206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, UD-24 unitatearen mugaketan, Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 220. lurzatian. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2026ko irailaren 24ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea plangintzaren aldaketa xehatu bat, Ruiz Arzoz senideek sustatuta, bat etorriz espedientean dagoen dokumentazio teknikoarekin. Horren arabera, UD-24 unitatearen mugaketa aldatuko da, Arroizko Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 220. lurzatian.

Espedientea hasiera batez onetsi zen alkatearen uztailaren 14ko 147/2026 Ebazpenaren bidez, eta jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, iragarkia argitaratuta 2026ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 30ean. Jendaurrean egon zen bitartean ez zen alegaziorik, erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 143. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia.

Arroitzen, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2612788