1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Bidaurreta aldeko lurzatiak biltzeko oinarriak onesten dituena.
Bidaurreta aldeko lurzati biltzean interesa duten guztiei jakinarazten zaie ezen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, urriaren 2ko 607/2026 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzatiak biltzeko oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati biltze hori onura publikokoa dela deklaratu zen uztailaren 2ko 84/2025 Foru Dekretuaren bidez.
Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Etxauriko udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Interesdunek aztertzen ahalko dituzten oinarri horien dokumentuak, memoriaz gain, honako hauek dira: titularren zerrenda, titular-zenbakiaren arabera; kargen titularren eta edukitza dakarten beste egoera juridiko batzuen zerrenda; kargen zerrenda; kontsulta batzordea eta lurren sailkapena; konpentsazio-koefizienteak eta ereduzko lurzatiak; periferian sartutako lurzatien zerrenda; bazterketa-proposamena; lurzatien zerrenda, motaren eta azaleraren arabera; herri-lurren eta abelbideen mugaketa kartografikoa; eremuan dauden ur-emakidak; lurraldearen balio naturalak; jakinarazpenei emandako erantzunen zerrenda; jabetzaren buletin indibidualak. Egoeraren planoa eta plano orokorra, lurren sailkapenaren planoa, eta elementu ekologiko eta kultural garrantzitsuen planoa.
Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete lurzati biltzean interesa dutenek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.
Iruñean, 2026ko urriaren 6an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F2613057