2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
Oposizio-lehiaketa, batetik, gerokultore-zaintzaileen bost plaza, lan-kontratu finkokoak, bete daitezen Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Atzera egitea
Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordeak, 2024ko urriaren 30ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaileen bost plaza, lan-kontratu finkokoak, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Deialdia 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.
Bukaturik deialdian izena emateko epea, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordeak ez du onetsi, ezta argitaratu ere, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendarik. Hortaz, bat etorriz horri buruz dagoen jurisprudentziarekin, ez da sortu inolako eskubide subjektiborik norbanakoengan edo taldeengan.
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko azaroaren 25eko erabaki baten bidez, 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen; plaza hauek barne hartzen zituen:
–Plazak: plantilla organikoko 23.a eta 25.a (zaintzaileak), %87,60ko eta %85,90eko jardunaldiekin. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ordezte-tasa, 31/2022 Legearen 20. artikulua. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.
–Plazak: plantilla organikoko 3.a, 18.a, 24.a eta 28.a (zaintzaileak), %85,90eko, %94,30eko, %87,60ko eta %84,20ko jardunaldiekin. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko ordezte-tasa, 31/2022 Legearen 20. artikulua. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.
Erabaki hori 2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an.
Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordearen 2024ko abenduaren 20ko erabaki baten bidez, onetsi ziren 3., 18., 23., 24., 25. eta 28. plazen deialdiaren oinarriak, aurreko deialdiko oinarri berberekin.
Erabaki hori eta dagozkion oinarriak ez dira argitaratu Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Bestalde, toki-administrazioei aplika dakiekeen baliabide publikoen kudeaketaren ekonomia- eta eraginkortasun-printzipioak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 1. eta 317. artikuluetan ezarritakoarekin, gomendatzen du aldatzea deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaileen bost plaza, lan-kontratu finkokoak, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren (onetsi zen Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordearen 2024ko urriaren 30eko erabaki baten bidez, eta 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 28an). Aldatzea, hain zuzen ere, plaza kopurua handitzeko, 2024ko enplegu publikoaren eskaintzan sartutakoak sartuta.
Deialdi hori aztertu ondoren, egiaztatu da ez dituela errespetatzen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua) barne-igoerarako plazen erreserbaren arloan ezarritako xedapenak; eta hori, 1. eta 2. artikuluen arabera, zuzenean aplikatzekoa zaie Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoari eta haren langileei.
Ikusirik 2024an onetsitako deialdian ez dela sortu inolako eskubide espektatibarik, eta atzemandako akatsak saihesteko eta aukera egonik plaza berak iragartzeko, 2024ko enplegu publikoaren eskaintzan onetsitakoekin batera, eta hori guztia barne-igoerarako plazen erreserbaren arloan ezarritako xedapenei jarraikiz, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordeak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA:
Lehena.–Atzera egitea deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaileen bost plaza, lan-kontratu finkokoak, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren (onetsi zen Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordearen 2024ko urriaren 30eko erabaki baten bidez, eta 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 28an).
Bigarrena.–Interesdunei komunikatzea zaintzaile-gerokultoreen plaza horiek (3, 18, 23, 24, 25 eta 28 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan) betetzeko deialdi publikoa eginen dela, aurreikuspenen arabera, 2026ko ekitaldian.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Zangozan, 2026ko urriaren 7an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2613105