206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Borondatezko epea honako hauek ordaintzeko: 2026ko bigarren seihilekoko lurraren kontribuzioa, ibiak eta ekonomia-jardueren gaineko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2026ko urriaren 15ean irekiko dela epea 2026ko lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga (bigarren seihilekoa), ibiak eta 2026ko ekonomia-jardueren gaineko zerga borondatez ordaintzeko. Epea: borondatez ordaintzeko epearen azken eguna 2026ko abenduaren 4a izanen da.

Caixa Banken edo Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, aldez aurretik erakutsita behar den ordainagiria, baita Udalaren web-orriaren bidez ere (https://www.berriozar.es/eu/). Epe hori iragandakoan, aplikatuko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak, eta gauzatuko dira premiamendu bidez kobratzeko izapideak.

Berriozarren, 2026ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2613005