206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

405E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzen duena.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 8ko 224/2015 Foru Aginduaren bidez (2015eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 16koa), Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa sortu zen. Zioen azalpenean dioen bezala, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zorroaren barnean, zeina irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen, giza ugalketa lagunduaren tratamenduei dagokienez, enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren teknika dago sartuta giza ugalketa lagunduaren tekniken artean.

Aipatutako batzordea Laguntza bidezko giza ugalketarako teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen xedapenei jarraituz eratu zen, helburu honekin: aztertzea zein den enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren egoera eta zer kasutan baliatzen ahal den teknika horretaz Foru Komunitatean.

Aholku batzorde horren osaera aldatuz joan da denboran zehar, eta azken aldaketa izan da Osasuneko kontseilariaren ekainaren 11ko 222E/2025 Foru Aginduaren bidez egindakoa.

Foru agindu honetan, behar diren aldaketak eginen dira Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko burua sartzeko eta kide bat aldatzeko, kide horrek erretiroa hartu duelako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea Osasuneko kontseilariaren urriaren 8ko 224/2015 Foru Agindua, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duena; horrenbestez, 2. atalak testu hau izanen du:

"Ondoko kide hauek osatuko dute Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa:

–Jesús María Zabaleta Jurío jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Laguntza bidezko Ugalketaren Unitateko koordinatzailea, zeina batzordeko burua izanen baita.

–Marta Álvarez Alonso andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), zeinak batzordeko idazkari lanak eginen baititu, eta, kargu horren ordezko gisa, Itziar Albizu Uriguen andrea, Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

–Patricia Serra Arbeloa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.

–Miren Arántzazu Arteche Andrés andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–Mercè Artigas López andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Medikoaren Zerbitzuko pediatra eta arloko fakultatibo espezialista/albokoa.

–Juan Carlos Muruzabal Torquemada jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua.

–Javier Blázquez Ruiz jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Asistentziaren Etikako Batzordeko burua eta Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

–María Estíbaliz López de Goicoechea Saiz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako atal tekniko-asistentzialeko burua.

–María Teresa Castro Garrués andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burua.

–María Barrios Madiedo andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko burua".

2. Foru agindu hau Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Osasuneko zuzendari nagusiari helaraztea, eta Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoko kide guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko irailaren 29an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2612821