206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lehendakaritzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

60/2026 Ebazpena, urriaren 6koa, Mankomunitateko lehendakaritzaren eskumenak lehendakariordetzari eskuordetzen dizkiona 2026ko urriaren 19tik azaroaren 20ra bitartean (biak barne).

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren eta horrekin bat datozenen edukia aztertu da, Udaleko alkatetzaren eginkizun eta eskumenei buruzkoa.

Mankomunitateko lehendakaria, Juan Jose Goicoechea San Roman jauna, 2026ko urriaren 19tik azaroaren 20ra (biak barne) kanpoan izango da, arrazoi pertsonalengatik.

Toki Erakundeen Antolaketa, Jarduera eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia ikusita, hau adierazten baitu: alkateordeei dagokie, izendapenaren aginduz, alkatea bere funtzio guztiak ordezkatzea absente dagoen kasuetan, eta arau horren 44. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetara jotzen du, eskuordetza hori gauzatzeko prozedurari eta formalitateei buruzkoak baitira.

Ikusirik Mankomunitatearen Estatutuetako 10. artikuluak dioela Lehendakariordetzak izango dituela Lehendakaritzaren betebeharrak eta eskumenak, baldin eta ez badago edo hutsik badago,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Mankomunitateko lehendakaritzaren eskumen guztiak Rosa Mendoza Arregui lehendakariordeari eskuordetzea 2026ko urriaren 19tik azaroaren 20ra arte (biak barne).

Bigarrena.–Mankomunitateko lehendakariorde Rosa Mendoza Arregui andreari jakinaraztea eskumenak eskuordetzan eman zaizkiola. Eskuordetze horrek ebazpen honen egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, Toki Erakundeen Antolaketa, Jarduera eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean nahitaez argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. zenbakian ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena. Mankomunitateko Batzar Nagusiari ebazpen honen berri ematea, jakinaren gainean egon dadin, Toki Erakundeen Antolaketa, Jarduera eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Administrazio-egintza honen kontra honako errekurtso hauek jartzen ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, administrazioarekiko auzien epaitegiaren aurrean.

Altsasun, 2026ko urriaren 6an.–Lehendakaria, Juan José Goicoechea San Román.

Iragarkiaren kodea: L2613113