206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, Agiriak eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2026ko irailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Agiriak eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantzan fiskalean.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2026ko irailaren 30ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2612847