206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

415E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Osasuneko kontseilariaren urriaren 2ko 414E/2026 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez, eguneratu egin zen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena, batzordearen osaera aldatzeko.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 2ko 414E/2026 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordearen osaera aldatu zen, kide batzuk kargutik kentzea eta beste bat izendatzea xedatu baitzen.

Akats bat atzeman da lehenengo agindu-zatian, bertan jaso gabe gelditu baita Amaya Echeverría Gorriti andrearen kargu-uztea, zeina Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kidea baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren ordezkari gisa.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortzen eta arautzen duen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatuaren arabera,

AGINTZEN DUT:

1. Foru Aginduaren lehenengo agindu-zatiaren idazketa aldatzea.

Horrenbestez, hau dioen tokian:

"Camino Oslé Guerendiain andrea eta María del Mar Astiz Lacunza andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izatetik kentzea, beraiek eskatu baitute",

Honako hau behar du:

"Camino Oslé Guerendiain andrea eta María del Mar Astiz Lacunza andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izatetik kentzea, beraiek eskatu baitute, baita Amaya Echeverría Gorriti andrea ere, zeina Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren ordezkari gisa aritu baita".

2. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeari, Osasun Zuzendaritza Nagusiari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, eta foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko urriaren 5ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2613036