206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Etetea tokiko herri-kontsultarako deialdia

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Toki-esparruko herri-kontsultak arautzen dituen urriaren 28ko 27/2002 Foru Legearen 10.2 artikuluan, lege beraren 4.2 artikuluari buruz, eta bete beharrez alkatearen 2026ko urriaren 8ko 268/2026 Ebazpena, honako hau ematen da argitara, orok jakin dezan:

Lehena.–Hasiera batez 2026ko urriaren 18rako deituta zegoen tokiko herri-kontsulta (udal-mugartean biometano instalazio bat jartzeari buruzkoa) etetea, Gorte Nagusietarako hauteskundeetarako deia egin da-eta (urriaren 5eko 806/2026 Errege Dekretua, 2026ko 248. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 6an). Horrek esan nahi du, bada, foru lege horretako 4.1 artikuluan jasotako aldietako batean egitekoa zela, eta ondorioz ezin dela egin.

Bigarrena.–Orain arte egindako jarduketa eta prozedurek indarrean jarraituko dute administratiboki.

Hirugarrena.–Herri-kontsultaren bozketa egiteko egun berria izanen da 2026ko abenduaren 13a. Prozedurari berriro ekinen zaio 2026ko abenduaren 4an, eta egun horretatik aitzina eta 2026ko abenduaren 11ra arte iraunen du informazio-kanpainak.

Arradan (Murillo el Cuende), 2026ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2613160