2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2027-2028 aldirako. Jendaurrean jartzea
San Adriángo Udalak, 2026ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen San Adriángo Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2027-2028 aldirako.
Plan Estrategikoa osorik dago argitaratua San Adriángo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atariaren 8. atalean ("Dirulaguntzei buruzko informazioa"):
https://transparencia.animsa.es/P3121500G
Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, jarraikiz honako hauetan ezarritakoari: azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikulua (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
San Adriánen, 2026ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2612898