206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako arauen 55. artikuluan. Jendaurrean jartzea

Beireko Udalak, 2026ko irailaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Udal Planeko hirigintzako arauen 55. artikuluan. Aldaketa horren arabera, nekazaritzako eraikinek hiri-lurzorutik 200 metrora, gutxienez, egon beharrean, 100 metrora, gutxienez egon beharko dute, eta, hirigunetik 400 metrora baino gutxiagora dauden eraikinek gehienez ere 400 metro koadroko azalera eraikia izan beharrean, 1000 metrorainoko azalera izaten ahalko dute. Gainerako determinazioek beren horretan jarraituko dute.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.2.d) artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez).

Beiren, 2026ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, María Pilar Sánchez Ongay.

Iragarkiaren kodea: L2612828