2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hitzarmena, garaje-sabaiaren gaineko urbanizazioa gauzatzeko, Sanduzelaiko VI. unitate integratuko 1A etxe-saileko P1.1 eta P1.2 lurzatietan
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko irailaren 21ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 21-SEP-26 (5/UV).
Udalak, 1988ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Sanduzelaiko Barne Eraberritzeko Plan Berezia (testu bategina), eta 1989ko otsailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Alkatearen 2001eko azaroaren 20ko ebazpen baten bidez (2002ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean), behin betiko onetsi ziren Sanduzelaiko Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren D unitatearen proiektuaren testu bategina eta birpartzelazio-akta.
Sanduzelaiko UOD unitateko Urbanizazio eta Elektrifikazio Proiektuaren testu bategina behin betiko onetsi zen alkatearen 2002ko ekainaren 5eko ebazpen baten bidez, eta 2002ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an.
2023ko martxoaren 24an, Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak erabaki zuen besterengarri deklaratzea zenbait lurzati, besteak beste Sanduzelaiko 1.2/UOD lurzatia, eta enkante publiko bat iragartzea hura besterentzeko.
2023ko maiatzaren 22an, Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak erabaki zuen bigarren lotea adjudikatzea Valor Residencial SLri. Horren barruan zegoen Sanduzelaiko 1.2/UOD lurzatia.
2024ko azaroaren 11n, obra-lizentzia eman zitzaion Valor Residencial SLri, 42 etxebizitza babestu (BOE), lokal, garaje eta trastelekurako eraikin bat eraiki zezan.
2026ko irailaren 9an, Jose María Zuazuk, Valor Residencial SLren izenean, 2026/87807 erregistro-zenbakia duen hitzarmen-proposamena aurkeztu zuen Hirigintza Gerentzian, garaje-sabaiaren gaineko urbanizazioa gauzatzeko, Sanduzelaiko UOD unitateko P1.2 eta P1.1 lurzatietan.
Espedientean jasota daude Udaleko Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen txostena eta Udaleko Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostena, biak ere 2026ko irailaren 11koak.
Azaldutakoarekin bat,
ERABAKITZEN DA:
1. Onestea 93.939,16 euroko kreditu-atxikipena (BEZa kanpo), Hirigintza Gerentziaren 2026rako gastu-aurrekontuko "Sanduzelaiko VI. unitate integratua" izeneko 30151226090106 partidaren kargura.
2. Hasiera batez onestea Udaleko Hirigintza Gerentziaren eta Valor Residencial SLren arteko hitzarmena, garaje-sabaiaren gaineko urbanizazioa gauzatzeko, Sanduzelaiko UOD unitateko P1.2 eta P1.1 lurzatietan.
3. Adieraztea ezen, Iruñeko Udal Planaren Sanduzelaiko VI. unitate integratuaren 1A etxe-sailaren P1.1 eta P1.2 lurzatietako garaje-sabaiaren gaineko urbanizazioa gauzatzeko hitzarmena behin betiko onetsi baino lehen eta deusetan eragotzi gabe jendaurreko informazioaren tramitetik ondorioztatzen dena, zazpigarren estipulazioan gehitu beharko dela aurreikuspen bat; hots, garaje-sabaiaren gainean urbanizazioa gauzatzeko obrak hasi baino lehen, urbanizazioa kontrata bidez gauzatzeko aurrekontuaren %30eko abala utzi beharko dela Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzian, Sanduzelaiko P1.2 eta P1.1 lurzatietako garaje-sabaien gaineko urbanizazioa gauzatzeko berme gisa.
4. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
6. Adieraztea espedientea interesdunen eskura egonen dela Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoan (Armada etorb. 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere:
https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion
7. Gogoraraztea Valor Residencial SLri ezen, garaje-sabaiaren gaineko urbanizazioa gauzatzeko obrak hasi aurretik, hitzarmenaren behin betiko onespenean islatuko den kontrata bidezko gauzatze-aurrekontuaren %30eko abala utzi beharko duela Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzian, P1.2 eta P1.1 lurzatietako garaje-sabaien urbanizazioa gauzatzeko berme gisa.
8. Erabaki hau jakinaraztea Hirigintza Gerentziako Ekonomia Zerbitzuari eta Zerbitzu Juridikoari.
9. Erabaki hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Jose María Zuazuri, Valor Residencial SLren ordezkariari.
Iruñean, 2026ko irailaren 24an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2612668