2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Udal Planaren aldaketa xehatua UER-15aren eremuan. Hasierako onespena
Cascanteko Udalak, 2026ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cascanteko Udal Planaren aldaketa xehatua UER-15aren eremuan.
Hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzen den araudia: uztailaren 28ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Cascanten, 2026ko urriaren 1ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2612893