206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 34. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko irailaren 30eko 2026-0082 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Soltxagako 2. sektoreko 7. poligonoko 34. lurzatian. Daniel Urdin Hernándezek sustatu du, eta Javier Beorlegui Apesteguía eta Joseba Baztan Beperet arkitektoek idatzi dute, espedientean ageri den moduan. Espediente zenbakia: 173/2026.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udalbatzaren osoko bilkurari igorriko zaio behin betiko onespena eman diezaion, bidezko bada hori egitea.

Oloritzen, 2026ko irailaren 30ean.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2612844