikorik, eta ezin izanen dizkie mugatu aplikatu beharreko araudian onartutako eskubide eta bermeak.
7. Inplementazio-aldian egindako jarduketek bideratuak egon beharko dute foru agindu honetan aurreikusitako ebaluazio jarraitu, integratu, konpetentzial, inklusibo eta testuinguruen kokatuaren printzipioak benetan aplikatzea laguntzera.
Bigarren xedapen iragankorra.–Aurreko plan eta antolamenduetatik datozen ikasleak.
1. Foru agindu hau indarrean jarri aurreko plan, curriculum-egitura, araubide akademiko eta ordenazioetako ikasketa, prestakuntza-eskaintza eta ibilbideak hasiak dituzten ikasleek mantendu eginen dituzte ikasketak hasi zituzten unean indarrean zegoen araudiari jarraikiz dagozkien eskubide akademikoak, martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak eta hura garatzen duen araudiak araututako Lanbide Heziketaren Sistemaren inplementaziotik eratortzen diren beharrezko moldaketen kalterik gabe.
2. Honako alderdi hauek bermatu beharko dituzte moldaketa-prozedurek kasu guztietan:
a) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
b) Kontserbatzea aplikatu beharreko araudiaren arabera aintzatesteko, baliokidetasunerako, moldatzeko, baliozkotzeko eta salbuesteko modukoak diren eta gaindituta dauden ikaskuntza, modulu, eremu, akreditazio, ziurtagiri, ikastaro eta prestakuntza-elementuak.
c) Prestakuntza-ibilbideen koherentzia akademiko eta profesionala.
d) Curriculum-egiturak eta antolamenduak bat etortzea.
e) Alferrikako bikoiztasunak saihestea prestakuntzan, ebaluazioan eta akreditazioan.
f) Hartutako erabakien segurtasun juridikoa.
3. Lanbide heziketako zuzendaritza nagusi eskudunak honako hauek ezartzen ahalko ditu, ebazpen bidez:
a) Irakaskuntza, eskaintza eta hezkuntza-elementuen arteko egokitzapen-, baliokidetasun- eta korrespondentzia-taulak.
b) Kalifikazioak eta emaitza akademikoak kontserbatzeko irizpideak.
c) Antolamenduen eta curriculum-egituren arteko trantsizio-prozedura espezifikoak.
d) Inplementazio-prozesuetatik eratorritako baliozkotze, aintzatespen, salbuespen eta moldaketei buruzko irizpideak.
e) Ikasleen jarraitutasuna bermatzeko behar diren gainerako neurri antolamenduzko eta dokumentalak.
4. Moldaketa-neurriak garatzean, printzipio hauek bete beharko dira:
a) Konpetentzien progresioa.
b) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
c) Proportzionaltasuna.
d) Ekitatea.
e) Inklusioa.
f) Segurtasun juridikoa.
5. Foru agindu honen inplementaziotik eratorritako moldaketek, bere horretan, ezin izanen dute eragin ikasleentzat kalte akademiko neurrigaberik, eta ezin izanen dute, halaber, haien prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen arrazoizko jarraitutasuna eragotzi.
6. Aurretiko ordenazioen arabera kudeatutako egoera akademiko, kalifikazio, akreditazio, ziurtagiri, salbuespen, aintzatespen eta baliozkotzeek aplikatu beharreko araudiak esleitzen dizkien ondorioak izanen dituzte, eta kontuan hartu beharko dira xedapen honetan aurreikusitako moldaketa- eta jarraitutasun-prozeduretan.
7. Xedapen honetan xedatutakoak ez ditu eragotziko estatuaren oinarrizko araudiak ezartzen dituen aurreikuspen espezifikoak eta Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintza, gradu eta modalitate bakoitzerako onesten ahal diren neurri iragankorrak.
Hirugarren xedapen iragankorra.–EDUCA eta informazioko, dokumentazio akademikoko eta kudeaketa akademikoko sistemak progresiboki egokitzea.
1. Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzetan erabilitako informazio-sistemak eta kudeaketa akademikoko sistemen –bereziki, EDUCA aplikazioa edo hura ordezten duen sistema– moldaketa funtzional, dokumental eta teknologikoa progresiboki garatuko da, foru agindu hau inplementatzetik eratorritako premien arabera.
2. Beharrezko funtzionalitateak erabat inplementatu gabe dauden artean, ikastetxe eta prestakuntza-erakunde baimendunek behin-behinean erabiltzen ahalko dituzte ordezko euskarri, eredu eta soluzio antolamenduzko, dokumental eta teknologikoak, alderdi hauek bermatzen dituztenak:
a) Prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuen jarraitutasuna.
b) Erabaki akademikoak pertsona eta organo eskudunek hartu eta formalizatzea.
c) Eskaintzen kudeaketa akademiko egokia.
d) Informazioaren integritatea, benetakotasuna eta behar adinako trazabilitatea.
e) Ikasleen eskubideak kontserbatzea eta benetan gauzatzea.
f) Informazioa gerora kudeaketa akademikoko sistemetan sartzea edo arautzea.
3. Hauek izan daitezke behin-behineko euskarri eta soluzioak:
a) Foru agindu honekin bateragarriak diren eredu dokumentalak.
b) Jarraipeneko eta trazabilitateko erregistro osagarriak.
c) Kudeaketa akademikoko eskuzko prozedurak edo prozedura mistoak.
d) Biltegiak edo dokumentuak estekatzeko behin-behineko mekanismoak.
e) Jarduketak eta hartutako erabakiak akreditatzeko eta behar adina berreraikitzeko aukera ematen duten bestelako soluzio funtzionalki baliokide batzuk.
4. Ordezko euskarrien erabilera mugatu beharko da behar-beharrezkoa denera egokitze-garaian, neurriz kanpoko bikoiztasun dokumentalak saihesteko eta datu pertsonalen babesa eta informazioaren segurtasuna bermatzeko.
5. EDUCAren eta gainerako informazio-sistemen gorabehera, gabetasun eta muga funtzional eta teknikoek ezingo dituzte egoera hauek eragin:
a) Aplikatu beharreko araudian aurreikusitako ondorio akademikoak aldatu.
b) Irakasleen balorazio profesionala eta irakasle taldeei edo administrazio-organo eskudunei dagozkien erabakiak ordeztu eta baldintzatu.
c) Modu bidegabean eragotzi edo atzeratu dagozkion ebaluazio, kalifikazio, igoera, akreditazio, ziurtatze, titulazio, berrikuspen edo erreklamazioak.
d) Deialdiak, prestakuntza-aukerak, akreditazioak, ziurtatzeak, kalifikazioak eta beste edozein eskubide akademiko galtzea zehaztu.
e) Ikasleei kalteak eragin, haiei egozteko modukoak ez diren kausengatik.
6. Gorabehera tekniko batek eragiten dionean baliozko erabaki akademiko bat formalizatzeari eta erregistratzeari, haren ondorioak mantenduko dira dagokion unetik. Ikastetxeak, prestakuntza-erakunde baimenduak eta hezkuntza-administrazioak beharrezko neurriak hartuko dituzte behin-behinean dokumentatzeko eta aurrerago arautzeko kudeaketa akademikoko sistemetan jasotzea.
7. Hezkuntza Departamentuak progresiboki bultzatuko du EDUCA eta kudeaketa akademikoko gainerako sistemak egokitzea, helburu hauek lortzeko:
a) Informazio akademikoaren elkarreragingarritasuna.
b) Ikasteko hainbat ingurunetatik datozen ebidentziak integratuz.
c) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren kudeaketa.
d) Kalifikazio, proposamen eta talde-erabakien trazabilitatea.
e) Deialdi, uko, salbuespen, baliozkotze, aintzatespen eta gainerako egoera akademikoen kudeaketa.
f) Prestakuntza-ibilbide malgu eta metagarrien kudeaketa.
g) Ebaluazioaren, dokumentazio akademikoaren eta informazio-sistemen arteko koordinazioa.
h) Sinplifikazio administratiboa eta jasangarritasun dokumental eta teknologikoa.
8. Egokitzapen-aldian, onesten ahalko dira azken xedapenetako lehenbizikoaren arabera beharrezkoak diren eredu dokumental, jarraibide tekniko, irizpide operatibo eta prozedura iragankorrak.
9. Xedapen honetan aurreikusitako jarduketak garatzean, printzipio hauek gordeko dira segurtasun juridikoa, prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna, funtzionaltasun pedagogikoa, profesionaltasun dokumentala, irisgarritasuna, datu pertsonalen babesa, bideragarritasun teknikoa eta jasangarritasun administratiboa.
Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arau-indargabetzea.
1. Indargabetuta gelditzen da martxoaren 5eko 21/2019 Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen akreditazioa arautzen dituena.
2. Indargabetuta gelditzen dira foru agindu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten, kontraesanean dauden edo bateragarriak ez diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
3. Indarrean diren arauetan Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzetako ebaluazioaren inguruan indargabetutako arau-xedapenei buruzko erreferentziak daudenean, foru arau honi egindako erreferentziatzat joko dira dagokion guztian.
4. Aurreko xedapenak indargabetzeak ez du eragotziko foru agindu honetan eta aplikatu beharreko estatuaren oinarrizko araudian aurreikusitako araubide iragankorren aplikazioa.
Azken xedapenetako lehena.–Foru aginduaren garapena, egikaritzea eta aplikazioa.
1. Lanbide heziketaren alorrean eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularrak ahalmena du foru agindu hau garatu, egikaritu eta modu uniformean aplikatzeko beharrezko diren xedapen, jarraibide eta irizpide teknikoak emateko ebazpen bidez.
2. Zehazki, honako hauek onesten ahalko dira ebazpen bidez:
a) Foru agindu honetan araututako ebaluazioko eta kudeaketa akademikoko prozedurak modu homogeneoan aplikatzeko beharrezko diren irizpide teknikoak.
b) Eredu normalizatuak, formularioak, eskaerak, komunikaziok, aktak, txostenak, ziurtagiriak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zehaztu beharreko gainerako dokumentu ofizial eta osagarriak.
c) Erregistro akademikorako, informazioa kudeatzeko, trazabilitaterako eta sistemen elkarreragingarritasunerako beharrezko diren kodifikazio, korrespondentzia-taula, balio-katalogo, eremu, formatu eta datu-egiturak.
d) Ebidentziak integratu eta baloratzeko behar diren jarraibide tekniko eta protokolo operatiboak, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, dokumentazio akademikoa, informazioaren zaintza eta kontserbazioa, espedienteen lekualdatzea, berrikuspena eta erreklamazioa eta kudeaketa akademikoko sistemen erabilera.
e) Informazio-sistemen eta kudeaketa akademikoko sistemen funtzionamendurako, automatizaziorako, baliozkotzeko, elkarreragingarritasunerako, zuzentzeko eta kontrolatzeko arau teknikoak.
f) Baliozkotzeak erregistratzeko eta ebazteko eredu normalizatua, zeinak aukera eman beharko baitu identifikatzeko, gutxienez, ukitutako pertsona eta prestakuntza-eskaintza; lanbide modulua, hautazko partea edo jarduketari dagokion bestelako elementuren bat; baliozkotzeko bidea eta arauzko oinarria; jatorrizko kalifikazioa, hala dagokionean; kalifikazio konputagarria edo amaierako notaren kalkuluaren baztertzea; eta dagokion CV-X edo CV kodifikazioa.
g) Foru agindu hau homogeneoki aplikatzea errazteko behar diren orientazio teknikoak, tresnak eta materialak, foru aginduaren gainerako xedapenen arabera egiten diren prestakuntza-, akonpainamendu- eta inplementazio-jarduketen kalterik gabe.
3. Xedapen honen babesean onetsitako xedapen, jarraibide, eredu, protokolo, taula, kodifikazio eta gainerako tresnak teknikoak, operatiboak eta interpretaziozkoak izanen dira, eta ezin izanen dute:
a) Foru agindu honetan xedatutakoa ezeztatu, zabaldu eta mugatu.
b) Ebaluazioko, gainditzeko, igoerako, jarraipeneko, balioztatzeko, aintzatespeneko, salbuespeneko, akreditazioko, ziurtapeneko eta titulazioko kasu berriak sortu.
c) Arauen bidez ezarritako eskakizun, prozedura, konpetentzia eta ondorio akademikoak aldatu.
d) Aplikatu beharreko araudian eta foru agindu honetan aurreikusten ez diren kalifikazio, kodifikazio eta ondorio akademikoak esleitu.
e) Amaierako nota eta batez besteko nota kalkulatzeko arauak aldatu.
f) Ikasleen eskubide eta bermeak eta irakasleei, irakasle taldeei eta administrazio-organo eskudunei dagozkien eskumenak aldatu.
4. Ematen diren ebazpen eta jarraibideek bete beharko dituzte estatuaren oinarrizko araudia, foru agindu honetan ezarritako printzipio eta bermeak eta objektibotasunaren, proportzionaltasunaren, inklusioaren, irisgarritasunaren, segurtasun juridikoaren, sinplifikazio administratiboaren eta antolamendu-jasangarritasunaren printzipioak.
5. Xedapen honetan aurreikusitako gaikuntzak ez du barnean hartzen foru agindu honen eranskinak aldatzea eta eguneratzea, zeinak azken xedapenetako bigarrenean xedatutakoari jarraituko baitio esklusiboki.
6. Foru agindu honen eduki benetakoei eragiten dieten aldaketak maila bereko edo goragoko xedapen baten bidez onetsi beharko dira.
Azken xedapenetako bigarrena.–Eranskinen eguneratze teknikoa.
1. Foru agindu honen eranskinetako eduki tekniko, instrumental eta operatiboak (zentzu hertsian) eguneratzen ahalko dira lanbide heziketaren alorrean eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularraren ebazpen bidez, beharrezkoa denean araudiaren aldaketen eta aldaketa teknologiko, dokumental eta kudeaketakoen ondorioz, betiere eguneratzeak ez badu aldatzen haien benetako edukia.
2. Eguneratzeak honako hauei bakarrik eragiten ahalko die:
a) Eredu, formulario, formatu eta euskarri dokumentalak.
b) Kodifikazioak, laburdurak, taulak, balio-katalogoak, eremuak eta datu-egiturak.
c) Erregistroaren, trazabilitatearen, elkarreragingarritasunaren, automatizazioaren, baliozkotzearen eta zuzenketaren inguruko espezifikazio teknikoak.
d) Arauen erreferentziak, izendapenak eta bidaltze-oharrak, baldin eta haien eguneratzeak ez baditu aldatzen erregulazioaren zentzua, irismena eta ondorioak.
e) Artikuluetan eta eranskinetan xedatutako arauak exekutatzera mugatzen diren prozedura, protokolo, zirkuitu eta fluxu operatiboak (zentzu hertsian).
f) Gainerako egokitzapen tekniko eta instrumentalak (zentzu hertsian), ez dituztenak aldatzen foru agindu honetan araututako eskubide, betebehar, eskakizun, konpetentzia, erabaki eta ondorio akademikoak.
3. Eranskinen eguneratze teknikoak ezin izanen ditu honako hauek aldatu:
a) Ebaluazio ereduaren benetako printzipio eta irizpideak.
b) Ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, lanbide konpetentziak, enplegagarritasunerako konpetentziak eta gainerako curriculum-erreferentziak.
c) Ebaluazioaren eskakizunak eta ondorioak, kalifikazioa, gainditzea, igotzea, jarraipena, deialdiak, akreditazioa, ziurtatzea eta titulazioa.
d) Ikasleen eskubideak eta bermeak.
e) Irakasleei, irakasle taldeei, ikastetxeei, prestakuntza-erakundeei eta administrazio-organo eskudunei esleitutako eskumenak.
f) Baliozkotzeen, aitortzen, salbuespenen eta aitortza akademikoko gainerako neurrien kasuak, eskakizunak, ebazteko ahalmena, prozedurak edo ondorio akademikoak.
g) Atribuziorako, inklusiorako, kanporatzeko eta amaierako notan edo batez besteko notan kalifikazioak zenbatzeko arauak.
h) Konpetentzia-nahikotasun globalaren eta salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren betekizunak, mugak, bermeak eta ondorioak.
i) Foru agindu honetan aurreikusitako kalifikazio, kodifikazio eta egoera akademikoen izaera eta ondorio akademikoak.
j) Programazioen gutxieneko edukia eta ikastetxe, irakasle eta ikasleei ezarritako betebehar akademiko, dokumental eta antolamenduzkoak.
4. Eguneratze-ebazpenak berariaz identifikatu beharko ditu aldatutako eranskin eta apartatuak, eta arrazoitu beharko du sartutako aldaketen izaera hertsiki tekniko, instrumental edo operatiboa.
5. Beharrezko aldaketa xedapen honetan aurreikusitako eremutik kanpo dagoenean eta foru agindu honen benetako edukiari eragiten dionean, maila bereko edo goragoko xedapen baten bidez onetsi beharko da.
6. Xedapen hau da gaikuntza bakarra foru agindu honen eranskinak eguneratzeko. Artikuluetan eta eranskinetan jasotako ebazpen, jarraibide, eredu eta garapen teknikoetarako bidaltze-oharrek ez dute baimenduko, berez, haiek aldatzerik.
Azken xedapenetako hirugarrena.–Aldatzea maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema.
Xedapen gehigarri bat erantsi zaio Hezkuntzako kontseilariak emaniko maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduari, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema.
«Xedapen gehigarria.–Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzei aplikatzen zaizkien espezialitateak.
1. Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzei dagozkien berrikuspen- eta erreklamazio-prozedurak arautuko dira foru agindu honetan xedatutakoaren bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sistemaren ebaluazioa arautzen duen araudi espezifikoan xedatutako espezialitateen bidez.
2. Ikastetxe-izaerarik ez duten prestakuntza-erakunde baimenduek emandako eskaintzetan, zentroaren, haren zuzendaritzaren, sail didaktikoen eta beste irakaskuntza-organo batzuen erreferentziez ari garela, joko da, dagokionaren arabera, ebaluazioan parte hartzen duten organo arduradunei eta pertsona eta egitura funtzionalki baliokideei eginak direla, hezkuntza-administrazioak erreklamazioak ebazteko duen eskumenaren kalterik gabe.
3. Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzen inguruko erreklamazioak berrikusi eta ebaztean, honako alderdi hauek hartu beharko dira kontuan, hala dagokionean:
a) Ebaluazioaren izaera jarraitu, integratu eta konpetentziala.
b) Ikaskuntzaren balorazio orokor eta testuinguruan kokatua.
c) Ikasteko hainbat ingurunetatik datozen ebidentziak integratzea.
d) Irakasle taldeek hartutako talde-erabakiak.
e) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzatik eratorritako espezialitateak.
f) Behar adinako trazabilitatearen, proportzionaltasun dokumentalaren eta prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasunaren printzipioak.
g) Erantzukizunak banatzea irakasle arduradunen, irakasle taldeen, ikastetxeen, prestakuntza-erakunde baimenduen eta administrazio-organo eskudunen artean.
4. Lanbide Heziketaren Sistemaren ebaluazioa arautzen duen araudi espezifikoan jasotako aurreikuspenek lehentasunezkoak izanen dira foru agindu honetan araututako xedapen orokorren aldean, espezialitate propioak ezartzen dituzten gaietan».
Azken xedapenetako laugarrena.–Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 11n emandako 40/2024 Foru Aginduaren aldaketa. Haren bidez arautzen eta garatzen da ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeko prozesua, funts publikoen bidezko irakaskuntzak egin ditzaten, presentziazko modalitatean, lanbide heziketako sistemaren D eta E graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkienak, eta orobat, ikastetxe publikoetan, ikastetxe eta entitate pribatuetan, Nafarroako Foru Komunitatean baimenduetan, presentziazko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemako A, B, eta C graduei dagozkien irakaskuntzak egiteko.
1. Aldatzen da apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 36. artikuluko 1. apartatuko c) letra, zeina honela gelditzen baita:
«c) Onarpen prozesu arruntean inskribatuak ez dauden pertsonak; beraz, ez dute ikasposturik, ohiko onarpen prozesuan parte hartu ez izateagatik».
2. Aldatzen dira 36. artikuluko 3. apartatuko f) letraren lehenbiziko bi marrak, zeinak honela gelditzen baitira:
«–Onarpen prozesu arruntean inskribatuak dauden eta lehen aukera ez den beste aukeraren batean matrikulatuta dauden ikasleak, "aukera hobetzea" prozedura aukeratu dutenak: IHEP eskaeran adierazi beharko dute, gutxienez, matrikulatuak dauden aukeraren gainetik lehentasunezkoa den eta onarpen prozesu arruntean jasotako aukeretako bat; aukera bat baino gehiago edo guztiak adierazten ahalko dituzte. Hautatutako aukerak jasoko dira IHEPn parte hartzeko ezartzen duten lehentasun ordenan, zeina bat etortzen ahalko baita, edo ez, onarpen prozesu arruntean adierazitakoarekin. Ezin izanen da adierazi aukera gehigarri gehiago.
Kasu horretan dauden pertsonek –hau da, onarpen prozesu arruntean inskribatuak dauden eta lehen aukera ez den beste aukeraren batean matrikulatuta dauden ikasleak, "aukera hobetzea" prozedura aukeratu dutenak–, IHEP eskaera bat aurkezten ez badute, ez dute parte hartuko ikaspostu hutsak esleitzeko prozesuan.
–Onarpen prozesu arruntean izena eman eta parte hartu ondotik prozesua bukatu baina ikasposturik lortu ez duten pertsonak: adierazi beharko dute, gutxienez, aukera bat, eta sei aukera ere adierazten ahalko dituzte, zeinak IHEP eskaeran ezartzen duten lehentasun ordenan jasoko baitira. Aukerak erabat edo partzialki bat etortzen ahalko dira onarpen prozesu arruntaren eskaeran adierazitakoekin, eta desberdinak ere izan daitezke.
Kasu horretan dauden pertsonek –hau da, onarpen prozesu arruntean inskribatu eta parte hartu ondotik ikasposturik lortu ez dutenek–, IHEP eskaera bat aurkezten ez badute, ez dute parte hartuko ikaspostu hutsak esleitzeko prozesuan».
3. Aldatzen da 47. artikuluko 1. apartatuko lehenbiziko lehentasun irizpidea, zeina honela gelditzen baita:
«–Onarpen prozesu arruntean parte hartzea».
4. Aldatzen da 47. artikuluko 4. apartatua, zeina honela geratzen baita:
«4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako onarpen irizpideak egiaztatzeko eta baloratzeko, foru agindu honen 42. artikulutik 45.era bitartean xedatutakoa beteko da.
Onarpen prozesu arruntean parte hartzeko irizpidea ofizioz aurkeztuko da EDUCA kudeaketa-sistemaren bidez».
5. Aldatzen dira 55., 63., 71., 79. eta 97. artikuluetako 2. apartatuak, zeinak honela gelditzen baitira:
«2. Honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta sortzen den talde bakoitza, IHEPn inskribatzeko eskaeran adierazitako aukera bakoitzari dagokionez, irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehena: onarpen prozesu arruntean aukera hori bera adierazi eta onarpen prozesu arrunta amaitu ondotik behin betiko azken itxaron-zerrendako postu aktibo batean daudenak.
b) Bigarrena: gainerako eskatzaileak».
6. Aldatzen da, 2. eranskineko (Onarpen irizpideen balorazioa oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesuan) «Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura» apartatuan, «Onarpen prozesu arruntean izena ematea» lehentasun irizpidea eta haren balorazioa, zeinak honela gelditzen baitira:
«–Onarpen prozesu arruntean parte hartzea eta hartan ikasposturik ez lortzea; eta, halaber, prozesu horretan parte hartzea, adierazitako lehen aukera ez den batean ikaspostua lortzea, matrikula formalizatzea eta "aukera hobetzea" prozedura hautatzea: 10 puntu.
–Onarpen prozesu arruntean parte hartzea eta kanpo gelditzea, lortutako ikaspostuan matrikula ez formalizatzeagatik edo hari uko egiteagatik edo inskripzioa bertan behera uzteagatik: 5 puntu.
–Onarpen prozesu arruntean ez inskribatzea edo parte ez hartzea eta, halaber, onarpen prozesu arruntetik kanpo gelditzea, foru agindu honen 24. artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik: 0 puntu».
Azken xedapenetako bosgarrena.–Indarra hartzea.
1. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
2. Honen xedapenak aplikatuko zaizkie Nafarroako Foru Komunitatean 2026-2027 ikasturtean eta hurrengo ikasturteetan emandako Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzei, hargatik eragotzi gabe foru agindu honen xedapen iragankorretan eta aplikatu beharreko estatuaren oinarrizko araudian xedatutakoa.
3. Foru agindu hau indarrean jarri aurretik 2026-2027 ikasturte akademikoaren garapenerako egindako jarduketa akademikoak, antolamenduzkoak, dokumentalak eta kudeaketak baliozkoak eta eraginkorrak izanen dira, betiere bateragarriak badira foru agindu honetan xedatutakoarekin.
4. Foru agindu hau aplikatzeko egin beharreko prestatze-, antolamendu- eta kudeaketa-jarduketak eta jarduketa teknikoak garatzen ahalko dira foru agindua argitaratzen den datatik aurrera.
Iruñean, 2026ko irailaren 25ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
I. ERANSKINA.–DEFINIZIO OPERATIBOAK ETA INTERPRETAZIOZKO IRIZPIDEAK
1.–Eranskinaren helburua.
1. Eranskin honen xedea da ezartzea foru agindu hau modu koherentean aplikatzeko beharrezko diren definizio operatiboak eta interpretaziozko irizpideak.
2. Eranskin honetan jasotako definizioak koherentziaz interpretatu beharko dira, Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen oinarrizko araudiari, foru agindu honen gainerako parteei eta eranskinei dagokienez.
3. Eranskin honetan jasotako definizioak interpretaziozkoak eta operatiboak dira, eta ez dute baztertzen estatuan eta foru komunitatean indarrean diren definizioak aplikatzea.
I.–EBALUAZIOAREN KONTZEPTU OROKORRAK
2.–Ebaluazioa.
Ebaluazioa da ikaskuntza-emaitzen, lanbide konpetentzien, enplegagarritasunerako konpetentzien eta Lanbide Heziketaren Sisteman aurreikusitako gainerako curriculum-erreferenteen eskuratze maila baloratzeko erabilitako prozesu jarraitu, integratu, konpetentzial, testuinguruan kokatu, hezigarri eta akreditatzailea.
Ebaluazioak oinarritu beharko du ebidentzia nahiko, askotariko, nabari, testuinguruan kokatu eta trazagarrietan.
3.–Ebaluazio jarraitua.
Ebaluazio jarraitua da prestakuntza-prozesuan ebidentzia nabariak lortu, integratu eta aztertzearen bidez garatutako balorazio-prozesua.
Ebaluazio jarraituak ez dakar berekin egindako jarduera osoaren etengabeko ebaluazioa, ez eta kalifikazio partzialak bereizi gabe metatzea ere: ebaluazio erabakiak oinarritzeko ebidentzia nahikoa eskura izatea da.
4.–Ebaluazio integratua.
Ebaluazio integratua da batera kontuan hartzen dituena modulu, esparru, proiektu, jarduera eta prestakuntza-inguruneetan garatutako ikaskuntzak, ikasleen konpetentzien garapenaren balorazio koherente eta testuinguruan kokatua egiteko.
5.–Balorazio orokor eta integratua.
Balorazio orokor eta integratua da ebidentzia eskuragaiak, lortutako konpetentzia-garapena eta ikasleen bilakaera batera aztertzen dituen prozesua; saihestu egiten ditu interpretazio zatikatuegi, metagarri eta ikaskuntzarekin zerikusirik ez dutenak.
5 bis.–Eskaintzaren funtsezko konpetentziak.
Eskaintzaren funtsezko konpetentziak dira prestakuntza-eskaintzaren konpetentzia orokorrarekin eta dagokion akreditazio, ziurtagiri edo tituluaren identitate profesional, akademiko eta prestakuntzazkoarekin lotura zuzen eta bereziki esanguratsua duten lanbide konpetentzia eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
Funtsezko konpetentziak identifikatzeak ez dakar berekin gainerako konpetentzia, ikaskuntza-emaitza eta ebaluazio irizpideei izaera osagarri, sekundario edo ez-nahitaezkoa ematea. Aldiz, babes bereziko irizpide bat ezartzen da gainditzearen, akreditatzearen, ziurtatzearen, titulazioaren, konpetentzia-nahikotasun orokorraren eta ezohiko konpetentzia-konpentsazioaren inguruko erabakiei dagokienez.
II.–EBALUAZIOAREN ARKITEKTURA PEDAGOGIKOA
6.–Ikaskuntza- eta jardun-ebidentzia.
Ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentzia da ikaskuntza-emaitzen, konpetentzien eta ebaluazio irizpideen eskuratze maila baloratzeko aukera ematen duen informazio nabari, behagarri, dokumentatu eta dokumentagarri oro.
Ebidentziak eskuratzen ahalko dira ikastetxean, enpresa edo pareko erakundean, ingurune birtual, simulatu eta profesionaletan, bai eta proiektu, jarduera integratzaile eta bestelako prestakuntza-jarduketa batzuen bidez ere.
7.–Ebaluazio-tresna.
Ebaluazio tresna da ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak lortu, erregistratu, aztertu eta baloratzeko erabilitako bitarteko, teknika, tresna edo prozedura.
8.–Ebaluazio-prozedura.
Ebaluatzeko prozedura da ebidentzia akademikoak lortu, integratu, interpretatu eta baloratzeko jarduketen antolamendu sistematikoa, erabaki akademikoen oinarri gisa erabiltzeko, betiere.
9.–Ebidentziak integratzea.
Ebidentziak integratzea da prozesu bat zeinean batera kontuan hartzen baitira une, jarduera eta ikaskuntza-ingurune desberdinetan eskuratutako ebidentziak, ebaluazio erabaki koherenteak eta behar bezala justifikatuak oinarritzeko.
10.–Leheneratze integratua.
Errekuperazio integratua da ohiko irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuan sartzen diren jarduketen multzoa, ikaskuntza hobetzen, ebidentzia berriak lortzen eta konpetentziak progresiboki sendotzen laguntzeko.
11.–Ebaluazioaren trazabilitatea eta trazabilitate nahikoa.
Ebaluazioaren trazabilitatea da alderdi hauen artean dagoen erlazioa nahikotasunez eta modu proportzionatu eta ulergarrian berreraikitzeko aukera.
a) Aplikatutako ebaluazio erreferenteak.
b) Kontuan hartutako ebidentziak.
c) Erabilitako tresna eta prozedurak.
d) Egindako balorazioak.
e) Hartutako erabakiak.
Trazabilitatea nahikoa izanen da aukera ematen duenean hartutako erabakia oinarritu, ulertu eta, hala dagokionean, arrazoizko moduan berrikusteko, haren izaera eta ondorioekiko modu proportzionatua, jarduera, ebidentzia, dokumentu eta erregistroak bereizi gabe metatzea exijitu gabe.
III.–ENPRESAKO EDO PAREKO ERAKUNDEKO PRESTAKUNTZA
12.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza.
Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza da benetako lanbide ingurune batean edo ingurune asimilatu batean garatutako prestakuntza-prozesuaren partea, dagokion prestakuntza-planarekin eta aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz.
Prestakuntza hori ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuaren parte da, eta ez da ebaluazio unitate independente bat.
13.–Enpresaren edo pareko erakundearen balorazioa.
Enpresaren edo pareko erakundearen balorazioa da arduradunek ikasleen prestakuntzaren-jarraipenari dagokionez emandako informazioa, egindako jardueren, landutako ikaskuntza-emaitzen eta ikusitako jardunaren ingurukoa.
Balorazio hori ebidentzietan oinarritua eta informatiboa izanen da, eta berez ez da izanen ez kalifikazio ofizial, ez erabaki akademiko autonomo.
IV.–IRAKASLEEN ANTOLAMENDUA ETA ERABAKI KOLEGIATUAK
14.–Irakaskuntzako ekipamendua.
Irakasle taldea da ikasleen prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuan parte hartzen duten eta aplikatu beharreko araudian eta foru agindu honetan aurreikusitakoaren arabera modu koordinatuan diharduten irakasleen eta, dagokionean, hezitzaileen eta lanbide modulu, esparru, gai, prestakuntza-bloke, proiektu intermodular eta gainerako elementu ebaluagarrietako adituen multzoa.
15.–Kide anitzeko erabakia.
Talde-erabakia da irakasle taldeak hartzen duena, egokia denean foru agindu honen arabera, ebaluazio , igoera-, jarraipen-, akreditazio-, ziurtatze- eta titulazio-eskumenak egikaritzean.
Talde-erabakiek oinarri hartu beharko dute ebidentzia nahikoetan eta lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratu batean, irakasle arduradunek dagokion ohiko kalifikazioa ebaluatzen eta zehazten duten erantzukizun espezifikoaren kalterik gabe.
V.–KALIFIKAZIOA, EGIAZTAPENA, ZIURTAPENA ETA TITULAZIOA
16.–Kalifikazioa.
Kalifikazioa da ebaluazio prozesuaren emaitzaren adierazpen formal eta aplikatu beharreko araudiaren araberakoa.
Kalifikazioak oinarri hartu beharko du lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratu batean.
17.–Amaierako ohiko emaitza edo kalifikazioak.
Amaierako ohiko emaitza edo kalifikazioak dira zehazten irakasleek zehazten dituztenak edo, dagokionean, elementu ebaluagarriaren ardura duen hezitzaile edo adituak zehazten dituenak, eskura dauden ebidentziak modu orokor eta integratuan baloratuz eta aplikatuta beharreko ebaluazio erreferenteen arabera, edozein talde-erabakiren aurretik, berariaz aurreikusitako kasuetan, haiek gainditzean edo amaierako formalizazioan eragiten ahal badu.
Emaitzaren edo kalifikazioaren izaera ohikoa hura zehazteko bideari dagokio, ez ebaluazio deialdiaren izaera ohiko edo ezohikoari.
18.–Kalifikazio positiboa.
Kalifikazio positiboa da ikasleak ikaskuntza-emaitzen eta exijitutako konpetentzien maila nahikoa lortu izanaren adierazpen formala.
19.–Akreditazioa.
Akreditaziotzat hartzen da Lanbide Heziketaren Sistemako A graduko eskaintzei dagozkien konpetentzia eta emaitzen aintzatespen ofiziala.
20.–Egiaztapena.
Ziurtapena da B edo C graduko eskaintzak gainditu izanaren aintzatespen ofiziala; dagokion konpetentzia-ziurtagiria edo lanbide ziurtagiria ematen da.
21.–Titulazioa.
Titulazioa D edo E graduko eskaintza bat erabat gainditu izanaren aintzatespen ofiziala da; horretarako, aplikatu beharreko araudian aurreikusitako titulua edo espezializazio ziurtagiria ematen da.
VI.–KONPETENTZIA-NAHIKOTASUN OROKORRA ETA SALBUESPENEZKO KONPETENTZIA-KONPENTSAZIOA
22.–Konpetentzia-nahikotasun globala.
Konpetentzia-nahikotasun orokorra da balorazio integratuko irizpide bat, zeinaren bidez irakasle taldeak baloratzen baitu, eskuragai dauden ebidentzien balorazio orokor, integratu eta testuinguruan kokatu baten bidez, ikasleek benetan akreditatu dituztela exijitzen diren konpetentzia profesionalak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
Konpetentzia-nahikotasun orokorra eskuratutako ikaskuntza eta konpetentzien garapena baloratzeko irizpide integratu bat da, ez gainditzearen, igoeraren, akreditazioaren, ziurtapenaren eta titulazioaren bide autonomo bat.
23.–Nahikotasun profesionala.
Lanbide nahikotasuna da ikasleak lanbide testuinguru errealetan moldatzeko, haren prestakuntza-ibilbidea jarraitzeko eta dagokion lanbide profilari lotutako funtzioak egikaritzeko behar adinako konpetentzia-maila izatearen hautemate arrazoitua.
24.–Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa.
Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa da konpetentzia-konpentsazio orokorraren ezohiko adierazpen bat, zeinaren bidez irakasle taldeak, talde-erabaki arrazoitu eta salbuespenezkoan, hautematen baitu gabezia mugatu jakin batzuek ez dutela eragozten exijitzen diren lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak akreditatutzat jotzea, betiere gabezia horiek ez badiete modu nabarian eragiten eskaintzaren funtsezko konpetentziei, konpetentzia orokorrari eta dagokion akreditazio, ziurtapen edo titulazioaren baliotasun akademiko eta profesionalari.
Hura aplikatzeko, benetan akreditatu beharko dira exijitzen diren lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak, eta ezin izanen da erabili eskuratu gabeko konpetentziak esleitzeko.
VII.–INKLUSIOA, IRISGARRITASUNA ETA PRESTAKUNTZA-JARRAITUTASUNA
25.–Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna da printzipio bat zeinaren arabera ebaluazio-, igoera-, jarraipen-, akreditazio, ziurtatze- eta titulazio-erabakiek bultzatu beharko baitituzte ikasleen aurrerapena, jarraitutasuna eta prestakuntza- eta lanbide-ibilbidea amaitzea, betiere bateragarria bada exijitu beharreko konpetentziak benetan eskuratzearekin.
26.–Prestakuntza-ibilbidea.
Prestakuntza-ibilbidea da Lanbide Heziketaren Sisteman aurrerapen akademiko eta profesionalerako aukera ematen duten ikaskuntza, akreditazio, ziurtapen eta titulazioen sekuentzia antolatu, malgu eta metagarria.
27.–Ebaluazioa pertsonalizatzea.
Ebaluazioaren pertsonalizazioa da modu proportzionatuan egokitzea prozedura, tresna, laguntza, epe, formatu eta ebaluazio baldintzak ikasleen ezaugarri eta premietara.
Kasu guztietan pertsonalizazioak errespetatu beharko ditu akreditatu beharreko ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
28.–Malgutzea.
Malgutzea da hartzea ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bultzatzera bideratutako antolamenduaren, epeen eta metodologiaren inguruko neurriak, aldatu gabe ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak, enplegagarritasunerako konpetentziak eta exijitzen diren gainerako curriculum-erreferenteak.
Malgutzea garatu beharko da bat etorriz proportzionaltasunaren, antolamenduaren bideragarritasunaren, sistemaren jasangarritasunaren eta ezarritako konpetentzia-erreferenteak mantentzearen printzipioekin.
29.–Ikaskuntzarako diseinu unibertsala.
Ikaskuntzarako diseinu unibertsala da oztopoak murriztera eta ikasleek sarbidea izateko, parte hartzeko eta ikaskuntza erakusteko hainbat modu erraztera bideratutako ikuspegi pedagogikoa.
30.–Antolamendu bideragarritasuna.
Antolamenduaren bideragarritasuna da neurri, egokitzapen edo erabaki akademiko bat eskura dauden baliabide, egitura eta kondizioen bidez aplikatzeko aukera erreala.
31.–Sistemaren jasangarritasuna.
Sistemaren jasangarritasuna da aurreikusitako antolamendu-, ebaluazio- eta prestakuntza-neurriak modu egonkor, koherente eta ekitatiboan mantentzeko gaitasuna, aldi berean bermatzen direla hezkuntzaren kalitatea, segurtasun juridikoa eta baliabide eskuragaien erabilera proportzionatua.
VIII.–CURRICULUM INTEGRAZIOA
32.–Proiektu intermodularra.
Proiektu intermodularra da prestakuntza- eta ebaluazio-jarduera integratzaile bat, aukera ematen duena mobilizatzeko lanbide modulu eta esparru desberdinei loturiko ikaskuntzak, konpetentziak eta ikaskuntza-emaitzak.
33.–Jarduera integratzailea.
Jarduera integratzailea da prestakuntza- edo ebaluazio-jarduketa bat, aukera ematen duena batera baloratzeko ikaskuntzak, konpetentziak eta ikaskuntza-emaitza eta curriculum elementu desberdinei loturiko jardunak.
IX.–DOKUMENTAZIOA ETA TRAZABILITATEA
34.–Agiri osagarriak.
Dokumentazio osagarria da prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuari loturiko informazioa, erregistroak, txostenak, ebidentziak eta dokumentuak, balio dutenak erabaki akademikoak oinarritu, koordinatu eta azaltzeko.
35.–Ebaluazio agiri ofiziala.
Ebaluazio agiri ofiziala da aplikatu beharreko araudian hala aurreikusitako dokumentua, kanpo-ondorio akademiko edo administratiboak eragiten dituena.
X.–INTERPRETATZEKO IRIZPIDE OROKORRAK
36.–Interpretatzeko irizpide orokorrak.
1. Eranskin honetan jasotako irizpideak interpretatu beharko dira foru agindu honen printzipio orokorren arabera.
2. Interpretaziozko zalantzaren bat izanez gero, nagusitu beharko da alderdi hauekin koherentzia handiena duen interpretazioa:
a) Lanbide Heziketako Sistemaren izaera integratua.
b) Ebaluazio jarraitu, integratu eta konpetentziala.
c) Konpetentzia-nahikotasun orokorra.
d) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
e) Inklusioa, irisgarritasuna eta pertsonalizazioa.
f) Hartutako erabakien segurtasun juridikoa eta trazabilitatea.
g) Proportzionaltasuna, antolamenduaren bideragarritasuna eta sistemaren jasangarritasuna.
3. Eranskin honetan jasotako definizioak modu koordinatuan aplikatu beharko dira, gainerako artikuluei eta foru agindu honen eranskinei dagokienez.
II. ERANSKINA.–EBIDENTZIAK, TRESNAK ETA EBALUATZEKO PROZEDURAK
1.–Xedea eta helburua.
1. Eranskin honen xedea da ezartzea Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetan ebidentziak, tresnak eta ebaluatzeko prozedurak lortu, integratu, erabili, koordinatu eta trazagarri egiteko printzipio, irizpide eta orientazio komunak.
2. Ebaluazioaren arkitektura pedagogikoak osatzen duen erreferentziazko esparruak bermatzen du irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen, ikasleen konpetentzien garapenaren eta hartutako ebaluazio erabakien arteko koherentzia.
3. Eranskin honetan jasotako aurreikuspenak aplikatu beharko zaizkie Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintza, gradu, modalitate eta mailei, alde batera utzi gabe aplikatu beharreko araudian eta foru agindu honen gainerako eranskinetan aurreikusitako espezialitateak.
2.–Ebidentzietan oinarritutako ebaluazioaren printzipio orokorrak.
1. Ebaluazioak oinarritu beharko du ebidentzia nahiko, askotariko, nabari, testuinguruan kokatu eta trazagarrietan, aukera emanen dutenak behar bezala baloratzeko zenbateraino eskuratu diren ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentziak, enplegagarritasunerako konpetentziak eta aplikatu beharreko gainerako curriculum-erreferentziak.
2. Ebidentziak lortu beharko dira prestakuntza-eskaintzen izaera profesional, aplikatu eta konpetentzialarekiko testuinguru koherenteetan.
3. Ebaluazioak bideratu beharko du lortzera ikasleen ikaskuntza eta konpetentzien garapena ulertzeko informazio nabaria, eta ez erregistro partzialak metatze hutsera.
4. Ebaluazio erabakiek oinarritu beharko dute eskura dauden ebidentzien balorazio integratuan, ez jarduera, egiteko eta proba zehatzetan bakarrik.
5. Ebaluazio sistemaren antolamenduak jarraitu beharko die funtzionaltasun pedagogikoaren, proportzionaltasun dokumentalaren, irisgarritasunaren, inklusioaren, antolamendu-jasangarritasunaren eta trazabilitate nahikoaren printzipioei.
3.–Ikaskuntza- eta jardun-ebidentziak.
1. Ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziatzat joko dira ikasleen ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren inguruko balorazio bat modu arrazoituan oinarritzeko aukera ematen duten jarduketa, produkzio, egikaritze eta adierazpen behagarri oro.
2. Ebidentziak lortzen ahalko dira jarduera praktikoen, ekoizpen tekniko eta profesionalen, proiektuen, erronken, simulazioen, jarduera integratzaileen, jarduna behatzearen, enpresa edo pareko erakundean egindako jardueren, ingurune birtualetan egindako jardueren eta prestakuntza-eskaintzaren izaerarekin bat datorren bestelako edozein jarduketaren bidez.
3. Ebidentziak izaten ahalko dira indibidualak edo kolektiboak, presentzialak edo birtualak, puntualak edo progresiboak eta espezifikoak edo integratuak.
4. Ebidentzien dibertsitateak bultzatu beharko ditu ikaskuntzaren kontestualizazio profesionala, ikasleen parte-hartze aktiboa, hezkuntza-inklusioa eta konpetentzien garapenaren balorazio orokorra.
4.–Ikasteko ingurune desberdinetatik eratorritako ebidentziak integratzea.
1. Ikastetxean, enpresa edo pareko erakundean eta ikasteko inguruneetako edozeinetan lortutako ebidentziek ebaluazio prozesu integratu bakar bat osatuko dute.
2. Ebidentziak koherentziaz integratu beharko dira, dagozkion ikaskuntza-emaitzei, lanbide konpetentziei eta enplegagarritasunerako konpetentziei dagokienez.
3. Ikasteko inguruneetakoren batean ebidentzia zehatzik ez izateak ez du nahitaez eragotziko ebaluazio globala, bestelako ebidentzia nahiko, nabari eta behar bezain kontestualizatuak daudenean.
4. Ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen artean ebidentziak integratzeko prozedurek bete beharko dute foru agindu honen III. eta IV. eranskinetan aurreikusitakoa.
5. Ebidentziak planifikatu, koordinatu eta integratzen direnean, kontuan hartu beharko dira, hala dagokionean, foru agindu honetan eta XIII. eranskinean aurreikusitako baliozkotze-, aintzatespen- eta salbuespen-prozeduren bidez prestakuntza-ibilbidean sartutako ikaskuntza, konpetentzia eta akreditazioak, bermatzeko prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren koherentzia.
5.–Ebaluazio tresnak.
1. Ebaluazio tresnak erabiltzen dira ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak lortu, antolatu, interpretatu eta baloratzeko.
2. Tresnek koherenteak izan beharko dute ebaluatu beharreko ikaskuntza-emaitzei, konpetentziei eta prestakuntza-helburuei dagokienez.
3. Haiek diseinatu eta erabiltzeko garaian, bete beharko dira baliozkotasunaren, argitasunaren, irisgarritasunaren, funtzionaltasun pedagogikoaren, proportzionaltasunaren eta antolamenduaren jasangarritasunaren irizpideak.
4. Tresnek aukera eman behar dute ebidentzia nabariak lortzeko, jardun kontestualizatuak baloratzeko eta prestakuntza-ingurune desberdinetan garatutako ikaskuntzak integratzeko.
5. Ebaluazio tresnek ez dute eragin behar konpetentzien ebaluazio jasangarri batekin bateragarria ez den zama dokumentalik, antolamenduzko bikoiztasunik eta hiperzatiketa-prozesurik.
6.–Tresnak dibertsifikatzea eta koordinatzea.
1. Irakasle taldeek bultzatuko dute ebaluazio tresnak modu dibertsifikatu, orekatu eta koherentean erabiltzea.
2. Irakaskuntza-koordinazioak bideratu beharko du ebaluazio koherentzia bultzatzera, ebaluazio jarduerak alferrik metatzea saihestera eta modulu, eremu, proiektu eta ikasteko inguruneetatik eratorritako ebidentziak integratzea erraztera.
3. Tresnak partekatzen eta integratzen ahalko dira, mesedetzen direnean kontestualizazio profesionala, konpetentzien integrazioa eta ebaluazio prozesuaren jasangarritasuna.
7.–Ebaluazio prozedurak.
1. Ebaluazio prozedurak koherentziaz garatu beharko dira, ebaluazioaren izaera jarraitu, integratu, konpetentzial eta kontestualizatuari dagokionez.
2. Prozedurek barnean hartzen ahalko dituzte jarraipenerako eta ebidentziak modu progresiboan eskuratzeko jarduketak, jarduera integratzaileak, autoebaluazioa, koebaluazioa, errekuperazio integratua, ebaluazio jarduketak moldatzea eta enpresa edo pareko erakundeko parte-hartzea, hala dagokionean.
3. Prozedurek mesedetu beharko dituzte ikaskuntzaren etengabeko hobekuntza, ikasleen parte-hartze aktiboa, parte hartzen duten pertsona, erakunde eta entitateen arteko koordinazioa eta ebaluazio erabakien oinarritze egokia.
4. Ebaluazio jarraituak ez dakar berekin egindako jarduera guztien etengabeko ebaluazioa, ez eta erregistro dokumentalak modu indiskriminatuan metatzea ere: ebaluazio erabakiak behar bezala oinarritzeko ebidentzia nahikoa eskuratzea da.
8.–Errekuperazio integratua eta ebidentzia berriak sortzea.
1. Ikaskuntzaren errekuperazioa, ahal dela, integratu beharko da prestakuntza-prozesuaren ohiko garapenean.
2. Errekuperazio-jarduketek jomuga izan beharko dute prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bultzatzea, konpetentziak modu progresiboan sendotzea eta ebidentzia nabari berriak eskuratzea.
3. Errekuperazioa ez da nahitaez identifikatuko proba espezifikoekin, ezohiko probekin eta ohiko ikaskuntza-prozesutik independente diren probekin.
4. Lortutako ebidentzia berriak integratzen ahalko dira ikasleen ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazioan, koherentziaren, proportzionaltasunaren eta trazabilitatearen irizpideei jarraikiz.
9.–Ikasleen parte-hartze aktiboa.
1. Ebaluazio prozedurek barnean hartzen ahalko dituzte autoebaluaziorako, koebaluaziorako eta ikaskuntzaren beraren inguruan gogoeta egiteko mekanismoak.
2. Ikasleen parte-hartze aktiboak bultzatu beharko ditu autonomiaren garapena, erantzukizun profesionala, azterketarako ahalmena eta etengabeko hobekuntza.
3. Mekanismo horiek garatzean, bermatu beharko dira ebaluazio prozesuaren objektibotasuna eta irakasleek ebaluazio erabakietan duten azken erantzukizuna.
10.–Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio integratua.
1. Ebaluazioa bideratuko da ikasleen ikaskuntza eta konpetentzien garapena oro har ulertzera eta baloratzera.
2. Balorazioa integrala izan dadin, batera hartu beharko dira kontuan eskura dauden ebidentziak, behatutako progresioa, ikaskuntzaren testuingurua eta dagozkion konpetentziak zenbateraino eskuratu diren benetan.
3. Balorazio integrala da foru agindu honetan aurreikusitako gainditzearen, igoeraren, akreditazioaren, ziurtapenaren, titulazioaren eta konpetentzia-nahikotasun globalaren inguruko erabakien oinarria.
4. Balorazio integratua ezin izanen da erabili eskuratu gabeko konpetentziak esleitzeko, ez eta ebidentzia nahiko eta nabariak ordezteko ere.
11.–Trazabilitatea eta dokumentazioa.
1. Ebaluazio prozesuek aukera eman beharko dute behar bezala identifikatzeko kontuan hartutako ebidentziak, erabilitako tresnak, aplikatutako erreferenteak eta hartutako erabakiak.
2. Trazabilitatea garatzean, jarraitu beharko zaie funtzionaltasun pedagogikoaren, proportzionaltasun dokumentalaren, segurtasun juridikoaren eta antolamenduzko jasangarritasunaren irizpideei.
3. Trazabilitateak ez du nahitaez eskatzen egindako jarduera guztiak bereizi gabe gordetzea, ez eta erregistro dokumental gehiegi metatzea ere.
4. Dokumentazioaren eta trazabilitatearen inguruko irizpideak modu koordinatuan garatu beharko dira, foru agindu honen V., IX., X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakoei dagokienez.
12.–Inklusioa, irisgarritasuna eta ebaluazio sistemaren jasangarritasuna.
1. Prozedurak, ebidentziak eta ebaluazio tresnak garatu beharko dira hezkuntza-inklusioaren, irisgarritasun unibertsalaren, ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren eta pertsonalizazioaren irizpideen arabera, VI. eranskinean aurreikusitakoari jarraikiz.
2. Irakasle taldeek ebaluazio eredu malguak bultzatuko dituzte, kontestuan kokatuak, antolamenduaren aldetik bideragarriak eta dagokion lanbide errealitatearekiko koherenteak.
3. Ebaluazio sistemaren antolamenduak saihestu egin beharko ditu gainkarga burokratikoa, erregistroak premiarik gabe ugaritzea, ebaluazioaren hiperzatitzea eta ebaluazioaren eta ikaskuntzaren arteko lotura galtzea.
13.–Interpretazio irizpideak.
1. Eranskin honetan jasotako aurreikuspenak foru agindu honetan ezarritako printzipio orokorrekin bat etorriz interpretatu beharko dira, eta modu koherentean, bereziki III., IV., V., VI., VIII., IX., X. eta XI. eranskinetan aurreikusitakoari dagokionez.
2. Interpretaziozko zalantzaren bat izanez gero, alderdi hauekin koherentzia handiena duen interpretazioa nagusituko da:
a) Ebaluazioaren izaera jarraitu, integratu eta konpetentziala.
b) Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratua.
c) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
d) Ebaluazio sistemaren funtzionaltasun pedagogikoa.
e) Antolamenduzko jasangarritasuna eta jasangarritasun dokumentala.
f) Ebaluazio prozesuen inklusioa eta irisgarritasuna.
g) Erabaki akademikoen oinarri egokia eta trazabilitatea.
III. ERANSKINA.–IKASTETXEAREN ETA ENPRESAREN ARTEKO INTEGRAZIOA: EBIDENTZIAK INTEGRATZEA IKASTETXEAREN ETA ENPRESAREN EDO PAREKO ERAKUNDEAREN ARTEAN
1.–Xedea eta helburua.
1. Eranskin honen xedea da ezartzea ikastetxean eta enpresa edo pareko erakundean Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzei dagokienez lortutako ebidentziak integratzeari aplikatu beharreko irizpide pedagogikoak, ebaluaziozkoak, antolamenduzkoak eta dokumentalak.
2. Ebidentzien integrazioa funtsezko elementua da lanbide heziketa dualean, eta lagundu beharko du bermatzen ikasteko inguruneetan garatutako prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren batasuna.
3. Eranskin honetan jasotako aurreikuspenak foru agindu honetan xedatutako printzipioen arabera interpretatu beharko dira, eta, bereziki, ebaluazio jarraitu eta integratuaren, ikaskuntzaren balorazio orokorraren, prestakuntza-prozesuan parte hartzen duten pertsona eta erakundeen arteko integrazioaren eta konpetentzia-nahikotasun globalaren inguruko printzipioen arabera.
2.–Ebidentziak integratzeko printzipio orokorrak.
1. Ikastetxean eta enpresa edo pareko erakundean lortutako ebidentziek ikaskuntza-, jarraipen- eta ebaluazio-prozesu integratu bakar baten parte izanen dira.
2. Ebidentziak integratzean, printzipio hauek bete beharko dira:
a) Lanbide moduluaren ebaluazio unitatea.
b) Ebaluazio jarraitu eta integratua.
c) Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratua.
d) Ikasteko inguruneen arteko koordinazioa.
e) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
f) Trazabilitate nahikoa.
g) Proportzionaltasun dokumentala eta antolamenduzkoa.
h) Ebaluazio sistemaren jasangarritasuna.
3. Enpresa edo pareko erakundean egindako prestakuntza, oro har, ez da izanen ebaluazio unitate independente bat, eta, halaber, ez du eraginen aplikatu beharreko araudian aurreikusitako erabaki akademikoez bestelakorik.
4. Ebidentzien integrazioak aukera eman beharko du ikasleen ikaskuntza ulertzeko eta baloratzeko prestakuntza- eta lanbide-testuinguru desberdinetan garatutako prozesu bakar gisa.
3.–Ebidentziak integratzearen helburua.
1. Ebidentziak integratzeak honako hauetan lagundu beharko du:
a) Ikaskuntza eta lanbide jarduna erlazionatzea.
b) Eskuratutako konpetentziak testuinguruan jartzea.
c) Egoera errealetan edo profesionalki nabarietan garatutako ikaskuntzak baloratzea.
d) Ikastetxean eskuratutako ebidentziak osatzea.
e) Prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna eta koherentzia bultzatzea.
f) Ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio orokor eta integratu bat bultzatzea.
2. Ebidentzien integrazioaren xedea ez da izanen ebaluazio sistema paraleloak ezartzea, ez eta balorazio akademikoko prozesu independenteak sortzea ere.
4.–Enpresa edo pareko erakundean ebidentziak lortzea.
1. Enpresa edo pareko erakundean lortutako ebidentziak jarduketa hauetatik eratortzen ahalko dira, besteak beste:
a) Lanbide jarduna behatzea.
b) Jarduera eta egiteko profesionalak egitea.
c) Prozesu produktiboetan, antolamenduzkoetan eta zerbitzua emateko prozesuetan parte hartzea.
d) Produktu, lan eta emaitza profesionalak egitea.
e) Tutoretza-jarraipena.
f) Jardueraren eta jarraipenaren erregistroak.
g) Ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen arteko koordinazio-jarduketak.
h) Prestakuntza-planarekin bat datozen bestelako jarduketa batzuk.
2. Ebidentziek lotura nahikoa izan behar dute ikaskuntza-emaitzekin, lanbide konpetentziekin eta enplegagarritasunerako konpetentziekin.
3. Ebidentziak lortzean, saihestu beharko dira alferrikako bikoiztasunak, erabilera pedagogikorik gabeko erregistroak eta lanbide jardueraren ohiko garapenarekin bateragarriak ez diren exijentziak.
5.–Enpresaren edo pareko erakundearen parte-hartzea.
1. Enpresa edo pareko erakundeak parte hartuko du ikasleen prestakuntzaren jarraipenean eta haren ebaluaziorako ebidentzia nabariak ematen.
2. Hauek izanen dira partaidetza horren ezaugarriak:
a) Hezigarria.
b) Kolaboratiboa.
c) Informatzailea.
d) Ebidentziazkoa.
3. Kasu guztietan egokituko zaizkie egiteko hauek irakasleei eta, hala dagokionean, irakasle taldeari:
a) Ebidentzien balorazio pedagogiko eta akademikoa.
b) Ikasteko ingurune desberdinetatik eratorritako informazioa integratzea.
c) Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratua.
d) Ebaluazioaren, gainditzearen, igoeraren, ziurtapenaren edo titulazioaren inguruko erabakiak hartzea.
e) Lanbide moduluak ofizialki ebaluatzea.
4. Enpresa edo pareko erakundeak emandako balorazioak ez dira lotesleak izanen, ez eta erabaki akademiko autonomoak ere.
5. Enpresaren parte-hartzea ezin izanen da interpretatu legez irakasleei eta irakasle taldeei esleitutako ebaluazio transferentzien eskualdatze gisa.
6.–Ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen arteko koordinazioa.
1. Ikastetxeek enpresa edo pareko erakundeekin koordinatzeko mekanismo egokiak ezarriko dituzte, alderdi hauek bultzatzeko:
a) Prestakuntza-prozesuaren koherentzia.
b) Ebidentziak modu egokian integratzea.
c) Ikasleen jarraipena.
d) Gorabeherak ebaztea.
e) Prestakuntza- eta lanbide- jarraitutasuna.
f) Lortutako emaitzen interpretazio egokia.
2. Koordinazioa lantzen ahalko da bileren, informazio trukeen, sistema digitalen, tutoretza-jarduketen, jarraipenerako tresna partekatuen eta bestelako antolamendu formula egoki batzuen bidez.
3. Koordinazio mekanismoek aintzat hartu beharko dituzte irizpide hauek: funtzionaltasun pedagogikoa, antolamenduaren proportzionaltasuna, bideragarritasun teknikoa, jasangarritasun dokumentala eta datu pertsonalen babesa.
7.–Ebidentzien integrazioa eta balorazioa.
1. Prestakuntza-ingurune desberdinetan lortutako ebidentziak koherentziaz, testuinguruan kokatuta eta behar adinako oinarriarekin integratu beharko dira.
2. Ebidentzien integrazioak aukera eman beharko du oinarritzeko ikasleen ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratu bat.
3. Ikasteko inguruneetakoren batean ebidentzia zehatzik ez izateak ez du nahitaez eragotziko ebaluazio positiboa, bestelako ebidentzia nahiko, nabari eta testuinguruan behar bezala kokatuak daudenean. Aurrekoak ez ditu eragotziko enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteko, salbuesteko, baloratzeko eta integratzeko eskakizun espezifikoak, ez eta 44. artikuluko 10. apartatutik 14.era bitartekoetan aurreikusitakoa ere.
4. Balorazio integratua II. eranskinean ezarritako helburuen arabera egin beharko da, eta, hala dagokionean, laguntzen ahalko ditu VIII. eranskinean aurreikusitako konpetentzia-nahikotasun globalaren balorazioan oinarritutako talde-erabakiak.
5. Foru agindu honetan aurreikusitakoaren arabera guztiz edo partez salbuesten denean enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, ingurune horretako ebidentziarik ez izatea aintzatetsitako egoera akademikoaren berezko ondoriotzat hartuko da, eta ez ditu eragotziko ikaslearen ebaluazioa, gainditzea, igoera, ziurtapena eta titulazioa, arauen bidez ezarritako gainerako eskakizunak betetzen direnean.
8.–Trazabilitatea eta dokumentazioa.
1. Ikastetxeek honako helburu hauek betetzeko adina informazio gorde beharko dute:
a) Hartutako ebaluazio erabakiak oinarritzea.
b) Ebidentziak integratzeko prozesua zalantzarik gabe berreraikitzea.
c) Berrikuspen- eta erreklamazio-prozedurak bermatzea.
d) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen jarraitutasuna bultzatzea.
2. Dokumentazioak aukera eman beharko du alderdi hauek zalantzarik gabe identifikatzeko:
a) Kontuan hartutako ebidentziak.
b) Ikasteko jatorrizko inguruneak.
c) Garatutako integrazio prozesuak.
d) Hartutako ebaluazio erabakiak.
3. Trazabilitate dokumentala garatu beharko da proportzionaltasunaren, funtzionaltasun pedagogikoen, sinplifikazio administratiboaren, antolamenduzko jasangarritasunaren eta segurtasun juridikoaren inguruko irizpideen arabera.
4. Trazabilitateak ez du nahitaez eskatzen egindako jarduketa guztiak bereizi gabe gordetzea, ez eta enpresa edo pareko erakundean garatutako jarduera osorik erreproduzitzea ere.
9.–Interpretazio irizpideak.
1. Eranskin honetan jasotako aurreikuspenak koherentziaz interpretatu beharko dira, foru agindu honetan eta II., IV., V., VIII. eta X. eranskinetan xedatutako printzipio orokorrei dagokienez.
2. Interpretaziozko zalantzaren bat izanez gero, alderdi hauekin koherentzia handiena duen interpretazioak nagusitu behar du:
a) Lanbide moduluaren prestakuntza- eta ebaluazio-batasuna.
b) Ikaskuntza-inguruneak integratzea.
c) Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratua.
d) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
e) Funtzionaltasun pedagogikoa eta sistemaren antolamenduzko jasangarritasuna.
f) Erabaki akademikoen oinarri egokia eta trazabilitatea.
IV. ERANSKINA.–ENPRESA EDO PAREKO ERAKUNDEKO PRESTAKUNTZAREN BALORAZIOA
1.–Xedea eta helburua.
1. Eranskin honen xedea da ezartzea Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzei dagokienez enpresa edo pareko erakundean egindako prestakuntzaren balorazioari aplikatu beharreko irizpide pedagogiko, ebaluatzaile eta antolamenduzkoak.
2. Enpresa edo pareko erakundean garatutako prestakuntza baloratzearen xedea izanen da integratzea lanbide moduluak, esparruak, proiektu intermodularrak eta aplikatu beharreko gainerako elementu ebaluagarriak ebaluatzeko prozesu orokorrean eta ingurune horietan lortutako ebidentziak.
3. Balorazioak honako hauek bultzatu beharko ditu:
a) Ikaskuntza testuinguruan jartzea egoera profesional errealetan edo profesionalki nabarietan.
b) Ikaskuntza eta lanbide jarduna erlazionatzea.
c) Ikasteko ingurune desberdinetan lortutako ebidentziak integratzea.
d) Ikasleen konpetentzien progresioa baloratzea.
e) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bultzatzea.
f) Ikaskuntzaren eta konpetentzia-garapenaren balorazio orokor eta integratu bat oinarritzea.
4. Eranskin honetan jasotako aurreikuspenak foru agindu honetan eta II., III., V. eta X. eranskinetan xedatutako printzipioekiko koherentziaz interpretatu beharko dira.
2.–Balorazioaren printzipio orokorrak.
1. Enpresa edo pareko erakundean garatutako prestakuntzaren balorazioak printzipio hauei jarraitu beharko die:
a) Ebaluazio jarraitu eta integratua.
b) Lanbide moduluaren ebaluazio unitatea.
c) Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratua.
d) Ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen arteko koordinazioa.
e) Funtzionaltasun pedagogikoa.
f) Proportzionaltasun dokumentala.
g) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
h) Trazabilitate nahikoa.
2. Balorazioak bideratu beharko du ikasleek ingurune profesionaletan garatutako ikaskuntza ulertzera eta baloratzera, ez egindako jarduerak eta jarraipen-denborak egiaztatze hutsera.
3. Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza ebaluaziorako ebidentzien iturri nabari bat da, hargatik eragotzi gabe irakasleei eta irakasle taldeei esleitutako ebaluazio eskumenak.
3.–Balorazio erreferenteak.
1. Enpresa edo pareko erakundean garatutako prestakuntza baloratzeko garaian, alderdi hauek hartuko dira erreferentzia gisa:
a) Ikaskuntza-emaitzak.
b) Ebaluazio irizpide aplikagarriak.
c) Prestakuntza-eskaintzari lotutako lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
d) Dagokion prestakuntza-plana.
e) Ikasleek benetan egindako jarduerak.
2. Balorazioak honako hauek hartuko ditu kontuan bereziki:
a) Ikaskuntzak testuinguruaren arabera zenbateraino aplikatu diren.
b) Ikasleen autonomia progresiboa.
c) Erantzukizuna eta lanbide jarduna.
d) Lan ingurune errealetara egokitzea.
e) Ezagutza, gaitasun eta jarrerak integratzeko ahalmena.
f) Prestakuntza-inguruneko parte-hartze aktiboa.
g) Prestakuntza-prozesuan behatutako aurrerapena.
3. Balorazioa ezin izanen da faktore hauetan soilik oinarritu:
a) Erregistro kuantitatibo automatikoak.
b) Orduen zenbaketa bakartuak.
c) Testuingururik gabeko balorazioak.
d) Behar adina testuinguruan kokatu gabeko gorabehera puntualak.
e) Ikaskuntzaren balorazio profesional eta pedagogiko batekin bateraezinak diren irizpide automatikoak.
4.–Enpresaren edo pareko erakundearen parte-hartzea.
1. Enpresa edo pareko erakundeak ematen ahalko ditu ikasleen prestakuntza-garapenaren inguruko informazioa, oharrak eta ebidentziak.
2. Besteak beste, alderdi hauen inguruko informazioa ematen ahalko du:
a) Egindako jarduerak.
b) Behatutako lanbide jarduna.
c) Prestakuntzaren aurrerapena.
d) Lanbide inguruneko parte-hartzea.
e) Agindutako zeregin eta arduretara egokitzea.
f) Lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak garatzea.
3. Enpresa edo pareko erakundeak egindako ekarpenek ezaugarri hauek izanen dituzte:
a) Hezigarria.
b) Kolaboratiboa.
c) Informatzailea.
d) Ebidentziazkoa.
4. Enpresa edo pareko erakundeak egindako ekarpenak, bere horretan, ez dira honako hauek izanen:
a) Kalifikazio ofizialak.
b) Erabaki akademiko autonomoak.
c) Gainditzearen, igoeraren, ziurtapenaren edo titulazioaren inguruko ebazpenak.
d) Ondorio akademiko zuzenak dituzten administrazio egintzak.
5. Enpresa edo pareko erakundean garatutako ikaskuntza-emaitzen balorazioa adieraziko da, oro har, «gainditua» eta «ez-gainditua» kategorien bidez. «Gainditua» kategorian, erabiltzen ahalko dira barruko lau garapen-maila, 1etik 4ra identifikatuak, prestakuntzaren, jarraipenaren eta ebaluazio integrazioaren ondorioetarako. Maila horiek ez dira kalifikazio ofizial independenteak izanen, eta ez dute ondorio akademiko autonomorik izanen.
Enpresa edo pareko erakundeak emanen du, halaber, pertsonaren prestakuntza-egonaldiaren eta haren lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien balorazio kualitatibo orokor bat, zeina informatiboa eta ebidentziazkoa izanen baita eta gainerako ebidentzia eskuragaiekin batera integratuko baita.
Ikaskuntza-emaitza baten balorazioa «ez-gainditua» denean, balorazio horren motibazio nahikoa jaso beharko da.
5.–Irakasleen eta irakasle taldearen ebaluazio eskumena.
1. Kasu guztietan egokituko zaizkie egiteko hauek irakasleei eta, hala dagokionean, irakasle taldeari:
a) Ebidentzia eskuragaien balorazio pedagogiko eta akademikoa.
b) Ikasteko ingurune desberdinetatik eratorritako informazioa interpretatzea.
c) Lortutako ebidentzien integrazioa.
d) Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratua.
e) Ebaluazioaren, gainditzearen, igoeraren, ziurtapenaren edo titulazioaren inguruko erabakiak hartzea.
f) Lanbide moduluen eta gainerako elementu ebaluagarrien kalifikazio ofiziala.
2. Enpresaren edo pareko erakundearen parte-hartzeak ez du eraginen irakasleei eta irakasle taldeei esleitutako ebaluazio transferentziak eskualdatzea.
3. Enpresa edo pareko erakundeak emandako balorazioetako bat ere ez da loteslea izanen irakasleei eta irakasle taldeari dagozkien erabaki akademikoetarako.
4. Enpresa edo pareko erakundetik datorren balorazioak ezin izanen dira automatikoki integratu zenbakizko kalifikazio bihurtuta, ez eta moduluaren azken kalifikazioaren ehuneko finko bat edo ikaskuntza-emaitza baten barne balorazioaren azken kalifikazioaren ehuneko finko bat esleituz ere. Haztapenek, halakorik ezartzen bada, ikaskuntza-emaitzek curriculumean eta ebaluazioan duten garrantziaren araberakoak izan behar dute.
6.–Ebidentzien integrazioa eta balorazio orokorra.
1. Enpresa edo pareko erakundean lortutako ebidentziak integratu beharko dira ikastetxean eta bestelako ikasteko ingurune nabari batzuetan lortutakoekin batera.
2. Ebidentzien integrazioak ezaugarri hauek izan beharko ditu:
a) Globala.
b) Integratua.
c) Testuinguruan kokatua.
d) Neurrikoa.
e) Garatutako prestakuntza-prozesuarekiko koherentea.
3. Baterako balorazioak bereziki kontuan hartu beharko ditu alderdi hauek:
a) Ebidentzia eskuragaien multzoa.
b) Prestakuntza-prozesuan behatutako eboluzioa.
c) Lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien eskuratze eraginkorra.
d) Eskuratutako konpetentzia-nahikotasun globala.
e) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
4. Ikasteko inguruneetakoren batean ebidentzia zehatzik ez izateak ez du nahitaez eragotziko ebaluazio positiboa, bestelako ebidentzia nahiko, nabari eta testuinguruan behar bezala kokatuak daudenean. Aurrekoak ez ditu eragotziko enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteko, salbuesteko, baloratzeko eta integratzeko eskakizun espezifikoak, ez eta 44. artikuluko 10. apartatutik 14.era bitartekoetan aurreikusitakoa ere.
5. Enpresan lortutako ebidentzien balorazio integratuak babesten ahalko ditu, hala dagokionean, VIII. eranskinean aurreikusitako konpetentzia-nahikotasun globalaren balorazioan oinarritutako talde-erabakiak.
6. Foru agindu honetan aurreikusitakoaren arabera erabat edo partzialki salbuesten denean enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, ingurune horretako ebidentziarik eza (osoa edo partziala) aintzatetsitako egoera akademikoaren berezko ondoriotzat joko da, eta ez ditu eragotziko ikaskuntzaren balorazio orokor eta integratua, ez eta dagozkion erabaki akademikoak hartzea ere, arauen bidez ezarritako gainerako eskakizunak betetzen direnean.
7.–Gorabeherak eta ezohiko egoerak.
1. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan gertatutako gorabeherak aztertu beharko dira modu indibidualizatu, testuinguruan kokatu eta proportzionatuan.
2. Gorabehera horietatik eratorritako erabakiek bereziki hartu beharko dituzte kontuan alderdi hauek:
a) Gorabeheraren izaera.
b) Prestakuntza-prozesuan benetan dituzten ondorioak.
c) Eskura dauden ebidentziak.
d) Hautemandako konpetentzia-aurrerapena.
e) Prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna.
f) Hartutako laguntza- eta egokitzapen-neurriak.
3. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren ohiko garapena zailtzen duten inguruabar antolamenduzko, pertsonal, sozial, sanitario edo ekoizpenezkoak daudenean, hartzen ahalko dira prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren jarraitutasuna bermatzeko neurri alternatibo eta osagarriak.
4. Hartutako erabakiek behar bezala oinarritu eta dokumentatuak geratu beharko dute, proportzionaltasunaren, inklusioaren, prestakuntza-jarraitutasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioei jarraikiz.
8.–Trazabilitatea eta dokumentazioa.
1. Ikastetxeek honako helburu hauek betetzeko adina informazio gorde beharko dute:
a) Hartutako ebaluazio erabakiak oinarritzea.
b) Enpresa edo pareko erakundean lortutako ebidentziak behar bezala integratzeko.
c) Berrikuspen- eta erreklamazio-prozedurak bermatzea.
d) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bultzatzea.
2. Dokumentazioak aukera eman beharko du alderdi hauek zalantzarik gabe identifikatzeko:
a) Kontuan hartutako ebidentziak.
b) Enpresa edo pareko erakundeak egindako ekarpenak.
c) Garatutako integrazio prozesuak.
d) Hartutako erabaki akademikoak.
3. Trazabilitate dokumentala garatzean, irizpide hauei jarraitu beharko zaie:
a) Proportzionaltasuna.
b) Funtzionaltasun pedagogikoa.
c) Sinplifikazio administratiboa.
d) Antolamendu jasangarritasuna.
e) Datu pertsonalen babesa.
f) Segurtasun juridikoa.
4. Honako hauek ez dira galdagarriak izanen:
a) Garatutako jarduketa guztiak bereizi gabe gordetzea.
b) Egindako jarduera profesionalaren erreprodukzio osoa.
c) Enpresa edo pareko erakundearen jarduerarekin bateraezinak diren erregistroak sortzea.
d) Erabilgarritasun pedagogiko eta ebaluaziozkorik ez duten agiriak metatzea.
9.–Interpretazio irizpideak.
1. Eranskin honetan jasotako aurreikuspenak foru agindu honetan eta II., IV., V., VIII. eta X. eranskinetan xedatutako printzipio orokorreko koherentziaz interpretatu beharko dira.
2. Interpretaziozko zalantzaren bat izanez gero, alderdi hauekin koherentzia handiena duen interpretazioa nagusituko da:
a) Ikaskuntza prozesuaren prestakuntza- eta ebaluazio-batasuna.
b) Ingurune desberdinetatik eratorritako ebidentziak integratzea.
c) Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratua.
d) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
e) Irakasleen eta irakasle taldeen ebaluazio eskumena.
f) Funtzionaltasun pedagogikoa eta sistemaren antolamenduzko jasangarritasuna.
V. ERANSKINA.–IRAKASKUNTZA-KOORDINAZIOA, TUTORETZA, EBALUAZIO SAIOAK ETA PARTE HARTZEN DUTEN PERTSONA, ORGANO ETA ERAKUNDEEN PARTAIDETZA
1.–Irakaskuntza- eta tutoretza-koordinazioaren xedea.
1. Irakaskuntza- eta tutoretza-koordinazioaren xedea izanen da bermatzea ikasleen prestakuntza-prozesuaren koherentzia pedagogiko, ebaluatzaile eta antolamenduzkoa Lanbide Heziketaren Sisteman.
2. Koordinazioak honako hauek bultzatu beharko ditu bereziki:
a) Ikaskuntza eta konpetentzien integrazioa.
b) Lanbide modulu, esparru, proiektu eta jarduera integratzaileen arteko koherentzia.
c) Ikaskuntzaren balorazio orokor eta testuinguruan kokatua.
d) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
e) Modu goiztiarrean detektatzea ikasteko edo jarraitzeko zailtasunak.
f) Prestakuntza-ingurune desberdinetatik eratorritako ebidentziak integratzea.
g) Ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen arteko koordinazio egokia.
3. Irakaskuntza- eta tutoretza-koordinazioa garatzean, printzipio hauek bete beharko dira:
a) Ebaluazio jarraitu eta integratua.
b) Antolamenduaren proportzionaltasuna.
c) Funtzionaltasun pedagogikoa.
d) Antolamendu- eta dokumentu-jasangarritasuna.
e) Inklusioa eta pertsonalizazioa.
f) Taldeko lana eta hezkuntza-erantzukidetasuna.
2.–Ikasleen tutoretza eta jarraipena.
1. Tutoretzaren funtzioak ikasleen prestakuntza- eta ebaluazio-prozesua koordinatzea, akonpainamendua eskaintzea eta jarraipena egitea izanen dira.
2. Tutoretza-ekintzak honako hauek bultzatu beharko ditu:
a) Orientazio akademiko, profesional eta pertsonala.
b) Prestakuntza- eta lanbide- jarraitutasuna.
c) Ikasleak prestakuntza-prozesuan integratzea.
d) Irakasleen eta prestakuntza-inguruneen arteko koordinazioa.
e) Prestakuntza bertan behera uztearen eta prestakuntza-deskonexioaren prebentzioa.
f) Laguntza- eta egokitzapen-premien detekzioa.
3. Tutoretzan sartzen ahalko dira:
a) Elkarrizketa indibidual eta taldekakoak.
b) Prestakuntza-ibilbidearen jarraipena.
c) Familiekin edo legezko ordezkariekin koordinatzea, hala dagokionean.
d) Enpresarekiko edo pareko erakundearekiko koordinazioa.
e) Orientazioa eta akonpainamendua emateko jarduketak.
f) Tutoretzaren xedearekin bat datozen bestelako jarduketa batzuk.
4. Tutoretza garatzean, honako hauek saihestu beharko dira:
a) Alferrikako bikoiztasun dokumentalak.
b) Funtzionaltasun pedagogikorik gabeko erregistroak.
c) Tutoretza-ekintzarekin bateraezinak diren gainkarga administratiboak.
3.–Ebaluazio saioak.
1. Ebaluazio saioak dira ikasleen ikaskuntza-prozesua eta konpetentzien garapena aztertzeko, koordinatzeko eta haien inguruko talde-erabakiak hartzeko espazioak.
2. Ebaluazio saioek honako hauetara bideratu beharko dute bereziki:
a) Ikaskuntzaren balorazio orokor eta integratua.
b) Irakaskuntza-jarduketen koordinazioa.
c) Ebidentzia eskuragaiak integratzea.
d) Talde-erabakiak hartzea.
e) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
f) Laguntza-, egokitzapen- eta malgutze-premien detekzioa.
3. Ebaluazio saioek ez dute honako hauetara mugatu beharko:
a) Kalifikazioen batura mekanikoa.
b) Gorabehera partzialak metatzea.
c) Emaitzen formalizazio administratibo hutsa.
d) Ebidentziak eta ebaluazio jarduerak modu zatikatuan batzea.
4. Ebaluazio saioek aukera eman beharko dute:
a) Ikasleen konpetentzien progresioa aztertzeko.
b) Ebidentzia eskuragaiak batera baloratzeko.
c) Pedagogia- eta ebaluazio-irizpideak koordinatzea.
d) Laguntza- eta jarraitutasun-neurriak identifikatzeko.
e) Hartutako erabakiak egoki oinarritzeko.
4.–Ebaluazio saioen antolamendua eta tipologia.
1. Ikastetxeek, ebaluazio saioak antolatzean, kontuan hartuko dituzte beren antolamenduaren ezaugarriak, eskaintza-modalitateak, curriculum-egitura eta koordinazio pedagogiko premiak, eta bermatuko dute foru agindu honetan aurreikusitako printzipioei jarraitzen zaiela.
2. Ikastetxeek mota desberdineko ebaluazio saioak antolatzen ahalko dituzte, beren antolamenduaren ezaugarrien, eskaintza-modalitateen eta premia pedagogikoen arabera. Esaterako:
a) Hasierako saioak edo kontestualizaziokoak.
b) Jarraipenerako eta koordinaziorako saioak.
c) Ebaluazio partzialeko saioak edo aldian behingo ebaluaziokoak.
d) Amaierako ebaluazio saioak.
e) Koordinazio dualerako edo ebidentziak ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen artean integratzeko saio espezifikoak.
f) Erreklamazio, ezohiko egoera eta talde-erabaki espezifikoei lotutako ezohiko saioak.
3. Saioen denborazko antolamenduak aukera eman beharko du honako hauek egiteko:
a) Ikasleen aurrerapenaren behar adinako jarraipena.
b) Irakasleak eta tutoreak behar bezala koordinatzea.
c) Prestakuntza-ingurune desberdinetatik eratorritako ebidentziak integratzea.
d) Talde-erabakiak modu oinarrituan hartzea.
e) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
4. Ebaluazio saioen planifikazioak eta funtzionamenduak honako hauek saihestu behar ditu:
a) Alferrikako antolamenduzko gainkargak.
b) Funtzionaltasun pedagogiko nahikorik ez duten bilerak.
c) Kalifikazioen batura mekanikoan bakarrik zentraturiko dinamikak.
d) Eskakizun dokumental neurrigabeak.
5.–Talde erabakiak.
1. Talde-erabakiak hartu beharko dira foru agindu honetan aurreikusitako printzipioen arabera, eta honako hauek kontuan hartu beharko dituzte bereziki:
a) Ikaskuntzaren balorazio orokor eta integratua.
b) Eskuratutako konpetentzia-nahikotasun globalaren maila.
c) Prestakuntza- eta lanbide- jarraitutasuna.
d) Ikasleen aurrerapena.
e) Ebidentzia eskuragai nabarien multzoa.
2. Behar adina oinarritu eta dokumentatu beharko dira foru agindu honen arabera hartutako talde-erabakiak, gai hauen ingurukoak:
a) Amaierako ebaluazioa eta taldean hartu beharreko kalifikazioaren inguruko erabakiak.
b) Gainditzea.
c) Ikasmailaz igotzea.
d) Bertan jarraitzea.
e) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan sartzea edo hartan jarraitzea.
f) Akreditazioa.
g) Ziurtapena.
h) Titulazioa.
i) Konpetentzia-nahikotasun globala.
j) Malgutze- eta laguntza-neurriak.
3. Talde-erabakiak adostasunez hartuko dira, ahal dela. Ezinezkoa denean adostasuna lortzea, bozketa eginen da, eta saioan den irakasle taldearen gehiengo soilez hartuko dira; irakasle bakoitzak boto bat izanen du. Berdinketa izanez gero, taldeko tutorearen kalitateko botoak erabakiko du, edo, halakorik ez dagoenean, saioa koordinatzeko izendatutako pertsonaren botoak. Aktan jasoko da botazioaren emaitza.
4. Talde-balorazioa ezin izanen dute ordeztu honako hauetatik bakarrik eratorritako automatismoek:
a) Zenbaki-konputuak.
b) Informatika-aplikazioak.
c) Emaitzak batzeko sistema automatikoak.
d) Erregistro partzial bakartuak.
6.–Enpresarekiko edo pareko erakundearekiko koordinazioa.
1. Enpresa edo pareko erakundearekiko koordinazioa integratu beharko da irakaskuntza- eta tutoretza-koordinazioaren ohiko funtzionamenduan.
2. Alderdi hauek bultzatu beharko ditu koordinazioak:
a) Prestakuntza-planaren koherentzia.
b) Ebidentziak integratzea.
c) Ikasleen jarraipena.
d) Gorabeherak ebaztea.
e) Prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen jarraitutasuna.
3. Hona hemen koordinazioa garatzeko moduak:
a) Aurrez aurreko bilerak edo bilera telematikoak.
b) Agirien trukeak eta truke digitalak.
c) Jarraipen-sistema partekatuak.
d) Txosten eta balorazio integratuak.
e) Bestelako antolamendu-formula egoki batzuk.
4. Koordinazio-mekanismoak garatzean, irizpide hauei jarraitu beharko zaie.
a) Funtzionaltasun pedagogikoa.
b) Antolamenduaren proportzionaltasuna.
c) Jasangarritasun dokumentala.
d) Datu pertsonalen babesa.
7.–Akordioen trazabilitatea eta dokumentazioa.
1. Irakaskuntza-koordinaziotik eta ebaluazio saioetatik eratorritako akordio eta erabaki nabariak behar bezala dokumentatu beharko dira, honako hauek bermatzeko:
a) Hartutako erabakien trazabilitatea.
b) Prestakuntza-prozesuaren jarraitutasuna.
c) Berrikuspena edo erreklamazioa, behar duenean.
d) Hezkuntza-jarduketen arteko koordinazioa.
2. Akordioak dokumentatzean, irizpide hauei jarraitu beharko zaie:
a) Proportzionaltasuna.
b) Funtzionaltasun pedagogikoa.
c) Sinplifikazio administratiboa.
d) Jasangarritasun dokumentala.
e) Segurtasun juridikoa.
3. Honako hauek ez dira galdagarriak izanen:
a) Deliberamendu guztien hitzez hitzeko erreprodukzio osoa.
b) Egindako esku-hartze guztiak bereizi gabe gordetzea.
c) Funtzionaltasun ebaluatzaile eta pedagogiko nahikorik ez duten erregistroak.
8.–Interpretazio irizpideak.
1. Eranskin honetan jasotako aurreikuspenak foru agindu honetan eta, bereziki, II., II., IV., VI., VIII., IX. eta X. eranskinetan xedatutako printzipio orokorrekiko koherentziaz interpretatu beharko dira.
2. Interpretaziozko zalantzaren bat izanez gero, nagusituko da ondoen bermatzen dituena ikaskuntzaren balorazio integratua, parte hartzen duten pertsona, organo eta erakundeen koordinazio eraginkorra, talde-erabakien oinarritze egokia, behar adinako trazabilitatea eta antolamenduzko jasangarritasuna eta jasangarritasun dokumentala.
VI. ERANSKINA.–INKLUSIOA, IRISGARRITASUNA, EGOKITZAPENA, PERTSONALIZAZIOA ETA MALGUTZEA
1.–Xedea, eremua eta helburua.
1. Eranskin honek ezartzen du zer irizpideren arabera identifikatu, baloratu, adostu, aplikatu, dokumentatu, jarraitu eta berrikusi behar diren Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuetan eragiten duten inklusio-, irisgarritasun-, egokitzapen-, pertsonalizazio- eta malgutze-neurriak.
2. A, B, C, D eta E graduetako eskaintzei aplikatuko zaie, edozein dela ere haien irakaskuntza-modalitatea, bai eta enpresa edo pareko erakundean egindako prestakuntzari, titulu, akreditazio eta ziurtagiriak lortzeko probei eta foru agindu honetan araututako gainerako ebaluazio prozedurei ere.
3. Eranskin honetan araututako neurrien xedea izanen da oztopoak ezabatu eta murriztea, partaidetza eraginkorra bermatzea, eskuratutako ikaskuntzak modu egokian erakutsi ahal izatea, prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bultzatzea eta Benetan ebaluatutako erreferenteen eta aintzatetsitako eragin akademikoen arteko koherentzia bermatzea.
4. Eranskin honen aplikazioak bat etorri beharko du foru agindu honen 9., 35.-39. eta 170.-173. artikuluekin eta ebaluazioa, irakaskuntza-koordinazioa, dokumentazioa, berrikustea eta kudeaketa akademikoa arautzen duten gainerakoekin.
2.–Neurrien sailkapena.
1. Foru agindu honen ondorioetarako, kategoria hauek bereiziko dira:
a) Sarbiderako, parte-hartzerako eta prozedurarako egokitzapenak, jomuga dutenak oztopoak ezabatu eta murriztea eta pertsonaren sarbideko, parte hartzeko eta bere ikaskuntza erakusteko kondizioak aldatzea, aldatu gabe ejixitzen diren curriculum- eta konpetentzia-erreferentziak eta eskaintzaren eta prozeduraren ondorio akademikoak.
b) Berariaz baimendutako antolamenduzko malgutze-neurriak, eragiten ahalko dietenak eskaintzaren egiturari, iraupenari, sekuentziazioari, tenporalizazioari, ordutegiei, metodologiari, jarraitzeko kondizioei eta planifikazioari, betiere mantenduko direla lanbide profila, konpetentziak, ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, maila gainditzeko eskakizunak eta ohiko ondorio akademikoak.
c) Berariaz baimendutako curriculum-aldaketa eragiten duten eskaintza espezifikoak, zeinetan aldatzen ahalko baitira eskaintza osoaren erreferente jakin batzuk, eta haiek gainditzeak baimenean eta aplikatu beharreko araudian xedatutako ziurtagiria eta ondorio akademikoak soilik ekarriko baititu.
2. Erreferenteak eta ondorio akademikoak aldatzen ez dituzten laguntza-neurri indibidualizatuak, egokitzapen metodologikoak eta akonpainamendu-jarduketak integratuko dira, haien izaeraren arabera, lehen kategorian edo foru agindu honetan aurreikusitako ohiko pertsonalizazio-neurrietan.
3. Ikastetxeak hartutako neurrietako bat ere ezin izanen da bihurtu, bere horretan, baimen baten mendeko malgutze-neurri edota curriculum-aldaketa, eta ezin izanen du eragin, halaber, dagokion eskaintzarako aurreikusitakoez bestelako ziurtapenik eta ondorio akademikorik.
3.–Baloraziorako eta neurriak hartzeko printzipioak.
1. Neurri guztiak baloratzean eta, hala dagokionean, hartzean, printzipio hauei jarraituko zaie:
a) Premia eta zuzeneko lotura sarbideari, parte-hartzeari, ikaskuntzari eta lortutako ikaskuntzak erakusteari eragiten dion oztoporen batekin.
b) Detektatutako oztopoa ezabatu edo behar adina murrizteko egokitzapena eta eraginkortasuna.
c) Proportzionaltasuna eta indibidualizazioa, hala dagokionean.
d) Irisgarritasun unibertsala, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza.
e) Funtzionaltasun pedagogikoa eta ebaluazioaren baliozkotasuna, fidagarritasuna eta benetakotasuna babestea.
f) Erreferenteak eta ondorio akademikoak mantentzea, berariaz baimendutako curriculum-aldaketa duten eskaintzetan izan ezik.
g) Antolamenduaren bideragarritasuna, baliabideen arrazoizko erabilera eta jasangarritasuna.
h) Koordinazioa, behar adinako trazabilitatea, datuen babesa eta segurtasun juridikoa.
i) Pertsonaren prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
2. Ikasle eta parte-hartzaileen eskubidea oinarritzen da premia baloratua izatean eta beharrezko erantzun egoki, eraginkor eta proportzionatua hartzean. Ez du berekin ekarriko eskatutako neurri zehatza lortzeko eskubide automatikoa, ez eta antolamendu, lanbide, zuzkidura, azpiegitura, teknologia eta arreta-modalitate jakin bat lortzekoa ere.
3. Baliabideen eskuragarritasuna ezin izanen da oro har argudiatu premia baten balorazioa salbuesteko. Neurriak gainditzen badu ikastetxearen edo prozeduraren ardura duen organoaren ohiko ahalmena, 36. artikuluan eta neurria garatzeko ematen den ebazpenean aurreikusitakoa aplikatuko da.
4. Neurriek ezin izanen dute ebaluatutako ikasketetatik kanpoko eskakizunik sartu, akreditatu gabeko konpetentziarik esleitu, ondorio akademikoak modu bidegabean aldatu, ez eta gainerako ikasleen hezkuntzarako eta hezkuntza-arretarako eskubidea modu bidegabean kaltetu ere.
4.–Premiak identifikatzea eta balorazioa hastea.
1. Honako hauek identifikatu eta proposatzen ahalko dute neurri baten premia:
a) Irakasle arduradunek, tutoretzak, irakasle taldeak, hezkuntza-orientazioak, lanbide orientazioko zerbitzuak eta zuzendaritza-taldeak.
b) Ikasleek eta, hala dagokionean, haien familiek edo legezko ordezkariek.
c) Hezkuntza Departamentuko organo, zerbitzu eta unitateek eta aplikatu beharreko araudiaren eta 36. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera parte hartzen duten erakunde espezializatuek.
d) Eskura dagoen dokumentazio akademikoak, hezkuntza-dokumentazioak eta dokumentazio teknikoak, betiere egokiak eta datuen babeserako araudiaren araberakoak badira.
2. Eskaera edo proposamenak aukera eman beharko du identifikatzeko oztopoa, ukitutako jarduera, ingurune edo prozesua eta bilatzen den helburua. Diagnostiko edo txosten bat eranstea nabaria izan daiteke, baina ez du automatikoki zehaztuko hartu beharreko neurria.
3. Lehentasun, deserosotasun, zailtasun subjektibo eta antolamendu-proposamen guztiak ez dira izanen, bere horretan, egokitzapen-premia. Hauteman beharko dira oztopo nabari bat eta arrazoizko lotura bat oztopo horren, aintzat hartutako neurriaren eta erakutsi beharreko ikaskuntzen artean.
4. Ikasleek, haien familiek edo legezko ordezkariek egindako eskaera artatu eta baloratu egin beharko da, baina ez ditu lotetsiko ez ikastetxea ez hezkuntza-administrazioa, proposatutako soluzio zehatzari dagokionez.
5.–Hezkuntza-balorazioa eta erabakitzeko irizpideak.
1. Honako alderdi hauek hartuko ditu kontuan balorazioak, modu proportzionatuan:
a) Oztopoaren izaera, indarra eta aurreikusten den iraupena.
b) Akreditatu beharreko konpetentzia eta jardunak, ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
c) Oztopoaren eta ebaluatutako konpetentzia edo jardunaren izaeraren arteko lotura.
d) Eskatutako neurriarentzat eta ordezko aukerentzat aurreikusten den efikazia.
e) Ebaluazioaren baliotasunaren, benetakotasunaren, segurtasunaren eta antolamenduaren gaineko eragina.
f) Ikastetxearen ohiko baliabideak eta modu arrazoizkoan berrantolatzeko aukerak.
g) Taldearekiko, ikastetxearen funtsezko funtzionamenduaren eta gainerako ikasleen hezkuntza-arretarekiko eragina.
h) Balorazio espezializatuaren, baimenaren edo baliabide gehigarrien premia.
i) Neurriaren iraupena, aplikazio-eremua eta jarraipenerako eta berrikuspenerako aukerak.
2. Irisgarritasunaren edo parte-hartzearen helburua behar bezala lortzeko aukera ematen duten neurri bat baino gehiago daudenean, aukera-berdintasuna eta ebaluazioaren baliozkotasuna mantenduz pedagogikoki egokiena dena, gutxien murrizten duena eta antolamenduaren aldetik jasangarriena dena hartuko da.
3. Eskatutako neurri zehatza ez hartzea ongi funtsatu beharko da. Hala dagokionean, aukera efikaz eta proportzionatu bat adostu edo proposatuko da.
6.–Ikastetxearen barruko erantzukizunak.
1. Ikastetxeari dagokio neurriak baloratu, hartu, aplikatu eta haien jarraipena egitea, bat etorriz jarduketaren izaerarekin eta irismenarekin eta arduradun bakoitzari esleitutako funtzioekin.
2. Irakasle arduradunei egokituko zaizkie honako hauek:
a) Jarduerei eta ikaskuntza- eta ebaluazio-prozedurei lotutako oztopoak detektatzea.
b) Aplikatzea beren jarduketa-esparruko tresna, denbora, formatu, kanal eta gauzatze-baldintzen ohiko egokitzapenak.
c) Lortutako ebidentziak baloratzea aplikatu beharreko erreferenteen arabera.
d) Tutoretza eta irakasle taldea informatu eta koordinatzea, neurria elementu ebaluagarri bakar bati baino gehiagori dagokienean edo baterako erantzuna eskatzen duenean.
3. Tutoretzari dagokio pertsonaren informazioa eta jarraipena koordinatzea, haren parte-hartzea eta hala dagokionean familiarena bultzatzea eta prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna sustatzea.
4. Irakasle taldeari dagokio adostea eta koordinatzea zenbait modulu, esparru, proiektu, ingurune edo ibilbide osoari eragiten dieten neurriak, bai eta haien koherentzia eta efikazia berrikustea ere.
5. Hezkuntza-orientazioak parte hartuko du, dagozkion funtzioei dagokienez, hezkuntza-balorazioan eta balorazio psikopedagogikoan, aholku emanen du irisgarritasunaren eta laguntzen inguruan eta sustatuko, hala dagokionean, organo, zerbitzu, unitate eta erakunde espezializatu eskudunekiko koordinazioa.
6. Lanbide Heziketaren Sistemako lanbide orientazioko zerbitzuak parte hartuko du, dagozkion funtzioen barruan, baloratzen neurriek zer eragin duten jarraitutasunean, trantsizioan eta prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen garapenean.
7. Zuzendaritza-taldeari dagokio ikastetxearen autonomiari eta ohiko ahalmenari dagozkion antolamenduzko neurriak hartzea, haiek egikaritzen direla bermatzea eta Hezkuntza Departamentuari helaraztea ahalmen horretatik kanpo dauden premiak, 36. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera.
8. Adierazitako erantzukizunak dituzten pertsona eta organoen esku-hartzeak bat etorri beharko du kasuaren izaerarekin, eta haien parte-hartzea ez da beharrezkoa izanen neurri guztietan.
7.–Sarbidearen eta parte-hartzearen inguruko ohiko egokitzapenak.
1. Ikastetxeak, bere autonomia pedagogikoaren eta antolamenduzko autonomiaren esparruan eta eskura dituen ohiko baliabideekin, behar diren neurri egoki, efikaz eta proportzionatuak hartuko ditu.
2. Egokitzapenek alderdi hauei eragiten ahalko diete, besteak beste:
a) Gauzatzeko denbora zabaltzea, banatzea eta egokitzea.
b) Jarduera, jarduketa edo proben sekuentziazioa eta etenak edo atsedenaldiak antolatzea.
c) Informazioa, jarraibideak eta erantzunak aurkezteko formatuak.
d) Komunikaziorako, interakziorako eta ebidentziak aurkezteko kanalak.
e) Sistema alternatiboak edo komunikazioa areagotzekoak erabiltzea.
f) Espazioak, kondizio materialak eta ebaluazio inguruneko kokapena.
g) Ohiko laguntza pertsonal, tekniko eta teknologiko eskuragaiak.
h) Jarraibideak egokitzea eta funtzionalki baliokideak diren tresnak erabiltzea, aukera ematen dutenak erakusteko ikaskuntza-emaitza eta konpetentzia berak.
i) Ikaskuntzaren edo jardunaren izaerari lotzen ez zaizkion eta akreditatu behar diren gainerako gauzatze-kondizioak, naturak behartu gabeko oztopo direnean.
3. Egokitzapenek aldatzen ahalko dituzte ebidentzia bat lortzeko modua, kanala, denbora, ingurunea eta kondizioak, baina ezin izanen dituzte hauek egin: ebaluazioaren xedea aldatu, gainditzeko eskakizunak murriztu, ebaluatutako konpetentziari dagozkion jardunak erakustetik dispentsatu eta eskaintzaren ondorio akademikoak aldatu.
4. Aurreko zerrendan neurri bat sartzeak ez du berekin ekarriko haren aplikazio automatikoa. Eranskin honen arabera egindako balorazio indibidualari erantzun beharko dio.
8.–Komunikazio irisgarritasuna eta hizkuntza desberdinak erabiltzea.
1. Ebaluazio prozesuek erraztu beharko dute ebaluazioaren inguruko informazioa, jarraibideak eta jarduketak ulertzea, formatu, kanal eta laguntza irisgarrien bidez, betiere frogatu beharreko ikaskuntzaren eta konpetentziaren izaera aldatu gabe.
2. Ebaluazioa koherentziaz garatuko da, dagokion prestakuntza-eskaintzarako baimendutako komunikazio-hizkuntz(ar)en aldetik.
3. Ebaluazioko ebidentzia, jarduera, tresna eta jarduketek hizkuntza desberdinak sartzen ahalko dituzte honako egoera hauetan:
a) Prestakuntza-eskaintzaren ezaugarriek hori eskatzen dutenean.
b) Curriculumean aurreikusitako konpetentzien parte denean.
c) Koherentea denean dagokion lanbide testuinguruarekin.
d) Eskaintzaren programazioan aurreikusia dagoenean.
4. Hizkuntza desberdinen erabilerak aintzat hartu beharko ditu proportzionaltasuna, irisgarritasuna, curriculumaren koherentzia, aukera-berdintasuna eta erreferente ebaluagarriak. Ezin izanen du justifikatu gabeko diskriminaziorik eragin, jarduketak behar bezala ulertzea eragotzi eta xedatutako ondorio akademikoak aldatu.
9.–Ikastetxearen edo prozeduraren ardura duen organoaren ohiko ahalmena gainditzen duten neurriak.
1. Neurri batek gainditzen duenean ikastetxearen edo prozeduraren ardura duen organoaren ohiko ahalmena, eta balorazio tekniko espezializatua, administrazio-baimena eta baliabide gehigarriak behar dituenean, 36. artikuluan eta neurria garatzeko ematen den ebazpenean aurreikusitakoa aplikatuko da.
2. Ikastetxeko zuzendaritzak edo prozeduraren ardura duen organoak dokumentatu eginen du detektatutako premia, egindako balorazioa, hartutako edo kontuan izandako neurriak, ohiko aukerak nahikoak ez izatearen arrazoiak eta, hala dagokionean, beharrezkotzat jotzen den jarduketa edo baliabide gehigarria.
10.–Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea.
1. Hezkuntza Departamentuko organo, zerbitzu eta unitateek esku hartzen dutenean, bete beharko dituzte dagozkien eskumenak, aplikatu beharreko araudia eta lanbide heziketaren alorreko zuzendaritza nagusi eskudunaren ebazpen bidez xedatutako prozedura.
2. Ebazpen horrek zehaztuko ditu baloraziorako, aholkularitzarako, ikuskatzeko, baimentzeko, koordinatzeko eta jarraipenerako zirkuituak, bai eta dagozkion berezitasunak ere, ikastetxearen titulartasunaren eta ukitutako irakaskuntza edo eskaintzaren finantzaketa-araubidearen arabera.
3. Departamentuko organo, zerbitzu eta unitateen parte-hartzea premiaren izaerak eta irismenak eskatzen dutena izanen da; ez da beharrezkoa denek parte hartzea kasu guztietan.
4. Baliabide gehigarriak zuzkitu edo finantzatzearen inguruko erabakiak horretarako eskumena duten organoek hartuko dituzte, aplikatu beharreko prozedura espezifikoei jarraikiz.
11.–Behin-behineko neurriak.
1. Baliabide gehigarrien balorazio espezializatu, baimen edo esleipen bat izapidetzen den artean, ikastetxeak hartuko ditu aplikatzeko moduko behin-behineko neurri arrazoizko eta egokiak, oztopoa murriztu eta prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren jarraitutasuna babesteko.
2. Behin-behineko neurriek bateragarriak izan behar dute segurtasunarekin, ebaluazioaren baliozkotasunarekin, benetan eskura dauden baliabideekin eta ikastetxearen funtsezko funtzionamenduarekin.
3. Neurri horiek hartzeak ez du berekin ekarriko zentroak esleituak ez dituen eta baimentzeko eskumenik ez duen baliabideak bere gain hartzeko betebeharra, eta ez du berez behin betiko soluzioa ezarriko ere.
12.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza.
1. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza planifikatzean, ikastetxeak baloratuko du, enpresa edo pareko erakundearekin koordinatuta, ea prestakuntza-lanpostuaren, aurreikusitako jardueren eta inguruneko kondizioak egokiak diren ikasleen ezaugarri eta premietarako eta prestakuntza-planean sartutako ikaskuntza-emaitzetarako.
2. Koordinazioa mugatuko da prestakuntza-plana egokitasunez garatzeko behar den informazio funtzionalera, datu pertsonalen babesa errespetatuz; halaber, saihestuko da diagnostikoak, osasun-txostenak eta ezinbestekoa ez den informazio sentikorra komunikatzea.
3. Lanpostu edo ingurune jakin baten kondizioek zailtzen edo eragozten dutenean prestakuntza-plana egokitasunez garatzea, ikastetxeak hezkuntza- eta antolamendu-aukera posibleak baloratuko ditu; hona hemen haietako batzuk:
a) Prestakuntza-plana egokitzea ikaskuntza-emaitzen eta ezarritako erreferenteen esparruan.
b) Prestakuntza-jardueren banaketa edo sekuentziazioa aldatzea.
c) Enpresa edo pareko erakundeko beste prestakuntza-lanpostu batean kokatzea, posible denean eta adostasuna lortuz gero.
d) Beste enpresa edo pareko erakunde bat esleitzea.
e) Denborak birprogramatzea eta prestakuntza geroratzea.
f) Ikaskuntza-emaitzak eskuratzearekin eta ibilbidearen jarraitutasunarekin bateragarriak diren gainerako alternatibak.
4. Enpresa edo pareko erakundeak emanen ditu araudian eta prestakuntza arautzen duten akordio eta tresnetan aurreikusitako informazioa eta lankidetza. Erabaki akademikoak, hezkuntza-alternatiben balorazioa eta hezkuntza-esparruan erabakiak hartzea ikastetxeari eta hezkuntza-administrazioari egokituko zaie, haien eskumenen arabera.
5. Foru agindu honek ez die eskumenik ematen ikastetxeari eta Hezkuntza Departamentuari, enpresa edo pareko erakundeei ezartzeko antolamenduaren, lanaren, prebentzioaren inguruko neurriak eta neurri material eta pertsonalak, ez eta haien edukia zehazteko ere, baldin eta ez badira hezkuntza-esparrukoak. Enpresa edo pareko erakundeei dagozkien betebeharrak kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiaren bidez arautuko dira.
6. Ezinezkoa denean ingurune zehatz batean prestakuntza-plana egoki garatzea, ikastetxeak hartuko edo proposatuko ditu dagozkion neurriak –birkokatzeari, birprogramazioari, geroratzeari eta jarraitutasunari buruzkoak–, saihestuz pertsonari automatikoki ondorio akademiko negatiboak eragitea berari egoztekoak ez diren kausengatik.
13.–Informazioa, entzutea eta ikasle eta familien parte-hartzea.
1. Ikasleei entzunen zaie eta, hala dagokionean, haien familia edo legezko ordezkariei, eta aukera emanen zaie garrantzizkotzat jotzen duten informazioaren berri emateko.
2. Aurreko apartatuan aurreikusitako partaidetzak ez du berekin ekarriko ikastetxeari edo Hezkuntza Departamentuko organo, zerbitzu eta unitateei dagozkien eskumen tekniko, pedagogiko, antolamenduzko eta administratiboak ematerik.
3. Interesdunak behar adina informazio jasoko du alderdi hauen inguruan:
a) Hartutako neurria, haren xedea eta haren irismena.
b) Zer jarduera, tresna, ingurune eta aldiri aplikatzen zaien.
c) Aplikatzeaz eta jarraipena egiteaz arduratuko diren pertsonak edo organoak.
d) Haren iraupena eta berrikuspen-baldintzak.
e) Hala dagokionean, zergatik ez den hartzen eskatutako neurri zehatza, eta adostu edo proposatutako aukera.
f) Dagozkion berrikuspen- edo erreklamazio-bideak.
4. Informazioa modu irisgarri, ulergarri eta proportzionatuan emanen da, alferrikako dokumentaziorik sortu gabe.
14.–Dokumentazioa, trazabilitatea eta datuen babesa.
1. Hartutako neurriek behar bezala eta modu proportzionatuan dokumentatuak geratu beharko dute, eta honako hauek identifikatu beharko dira:
a) Zer oztopo edo premia funtzionali erantzuten dioten.
b) Ukitutako jarduera, tresna, ingurune edo prozesua.
c) Adostutako neurria eta, hala dagokionean, aintzat hartutako aukerak.
d) Aplikatzeaz arduratuko diren pertsonak edo organoak.
e) Eremua eta indarraldia.
f) Jarraipenerako eta berrikusteko jarduketak.
g) Organo, zerbitzu eta unitate eskudunei aurkeztea.
h) Ondorio akademikoak, hala dagokionean.
2. Dokumentazioan, soil-soilik, neurria oinarritu, aplikatu, jarraitu, berrikusi edo erreklamatzeko behar den informazioa jasoko da. Espediente akademikoan ez dira sartuko diagnostiko osoak, osasun-txosten osoak, babes bereziko datuak eta informazio pertsonal xehatua, nahikoa denean identifikatzea premia funtzionala, neurria eta haren ondorio akademikoak.
3. Dokumentazioa dagokien sistema eta euskarrietan integratu edo lotuko da, 69. artikulutik 76.era bitarteko artikuluei eta X. eta XI. eranskinei jarraikiz, eta ez da nahitaezko agiri berririk sortuko informazioa ohiko sistemetan erregistratzen ahal denean.
4. Dokumentaziorako sarbideak datuen babesaren, konfidentzialtasunaren, premiaren eta proportzionaltasunaren inguruko arauen araberakoa izan behar du.
15.–Neurrien iraupena, jarraipena eta berrikuspena.
1. Neurrien irismena eta iraupena haiek justifikatzen dituen egoerari erantzuteko behar adinakoak izanen dira, eta mugatzen ahalko dira lanbide modulu, esparru, jarduera, tresna, ingurune, deialdi edo aldi jakin batera.
2. Ez dira ezinbestean iraunkorrak izanen eta ez dute automatikoki aurrekari loteslerik sortuko beste ikastaro, modu, jarduera ingurune eta prozedura batzuetarako.
3. Neurriei jarraipena eginen zaie, egiaztatzeko eraginkorrak eta egokiak diren eta eraginik baduten parte-hartzearen eta ebaluazioaren gainean.
4. Berraztertu, aldatu, ordeztu eta eraginik gabe uzten ahalko dira aldatzen badira premiak, inguruabarrak, ebaluatutako erreferenteak, neurriaren eraginkortasuna eta hura aplikatzeko baldintzak.
5. Berrikuspenean parte hartuko dute neurriaren izaeraren arabera dagozkion arduradunek edo organo arduradunek, eta jakinaraziko zaie ikasleei eta, hala dagokionean, familia edo legezko ordezkariei.
16.–Irisgarritasunaren alorreko gorabeherak prebenitu, komunikatu eta zuzentzea ebaluazioan.
1. Ebaluazio prozesuan, prestakuntza jasotzen ari den pertsonak, haren ordezkariak, irakasleek, tutoretzak edo parte hartzen duen edozein profesionalek detektatzen duenean irisgarritasun-oztopo bat dagoela, beharrezko edo adostutako neurri bat aplikatu ez dela, berandu edo modu desegokian aplikatu dela edo partaidetzari edo ebidentziak lortzeari eta haien baliozkotasunari nabarmen eragiten ahal dion beste edozein gorabehera, horren berri izan eta berehala jakinarazi beharko die irakasle arduradunei, tutoretzari edo ikasketaburuari.
2. Komunikazioa ez da erreklamaziotzat hartuko, eta jasota utzi beharko da horretarako aukera ematen duen edozein baliabideren bidez. Ikastetxeak ahalik eta lasterren egiaztatuko du gorabehera, aurreikusitako edo beharrezko neurria, potentzialki ukitutako ebidentziak eta ebaluazioaren inguruko erabakia hartzeko bestelako ebidentzia baliozko eta nahiko batzuk.
3. Gorabeherak materialki eragiten ahal dionean ebaluazioari, ikastetxeak hartuko ditu, amaierako erabakiaren aurretik eta ahal den guztietan, oztopoa ezabatzeko eta ebidentziak lortzeko ukitutako aukera osatu edo leheneratzeko beharrezko diren neurriak. Modu baliodunean lortutako ebidentzia guztiak gordeko dira, eta jarduketak irisgarria eta funtzionalki hasiera batean aurreikusitakoaren baliokidea izan behar du.
4. Zuzenketa izaten ahalko da, oztopoaren eta ebaluatutako ikaskuntzaren izaeraren arabera, egokitzea formatua, kanala, denbora, sekuentzia, espazioa, jarraibideak edo laguntzak; egitea jarduera osagarri edo baliokide bat; aldatzea ekipoa, taldea, egitekoa edo testuingurua; eta berrantolatzea enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza-plana, ikastetxearen eta hezkuntza-administrazioaren eskumenen testuinguruan.
5. Amaierako erabakiaren aurretik egindako ekintza zuzentzailea ebaluazio prozesuan integratuko da, eta ez da beste deialdia bat dela joko. Ez da bidezkoa izanen proba, jarduera edo prestakuntza-aldi oso bat errepikatzea, ukitutako partea bakarrik landuta konpondu badaiteke gorabehera.
6. Gorabeheraren berri komunikatu beharko da amaierako kalifikazioa argitaratu aurretik, salbu eta modu arrazoizkoan ezinezkoa izan bada lehenago ezagutu edo komunikatzea. Kalifikazioarekin eta frogatutako ikaskuntzak nahikoa ez izatearekin bat ez etortze hutsa eta gerora uste izatea beste neurri bat egokiagoa izanen zela ez dira, bere horretan, irisgarritasun-gorabehera bat izanen.
7. Amaierako erabakia hartu aurretik irisgarritasun-, laguntza- edo egokitzapen-neurri baten balorazioa falta bada, ukoa ez bada behar bezala arrazoitu eta ez bada aplikatu edo aplikazioa ez bada materialki eraginkorra izan, ebaluazio jarduketa osagarri bat egiten ahalko da berrikuspen- eta erreklamazio-prozeduren testuinguruan soil-soilik inguruabar hauek batera gertatzen direnean:
a) Oztopoa edo ez-betetzea objektiboki egiaztagarriak izatea.
b) Beharrezko ebidentzia bati edo haren egiazkotasunari, fidagarritasunari edo balorazioari nabarmen eragin izana edo horretarako aukera izatea.
c) Gorabehera behar bezala komunikatua izatea edo horretarako ezintasuna azaltzen duen kausa justifikatu bat izatea.
d) Ez izatea hartutako erabakia modu arrazoizkoan mantentzeko aukera ematen duen bestelako ebidentzia baliozko eta nahikorik.
8. Aurreko inguruabarrak batera gertatzen direnean, berrikuspenak edo erreklamazioak eragin hauek izan ditzake: erabakia berretsi edo aldatu, guztiz edo partez baliogabetu edo jarduketa irisgarri eta baliokide bat eskaintzeko behar-beharrezkoa den atzeraeragina adostu. Atzeraeragina ez da erreklamazio-prozedura independente bat izanen, eta aplikatu beharreko egutegi akademiko eta administratiboarekin bateratzeko modukoa den premiaz gauzatuko da.
9. Apartatu honetan aurreikusitako neurriek ez dituzte aldatuko ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, konpetentziak, gainditzeko eskakizunak eta profesionalki aplikatu beharreko eskakizunak; ez dute zehaztuko, bere horretan, kalifikaziorik, gainditzerik, igoerarik, akreditaziorik, ziurtapenik eta titulaziorik; eta ez dute deialdi gehigarririk onartuko desgaitasuna edo laguntza-premia izateagatik bakarrik.
10. Babesik eza eragin ez duten eta partaidetzari, ebidentziei eta emaitzari materialki eragin ez dieten irregulartasun formal hutsak konpontzeko, ez da ebaluazioa berriz irekiko. Dokumentazioa mugatuko da oztopo edo gorabeherara, ukitutako ebidentziara, egindako jarduketara eta haren emaitzara, eta ez da sartuko beharrezkoa ez den diagnostiko eta osasun-informaziorik.
17.–Antolamenduzko malgutze-neurri baimenduak.
1. Antolamenduzko malgutze neurriek beharrezko izanen dute, kasu guztietan, hezkuntza-administrazioaren berariazko baimena, 172. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz.
Ez dira halakotzat joko ikastetxeak bere ohiko autonomian hartzen dituen antolamenduzko, denborazko, metodologiazko eta akonpainamenduzko neurriak, betiere ez badiete eragiten eskaintzaren kontsiderazio baimenduari, curriculum- eta konpetentzia-erreferenteei, gainditzeko eskakizunei eta eskaintzaren ondorio akademikoei.
2. Eskaera edo proposamenak honako hauek identifikatu beharko ditu gutxienez:
a) Hartzaileak eta dagokion premia.
b) Malgutu nahi diren antolamenduzko elementuak.
c) Iraupena eta aplikazio-eremua.
d) Aurreikusitako baliabide eta laguntzak.
e) Koordinaziorako, jarraipenerako eta ebaluaziorako mekanismoak.
f) Zer modutan mantentzen diren lanbide profila, konpetentziak, ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio irizpideak, gainditzeko eskakizunak eta ohiko ondorio akademikoak.
3. Baimenak zehaztuko ditu neurria ezartzeko, jarraipena egiteko, berrikusteko eta amaitzeko baldintzak.
4. Malgututako eskaintza gainditzeak ohiko akreditazio-, ziurtapen- eta titulazio-ondorioak eraginen ditu osorik mantendu direnean ezarritako erreferente eta eskakizunak eta aplikatu beharreko gainerako baldintzak betetzen direnean.
18.–Baimendutako curriculum-aldaketa duten eskaintza espezifikoak.
1. Akreditazio, ziurtagiri eta titulu bati lotutako profil profesional, konpetentzia, ikaskuntza-emaitza, ebaluazio irizpide eta haiei lotutako gainerako erreferenteak berariazko baimen baten bidez bakarrik aldatzen ahalko dira, 173. artikuluari jarraikiz.
2. Baimenak, gutxienez, honako hauek zehaztu beharko ditu:
a) Hartzaileak eta eskaintzaren xedea.
b) Mantendu, aldatu eta alde batera utzi diren erreferenteak.
c) Aplikatzekoak diren ebaluazio-irizpide eta prozedurak.
d) Gainditzeko baldintzak.
e) Aurreikusitako iraupena, antolamendu, baliabideak eta laguntzak.
f) Emanen den ziurtagiria.
g) Berariaz aintzatetsitako ondorio akademiko, profesional eta metagarriak.
h) Informazio-, jarraipen- eta berrikuspen-mekanismoak.
3. Ebaluazioan, baimenean jasotako erreferenteak bakarrik hartuko dira oinarri. Ezin izanen da eskatu baimendutako eskaintzatik kanpoko erreferenteak erakusteko, ez eta ebaluatu eta gainditu ez diren konpetentziak eskuratu izana aitortu ere.
4. Eskaintza gainditzeak ez du ekarriko, bere horretan, aldatu diren erreferenteei dagokien eskaintza osoari dagokion egiaztagiria, ziurtagiria edo titulua lortzea. 173. artikuluan aurreikusitako ziurtagiri akademikoa emanen da, berariaz zehaztutako ondorioekin.
5. Ikastaroan sartu aurretik, ikasleek eta, hala dagokionean, haien familiek edo legezko ordezkariek alderdi hauen inguruko informazio argi eta irisgarria jasoko dute: eskaintzaren erreferenteak, gainditzeko eskakizunak, lortzen ahal den ziurtapena eta haren ondorio mugatuak.
19.–Interpretaziozko irizpideak eta garapen teknikoa.
1. Eranskin honetako aurreikuspenak koherentziaz interpretatuko dira inklusio eta irisgarritasun eraginkorrei, ebaluatutako erreferenteen eta aintzatetsitako ondorioen arteko korrespondentziari, prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasunari, proportzionaltasunari, antolamenduzko bideragarritasunari, jasangarritasunari eta segurtasun juridikoari dagokienez.
2. Aurreikuspenak ezin izanen dira honela interpretatu:
a) Erreferente eta ondorio akademikoak berariaz baimendutako kasuetatik kanpo aldatzeko gaikuntza gisa.
b) Eskatutako neurri zehatz batera eta baliabide jakin batzuetarako eskubide automatiko gisa.
c) Ikastetxeak beste organo batzuek onetsi beharreko baliabideak agintzeko baimen gisa.
d) Ikaskuntza-emaitza, konpetentzia eta jardun galdagarrien salbuespen orokor gisa.
e) Enpresa edo pareko erakundeei Hezkuntza Departamentuaren eskumenez kanpoko neurriak ezartzeko tresna gisa.
3. 36. artikuluan aurreikusitako ebazpenaren bidez arautuko dira prozedura, esku hartzeko zirkuituak, dokumentazioa, jarraipena eta ikastetxearen titulartasunetik eta ikaskuntza edo eskaintzaren finantziazio-araubidetik eratorritako espezialitateak.
Lanbide heziketaren alorreko zuzendaritza nagusi eskudunak onesten ahalko ditu, halaber, eranskin hau aplikatzen laguntzeko eredu, protokolo, irizpide tekniko eta laguntza-materialak, haien printzipio, muga, erantzukizun eta ondorio akademikoak aldatu gabe.
4. Gida, orientabide eta laguntza-materialak instrumentalak izanen dira, eta ez dute sortuko aplikatu beharreko araudian aurreikusi gabeko eskubide, betebehar, prozedura eta eskakizun gehigarririk.
VII. ERANSKINA.–KALIFIKAZIOAK, EGOERA AKADEMIKOAK ETA EBALUAZIOAREN ONDORIO AKADEMIKOAK
1.–Xedea eta helburua.
1. Eranskin honen xedea da arautzea kalifikazioen adierazpena, ebaluazio prozesutik eratorritako egoera akademikoak eta Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzetan hartutako erabakiei loturiko ondorio akademikoak.
2. Halaber, ezartzen ditu ebaluazio prozesutik eratorritako inguruabar jakin batzuk islatzeko erabiltzen ahalko diren kodifikazio osagarri eta egoera akademikoak.
3. Eranskin honetan jasotako aurreikuspenak honako alderdi hauekiko koherentziaz interpretatu beharko dira:
a) Ebaluazioaren izaera integratu eta konpetentziala.
b) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
c) Lanbide moduluen eta gainerako elementu ebaluagarrien batasun curriculumekoa, akademikoa eta ebaluatzailea.
d) Foru agindu honetan xedatutako segurtasun juridikoaren, proportzionaltasunaren eta ebaluazio koherentziaren printzipioak.
2.–Printzipio orokorrak.
1. Kalifikazioak ebaluazio prozesuaren emaitzaren adierazpen formala dira, eta aplikatu beharreko araudian aurreikusitako ondorio akademikoak izanen dituzte.
2. Lanbide moduluak, esparruak, proiektu intermodularrak eta aplikatu beharreko gainerako elementu ebaluagarriak gainditzeak adieraziko du dagokion elementu ebaluagarriari loturiko ikaskuntza-emaitzen, lanbide konpetentzien eta enplegagarritasunerako konpetentzien eskuratze-mailaren ebaluazio positibo, global eta integratua.
3. Eranskin honetan aurreikusitako egoera akademiko eta kodifikazio osagarriek izaera osagarria izanen dute kalifikazio ofizialei dagokienez, eta ezin izanen dituzte aldatu arauz ezarritako ondorio akademikoak.
4. Kodifikazio osagarriek eta egoera akademikoek ezin izanen dute ordeztu irakasleek edo irakasle taldeak egindako balorazio profesional eta pedagogikoa.
3.–Kalifikazio ofizialak.
1. Kalifikazio ofizialak prestakuntza-eskaintza bakoitzari aplikatu beharreko araudiaren arabera adieraziko dira.
2. Zenbakizko kalifikazioak erabili behar direnean, 1etik 10erako eskalan adieraziko dira.
3. Aplikatu beharreko oinarrizko araudian ezarritako baliokidetasun kualitatiboak erabiliko dira:
ZENBAKIZKO KALIFIKAZIOA | ADIERAZPEN KUALITATIBOA |
1 - 4 | Eskasa |
5 | Nahikoa |
6 | Ongi |
7 edo 8 | Oso ongi |
9 edo 10 | Bikain |
4. Kalifikazio positiboek berekin ekarriko dituzte aplikatu beharreko araudiaren arabera dagozkion gainditze-, akreditazio-, ziurtapen- eta titulazio-ondorioak.
4.–Kodifikazio osagarriak.
1. Kudeaketa akademikoko sistemek aukera eman beharko dute eranskin honetan aurreikusitako kodifikazio osagarriak sartzeko. Dagokion kasua gertatzen denean, dagokion kodifikazioa erabiliko da.
2. Kodifikazio hauek erabiliko dira, hala dagokionean:
KODEA | ESANAHIA |
5-C | Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio bidez gainditzea, bosteko amaierako kalifikazioarekin |
CV-X | X(e)ko zenbakizko kalifikazioaren baliozkotua |
CVa | Zenbakizko kalifikazio konputagarririk gabe baliozkotua azken notan |
RCN | Zenbakizko kalifikazio konputagarririk gabe aitortua azken notan |
OM | Ohorezko matrikula |
3. Kodifikazio osagarriek azalpenezko izaera argitzaile edo dokumentala edukiko dute, eta ez dira kalifikazio autonomo izanen.
4. 5-C kodifikazioa foru agindu honetan eta VIII. eranskinean aurreikusitako kasuetan bakarrik erabili ahal izanen da. Kodifikazio hori esleitzeko, aurretik irakasle arduradunek bostetik beherako ohiko kalifikazio bat emana izan beharko dute, eta ondotik salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren talde-erabakia hartu. Ukitutako elementuari azkenik bosteko kalifikazioa emanen zaio, gainditutzat joko da ondorio guztietarako eta bosteko zenbakizko balioa izanen du.
5. Ohorezko matrikulari OM kodifikazioaren bidez jasoko da. Kodifikazio horrek ez du aldatuko lortutako azken nota, eta ez du ondorio aritmetiko gehigarririk izanen. Ohorezko aipamenak eta ohorezko matrikulak agiri ofizialetan islatuko dira, 45. artikuluari eta onesten diren eredu teknikoei jarraikiz.
5.–Azken notaren eta batez besteko notaren kalkulua eta baliozkotze, aitortza eta salbuespenen intzidentzia.
1. Azken nota edo batez besteko nota bat zehaztu behar denean, arau hauen arabera eginen da:
a) A graduetan, ez da kalkulatuko azken nota.
b) B graduetan, azken nota bakarrik jasoko da eskaintza behar bezala gainditu denean. Batetik hamarrerako kalifikazio baten bidez adieraziko da, dezimalik gabe, «gainditua» hitzaren ondotik, aplikatu beharreko estatuko oinarrizko araudiari jarraikiz.
c) C graduetan, lanbide ziurtagiriaren azken nota hau izanen da: eskaintza osatzen duten lanbide moduluen zenbakizko kalifikazio konputagarrien batezbesteko aritmetikoa, bi dezimalekin adierazia.
d) Oinarrizko mailako heziketa zikloetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluei eta oinarrizko teknikariaren tituluei dagozkien batez besteko notak kalkulatzeko, 43. artikuluan eta aplikatu beharreko oinarrizko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
e) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan, lanbide ziurtagiriaren azken nota hau izanen da: lanbide moduluen zenbakizko kalifikazio konputagarrien eta, hala dagokionean, proiektu intermodularraren batezbesteko aritmetikoa, bi dezimalekin adierazia.
f) E graduetan, azken nota eskaintza osatzen duten lanbide moduluen zenbakizko kalifikazio konputagarrien batezbesteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalekin adierazia.
2. Bi dezimalekin adierazi beharreko azken notak edo batez besteko notak gertueneko ehunenekora biribilduko dira. Hirugarren dezimala bost edo handiagoa bada, unitate bat igoko da bigarren dezimala.
3. Aurreko atalean aurreikusitako kalkuluen ondorioetarako:
a) Ohiko zenbakizko kalifikazioak ofizialki erregistratutako balioarekin jasoko dira.
b) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio bidez gainditutako eta 5-C kodifikazioaren bidez identifikatutako elementuei bosteko zenbakizko balioa emanen zaie.
c) CV-X kodifikazioaren bidez identifikatutako elementuak X zenbakizko balioarekin sartuko dira kalkuluan.
d) CV eta RCN kodifikazioen bidez identifikatutako elementuak salbuetsita egonen dira hala zenbakitzailetik nola zatitzailetik.
e) Salbuespen erabateko edo partzialek ez dute eraginen kalifikazio independenterik, eta ez dira elementu bereizi gisa sartuko kalkuluan.
4. Baliozkotutako lanbide moduluak arau hauen arabera tratatuko dira:
a) Baliozkotzea Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzetako lanbide moduluen egiten denean eta prestakuntzaren ikasketa-espedientean zenbakizko kalifikazio bat agertzen denean, kalifikazio hori baliozkotutako lanbide modulura eramanen da eta kontuan hartuko da azken notan.
b) Baliozkotzeak eskatzen duenean kontuan hartzea Lanbide Heziketaren Sisteman egindako zenbait lanbide modulu, moduluetan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen kalifikazio konputagarria, aplikatu beharreko araudian xedatzen denez.
c) Aurreko antolamenduen arabera araututako lanbide ziurtagirien bidez, lanbide konpetentziak akreditatzeko konpetentzia-estandarren bidez eta atzerriko ikasketak baliozkotzeko akreditazioen bidez lortutako baliozkotzeak bosteko kalifikazioarekin zenbatuko dira.
d) Enplegagarritasunerako I. edo II. Ibilbide Pertsonaleko lanbide moduluak lehenago egindako lanbide moduluen bidez baliozkotzean, lehendik egindako prestakuntzaren ikasketa-espedientean agertzen den zenbakizko kalifikazioa hartuko da kontuan. Zenbakizko kalifikaziorik ez dagoenean, bosteko kalifikazioa jaso eta zenbatuko da.
e) Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren aurreko lanbide heziketako ikasketen bidez eta unibertsitate-ikasketen bidez baliozkotutako lanbide moduluek ez dute zenbakizko kalifikaziorik izanen, eta kalkulutik kanpo geratuko dira.
f) Baliozkotzeko ebazpen edo egiaztagiri batek berariaz ezartzen duenean bestelako kalifikazio edo ondorio bat, ebazpen edo egiaztagiri horretan eta hura oinarritzen duen araudian xedatutakoari jarraituko zaio.
5. Zenbakizko kalifikazio konputagarria duten lanbide moduluak CV-X kodifikazioaren bidez identifikatuko dira, eta X kalifikazioa sartu beharko da kalkuluan. Zenbakizko kalifikaziorik gabe baliozkotutako lanbide moduluak CV kodifikazioaren bidez identifikatuko dira.
6. 58. artikuluan hautazko moduluetarako aurreikusitako baliozkotzean, baliozkotutako hautazko moduluari jatorrizko hautazko moduluan lortutako zenbakizko kalifikazioa emanen zaio. CV-X eta kodifikazioarekin jasoko da, eta kontuan hartuko da azken notan.
7. Zenbakizko kalifikaziorik lotzen ez zaien aitortzak RCN kodifikazioaren bidez jasoko dira. Hautazko partea ikastaro eta prestakuntza-jarduera ez-formalen bidez erabat edo partzialki aitortzeak ez du berekin ekarriko zenbakizko kalifikaziorik, non eta arauetan ez den kontrakoa aurreikusten berariaz.
8. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza erabat edo partzialki salbuestea ez da baliozkotzea, ez du kalifikazio independenterik sortzen, ez da bereiz zenbatuko eta ez du bere horretan aldatuko ukitutako ikaskuntza-emaitzei dagozkien lanbide moduluen kalifikazioa.
9. Jarduketa horiek dokumentatzeko eta espedientera lotzeko, X. eranskinari jarraituko zaio; erregistroa, automatizazioa, baliozkotzea eta zuzenketa XI. eranskinaren araberakoak izanen dira; eta izaera juridikoa, konpetentzia, prozedura, ebazpena eta irismena XIII. eranskinetan xedatutakoaren araberakoak izanen dira.
6.–Egoera akademiko eta administratiboak.
1. Kudeaketa akademikoko sistemek aukera eman beharko dute eranskin honetan aurreikusitako egoera akademiko eta administratiboak islatzeko, dagokion kasuetan.
2. Kodifikazio hauek erabiliko dira, hala dagokionean:
KODEA | ESANAHIA |
B | Gainditua |
ED | Gainditu gabe |
PS | Gainditzeko zain |
FEP | Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke |
EbG | Aztertu gabe |
NC | Ikasi gabea |
EE | Uko egitea deialdiari |
MB-PE | Plaza erreserbatua duen matrikula baliogabetzea |
MD | Matrikula deuseztatzea |
MBB | Matrikulari borondatez baja ematea |
DES | Salbuetsia |
THG | Homologatzeke edo agiriak baliozkotzeke |
Kodifikazio gehigarriak zehazten ahalko dira lanbide heziketaren alorreko zuzendaritza nagusi eskudunaren ebazpen bidez, helburu tekniko, dokumental eta elkarreragingarritasunekoekin bakarrik, eta ezin izanen dute eragin aplikatu beharreko araudian eta foru agindu honetan aurreikusitakoez bestelako kalifikazio, egoera eta ondorio akademikorik.
3. Enpresan edo pareko erakundean garatutako ikaskuntza-emaitzen «gainditua» balorazioan erabiltzen diren 1etik 4rako barruko garapen-mailen xede bakarra prestakuntzari, jarraipenari eta ebaluazio integrazioari dagokiona izanen da. Ez dira kalifikazio eta kodifikazio akademiko izanen eta ez dute eraginen ondorio akademiko autonomorik.
4. Egoera akademikoak interpretatzeko, aintzat hartu behar dira benetan garatutako jarduketen izaera, ebidentzia eskuragaiak eta hartutako ebaluazio erabakiak.
5. Egoera horiek idatziz jasotzeak ez du ordeztuko ebaluazioaren, kalifikazioaren, gainditzearen, igoeraren, akreditazioaren, ziurtapenaren eta titulazioaren inguruko erabaki akademikoak hartzea, oinarritzea eta formalizatzea.
6. NE, NC, RE, AM-RP, RM, BM, EX eta PHT egoerak idatziz jasotzen ahalko dira, bakar-bakarrik, dagokion egoera aplikatu beharreko araudiaren arabera formalizatu ondotik. Ez dira kalifikazio ofizialak eta ez dute, beren kabuz, oinarri gisa duten jarduketa, ebazpen eta egoera akademikotik eratorritako ondorioez bestelakorik eragiten. Matrikulan, deialdietan, jarraipenean eta azken notan dituzten eraginak esklusiboki izanen dira aplikatu beharreko araudian eta foru agindu honetan kasu bakoitzerako ezarritakoak.
7. PHT egoera behin-behinekoa izanen da, ez da gainditzearen eta ez-gainditzearen parekoa izanen, eta behin betiko egoera akademikoak ordeztu beharko du homologazioa ebazten denean edo dagozkion agiriak baliozkotzen direnean.
7.–"Gainditzeke" egoera.
1. Gainditzeke egoera (PS) erabiltzen ahalko da islatzeko ikaskuntza, ikaskuntza-emaitza edo konpetentzia jakin batzuek artean ebidentzia edo prestakuntza-jarduketa gehiago behar dituztela "gainditua" egoera lortzeko.
2. Egoera hori alderdi hauekiko koherentziaz erabili beharko da:
a) Ebaluazioaren izaera jarraitua.
b) Prestakuntza-prozesuaren jarraitutasuna.
c) Ebidentzia garrantzizko berriak lortzeko aukera.
d) Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio orokor eta integratua.
3. Gainditzeke egoera ez da kalifikazio ofizial bat, ez da, bere horretan, gainditzearen edo ez gainditzearen baliokidea, eta ez du deialdia modu autonomoan agortzen. Deialdia agortzea azken ebaluazio erabakitik bakarrik eratorriko da, eta, hala dagokionean, lanbide modulua edo dagokion elementu ebaluagarriaren inguruan hartutako kalifikaziotik.
4. Gainditzeke egoera erabili denean lanbide modulu edo elementu ebaluagarri baten behin-behineko egoera gisa, behin betiko kalifikazioarekin edo egoera akademikoarekin ordeztu beharko da, dagokion azken erabakia hartzen denean.
5. Gainditzeke egoera ez da erabiliko islatzeko lanbide modulu bat edo, hala dagokionean, beste elementu ebaluagarri bat enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoela eta aplikagarria denean hurrengo atalean aurreikusitako egoera espezifikoa.
8.–Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoen egoera.
1. Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke egoera (FEP) erabiliko da enpresako prestakuntza galdagarriak ezaugarri hauek dituenean:
a) Ez da egin edo ezin izan da hasi.
b) Geroratu edo eten egin da.
c) Uko egin zaio, baimena izanda.
d) Baloratzeke edo ebaluazio prozesuan integratzeke dago.
e) Ezin izan da osatu antolamenduaren inguruko arrazoi justifikatuengatik, behar bezala akreditatutako inguruabar pertsonalengatik, sartzeko eskakizunak ez betetzeagatik edo aplikatu beharreko araudian aurreikusitako edozein arrazoirengatik.
2. FEP egoera idatziz jasotzen ahalko da bakarrik egiteke dagoen enpresako prestakuntza beharrezkoa denean akreditatzeko dena delako lanbide moduluaren edo elementu ebaluagarriaren ikaskuntza-emaitzak edo konpetentziak eta ez denean hartu azken ebaluazio emaitzarik eta, hala dagokionean, kalifikazio-emaitzarik.
3. FEP egoerari dagokionez:
a) Ez da kalifikazio ofiziala.
b) Ez da lanbide modulua edo elementu ebaluagarria gainditzearen eta ez gainditzearen baliabidea.
c) Ez dakar berekin, bere horretan, lortutako ikaskuntzaren edo konpetentzien garapenaren balorazio negatiboa.
d) Ez du deialdia agortzen azken ebaluazio erabakirik eta, hala dagokionean, kalifikazio-erabakirik hartu ez den artean.
e) Ez du sortzen deialdien zenbaketa bereizirik ikastetxean garatutako prestakuntzarako eta enpresa edo pareko erakundean garatutako prestakuntzarako.
4. FEP egoeran, gordetzen ahalko dira ikastetxean, enpresa edo pareko erakundean eta beste prestakuntza-ingurune batzuetan lortutako ebidentzia positiboak, betiere nahikoak, nabariak eta baliozkoak badira ikaskuntza-emaitzak eta dagozkion konpetentziak akreditatzeko.
5. Ebidentzia positiboak gordetzeko prozesua modu arrazoituan berrikusten ahalko da beharrezkoa denean egoera hauetakoren batean: curriculum-eguneratzea, ebidentzien indarraldia amaitzea, segurtasun-arrazoiak, lanbide profilaren eskakizunak eta ikaslearen konpetentzia-nahikotasuna bermatzeko premia.
6. Egiteke dagoen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin, baloratu edo integratu denean, hartuko da azken ebaluazio erabakia eta, hala dagokionean, kalifikazio-erabakia:
a) Behar bezala akreditatzen denean ikaskuntza-emaitzak eta dagozkion konpetentziak eskuratu izana, joko da lanbide modulua edo elementu ebaluagarria gainditu dela azken erabakia hartzen den deialdian. Aldez aurretik ez bada deialdirik agortu, lehen deialdian gainditu dela joko da.
b) Eskuratze hori ez denean behar bezala akreditatu, idatziz jasoko da gainditu ez izanaren erabakia, eta azken erabakia hartu den deialdia agortuko da.
7. FEP egoera amaituko da azken ebaluazio erabakia eta, hala dagokionean, kalifikazio-erabakia hartzen denean, eta ebaluazio agirietan eta kudeaketa akademikoko sistemetan ordeztu beharko da dagokion behin betiko kalifikazioarekin edo egoera akademikoarekin.
8. FEP egoera ez da egokia izanen aintzatesten denean enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren erabateko salbuespena. Salbuespen partzialaren kasuan, aplikatzen ahalko zaio egiteke dagoen eta dagozkion ikaskuntza-emaitzak eta konpetentziak akreditatzeko beharrezkoa den parte ez-salbuetsiari.
9.–Ebidentzia positiboak eta ikaskuntza akreditatuak gordetzea.
1. Lanbide modulu edo elementu ebaluagarri beraren hurrengo deialdi, ikastaro edo prozesuetarako gordetzen ahalko dira foru agindu honetan aurreikusitakoaren arabera ikaskuntza-emaitza eta konpetentzia jakin batzuk behar bezala egiaztatzen dituzten ebidentzia positiboak.
2. Hauek izanen dira kontserbazio partzialaren xedeak:
a) Prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bultzatzea.
b) Alferrikako errepikapenak saihestea behar bezala akreditatutako prestakuntza-, ebaluazio- eta ikaskuntza-jardueretan.
c) Prestakuntza-ibilbide malgu eta metagarriak erraztea.
d) Ikasleen aurrerapena bultzatzea.
e) Prestakuntza- eta ebaluazio-jarduketa berriak zentratzea nagusiki behar bezala akreditatzeke dauden ikaskuntza-emaitzetan, konpetentzietan eta ebidentzietan.
3. Ebidentzia positiboak gordetzeak ez dakar berekin lanbide moduluaren edo elementu ebaluagarriaren parte independenteak modu autonomoan gainditzea, eta ezin izanen du haren curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-batasuna zatitu.
4. Kontserbazioak bermatu beharko du dagozkion ikaskuntzen curriculum- eta ebaluazio-koherentzia, eta modu arrazoituan berrikusten ahalko da foru agindu honen 44. artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat dagoenean.
5. Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoen kasuetan, ebidentzien kontserbazioa arautuko du, gainera, eranskin honetako 8. apartatuan aurreikusitakoak.
10.–Ebaluazio erabakien ondorio akademikoak.
1. Kalifikazioek eta egoera akademikoek prestakuntza-eskaintza bakoitzari aplikatu beharreko araudian aurreikusitako ondorioak bakarrik eraginen dituzte.
2. Gainditzearen, igoeraren, akreditazioaren, ziurtapenaren eta titulazioaren eta inguruko erabakiek dagozkien ondorio akademikoak eraginen dituzte foru agindu honetan xedatutako prozeduren arabera formalizatu ondotik.
3. Eranskin honetan aurreikusitako kodifikazio osagarriek ez dute eraginen lotzen zaizkien ebaluazio erabakitik eratorritakoez bestelako ondorio akademikorik.
4. FEP egoerak 44. artikuluko 10-14 apartatuetan aurreikusitako ondorioak eta deialdien, dokumentazioaren eta kudeaketa akademikoaren araubidea arautzen duten foru agindu honetako xedapenetan aurreikusitako ondorioak bakarrik eraginen ditu.
11.–Interpretazio irizpideak.
1. Eranskin honetan jasotako aurreikuspenak foru agindu honetan eta, bereziki, VIII., IX., X., XI. eta XIII. eranskinetan xedatutako printzipio orokorrekiko koherentziaz interpretatu beharko dira.
2. Interpretaziozko zalantzaren bat izanez gero, alderdi hauekin koherentzia handiena duen interpretazioa nagusituko da:
a) Ebaluazioaren izaera integratu eta konpetentziala.
b) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
c) Erabaki akademikoen segurtasun juridikoa.
d) Kalifikazio ofizialen, kodifikazio osagarrien eta egoera akademikoen arteko bereizketa.
e) Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzaren gainditzeke egoeraren eta egiteke, baloratzeke edo integratzeke egoeraren arteko bereizketa.
f) Behar bezain nabariak diren ebidentzia positibo baliozkoen kontserbazio proportzionatua.
g) Lanbide moduluen eta gainerako elementu ebaluagarrien curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-batasuna.
h) Foru agindu honetan araututako ebaluazio sistemaren koherentzia.
VIII. ERANSKINA.–GAINDITZEAREN, IGOERAREN, JARRAITZEAREN, AKREDITAZIOAREN, ZIURTAPENAREN ETA TITULAZIOAREN ETA INGURUKO ERABAKIETARAKO DOKTRINA-ESPARRUA
1.–Xedea eta interpretazio funtzioa.
1. Eranskin honek osatzen du salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren, igoeraren, jarraitzearen eta eskaintza erabat gainditzearen inguruko erabakiak hartzeko eta foru agindu honetan araututako Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetan akreditazioaren, ziurtapenaren eta titulazioaren inguruko erabaki egokiak hartzeko doktrina-esparru komuna.
2. Konpetentzia-nahikotasun globala da erreferentzia komuna ezohiko gaitasun-konpentsazioaren, igoeraren, jarraitzearen eta eskaintza erabat gainditzearen eta foru agindu honetan araututako akreditazioaren, ziurtapenaren eta titulazioaren inguruko erabakiak interpretatu, aplikatu eta oinarritzeari dagokionez, eta irizpide integratzaile gisa dihardu lortutako ikaskuntza eta konpetentzien garapena globalki baloratzeko lanean.
3. Eranskin honetan jasotako xedapenek ez dituzte aldatzen ez oinarrizko araudiak ezarritako eskakizunak, ez foru agindu honetan ezarritakoak: irizpide komunak ematen dituzte haiek interpretatu eta aplikatzeko.
I.–KONPETENTZIA-NAHIKOTASUN GLOBALA
2.–Kontzeptua.
1. Konpetentzia-nahikotasun globala da prestakuntza jasotzen ari den pertsonak eskuratutako ikaskuntza eta gaitasunen garapena baloratzeko irizpide integratu bat.
2. Haren xedea da ahalbidetzea erabaki akademikoak oinarritu daitezen ebidentzia eskuragaien bidez benetan akreditatutako konpetentzien multzoaren balorazio orokor, integratu, testuinguruan kokatu eta behar bezain oinarritu batean.
3. Konpetentzia-nahikotasun globala koherentziaz interpretatu beharko da foru agindu honetan ezarritako ebaluazio printzipioei eta aplikatu beharreko oinarrizko araudiari dagokienez.
4. Foru agindu honen ondorioetarako, konpetentzia-nahikotasun globala da balorazio integratuko irizpide orokor bat, aukera ematen duena oinarritzeko, hala dagokionean, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren, igoeraren, jarraitzearen eta eskaintza erabat gainditzearen eta akreditazioaren, ziurtapenaren eta titulazioaren inguruan dagozkion erabakiak, lanbide konpetentzia eta enplegagarritasunerako konpetentzia galdagarrien eskuratze eraginkor, behar bezala ebidentziatu eta globalki baloratuaren testuinguruan; ez dira ordeztuko ezarritako eskakizunak, eta ez da baimenduko eskuratu gabeko konpetentziak esleitzea.
5. Konpetentzia-nahikotasun globalak errespetatuko beharko ditu, kasu guztietan, ikaskuntza-emaitzak, lanbide konpetentzia eta enplegagarritasunerako konpetentzia galdagarriak, prestakuntza-eskaintza bakoitzerako xedatutako eskakizun akademikoak eta objektibotasunaren, proportzionaltasunaren, trazabilitatearen, taldekotasunaren eta segurtasun juridikoaren inguruko printzipioak.
3.–Izaera juridikoa.
1. Konpetentzia-nahikotasun globala ez da honako hauek lortzeko bide autonomo bat:
a) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa.
b) Ikasmailaz igotzea.
c) Bertan jarraitzea.
d) Eskaintza erabat gainditzea.
e) Akreditazioa.
f) Ziurtapena.
g) Titulazioa.
2. Konpetentzia-nahikotasun globala erabaki akademikoak hartzeko prozesuan aplikatu beharreko balorazio-irizpide integratu bat da, esklusiboki.
3. Hura aplikatzeak ez du salbuesten kasu bakoitzean exijitzen diren lanbide konpetentziak, enplegagarritasunerako konpetentziak, ikaskuntza-emaitzak eta gainerako curriculum-erreferentziak akreditatzetik.
4.–Balorazioaren xede diren elementuak.
1. Konpetentzia-nahikotasun globalaren aplikazioak honako hauek kontuan hartzen ahalko ditu batera:
a) Akreditatutako ikaskuntza-emaitzak.
b) Akreditatutako lanbide konpetentziak.
c) Akreditatutako enplegagarritasunerako konpetentziak.
d) Ebidentzia eskuragaien multzoaren koherentzia eta kontsistentzia.
e) Prestakuntza-prozesuan behatutako aurrerapena.
f) Ikaskuntzak testuinguruaren arabera aplikatzea prestakuntza- eta lanbide-inguruneetan.
g) Jasotzeke dauden ikaskuntzen garrantzia eta irismena.
h) Prestakuntza-ibilbidean jarraitzeko eta hura amaitzeko eta aprobetxatzeko arrazoizko aukerak, erabaki akademikoaren izaerak eskatzen duenean.
2. Elementu horiek batera, modu integratuan eta testuinguruaren arabera baloratuko dira, saihestuko direlarik interpretazio zatitu eta kuantitatibo hutsak.
Balorazio horretan, arreta berezia emanen zaie eskaintzaren funtsezko konpetentziei eta haien eskuratze-maila eta garapena erakusten dituzten ikaskuntza-emaitzei, eta horrek ez du ekarriko gainerako konpetentzia, ikaskuntza-emaitza eta ebaluazio irizpideak osagarritzat edo ez nahitaezkotzat jotzerik.
5.–Aplikazio mugak.
1. Konpetentzia-nahikotasun globala ezin izanen da erabili honako hauetarako:
a) Eskuratu gabeko konpetentziak esleitzea.
b) Eskaintzaren funtsezko konpetentziei, konpetentzia orokorrari eta hartutako erabakiaren baliotasun akademiko eta profesionalari modu nabarian eragiten dioten emaitzen akreditazioaren falta alde batera uztea.
c) Ez dauden ebidentziak ordeztea.
d) Aplikatu beharreko araudian xedatutako eskakizunak saihestea.
2. Konpetentzia-nahikotasun globalaren aplikazioak kasu guztietan errespetatu beharko ditu objektibotasunaren, proportzionaltasunaren, tratu-berdintasunaren, sistemaren koherentziaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak.
3. Konpetentzia-nahikotasun globala aplikatzea ezin izanen da oinarritzat hartu ibilbide indibidualizatuetara daramaten zenbait interpretazio egiteko, bateragarri ez direnak eskatu beharreko ikaskuntza-emaitza, lanbide konpetentzia eta enplegagarritasunerako konpetentziekin, ez eta proportzionaltasunaren, antolamendu bideragarritasunaren eta Lanbide Heziketaren Sistemaren jasangarritasunaren printzipioekin ere.
6.–Aplikazio-eremua.
1. Konpetentzia-nahikotasun globala kontuan hartzen ahalko da, hala dagokionean, alderdi hauen inguruko erabakietan.
a) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa.
b) Ikasmailaz igotzea.
c) Bertan jarraitzea.
d) Eskaintza erabat gainditzea.
e) Akreditazioa.
f) Ziurtapena.
g) Titulazioa.
2. Beti aplikatu beharko da Lanbide Heziketaren Sistemako gradu, modalitate eta eskaintza bakoitzerako aurreikusitako espezialitateekin bat etorriz.
II.–TALDE ERABAKIAK
7.–Kontzeptua eta helburua.
1. Talde-erabakiak dira erabaki akademiko jakin batzuk hartzeko prozedura, hala aurreikusten dutenean oinarrizko araudiak, foru agindu honek eta gradu eta eskaintza bakoitzari aplikatu beharreko xedapenek.
2. Haien xedea da bermatzea eskuratutako ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio integratu, objektibo, testuinguruan kokatu eta behar bezain oinarritu bat.
8.–Ebaluazioaren eta talde-erabakiaren arteko harremana.
1. Talde-erabakiak ez du ordezten irakasleek egindako ebaluazioa, eta ez ditu aldatzen dagozkion ebaluazio eskumenak.
2. Irakasle arduradunei egokituko zaizkie honako hauek:
a) Ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak lortzea eta baloratzea.
b) Ikaskuntza-emaitzen eta dagozkion konpetentzien garapenaren eskuratze-maila ebaluatzea.
c) Beren ardurapeko lanbide modulu, esparru, gai, prestakuntza-bloke, proiektu intermodular eta gainerako elementu ebaluagarrien amaierako ohiko kalifikazioa zehaztea.
d) Ohiko bidea erabiliz zehaztea gainditu izana azken kalifikazioa positiboa denean, foru agindu honetan aurreikusitakoaren arabera.
3. Araudiak edo foru agindu honek irakasle taldeari esleitzen dionean talde-erabaki bat hartzea, hauek egokituko zaizkio:
a) Irakasleek egindako balorazio garrantzizkoak integratzea.
b) Erabakirako egokiak diren ebidentzia eskuragaien multzoa aztertzea.
c) Eskaintzaren konpetentzia-nahikotasun globala baloratzea, dagokion erabakiak eskatzen duenean.
d) Aplikatu beharreko araudiak, foru agindu honek eta eranskin honek berariaz esleitzen dizkien talde-erabakiak hartzea esklusiboki.
4. Talde-erabaki bat hartzeak ez du aldatuko irakasleek duten erantzukizuna beren ardurapeko lanbide modulu, esparru, gai, prestakuntza-bloke, proiektu intermodular eta gainerako elementu ebaluagarrien ebaluazioari, amaierako ohiko kalifikazioari eta ohiko gainditzeari dagokienez.
Irakasle taldeak ohiko kalifikazio batean eragina izaten ahalko du soilik foru agindu honetan berariaz aurreikusitako kasuetan, bereziki salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren bidez eta dagozkion berrikuspen-, erreklamazio- eta zuzenketa-prozeduren ondorioz.
5. Araudiak irakasle taldeari esleitzen dionean igoeraren inguruko erabakiak hartzea, talde-balorazioan kontuan hartzen ahalko da, prestakuntza-eskaintza bakoitzerako aurreikusitako eskakizunez gainera, ikasleen prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunaren arrazoizko bideragarritasuna, aintzat hartuz haren aurrerapen akademiko, profesional eta konpetentzialaren inguruan eskura dauden ebidentzien multzoa.
Igoera ez da interpretatuko soilik gaindituta edo gainditzeke dauden moduluen kopuruaren ondorio automatiko gisa, ez eta kalifikazioen batura aritmetiko gisa ere. Izan ere, ikasleen prestakuntza-egoeraren balorazio integratuan oinarritutako erabaki akademiko bat izan behar du, foru agindu honetan xedatutako printzipioen araberakoa.
9.–Talde-deliberamenduaren gutxieneko edukia.
1. Talde-deliberamenduak gutxienez alderdi hauek hartu behar ditu kontuan:
a) Eskura dauden ebidentziak.
b) Akreditatako ikaskuntzak.
c) Akreditatako konpetentziak.
d) Konpetentzia-nahikotasun globala, hala dagokionean.
e) Erabakiaren ondorio akademikoak.
2. Deliberamenduak bat etorri behar du objektibotasunaren, proportzionaltasunaren, tratu-berdintasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioekin.
10.–Akordioak hartzea eta dokumentatzea.
1. Talde-erabakiek behar bezala dokumentatuak geratu behar dute.
2. Konpetentzia-nahikotasun globalaren eta salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren inguruko irizpideak jasotzen dituztenean, berariaz identifikatua geratu beharko du.
III.–SALBUESPENEZKO KONPETENTZIA KONPENTSAZIOA
11.–Kontzeptua eta izaera.
1. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa da konpetentzia-nahikotasun globalaren salbuespenezko adierazpen bat.
2. Haren izaera da:
a) Salbuespenezkoa.
b) Indibidualizatua.
c) Murriztailea.
d) Arrazoian oinarritua.
e) Ebidentzietan oinarritua.
3. Ez da gainditzearen, igoeraren, akreditazioaren, ziurtapenaren eta titulazioaren bide autonomo bat.
4. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa erabaki akademiko jakin batzuei aplikatu beharreko balorazio integratuko teknika bat da, lortutako ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio global, testuinguruan kokatu eta behar bezain oinarritu batetik abiatuz, akreditatzen denean konpetentzia galdagarriak benetan eskuratu direla.
12.–Helburua.
1. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren helburua da saihestea gabezia mugatu batzuek prestakuntza-ibilbide bat amaitzea eragoztea, balorazio globalak aukera ematen duenean ondorioztatzeko bete direla konpetentzia galdagarriak eta gabezia horiek ez dietela nabarmen eragiten eskaintzaren funtsezko konpetentziei, konpetentzia orokorrari, prestakuntza-jarraitutasunari eta dagokion lanbide jardunari.
2. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa alderdi hauekiko koherentziaz interpretatu beharko da:
a) Konpetentziak benetan eskuratu diren.
b) Ebaluazioaren prestakuntza-helburua.
c) Ikaskuntzaren balorazio orokor eta integratua.
d) Lanbide Heziketaren Sistemaren barne-koherentzia.
13.–Betekizun orokorrak.
1. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzeko, honako hauek batera gertatu beharko dute:
a) Konpetentziak benetan akreditatzea.
b) Aldeko balorazio globala.
c) Jasotzeke dauden ikaskuntzen izaera mugatua, eta nabarmen ez eragitea eskaintzaren funtsezko konpetentziei, konpetentzia orokorrari, prestakuntza-jarraitutasunari eta dagokion lanbide jardunari.
d) Erabakia oinarritzeko adinako ebidentziak.
e) Talde-erabaki espresua.
f) Jasotzeke dauden ikaskuntzek ez nabarmen arriskuan jartzea lanbide konpetentzia eta enplegagarritasunerako konpetentzia galdagarrien akreditazio eraginkorra, ez eta dagokion prestakuntza-eskaintzari lotutako lanbide jarduna ere.
2. Horietako eskakizunetako edozein ez betetzeak eragotziko du salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzea.
14.–Muga materialak.
1. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa ezin izanen da erabili honako hauetarako:
a) Eskuratu gabeko konpetentziak esleitzea.
b) Eskaintzaren funtsezko konpetentziei edo dagokion konpetentzia orokorrari nabarmen loturiko ikaskuntza-emaitzen akreditazioa ordezteko.
c) Akreditazioaren, ziurtapenaren eta titulazioaren inguruko oinarrizko eskakizunak saihesteko.
d) Gainditzeko eta titulaziorako ohiko bide bilakatzeko.
2. Ezin izanen da oinarritu, halaber, batezbesteko aritmetikoetan, kalifikazioen batura automatikoetan eta irizpide kuantitatibo hutsetan.
3. Konpetentzia-nahikotasun globalaren egoera bat hautemateak ez du zehazten, bere horretan, salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzea. Izan ere, horretarako, batera gertatu beharko dute, halaber, kasu bakoitzerako aurreikusitako eskakizun espezifikoek eta talde-balorazio espresu bat beharko da.
4. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa ezin izanen da oinarritu esklusiboki kalifikazio positibo baten gertutasunean, antolamenduzko arrazoietan eta aplikazio orokor eta sistematikoko irizpideetan.
15.–Aplikazio eremuak.
1. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa aplikatzen ahalko da, soil-soilik, oinarrizko araudiak eta foru agindu honek berariaz horretarako jasotzen dituzten gradu eta eskaintzetan.
2. Gradu bakoitzerako aurreikusitako espezialitateak koherentziaz interpretatu beharko dira, eranskin honetan xedatutako printzipio orokorrei dagokienez.
16.–Motibazio indartua.
1. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio orok arrazoitze indartua beharko du.
2. Arrazoitzeak berariaz justifikatu beharko ditu honako alderdi hauek.
a) Kontuan hartutako ebidentziak.
b) Akreditatako konpetentziak.
c) Jasotzeke dauden ikaskuntzak.
d) Hautemandako konpetentzia-nahikotasun globala.
e) Hartutako erabakiaren arrazoizkotasuna.
f) Jasotzeke dauden ikaskuntzek zergatik ez duten eragozten konpetentzia galdagarriak benetan eskuratu izana hautematea eta zergatik ez duten arriskuan jartzen prestakuntza-jarraitutasuna edo dagokion lanbide jarduna.
IV.–BERMEAK, ARRAZOITZEA ETA TRAZABILITATEA
17.–Oinarritzearen printzipio orokorra.
1. Erabaki akademiko orok behar bezala oinarritu beharko du.
2. Oinarritzeak nahikoa izan beharko du ulertzeko hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoi akademiko, prestakuntzazko eta konpetentzialak.
18.–Arrazoiak.
1. Erabaki akademikoek arrazoituak egon beharko dute, honako hauen erreferentzien bidez:
a) Eskura dauden ebidentziak.
b) Aplikatutako irizpideak.
c) Egindako balorazioa.
d) Azkenik hartutako erabakia.
2. Arrazoitzearen indarrak proportzionatua izan behar du dagokion erabakiaren izaerari eta ondorioei dagokienez.
19.–Dokumentuen proportzionaltasuna.
1. Erabaki akademikoen dokumentazioak proportzionaltasun dokumentalaren printzipioa gorde behar du.
2. Dokumentazioak nahikoa izan beharko du alderdi hauek bermatzeko:
a) Hartutako erabakia ulergarria izatea.
b) Jarraitutako prozesuaren trazabilitatea.
c) Berrikuspen administratibo edo akademikorako aukera, hala dagokionean.
3. Eskakizun dokumentalak ezin izanen du eragin sistemaren antolamenduzko jasangarritasunarekin bateragarria ez den gainkarga administratiborik.
20.–Trazabilitatea.
1. Erabaki akademiko orok trazabilitate nahikoa izan beharko du.
2. Trazabilitateak nahitaez eskatzen du zalantzarik berreraiki ahal izatea alderdi hauen arteko erlazioa:
a) Eskura dauden ebidentziak.
b) Egindako balorazioa.
c) Konpetentzia-nahikotasun globala aplikatzea, hala dagokionean.
d) Talde-deliberamendua, hala dagokionean.
e) Hartutako erabakia.
f) Eragindako ondorio akademikoak.
3. Trazabilitatea bermatzen ahalko da foru agindu honetan aurreikusitako ebaluazio agiri ofizialetan, aktetan, txostenetan, erregistro akademikoetan eta ebaluazio tresnetan.
21.–Interpretaziozko itxieraren funtzioa.
1. Eranskin honetan jasotako xedapenak interpretaziozko irizpide komuna izanen dira foru agindu honetan araututako erabakietan.
2. Interpretaziozko zalantzaren bat izanez gero, honako hauek hobekien bermatzen dituen interpretazioak nagusitu behar du:
a) Konpetentziak benetan eskuratu diren.
b) Ikaskuntzaren balorazio orokor eta integratua.
c) Erabakien objektibotasuna.
d) Trazabilitate nahikoa.
e) Sistemaren segurtasun juridikoa.
f) Lanbide Heziketaren Sistemaren barne-koherentzia.
3. Eranskin honetan jasotako xedapenak sistematikoki eta koherentziaz interpretatu beharko dira I. tituluan xedatutako printzipio orokorrei eta II. tituluan araututako espezialitateei dagokienez, eta doktrina-esparru komuna izanen da foru agindu honetan araututako erabaki akademikoak hartzean eta oinarritzean.
IX. ERANSKINA.–BERRAZTERTZEA, ERREKLAMAZIOA ETA PROZEDURAZKO BERMEAK EBALUAZIO PROZESUAN
1.–Xedea eta arauen koordinazioa.
1. Eranskin honek xedatzen ditu Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetan hartutako ebaluazio erabakiak berrikusteari eta erreklamatzeari dagozkion espezialitate material, ebaluaziozko, dokumental eta teknikoak.
2. Berrikuspen- eta erreklamazio-prozedurak arautuko dira maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren egungo idazketan eta foru agindu honen 63.-68. artikuluetan eta eranskin honetan aurreikusitako berezitasunekin.
3. Eranskin honek ez du ezartzen prozedura paralelorik, eta ez ditu aldatzen 49/2013 Foru Aginduan xedatutako epe, organo eskudun, fase eta berme orokorrak, salbu eta Lanbide Heziketaren Sistemako ebaluazioa arautzen duen araudian berariaz aurreikusitako espezialitateak.
4. Ikastetxe-izaerarik ez duten prestakuntza-entitate baimenduek emandako eskaintzetan, eranskin honetan jasotzen diren zentroaren eta haren organoen erreferentziez ari garela, joko da, dakionaren arabera, ebaluazioan parte hartzen duten organo arduradunari eta pertsona eta egitura funtzionalki baliokideei eginak direla.
2.–Berrikusteko eta erreklamatzeko moduko erabakiak.
1. Berrikusten eta erreklamatzen ahalko dira zuzeneko ondorio akademikoak eragiten dituzten azken ebaluazio erabakiak, 66.2 artikuluaren arabera.
2. Baliozkotze, homologazio, aitortza, salbuespen, onarpen-erabaki, salbuespenezko deialdietarako baimen, titulu-igorpen eta administrazio-prozedura espezifiko bati loturiko gainerako jarduketak berrikusiko edo aurkaratuko dira haiek arautzen dituen araudiaren arabera.
3. Prozeduraren xedea ez da izanen jarduera, tresna eta ebidentzia bakoitza bereiz berrikustea, salbu eta haien irregulartasunak eragin nabaria ekarri ahal izan badio azken erabakian.
3.–Informazioa eta aldez aurretiko sarbidea.
1. Ikasleek eta, hala dagokionean, hain legezko ordezkariek eskubidea izanen dute ezagutzeko aplikatutako irizpideak, ebidentzia nabariak eta erabakiaren funtsezko oinarria.
2. Dokumentaziorako sarbidea arautuko dute 65. artikuluak eta X. eranskinak, eta nahikoa izan behar du erabakia ulertzeko eta, hala dagokionean, aurkaratzeko.
3. Sarbideak ez du barnean hartuko barne-deliberamendurik, prestatze-iritzi indibidualizaturik, hirugarrenen informaziorik, ez eta garrantzirik ez duen dokumentuak neurri gabe entregatzerik ere.
4.–Ikastetxeko berrikuspena.
1. Ikastetxeko berrikuspena izanen da lehen berme-fasea ebaluazio erabakiei dagokienez, 49/2013 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz.
2. Berrikuspena irakasle arduradunei, koordinazio didaktikorako departamentuari, irakasle taldeari edo erabakiaren ardura duen organoari dagokio, haren izaerari eta foru agindu honetan esleitutako ardurei erreparatuta.
3. Honako hauek egiaztatu beharko dira berrikuspenean:
a) Ikaskuntza-emaitzen, ebaluazio irizpideen eta garatutako prestakuntza- eta ebaluazio-jarduketen arteko korrespondentzia.
b) Kontuan hartutako ebidentzien nahikotasuna, nabaritasuna, benetakotasuna eta testuinguruan jartzea.
c) Kalifikazioaren, gainditzearen, igoeraren, jarraitzearen eta titulazioaren inguruko irizpideak eta deialdiak agortzearen inguruko arauak behar bezala aplikatu diren.
d) Irakasle arduradunek ohiko kalifikazioa zehaztu duten.
e) Irakasle taldeak esku hartu duen eta akordioak adostu dituen, galdagarriak direnean.
f) Aintzatetsitako sarbide- edo partaidetza-egokitzapenak aplikatu diren.
g) Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzatik eratorritako ebidentziak integratu diren.
h) Errorerik baden ikustea (errore materialak, egitezkoak, kalkulukoak edo erregistrokoak).
i) Erabakiaren oinarriak, arrazoiak eta trazabilitatea.
j) Prozedura-bermeak bete diren.
4. Berraztertzeak kontuan hartu beharko du ebaluazioaren izaera jarraitu, integratu eta konpetentziala, eta ez da mugatuko nahitaez proba edo ebidentzia bat bereiz aztertzera.
5. Berrazterketa ez da izanen ebaluazio berri bat, eta ez du aukerarik emanen balorazio profesionalaren ordez garatutako prozesuari lotzen ez zaizkion irizpideak erabiltzeko.
5.–Berrikuspenaren emaitza.
1. Berrazterketaren emaitza gisa, erabakia berresten, aldatzen, guztiz edo partez baliogabetzen ahalko da eta atzeraeragina izaten ahalko du, egin gabeko jarduketak egiteko.
2. Emaitza emanen da behar bezala arrazoitutako erantzun baten bide, adierazi beharko direlarik emaitzaren ondorioak eta erreklamaziorako bide eta epeak.
3. Aldaketak jasoko dira agiri eta sistema akademikoetan, eta gordeko da hasierako erabakiaren, eskaeraren, egindako jarduketen, erabaki berriaren eta egindako zuzenketen trazabilitatea.
6.–Erreklamazio espedientea.
1. Erreklamazio bat formulatzen denean, zentroak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari bidaliko dio espedientea.
2. Espedientean barne hartuko dira, hala dagokionean:
a) Erreklamatutako erabakia.
b) Berraztertze-eskaera eta aurkeztutako alegazioak.
c) Ikastetxearen erantzuna edo hartutako akordioa.
d) Ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio-irizpide aplikagarriak.
e) Programazioaren zati esanguratsua.
f) Erabakia ulertzeko beharrezkoak diren ebidentziak eta erregistroak.
g) Irakasle arduradunen txostenak.
h) Irakasle taldearen akordioak edo erabakiak.
i) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren dokumentazio garrantzitsua.
j) Aintzatetsitako sarbide- edo partaidetza-egokitzapenak.
k) Arrazoitze indartuaren erregistroak, galdagarriak direnean.
l) Ebazteko behar diren gainerako jarduketak.
3. Ez da beharrezkoa izanen bereizi gabe bidaltzea jarduera, ebidentzia, komunikazio eta prestakuntza-prozesuan sortutako erregistro guztiak.
7.–Hezkuntza-administrazioaren berrikuspen-estandarra.
1. Erreklamazioa ebaztean, kontuan hartuko dira aplikatu beharreko araudia, curriculum-erabakiak, komunikatutako irizpideak, ebidentzia eskuragaiak, programazioa, erabakiaren arrazoiak eta prozedurazko bermeak.
2. Hezkuntza-administrazioak ez du ordeztuko balorazio profesionala prozesutik kanpoko irizpideen bidez; hala ere, honelako erabakiak zuzentzen ahalko ditu:
a) Araudiari kontra egiten badiote.
b) Arbitrario, diskriminatzaile eta inkoherenteak.
c) Oinarri eta arrazoitze urrikoak.
d) Irizpideekiko eta ebidentzia eskuragaiekiko bateraezinak.
e) Akats materialekin, izatezkoekin, kalkulukoekin edo erregistrokoekin hartuak.
f) Taldeko esku-hartze galdagarririk gabe hartuak.
g) Prozedura-bermeak urratuz hartu badira.
8.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza.
1. Erabakian sartzen direnean enpresa edo pareko erakundetik eratorritako ebidentziak, berrikuspenak kontuan hartuko ditu honako hauek:
a) Prestakuntza-planean barne hartutako jarduerak eta ikaskuntza-emaitzak.
b) Enpresak emandako ebidentzia, txosten eta balorazioak.
c) Ikastetxearekin izandako koordinazioa.
d) Ebidentzia horiek integratzea beste ingurune batzuetan lortutakoekin.
e) Irakasleen ebaluazio- eta kalifikazio-erantzukizuna.
2. Enpresaren balorazioak ez dira ez kalifikazio ofizialak, ez erabaki akademiko autonomoak.
3. Enpresako prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke egoeran dagoenean, egiaztatu beharko da behar bezala aplikatu den FEP egoera eta kalifikazioaren eta deialdia agortzearen inguruan dituen ondorioak.
9.–Sarbidearen eta parte-hartzearen inguruko egokitzapenak.
Alegatzen denean egokitzapen aintzatetsi bat ez aplikatzea edo behar ez bezala aplikatzea, berrikuspenak honako hauek egiaztatu beharko ditu:
a) Premia modu egokian baloratu zen.
b) Neurria adostu eta komunikatu zen.
c) Aurreikusitako baldintzetan aplikatu zen.
d) Hartutako aukera, hala dagokionean, egokia eta eraginkorra zen.
e) Ea gorabeherak eragin zion parte-hartzeari, ebidentzien baliotasunari eta ebaluazioaren emaitzari.
f) Erabakia nahikoa dokumentatu zen.
10.–Talde-erabakiak eta salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa.
1. Berrazterketak bereizi beharko ditu irakasle arduradunek zehaztutako ohiko kalifikazioa eta irakasle taldeari esleitutako talde-erabakiak.
2. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa ez da eskubide automatiko bat.
3. Konpentsazioaren aplikazio posible bati lotutako erabaki bat berrikustean, honako hauek egiaztatuko dira:
a) Aldez aurretik bostetik beherako ohiko kalifikaziorik dagoen.
b) Eskaintzarako xedatutako eskakizun eta mugak bete diren.
c) Baloratutako ebidentzia eta konpetentziak.
d) Jasotzeke dauden elementuek eskaintzaren funtsezko konpetentziekin eta haien konpetentzia orokorrarekin duten erlazioa.
e) Irakasle taldearen esku-hartzea eta akordioa.
f) Arrazoitze indartua.
g) Kalifikazioa eta 5-C kodifikazioa egoki jaso diren idatziz.
4. Berrazterketak ezin izanen du talde-balorazioa ordeztu egiaztapen aritmetiko huts batekin, eta ezin izanen du, halaber, konpentsazioa automatikoki aplikatu.
11.–Ebazpena, exekuzio eta zuzenketa.
1. Erreklamazioaren ebazpenak erabakia berretsi, aldatu edo baliorik gabe uzten ahalko du, bai eta atzeraeragina agindu, ebaluazio jarduketa berriak xedatu hala dagokionean eta beharrezko zuzenketa dokumental eta akademikoak ezarri ere.
2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta jakinarazi beharko da dagozkion errekurtsoen adierazpenarekin.
3. Ikastetxeak ebazpena exekutatuko du, eta ukitutako dokumentu eta erregistroak zuzenduko ditu, X. eta XI. eranskinekin bat etorriz.
4. Zuzenketak alderdi hauen trazabilitatea mantendu beharko du: aurreko informazioa, hura oinarritzen duen ebazpena, datu edo erabaki berria, data eta exekuzioaren pertsona edo organo arduraduna.
12.–Proportzionaltasun dokumentala eta garapen teknikoa.
1. Prozeduren dokumentazioak nahikoa izan beharko du zalantzarik gabe berreraikitzeko erabakia, baina erreklamazioaren izaera eta konplexutasunarekiko proportzionatua.
2. Onesten ahalko dira tramitazio homogeneoa errazteko eredu, egiaztatze-zerrenda, protokolo eta irizpide teknikoak, 49/2013 Foru Aginduan xedatutako prozedura aldatu gabe eta eskakizun gehigarririk sortu gabe.
3. Jarduketak garatzean, bermatuko dira objektibotasuna, kontraesatea, irisgarritasuna, datuen segurtasuna, segurtasun juridikoa, prestakuntza-jarraitutasuna eta jasangarritasun administratiboa.
X. ERANSKINA.–DOKUMENTAZIOA, ARRAZOIKETA, TRAZABILITATEA, KONTSERBAZIOA ETA SARBIDEA
1.–Eranskinaren helburua.
1. Eranskinaren xedea da honako alderdi hauen inguruko irizpide tekniko eta antolamenduzkoak xedatzea:
a) Ebaluazio prozesuaren dokumentazioa.
b) Ebidentzien eta ebaluazio erabakien trazabilitatea.
c) Lanbide Heziketaren Sistemaren ebaluazio prozesuei loturiko dokumentuen kudeaketa.
d) Elkarreragingarritasun dokumentala eta digitala.
e) Informazio garrantzitsuaren kontserbazioa eta irisgarritasuna.
2. Dokumentazioa eta kudeaketa akademikoa garatzean, printzipio hauek bete beharko dira:
a) Ebaluazio jarraitu eta integratua.
b) Ikaskuntzaren balorazio global eta testuinguruan kokatua.
c) Trazabilitate nahikoa.
d) Proportzionaltasun dokumentala.
e) Funtzionaltasun pedagogikoa.
f) Sinplifikazio administratiboa.
g) Bikoiztasun dokumentalik ez sortzea.
h) Erregistroen neutraltasun teknologiko eta funtzionala.
i) Segurtasun juridikoa.
j) Datu pertsonalen babesa.
k) Jasangarritasun antolamenduzko eta teknologikoa.
3. Sinplifikazio administratiboaren eta bikoiztasun dokumentalik ez sortzearen printzipioak aplikatuz, ezin izanen da exijitu dokumentazioa sortzerik, gordetzerik, bidaltzerik eta erreproduzitzerik, dagokion informazioa dagoeneko behar bezala jasoa badago agiri akademiko ofizialetan, foru agindu honetan aurreikusitako erregistroetan edo hezkuntza-administrazioak erabilitako informazio-sistema korporatiboetan.
Honako hauek bermatzeko behar den dokumentazioa besterik ez da sortuko: ebaluazioaren objektibotasuna, hartutako erabakien trazabilitatea, prozeduraren segurtasun juridikoa eta ikasleen eskubideak betetzea.
4. Foru agindu honetan erregistro, informazio-sistema, prozedura dokumental eta kudeaketa-tresnei egiten zaizkien erreferentziak modu funtzionalean interpretatu beharko dira, eta aintzat hartuz dokumentazio egokia, trazabilitatea, kontserbazioa, irisgarritasuna eta informazio akademikoaren ustiapena bermatzeko duten xedea, edozein dela ere une bakoitzean erabiltzen den tresna teknologikoa.
Informazio-sistema korporatiboen eta kudeaketa akademikoko sistemen bilakaerak, ordezteak eta eguneratzeak ez ditu aldatuko, bere horretan, foru agindu honetan aurreikusitako betebehar dokumental, akademiko eta administratiboak, betiere mantentzen badira integritatearen, trazabilitatearen, kontserbazioaren, irisgarritasunaren eta informazioaren segurtasunaren inguruko bermeak.
2.–Ebaluazio sistemaren gutxieneko betebehar dokumentala.
1. Ebaluazio erabakien trazabilitateak ez du eskatzen prestakuntza-prozesu osoan sortutako ebidentzia guztiak gordetzerik; soilik gorde behar da hartutako erabaki akademikoak zalantzarik gabe oinarritzeko behar den informazioa eta, hala dagokionean, hura berrikusteko, gainbegiratzeko eta erreklamatzeko behar dena.
2. Ebaluaziotik eratorritako dokumentazioak printzipio hauek bete beharko ditu: proportzionaltasuna, trazabilitate nahikoa, nahikotasun dokumentala, sinplifikazio administratiboa eta bikoiztasun dokumentalik ez sortzea.
3. Ebaluazio erabaki bati lotutako dokumentazioa nahikotzat joko da, aukera ematen duenean honako hauek zalantzarik gabe identifikatzeko:
a) Hartutako erabakia.
b) Erabakiaren pertsona edo organo arduraduna.
c) Kontuan hartutako ebidentzia nagusiak.
d) Erabakiaren oinarrizko arrazoiak, galdagarriak direnean.
4. Ez da beharrezkoa izanen prestakuntza-prozesuan garatutako ebidentzia, jarduera eta jarduketa guztiak sistematikoki gordetzea, hartutako erabakiak zalantzarik gabe oinarritzen ahal badira foru agindu honetan aurreikusitako erregistro, agiri ofizial eta kudeaketa akademikoko sistema korporatiboen bidez.
3.–Ebaluazio prozesuaren dokumentazioa.
1. Ikastetxe eta prestakuntza-entitate baimenduek dokumentazio nahikoa gorde behar dute, honako helburu hauetarako:
a) Hartutako ebaluazio erabakiak oinarritzea.
b) Ebaluazio prozesuaren objektibotasuna eta trazabilitatea bermatzea.
c) Berrikuste- eta erreklamazio-prozedurak erraztea.
d) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna bultzatzea.
e) Irakaskuntza- eta tutoretza-koordinazioa ahalbidetzea.
2. Dokumentazioak honako elementu hauek hartzen ahalko ditu barnean, besteak beste:
a) Aktak eta ebaluazio agiri ofizialak.
b) Jarraipenaren eta koordinazioaren erregistroak.
c) Ikaskuntzaren ebidentzia garrantzitsuak.
d) Erabilitako ebaluazio tresnak.
e) Talde-erabakiak.
f) Tutoretzako eta koordinazioko txostenak.
g) Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzatik eratorritako informazio integratua.
h) Hartutako erabakiak oinarritzeko bestelako elementu nabari batzuk.
3. Dokumentazioak aukera eman beharko du alderdi hauek zalantzarik gabe erlazionatzeko:
a) Lortutako ebidentziak.
b) Aplikatutako ebaluazio erreferenteak.
c) Hartutako erabaki akademikoak.
4. Honako hauek ez dira galdagarriak izanen:
a) Egindako jarduera guztiak bereizi gabe gordetzea.
b) Irakaskuntza-jarduketa guztien erregistro zehatza.
c) Talde-deliberamendu guztien erreprodukzio osoa.
d) Funtzionaltasun pedagogiko eta juridiko nahikorik ez duten agiriak metatzea.
4.–Ebaluazio erabakien trazabilitatea.
1. Ebaluazio prozesuaren trazabilitateak aukera eman behar du behar adina berreraikitzeko honako alderdi hauek, modu ulergarri eta proportzionatuan.
a) Kontuan hartutako ebidentziak.
b) Aplikatutako ebaluazio erreferenteak.
c) Hartutako erabaki akademikoak.
d) Irakasle taldearen parte-hartzea, talde moduan, hala dagokionean.
2. Trazabilitateak nahikoa izan beharko du honako helburu hauetarako:
a) Ebaluazio prozesuaren objektibotasuna bermatzea.
b) Berraztertzea eta erreklamazioa erraztea.
c) Prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna bermatzea.
d) Hezkuntza-jarduketen arteko koordinazio egokia ahalbidetzea.
3. Ebaluazio prozesuko talde-erabaki nabariak behar bezala dokumentatuak utzi beharko dira, modu proportzionatu eta funtzionalean, honako alderdi hauek zalantzarik gabe identifikatzeko moduan:
a) Erabakian parte hartu duen organoa, irakasle taldea edo pertsonak.
b) Hartutako erabakiaren izaera eta irismena.
c) Oinarritzean kontuan hartu diren elementu nagusiak.
d) Erabakia hartu den data edo unea.
e) Adosturiko neurri eta jarduketak, nabariak direnean ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasunerako.
Talde-erabakien dokumentazioak ez ditu nahitaez eskatzen honako hauek:
a) Deliberamenduen erreprodukzio osoa.
b) Esku-hartze indibidualen transkripzio osoa.
c) Proportzionaltasunarekin, funtzionaltasun pedagogikoarekin eta sistemaren antolamenduzko jasangarritasunarekin bateragarriak ez diren sistema dokumentalak.
4. Trazabilitateak ez du esan nahi:
a) Funtzionaltasun pedagogikoarekiko bateragarriak ez diren erregistro-sistemak.
b) Alferrikako bikoiztasun dokumentalak.
c) Garatutako interakzio eta jarduera guztiak modu iraunkorrean gordetzea.
d) Benetako ebaluazio erabilgarritasunik ez duten automatismo dokumentalak.
5. Trazabilitate-sistemak garatzean, irizpide hauei jarraitu beharko zaie.
a) Proportzionaltasuna.
b) Funtzionaltasun pedagogikoa.
c) Bideragarritasun teknikoa eta antolamenduzkoa.
d) Segurtasun juridikoa.
e) Datu pertsonalen babesa.
5.–Erabaki akademikoen arrazoiketa eta dokumentazioa.
1. Arrazoiketaren indarrak eta hedadurak proportzionatuak izan behar dute erabakiaren izaerari, konplexutasunari, salbuespenezkotasunari eta ondorio akademikoei dagokienez.
2. Kalifikazioaren eta ebaluazioaren inguruko ohiko erabakietan, oinarritzea eratortzen ahal da honako elementu hauek batera kontuan hartzetik: aplikatutako erreferente eta irizpideak, ebidentzia nabariak, beharrezko ebaluazio erregistroak, irakasle arduradunek zehazturiko ohiko kalifikazioa eta hura agiri akademikoetan formalizatzea.
3. Ez da beharrezkoa izanen arrazoiketa narratibo indibidualizatu bat ohiko kalifikazio bakoitzerako, aurreko apartatuan aurreikusitako elementuek aukera ematen dutenean erabakia behar bezala ulertzeko.
4. Honako hauek berariazko motibazioa beharko dute:
a) Irakasle arduradunek zehaztutako kalifikazio arrunta aldatu edo ordezten duten erabakiak. Kasu horiek berariaz daude jasota foru agindu honetan.
b) Erabaki bereziki zailak, haien ondorioak ez direnean zuzenean eratortzen kalifikazioetatik eta izandako egoera akademikoetatik.
c) Berraztertze- edo erreklamazio-prozedura baten ondotik hartutako erabakiak.
d) Foru agindu honetan ezarritakoaren arabera, berariazko oinarritzea eskatzen duten erabakiak.
e) Aldez aurretik formalizaturiko kalifikazio bat edo erabaki akademiko bat aldatzen duten zuzenketak, salbu eta akats material nabarien zuzenketa.
5. Honako hauek motibazio indartua beharko dute:
a) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioko erabakiak.
b) Mailaz igotzea, jarraitzea edo maila errepikatzea dakarten salbuespenezko erabakiak, baldin eta hala ezarrita badago.
c) Salbuespenezko izaeragatik edo eragiten dituzten ondorioengatik, berariaz, II. tituluan edo VIII. eranskinean, hala identifikatuta dauden gainerako erabakiak.
6. Arrazoiketa espezifiko edo indartua behar duten erabakien dokumentazioak aukera eman beharko du elementu hauek identifikatzeko, modu nahiko eta proportzionatuan:
a) Hasiera batean zehazturiko ohiko kalifikazioa edo, beste erabaki akademiko batzuei dagokienez, hasiera batean formulaturiko proposamena.
b) Kontuan hartutako ebidentzia eta erreferente nagusiak.
c) Parte hartu duten pertsonak edo organoak.
d) Adostutako akordioa eta funtsezko arrazoiak.
e) Azken kalifikazio, kodifikazio eta egoera akademikoa.
f) Eragindako ondorio akademikoak.
7. Aktetan jasoko dira hartutako erabakia eta haren ondorio akademikoak. Oinarritze espezifiko edo indartua sartzen ahalko da aktara eta espediente akademikora loturiko erregistro osagarri batean, eta ez da beharrezkoa izanen aktan osorik erreproduzitzea.
8. Ezin da eskatu deliberamendu guztiak osorik erreproduzitzea, ez eta talde-erabaki bat hartzean adierazitako iritzi guztiak banan-banan identifikatzea ere.
9. Erabaki bat zuzentzen denean, dokumentazioak aukera eman beharko du identifikatzeko aurreko erabakia, erabaki berria, haren oinarriak, aldaketaren data eta hura baimendu duen pertsona edo organoa.
6.–Espedienterako lotura eta ondorio akademikoak dituzten jarduketen dokumentazioa.
1. Ebazpenak, egiaztagiriak eta baliozkotzeak, azterketak, salbuespenak, homologazioak, baliokidetasunak eta ondorio akademikoak dituzten gainerako jarduketak justifikatzen dituzten dokumentuak zaindu edo gorde beharko dira espediente akademikoari loturik, dokumentazio osagarri gisa.
2. Ebaluazio agiri ofizialek islatuko dituzte egoera akademikoa, kalifikazioa edo kalifikaziorik eza, kodifikazioa eta dagozkion ondorioak; ez da beharrezkoa izanen osorik erreproduzitzea ebazpena, egiaztagiria edo justifikaziozko dokumentua.
3. Dokumentazioak aukera eman beharko du alderdi hauek behar bezala identifikatzeko:
a) Aintzatetsitako jarduketa.
b) Arau-oinarria.
c) Ebazpena edo egiaztagiria eman duen organoa.
d) Ukitutako lanbide moduluak, eremuak, prestakuntza-aldiak eta gainerako elementuak.
e) Irismena eta aintzatetsitako ondorio akademikoak.
f) Kalifikazio konputagarria edo, hala dagokionean, kalifikaziorik eza eta dagokion kalkuluan duen eragina, VII. eranskinari jarraikiz.
g) Salbuespen partzialetan, parte salbuetsia eta nahitaezkoa izaten jarraitzen duen partea.
4. Ez da sortu eta gorde beharko dokumentazio bikoizturik, beharrezko informazioa jasotzen denean osorik eta modu irisgarri eta trazagarrian espedientean, agiri ofizialetan edo kudeaketa akademikoko sistemetan.
5. Jarduketa horiek kudeaketa akademikoko sistemetan erregistratu, tratatu, automatizatu, baliozkotu eta zuzentzeko lanak XI. eranskinean aurreikusitakoaren arabera eginen dira.
7.–Dokumentazioa gordetzea eta eskuratzea.
1. Ikastetxeek, prestakuntza-entitate baimenduek eta administrazio-organo eskudunek bermatu beharko dituzte agiri akademikoen kontserbazioa, zaintza, benetakotasuna, integritatea, eskuragarritasuna, irisgarritasuna eta babesa.
2. Ebaluazio agiri ofizialak, ziurtagiri akademikoak, ebaluazio dokumentu osagarriak eta ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak kontserbazio-baldintza desberdinen mende jarri ahal izanen dira, aintzat hartuz haien izaera, ondorio akademikoak, froga-xedea eta aplikatu beharreko araudia.
3. Honako helburu hauetarako beharrezkoak diren ebidentzia, agiri eta erregistroak gordeko dira:
a) Hartutako erabaki akademikoak oinarritzea.
b) Ikasleen eskubideak bermatzeko.
c) Berraztertze-, erreklamazio- eta errekurtso-prozedurak izapidetzea eta ebaztea.
d) Ibilbide akademikoa eta prestakuntza-ibilbidea akreditatzea.
e) Prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasuna bermatzeko.
f) Eragindako ondorio akademikoak mantentzea eta akreditatzea.
g) Ondorengo zuzenketen eta trazabilitatea bermatzea.
4. Dokumentazio nabariak eskuragai egon beharko du, gutxienez, dagozkion berrikuspen eskaerak, erreklamazioak eta errekurtsoak formulatu eta izapidetzen ahal diren epeetan, dokumentuaren izaeraren eta ondorioen arabera aplikatu beharreko kontserbazio-epe handiagoen kalterik gabe.
Modu proportzionatuan gorde beharreko proba, ariketa, lan eta gainerako ebidentzia eta euskarriak gorde beharko dira, gutxienez, hiru hilabeteko epean, erabakiak hartzen direnetik eta, hala dagokionean, dagozkion azken kalifikazioak formulatzen direnetik zenbatzen hasita.
Berraztertze-, erreklamazio edo errekurtso-prozedura bat hasten denean, beharrezko dokumentazioa gorde beharko da erabat ebazten eta egikaritzen den arte.
5. Ikastetxeek eta prestakuntza-entitate baimenduek xedatuko dute, beren antolamenduko eta funtzionamenduko arauetan edo dagokion agirian, ebidentziak eta ebaluazio dokumentazioa zaintzeko eta gordetzeko barne-prozedura, identifikatuko direlarik pertsona edo organo arduradunak eta, halaber, bermatuko delarik eskuragarri egotea aplikatu beharreko epeetan.
6. Ikastetxeek eta prestakuntza-entitate baimenduek xedatuko dute, beren antolamenduko eta funtzionamenduko arauetan edo dagokion agirian, ebidentziak eta ebaluazio dokumentazioa egoki zaintzeko eta gordetzeko barne-prozedura.
7. Ikasleek eta, hala dagokionean, haien familiek edo legezko ordezkariek sarbidea izan beharko dute dagozkien erabakietan oinarri edo berme esanguratsu gisa balio izan duen dokumentaziora, foru agindu honen 65. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
8. Informazioa honela eskuratzen ahalko da:
a) Aurrez aurreko kontsulta.
b) Kontsulta elektrikoaren bidez.
c) Kopia eskuratuta.
d) Ziurtagiria, laburpena edo erreprodukzio partziala eskuratuta.
e) Eskatutako informazioaren berri izateko nahikoa den beste edozein bitarteko baliodunen bidez.
9. Sarbide modalitatea erabakitzeko, kontuan hartuko da dokumentazioaren izaera, eskaeraren helburua, jatorrizko dokumentuen babesa eta proportzionaltasunaren, irisgarritasunaren eta administrazio-sinplifikazioaren inguruko printzipioak.
10. Dokumentazioak baldin baditu hirugarrenen datu pertsonalak, enpresa edo pareko erakundeen informazio konfidentziala, eduki babestuak eta modu mugatuan zabaltzeko informazioren bat, sarbidea honako hauen bidez egiten ahalko da:
a) Anonimizazioa.
b) Datuen disoziazioa.
c) Informazio partziala eskuratzea.
d) Kontsulta, baina kopiarik eskuratu gabe.
e) Sarbiderako eskubidea erabiltzea ukitutako eskubide eta interesen babesarekin uztartzeko aukera ematen duen beste edozein neurri proportzionatu.
11. Informazioa eskuratzeko eskubideak ez ditu hartzen:
a) Irakasleen edo irakasle taldearen barne-eztabaidak.
b) Iritziak, proposamenak edo prestaketa-balorazio indibidualizatuak, ez direnak, berez, azken erabakiaren oinarri.
c) Hirugarrenen informazio pertsonala edo akademikoa.
d) Bereizi gabe entregatzea prestakuntza-prozesuan zehar sortutako erregistro, komunikazio, zirriborro edo agiri guztiak.
e) Erabakia ulertzeko, oinarritzeko, berrikusteko edo erreklamatzeko garrantzitsuak ez diren agiriak.
12. Aurreko apartatuan xedatutakoak ez du eragotziko azkenik hartutako erabakia oinarritzen duten irizpide, ebidentzia, akordio eta arrazoi bereziak ezagutzeko eskubidea.
13. Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza duten eskaintzetan, sarbideak errespetatuko du ukitutako enpresa-informazioaren eta informazio tekniko, komertzial eta pertsonalaren konfidentzialtasuna, eta ez du eragotziko erabaki akademikoan modu nabarian eragin duten ebidentzia eta balorazioen ezagutza nahikoa.
14. Sistema dokumental eta kudeaketa akademikokoek honako hauetarako aukera eman behar dute:
a) Sarbideak eta aldaketa nabariak kontrolatzeko.
b) Informazioa berreskuratzeko galerak, akatsak eta gorabehera teknikoak daudenean.
c) Dokumentazioa babestea gorabeheretatik, suntsitzetik, galeretatik eta baimenik gabeko sarbideetatik.
d) Egindako zuzenketen trazabilitatea bermatzeko.
15. Dokumentazioa kontserbatzean, zaintzean eta hartara irispidea izatean, gorde beharreko printzipioak dira premia, proportzionaltasuna, egiazkotasuna, integritatea, konfidentzialtasuna, datu pertsonalen babesa, segurtasun juridikoa eta agiri- eta administrazio-jasangarritasuna.
XI. ERANSKINA.–KUDEAKETA AKADEMIKOA, INFORMAZIO SISTEMAK ETA ELKARRERAGINGARRITASUNA
1.–Xedea eta helburua.
1. Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetan erabilitako informazio sistemak eta kudeaketa akademikoko sistemek bermatu beharko dute ikasleen ikaskuntzaren ebaluazio prozesuen, jarraipenaren, akreditazioaren eta ziurtapenaren euskarri egokia, foru agindu honetan eta aplikatu beharreko araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz.
2. Sistema horien xedea honako hauek erraztea izanen da:
a) Ebaluazioaren kudeaketa akademiko eta administratiboa.
b) Hartutako erabakien trazabilitate oinarrizko eta nahikoa.
c) Ikasleen konpetentziazko aurrerapenaren jarraipena.
d) Irakaskuntza-koordinazioa eta irakasle taldeen talde-lana.
e) Ikasleekiko eta, hala dagokionean, haien legezko ordezkariekiko komunikazioa.
f) Informazio agregatua lortzea hezkuntza-hobekuntzarako eta sistemaren plangintzarako.
3. Informazio sistemak diseinatu eta erabiltzean, honako printzipio hauek bete beharko dira:
a) Konpetentzien araberakoa izatea.
b) Proportzionaltasuna.
c) Dokumentu-nahikotasuna.
d) Informazioa argia izatea eta eskuragarri egotea.
e) Datu pertsonalen babesa.
f) Antolamenduaren jasangarritasuna eta alferrikako zama administratiboak murriztea.
2.–Informazio sistemen izaera instrumentala.
1. Informazio sistemek eta kudeaketa akademikoko sistemek izaera instrumentala izanen dute, eta ebaluazio- eta hezkuntza-kudeaketako prozesuen laguntza teknikoarena.
2. Ebaluazioaren, gainditzearen, igoeraren, jarraitzearen, akreditazioaren, ziurtapenaren, titulazioaren eta salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren inguruko erabakiak, kasu guztietan, irakasleek, irakasle taldeek eta foru agindu honetan aurreikusitako organo eskudunek hartuko dituzte.
3. Erabaki akademikoak ezin izanen dira ordeztu soilik zenbakizko parametroetatik, kalkulu automatikoetatik eta irakasleen baloraziorik gabeko tratamendu informatikoetatik eratorritako automatismoekin.
4. Informazio sistemek aukera eman beharko dute honako alderdi hauek behar bezala islatzeko:
a) Ikasleen ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren balorazio global eta integratua.
b) Irakasle taldeek hartutako talde-erabakiak.
c) Adostutako laguntza- eta jarraipen-neurriak eta errekuperazio integratuko neurriak.
d) Ebaluazio-prozesuan batera gertatzen diren inguruabar eta egoera akademiko nabariak.
e) Ikastetxetik edo prestakuntza-entitatetik, enpresa edo pareko erakundetik eta prestakuntza-inguruneetatik eratorritako ebidentzien integrazioa, aldatu gabe azken kalifikazio independenterik eta zatitu gabe dagokion lanbide modulu edo unitate ebaluagarriaren curriculum-, prestakuntza- eta ebaluazio-batasuna.
f) Ebidentzia positiboak kontserbatzea, eta identifikatzea zain dauden ebidentziak eta enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzaren egiteke, baloratzeke edo integratzeke egoera.
g) Ebaluazio erabakiek deialdiak erabiltzeari eta agortzeari dagokienez dituzten ondorioak.
h) Baliozkotzeen, aitortzen eta azken nota zehaztean eragina duten gainerako egoera akademikoen tratamendua, barnean dela kalifikazio konputagarria edo, hala dagokionean, VII. eranskinaren arabera dagokion kalkuluaren salbuespena.
5. Aurreko paragrafoetan xedatutakoak ez du eragotziko kalkuluaren, erregistroaren eta informazio akademikoa eraldatzearen inguruko eragiketa arautuak automatizatzerik, egiten direnean sisteman baliozko moduan sartutako kalifikazio, kodifikazio, ebazpen eta egiaztagirietan oinarrituta. Eragiketa horiek ez dira ebaluazio-erabakitzat joko, eta egiaztagarriak, erreproduzigarriak eta aplikatu beharreko araudiarekin koherenteak izan beharko dute.
3.–Ebaluazio-informazioa eta trazabilitatea.
1. Informazio sistemek aukera eman beharko dute honako hauek erregistratzeko modu egituratu eta ulergarrian:
a) Kalifikazioak, balorazioak eta hartutako egoera akademikoak.
b) Balorazioaren xede diren konpetentzia, ikaskuntza-emaitza eta ebaluazio-irizpideak.
c) Ebaluazio-prozesuan hartutako talde-erabaki nabariak.
d) Ezarritako laguntza- eta jarraipen-neurriak eta errekuperazio integratuko eta prestakuntza-jarraitutasuneko neurriak.
e) Aintzat hartutako ebidentzia nabarien jatorria, beharrezkoa denean ebaluazio-erabakia oinarritzeko.
f) Enpresa edo pareko erakundean garatutako ikaskuntza-emaitzen balorazioa, identifikatu beharko delarik gainditua edo ez-gainditua izaera eta, erabiltzen denean, gainditua balorazioaren 1etik 4rako barneko garapen-maila, bai eta enpresa edo pareko erakundeak emandako balorazio kualitatibo globala ere.
g) Gordetzea adosten diren ebidentzia positiboak eta behar adina akreditatzeke dauden ikaskuntza-emaitzak eta konpetentziak.
h) Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke egoera eta azken erabakian eta deialdien zenbatespenean dituen ondorioak.
i) Egiteke dagoen prestakuntza gero egin, baloratu edo integratzea eta azken ebaluazio-erabakia eta, hala dagokionean, kalifikazio-erabakia.
j) Baliozkotze- eta aitortza-ebazpen, -egiaztagiri eta -erregistroak, aplikatutako bide edo oinarria, dagokion kodifikazioa eta kalifikazio konputagarria eta, hala dagokionean, kalkulua azken notatik salbuestea.
k) Azken notan sartutako eta salbuetsitako elementuen xehetasuna eta hori zehazteko erabilitako eragiketa.
2. Ebaluazio-erabakien trazabilitateak bermatu beharko du bermatzeko hartutako erabakien oinarritze nahiko, arrazoizko eta ulergarri bat, bat etorriz proportzionaltasunaren eta administrazio-jasangarritasunaren printzipioekin.
3. Ebaluazio-dokumentazioak aukera eman beharko du honako hauek akreditatzeko, beharrezkoa denean:
a) Garatutako ebaluazio-prozesuaren koherentzia orokorra.
b) Aintzat hartutako ebidentzia nabariak.
c) Irakasle taldeak hartutako funtsezko erabakiak.
d) Erabakiak egokitzea programazioan eta foru agindu honetan zehaztutako irizpideetara.
4.–Ebaluazioaren nahikotasunaren eta proportzionaltasunaren printzipioa.
1. Etengabeko ebaluazioak eta konpetentziaren ebaluazioak ez du exijituko zehatz-mehatz eta bereizi gabe gordetzerik ikaskuntza-prozesuan sortutako jarduera, egiteko, produkzio, ariketa, erregistro partzial eta mikroebidentzia guztiak.
2. Informazioko eta ebaluazio-dokumentazioko sistemek aukera eman beharko dute honako hauek behar adina eta modu nabari eta proportzionatuan akreditatzeko.
a) Ikasleek konpetentzietan aurrera egitea.
b) Ebaluazioan aintzat hartutako ebidentzia nabariak.
c) Hartutako erabakien oinarritze orokorra.
d) Irakasle taldeak talde-erabakietan izandako parte-hartzea, dagokionean.
3. Ebaluazio-erregistroen antolamenduak saihestu egin beharko ditu honako hauek:
a) Alferrikako zama dokumentalak.
b) Bikoiztasun administratiboak.
c) Ebaluazioa hiperzatikatzeko prozesuak.
d) Konpetentzien ebaluazio jasangarri, esanguratsu eta pedagogikoki nabari batekin bateragarriak ez diren jardunbideak.
4. Hezkuntza-administrazioek eta ikastetxeek informazio erregistratuaren erabilgarritasun pedagogikoa bultzatzen duten ebaluazio kudeaketako ereduak sustatu beharko dituzte, dokumentuen metaketa hutsaren alde egiten dutenen aldean.
5.–Talde-erabakien eta salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren kudeaketa.
1. Informazio sistemek argi eta garbi bereizi beharko dituzte honako hauek:
a) Irakasle arduradunek zehatutako amaierako ohiko kalifikazioa.
b) Dagokion prestatze-proposamena edo -jarduketa.
c) Irakasle taldeak hartutako talde-erabakia.
d) Behin betiko formalizatutako kalifikazioa eta kodifikazioa.
2. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren inguruko erabakietan, erregistroak aukera eman beharko du honako alderdi hauek identifikatzeko modu nahiko eta proportzionatuan:
a) Ukitutako elementu ebaluagarria.
b) Hasiera batean zehatutako ohiko kalifikazioa eta irakasle arduradunak.
c) Kontuan hartutako ebidentzia, konpetentzia eta erreferente nagusiak.
d) Eskaintzarako xedatutako eskakizun eta mugak bete diren.
e) Talde-erabakiaren data eta funtsezko edukia.
f) Bosteko amaierako kalifikazioa eta 5-C kodifikazioa.
g) Erabakiaren ondorio akademikoak.
h) Aktari eta espedienteari loturiko agiri osagarriak.
3. 5-C kodifikazioa soilik sartzen ahalko da dagokion talde-erabakia adostu eta baliozkotu ondotik.
4. Sistemek ezin izanen dute automatikoki aplikatu salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioa, ez eta 5-C kodifikazioan bostetik beherako ohiko kalifikazio bat ordeztu ere, irakasle taldearen esku-hartzerik eta baliozkotzerik gabe.
5. Dokumentazioa modu sintetiko eta proportzionatuan eginen da, deliberamenduen erreprodukzio osoa exijitu gabe.
6.–Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzaren egiteke, baloratzeke edo integratzeke egoeraren kudeaketa.
1. Informazio sistemek eta kudeaketa akademikoko sistemek aukera eman behar dute idatziz jasotzeko, zuzenean edo behar bezala loturiko erregistro osagarrien bidez, enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzaren egiteke, baloratzeke edo integratzeke egoera, zeina foru agindu honen 44. artikuluan eta VII. eranskinean aurreikusten baita.
2. Egoera horren erregistroak aukera eman behar du honako hauek identifikatzeko, modu nahiko eta proportzionatuan:
a) Ukitutako prestakuntza-eskaintza eta lanbide modulua, proiektu intermodularra edo elementu ebaluagarria.
b) Egiteke dagoen egoera eragin duen kausa.
c) Prestakuntza egiteke, baloratzeke edo ebaluazio prozesuan integratzeke dagoen.
d) Ukitutako ikaskuntza-emaitzak edo konpetentziak, beharrezkoa denean egoera oinarritzeko.
e) Ikastetxe edo prestakuntza-entitatean, enpresa edo pareko erakundean eta kontserbazioa adostutako beste prestakuntza-ingurune batzuetan lorturiko ebidentzia positiboak.
f) Azken ebaluazio erabakirik ez izatea eta, hala dagokionean, kalifikaziorik ez izatea, egoerak irekia jarraitzen duen bitartean.
g) Deialdia agortu ez izana, amaierako erabaki hori hartzen ez den bitartean.
h) Birprogramatzearen, jarraitutasunaren, laguntzaren eta jarraipenaren inguruan beharrezkoak diren jarduketak.
i) Egiteke, baloratzeke edo integratzeke dagoen prestakuntza gerora egin, baloratu eta integratu izana.
j) Hartutako azken erabakia, kalifikazioa edo behin betiko egoera akademikoa eta dagokion deialdian dituen ondorioak.
3. 60.16 artikuluan aurreikusitako egite aukerak zenbatzearen ondorioetarako, erregistroak aukera eman beharko du alderdi hauek identifikatzeko:
a) Prestakuntza-eskaintza eta, hala dagokionean, ikastaroa, aldia eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren partea.
b) Prestakuntza hori hasi den eta haren garapen egoera edo dagoeneko amaitu den.
c) Egiteko aukera bat agortu den.
d) Agortu bada, erabilitako aukeraren zenbakia eta eskura dauden gainerako aukeren kopurua.
e) Uko baimendua eta egiteko aukera bat ez agortzearen ondorioa.
f) Prestakuntzaren parte bat zenbait alditan edo zenbait enpresa edo pareko erakundetan banatzen denean, egiteko aukera bakartzat jotzea.
Sistemek ez dute egiteko aukeratzat joko uko baimendua, eta ez dute aukera osagarririk emanen prestakuntzaren parte bat zenbait alditan edo zenbait enpresa edo pareko erakundean ohikotasunez banatzearen ondorio gisa.
4. Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzaren egiteke, baloratzeke edo integratzeke egoera jaso beharko da VII. eranskinean xedatutako kodifikazioaren bidez, eta ezin izanen da automatikoki bilakatu ez-gaindituaren kalifikazio, gainditzeke egoera, deialdirako uko edo ondorio desberdineko beste edozein egoera akademiko.
5. Informazio sistemen konfigurazioak eta erabilerak saihestu egin beharko du deialdia automatikoki agortzea azken ebaluazio erabakirik eta, hala dagokionean, kalifikazio-erabakirik hartu ez den artean.
6. Enpresa edo pareko erakundetik eratorritako ebidentzia, balorazio eta txostenak lanbide moduluaren edo dagokion elementu ebaluagarriaren ebaluazio-prozesuan integratuko dira, eta ez dute azken kalifikazio independenterik eraginen, ez eta deialdien zenbaketa bereizirik ere.
7. Egiteke dagoen prestakuntza egin, baloratu eta integratu ondotik, sistemek honako hauetarako aukera eman beharko dute.
a) Behin-behineko egoera akademikoa ixteko.
b) Idatziz jasotzeko azken ebaluazio-erabakia eta, hala dagokionean, behin betiko kalifikazioa.
c) Zehazteko amaierako erabakiak ondorioak eragiten dituen deialdia.
d) Mantentzeko aurreko egoeraren, gordetako ebidentzien eta azkenik hartutako erabakiaren oinarrizko trazabilitatea.
8. Lanbide modulua edo elementu ebaluagarria gainditu bada eta aldez aurretik ez bada deialdirik agortu, kudeaketa akademikoko sistemek aukera eman behar dute islatzeko lehen deialdian gainditu dela.
9. Gainditu ez izanaren amaierako erabaki bat hartzen denean, idatziz jasoko da dagokion deialdiaren agortzea, eta ezin izanen da izan zenbaketa bereizirik ikastetxetik edo prestakuntza-entitatetik eratorritako ebidentzietarako eta enpresa edo pareko erakundetik eratorritakoetarako.
10. Apartatu honetan aurreikusitako erregistroek bete beharko dituzte dokumentuen proportzionaltasunaren, antolamenduzko jasangarritasunaren eta informazio-nahikotasunaren printzipioak. Integratzen ahalko dira eremu egituratuen, egoera akademikoen, dokumentu lotetsien eta bestelako mekanismo funtzionalki baliokide batzuen bidez, bikoiztasunak eta alferrikako zama administratiboak saihesturik.
7.–Baliozkotzeen, aitortzen, salbuespenen eta azken notaren kalkuluaren kudeaketa.
1. Informazio sistemek eta kudeaketa akademikoko sistemek aukera eman behar dute erregistratzeko baliozkotzeak, aitortzak eta kalifikazioetan eta azken notaren kalkuluan eragiten ahal duten gainerako egoerak, eta modu egituratuan aplikatzeko haien inguruko arauak, foru agindu honen VII. eta XII. eranskinetan aurreikusitakoaren arabera.
2. Baliozkotze, aitortza eta salbuespen bakoitzaren erregistroak aukera eman behar du honako hauek identifikatzeko, modu nahiko eta proportzionatuan:
a) Ukitutako pertsona eta prestakuntza-eskaintza, bai eta lanbide modulua, hautazko partea, prestakuntza-aldia eta jarduketari dagokion beste edozein elementu ere.
b) Baliozkotzea oinarritzen duen bidea, akreditazioa edo inguruabarra.
c) Oinarritzat duen ebazpen, egiaztagiri edo agiria, identifikatzen direla organo eskuduna eta, hala dagokionean, data eta erreferentzia.
d) Aplikatu beharreko kodifikazio akademikoa.
e) Kontuan hartu beharreko jatorrizko kalifikazioa edo kalifikazioak, dagokionean.
f) Kalifikazio konputagarria lortzeko egindako eragiketa, jatorrizko zenbait kalifikaziotatik eratorria denean.
g) Azken notaren kalkuluan sartu beharreko zenbakizko kalifikazioa edo, hala dagokionean, lanbide modulua kalkulu horretatik salbuetsi izana.
h) Erregistroa jasotzeko edo baliozkotzeko ardura duen pertsona edo organoa.
3. Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzaren salbuespenetan, erregistroak honako hauek ere identifikatu beharko ditu:
a) Eskaintza garatzen den araubide orokorra.
b) Salbuespenaren izaera erabateko edo partziala.
c) Ebazpena oinarritzen duen lan-esperientzia.
d) Salbuespenean sartzen den enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzaren partea.
e) Salbuespen partzialaren kasuan, nahitaezkoa izaten jarraitzen duen partea eta haren egite-, balorazio- edo integratze-egoera.
f) Ebazpena eman duen organo eskuduna.
g) Salbuespenari loturiko kalifikazio independenterik ez izatea.
4. Hautazko partea ikastaro eta prestakuntza-jarduera ez-formalen bidez erabat edo partzialki aitortzen denean, erregistroak identifikatu beharko du aitortzaren irismen erabatekoa edo partziala eta zenbakizko kalifikaziorik ez izatea, salbu eta arauetan kontrakoa aurreikusten bada berariaz.
5. Sistemek arau hauek aplikatuko dituzte automatikoki:
a) CV-X kodifikazioaren bidez identifikatutako lanbide moduluak X zenbakizko balioarekin sartuko dira kalkuluan.
b) CV kalifikazioaren bidez identifikatutako lanbide moduluak salbuetsiak geratuko dira, bai azken nota zehazteko erabilitako zenbakitzailetik, bai zatitzailetik.
c) Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio bidez gainditutako lanbide modulu, proiektu intermodular eta bestelako elementu batzuk 5-C kodifikazioaren bidez identifikatuko dira, eta bosteko balioarekin zenbatuko dira.
d) RCN kalifikazioaren bidez identifikatutako aitortzak salbuetsiak geratuko dira, bai azken nota zehazteko erabilitako zenbakitzailetik, bai zatitzailetik.
e) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren salbuespen erabateko edo partzialak ez du kalifikazio independenterik eraginen, eta ez da sartuko elementu bereizi gisa azken notaren kalkuluan.
6. Aurreko apartatuan aurreikusitako automatizazioa aurretik sartu eta baliozkotutako datu akademikoetan soilik oinarrituz eginen da. Sistemak bere kabuz ezin izanen ditu honako hauek egin: baliozkotze-bide bat esleitu, dagozkion ebazpen edo egiaztagirian xedatutako edo hartatik eratortzen ahal den kalifikazio bat zehaztu eta erregistratutako egoeraren ondorio akademikoak aldatu.
7. Sistemek eragotzi egin beharko dute –edo behar bezain ikusgai ohartarazi– azken nota zehaztea kasu hauetan:
a) Aldez aurretik ebatzi beharreko behin betiko kalifikazio edo egoera akademikorik gabeko lanbide moduluak daudenean.
b) Baliozkotze edo aitortza batek ez duenean izaera konputagarriari edo ez-konputagarriari buruzko identifikaziorik.
c) Erregistratutako kodetzea sartutako kalifikazioarekiko bateraezina denean.
d) Azken erabakia hartzea eragozten duen enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke egoeran dagoenean.
e) Datu osatugabeak, kontraesankorrak edo VII. eranskinean xedatutako arauekiko bateraezinak direnak detektatzen direnean.
8. Sistemak sortu beharko du edo kontsultatzeko aukera eman beharko du azken notaren kalkuluaren xehetasun ulergarri bat, gutxienez honako alderdi hauek identifikatzen dituena:
a) Kalkuluan sartutako lanbide moduluak eta, hala dagokionean, proiektu intermodularra.
b) Elementu bakoitzari esleitutako kalifikazio konputagarria.
c) Kalkulutik salbuetsitako elementuak eta salbuesteko kausa.
d) Kalifikazio konputagarrien batura.
e) Zatitzaile gisa erabilitako elementuen kopurua.
f) Azken notaren emaitza, aplikatu beharreko araudian xedatutako dezimal-kopuruarekin adierazia.
9. Kalkuluaren xehetasuna berrikusteko modua eduki beharko du hura baliozkotzearen ardura duen pertsona edo organoak, kalkulua behin betiko formalizatu aurretik, eta espediente akademikoari lotua gorde beharko da; ez da beharrezkoa izanen dokumentazio bikoizturik sortzea, aplikazioak bermatzen duenean dokumentuen kontsulta, integritatea eta trazabilitatea.
10. Azken nota bati dagokionez, kalifikazio konputagarri bat, kodifikazio bat eta baliozkotze edo aitortza baten ondorioa aldatzeko modu bakarra zuzenketa-prozedura baimendu bat izanen da. Sistemak honako hauen inguruko trazabilitate nahikoa gorde beharko du:
a) Aurreko datuarena.
b) Datu zuzenduarena.
c) Aldaketaren kausarena.
d) Jarduketa noiz egin den.
e) Egin edo baimendu duen pertsonarena edo organoarena.
11. Sistemek erabili beharko dituzte baliozkotze- eta aitortza-bide bakoitza dagozkion kodifikazioari eta ondorio akademikoari lotzeko aukera ematen duten katalogo eta arau parametrizatuak, bat etorriz VII. eranskinarekin eta lanbide heziketaren alorreko zuzendaritza nagusi eskudunak onesten dituen jarraibide teknikoekin.
12. Sistemaren parametrizazioak saihestu beharko du zentroetako langileek eskuz sartu behar izatea kalifikazioak eta baliozkotze baten izaera konputagarria erabaki behar izatea, ondorio hori zalantzarik gabe zehazten ahal denean erregistratutako bidearen bitartez.
13. Apartatu honetan aurreikusitako erregistroek bete beharko dituzte dokumentuen proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, elkarreragingarritasunaren eta antolamenduzko jasangarritasunaren printzipioak, eta saihestu beharko dituzte alferrikako bikoiztasunak eta zama administratiboak.
8.–Informazio akademikoa baliozkotzea eta zuzentzea.
1. Informazio akademiko baliozkotua soilik aldatzen ahalko da zuzenketa-prozedura baimenduen bidez.
2. Sistemek honako hauek bereizi beharko dituzte:
a) Akats materialen, teknikoen, transkripziokoen eta kalkulukoen zuzenketa.
b) Ebaluazio erabaki berri batetik eratorritako aldaketa.
c) Berraztertze-, erreklamazio- eta errekurtso-prozedura batean adosturiko zuzenketa.
d) Ebazpen administratibo bat edo ebazpen judizial bat egikaritzea.
3. Zuzenketa orok aukera eman beharko du honako hauek identifikatzeko:
a) Aurreko datu, kalifikazio, kodifikazio edo egoera.
b) Datu, kalifikazio, kodifikazio edo egoera berria.
c) Aldaketaren kausa eta oinarria.
d) Baimentzen duen ebazpen, akordio edo dokumentua, dagokionean.
e) Jarduketa noiz egin den.
f) Egin edo baliozkotu duen pertsona edo organoa.
4. Aldaketak eragiketa automatizatu bati eragiten dionean, dagokion emaitza birkalkulatzen ahalko du sistemak, datu berriak baliozkotu ondotik; mantenduko da aurreko kalkuluaren eta emaitza berriaren trazabilitatea.
5. Ezin izanen da egin kalifikazio, kodifikazio, deialdi, talde-erabaki, baliozkotze, aitortza, salbuespen eta ondorio akademikoen aldaketa zuzen eta ez-trazagarririk.
6. Sistemaren muga teknikoek ez dute eragotziko modu baliodunean adostutako zuzenketa bat dokumentatzea eta egikaritzea. Beharrezkoa denean, ordezko euskarri bat erabiliko da, eta gero sartuko da informazioa sistema ofizialean, data, edukia, egilea eta oinarria mantendurik.
9.–Segurtasuna, integritatea eta datuen babesa informazio sistemetan.
1. Informazio sistemek eta kudeaketa akademikoko sistemek bermatu beharko dute erregistratutako informazio akademikoaren integritatea, eskuragarritasuna, konfidentzialtasuna, benetakotasuna eta trazabilitatea.
2. Datuetarako sarbidea eta haiek aldatzea, baliozkotzea eta zuzentzea mugatuko da aplikatu beharreko araudiaren arabera horretarako eskumena duten pertsona eta organoetara, eta aukera eman beharko dute identifikatzeko egindako jarduketak, ondorio akademikoak dituztenean.
3. Sistemek aplikatu beharko dituzte segurtasuneko, datuen babeseko, kontserbazio teknikoko eta informazioa berreskuratzeko nahitaezko neurriak.
4. Ebazpenen, egiaztagirien eta gainerako agiri akademikoen zaintza, kontserbazioa eta haietarako sarbidea X. eranskinean aurreikusitakoaren araberakoak izanen dira.
10.–Elkarreragingarritasuna eta sistemaren hobekuntza.
1. Erabilitako informazio sistemek bultzatu beharko dute plataformen eta hezkuntza-administrazioaren hezkuntza-kudeaketako zerbitzuen arteko elkarreragingarritasuna.
2. Ebaluazio-prozesuetatik eratorritako informazio erantsia honako helburu hauetarako erabiltzen ahalko da:
a) Hezkuntza-sistema hobetzeko.
b) Prestakuntza-eskaintzen planifikaziorako.
c) Ebaluazio instituzionala.
d) Hezkuntza-estatistikak egiteko.
e) Laguntza- eta hobekuntza-jarduketak diseinatzeko.
3. Datu erantsien erabilerak inola ere ezin izanen ditu kaltetu ikasleen eskubide indibidualak, ez eta balorazio profesionala ordeztu ere ikaskuntza-prozesuetan.
XII. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAKO ESKAINTZEN PROGRAMAZIOEN EGITURA ETA GUTXIENEKO EDUKIAK
1.–Xedea eta helburua.
1. Eranskin honen helburua da ezartzea foru agindu honek araututako Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen programazioek jaso beharko dituzten egitura eta gutxieneko edukiak.
2. Prestakuntza-prozesuak planifikatzeko, garatzeko, koordinatzeko eta ebaluatzeko tresnak dira programazioak, eta lagundu beharko dute bermatzen eskaintza bakoitzaren curriculum- eta prestakuntza-elementuen arteko koherentzia, ikaskuntza-jardueren garapena, ebidentziak lortzea, ikaskuntzaren ebaluazioa eta dagozkion konpetentziak eskuratzea.
3. Programazioek egokitu beharko dute prestakuntza-eskaintza bakoitzaren ezaugarrietara, iraupenera, antolamendura, irakaskuntza-modalitatera eta xedera, beti errespetatu beharko dituztela foru agindu honetan xedatutako printzipioak.
2.–Printzipio orokorrak.
Programazioek honako hauek egin behar dituzte:
a) Curriculum eta prestakuntza-eskaintzen garapen koherentean lagundu.
b) Irakaskuntza-prozesuko, ikaskuntzako eta konpetentzia-garapeneko prozesuen plangintza, garapena, koordinazioa eta ebaluazioa erraztu.
c) Ikaskuntza-emaitzen, prestakuntza-eskaintzari lotutako konpetentzien, garatutako jardueren eta ebaluazio-prozeduren arteko koherentzia bermatu.
d) Modulu, esparru, proiektu, prestakuntza-jarduera eta ikasteko ingurune desberdinetan garatutako ikaskuntzen integrazioa bultzatu.
e) Inklusioaren, berdintasun materialaren, ekitatearen, irisgarritasun unibertsalaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak sartzea, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa, desberdintasun indibidualak eta hezkuntza- eta prestakuntza-laguntzako berariazko premiak artatzea.
f) Prestakuntza-eskaintza behar bezala garatzeko behar den irakaskuntza-, tutoretza- eta antolamendu-koordinazioa bultzatu.
g) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen jarraitutasuna erraztu.
h) Prestakuntza-prozesuan eskuratutako ebidentzien eta hartutako ebaluazio-erabakien arteko koherentzia bermatu.
i) Funtzionaltasun pedagogikoaren, proportzionaltasun dokumentalaren, sinplifikazio administratiboaren eta antolamenduaren jasangarritasunaren inguruko printzipioak bete.
j) Irakaslanerako eta irakaskuntza eta prestakuntza-eskaintzen kalitatea etengabe hobetzeko tresna erabilgarriak sortzea.
3.–Programazioen gutxieneko edukiak.
Programazioetan, elementu hauek sartuko dira, gutxienez:
1. Prestakuntza-eskaintzaren identifikazioa:
a) Eskaintzaren izena.
b) Lanbide Heziketaren Sistemako zer gradutakoa den.
c) Ikasturtea.
d) Ikastaro-modalitatea.
e) Ikastetxe arduraduna.
f) Irakasle arduradunak eta, hala dagokionean, parte hartzen duen irakasle taldea.
2. Eskaintzaren testuingurua:
a) Prestakuntza-eskaintzaren ezaugarri orokorrak.
b) Xede diren ikasleen ezaugarriak, dagokionean.
c) Prestakuntzaren garapenean nabariak diren antolamenduzko alderdiak.
d) Baliabide, instalazio, ekipamendu eta ikasteko ingurune erabilgarriak.
e) Eskaintzaren plangintzan eta garapenean nabariak izaten ahal diren bestelako testuinguruko faktore batzuk.
3. Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren emaitzak.
a) Aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak eta haiei lotutako ebaluazio-irizpideak.
b) Lotutako lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
c) Prestakuntza-helburuak edo elementu baliokideak, dagokionean.
d) Curriculumeko edo prestakuntzako gainerako elementuekiko erlazioa.
e) Prestakuntza-eskaintzaren konpetentzia-garapen globalerako ekarpena.
4. Prestakuntza-prozesuaren antolamendua eta garapena.
a) Aplikatu beharreko curriculumean aurreikusitako edukiak, haien zehazpenarekin, kontestualizazioarekin, eguneratzearekin eta, hala dagokionean, sekuentziazioarekin, errespetatuko delarik dagokion araudiak esleitzen dien izaera aginduzko edo orientagarria. Eduki orientagarriak ikaskuntza-emaitzak eskuratzearen zerbitzura jarriko dira, eta ez dira izanen, bere horretan, ebaluazioko, kalifikazioko eta gainditzeko erreferente autonomoak; aplikatu beharreko curriculumean aginduzko izaera duten eduki eta jakintzek izaera hori mantenduko dute.
b) Prestakuntza-jardueren sekuentziazioa eta antolamendu orokorra.
c) Aurreikusitako metodologiak eta estrategia didaktikoak.
d) Ikaskuntza-jarduera eta prestakuntza-egoera nabariak.
e) Erabiliko diren baliabide, espazio, ekipamendu eta ikasteko inguruneak.
f) Eskaintzaren garapenerako aurreikusitako denborazko antolamendua.
5. Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren ebaluazioa.
a) Aurreikusitako ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak.
b) Ebaluatzeko tresnak eta prozedurak.
c) Aplikatu beharreko balorazio irizpideak eta, dagokionean, kalifikazio irizpideak.
d) Ikasteko ingurune desberdinetan lortutako ebidentziak integratzeko estrategiak.
e) Errekuperaziorako, indartzeko, akonpainamendurako eta hobetzeko prozedurak, dagokionean.
f) Ikasleei beren ikaskuntzaren eta ebaluazioaren garapenaren inguruko informazioa emateko prozedurak.
g) Ebaluazio erabakien trazabilitate nahikoa bermatzeko neurriak.
h) Ebidentzia nahiko, askotariko eta nabarietan oinarrituriko ebaluazio jarraitu bat bultzatzeko jarduketak.
6. Ikaskuntzen integrazioa eta koordinazioa:
a) Irakaskuntza eta tutoretza koordinatzeko prozedurak.
b) Modulu, esparru, proiektu, prestakuntza-jarduera eta elementu baliokideetan garatutako ikaskuntzen integrazioa bultzatzera bideratutako jarduketak.
c) Irakasleak, tutoreak eta prestakuntza-prozesuan parte hartzen duten gainerako pertsona, organo eta entitateak koordinatzeko prozedurak.
d) Ebaluazio prozesuen eta dagozkion talde-erabakien koherentzia bultzatzeko estrategiak.
e) XIII. eranskinean aurreikusitako baliozkotze-, aitortza- eta salbuespen-prozeduren bidez prestakuntza-ibilbidean sartutako ikaskuntza, konpetentzia eta akreditazioak, hala dagokionean, kontuan hartzeko eta integratzeko irizpide orokorrak, hala bermatzeko prestakuntza-, ebaluazio-, eta orientazio-prozesuaren koherentzia.
7. Orientazioa eta prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.
a) Ikasleen prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen jarraitutasuna bultzatzera bideratutako jarduketak.
b) Dagozkion akonpainamendu-, orientazio- eta laguntza-neurriak.
c) Prestakuntza-eskaintzan aurreikusitako tutoretza- eta orientazio-jarduketekiko koordinazioa.
d) Ikasketak bertan behera uztea prebenitzera eta prestakuntza-ibilbideetan jarraitzea eta haiek amaitzea sustatzera bideratutako jarduketak.
4.–Enpresa edo pareko erakundeek parte hartzen duten eskaintzen programazioa.
1. Prestakuntza-eskaintzan sartzen direnean enpresa edo pareko erakundean garatutako jarduerak, programazioak honako hauek hartu beharko ditu barnean:
a) Partaidetza horren plangintza orokorra.
b) Hari loturiko ikaskuntza-emaitzak, konpetentziak eta prestakuntza-jarduerak.
c) Ikasteko ingurune bakoitzean garatutako jardueren banaketa eta antolamendu orokorra.
d) Ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen arteko koordinazio-, jarraipen- eta komunikazio-prozedurak.
e) Ingurune horietan sortutako ebidentziak eskuratu, integratu eta baloratzeko mekanismoak.
f) Prestakuntza-eskaintza ebaluatzeko prozesuaren testuinguruan enpresa edo pareko erakundean lortutako ebidentziak modu egokian integratzen direla bermatzeko aurreikusiko jarduketak.
g) Enpresa edo pareko erakundeak ebaluazio-prozesuetan parte hartzeko aurreikusitako prozedurak, foru agindu honetan xedatutakoarekin bat etorriz.
2. Programazioak kasu guztietan bermatu beharko du eskaintzaren prestakuntza- eta ebaluazio-batasuna, eta saihestu beharko du ingurune desberdinetan garatutako ikaskuntza-prozesuen zatitzea.
3. Erabat edo partzialki salbuesten denean enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, eta baliozkotze-, aitortza- eta salbuespen-prozeduren bidez sartzen direnean elementuak prestakuntza-ibilbidean, programazioak aurreikusi beharko ditu prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren koherentzia eta elementu horien integrazio akademiko egokia bermatzeko mekanismoak.
5.–Eskaintzen ezaugarrietara egokitzea.
1. Eranskin honetan aurreikusitako egiturak malgua izan beharko du, eta egokitu beharko du Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen ezaugarrietara.
2. A, B eta C graduetan, prestakuntza-programazioaren forma hartzen ahalko du.
3. D eta E graduetan, prestakuntza-eskaintzako programazio didaktikoaren forma hartzen ahalko du.
4. Lanbide moduluen, esparruen, proiektu intermodularren, espezializazio ikastaroen eta elementu baliokideen programazioek egitura orokor horren araberakoak izan behar dute aplikatzekoak zaizkien alderdietan.
5. Egokitzapenek errespetatu beharko dituzte eranskin honetan xedatutako printzipioak, helburuak eta gutxieneko edukiak.
6.–Ondorengo garapena.
1. Eranskin honetan xedatutako egiturak izaera oinarrizkoa eta komuna du Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzetarako.
2. Araudi espezifiko bidez garatzen, osatzen eta zehazten ahalko dira prestakuntza-eskaintzen tipologia, antolamendua, egitura, edukia eta haiei dagozkien programazioak landu, jarraitu, berrikusi eta eguneratzeko prozedurak, eranskin honetan xedatutako printzipioen izaera oinarrizko eta komunaren kalterik gabe.
3. Garapen horrek errespetatu beharko ditu foru agindu honetan xedatutako ebaluazioaren, irakaskuntza-koordinazioaren, ebidentzien integrazioaren, antolamenduzko jasangarritasunaren eta konkurrentzien orientazioaren inguruko printzipioak.
XIII. ERANSKINA.–BALIOZKOTZEAK, AITORTZAK, SALBUESPENAK ETA AITORTZA AKADEMIKOKO BESTE NEURRI BATZUK
I.–HELBURUA, APLIKAZIO EREMUA ETA IRIZPIDE OROKORRAK
1.–Helburua eta aplikazio eremua.
1. Eranskin honek garatzen ditu foru agindu honetan aurreikusitako baliozkotze, aitortza, salbuespen eta aitortza akademikoko gainerako neurrien izaera juridikoa, eskakizunak, eskumena, prozedura, ebazpena eta haien ondorio juridikoen irismena.
2. Haren aurreikuspenak aplikatuko zaizkie foru agindu honen bidez araututako Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintza guztiei, eta ez ditu oztopatuko ez ditu oztopatuko estatuaren oinarrizko araudiak ezartzen dituen espezialitateak eta jarduketa bakoitzaren araudi espezifikoa.
3. Eranskin hau aplikatuko zaie, bereziki, lanbide moduluetako, esparruetako eta gainerako curriculum elementuetako baliozkotzeei, aplikatu beharreko araudian aurreikusitako aitortza akademikoei, enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzako salbuespenei, curriculumaren hautazko partearen aitortza oso edo partzialari eta arauen bidez aurreikusitako aitortza akademikoko gainerako neurriei.
4. Eranskin hau modu koordinatuan aplikatuko da I. tituluko VIII. kapituluari, foru agindu honetako gainerako xedapenei eta jarduketa bakoitza arautzen duen araudi espezifikoari dagokienez.
2.–Jarduketa arautuen izaera.
1. Baliozkotzeak, aitortzak, salbuespenak eta aitortza akademikoko gainerako neurriak ondorio akademikoak dituzten jarduketa administratiboak dira, aukera ematen dutenak integratzeko ikaskuntzak, konpetentziak, akreditazioak eta aplikatu beharreko araudiaren arabera aldez aurretik aitortutako esperientziak.
2. Jarduketa horiek ez dira egungo matrikularen esparruan ikaskuntza ebaluatzeko garatutako prozedurak, eragiten dituzten ondorio akademikoen kalterik gabe.
3. Baliozkotze, aitortza eta salbuespenek ez dute aldatuko foru agindu honetan araututako ebaluazio-prozesuen izaera jarraitu, integratu eta konpetentziala, eta ez dute ordeztuko dagokion balorazio profesional edo taldekoa, ondorio propioak dituzten erabaki akademikoak hartu behar direnean.
4. Jarduketa bakoitzaren ondorioak ez dira haratago hedatuko aplikatu beharreko araudian eta dagokion administrazio-ebazpenean berariaz aurreikusitakoetatik.
3.–Aplikazio printzipioak.
1. Eranskin honetan araututako jarduketak printzipio hauen arabera aplikatuko dira: legezkotasuna, segurtasun juridikoa, tratu-berdintasuna, aplikazio-homogeneotasuna, prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna, ikaskuntzak metatzea eta kapitalizatzea, administrazioaren sinplifikazioa, proportzionaltasuna, trazabilitate nahikoa eta antolamenduaren eta dokumentuen jasangarritasuna.
2. Aplikatu beharreko araudiarekin bateragarria den guztietan, haien aplikazioak pertsonaren aurrerapen akademiko eta profesionala bultzatuko du, eta ez ditu kaltetuko ikastaroa gainditzeko, igoerarako eta dagokion akreditaziorako, ziurtapenerako eta titulaziorako exijitutako eskakizunak.
3. Interpretaziozko zalantzaren bat izanez gero, alderdi hauekin koherentzia handiena duen interpretazioak nagusitu beharko du: prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna, ikasleen tratu-berdintasuna, segurtasun juridikoa, araudiaren aplikazio homogeneoa eta Lanbide Heziketaren Sistemaren izaera integratua.
II.–JARDUKETA-TIPOLOGIA
4.–Sailkapenaren helburua.
1. Bloke honetan jasotako sailkapenaren xedea da erraztea aplikatu beharreko araudian aurreikusitako aitortza akademikoko neurriak egoki identifikatu, izapidetu, ebatzi, dokumentatu eta aplikatzea.
2. Jarduketa bakoitzaren izenak bat etorri beharko du haren izaera juridiko eta akademikoarekin, eta saihestuko da ondorio desberdinak eragiten dituzten figurak bereizi gabe erabiltzea.
5.–Baliozkotzeak.
1. Baliozkotzetzat joko dira aldez aurretik ikasketak, lanbide moduluak, esparruak eta bestelako curriculum elementu batzuk gainditu izana akademikoki aitortzen duten jarduketak, aplikatu beharreko araudian aurreikusitako kasuetan eta ondorioekin.
2. Baliozkotzeen ondorio akademikoak, aplikatu beharreko araudian ukitutako prestakuntza-elementuetarako aurreikusitakoak izanen dira.
3. Baliozkotzeak ez dira egungo matrikularen esparruan garatutako ebaluazio prozedurak, eta eragiten ahalko diete curriculum elementu oso edo partzialei, arauz hala aurreikusita dagoenean.
4. Estatuaren oinarrizko araudiaren arabera berdin-berdintzat jotzen diren lanbide moduluen artean kalifikazioak lekualdatzea ez da baliozkotzetzat joko, eta araudi horretan xedatutako baldintzetan eginen da.
6.–Aitortzak.
1. Aitortzatzat joko dira beste hezkuntza-, prestakuntza- eta lanbide-testuinguru batzuetan eskuratutako ikasketa, akreditazio, ziurtagiri, prestakuntza-jarduera eta ikaskuntzak akademikoki jasotzeko erabiltzen diren jarduketak, aplikatu beharreko araudiaren arabera.
2. Aitortzek ondorio akademikoak eragiten ahalko dituzte curriculum elementu oso edo partzialetan, araudiak hala aurreikusten duenean.
3. Aitortzek ez dute beste ondoriorik eraginen baizik dagokion araudian edo administrazio-ebazpenean aurreikusitakoak, eta ez dira egungo matrikularen esparruan garatutako ebaluazio-prozedurak.
7.–Salbuespenak.
1. Salbuespentzat joko dira araudian aurreikusitako kasuetan jarduera, prestakuntza-aldi edo elementu jakin batzuk erabat edo partzialki dispentsatzeko erabiltzen diren jarduketak.
2. Salbuespenak erabatekoak edo partzialak izaten ahal dira, eta haiek arautzen dituzten araudian aurreikusitako ondorio akademikoak izanen dituzte.
3. Salbuespenak ez dira egungo matrikularen esparruan garatutako ebaluazio-elementuak.
8.–Homologazioak, baliokidetasunak eta bestelako antzeko jarduketa batzuk.
1. Homologaziotzat joko dira Espainiako Lanbide Heziketaren Sistematik eta hezkuntza-sistematik kanpoko ikasketa, titulu eta prestakuntzak aintzatesteko erabiltzen diren jarduketak, aplikatu beharreko araudian aurreikusten diren baldintzetan.
2. Baliokidetasuntzat joko dira araudiak ikasketa, titulu, akreditazio eta prestakuntza jakin batzuei ondorio akademiko eta profesional baliokideak esleitzeko erabiltzen diren jarduketak.
3. Homologazio, baliokidetasun eta antzeko jarduketek ez dute beste ondoriorik eraginen baizik haiek arautzen dituen araudiak xedatutakoak, eta ikastetxeek agiri akademikoetan sartuko dituzte ondorio horiek, hala dagokionean.
9.–Lanbide Heziketaren Sistemako jarduketa espezifikoak.
1. Curriculum aitortzako jarduketa espezifikotzat hartuko dira curriculumaren hautazko partea betetzat jotzeko aukera ematen dutenak, estatuaren oinarrizko araudian eta aplikatu beharreko foru araudian aurreikusitako baldintzetan.
2. Halaber, Lanbide Heziketaren Sistemaren esparruan ezarritako bestelako aitortza akademikoko neurri batzuk aplikatzen ahalko dira, arauzko berariazko gaikuntza bat dagoenean, organo eskudunaren ebazpen bidez emana; aplikatu beharreko araudian eta, hala dagokionean, dagokion ebazpenean aurreikusitako ondorioak izanen ditu.
3. Ez dagoenean araudi espezifikorik, aplikatuko dira, modu osagarrian, foru agindu honetan xedaturiko printzipio orokorrak, dagokion jarduketaren izaerarekin bateragarriak badira betiere.
III.–EBAZPENERAKO ETA IKASLEAK INFORMATZEKO ESKUMENA
10.–Eskumenerako arau orokorra.
1. Baliozkotze-, aitortza-, salbuespen-, homologazio- eta baliokidetasun-eskaerak eta aitortza akademikoko bestelako neurri batzuen eskaerak ebazteko eskumena, estatuaren oinarrizko araudiak eta jarduketa bakoitzean aplikatu beharreko foru araudiak edo araudi espezifikoak zehazten duena izanen da.
2. Ikastetxeek ezin izanen dute ebatzi beste administrazio organo eskudun bati eta estatuko organo eskudun bati dagokion jarduketarik.
3. Organo eskudunari buruzko zalantzak daudenean, ikastetxeak edo prestakuntza-entitate baimenduak ikasleak orientatu beharko ditu eta, hala dagokionean, administrazio organo eskudunari helarazi kontsulta, emandako jarraibideak betez.
11.–Ikastetxeek ebatzitako jarduketak.
1. Ikastetxeei egokituko zaie aplikatu beharreko araudiak eskumena berariaz esleitzen dien jarduketak ebaztea.
2. Zehazki, ikastetxeei dagokie ebaztea, aplikatu beharreko araudian ezarritako baldintzetan, Lanbide Heziketaren Sistemako prestakuntzen artean lanbide moduluen baliozkotzeak (haien ebazpena esleitua dutenean), enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzen salbuespenak hala dagokionean, foru agindu honetan aurreikusitako hautazko moduluen baliozkotzeak eta berariaz esleitzen zaizkien gainerako jarduketak.
3. Zentroek ebatzitako jarduketek behar adinako dokumentazioa eta trazabilitatea jaso beharko dituzte, eta ebaluazio agiri ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan sartu beharko dira, ondorio akademikoak dituztenean.
12.–Hezkuntza Departamentuak eta estatuaren organoek ebatzitako jarduketak.
1. A, B eta C graduko eskaintzen plangintzan, antolamenduan eta kudeaketan eskumena duen Hezkuntza Departamentuko zerbitzuko zuzendariak ebatziko ditu B eta C mailetan estatuaren oinarrizko araudiaren arabera zuzenean administrazio eskudunari eskatu behar zaizkion baliozkotzeak, bai eta aplikatu beharreko araudiak eta foru agindu honek berariaz esleitzen dizkion gainerako jarduketak ere.
2. Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioko organo eskudunak ebatziko ditu, indibidualki, prestakuntza-zikloetako lanbide moduluak baliozkotzeko eskaerak, abuztuaren 4ko Hezkuntzari eta Hezkuntza Erreformaren Finantzaketari buruzko Lege Orokorraren babesean araututako unibertsitate-ikasketa ofizialak, lanbide heziketako ikasketak eta modulu esperimentalak aurkezten direnean, bai eta estatuaren oinarrizko araudiak ebazpena esleitzen dien gainerako ikasketa batzuk aurkezten direnean ere, araudi horrek xedatzen dituen baldintza, muga eta salbuespenekin. Aplikatu beharreko araudiak zehazten dituen estatuaren organoek ebatziko dituzte, halaber, estatuari erreserbatutako homologazio, baliokidetasun eta gainerako jarduketak.
3. Dagokion ebazpena eraginkorra denean,, ikastetxeak haren ondorioak jasoko ditu agiri akademikoetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, hala dagokionean.
13.–Informazioa eta administrazio-koordinazioa.
1. Ikastetxeek eta prestakuntza-entitate baimenduek ikasleei informazio nahikoa eman beharko diete alderdi hauen inguruan: eska daitezkeen jarduketak, eskatzen diren eskakizunak, beharrezko dokumentazioa, ebatziko duen organo eskuduna eta ondorio akademiko eratorriak.
2. Ikastetxeek, prestakuntza-entitate baimenduek eta lanbide heziketaren alorreko zuzendaritza nagusi eskudunak koordinaturik aritu beharko dute ikasleen tratu-berdintasuna eta araudiaren aplikazio homogeneoa bermatzeko.
3. Eranskin honetan xedaturikoa modu uniformean aplikatzera bideratutako irizpide tekniko, eredu normalizatu, orientazio eta jarraibideak onesten ahalko ditu Lanbide heziketaren alorreko zuzendaritza nagusi eskudunak.
IV.–PROZEDURA OROKORRA
14.–Prozedura-arau orokorrak.
1. Eskaerak aurkezteko lekua interesduna matrikulatua dagoen ikastetxe edo prestakuntza-entitate baimendua izanen da, salbu eta araudi espezifikoak zehazten badu eskaera aurkezteko beste toki bat.
2. Ikastetxeak edo entitateak egiaztatuko ditu eskaera eta emandako dokumentazioa, eta, ez daudenean osorik, haiek zuzentzeko eskatuko du, administrazio prozedura arautzen duen araudiari jarraikiz.
3. Eskumena ikastetxeko zuzendaritzari edo prestakuntza-entitateko organo baliokide arduradunari dagokionean, beharrezko diren balorazio teknikoak jasoko ditu, eta dagokion ebazpena emanen du.
4. Ebazteko eskumena lanbide heziketaren alorreko zuzendari nagusiak edo zerbitzu eskudunaren zuzendariak duenean, ikastetxe edo entitateak eskaera eta dokumentazioa bidaliko ditu, eta, hala dagokionean, ebazteko behar den txosten edo proposamen teknikoa.
5. Organo eskudunak dokumentazioa edo informazio osagarria eskatzen ahalko du, beharrezkoa denean egiaztatzeko eskakizunak betetzen diren eta jarduketaren irismena zehazteko.
6. Ebazpenak, gutxienez, honako hauek identifikatu beharko ditu:
a) Aintzatetsitako jarduketa.
b) Arau-oinarria.
c) Ukitutako pertsona, eskaintza eta prestakuntza-elementuak.
d) Neurriaren izaera erabateko edo partziala, hala dagokionean.
e) Haren irismena eta ondorio akademikoak.
f) Kalifikazio konputagarria edo, hala dagokionean, kalifikaziorik eza eta dagokion ondorio akademikoa, VII. eranskinari jarraikiz.
g) Ebazpena eman duen organo eskuduna.
h) Dagozkion errekurtsoak eta berrikuspen jarduketak.
7. Behin ebazpena jakinarazitakoan, haren ondorioak jasoko dira agiri ofizialetan eta kudeaketa akademikoko sistemetan, eta ebazpena zainduko da edo espedientera lotuko da, VII., X. eta XI. eranskinen arabera.
8. Eskaera bat aurkezte hutsak ez ditu bere horretan eraginen balioeste posiblearen ondorio akademikoak. Zehazki, baliozkotze ebazpena eraginkorra ez den artean, interesdunak jarraitu beharko du ukitutako lanbide modulua egiten eta dagozkion ebaluazio jardueretan parte hartzen. Aurrekoak ez ditu eragotziko eranskin honetan araututako gainerako jarduketei aplikatu beharreko behin-behineko neurriak eta aurreikuspen espezifikoak.
9. Eranskin honetan araututako eskaeren izapideak egitean, bete beharko dira foru agindu honen 62.2 artikuluan aurreikusitako jarraibideak eta jarduketa bakoitzari aplikatu beharreko araudia.
V.–ONDORIO AKADEMIKOAK
15.–Printzipio orokorrak.
1. Baliozkotze, aitortza eta salbuespenek aplikatu beharreko araudian xedatutako ondorio akademikoak eraginen dituzte, eta bere horretan ez dira izanen egungo matrikulan garatutako ikaskuntzaren, jardunaren eta aurrerapenaren balorazio positibo bat.
2. Jarduera horiek interpretatzean, errespetatu beharko da haietako bakoitzaren izaera juridikoa, eraginak haratago hedatu gabe aplikatu beharreko araudian eta dagokion administrazio-ebazpenean berariaz aurreikusitakotik.
3. Foru agindu honetan aurreikusitako etengabeko ebaluazioa, balorazio global eta integratua eta talde-erabakiak aplikatuko zaizkie benetan egin eta ebaluatu beharreko elementuei, errespetatuko direlarik balioz emandako baliozkotze, aitortza eta salbuespenen irismena eta ondorio akademikoak.
16.–Ebaluazioaren, igoeraren, jarraitzearen, akreditazioaren, ziurtapenaren eta titulazioaren gaineko ondorioak.
1. Aplikatu beharreko araudiaren arabera, baliozkotze edo aitortza batek zehazten duenean prestakuntza-elementu bat betetzat jotzen dela edo ondorio akademiko jakin batzuk esleitzen dizkionean, aplikatuko dira beren irismen propioarekin, ebaluazioaren, igoeraren, jarraitzearen, akreditazioaren, ziurtapenaren eta titulazioaren ondorioetarako.
2. Salbuespenek beren araudi espezifikoan aurreikusitako ondorioak eraginen dituzte; horrek ez du esan nahi kalifikazio lotetsi bat dutenik nahitaez.
3. Igoeraren, jarraitzearen, akreditazioaren, ziurtapenaren eta titulazioaren inguruko erabakiak hartzean, aintzat hartu behar da pertsonaren prestakuntza-ibilbidea osatzen duten gainditutako, baliozkotutako, aitortutako eta salbuetsitako elementuen multzoa, eta errespetatu behar dira eskaintza bakoitzerako ezarritako eskakizunak.
4. Elementu baliozkotu, aitortu eta salbuetsiak izateak ez du ekarriko, bere horretan, dagokion ebazpenean edo administrazio-jarduketan berariaz jasotako konpetentziez bestelakoak akreditatzerik.
17.–Ondorioak koherentziaz integratzea prestakuntza-ibilbidean.
1. Baliozkotze, aitortza eta salbuespenak, prestakuntza-ibilbidean jasotzean, aplikatu beharreko araudian eta, hala dagokionean, ebazpen edo egiaztagiri egokian aintzatetsitako irismena eta ondorio akademikoekin jasoko dira.
2. Irakasleek eta irakasle taldeek ondorio horiek errespetatu beharko dituzte dagozkien erabakietan, eta ezin izanen dute berrikusi jarduketaren oinarria, ez eta haren ondorio akademikoak zabaldu, murriztu eta aldatu ere.
3. Jarduketa horiek jasotzeak ez ditu ordeztuko benetan egin eta ebaluatu beharreko elementuei dagokienez exijitzen diren ikaskuntzaren ebidentziak.
VI.–ADIERAZPEN AKADEMIKOA, DOKUMENTAZIOA ETA ERREGISTROA
18.–Adierazpen akademikoa.
Adierazpen akademikoa, kalifikazioak, kodifikazioak eta azken notaren gaineko ondorioak, eta, hala dagokionean, eranskin honetan araututako jarduketen batez besteko notaren gaineko ondorioak, VII. eranskin honetan xedatutako arauen araberakoak izanen dira erabat.
19.–Dokumentazioa.
Ebazpenak eta egiaztagiriak espedientean jasotzea, agiri ofizialetan islatzea, zaintzea, gordetzea eta haietarako sarbidea X. eranskinaren araberakoak izanen dira.
20.–Kudeaketa akademikoko sistemetan erregistratzea.
Eranskin honetan araututako jarduketen erregistroa, automatizazioa, baliozkotzea, elkarreragingarritasuna eta zuzenketa XI. eranskinari jarraikiz eginen dira.
VII.–HAUTAZKOTASUNARI APLIKA DAKIZKIOKEEN ESPEZIALITATEAK
21.–Prestakuntza-zikloetako hautazko moduluak baliozkotzea.
1. Erdi mailako heziketa ziklo batean edozein hautazko modulu gainditzeak eskubidea emanen du baliozkotzeko Nafarroako Foru Komunitatean emandako erdi mailako beste edozein heziketa ziklotako hautazko modulu bat.
2. Goi mailako heziketa ziklo batean edozein hautazko modulu gainditzeak eskubidea emanen du baliozkotzeko Nafarroako Foru Komunitatean emandako goi mailako beste edozein heziketa ziklotako hautazko modulu bat.
3. Ez da baliozkotzerik eginen erdi mailako heziketa zikloetako aukerako moduluen eta goi mailako heziketa zikloetako aukerako moduluen artean.
4. Eskaera interesduna matrikulatua dagoen ikastetxean aurkeztuko da, eta ikastetxeko zuzendaritzak ebatziko du.
5. Ebazpenak identifikatuko ditu aldez aurretik gainditutako hautazko modulua, baliozkotutako hautazko modulua eta jatorrizko moduluan lortutako zenbakizko kalifikazioa.
6. Jatorriko hautazko moduluan lortutako kalifikazioa igaroko da baliozkotutako hautazko modulura, eta azken notan jasoko da, VII. eranskinean xedatutako arauei jarraikiz.
7. Dokumentatzea eta ebazpena espedientera lotzea X. eranskinaren arabera eginen dira eginen dira, eta XI. eranskinari jarraituko zaio erregistroan, tratamenduan, automatizazioan, baliozkotzean eta kudeaketa akademikoko sistemetan zuzentzean.
22.–Hautazko partearen aitortza osoa edo partziala.
1. Curriculumaren hautazko partea erabat edo partzialki aintzatesten ahalko da aldez aurretik egin eta gainditutako ikastaro eta prestakuntza-jarduera ez-formalen bidez, estatuaren oinarrizko araudian xedatutako baldintzak betetzen badituzte.
2. Aitortzaren izaera erabateko edo partziala zehaztuko da kontuan hartuz akreditatutako prestakuntzaren iraupena, edukia eta irismena eta dagokion ekoizpen sektorearekin eta enplegagarritasunari lotutako zeharkako konpetentziekin duen erlazioa.
3. Eskaera interesduna matrikulatua dagoen ikastetxean aurkeztuko da, eta ikastetxeko zuzendaritzak ebatziko du.
4. Lanbide heziketaren alorreko zuzendaritza nagusi eskudunaren ebazpen bidez xedatuko dira prozedura, akreditazioak, epeak, izaera erabatekoa edo partziala zehazteko irizpideak eta eskaeraren eta ebazpenaren ereduak.
5. Aitortza ez da izanen dagokion matrikulan garatutako ikaskuntzaren ebaluazio bat, eta ez du berekin ekarriko aldez aurretik egin eta gainditutako ikastaro eta jardueren balorazio berri bat.
6. Aitortzari ez zaio lotuko zenbakiaren kalifikaziorik, salbu eta araudian kontrakoa aurreikusten bada; aitortzaren adierazpen akademikoa eta azken notan duen eragina VII. eranskinaren araberakoak izanen dira.
7. Dokumentatzea eta ebazpena espedientera lotzea X. eranskinaren arabera eginen dira eginen dira, eta XI. eranskinari jarraituko zaio erregistroan, tratamenduan, automatizazioan, baliozkotzean eta kudeaketa akademikoko sistemetan zuzentzean.
VIII.–ENPRESAKO EDO ORGANISMO PAREKATUKO PRESTAKUNTZARI DAGOZKION ESPEZIALITATEAK
23.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzatik salbuestea.
1. Enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzatik salbuestea aitortzen ahalko da soilik araubide orokorrean garatutako eskaintzetan, eta erabatekoa edo partziala izaten ahalko da.
2. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren salbuespen erabatekoa lortzeko, akreditatu beharko da egindako prestakuntzari loturiko lan esperientzia bat, eskaeraren aurreko bost urteetakoa, eta iraupen hau duena.
a) D graduko eskaintzetan, urtebeteko lanaldi osoko gutxieneko esperientzia edo haren baliokidea.
b) C graduko eskaintzetan, eta, hala dagokionean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza duten E graduko eskaintzetan, sei hilabeteko lanaldi osoko gutxieneko esperientzia edo haren baliokidea.
Adierazitako esperientzia-aldiak egiaztatzen direnean, salbuespena erabatekoa edo partziala izaten ahalko da, garatutako lanbide-egitekoen eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari esleitutako ikaskuntza-emaitzen artean dagoen korrespondentziaren arabera.
3. Honako egoera hauetan bakarrik aitortzen ahalko da salbuespen partzial bat:
a) D graduko eskaintzetan, sei hilabeteko lanaldi osoko gutxieneko esperientzia edo haren baliokidea akreditatzen denean, baldin eta eskaera egin aurreko bost urteetan eskuratu bada.
b) C graduko eskaintzetan, eta, kasua bada, E gradukoetan, baldin eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza badute, akreditatzen denean hiru hilabeteko lanaldi osoko gutxieneko esperientzia edo haren baliokidea, eskaera egin aurreko bost urteetan.
4. Salbuespenaren izaera erabateko edo partziala zehazteko, aintzat hartuko dira akreditatutako lan-esperientziaren iraupena eta edukia, benetan garatutako lanbide-egitekoak eta pareko erakundeko prestakuntzari esleitutako ikaskuntza-emaitzen artean dagoen korrespondentzia.
Salbuespen partzialaren ebazpenak identifikatu beharko ditu salbuespenaren barne hartutako partea eta nahitaezkoa izaten jarraitzen duen enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzaren partea.
5. Eskaera aurkezteko lekua interesduna matrikulatua dagoen ikastetxe edo prestakuntza-entitate baimendua izanen da.
Honako hauek izanen dute eskaerak ebazteko eskumena:
a) D eta E mailetako eskaintzetan, eskatzailea matrikulatua dagoen ikastetxeko zuzendaritza.
b) C graduko eskaintzetan, Hezkuntza Departamentuaren barnean C graduko eskaintzak planifikatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko eskumena duen zerbitzuko zuzendaritzaren titularrak izanen du eskumena. Eskatzailea zer ikastetxetan edo baimenduriko prestakuntza-entitatetan matrikulatuta dagoen, harexek eskatuko dio salbuespena organo eskudunari.
6. C graduko eskaintzetan, ikastetxeak edo prestakuntza-entitate baimenduak egiaztatuko ditu eskaera eta emandako dokumentazioa, beharrezko balorazio teknikoak egin edo jasoko ditu, eta adierazitako zerbitzu-zuzendaritzari bidaliko dio espedientea, ebatz dezan.
7. Lanbide heziketaren alorreko zuzendaritza nagusi eskudunaren ebazpen bidez garatzen ahalko dira prozedura, epeak, akreditazioak, salbuespenaren izaera erabatekoa edo partziala zehazteko irizpideak, beharrezko txosten eta proposamenak eta eskaeraren eta ebazpenaren ereduak.
24.–Salbuespenaren ondorio akademikoak.
1. Erabateko salbuespenak dispentsatu eginen du eskaintzan exijitzen den enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza osorik egitetik.
Salbuespen partzialak, berriz, dagokion ebazpenean jasotako partea egitetik bakarrik dispentsatuko du. Salbuetsi gabeko partea egin beharko du pertsonak.
2. Salbuespena ez da izanen dagokion matrikulan garatutako enpresako prestakuntzaren ebaluazio positibo bat, ez ditu baliozkotzen ukitutako lanbide moduluak, ez du kalifikazio independenterik eragiten eta bere horretan ez du modulu horien kalifikazioa aldatzen.
3. Irakasle arduradunei egokituko zaie lanbide moduluak ebaluatu eta kalifikatzea ebidentzia eskuragaien balorazio global eta integratuaren bidez; lan horretan, errespetatuko dituzte salbuespen ebazpenean aitortutako irismena eta ondorio akademikoak, eta ez dira eragotziko irakasle taldeari dagozkion talde-erabakiak.
4. Salbuespen partzialaren kasuan, salbuetsi gabeko partea egin, baloratu eta integratzen ez den artean, ezin izanen da amaitutzat jo enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza, eta ezin izanen da ukitutako lanbide moduluen azken kalifikazio positiborik adostu, integrazio hori galdagarria denean.
5. Salbuespenak prestakuntza-ibilbidean jasoko dira, haien ondorioak modu koherentean integratzen direla, eta ez irakasleek ez irakasle taldeak ezin izanen dute berrikusi haien oinarria, ez eta dagokion ebazpenean aintzatetsitako irismena zabaldu, murriztu edo aldatu ere.
6. Adierazpen akademikoa eta aplikatu beharreko kodifikazioak VII. eranskinaren araberakoak izanen dira; dokumentazioan, espedienterako loturan, zaintzan eta kontserbazioan, X. eranskinari jarraituko zaio; eta erregistroan, tratamenduan, automatizazioan, baliozkotzean eta kudeaketa akademikoko sistemetan zuzentzean, XI. eranskinari jarraituko zaio.
IX.–APLIKAZIO IRIZPIDE KOMUNAK
25.–Homogeneotasuna, koordinazioa eta segurtasun juridikoa.
1. Eranskin honetan araututako jarduketak modu homogeneoan aplikatu beharko dira Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzak ematen dituzten ikastetxe eta prestakuntza-entitate baimendu guztietan.
2. Ikastetxeek eta prestakuntza-entitate baimenduek irizpide komunak aplikatu beharko dituzte ikasleak informatzean, eskaerak izapidetzean, dokumentazioan, erregistro akademikoan, jarduketak kudeaketa-sisteman jasotzean eta ondorioak prestakuntza-ibilbidean aplikatzean.
3. Antzeko egoerek tratamendu homogeneoa jaso beharko dute, jarduketa bakoitzari aplikatu beharreko araudi espezifikotik eratorritako diferentzien kalterik gabe.
4. Lanbide heziketaren alorreko zuzendaritza nagusi eskudunak onesten ahalko ditu instrukzioak, irizpide teknikoak, eredu dokumentalak eta eranskin hau modu uniformean aplikatzea errazten duten gainerako laguntza-tresnak.
Tresna horiek izaera tekniko, operatibo eta interpretaziozkoa izanen dute, eta ezin izanen dituzte honako hauek egin: baliozkotze-, aitzortza- eta salbuespen-kasu berriak eragin; arau bidez ezarritako eskakizunak aldatu; ebazteko eskumena aldatu; jarduketen ondorio akademikoak zabaldu, murriztu eta aldatu; aurreikusi gabeko kalifikazioak esleitu; azken notari eta, hala dagokionean, batez besteko notari aplikatu beharreko arauak aldatu; eta aplikatu beharreko araudian aurreikusten ez diren funtsezko salbuespenak ezarri.
26.–Sinplifikazio administratiboa eta jasangarritasun dokumentala.
1. Jarduketa horien izapidetzeak eta dokumentazioak bat etorri beharko du sinplifikazio administratiboaren, proportzionaltasun dokumentalaren, trazabilitate nahikoaren eta antolamenduzko jasangarritasunaren printzipioekin.
2. Ikasleei ez zaie exijituko dokumentazio erredundanterik eta administrazioaren esku dagoenik, aplikagarriak direnean elkarreragingarritasunaren eta sinplifikazio administratiboaren inguruko arauak.
3. Eranskin honetan araututako jarduketen dokumentazioa, espedienterako lotura, zaintza, kontserbazioa eta sarbidea X. eranskinean aurreikusitakoaren araberakoak izanen dira, eta saihestuko da sortzea eta gordetzea dokumentu eta erregistro bikoiztuak eta erabilgarritasun akademiko, administratibo eta frogazkorik ez dutenak.
X.–AMAIERAKO INTERPRETAZIOZKO IRIZPIDEAK
27.–Amaierako interpretaziozko irizpideak.
1. Eranskin honetan jasotako aurreikuspenak koherentziaz interpretatu beharko dira estatuaren oinarrizko araudiari, I. tituluko VIII. kapituluari eta foru agindu honetako gainerako xedapenei dagokienez.
2. Zehazki, modu koordinatuan aplikatu beharko dira I., III., IV., VII., VIII., IX., X. eta XI. eranskinekin.
3. Eranskin honetan egindako igorpenak une bakoitzean indarrean diren xedapenetara egindakotzat hartu behar dira.
4. Zenbait interpretazio posible badaude, alderdi hauekin koherentzia handiena duen interpretazioa nagusituko da: dagokion jarduketaren xedea, ikasleen prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna, ikaskuntzen metaketa eta kapitalizazioa, pertsonaren prestakuntza-ibilbidean aintzatetsitako ondorioen integrazio koherentea, segurtasun juridikoa eta araudiaren aplikazio homogeneoa.
Iragarkiaren kodea: F2612857
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
