2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
UD5 unitatearen urbanizazio-proiektua. Behin betiko onespena
Funesko Udalak, alkatearen abuztuaren 6ko 2026/0873 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Funesko UD 5 unitatearen urbanizazio-proiektua, Taboada Grupo Alimentario SLUk sustatuta.
Espedientea jendaurrean egon zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Funesko Udalak, alkatearen irailaren 25eko 2026/1005 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen urbanizazio-proiektua.
Funesen, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2612769