2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Herri-lurrak okupatzea, telekomunikazioetako azpiegituren obra bat legeztatzeko. Jendaurreko informazioa
Miranda Argako Udalak, 2026ko irailaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:
Lehena.–Hasiera batez onestea baldintza-agiri bat, Miranda Argako 3. poligonoko 1145. lurzatiko herri-lurrak lagatzeko, bat etorriz espedientean dagoen dokumentazioarekin. Helburua da Cotilla alderdian legeztatzea telekomunikazioetako azpiegituren obra bat (telefonia mugikorreko zerbitzuetarako) eta karga eta zortasun elektrikoa eratzea.
Bigarrena.–Jendaurrean jartzea baldintza-agiria, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honetako iragarki-taulan eta webgunean 15 egun baliodunez, alegazioak, erreklamazioak nahiz iradokizunak aurkez daitezen.
Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, 341211E espedientea igortzea Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, baimena behin betiko onets dezan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Miranda Argan, 2026ko irailaren 29an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2612824